bizkaiko hitza - berria · 2019-07-05 · bizkaiko hitza ane maruri aransolo marijesien tradizioa...
TRANSCRIPT
BIZKAIKOHITZA
ANE M
ARURI A
RANSOLO
Marijesien tradizioa gordetzeko, dokumentala, diskoa, liburua eta euskarri digitala kaleratuko dituzteGernika-Lumon b Lehengo eta oraingo protagonistekin, grabazio lanetan ari dira egunotan b 2-3
Marijesiendoinuak
Musikaire Elorriokojauregiek kontzertu bereziak
hartuko dituzte uztail osoan
12Elkarrizketa 6.750 euroko isunajarri diete ostalaritzako baldintzak
salatzen ari ziren hiru langileri
6Ostirala
2019ko uztailaren 5aX. urtea406. zenbakia
Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
Gabon gau au-rreko bederatzigoizalde iluneta hotzetan04:00etan el-kartzen dira
Gernika-Lumoko marijesiak.Hala, herritarrei Gabonak iragar-tzeko asmoz, goizalde hotzak be-rotasunez betetzen dituzte.Gabon koplak dira, Gabonakiragartzeko elementu sinboliko-ak. Bizkaiko hainbat herritan ate-ratzen dira kalera marijesiak, eta,lekuan lekuko tradizioari jarrai-tuz, bakoitzak bere erara abestenditu ohikoak diren kantuak. Ma-rijesiak, abenduak, kebonikuak…,hainbat izen dituzte, baina kanta-tzen dituzten abestien hitzak, doi-nuak zein erritmoak antzekoakdira han eta hemen. Gernika-Lumon, urte luzezerrotutako tradizioa da. Azken
urteetan, gainera, gorakada izandu bizirik jarraitzen duen ohiturazaharrak, eta kultur ondare horibatu, gorde eta ezagutarazi nahidute marijesiek. Hala, multime-dia proiektu bat abiarazi dute,ikus-entzunezko zein idatzizkomateriala gizartean zabaltzeko:«Teknologia berrien bitartez ira-gana eta oraina batu gura ditugugeroa zaintzeko, hurrengo belau-naldiek tradizio hori berengana-tzeko». Hori horrela, abenduaren14rako dokumentala, liburuxkaeta diskoa kaleratzea eta euskarridigitalera salto egitea aurreikusidute; egun horretan, aurkezpenekitaldia egin gura dute LizeoAntzokian, «dokumentala etamultimedia proiektua herritarguztiei ezagutarazteko». Orain,egitasmo hori gauzatzeko laneandabiltza; grabaketa lanak egitenari dira. Abenduan, dokumenta-lagaz eta diskoagaz, marijesiengaur egungo doinuen, ibilbideen
eta berezitasunen berri emannahi dute. «Gainera, gaur egun-go koplak argitaratu gura ditugu,azalpen eta guzti», aitortu dute.Horretarako, idatzizko bi liburukaleratuko dituzte; bata, hiruhizkuntzatan idatzita egongo denliburua izango da (hitzen zabal-kunderako), eta bestea, berriz,ikerketara bideratutako liburua.Ikerlan hori 2020. urtean kalera-tzea aurreikusi dute, eta inoizkaleratu ez den dokumentazioaagertuko da. Webgune berriaren bitartez,berriz, gizartearen eskura jarrikodute informazio guztia.
Tradizio «zabala»
Gernika-Lumoko marijesiak diraproiektuaren abiapuntua, bainaez dituzte ahaztuko Bizkaiko bes-te herrietako marijesiak; besteakbeste Ea, Gautegiz Arteaga, Bus-turia, Ibarrangelu, Muxika, Men-data, Lekeitio eta Iurretakoen tra-dizioak aintzat hartuko dituzte.
Hala, dibertsitate zabaleko ohitu-ra dela erakutsiko dute.Proiektuari esker, belaunaldizbelaunaldi Gernika-Lumoko ma-rijesiek eduki duten eboluzioa etagarapena aztertu dituzte, eta uda-lerriaren berezko historian etakulturan marijesiek duten ga-rrantzia horri balioa eman guradiote.Argi diote ez dela lan errazaizan proiektua garatzeko beharduten informazioa lortzea eta do-kumentatzea, materialak leku etaeuskarri desberdinetan sakaba-natuta baitaude. Hango eta he-mengo artxibategiak bisitatzenibili dira; Baionako Euskal Muse-oa, esaterako. Hala, denetarikoidatzietatik eskuratu dute infor-mazioa. Pedro Garratzak 1919. urteanargitaratutako liburuxkan Gabonaurreko kopla batzuk bildu zi-tuen, ordura artekoak, eta, lanhorri esker, garai hartako abestie-tako koplak ezagutu ahal izan di-
tuzte ikerlariek. 1951 eta 1955.urte bitartean Gaubeka inprentakargitaratutako idatziak ere azter-tu dituztela adierazi dute, bai etaetxe eta baserrietan aurkitutakoeta argitaratu gabeko hiru eskuiz-kribuak ere. Sebero Altube, R.M.Azkue edota Manuel Lekuonaikertzaileen lanak ere begiztatudituzte proiektu honetarako. Ez dira asko, baina badaudemarijesiei buruzko idatziak. Ez, berriz, soinu lanketarako erre-gistro nahiko. «Artxibo soinudu-nen falta nabarmena da. 2008. ur-tea baino lehen egindako grabaziobi besterik ez daude: bata, histori-koa, 1967koa, eta bestea 2001. ur-tean landutakoa; 2001ekoa, bai-na, ez da gaur egungo marijesienisla zuzena», aitortu dute proiek-tuaren bultzatzaileek.Hala, urtez urte emandako ga-rapenaren errealitatea ahalik etahoberena islatzeko, oraingo etalehengo marijesiak elkarrizketa-tu dituzte, euren esperientzia eta
Gernika-Lumoko marijesiek beren tradizioa mantendu, gorde eta ezagutarazteko multimediaproiektua jarri dute martxan. Dokumentala, diskoa eta euskarri digitala kaleratuko dituzteabenduan; orain grabaketa lanak burutzen dabiltza. 2020. urtean ikerketa liburua kaleratuko dute.
Doinu tradizionalak, argitara
Oier Plaza dokumentalaren zuzendaria, Ane Miren Arejita eta Iñaki Gonzalez bakarlariekin hizketan, Segundo Olaeta Musika Eskolan egindako grabaketa saio batean. ANE MARURI ARANSOLO
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko uztailaren 5aAstekoa
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Astekoa
bizipenak jasoz; 40 pertsona bai-no gehiagoren sentsazioak etaerrealitateak jaso dituzte doku-mentalerako. Testigantzekin,ahoz aho transmititu den ohituraahotsez zabaldu nahi dute.Testigantza horiek, gainera,
leku historikoetan grabatzen aridira; Segundo Olaeta Musika Es-kolan, esaterako. Berezia da mu-sika eskolaren eraikina; izan ere,marijesien geraleku finkoa zen;bertan beti gelditzen ziren. Hala,eraikinaren jabe Rufino Unzetakagindu zuen 1967ko marijesiendisko historikoa grabatzea.«Esan ohi da alaba etxetik joanbehar zitzaionez, eta etxeko ohi-turekin gogoratzen jarraitzekoasmoz, marijesien koplak graba-tzeko agindua eman zuela. Dis-koa gaur egun musika eskola deneraikinean grabatu zen», aitortudu Amagoia Lauzirika Gernika-Lumoko Marijesien kideak.
Disko hori dokumentaleanerreproduzituko dute, eta lehen-go eta geroko doinuen arteko des-berdintasunak aztertuko dituzte.Marijesien antolakuntzaz,
prestaketaz edota ibilaldiez erehitz egingo dute multimediaproiektuan. Bederatziurreneanudalerriko txoko guztietara hel-tzeko bide desberdinak egiten di-tuzte, eta horien antolakuntzazhitz egingo dute bakarlariek. Li-dergoa erakutsi behar dute ba-karlariek, eurei jarraitzen baitietetaldeek, euren koplei erantzunakemanez. Hartu eman horiei bu-ruz ariko dira dokumentaleangaur egungo eta antzinako bakar-lariak, eta euren esperientzia batedo beste kontatuko dituzte. Jatorriz gizonezkoena den ohi-
turan, iaz, bakarlari modura es-treinatu da Ane Miren Arejitaabeslari gernikarra; bera da mari-jesien historian bakarlari lanetanaritu den lehen emakumezkoa.Idigi dira zeruko, ate diamantez-
koak estrofa abestu zuen iazkoabenduaren 22an, eta esperien-tzia hori oso hunkigarria izan zeladio: «Txikitatik entzun ditut ma-rijesiak, eta bakarlari modura ari-tzea oso berezia izan zen. Guraso-ak ere oso hunkituta zeuden».Arejita izan da lehen emakume
bakarlaria, horrek dakarren kon-promiso eta pisu sinbolikoagaz.
Baina taldean urte luzez egon diraandrazkoak, bakarlariari gau ho-tzetan erantzunak emateko prest. «Marijesien aspaldiko ekime-
na da berdintasunaren bidea egi-tea, eta marijesien artean normal-tasunez egin dugu», diote Marije-sien taldeko kideek. Bakarlarieidagokienez, berdintasunaren bi-dea egiten jarraitu behar duteladiote, baina kantarien artean lor-tu dute. Egun, %50 baino gehiagoizaten dira emakumeak, eta horigizartearentzako «bide erakus-garria» da. Hala ere, hainbat sa-soitako gorabeherak azalduko di-tuzte andrazko marijesiek. Etagaur egungo gazteen ikuspegiazein den ere landuko dute, «be-launaldi barrien iritzia jakiteko». Izan ere, ohitura zaharra denak
indarra eta bultzada hartu du az-ken hamarkadetan –1970etikgaur egunera bitartean–. Bilakae-ra horretan, identitate sentimen-
duak gero eta pisu han-diagoa hartu du, Marije-sien iritziz, eta horrekeragin du taldea ugaritu,finkatu, generoaren ara-bera normaldu eta bizi-rik mantentzea. Entzun egiten dira, go-
zatu. Leihotik doinuakiristean, agurtu egitendute askok, eta eskerrak
ematen dituzte beste batzuek.«Marijesiak gernikarron emozioeta identitate ikurra dira. Gerni-karrontzat koplak, kantariak,ohitura eta entzuleak dira marije-siak». Hala, herritarrek abendu-ko 16tik 24ra bitartean marijesieiegiten dizkieten keinuak ere jaso-ko dituzte proiektuan; direla argikeinuak, leihora ateratzeak, agur egiteak edota jatekoak etaedatekoak eskaintzea. Identitateanoraino iristen den erakutsikodute.
Proiektuaren finantzaketaGernika-Lumon errotutako tra-dizioari buruzko multimediaproiektu hau aurrera eramatekoeta Bizkaiko kultura ondarea bul-tzatzeko, hainbat iturriren beha-rrizana dute Marijesiek. «Finan-tzaketa osoa betetzeko, hainbatdiru iturritara jo dugu. Proiektua-ren %30 daukagu ziurtatuta, BBKFundazioak eman diguna hainzuzen», azaldu du Iñaki Uriba-rrena idazkariak. Halaber, Gerni-ka-Lumoko Udalaren, BizkaikoForu Aldundiaren eta Eusko Jaur-laritzaren laguntza ere edukikodute, baina zenbatekoa zehaztugabe dago. Herriko enpresa ba-tzuei ere eskaera zuzenak egingodizkietela aitortu dute, geratzenzaiena betetzeko: «Denen lagun-tza behar izango da».
Marijesien bilakaera batu guradu multimedia proiektuak,ahoz aho transmititu denohitura hobeto ezagutzeko
Abenduaren 14an aurkezpenekitaldia egingo dute Gernika-Lumon, «dokumentala etaproiektua herriari erakusteko»
Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
Abenduaren 22ko goizaldean,Marijesietako bakarlariaren aho-tsa emankumezkoa izan zen his-torian lehenengoz. Ane MirenArejita (Gernika-Lumo, 1995) so-pranoa izan zen lan horiek egitenzituen lehenengoa, eta momentuhori «oso hunkituta» bizi izanzuela aitortu du. Denetariko ager-tokietan aritu da bakarlari, etaberezienetako momentutzat duaurten Euskalduna jauregianharpa batekin bakarlari moduanabestutako momentua. Hala ere,marijesiekin kalez kale aritzea«berezia» da Arejitarentzat.
