birdeklinabidea
TRANSCRIPT
BIRDEKLINABIDEA
Euskaraz oso zabalduta dago deklinatuta dagoen hitza berriro deklinatzea. Gaur egun, kasu bakartzat jotzen diren zenbait deklinabide, teknika honen ondorio dira, esate baterako , rengatik (Noren gatik).
Lokarri lanak egiten dituztenak -en eta ko atzizkiak dira. Hurrengo lerroetan ko atzizkiaren zenbait kasu ikusi eta betetzen dituen funtziorik behinenak islatuko ditugu:
Horietan ko atzizkia loturazkoa dugu eta beste atzizkiei atxikitzen zaie, ondoko izenarekin berau lotzeko: Hona hemen kasuak:
1.-Nondik ( ko= nondikako
Laudiotik datorren autobusa= Laudioti(ka)ko autobusa
2.-Nora ( ko= norako
Etxera doan errepidea= etxerako errepidea
3.-Norantz ( ko= noranzko
ibairantz doan bidea= ibairanzko bidea
4.-Noraino ( ko= norainoko
Heriotzaraino izaten den gorrotoa:= heriotzarainoko gorrotoa
5.-Norentzat ( ko= norentzako
Liburua zuretzat da, zuretzat den liburua:=zuretzako liburua
6.-Norekin ( ko= norekiko
lagunekin harreman onak ditugu: lagunekiko harremanak onad dira
7.-Norengatik ( ko= norengatiko
Amaiarengatik poztu naiz= Amaiarengatiko poza dut.
8.-Norengana ( ko= norenganako
Norengana ez dut begirunik adierazi?= Norenganako begirunerik ez dut adierazi?
9.-Zerez ( ko= zerezko
Mahai hauek zerez eginda daude? = zerezkoak dira mahai hauek?
Berte zenbait kasutan erabil daiteke, baina gutxiago: norenganazko, norengandiko, norenganainoko...
Norako eta norekiko halako autonomia hartu dute, aditz lagun funtzioa hartuz:
Hauxe da egongelarako erlojua, egongelarako erlojua erosi dut.
Harreman estuak ditut amarekiko
Galderetan Zenbat ( izena(ko multzoan izena desager daiteke
Zenbat eguneko epea? = zenbateko epea dago agiriak aurkezteko?
Zenbat metroko zabalera? =zenbateko zabalera du?
Baita Zenbateko bakar-bakarrik agertzea ere prezioaz galdetzeko:
Zenbateko ogia erosi duzu? 2 eurokoa.
KASU NAHASKETAK ETA BALIOKIDETASUNAK
-REKIKO / -GANAKO
Lagunei diedan konfiantzaUmeei dieten maitasuna
Amari diogun amodioaJendearekin izaten ditugun harremanak
Txakurrei diedan beldurraArrotzekin izaten dugun mesfidantza
Gure aurrean agertu ohi duen jarreraAitari diogun begirunea
PROPORTZIOAK
ZENBATEKO
Ordu batean ehun kiloimetro
Zazpi litro duen ontzia
Egunean mila pezeta
Mila urte barne duen epea
Astean bi litro ur
Berrogei urte dituen pertsona
ATRIBUTOAK
Beso luzeak dituen pilotiariaEtorri oparoa duen bertsolariaItzal handiko jakintsua
Hitza betetzen duen pertsonaJertse gorria duen mutilaNire adina duen laguna
Azeriaren itxura duen umeaZirt edo zart egiten duen pertsonaItxura ona duena
Bakarka egiten den lanaPresaka egindako lanaBihotz ona duen neska
ARIKETAK
Eman beste era batez hurrengo esaldiak ko- atzizkia erabiliz
1.-Gasteiztik zetorren autobusa:
2.-Etxera doan bidean ikusi nuen:
3.-Ibizarantz doan itsasontzia hondoratu egin da:
4.-Mesedez, zein da Donostiara doan bidea?:
5.-Opari hau aitarentzat da eta ez zuretzat:
6.-Sastada bihotzeraino sartu zen:
7.-Andonirekin zuen ituna bete zuen:
8.- Aitonarengatik arduratuta zeuden:
9.- Parisko Eiffel dorrea burdinaz egin zuten:
10.-Gerrilariekin izandako gatazkan hamaika soldadu hil ziren:
11.-Bikotearengana dudan maitasuna ez dut zalantzan jartzen:
12.-Lagunengandik jaso nuen gutuna galdu dut: