bildu mutriku buzoira
DESCRIPTION
Bildu Mutriku programa buzoietaraTRANSCRIPT
2
ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALA
Euskal Herriak aldaketa une sakona bizi du. Esan beharrik ez dago al-
daketa hori guztiz behaqrrezkoa dela eta, hori gutxi balitz, aldaketa gure
esku dagoela. Gugan dago aldaketa hori geure jendartean indartzeko
eta iraunkortzeko ardura.
Horrexegatik, hain zuen, BILDU taldea osatzen dugun pertsona eta
Erakundeek, aldaketarako dagoen benetako aukeraren aurrean eta Eus-
kal Herrian zabaltzen ari den eszenatoki politiko, sozial eta instituzionala
ikusirik, urratsa berri bat emateko erabakia hartu dugu: indarrak biltzea,
aniztasunean elkartzea eta ezkerreko independistek eta soberanistek
osaturiko eskaintza elektorala herritarrei luzatzea, Euskal Herriak, ber-
tako hiri eta herriek zein herritarrek igartzen dituzten garai poli-
tiko nahiz sozial berriei erantzuteko asmoz.
Geure burua nazio gisa eraikitzeko eta jendarte
eredua errotik eraldatzeko, autodeterminazio
eskubidearen apostu argia eta itzulirik ga-
bea egiten du BILDUk. Gainera, aldaketa
ezkertiarra proposatzen dugu; eredu
ekonomiko, politiko eta sozial berri
eta bidezkoago baterako aldaketa.
Azken fi nean, herritar guztiek es-
kubide guztien jabe izango diren
eredua eraikitzera goaz.
eusk
al h
erri
a
3
BESTE MUTRIKU BAT BEHAR DUGU
Demokrazia parte hartzaile eta gardena-
ren aldeko apostu zintzoa egingo dugu.
Mutriku mutrikuarren partaidetzaz erai-
ki nahi dugu.
Egia da krisiak gogor jo gaituela eta
gure baliabide ekonomikoak urriak dire-
la, baina horri buelta ematen ahalegin-
duko gara, guk egiten ez badugu inor
ez delako etorriko gure partez egitera.
Zaila dugu, baina Mutrikuk merezi du,
mutrikuarrok merezi dugu.
Gauzak egiteko modu berria eskainiko
dugu. Herriaren hitza udaletxeko eraba-
kiguneetaraino eraman nahi dugu, herri-
tarren partaidetza horren ardatza dela.
Horretarako, udal-kudeaketa berri bat
bultzatuko dugu.
Programa osoa ikusteko:
www.bildu.info/mutriku
eta facebook-en:
bildu mutrikuEdo bestela gutako
norbaiti eskatu.
ABERTZALEAGure identitatea indartuko dugu
EZKERTIARRA
Herritarren beharrei eta
eskakizunei begirako
politikak indartuko ditugu
DEMOKRATIKOAParte hartzaile bihurtu nahi ditugu herritarrak
JOSEBAPALENZUELA ARRIETA
ikua
rren
tzat
“Mutrikuarren ilusioa
berreskuratu nahi dugu”
bildumutriku
eman
botoa
www.bildu.info/mutriku
4
EUSKARA, ONDAREA eta NAZIOTASUNA
bildumutriku
JOXEMARIETXABURU AIZPURUA
EUSKARA IZANGO DA GURE LAN-HIZKUNTZA
Gure hizkuntza delako eta guk egiten ez ba-
dugu inork egingo ez digulako, mutrikuarrek
egiten duten bizitza sozial guztia euskaraz
izan dadin bideak urratuko ditugu, euskara-
ren transmisioan, erabileran eta elikaduran
aurrera egiteko neurriak hartuz.
Hizkuntzarekin batera, mutrikuarren testi-
gantzak jasotzeko ahalegina egingo dugu
gure ondarearen berri bihar-etziko mutrikuarrei
helarazteko.