Marijesietan bakarlari lanak
egin dituen lehenengo emaku-
mea zara. Zelan bizi izan zenuen
momentu hori?
Harritu egin ninduen proposa-menak, baina ilusioagaz bizi izannuen. Arduratuta nengoen, lehe-nengoz marijesietan bakarlarimodura abestuko nuelako, eta eznekielako ondo kantatuko nuenedo ez. Hala ere, barrutik zirraraberezia sentitu nuen. Denis Azka-ratek unean bertan egin zidanabesteko proposamena, eta gura-soei abisatu nien segituan. Etxetikjaitsi ziren Labakoa aurrera, ber-tan abestu nuen-eta lehenengoz.Nire ahizpak eta amak beti bro-metan esaten zuten ni izango nin-
tzela marijesietan bakarlari lane-tan arituko zen lehen emakumea,baina egia bihurtu zela ikusteanasko hunkitu ziren. Egun horre-tan, gainera, Gaudeamus korala-gaz ere aritu nintzen, eta jarraianjoan nintzen marijesietara. Txikitatik ezagutzen duzun tra-
dizioa da marijesiena. Zein oroi-
tzapen dituzu?
Hiru urte nituenetik, gurasoekmarijesiek herrian duten garran-tzia eta balioa erakutsi didate. As-kotan parte hartu dut aitarekin;eskutik hartuta, goizaldean kale-ra ateratzen ginen. Unibertsitate-an nengoela eta gaur egun ere,egun jakinetan bakarrik joatennaiz abestera. Hala ere, marijesieiagurra egiteko leihoa beti zabal-tzen dugu etxean. Emakumeen parte hartzeak go-
rakada izan du azken urteetan,
eta bakarlari modura ere aritu
zara. Berdintasunerantz pauso-
ak ematen ari dira marijesiak?
Egia da jatorriz gizonezkoen ohi-tura dela, baina apurka-apurkaemakumeak ere animatu gara,eta, orain, nahiko parekatutaegoten da taldea. Emakumea ba-karlari modura aritu izana ere au-rrerapauso bat ematea izan da.Baliteke urrats honek emakumegehiagoren parte hartzea bultza-tzea etorkizun hurbilean. Abenduaren 24an egunez egi-
ten dute bidea marijesiek. Han
ere bakarlari aritu zinen.
Bai, Andra Mari eliza aurreanabestu nuen, egunez, lehenen-goz. Egun hori ere berezia izanzen, nire aitaren denda aurreangelditu ginelako, eta haren aurre-an abesteko aukera izan nuen.Nor eta nor bizi da etxetsu zahar
horretanestrofa abestu nuen ber-tan.Erraz moldatu zinen?
Mutilen doinuan abestu nuen.Orain, baina, egokitze lanak eginbeharko ditugu. Taldea nire doi-nura eta ni eurenera egokitzekoentseatu egin beharko dugu, bai-na denborarekin lortuko dugu.Gustura abestea lortu nahikodugu. Kaleko jendea ere ohitu be-harko da gauean etxean daudelaemakumeen doinua entzutera.Aurrera begira, bakarlari mo-
duan jarraitzeko asmoa duzu?
Behin hasiz gero, horri eustea to-katzen da orain. Gogoa badaukat,eta saiatuko naiz, baina ez da ba-karrik gogo kontua. Gaudeamuskoralean ere abesten dut, eta ne-guan kontzertu asko izaten ditu-gu. Gaudeamusen ere bakarlarianaiz, eta ahotsa zaindu beharradaukat. Baina, 2019an ikusiko da.Egunero ez bada ere, egun ba-tzuetan bakarlari moduan abes-tuko dut, ilusio handia daukat.
«Aurrerantzeanbakarlari lanetanaritzeko ilusiohandia daukat»
Ane Miren Arejita b Sopranoa
Jatorriz gizonezkoen ohitura diren marijesietanberdintasunaren aldeko urratsak egin dituzteazken urteetan. Iaz, historian lehenengoz,emakume batek bete zituen bakarlari lanak.
HITZA
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Ikusi-makusi
Zer ikusi? Gauza bat
ikusi. Zelan hasten da?
Hasten da, hasten da...
«a»-tik. Argia? Nola
argia, laztana; ez, ez da argia.
Aulkia? Ez, ez da aulkia. Abioia?
Non ikusten duzu zuk abioi bat,
alabatxu? Arbola? Ez, izan zite-
keen arbola, baina ez da. Autoa?
Baaaaai, autoa da.
Baina ez auto bat, ez; zientoka
auto, milaka auto, errepidean,
hara eta hona. Auto handiak eta
auto txikiak; auto zaharrak eta
auto berriak. Sorterrira itzultzen
ari diren autoak eta sorterritik
urruntzen ari diren autoak. Go-
raino gauzez lepo doazen autoak
eta apenas maletatxo bat dara-
maten autoak. Sabairik ez dauka-
ten autoak eta sabaian «etxea»
daramaten autoak. Gidaria beste-
rik ez doazen autoak eta bost, sei,
zazpi, zortzi... lagun barruan doa-
zen autoak. Helmugara ailegatu-
ko den autoa eta ailegatuko ez
dena.
Ikusi-makusi. Zer ikusi? Gauza
bat ikusi. Zelan hasten da? Hasten
da, hasten da... «i»-tik. Ilargia?
Ilargiaaaaa? Eguna da eta! Ez, ez
da ilargia. Irratia? Ez, ez da irratia.
Itsasoa? Ez da itsasoa, baina bero-
bero... Ba, orduan, itsasontzia,
aita? Bai, itsasontzia da. Begira,
han ikusi ahal dira pare bat itsa-
sontzi; ikusten dituzu? Haiek
handiak dira, gainera; erraldoiak.
Itsaso zabalean, joan-etorrian,
pertsonak, eta autoak ere bai, ba-
tera eta bestera garraiatzen ibil-
tzen diren horietakoak.
Mediterraneoa itsasontziz ze-
harkatuz familia osoak, eta sin-
gleak. Txakurrarekin bidaiatzen
dutenak eta eramangarriarekin
bidaiatzen dutenak. Kamarote-
dunak eta kamarote bakoak. Ita-
liarrak, espainiarrak, frantsesak,
alemaniarrak, ingelesak, euskal-
dunak... Afrikarrak gutxi. Afrika-
rrek ez dute halako itsasontzietan
Mediterraneoa zeharkatzen. Afri-
karrek askotan ez dute lortzen
Mediterraneoa zeharkatzea ere;
halako itsasontziek ez dituztelako
naufrago afrikarrak artatzen,
besteak beste.
Ikusi-makusi. Zer ikusi? Gauza
bat ikusi. Zelan hasten da? Hasten
da, hasten da... «a»-tik. ostera
ere «a»? Ez da, ba, berriro autoa
izango, e, aita? Ez, ez da. Autobu-
sa da? Ez, ez da autobusa. Argia?
Ez ba, argia igarri bai, baina iku-
si... Baina argia pizteko botoia bai.
Bai, botoia bai, baina ez da. Aul-
kia? Ez, orain ere ez da aulkia; bai-
na pista bat: lehen ezetz esan di-
zudan gauza bat da, gora begira-
tzen baduzu... Abioia! Abioia! Bai,
orain bai bada abioia, hortxe,
gure muturren aurrean. Nora jo-
ango da hori hegazkin hori?
Uda. Oporrak. Hasi da exodoa
promestutako atsedenaldira.
Kapitalismoaren asmakizun per-
fektua da urtebetez kasik jo eta
fuego lanean aritzea, geroago
dirua xahutzera beste norabait
joateko. Hori horrela, munduko
parte honetako gehiengo batek,
deskantsua behar edota merezi
duen usteari men eginez, bizitzaz
benetan gozatuko du ez dakit
nongo etxean edota ez dakit
norako bidaian... hamabost egu-
nez? hilabete batez? Nola daiteke
bizitzaz hilabete batez etxetik
kanpo gozatzea hamaika hilabe-
tez etxean goza ezin badaiteke?
Horrela dela sinetsarazita gaude
ala, okerragoa, horrela ote? Ikusi-
makusi...
Nola daiteke bizitzazhilabete batez etxetik
kanpo gozatzeahamaika hilabetezetxean goza ezin
badaiteke? Horreladela sinetsarazita
gaude ala, okerragoa,horrela ote?
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu.
Gutunek ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar,
tarteak barne, eta BIZKAIKO
HITZAk mozteko eskubidea
izango du. Helbide honetara
bidali behar dira, izen-abizenak
eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18-3.C,
48.001 Bilbo. Eskutitzak Internet
bidez bidaltzeko:
%
Durangon jazotakoazken sexu erasoasalatu dute
DURANGO bEmakume batek
Durangon sexu erasoa egin ziote-
la salatu zuen igandean. Ustezko
erasotzailea atxilotu, eta epailea-
ren aurrera eraman zuten astele-
henean. Andereak taldeak deitu-
ta elkarretaratzea egin zuten
atzo, erasoa gaitzesteko. Era be-
rean, 38 urteko gizon bat kartze-
lan sartu dute emakume bat bor-
txatzeagatik Bilbon.
Irudia b Bilbo
Aldundiko diputatu berriek karguak hartu dituzteBizkaiko Foru Aldundiaren gobernu talde berriko diputatuek beren karguak hartu dituzte; Unai Rementeria buru, foru jauregian egindako ekitaldian.
Behin sailak eta ardurak banatuta, bederatzi diputatuk osatu dute gobernua Rementeriarekin batera: Ibone Bengoetxea, Lorea Bilbao, Miguel Angel
Gomez Viar, Jose Maria Iruarrizaga, Teresa Laespada, Imanol Pradales, Ainara Basurko, Sergio Murillo eta Elena Unzuetak. Sailei dagokienez, guztira
24 zuzendaritza nagusi izango ditu aldundiak; aurreko legegintzaldiarekin alderatuta, hiru gehiago. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Militarismoarekikoharremana etetekoeskatu diote EHUri
BILBO bUnibertsitateko hainbat
elkarte zein sindikatuk elkarreta-
ratzea egin dute Bilboko Ingenia-
ritza eskolaren aurrean, eskola
horrek militarismoarekin duen
lankidetza mozteko eskatzeko.
Besteak beste, EHUri Espainiako
armadak bultzatzen duen Hori-
zonte Elcano egitasmoan parte
hartzea leporatu diote.
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aIritzia
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Urtebete darama Bilbon RaquelCabanesek (Alacant, HerrialdeKatalanak, 1984). Sukaldari ha-masei urte egin ditu, eta Bizkaikohitzarmena ona dela dio, beste le-ku batzuetakoekin alderatuta.Arazoa, ordea, beste bat da: hi-tzarmena ez da betetzen. Horrenberri eman, informatu eta eurenlan eskubideak aldarrikatzen hasidenean etorri zaionak izututadauka. Isuna jarri diote; hiru hile-ko soldata baino handiagoa.Isuna jaso berri duzu: 2.250
euro. Zer leporatu dizute?
Isuna, berez, kartelak jartzeaga-tik da; hori da leporatu digutena.Hiri garbiketarako udal ordenan-tza jarri dute argudiotzat.Zer jartzen zuen kartel horietan?
Informazioa emateko kartelak zi-ren. Adibidez: Sukaldari, taber-nari, ezagutu zure hitzarmena.
Behar baino ordu gehiago sar-
tzen dituzu? Gehieneko lanaldia
bederatzi ordukoa da. Beste kar-tel batek zioen: Astero duzu bi
eguneko atsedenaldia eta hilero
igande batekoa? Ba, eskubidea
duzu. Beste batek: Soldata igo di-zute irailean? Eskubidea duzu,
konbenioan aldaketa bat egon
delako. Ordaindu dizkizute 90
euroak? Edo sukaldarien besteeskubide bati buruzkoa: Zure la-banak erabiltzen dituzu? Higa-
tzea ordaindu behar dizute. Jaie-gunei buruzkoa ere bazegoen:Lan egiten duzu jaiegunetan? Be-
har bezala ordaintzen dizute?
