bibliari buruz 5 galdera

6
BIBLIARI BURUZ BOST GALDERA

Upload: imeldabc

Post on 11-Aug-2015

308 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

BIBLIARI BURUZBOST

GALDERA

1. ZER DATOR BIBLIAN?

“Biblia” hitzak “liburuak” esan nahi du. Biblia, izan ere, liburu ugariz egindako liburutegia da. Juduen Bibliak 40 liburu ditu. Kristauen Biblia (katoliko, protestante eta ortodoxoak) bi sail handi: Itun Zaharra eta Itun Berria.Itun Zaharrak juduen Bibliako 40 liburuak hartzen ditu.Itun Berriak 26 liburu dauzka, lau ebanjelioekin (“ebanjelio” hitzak berri ona adierazten du). Ebanjelio bakoitzak bere erara ematen du Jesusek egin eta esana.

2. NOIZ IDATZI ZEN BIBLIA?

Bibliako testurik zaharrenak, hasiera batean, ahoz aho etorri ziren, gurasoengandik seme-alabengana. Geroago, idatziz jartzen hasi ziren, orain hiru mila urte inguru. Testurik berrienak, orain mila eta bederatziheun urte igurukoak dira.

3. NORK IDATZI ZUEN BIBLIA?

Fededunek dioenez, “ Jainkoaren Hitza” da Biblia. Horrek ez du esan nahi, Jainkoak berak idatzia denik!Gizakiak izan dira, sarritan ezezagunak, Biblia idatzi dutenak. Baina bai judu, bai kristauek, sinesten dute, Jainkoak argitu zituela bizitzako galdera nagusiei erantzuna emateko: nor gara? Nondik gatoz? Nor da Jainkoa? Zergatik daude gaizkia eta heriotza?

4. ZER KONTATZEN DU BIBLIAK?

Gauzak desberdin asko. Baditu mentura kontaketak, histori kontakizunak, ipuin atsegin edo fantastikoak, otoitz egiteko abestiak (salmoak deritze), maitasun poemak, , aholku praktikoak, esaera zaharrak, gutunak... Baina, era desberdin guzti hauetan zehar, Jainkoak gizakiari dion maitasuna adierazten du, batez ere, Bibliak.

5. NORK IRAKURTZEN DU GAUR BIBLIAK?

Milioika gizakiek irakurtzendute mundu osoan zehar Biblia. Rekord guztiak ondu ditu liburu honek: 1968 hizkuntzatara itzulia dago, eta uste denez, bi mila milioi ale baino gehiagotan kaleratua izan da 1815tik hona!Kristauek igandeetan irakurtzen dute Biblia, batez ere, mezatarako edo kulturako biltzen direnean. Jainkoak esaten diena, elkartean ulertzen saiatzen dira. Baina, beste erlijio batzuetako eta erlijiorik gabeko jende askok ere irakurtzen du Bibliak.