Mutrikuarrak izanik, Euskal Herria da gure
nazioa. Hortaz, nazio eraikuntzan dihar-
duten foroetan parte hartuko dugu eta
egungo estatusean aldaketak gerta
daitezen beharrezkoak diren urratsak
bideratuko ditugu.
EUSKARAREN KALEKO ERABILERA NEURTUKO DUGU,
BENETAKO DATUAK EZAGUTZEKO
“Euskaldun bizi nahi dugunez,
horretarako aukerak bultzatuko ditugu”
eman
botoa
www.bildu.info/mutriku
5
KULTURA bildumutriku
GEUK EGINDAKO KULTURA PLAZARATUKO DUGU
Kultur taldeen arteko koordinazioa berma-
tuko duen Plan Integrala diseinatuko dugu,
horretarako plangintza partehartzaile eta bi-
dezkoa bultzatuz. Herriko kultur eragileak
protagonista bilakatu nahi ditugu, beraiek
direlako herriari bizitza ematen diote-
nak.
Herrian sormenerako dugun ahal-
mena baliatuz, kultur eskaintza
herriko taldeen jardunetik hasiko
dugu, kanpotik etor deitekeenari
aterik itxi gabe.
KULTUR EKINTZA EZBERDINEN HELBURUAK ADOSTU BEHARKO DIRA
GURE KULTURA ERAKARGARRI BIHURTU
BEHAR DUGU
“Herrian burutzen diren kultur ekintzak iraunarazi behar ditugu” OLATZ
AZPIAZU EGAÑA
eman
botoa
www.bildu.info/mutriku
6
KIROL EKINTZAK INDARTUKO DITUGU
Beste arlo guztietan bezala, herritarrok kirolaren
inguruko dinamika politikoak normaltasunez ikus-
tera iritsi behar dugu.
Ezinbestekoa dugu herri mailan kirolaren eremuan
koordinazioa lantzea eta kooperazioan jardutea.
Horretarako, herriko kirol taldeekin adosturiko
kirol elkartea sortzea beharrezko ikusten dugu.
Kirol ekipamenduen eta azpiegituren azterketa
egingo dugu eta gaur egungo errealitateari nahiz
beharrei egokituko ditugu.
Besteak beste, ildo nagusi hauek nabarmendu nahi
ditugu: Nazio identitatea, berdintasuna, osasuna,
giza baloreak eta kirol hezkuntza orokorrean.
IBANARRUNATEGI RICO
KIROLA bildumutriku
“Herritar guztiak ekarri
nahi ditugu kirolera”
HERRI KIROLAK BULTZATUKO DITUGU,
GEUREAK DIRA ETA
KIROLARI ETA ZALETUEN INPLIKAZIO MASIBOA
SUSTATU BEHAR DUGU
www.bildu.info/mutriku
eman
botoa
7
JENDARTEA bildumutriku
HERRITARRON ESKUBIDEAK BERMATU NAHI DITUGU
Baliabide gutxiko familientzat laguntzak bideratu nahi ditugu. Horrekin batera,
etxez etxeko laguntza indartuko dugu eta adinduei nahiz ezinduei oztopoak
gainditzen lagunduko diegu.
Zaharren egoitzaren funtzionamendurako lan-taldea osatuko dugu, eta mutrikuarrak
bertara sartzeko ahaleginak indartuko ditugu.
Gure herrian gero eta etorri berri gehiago dagoenez, aniztasun kulturalari begirunea
eskainiko diogu, denon eskubide sozial eta ekonomikoak bermatu behar ditugulako,
identitate eskubideak errespetatuz eta integrazioa helburu hartuz.