Zortzi jaiegunetan lan egiteaga-
tik hamar eguneko saria izan be-
har duzu. Gure eskubideen alda-rrikapenak besterik ez dira horiekguztiak; hitzarmena bete dadilasoilik eskatzen ari ginen. Ni Va-lentziako komunitatetik nator,eta Bizkaiko hitzarmena hobeada; baina betetzen ez bada...Langileek ez dute eskubide ho-
rien berri? Edo barneratua dute
ez direla beteko, eta kito?
Bien nahasketa dela uste dut. Ez-jakintasuna badago; nik hamaseiurte daramat sukaldean lanean,eta badira ez dakizkidan kontuak.Baina beste aldea ere badago. Ho-rregatik ari gara kanpaina bat egi-ten: Hau ez da dagoena dago –No
es lo que hay. Ostalaritzan, osobarneratua dago ideia bat: ‘Dago-ena dago’, ‘badakigu ostalaritzaoso gogorra dela’. Baina guk erebadugu hitzarmen bat, baditugueskubide batzuk.Duela gutxi, Eragin-en inguruan
antolatzen hasi zarete ostalari-
tzako langileak. Zergatik?
Eragin gu laguntzen ari den gazteeragile bat da. Gure lan baldin-tzengatik kezkatuta gauden gaztebatzuk biltzen hasi ginen, etakonturatu ginen lehen arazoa in-formazio falta zela. Beraz, kartelhorien bidez, betetzen ez direneskubideei buruzko informazioaeman nahi genuen. Protesta egi-teko bildu ginen, eta kartel ba-tzuk ere jarri ziren. Taberna ko-
puruagatik gure interesekoak di-ren lekuetan egin nahi genuenprotesta; adibidez, Plaza Barrian.Zehazki, zer gertatu zen?
Urtarril erdialdean geratu ginenprotesta egiteko. Gu hitzarmenariburuzko informazioa ematen ariginen, karteletatik aparte. Karte-lak ere jarri ziren, hori egia da,baina guk, adibidez, ez. Pertsonaasko geunden, Ertzaintza etorrizen, eta jende multzo horretakohiru identifikatu gintuzten. Gau-za da tabernetako batean arazobat egon zela, eztabaida bat. Ingu-ruan zeuden ertzain batzuk etorriziren, NAk eskatu zizkiguten hi-ruri, joateko eskatu ziguten, etajoan egin ginen, besterik gabe. Ezgenuen pentsatzen isuna jarrikozigutenik horregatik. Gu infor-matzen soilik ari ginen, arazorikgabe joan ginen lasai, eta, sei hila-beteren ondoren, gutuna jasodugu oso isun larriarekin. Guk ezgenituen kartelak jarri, baina,gainera, ez zeuden kolarekin itsa-
tsita ere. Ez zuten kalterik eragin,eta ez dute garbiketarako gastu-rik sortu. Zeloarekin jarri ziren,eta hurrengo egunerako ez zeu-den han.Orduan, zergatik uste duzu zi-
gortu zaituztetela benetan?
Guk uste dugu hau kontu politikobat dela, zalantzarik gabe, zerenBilbon alde guztietan daude kar-tellak, eta guri 2.250 euroko isunajarri digute... Neurrigabea da. Bai-na, gainera, gu ez gintuzten kar-telak jartzeagatik geratu edoidentifikatu. Emakume batekinhizketan ari ginen, azaltzen ez gi-nela haren kontra ari, gure esku-bideen berri ematen soilik ari gi-nela. Ez zen bestelako arazorikizan.Ordaindu duzu isuna?
Ez. Defentsarako dinamika bategiten ari gara orain. Erasoa sala-tzen ari gara, eta kolektiboei deitudiegu laguntza, babes eske. Isu-naren aurkako helegitea aurkez-teko asmoa dugu, zeren hau des-fase bat da. Gainera, ez diguteisun bakar bat jarri; hiru jarri diz-kigute, identifikazioa hartu zigu-ten bakoitzari bat. Guztira, 6.750euro. Pixkanaka egingo dugu au-rrera, baina aurrera jarraitukodugu. Ez dugu ontzat ematen ger-tatzen ari den hau. Zigorrari aurre egiteko eta lan
eskubideen defentsarako dina-
mika bat abiatuko duzuela jaki-
narazi duzue. Zertan datza?
Hori pentsatzen eta lantzen arigara orain. Guzti hau aurreko as-tean etorri zitzaigun eta oraindikhitz egin behar dugu. Azkeneanisunak ordaindu behar baditugudiru bilketa bat egitea pentsatudugu, sare sozialetan gertatuta-koaren berri ematea... Edozein kasutan, antolatzen ja-
rraitzeko asmoa duzue?
Noski; antolatzen eta eraso haueksalatzen. Nire soldata 700 euro-koa da! Ni sukaldaria naiz, astean30 ordu lan egiten dut eta 700 edo780 euro kobratzen ditut. Barre-garria iruditzen zait egoera: or-daintzen ez zaigun lana egiten arigarela salatzearren isuna jarri di-gute; hiru hilabeteko soldata. Izu-garria da.Ostalaritzan lan egiten duzue-
nen egoeraz jabetzen da jen-
dea?
Ez dakit zenbateraino. Ezetz ustedut, ez dela pentsatzen jarri ereegiten. Horregatik, informatzekoeskuorriak ere egin nahi geni-tuen. Adibidez, zu taberna bateraegunero joaten bazara eta pertso-na bera ikusten baduzu laneanegunero... Ez dakit jendea pentsa-tzen jartzen den, baina... Horre-gatik nahi genuen informatu, etalangileok indar pixka bat hartu.
«Ordaintzen ez zaigun lanasalatzearren isuna jarri digute»
Raquel Cabanes b Sukaldaria
Ostalaritzako langileen eskubideei buruz informatzea helburu zuen protesta bategatik, 2.250euroko isuna jarri diote 700 euroko soldata duen sukaldariari; 6.750 euroko isuna, hiru langileri.
MARISOL RAMIREZ / FOKU
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aBerbetan
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkai-
ko ogasunek jakinarazi dutenez,
823 milioi euroren zorra pilatu
dute 2018an. Zergetan eta zigo-
rretan milioi bat eurotik gorako
zorra duten zergapekoen zerren-
dak berritu dituzte, eta horietan
ageri diren izen guztiak eman di-
tuzte argitara. Beste urte batez ja-
rraian, Jabyer Fernandez da zor-
dun handien zerrendako lehe-
nengo postuan.
Datuei erreparatuta, zordun
handien zorra apaldu egin da
2018. urtean. Izan ere, aurreko
urtean baino 45 milioi euro txi-
kiagoa da zorra. Hala, 2017an
izandako %20ko igoera ikusga-
rriaren ostean, beste noranzko
baterantz mugitzen hasia dela di-
rudi.
Beheranzko joera hori, ordea,
ez dator bat Bizkaiko egoerare-
kin. Izan ere, azken urtean, Biz-
kaiko zerrenda handitu egin
da –sei izen atera dira, baina ha-
mabi sartu–, eta, 165 zergadunen
artean, 466 milioi euroko zorra
pilatu dute. Enpresa horien
gehiengoa, higiezinen burbuila-
rekin hondoa jotakoak dira, eta,
horietako askok, urteak darama-
tzate zordunen zerrendatik atera
gabe.
Hain zuzen ere, hori da zerren-
dako lehen postuan ageri den Iur-
benor enpresa eraikitzailearen
kasua. Jabyer Fernandezen jabe-
gokoa da, eta 52,3 milioi euro zor
dizkio Bizkaiko Ogasunari. Biga-
rren eta hirugarren postuetan
Moldis Echarro SL eta Industrias
Domesticas SA enpresak ageri
dira, 20,4 eta 17,9 milioi euroko
zorrarekin, hurrenez hurren.
Hiru enpresa horiek aspaldi egin
zuten porrot. Beste hainbat en-
presa bezala, kiebra jo eta dese-
ginda daude egun, eta, beraz, zo-
rra berreskuratzea ez da erraza
izango ogasunentzat.
Ostera, beste bost enpresa ageri
dira hamar milioi eurotik gorako
zorrarekin: Abaroa higiezinen
agentziak 16,7 milioi euro zor diz-
kio Bizkaiko Ogasunari, Baenak
11,2 milioi, Mondragon taldeko
Edesa industria kooperatibak 11,3
milioi, Erosten Higiezinen Inber-
tsioek 10,2 milioi, eta Sociedad
Vasco Española de Alambres Ca-
bles y Transportes Aereosek 10,1
milioi. Guztira, zortzi enpresa ho-
rien artean 149,30 milioi euroko
zorra pilatzen dute.
Enpresa horien izenak, baina,
ez dira berriak zerrendan. Hor
ageri diren izen gehienek hainbat
urte daramatzate ogasunarekin
duten zorra kitatu gabe. Alta, ba-
dira aurten zordun handien ze-
rrendan beren izena lehen aldiz
ageri den zenbait enpresa ere. Ho-
rien artean, aipatzekoa da Bilbo
Basket taldearen presentzia. Sas-
kibaloi taldeak izandako irregu-
lartasun luzeen ostean, 3,4 milioi-
ko zorra pilatu du ogasunarekin.
Jabyer Fernandez buru2016an sortu zuten zordun han-
dien zerrenda, eta, urte hartaz ge-
roztik, Jabyer Fernandez izan da,
beti, lehenengo postuan. Bizkai-
ko enpresaririk handienetakoa
izandakoa da Fernandez, bai eta
aberatsenetarikoa ere. 1987an,
enpresa multzo sare bat osatu
zuen, eta, horren bidez, 2007an
esaterako, 281 milioi fakturatu zi-
tuen. Fernandezen proiektua, or-
dea, gain behera erori zen higiezi-
nen burbuilak eztanda egin zue-
nean.
Fernandezek izandako eroriak,
zerua ukitzetik kartzelaraino era-
man zuen enpresaria, eta bide
malkartsu horren hasiera Habidi-
te proiektuak marraztu zuen. Ha-
bidite Fernandezek bultzatu eta
Bizkaiko Aldundiak babestu zuen
proiektu bat izan zen, Alonsote-
gin aurrez fabrikatutako 1.500
etxebizitza egiteko asmoarekin
martxan jarritakoa. Aldunditik
jasotako diru laguntzak, ordea,
legez kanpokoak zirela ebatzi
zuen Europako Batzordeak, eta
aldundiak atzera egin zuen.
Erabaki horrek Fernandez eta
garaiko Bizkaiko ahaldun nagusi
Jose Luis Bilbao aurrez aurre jarri
zituen, eta oraindik amaitu ez den
prozesu judizial bati hasiera
eman zitzaion. Besteak beste, ho-
rren ondorioz, Bizkaiko Auzite-
giak hiru urteko espetxe zigorrera
kondenatu zuen Fernandez,
2014an. Orduan xedatutakoaren
arabera, Habidite egitasmoaren
porrotaren ostean, Barakaldon
2.000 etxebizitza eraikitzeko Bil-
boko Atea deituriko proiektuaren
lursailak saldu egin zituen Fer-
nandezek, eta irabazitako dirua
—64 milioi euro inguru— bere sa-
reko beste enpresetara bideratu
zuen.
Hala, hiltzen utzi zuen Iurbe-
nor enpresa, Bilboko Atea deitu-
riko proiektua eraikitzeko sortu-
takoa eta Bizkaiko Ogasunarekin
44 milioi euroko zorra zuena.
Hain zuzen ere, enpresa hori da
2016az geroztik zordun handien
zerrendan, urtero, lehenengo
postuan agertu izan dena; bere
zorra handituz.
Diputazioak hartutako eraba-
kia dela eta, Habidite enpresak
salaketa jarri zuen Bizkaiko Foru
Aldundiaren kontra. Hain zuzen
ere, Fernandezen enpresak 31 mi-
lioi euro galdegin dizkio
aldundiari, eta EAEko
Auzitegi Nagusiak Habi-
diteri kalte-ordainak
eman behar dizkion ala
ez erabaki behar du.
Ekainaren 14an, epaiketa horren
harira deklaratzekoa zen Jose
Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun na-
gusi izandakoa, lekuko gisa.
Saioa, baina, ez zen egin, auzite-
giak bertan behera uztea erabaki
baitzuen. Erabakia justifikatzeko
arrazoia aretoaren edukiera izan
zen. Saioa jarraitu nahi zuten he-
dabide guztiak eta publikoa har-
tzeko tokirik ez zegoela argudia-
tuta.
466 milioi eurokozorra pilatu duteBizkaiko 165zordun handiekHigiezinen burbuilarekin hondoa jotakoenpresak dira nagusi zerrendan b Bilbo Basketsaskibaloi taldea ageri da izen berrien artean
Foru Ogasunak iruzurraren aurka iragarritako proiektu berri baten aurkezpena. MARISOL RAMIREZ / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Gaiak
Zordun handien zerrendakozortzi enpresak 149,30 milioieuroko zorra pilatzen duteBizkaiko Ogasunarekin
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Aisialdia eta auzokideen atsedena
uztartzeko ahaleginean, proiektu
berri bat jarri du martxan Bilboko
Udalak tabernaz beteta dagoen
kale batean: soinua neurtzen
duten gailu bereziak jarri ditu
Ledesma inguruko eraikinetan.
Kalean legez onartuta dagoen
soinu maila gainditzen denean,
abisua emango dute gailu horiek,
bertan daudenak ohartarazi eta
isilago aritzeko eskatzeko. Argi
seinale bat igorriko dute sonome-
tro horiek lurrera, «isilago egin»
mezuarekin.
Egitasmoa aurreko astean eza-
gutarazi, eta asteburuan jarri
zuen martxan udalak. Azaldu
duenez, bertako hainbat ostalari-
ren babesarekin abiatu du proba,
gainera. Egitasmoarekin bat egin
duten ostalariek neurriaren non-
dik norakoak azaltzen dituzten
eskuorriak banatu dituzte taber-
netan, kartelak ere jarri dituzte,
eta kanpainaren irudia duten
elastikoak ere bai soinean. Hel-
burua, elkarbizitzarako apustua
egin eta herritarrak kontzientzia-
tzea.
Lehen asteburuan, Ledesma
inguruan izan diren pertsona
gehienek ez zuten egitasmoaren
berririk. Ondo iruditzen zaiela
azaldu dute batzuek, eta haus-
nartu beharra aldarrikatu dute;
proiektuak elkarren errespetuan
lagun dezakeen esperantza azal-
du dute. Beste batzuek, berriz,
mesfidantzaz begiratu diote neu-
rriari, ez duela fruiturik emango
sinetsita.
Udalarentzat ere ez dago argi
neurriak eragin positiboa izango
duen ala ez. Baiezkotan dagoen
arren, ikusi egin beharko dela
dio. Hori dela eta, proba pilotu
gisa aurkeztu du neurria.
83 dezibeleko mugaLedesman dauden tabernen
inguruko eraikinetan jarri ditu
neurgailuak lehen fase honetan
Bilboko Udalak. Inguru horretan
jendetza biltzen delako aukeratu
du lehen jomuga moduan. Erai-
kinen hormetan sonometroak
jartzeko baimenak lortu, eta
martxan ditu dagoneko. Soinu
maila neurtzen dute sonometro
horiek, eta, kaleko zaratak 83
dezibeleko muga gainditzen due-
nean, salto egiten dute neurgai-
luek. Baja el tono - Isilago egin
irakurriko da lurrean orduan,
sonometroek lurrera igorritako
argi izpiek idatzita. Hori ikusita,
kalean diren herritarrak auzoki-
deei kalte egiten ari direla kontu-
ratu, eta isilago arituko diren
esperantza dute sustatzaileek.
Eta hori hala den neurtuko du.
Alde batetik, inguru horretan bizi
diren pertsonen iritzia jasoko du
udalak; egitasmoaren emaitzak
baloratu ditzatela eskatuko diete
auzokideei. Bestetik, udalak
berak ere neurtuko du kanpai-
nak helburuak bete dituen edo
ez; zarata gutxitzea lortu duen ala
ez.
Zabaltzeko asmoaProba pilotuak esperotako emai-
tzak baditu, egitasmoa zabaltze-
ko aukerak aztertuko ditu uda-
lak. Alegia, Ledesma kalean zara-
ta gutxitzen bada, sonometroak
hiriburuko beste gune batzuetan
ere jartzea aztertuko du. Horreta-
rako eperik ez du zehaztu, halere,
Bilboko Udalak.
Zarata gehiegi dagoenean abisuaemango duten gailuak, proba gisaBilboko Ledesma kalean jarri dituzten sonometroek argi bidez adieraziko dute muga gainditu dela
Alfonso Gil Jasangarritasunerako zinegotzia, egitasmoa aurkezten. PICASA
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aGaiak
Durangoko alkateberriak soldata ia%40 txikituko du
DURANGO bEH Bilduk alkate-
tzak eskuratu dituen udaletan,
alkate eta zinegotzien soldatak
txikitzea da egiten ari diren le-
hen gauzetako bat. Leku ba-
tzuetan nabarmen murriztu di-
tuzte soldatak, gainera. Duran-
gon, Aitziber Irigoras alkate jel-
tzaleak urtean jasotzen zituen
73.800 euroetatik, 47.000 eurora
murriztu du soldata Ima Garras-
tatxu alkate berriak. Aurreko al-
katearen diru saria ia %40 gu-
txitu du. Soldata duten zinego-
tziek 3.000 jasotzen zituzten hi-
lean, eta 2.000 jasoko dituzte.
Maite Ibarra Goti Arrigorria-
gako alkate berriak ere (EH Bil-
du) aurreko alkate jeltzaleak
zuen soldata 20.000 euro gutxi-
tu du, eta 47.392 euro jasoko
ditu urtean. Galdakaoko udal
gobernu berriak ere soldatak
txikitzeko asmo bera azaldu du.
Kontrara, Alonsotegin alkate
jeltzalearen soldata %7,6 igo-
tzea adostu dute EAJk eta PSEk.
Zinegotzien diru sariak ere han-
dituko dituzte. Getxon, EAJk,
PPk eta PSEk onartu dute sol-
datak igotzea: 83.000 euro jaso-
ko ditu Amaia Agirre alkate
jeltzaleak, eta 70.175 euro go-
bernu batzordeko kideek eta
alderdietako bozeramaileek.
Ima Garrastatxu. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Ur Partzuergoarenizena erabiliz iruzuregiten ari dira
BASAURI bBilbo Bizkaia Ur Par-
tzuergoak jakinarazi duenez,
partzuergoko langileak direla
esan, etxeetan mantentze lan
batzuk egin behar dituztela adie-
razi, eta ustezko ikuskapen
batzuk egin ondoren, dirua
eskura kobratzen ari dira iruzur-
gile batzuk Basauri inguruan.
Partzuergoak ohartarazi du bere
langileek inoiz ez dutela dirua
eskura kobratzen.
Deiadar mendiak lotu egiten ditu Deiadar Xtreme mendi lasterketak. DEIADAR XTREME
Peru Azpillaga Diez
Joan den urteko estreinaldiaren
ostean, badirudi Deiadar Xtreme
mendi lasterketak urte luzez
irauteko asmoa duela. Irailaren
13tik 15era bitartean izango da
deiadar mendiak oinarri dituen
lasterketaren bigarren edizioa,
eta, biltzen dituen hiru lasterketa
moten ibilbidea findu ostean, au-
rreko urteko arrakasta gainditzea
espero dute antolatzaileek.
Trail 52 Sport Mendi Klubak
antolatzen du Deiadar Xtreme
mendi lasterketa. Euskal Herrian
200 kilometroko distantzia duen
lasterketa bakarra da, eta Bizkai-
ko tradizioan errotuta dago gai-
nera. Izan ere, Deiadar Xtreme ul-
tratrailak, Bizkaiko Batzar Nagu-
sietara deitzeko erabiltzen ei ziren
bost deiadar mendiak zeharka-
tzen ditu: Ganekogorta, Gorbeia,
Kolitza, Oiz eta Sollube. Bost
mendi horiek estrategikoki saka-
banatuta daude, adarraren oihar-
tzuna Bizkaiko lurralde osoan en-
tzun zedin, eta, beraz, lasterketak
berak ere, Bizkaia osoa zeharka-
tzen du, deiadarraren burrunba
lau haizeetara zabalduz.
Gernika-Lumon hasi eta amai-
tzen den 200 kilometroko ibilbide
gorabeheratsua du lasterketak,
eta Bizkaia ikuspegi berri batetik
ezagutzeko aukera eskaintzen
du, gauez zein egunez. Besteak
beste, lasterketak 32 udalerri, ha-
mabost mendilerro, 25 gailur eta
bi parke natural biltzen ditu.
22.000 metroko desnibel metatua
du eta Bizkaiko hiru batzar nagu-
siak ere zeharkatzen ditu.
Ezaugarri teknikoei lotuz, erdi
buruaskitasun formatua du las-
terketak, eta, beraz, korrikalariek
ibilbidean zehar hamazortzi ano-
agune izango dituzten arren, ba-
liabide propioak ere eraman be-
harko dituzte. Gainera, bi bizi oi-
narri izango dira ibilbidean,
Balmasedan –88. kilometroan–
eta Urkiolan –164. kilometroan–.
Horietan, partaideek janari beroa
jasotzeko, jantziz aldatzeko eta
dutxatzeko zein lo egiteko aukera
izango dute. Irailaren 13an,
10:00etan abiatuko da lasterketa,
eta, gehienez ere, 56 ordu dituzte
partaideek ibilbide osoa egiteko.
Aurreko edizioan, 94 pertso-
nak eman zuten izena: 89 gizonek
eta bost emakumek. Horietatik
59k amaitu zuten lasterketa. Gi-
zonezkoen denborarik onena,
Juan Romanok egin zuen, 31 ordu
eta 50 minuturekin, eta emaku-
mezkoena, berriz, Agurtzane Ar-
gigarrok, 44 ordu eta 22 minutu-
rekin.
Deiadar Xtreme ultratrail las-
terketaren exijentzia maila dela
eta, antolatzaileek beste bi laster-
keta mota ere antolatzen dituzte.
Bata, Deiadar Ultra, 100 kilome-
troko lasterketa da, Sollube eta
Oiz deiadar mendiak zeharka-
tzen dituena. Larunbat gauerdian
abiatuko da, eta 24 ordu dituzte
partaideek 10.600 metroko des-
nibel metatuta duen ibilbidea egi-
teko. Bestea, Deiadar Maratoia da,
42 kilometro luze den ibilbidea.
Irailaren 15ean 09:00etan abiatu-
ko dira partaideak, eta, besteak
beste, Sollube mendia igotzea
izango du oinarri. Deiadar Xtre-
me lasterketan bezala, Gernika
izango dute abiapuntu eta hel-
muga beste bi lasterketek ere. Ho-
rretaz gain, deiadar mendiak igo-
tzeko lehiakortasunik gabeko
martxak antolatuko dira, korri-
kalarien igarotze momentuare-
kin bat eginez.
Mendiarekiko errespetuaLehiaketa bat izatetik harago,
Deiadar Xtreme lasterketak,
mendizaletasunaren berezko ba-
lioak sustatzea du oinarri, eta, ho-
rregatik, egitasmo osoan zehar,
ingurumenarekiko errespetua
erabatekoa izatea nahi dute anto-
latzaileek. Hori dela eta, arreta
berezia jarriko dute ingurumena-
ren kontserbazioarekin lotura
duten araudiko neurriak bete-
tzen, eta, ahal den neurrian, saia-
tuko dira zaborrik ez sortzen. Esa-
te baterako, anoaguneetan ez da
edalontzirik izango eta partaide
bakoitzak ontzi birziklagarri bat
eraman beharko du. Era berean,
haien zaborra markatu beharko
dute partaideek eta eramateko
poltsa bana ere izango dute.
Berrikuntza bat ere izango da
aurtengo edizioan. Mendiaren
baloreak aldarrikatzeko, Deiadar
Xtreme lasterketak mendizaleta-
sunaren munduan modalitate ez-
berdinetan murgilduta-
ko bizkaitar bat omen-
duko du urtero. Alex
Txikon alpinista izango
da omenaldi hori jasoko
duen lehenengo prota-
gonista, Nanga Parbat mendia
neguan eskalatu duen lehenengo
mendizalea.