Emakumeen partaidetza aktiboa bultzatu nahi dugu, politika feminista eta berdinta-
sun plana garatzeko. EMAKUMEEN PARTAIDETZA BULTZATZEKO EKINTZAK BIDERATUKO DITUGU
ARRATEURANGA MENDIZABAL
eman
botoa
“Anbulatoriorainoailegatzeko
erraztasunak ipiniko ditugu,
mikrobusa adibidez”
www.bildu.info/mutriku
8
AITORITZA IPARRAGIRRE
HIRIGINTZA bildumutriku
HERRITARREN BEHARREI BEGIRAKO MUTRIKU
ERAIKI NAHI DUGU
Mutrikuk dauzkan gabezia larriak bide-
ratzen saiatuko gara. Etxebizitza poli-tikan zehatzak izango gara, herritarren
beharrei egokitutako politika bultzatu.
Kasu honetan oso egoki ikusten dugu
pertsona desberdinen artean osatutako
kooperatibak bultzatzea.
Irisgarritasunean ahalegin
berezia egingo dugu Mu-
trikuren orografi ak sortzen
dituen oztopoak gainditzeko.
Adibidez, mikrobusa mar-
txan jarri nahi dugu, eta Sa-
mikollatik eta etxe grisetatik
moilarako bi igogailu.
Aparkaleku ezari buelta osoa
eman nahi diogu, herritarren aldeko
sistema ezarriz. Gainera, Samikollan eta komen-
duan berriak egin nahi ditugu.
Ekipamendu politika bultzatzeko asmoa dugu,
Gureiza Fabrikako eta Komenduko inguruetan
egitasmoak landuz, osasun zentroa, antzokia eta
aparkalekuak aurreikusita.
eman
botoa
www.bildu.info/mutriku
9
Azpiegitura politika. Bi oinarri dira klabeak kontu
honetan: Herriaren eskaria historikoa izatea eta
gehiengo zabalaren babesa edukitzea. Ildo horretatik,
babes dikea amaitu, hondartza berria egin eta bi-
garren hondartzatik hirugarrenerako bidea egitea
gure aldarikapenak izango dira; baita Mutriku-
Sasiola proiektua ere. Bi helburu hauek lortzeko
bidea egingo dugu. Dena dela, ez diogu itxiko
aterik herri galdeketari, herritar multzo esan-
guratsu batek hala eskatzen badu.
Herriko Arauak onartu zirenetik urte batzuk
pasatu dira. Gure ustetan, etxebizitza
berrien asmo espekulatiboa alde batera
uzteko garaia da, eta herrien beharretara
begirako politikak aktibatu behar dira.
Behar horiek medio, Arauen berrazterketa
partziala bultzatzeko asmoa dugu, jarduera
ekonomikoetarako, ekipamendu publikoetarako
eta berdegune berrietarako lurzorua identi-
fi katzeko.
MUTRIKU-DEBA ETA MUTRIKU-SATURRARAN PROIEKTUAK MARTXAN
JARRIKO DITUGUANTZOKI
MULTIFUNTZIONALA LORTZEN AHALEGINDUKO
GARA, HERRIARI ZOR ZAIOLAKO
MIJOA EREMURAKO JARDUKETAK ADOSTU ETA
MARTXAN JARRIKO DITUGU
“Obra publikoak egin aurretik geroko erabiltzaileen iritzia eskatu eta kontuan hartuko dugu”
bildumutriku
www.bildu.info/mutriku
10
JOSEANAGIRREGOMEZKORTA URANGA
SOZIOEKONOMIA bildumutriku
GAINBEHERA ETORRITAKO HERRIA AURRERA BEGIRA IPINI NAHI DUGU
Mutrikuren egoera sozioekonomikoa oso larria da. Lehen sektorea ia-ia desagertuta,
industriarik ez, eta merkataritza zein ostalaritza kinka larrian. Arrisku handia dago
Mutriku lotarako herri bilakatzeko eta horrek ildo desegokian jarriko luke gure herria
etorkizunean. Herri orekatua eta bere etorkizunaren jabe izan dadin, gogotik ekin
beharko diogu arazo honi, Mutrikuk eskaintzen dituen aukeretan sakonduz eta epe
motzeko zein luzeko estrategiak indarrez bideratuz.