Omenaldia jasotzeaz gain, Txi-
konek 100 kilometroko Deiadar
Ultra lasterketan parte hartuko
du. Dena den, ez da alpinistaren-
tzako lehendabiziko aldia izango;
izan ere, zortzimilakoetan eskar-
mentu handia izateaz gain, men-
di lasterketetan ere parte hartu
izan du behin baino gehiagotan.
Irailean izango da, bigarrenez,Deiadar Xtreme mendi lasterketaHiru lasterketa mota izango dira: 200, 100 eta 42 kilometrokoak bLasterketarik luzeenakbost deiadar mendiak lotuko ditu bAlex Txikon omenduko dute aurtengo edizioan
Aurreko edizioan 94 pertsonakeman zuten izena DeiadarXtreme lasterketan; horietatik59k baino ez zuten amaitu
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Gaiak
Peru Azpillaga Diez Bilbao
Aukeratu dituzte jada Bizkaia
Torneoaren zortzigarren edizioko
24 partaideak. Zozketa bidez osa-
tu dira lehiaketan arituko diren
sei taldeak, eta, taldeen osaketa
ikusita, gutxi dira faboritoren bat
aukeratzera ausartzen direnak.
Bizkaia Torneoa esku pilotak
dituen hiru modalitateak biltzen
dituen urteko lehiaketa bakarra
da. Hala, talde bakoitza osatzen
duten lau pilotariak buruz buru,
lau eta erdian eta binaka lehiatu-
ko dira, eta hiru partidatik bi ira-
bazi beharko dituzte, gutxienez,
lehiaketan aurrera egiteko.
Sailkapenaren arabera, sei ka-
pitain hautatu dituzte —Joseba Ez-
kurdia, Danel Elezkano, Jokin Al-
tuna, Iñaki Artola, Aimar Olaizola
eta Mikel Urrutikoetxea—, eta, os-
tera, zozketa bidez eratu dituzte
lau kidez osatutako sei taldeak.
Talde bakoitzak mendi baten ize-
na hartu du, eta eraketa hala gera-
tu da: Ganekogorta taldean, Ez-
kurdia eta Julen Martija arituko
dira binaka, Peio Etxeberria lau
eta erdikoan, eta Javier Zabala bu-
ruz buru. Oiz taldean, Elezkano
II.ak eta Javier Zabaletak osatuko
dute bikotea, Erik Jaka lau eta er-
dikoan lehiatuko da, eta Aitor
Elordi buruz buru. Gorbeian, Al-
tuna III.a eta Beñat Rezusta izango
dira binakako lehian, Julen Retegi
lau eta erdikoan eta Dario Gomez
buruz burukoan. Sollube taldean,
Artolak eta Jon Ander Albisuk
egingo dute bikotekako lana, Joa-
nes Bakaikoa lau eta erdikoan
izango da eta Beñat Urretabizkaia
buruz buru. Anboto taldean, Olai-
zola II.a eta Andoni Aretxabaleta
ibiliko dira batera, Unai Laso lau
eta erdikoan eta Axier
Arteaga buruz buruko-
an. Azkenik, Kolitza tal-
dean, Urrutikoetxea eta
Jon Mariezkurrena izan-
go dira binakakoan, Vic-
tor Esteban lau eta erdikoan eta
Asier Agirre buruz burukoan.
«Taldeak parekatuta geratu di-
ra oso, eta, hori kontuan izanda,
zozketek batzuetan desorekak
sortzen dituztela», azaldu du Ina-
xio Errandonea Aspeko zuzendari
komertzialak. Ideia berari eutsiz
mintzatu da Olaizola II.a: «Edo-
zein pilotarik jokatu nahiko luke-
en txapelketa da Bizkaiko torne-
oa; talde oso indartsuak eratu di-
ra, eta zaila izango da kanporake-
tetan aurrera egitea». Nabar-
mentzekoa da Iker Irribarriak eta
Oinatz Bengoetxeak ez dutela
parte hartuko.
Bizkaia Torneoko buruz buru-
ko partidak hamazortzi tantotara
jokatuko dira, eta binakakoak,
berriz, 22ra. Finaleko hiru parti-
dak kenduta, zeinak 22 tantotara
izango diren hirurak. Txapelketa-
ko norgehiagoka bakoitza, gaine-
ra, Bizkaiko frontoi batean izango
da. Hortaz, final-laurdenak Etxe-
barrin eta Barakaldon jokatuko
dira, eta finalerdiak Ermuan eta
Zierbenan. Finala, berriz, Bilbon
izango da, Bizkaia frontoian, Aste
Nagusiko feriaren barruan.
Torneoa Bizkaiko Foru Aldun-
diak urtean antolatzen dituen lau
lehiaketetako bat da. Lorea Bilbao
Euskara eta Kultura diputatuaren
esanetan, torneoaren helburua
«pilota sustatzea, afizioa sortzea
eta erreferente berriak sortzea da,
hurrengo belaunaldiek ere pilota-
ri hel diezaioten».
Taldeka lehiatuko dira 24 pilotariBizkaia Torneoko txapelaren bilaEskuzko hiru modalitateetan jokatzen den lehiaketa bakarra da b Bost frontoitan arituko dira
Txapelketan parte hartuko duten pilotariak, aurkezpen egunean. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aGaiak
Buruz buru frontoi osoan, lau eta erdian eta binaka, laupilotariz osatutako sei taldearituko dira Bizkaia Torneoan
BIZKAIA TORNEOA
Hiru fase izango dira Bizkaia Tor-
neoan: final-laurdenak, finalerdiak
eta finala. Lehia bakoitza Bizkaiko
herri batean izango da, eta eskuz-
ko modalitate bakoitzeko partida
bana jokatuko dute taldekideek.
Final-laurdenak
Etxebarri. Kolitza taldea, Sollube
taldearen aurka. Uztailaren 21ean,
17:30ean.
Barakaldo. Ganekogorta taldea,
Gorbeia taldearen aurka. Uztaila-
ren 21ean, 17:30ean.
Finalerdiak
Ermua. Oiz taldea, Barakaldoko fi-
nal-laurdenetako irabazlearen aur-
ka. Uztailaren 25ean, 17:00etan.
Zierbena. Anboto taldea, Etxeba-
rriko final-laurdenetako irabazlea-
ren aurka. Uztailaren 28an,
17:00etan.
Finala
Bilbo. Finalerdi bakoitzeko garai-
lea. Abuztuaren 20an, Bizkaia pilo-
talekuan.
Partidetarako sarrerak
honako webgune
honetan daude salgai:
entradasfronton.com
@
Lander Unzueta
Lekerikabeaskoa Mundaka
Espazio publikoak de-
nentzako direla argi
dago gizartean. Edo
hala uste da, gutxienez.
Herritarrentzat libreak diren gu-
neak errespetuz zaintzea eta ho-
rietan denei zuzendutako egitas-
moak sortu, prestatu eta egitea
normaltzat jotzen da; espazioen
erabilera, ordea, mugatu egiten
da askotan.
Hala ere, badaude denontasun
hori zabaldu eta gune publikoei
bizi berri bat eman nahi dietenak.
Esaterako, Mundakan joan den
urtean ospatu zuten lehenengo
bider Danona Donea jaialdia. Izen
bereko herri plataformak antola-
tutako jaialdia Santa Katalinako
baselizan egin zuten, uda
garaian.
Herri plataforma, hasieran,
Mundaka Festival musika jaialdi
handiari aurre egiteko sortu zen.
Izan ere, plataformako kideen
arabera, besteak beste, Santa Ka-
talinan bertan egin izan duten
jaialdiak ez du Mundakako txoko
berezi hori errespetatu izan. Leku
publiko hori itxi eta herritarrei
bertara libreki sartzeko aukera
kentzen zietela salatu izan dute
plataformako kideek, eta, hain
zuzen, horren aurkako adierazle
gisa sortu zuten Danona Donea
plataforma.
‘Zulo irekia’Horrela, jaialdi desberdin eta al-
ternatibo bat egiteko aukera plan-
teatzen hasi ziren mundakarrak.
Sinpletasuna oinarri hartuta, na-
hasmen kultural eta artistiko bat
ekarri nahi izan zuten Santa Kata-
linara. Jaialdi komertzialetatik
urrundu, horiek ekartzen duten
argi eta zarata kutsadura ahaztu,
baseliza dagoen txoko berezi hori
aintzat hartu, eta mundu guztiari,
edozein adin, genero edo jatorriko
herritarrei, zuzendutako egitas-
moa prestatu zuten.
Antolatzaileek adierazi dute-
nez, Danona Doneak, zulo irekia
izeneko ereduagaz esperimenta-
tzen du. Eredu horrek «sormen
kolektiboa eta bat-batekotasuna,
nahastea, sorpresa eta konexio
sortzailea» sustatu eta bultzatzea
du helburu. Hori dela eta, jaialdi
alternatiboak ez du inolako agen-
darik. Plataformakoek herritar
guztiei hurreratzeko deia egiten
diete, baina baita parte hartzekoa
ere. Izan ere, jaialdiagaz bat egin
nahi dutenen ideiak, proposame-
nak eta ekarpenak ezinbestekoak
dira Danona Donearentzat.
«Gunean bildutakoen propo-
samen guztiak ondo etorriak
diren biribiltasunean bihurtu
nahi ditugu», diote antolatzaile-
ek. Zer esan nahi dute horrekin?
Edozein motatako egitasmo kul-
tural eta artistikori bere txokoa
eskainiko diotela: besteak beste,
dantzari, musikari, antzerkiari,
olerkiari, irakurketari, solasal-
diari eta edozein eratako ikuski-
zunei. Batez ere, jendarteko espe-
rimentazioa barneratu nahi du
Danona Doneak.
Bertan direnek nahi dutenaHala, antolatzaileek proposamen
sinple bat egiten dute jaialdia
aurrera eraman ahal izateko:
egitasmoa hasteko garaian, ber-
tan bildutakoek egin nahiko
luketen edozer gauza proposatu,
eta, taldetan banatuta, horiek
gauzatu nahi dituzte. Kontzertu
txikiak, liburu baten pasarteen
irakurketa, gastronomia erreze-
tak, ingurumen hezkuntzari
lotutako hitzaldiak... denak du
bere lekua Santa Katalinako jaial-
dian. «Parte hartuko duen edo-
zeinentzat esperientzia bera abe-
rasgarria izango delakoan gaude;
ikasketa, loturak, sormen piztal-
dia, ideia bereziak eta bertan sor-
tuko zaiguna saria izango delako-
an».
Iazko egitasmoa horrela gozatu
zuten. Txalapartarien ikuskizu-
nek edota dantzek hartu zuten
baselizaren ondoko zelaia. Balo-
razio oso ona egin ostean, oinarri
berari jarraituta jaialdia hobetze-
ko asmoagaz datoz bigarren aldi
honetan.
Izan ere, zulo irekia deritzon
eredu hori beste udalerri batzue-
tara zabaltzeko esperantza dute
Mundakakoek. Bide horretan,
hainbat solasaldi eta ekitaldi egin
dituzte bai Busturialdean bai es-
kualdetik kanpo, Bilbon esatera-
ko. Han zabaldu dutenez, aipatu-
tako denontasunhorren barne-
an, autogestioa nabarmendu nahi
dute.
Ez argindarrik, ez txosnarikDanona Donea elektrizitaterik
gabeko ospakizuna izango da.
Agertokiak eta txosnak ere alde
batera utziko dituzte, Santa Kata-
linak «txoko eder bat» eskain-
tzen baitu. Janaria eta edaria nor-
berak eramatea proposatu dute,
gainera. Izan ere, jaialdiak zabal-
du nahi duen mezuetako bat da
«espazio publikoen denontasu-
nazaintzea».
Finantzaketari dagokionez,
jaialdiak inolako diru sarrerarik
ez duela izango azpimarratu dute
plataformako kideek. «Parte
hartuko duen edozeinentzat abe-
rasgarria izango da esperientzia
bera, bertan sortuko dena sari
izango delako». Dena dela, inte-
resa duten artistak aintzat hartu,
eta horiei beren produktuak sal-
gai jartzeko aukera eskaini diete:
«Artistak diru premia balu, ber-
tan izan dezake aukera ikus-en-
tzuleek nahi dutena ematea bide-
ratzeko».
Kulturaren topagune izanik,
hizkuntzaren aldarria ere egin
nahi du Danona Doneak. Euska-
ratik jaiotako egitasmoa dela na-
barmendu dute antolatzaileek,
eta hizkuntzari ere bere lekua es-
kaini nahi diote, transformatuz
joango den agenda horretako jar-
dueretan txoko bat eginik. Hala
ere, beste hizkuntzei ere aterpe
bat eskainiko dietela jakinarazi
dute. Argi dute jaialdiak, sortze-
tik, asko hazteko nahiaren ordez,
«zabal zabaltzeko gogoa» duela,
eta horren alde borrokatzeko
prest daudela diote plataformako
kideek.
Hori dela eta, hurrengo larun-
batean, uztailaren 13an, Munda-
kara joan eta jaialdi alter-
natibo eta desberdin ho-
rretan parte hartzeko
gonbita egin diete herri-
tar guztiei. 12:00etan bil-
tzeko asmoa dute, Santa
Katalinan. Izen ematea
ere ireki dute, Danona
Donearen sare sozialen
bitartez, nahi duenak jo-
ango dela baieztatu, eta,
horrela, antolaketa errazten la-
guntzeko. Azaldu dutenez, par-
taideek izen ematea ez da derri-
gorrezkoa, baina jaialdian parte
hartu nahi duenak aldez aurretik
ideiak emateko eta proposame-
nak gehitzeko aukera duela adie-
razi dute, horrela aha lik eta jaial-
dirik bereziena prestatzeko as-
moagaz.
Mundakako Danona Donea herri plataformak izen bereko jaialdi alternatibo eta partehartzailea abiarazi zuen iaz, Santa Katalinan. Ekinaldi berezia bihar zortzi egingo dute.
‘Denontasuna’ ospatzen
Santa Katalina egunean ospatuko dute Danona Donea jaialdia, santuaren izena daraman baselizaren ondoan. LANDER UNZUETA LEKERIKABEASKOA
Eguneko agenda hutsikegongo da jaialdiari hasieraeman arte. Bertaratutakoenproposamenekin osatuko dute
Beste hainbat aldarrirenartean, euskarariprotagonismoa eman nahidiote antolatzaileek
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Gaiak
Natalia Salazar Orbe Elorrio
Jaialdi erraldoiak eta
makro ekitaldiak na-
gusitzen ari diren ga-
raiotan, herritarrei
kalitatezko musika,
dantza eta antzerkia
pilula txikietan eta hilabete osoko
asteburuetan eskaintzeko betiko
asmoari eutsiko dio, beste urtebe-
tez, Musikairek. Elorrioko Arriola
kultur elkarteari esker, hamasei
ikuskizunez gozatzeko aukera
izango dute herriko bizilagunek
zein bisitariek, gaur hasi eta hil
osoko asteburuetan barreiatuta.
Hori guztiori, doan.
«Programazio eklektikoa»
iragarri du, ohi bezala, Aitor Iriar-
te Arriola kultur elkarteko kide
eta jaialdiaren antolatzaileak. He-
rriko plaza eta Lariz, Tola eta Jara
jauregiak izango dituzte agertoki
Elorriora bilduko diren «maila
handiko musikariek». Herrian
izango dira, besteak beste, Arturo
O’Farrill, Ray Fernandez, Maure-
en Choi edota Robert Smith
Bluesband.
Atzerritik etorri eta horietako
batzuek izen handia izan arren,
artista horien ondoan tokiko ber-
tako ordezkariei ere berdin na-
barmentzeko maila aitortu die
Iriartek. «Badirudi kanpotik da-
tozenek aparteko aura dutela.
Baina Joseba Tapia gustuko badu-
zu, Arturo O’Farrill hobea da?»,
galdetu du, norbere gustuen ga-
rrantziari aipamen eginda.
Musika, nagusiJaialdia 2001ean abiatu zutenetik
bertatik argi izan zuten zer-nola-
koa izango zen: «Ez genuen nahi
asteburu batean herria hankaz
gora jartzea eta izandako bisitari
kopurua zenbatzea, eta gero udan
zehar herria basamortu bihur-
tzea». Artearekiko gerturatze
hori ohitura bihurtzeari eman
diote garrantzi handiagoa: «Ber-
takoa zara? Begira zer-nolako au-
kera daukazun: kalera atera, pa-
seoan ibili, kafe bat hartu eta
gauez ordu eta erdiko ikuskizuna
izango duzu. Eta hurrengo egu-
nean, gauza bera. Normaltasun
osoz. Herrira muntaketa izuga-
rria eraman gabe».
Jaialdiaren ardatza musika da,
ikus-entzuleek urte osoan Arriola
antzokian izaten dutelako aukera
mordoa antzerkiaz gozatzeko.
Musikaire jaialdia hartuko du Elorriok, gaur hasi eta hilabetea bukatu arteko asteburuetan, Arriolaelkartearen eskutik. Azken urteetan bezala, Lariz, Tola eta Jara jauregietako lorategietako agertokiekxarma berezia emango diete ikuskizunei. «Programazio eklektikoa» prestatu dute aurten ere.
Hil osorako musika pilulak
Agertoki bereziak ez ezik, lekua girotzeko argiztapenak ere xarma ematen die ikuskizunei. IÑAKI LOPEZ
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aProposamena
Formatuak ere bat eginbehar du lekuarekin.Ezin zara jauregiansartu, eta burrunbahandia ekarri»Aitor IriarteMusikaireren antolatzailea
‘‘
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a
NABARMENTZEKOAK
Maureen Choi Quartet
Bibolina jotzen birtuosoa.
Maureen Choik bibolina jotzeko
duen teknikak eta abileziak
txundituta utziko ditu ikus-en-
tzuleak. Bibolin klasikoaren ikas-
ketak egin zituen Michigan Sta-
te unibertsitatean (AEB), eta jazz
arloan, berriz, Beerkle collegen.
Foklorea, flamenkoa eta jazza
uztartzen ditu.
Ray Fernandez
Kubatar trobadorea.Raymun-
do Fernandezek errealitateari
buruz hausnartzera bultzatuko
ditu haren errezitalera biltzen di-
renak. Gitarra eskuan azalduko
da agertokian, bereizgarri di-
tuen abestien letrak eta ahotsak
lagunduta. Eguneroko kronika
soziopolitikoa umorez azalduko
du, Lariz jauregian.
Amaia Elizaranen ‘Block’
Dantza garaikidea.Gorputza-
ren bidez harremanetan dauden
bi emakume aurkezten ditu
Block dantza emanaldiak. Amaia
Elizaran eta Leire Otamendi ditu
protagonista. Bien artean kon-
trako indarrak eta blokeoak sor-
tuko dira, gizakiek bizitzan au-
rrera egiteko aurkitzen dituzten
oztopoen gisan.
Arturo O’Farrill
Antonio Lizanarekin batera.
Jazz munduan egun dagoen
musikaririk garrantzitsuenetako
bat bertatik bertara ikusteko au-
kera emango du Musikairek.
Harekin batera Antonio Lizana
igoko da oholtzara. Flamenkoa-
ren inspirazioak gidatuta, jazza-
ren bitartez bidaiatzen duen sa-
xofoi jotzaile eta abeslaria da.
Joseba Tapia
‘Vint Anys’.Herri musika berri
eta duinaren proposamena era-
mango du agertokira Joseba
Tapiak, Vint Anys bataiatu duen
kontzertu bereziaren bidez. Kan-
tagintza modernoa eta herri mu-
sika uztartzea du helburu proiek-
tuak. Folk progresista bat osatu
nahian, etengabeko berrikun-
tzaren bila ari da artista.
Las Maravillas de Mali
Fusioa.Musikaren magiak Mali
eta Habana elkartu zituen,
1960ko hamarkadan sortu zen
Las Maravillas de Mali taldearen
bidez. Afrikako herrialde horre-
tatik Kubara musika ikastera jo-
andako bekadun talde batekin
abiatu zen proiektua, Boncana
Maigaren zuzendaritzapean eta
musikari kubatarrek lagunduta.
Orduz geroztik taldean jarraitzen
duen bakarra Maiga da.
«Hamabostean behin programa-
tzen dugu antzezlan bat. Musika-
rekin jendea aretora erakartzea
gehiago kostatzen zaigu. Hala,
Musikaire baliatzen dugu ikuski-
zun horiek aurrera ateratzeko».
Plazako emanaldiek kontzertu
itxura hartuko dute. Jauregietan
egingo dituztenak, ostera, errezi-
tal gisa aurkeztu ditu: «Jauregie-
tako ugazabek bi asteburutan ba-
rrura sartzen uzten digute. Barru-
ko lorategietara sartzen bagara,
formatuak ere bat egin behar du
lekuarekin. Ezin zara jauregian
sartu, eta burrunba handiko
ikuskizuna ekarri». Horiek eseri-
ta entzuteko errezitalak izaten
dira, «jazz ukituarekin».
Elorrio klasikoa gisa ermitetan
eta herriko bestelako lekuetan
formatu txikiko kontzertuen gi-
sara hasi zen jaialdiak gainezka
egin zien antolatzaileei. Proiek-
tuaren arrakastak bultzatuta,
leku berrien bila abiatu behar
izan zuten. Herriak aukera mor-
doa du: monumentu historiko eta
artistiko izendatuta dago. Ezku-
tuko paraje horietan bilatzen
hasi, eta jaialdia are erakargarria-
go bilakatu zuten lekuak aurkitu
zituzten: jauregiak.
Jakin-mina piztu zuten.
«Esango nuke hasieran jende
gehiago etortzen zela jauregiko
lorategia ezagutzearren, ikuski-
zunera baino». Jauregietako lo-
rategiek berezko duten erakarga-
rritasuna areagotzen saiatzen
dira, gainera, eta eremua giro-
tzen, batez ere, argiztapena balia-
tuta.
Igande arratsaldeetarako dantza
garaikidea eta antzerkia plazara-
tzeko helburua ezarri diote beren
buruari. «Lan luzeak programa-
tzea baztertu genuen, astun sama-
rrak gerta zitezkeelakoan. Hama-
bost minutuko piezak aukeratzen
saiatzen gara; bata bestearen atze-
tik jarrita, ordubeteko ikuskizuna
osatzen dugu. Jendearentzako as-
koz erakargarriagoa izaten da for-
matu hori». Jara jauregian ikusi
ahalko dira mikroantzerki lanak.
Plazan egingo dituzte, berriz, dan-
tza garaikideko piezak.
Antolatzaileek ia 100.000 euro-
ko aurrekontua izan dute 11 egu-
neko programa osatzeko. Arriola
antzokiaren oporraldian eskain-
tza kalera aterako dute haren bi-
dez. Gora begiratu, eta eguraldiak
ateri eustea dute orain ardura na-
gusia, jaialdiaren xarma ez zapuz-
teko. «Euria bada elizpera edo an-
tzokira joan behar izatea pena
da».
Jauregiak ezagutzeko jakinminak erakartzen ditu ikus-entzule asko. LUCAS SANTOS
HILABETEKO EGITARAUA
Kontzertu eta errezitalez gain,
antzerkia eta dantza ere aterako
dituzte Elorrion antzokitik kalera,
eta denen eskura jarri, pieza labu-
rren bitartez. Ikuskizun guztiak
doan egingo dituzte.
Emanaldiak lau asteburutan
Gaur. Joseba Tapiak Vint Anys
proiektua aurkeztuko du, plazan.
22:30ean hasiko da kontzertua.
Bihar.Afrika eta Kubako fusioa
irudikatuko du Las Maravillas de
Mali taldeak, 22:30etik aurrera,
plazan.
Uztailak 12.Garikoitz Mendizabal,
Xabi Zabala eta Kaabestri Ensen-
blek folk klasikoa interpretatuko
dute, 22:30ean, Lariz jauregian.