Motorra izango den elkarte bat sortuko dugu, bere burua ahal den neurrian auto-
fi nantziatuko duena, eta bertatik programa honetan azaltzen diren helburuak eta
estrategiak aurrera eramateko apostua egingo dugu, herriko eragileekin batera.
Enpresak eta lanpostuak sortu edo erakartzeko bidean, kooperatiba eredua lehe-
netsiko dugu, pertsonen garapenean eta berdintasunean oinarritutako jarduera
ekonomikoa, alegia.
www.bildu.info/mutriku
11
bildumutriku
“Gure arrantza, gure baserria, gure langileak, gure merkatari nahiz ostalariak babestu eta indartu nahi ditugu”.
LEHEN MAILAKO GARRANTZIA EMANGO DIOGU SOZIOEKONOMIARI; BEHAR DIREN BITARTEKOAK JARRI ETA LORTU BEHARKO DITUGU.
www.bildu.info/mutriku
ARRANTZAArrantza-mundua gure herriaren nortasun-ikurra dugu, zaindu beharrekoa, eta oraindik ere garatzeko aukera asko dituen aberastasun-iturri.
Portua Mutrikuren parte da. Biek, herriak eta portuak, arlo soziekonomikoan hazteko eta garatzeko aukerak emango dizkien proiektu komun bat behar dute. Ildo horretatik, ezinbestekotzat jotzen da, Mutrikuko portuko jarduerak indarberritzeko, jarduera alternatiboen aldeko apustua egitea.Balea proiektua horren erakusle dugu, eta horretan jarraituko dugu.
NEKAZARITZAEuskal Herrian bezalaxe, Mutrikun ere maldan behera etorri zaigu baserrigintza. Globalizazioak gogor astindu du sektorea, instituzioek muzin egin diote bertako produktua indartzeari eta bidea erraz zabaldu zaie kanpokoei. Bertako produktua behar dugu eta honen aldeko apostu handia egingo dugu. Mutrikun ustiapen berriak sortzen saiatuko gara, merkaturatze politika eraginkorra eginez, nekazaritzarako lurrak izendatuz, lurraren zaintza oroko-rra bultzatuz…
INDUSTRIAHerri hau historikoki lehen sektoreari erabat lotuta egon den arren, industriak ere izan zuen bere pisua sasoi batean. Gaur egun, hutsaren hurrengoak gara sektore honetan. Ez dugu etsi behar, baina. Ahaleginak egin behar dira, astiro eta dinamika bizian, herrira enpresak ekarri edo bertan sortzeko. Lurrak izendatuko ditugu horretarako, eta Mutriku-Sasiola errepidea bultzatuko dugu.
MERKATARITZA, OSTALARITZABERTAN merkatarien elkartearekin harremana indartuko dugu, eta merkatari gehiago integratzea sustatuko dugu. Elkarlanean urteko Plangintza eratuko da jarduera desberdinen arteko Txoke Plana diseinatzeko. Helburua, herritarrak herrian modu egokiz erosteko aukerak indartzea. Horretarako, lehiakortasun faktoreak lantzeko programak bideratuko dira, besteak beste, fi deltasuna lantzeko, formakuntza sus-tatzeko, edota kalitate ikuspuntuak lantzeko.
TURISMOAGurera datorren turismoa herriko merkataritza eta ostalaritzari begira jartzeko neurriak hartuko ditugu. Gure herriari egokitutako turismo plan berria egingo dugu, ze turismo mota nahi dugun defi nitzeko, bai urtean zeharrekoa bai udaldikoa.
12
JAIONEPEÑA URREISTI
INGURUMENA bildumutriku
OREKA EKOLOGIKOA ETA GARAPEN IRAUNKORRA
BULTZATU NAHI DUGU
Hondakinen ekoizpena gutxitzearen alde
eginez, berdegune berriak sortzearen
alde eginez, azpiegituren eta ingu-
rumenaren arteko uztarketa bul-
tzatuz, eta gaur egungo sistema
kontsumitzaile eroaren kritika
eta azterketa sustatuz Mutriku
orekatu baten alde lan egingo
dugu.
Etxez etxeko hondakin bilketaren
azterketa sakona egingo dugu,
gurean ze aukera egon daitekeen
jakiteko. Hondakinei buruzko kontzeptua
aldatuz, zaborra baliotsu bihurtuz, erosi-
bota-erosi eredua ez baita eraginkorra.
Herrigunean dagoen berdegune eskasiaren
aurrean, gune berriak sortzea aztertuko dugu, adibidez
Azkiaga-Villa Maria inguruan edo Burumendi-Santa-
bata eremuan.
MIJOA ERREKA ETA SATURRARAN INGURUA
BERRESKURATU NAHI DITUGU
“Beharrezkoa dugu ingurumenaren
zaintzarako kontzientzia hartzea”
eman
botoa
www.bildu.info/mutriku
13
GAZTEEN DINAMIKA BERPIZTU NAHI DUGU
Gazteok ez dugu nahi bizi sakabanaturik, des-
motibaturik edo menperaturik. Horren aurrean,
kontzientziaturiko gazteak izan nahi dugu,
gaur egungo sistemaren aurrean gure hase-
rrea adieraziz, arduragabekeria gaindituz
eta konpromisoa hartuz.
Gazteen hitza aintzakotzat
hartzea derrigorra da ba-
lore askatzaile iturri dire-
lako. Hori dela eta, gazte
batzordea osatuko dugu,
herriko gazteek osatua,
eta ahalik eta anitzena.
Drogaren kontsumoa hor
dago; honen aurkako tresna
eraginkorrena informazioa za-
baltzea dela uste dugu. Gazteria
burujabe bat bultzatu nahi dugu.
SAIOA ALKORTA LEJARDI
GAZTERIA bildumutriku
“Lokalak ondo daude, baina herriari bizkarrik eman gabe; kalea gaztearentzat ere izan behar da”
GAZTEEN KONTRAKO ERASOAK SALATUKO DITUGU, ERASOTUEI BABESA ESKAINIZ
www.bildu.info/mutriku
eman
botoa
14
IDOIASAN MARTIN ALBERDI
PARTAIDETZA bildumutriku
HERRIAREN PARTAIDETZA ZUZENAREN ALDE
Sinesmen osoa daukagu herri agintariek herrita-
rrekin harremanetan jardun behar dutela, bere
egitekoa egoki burutuko badute. Hori dela
eta, udala urrun ikusten duten herritarrei
udaletxeko ateak ireki eta batzordeetan
nahiz lan-taldeetan parte hartzera
gonbidatu nahi ditugu.
Legealdi hasieran, eta urte hasiera
bakoitzean ere bai, plangintzak
adostu nahi ditugu udaleko
indar guztiekin, langileekin eta
herritar antolatu eta antolatu
gabekoekin. Horretarako fun-
tzionamendu arauak ezarriko eta
lan-taldeak izendatuko ditugu.
Herri-agintarien eta herritarren artean
harreman etengabea izan behar dela sinesten
dugulako komunikazioa indartu eta areagotzeko
erabaki irmoa hartu dugu geure baitan. Horreta-
rako baliabideak anitzak direnez, herritar guztiengana
ailegatzeko moduak aztertuko ditugu.
GAI ESTRATEGIKOETAKO PROIEKTU BERRI GUZTIETAN PARTAIDETZA PROZESU BAT IREKIKO DA: INFORMAZIOA,
DEBATEA, ETA, BEHARKO BALITZ, HERRI-GALDEKETA.
“Sinesmen osoa dugu agintarien eta herritarren
artean etengabeko komunikazioa egon behar
dela”.
eman
botoa
www.bildu.info/mutriku
15
mutrikuerestú
CAMBIO POLÍTICO Y SOCIAL
Aires de cambio. BILDU realiza una apuesta clara
y sin retorno en favor del derecho de autodeter-
minación. Traemos una propuesta de cambio, pro-
puesta de la izquierda.