Uztailak 13.Arturo O’Farrill eta
Antonio Lizana elkarrekin ariko
dira, 22:30ean, Lariz jauregian.
Uztailak 14.Ray Fernandez izan-
go da, Lariz jauregian, 19:30ean.
Uztailak 19.Robert Smith Blues-
band herbeheretarra igoko da
Tola jauregiko agertokira,
22:30ean.
Uztailak 20.Maureen Choi
Quarteten emanaldia, 22:30ean,
Tola jauregian.
Uztailak 21.Dantza garaikidea
taularatuko duten lau lan aurkeztu-
ko dituzte plaza gaineko oholtzan:
Mey-Ling Bisognoren Shojo, La-
salaren Fight, Amaia Elizaranen
Block, eta Arima konpainiaren
Sustraiak.
Uztailak 26. Izaki Gardenak talde-
ak kontzertua emango du plazan,
22:30ean.
Uztailak 27.The opera locos an-
tzerki musikala taularatuko dute
plazan, 22:30ean.
Uztailak 28.Hiru mikroantzerki
ikusiko dituzte 19:30ean Jara jau-
regira biltzen direnek: Kamikaz
Kolektiboak eta Ttak Teatrok on-
dutako Agur eta dolore, Paganini
konpainiak prestatutako Lolipop,
eta Teresa Caloren La plancha o la
vida. Hamabost eta hogei minutu
arteko saioak egingo ditu bakoi-
tzak.
Proposamena
MUSIKA
ABANTOTotem orkestra.
bGaur, 00:00etan, Pilar Abin
plazan.
ABANTOCasting orkestra.
bBihar, 00:30ean, Pilar Abin
plazan.
ABANTOAlma Navarra.
b Igandean, 13:00etan, Pilar Abin
plazan.
AMOROTOBide Batez.
bGaur, 02:00etan, plazan.
AMOROTOHuntza, Nikotina eta
McOnak.
bGaur, 22:30ean, plazan.
AMOROTOHilbera eta Zirkinik Bez.
bBihar, 23:00etan, plazan.
ARRIGORRIAGADJ Markelin.
bGaur, 23:30ean, Abusuko jaietan.
ARRIGORRIAGATolin mariatxia.
bBihar, 16:00etan, Abusuko
jaietan.
BALMASEDAKovertizo.
bGaur, 21:00etan, Maiken Brewery
garagardotegian.
BARAKALDOBoom eta Ansia.
bBihar, 20:30ean, El Tubon.
BARAKALDOLa Mara
eta Jose de Arte.
bBihar, 20:30ean, Ambigu
Andaluziako etxean.
BARRIKALomoken Hoboken.
bBihar, 20:00etan, Golfo Norten.
BARRIKALukumi Blues Band.
b Igandean, 13:00etan eta
20:00etan, Golfo Norten.
BERMEOSzymon Klekowicki
Sextet.
bGaur, 20:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOTokan2 La Polla.
bGaur, 19:30ean, Errekaldeko
jaietan, Txoriak-en txosnan.
BILBOLa Ribera House Band.
bGaur, 19:30ean, La Riberan.
BILBOZorrotza Live Festival:
Nize, LeieMeie, DJ Ma’boi
eta DJ Contracks.
bGaur, 20:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOTupperware
eta Northern Lions.
bGaur, 20:30ean, Shaken.
BILBODown The Ladder.
bGaur, 20:30ean, Bowien.
BILBOAitor Etxebarria vs. David
Lynch eta Rrucculla vs. Flying Lotus.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOThe Fires.
bGaur, 22:30ean, Badulaken.
BILBOLisker.
bGaur, 22:45ean, Errekaldeko
jaietan.
BILBOAlvaisindahaus DJ.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOHamid.
bGaur, 00:00etan, Kremlinen.
BILBOThe Goddamn Gallows.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOGolden Wood.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOParabellum, Las Sexpeares
eta Josetxu Piperrak and The Riber
Rock Band.
bBihar, 22:15ean, Errekaldeko
plazan.
BILBOMajorxtom.
bBihar, 22:30ean, Badulaken.
BILBOMamba Beat DJ Set.
bBihar, 00:00etan, Muellen.
BILBOBoopers DJs.
bBihar, 00:00etan, Kremlinen.
BILBORafa Aceves Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOLos 5 Bilbainos.
b Igandean, 19:30ean, Errekaldeko
jaietan.
BILBOMastodonte.
bOstegunean, 13:30ean,
BBK aretoaren kanpoaldean.
BILBOBBK Live jaialdia:
Belatz, Biig Piig, Sleaford Mods,
Nicola Cruz, Yaeji, Erabatera,
Mr. K, John Grant, Nils Frahm,
Thom Yorke Tomorrow’s
Modern Boxes, Derby Motoreta’s
Burrito Kachimba, Vetusta Morla,
Liam Gallagher, Modeselektor,
The Psychotonic Monks, Sua,
Slaves, Khruangbin, The Voizd,
Delaporte, Ider, Baiuca eta
Ms. Nina.
bOstegunean, 17:30ean,
Kobetamendin.
BILBOLee Junior.
bOstegunean, 20:00etan,
Gure Argia kafetegian.
BILBOMano de Santa.
bOstegunean eta ostiralean,
22:30ean, Badulaken.
BUSTURIADientes de Luna,
Ozhen eta Ilargi Beltza.
bGaur, 23:00etan,
San Kristobalgo jaietan.
BUSTURIAEnkore, Ze Esatek!
eta DJ Jaikide.
bBihar, 23:00etan,
San Kristobalgo jaietan.
DURANGOAmaia Urzainki
& Robert Oviedo: Overnight.
bBihar, 20:30ean, Kurutzesantu
museoan.
DURANGOFredi Pelaez
Organ Trio.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Plateruenan.
ELORRIO Joseba Tapia:
Vint anys.
bGaur, 22:30ean, plazan.
ELORRIOLas Maravillas de Mali.
bBihar, 22:30ean, plazan.
ELORRIOTrikitilari Gazteen
IV. Txapelketa.
b Igandean, 19:00etan, plazan.
ERANDIOThunder Clap Sound
System feat. Charles Cooper Chop.
bAsteartean, 19:00etan,
Akarlanda parkean.
GALDAMESDJ Beltrance.bGaur, 23:30ean, Atxuriagako
jaietan.
GALDAMESGabezin.bBihar, 23:00etan, Atxuriagako
jaietan.
GERNIKA-LUMOPeputz.
bAsteazkenean, 20:00etan, Astran.
GETXOGirls in Band Quintet.
bGaur, 19:00etan, Algortako
Geltokia plazan.
GETXOHigh Feliciy.
bGaur, 20:00etan, Arrigunagan.
GETXO Jose Angel Llorente
Quintet eta Kenny Barron Trio.
bGaur, 21:00etan, Muxikebarrin.
GETXODetectives Descalzos.
bGaur eta bihar, 00:00etan,
Pipers Irishen.
GETXOB-Jazz lehiaketaren
irabazlea.
bBihar, 19:00etan, Algortako
Geltokia plazan.
GETXOMarc Martin Trio
eta Madeleine Peyroux.
bBihar, 21:00etan, Muxikebarrin.
GETXO Juanma Urriza Quartet.
b Igandean, 19:00etan, Algortako
Geltokia plazan.
GETXOPaquito D’Rivera Septet.
b Igandean, 21:00etan,
Muxikebarrin.
GORLIZDastatuarte Reggae Night:Aiala, Glamity Sound, Krianza
Sound eta Weepah Sound System.
bGaur, 22:00etan, Eleiz plazan.
GUEÑESCharlie Cosh & MikelGaztañaga.
bBihar, 20:30ean, La Cantinan.
IURRETATrikitixa Jaialdia: Roberto
eta Miren Etxebarria; Ruben Isasi
eta Argibel Euba; Mirari, Aintzane
eta Zaloa; Martin eta Olaia; Jokin
San Jose eta Zuriñe Gonzalez; eta
Hegoi eta Ainara Petite.
bBihar, 12:00etan, Amatza auzoan.
LEKEITIOLekitto Musika Banda.
b Igandean, 20:00etan,
Independentzia plazan.
LEKEITIOMud Candies.
bOstegunean, 19:30ean, Malekoia
Txiringitoan.
MUNGIAOld Berri Band.
bGaur, 21:00etan, Zubikoan.
MUNGIATravellin’ Brothers
Big Band.
bGaur, 23:00etan, Foruen plazan.
MUNGIAGozategi.
bGaur, 00:00etan, txosnetan.
MUNGIA Iñaki Basabe.
bBihar, 13:00etan, Andra Marin.
MUNGIAWicked Wizzard
eta Huntza.
bBihar, 22:30ean, txosnetan.
MUNGIALorratz.
b Igandean, 22:00etan,
Foruen plazan.
Bilbo b Kalealdia
Bilboko kaleak, arte eszenikoen plazaAurtengo uztaren erdia baino gehiago eman du jada Bilboko Kalealdiak, eta Casilda Iturrizar parketik Areatza
eta Plaza Barri aldera mugitu da. Igandera bitartean, oraindik ere kaleko hogei bat ikuskizun emango dituzte.
Natxo Montero Danzak, esaterako, Barbecho urbano. Eta, antzezlan ugarien artean, Los Moñekos taldeak
We-ding!—argazkian— eskainiko du, gaur, 18:00etan eta 21:15ean, Arriaga antzokiaren alboan. LOS MOÑEKOS
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aAgenda
ONDARROAGatz eta Azalera.
bBihar, 20:00etan, Musika plazan.
PLENTZIALos Cuatro Jinetes.
bBihar, 22:30ean, Txipioko jaietan.
PLENTZIARocktekea.
bBihar, 23:30ean, txosnetan.
PLENTZIAMi Hermana Corina.
b Igandean, 13:00etan,
Bahia de Plentzia hotelean.
PORTUGALETEMCD, The Guilty
Brigade, Suzio 13, Shock, Artaza
Combat eta Ultima Generacion.
bGaur, 19:00etan, Errepelegan,
J.M. Martinez de las Rivas plazan.
PORTUGALETEToni Metralla
y Los Antibalas.
bGaur, 19:00etan, Errepelegan,
kontzertu ibiltaria kamioian.
PORTUGALETEPeligro Martinez
eta Ansia.
bGaur, 19:00etan, Estropon.
PORTUGALETEWax & Boogie.
bGaur, 21:00etan, Santa Klaran.
PORTUGALETELa Banda
de Jalber.
bBihar, 20:00etan, Errepelegan.
PORTUGALETEMr. Groovy
& The Blues Heads.
bBihar, 21:00etan, Santa Klaran.
PORTUGALETELa Banda Trapera
del Rio eta Manolo Kabezabolo
y los Ke no dan Pie kon Bolo.
bBihar, 23:00etan, Errepelegan,
J.M. Martinez de las Rivas plazan.
PORTUGALETEMusika Banda.
b Igandean, 13:00etan, Errepelegan,
J.M. Martinez de las Rivas plazan.
PORTUGALETEBirds in Row
eta Tooth.
b Igandean, 21:00etan, Grooven.
PORTUGALETEPuro Relajo.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Errepelegako etorbidean.
PORTUGALETEThe Verbeners
eta The Dolphiners.
bOstegunean, 20:30ean,
San Nikolas plazan.
SOPELAThe Arrogants.
bGaur, 22:00etan, Gardokiko
Atalaian.
ZALDIBARRadio Revolucion,
Kulto Kultibo eta Anita Parker.
bGaur, 22:30ean, txosnetan.
ZALDIBARDJ Josemari.
bGaur, 23:00etan, Euskal Herria
etorbidean.
ZALDIBARGozo Gozo.
bBihar, 00:00etan, txosnetan.
ZAMUDIOBrothers in Elvis.
bGaur, 20:30ean, Crazy Guitarren.
ZIERBENAGatibu, Nerbade
eta Ingot.
bBihar, 21:00etan, Arenako
hondartzan.
ANTZERKIA
ABANTOThe Funes Troup:
Aukerak.
b Igandean, 20:00etan, Pilar Abin
plazan.
BILBOLos Moñekos: We-ding.
bGaur, 18:00etan eta 21:15ean,
Arriaga antzokiaren albo batean.