DESEAMOS OTRO MUTRIKU
Deseamos recuperar la ilusión de los mutrikuarras.
La crisis también nos ha afectado, sin duda. Aún
así, intentaremos revertir la situación a la que he-
mos llegado. Si no lo hacemos nosotros mismos,
¿quién va a venir a ayudarnos?
EUSKARA, PATRIMONIO Y NACIÓN
El euskara será nustra lengua de uso en el trabajo.
Trabajaremos para que los mutrikuarras puedan
usar el euskara en todos los ámbitos de la vida.
Además, colaboraremos en la recopilación de
testimonios y materiales etnográfi cos de nuestro
patrimonio. Y tomaremos parte en los foros que
trabajen por la construcción nacional.
CULTURA
Diseñaremos un Plan Integral que garantice la co-
ordinación de los diversos grupos culturales, im-
pulsando un proceso participativo. Dichos grupos
serán los protagonistas de la actividad cultural de
Mutriku.
POLÍTICA SOCIAL
Queremos garantizar los derechos de los ciuda-
danos, atendiendo a las necesidades de los mas
desfavorecidos. Además, prestaremos especial
atención al colectivo de emigrantes, así como a la
política en favor de la igualdad de género.
JUVENTUD
Deseamos revitalizar la dinámica de la juventud.
Crearemos una comisión específi ca de juventud
formada por los jóvenes del municipio, con el fi n
de que su voz y sus propuestas sean remitidas
para su considerción al ayuntamiento.
URBANÍSMO
Seremos estrictos en política de vivienda, priman-
do el benefi cio de la colectividad ante el interés
especulativo. Impulsaremos en lo posible el coo-
perativismo. Adoptaremos medidas en materia de
accesibilidad, así como en materia de equipamien-
tos comunitarios. Impulsaremos la fi nalización del
dique de abrigo del puerto, y también el inicio de
la variante Mutriku-Sasiola, sin cerrar las puertas
a una hipotétic consulta a solicitud de una parte
signifi cativa de la población. También llevaremos a
cabo una revisión de las normas urbanísticas para
actualizarlas a la actual realidad.
SOCIOECONOMÍA
Intentaremos impulsar y revitalizar la actividad
económica del municipio, en los ámbitos existen-
tes en el municipio: pesca, agricultura, industria,
comercio, hostelería y turismo. La creación de una
entidad autofi nanciada en su mayor parte podrá
ser un motor que active políticas de fomento de
actividad económica.
MEDIO AMBIENTE
Impulsaremos el equilibrio ecológico y el desarro-
llo sostenible. La gestión de residuos y la concien-
ciación de la población serán temas centrales en
esta materia. Por otra parte, estudiaremos la ubi-
cación de nuevos espacios libres verdes en terre-
no urbano.
DEPORTE
Trabajaremos en la coordinación y cooperación en
el ámbito deportivo. También analizaremos el es-
tado de las infraestructuras deportivas y si es posi-
ble las actualizaremos a las necesidades actuales.
Mediante el deporte, destacaremos otros aspec-
tos importantes: la identidad nacional, la igualdad
de género, la salud, los valores humanos y la for-
mación en el deporte.
PARTICIPACIÓN CIUDADANA
Creemos profundamente en la necesidad de co-
municación directa entre los representantes muni-
cipales y la ciudadanía. Crearemos cauces que lo
hagan posible, y desarrollaremos un sistema para
una comunicación fl uída con los mutrikuarras. No
nos limitaremos a hablar con el pueblo una vez
cada cuatro años.
www.bildu.info/mutriku
Programa osoa ikusteko:
www.bildu.info/mutriku
eta facebook-en:
bildu mutrikuEdo bestela gutako
norbaiti eskatu.