BILBOBigbinome Collectif: Saut.
bGaur, 18:30ean eta 21:45ean,
Areatzan.
BILBOMarkeliñe: Chef Nature.
bGaur, 19:15ean, Arriaga
antzokiaren albo batean.
BILBOThe Funes Troup: Aukerak.
bGaur, 20:15ean, Plaza Barrian.
BILBOCirque Hirsute: Les Butors.
bGaur, 22:30ean, eta bihar,
20:45ean, Areatzako kaian.
BILBODeabru Beltzak: Symfeuny.
bGaur eta bihar, 23:30ean, Arriaga
plazan.
BILBOFil d’Arena: Salt.
bBihar, 18:00etan eta 20:15ean,
Areatzan.
BILBODikothomia Cia: [e.go].
bBihar, 18:30ean eta 21:45ean,
Plaza Barrian.
BILBOTeatro Due Mondi:
Come crepe nei muri / Wall cracks.
b Igandean, 12:00etan, Areatzan.
BILBOHortzmuga: Bidaia.
b Igandean, 13:30ean, Arriaga
plazan.
GERNIKA-LUMOAnita Maravillas:
Sardina bakalau.
bBihar, 19:00etan, Agarren.
LEKEITIO Iñigo Aranburu,
Xabier Ortuzar, Ainara Ortega
eta Nerea Alberdi: Mundubira:
Elkano, primus.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarri
aretoan.
MARKINA-XEMEINTxiki:
40 urte ta aldapan behera niek.
bOstegunean, 16:30ean,
belardian.
MUNGIAGorabide: De la mano
de Alicia.
bGaur, 19:00etan, Torrebillela
kultur etxean.
MUNGIASarini Zirko:
Txoriak txori.
bGaur, 19:30ean, Matxin plazan.
Ondarroa b Arnasa Eguna
Egun osoa iraungo duen elkartasun jaiaFibrosi kistikoaren Gipuzkoako elkartea da Arnasa, eta, gaitzari aurre egiten laguntzeko, jai giroko egun-pasa
antolatzen du urtero Ondarroan. Bihar izango da Arnasa Eguna, eta, 11:30ean Andrabanda eta Artelanekin
Zubibarritik Alamedaraino kalejiran ibili ostean, egun osoko jaia izango da. 19:00etan Plaza irrintzikabertso
ikuskizuna izango da alde zaharrean, eta, 20:00etan, Gatz —argazkian— eta Azalera taldeen kontzertua. GATZ
ZALDIBARMalas Compañias:
Prozak.
b Igandean, 20:00etan,
Udaletxeko plazan.
ZALDIBARDrakoren semeak:
kalejira piroteknikoa.
b Igandean, 22:30ean, Olazar
kalean hasita.
DANTZA
ABANTOEnarak: Batallones
republicanos.
bGaur, 22:00etan, Sanfuesteseko
frontoian.
ABANTOAzahar taldea.
bBihar, 20:00etan, Pilar Abin
plazan.
ARRIGORRIAGABolintxu:
euskal dantzak.
bGaur, 20:00etan, Abusuko
pilotalekuan.
ARRIGORRIAGAAl Son akademia.
bBihar, 12:00etan, Abusuko
jaietan.
BERMEOTxo Sevilla.
bBihar, 18:30ean, Talan.
BILBONatxo Montero Danza:
Barbecho urbano.
bBihar, 19:30ean eta 22:45ean,
Arriaga antzokiaren albo batean.
FORUAUrdaibai taldeko gazteak.
b Igandean, 13:30ean, plazan.
GETXOLindy Hop.
bBihar, 12:00etan, Algortako
Geltokia plazan.
MUNGIAAmilotx: larrain dantza.
bGaur, 23:30ean, txosnetan.
PLENTZIA Itxas Eder taldea.
bAsteazkenean, 19:00etan, Txipion.
PORTUGALETE Ikusgarri
eta Nyirseg.
bBihar, 19:00etan, Errepelegan,
J.M. Martinez de las Rivas plazan.
PORTUGALETEDantza Alai:
txitxarrilloa.
bBihar, 20:30ean, Errepelegan,
Gorbeamendi plazan.
BERTSOLARITZA
MUNGIANerea Ibarzabal
eta Julio Soto.
bGaur, 19:00etan, txosnetatik.
ONDARROAEneko Arrate:
Plaza irrintzika ikuskizuna.
bBihar, 19:00etan, plazan.
ZALDIBARBertso saio musikatua:
Miren Artetxe, Onintza Enbeita
eta Etxahun Lekue.
b Igandean, 18:00etan, plazan.
ZAMUDIOBertso poteoa: Sustrai
Colina, Arkaitz Estiballes, Xabat
Galletebeitia eta Agin Laburu.
bBihar arratsaldean.
ERAKUSKETAK
BILBOLucio Fontana. Atarian.
b Irailaren 29ra arte, Guggenheim
museoan.
BILBO Ignacio Zuloaga 1870-1945.
bUrriaren 20ra arte, Arte Ederren
museoan.
BESTELAKOAK
ARRIGORRIAGARubik magoa.
bBihar, 17:30ean, Abusuko
pilotalekuan.
BILBOGomutan. Bilboko historia-
ren atal ezezagunak liburuaz sola-
saldia, Hektor Ortega idazlearekin.
bAsteazkenean, 10:30ean,
Kafe Antzokian.
ELORRIOAzoka ekologikoa.
b Igandean, 11:00etan, plazan.
MUSKIZPobeña 1890meatzaritza
tradizionalaren antzezpena.
b Igandean, 10:00etatik aurrera,
Pobeña auzoan.
PORTUGALETETxan magoa.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Errepelega etorbidean.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Agenda
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Jeinu edertzat dauzkate
elezaharrek laminak.
Adats luzea urrezko
orraziz orrazteari ordu
luzez ekiten zietenak.
Elezaharretan gehien azaltzen
diren izakietako batzuk dira.
Toponimian ere haiei lotutako
leku ugari ageri dira: Lamikiz,
Markina-Xemeinen; Lamindau,
Diman; Laminerreka, Zeberion;
Lamiako, Leioan; Laminapotzu,
Zeanurin; Laminarrieta, Bedian,
edota Laminazulo, Anboton. Adi-
bide batzuk besterik ez dira.
Orozkon girotutako elezaharra
da Joxe Miel Barandiaranek eta
Resurreccion Maria Azkuek jaso-
ta Euskal Herriko Leiendak libu-
ruan irakur daitekeena. Herri
baten kultura eta iruditeria
kolektiboa elikatu dute mendee-
tan halako kontakizunek. Fanta-
siaren munduan murgiltzea
beste asmorik ez dute izan
batzuek; irakaspenen bat txerta-
tzea eta analisi kritikoa egitea,
beste askok. Azken horietako bat
da Lamina maitemindua.
Orozkon bizi zen gizon gazte
bat eta lamina bat ditu protago-
nista. Antton izeneko artzain gaz-
tea, mendian artaldearekin zebi-
len egun batean, kantu eder bate-
kin liluraturik geratu zen. Ardiak
ahaztu, eta doinuaren sorlekura-
ko bidea hartu zuen, itsututa.
Ibaiaren erdian, haitz baten gai-
nean, emakume eder bat ikusi
zuen. Ilea orrazten ari zen kantu
bitxia abesten zuen bitartean. An-
tton miretsita zegoen.
Halako batean, neskak Antton
ikusi zuen, eta uretan murgildu
zen. Lotsatuta edo izututa, haitz
baten atzetik ezkutatuta begira-
tzen zion artzainari. Azkenean,
gazteari hitz egiten hasi zitzaion,
nor zen galdezka. Mutila
mutututa zegoen, baina
azkenean, lortu zuen bere
izena ahoskatzea: «An-
tton, Antton naiz. Eta
zu?». Barre algara egin,
eta uretan murgildu zen
berriro neska. Antton
zain geratu zen. Baina
ez zen berriro azaltzen,
eta herrira itzultzea era-
baki zuen.
Egun batzuk egin zituen
etxetik atera gabe. Ezin zuen
burutik kendu mendian ikusi
zuen neska. Azkenean, berriro
ibai haren ingurura gertura-
tzea erabaki zuen. Hurbildu
ahala, kantu liluragarria en-
tzun zuen berriro. Aurrekoan
bezala, ilea orrazten aurkitu zuen
emakumea, haitz baten gainean.
«Egun on, Antton!», esan zion,
«zure zain nengoen». Eta bere
ondora hurbiltzeko eskatu zion.
Ur bazterrera joan, eta hantxe
eseri zen. Orduak eman zituzten
elkarri begira, isil-isilik. Halako
batean, iluntzear zela, berekin ez-
konduko zen galdetu zion ema-
kumeak. Baiezkoa erantzun zion
mutilak.
Pozez gainezka itzuli zen etxera
Antton, emakumeak eman zion
eraztuna jantzita. Eta amari jaki-
narazi zion albistea. Hark, harri-
tuta, galdetu zion: «Norekin ez-
konduko zara, ba?». Eta semeak
erantzun: «Mendian topatu du-
dan neska batekin. Mendian bizi
da, erreka ondoan».
Susmo txarra hartu zion amak.
Semea sorginduta zegoela pen-
tsatu zuen. Eta inguruko guztiei
kontatu zien gertatutakoa,
zer konponbide bila zezake-
en galdetzeko. Orozkoko
agure zaharrenak eman zion pis-
ta: «Lamina baldin bada, ahate
oinak izango ditu».
Etxera itzuli, eta semeari eskatu
zion andregaiaren oinei begira-
tzeko. Ibairako bidea
hartu zuen, eta isil-isilik
gerturatu zen, andre-
gaiari sorpresa emateko
asmoz. Uretan aurkitu
zuen, bainua hartzen.
Algaraka zebilen, arrainekin jola-
sean. Baina, hara ezustekoa: oi-
nak uretatik kanpo ikusi zizkio-
nean, ahatearenak ziruditen!
Hura ikusita, etxera itzuli zen,
burumakur. Atetik sartu zenera-
ko sumatu zion amak zer gerta-
tzen zitzaion. «Nolako oinak
ditu?», galdetu zion. Eta mutilak
erantzun: «Ahate oinak». Amak,
orduan, larrituta erantzun zion:
«Ene! Lamina da! Ezin zara ez-
kondu horrekin! Entzun duzu?
Gizakiak ez dira ezkontzen lami-
nekin».
Tristurari ezin eutsitaAnttonen ama lasterka atera zen,
herri osoari gertatutakoa jakina-
raztera. Saminak jota, ohean sar-
tu zen Antton. Ezin zuen burutik
kendu andregai zuenaren aurpe-
gia, eta haren ahotsa entzuten
zuen: «Zatoz, zatoz, maitea, za-
toz...». Baina mutila ez zen joan
berriro mendira. Eta egun batean
hil egin zen, tristurak jota.
Hilobiratu zuten egunean, la-
mina Anttonen etxera joan zen.
Haren ohera gerturatu, gorpua
urrezko maindire batez estali, eta
musu bat eman zion ordurako
jada izoztuak zituen ezpainetan.
Hileta egin behar zuten elizara
arteko bidea egin zuen laminak
hilkutxaren ondoan. Baina kan-
poan geratu zen. Handik mendi-
rako bidea hartu zuen berriro,
tristurak jota. Negar eta negar
egin zuen, etenik gabe. Haren
malkoak erori ziren lekuan iturri
bat sortu zela dio elezaharrak, la-
minaren eta artzainaren arteko
ezinezko maitasunaren oroigarri.
Tolerantziaren aldeko aldarri-
tzat ulertzen dute batzuek lamina
maiteminduaren istorioa; dene-
tariko bikoteen aldeko aldarri-
tzat, hain zuzen.
‘Lamina maitemindua’ elezaharrak artzain baten eta lamina baten ezinezkomaitasun istorioa kontatzen du. Gizarteakdebekatzen dituen maitasun edoharremanekin tolerantziaz jokatzearenaldeko aldarri moduan uler daiteke.
Harremandebekatuak
IBONELORRI.EUS
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko uztailaren 5a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
Lamina izanik ezin zuelaharekin ezkondu esan zionamak semeari, gizakiak ezdirelako ezkontzen laminekin