berridazketetarako baliokideak2

3
3. MAILA ONLINE BALDINTZAK: ADITZ JOKATUAZ ADITZ JOKATU GABEAZ BESTELAKOAK Ba- …, baldin eta … ba… -z gero, ezik, ezean, -tzera, -tzekotan Bestela, bertzenaz, osteratzean, ezpabere a- Nahi izanez gero, sagardotegira joan gaitezke bihar- Nahi baduzue, sagardotegira… b- Hori jakinda, ez nintzen joango= hori jakin izan banu, ez nintzen joango. c- Bihar itzuli beharko didazu kotxea, nik uztea nahi baduzu = kotxea uztekotan , bihar itzuli beharko didazu. d- Azterketa hori gainditu behar baduzu , has zaitez ikasten lehenbailehen= azterketa hori gaindi tzekotan , has zaitez ikasten lehenbailehen= lehenbailehen ikasten hasi beharko duzu, azterketa hori gainditu ko baduzu . e- Italian pasta jan go dut, zerbait jaten ba dut= Italian pasta jan go dut, zerbait jatekotan. (aditz bera –jan, kasu honetan- baldintzan eta ondorioan). f- Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue= Hobe isiltzen bazarete, bestela, gorriak …/ bertzenaz, ezpabere, osterantzean. ERLATIBERAK: a- ...jakin behar dute; haiei esango diet= jakin behar duteNEI esango diet. b- Ekarri dudan boligrafoa= nik ekarritako boligrafoa c- Mutila ez da etorri; horrek jan ditu denak= etorri ez den mutilak jan ditu denak. d- Arraroa dirudi; hala ere, batzuk ilargira iritsi dira= arraroa badirudi ere, badago ilargira iritsi denik. e- Lekua ezagutzen den norbait behar dugu, baina ez dago inor.= …behar badugu ere, ez dago lekua ezagutzen duenik. f- Umeek atzo egin zuten ; nik horri ez nioke aparteko garrantzirik emango. = Umeek atzo egin zutenari nik ez nioke aparteko garrantzirik emango. g- Egun hartan eskaileretan behera erori nintzen. Ordukoa da argazkia = … erori nintzeNEKOA da argazkia. h- Azterketa gainditu dutelako mutil guztiek izango dute saria= Mutilek, zeintzuk azterketa gainditu baitute, saria izango dute./ …, non …..-n, ….. (adi! hau erlatibo ez- murriztailea da, denei egiten baitie erreferentzia –gaztelaniaz , los cuales aprobaron el exámen-) i- Ez dakigu zer egin etxearekin; izan ere, apurtuta dago.= Etxea, zeinarekin ez baitakigu zer egin, apurtuta dago. 1

Upload: e-idazkaritza

Post on 10-Jun-2015

527 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Hemen berridazketak egiteko baliokideak, atalez atal: baldintzak, erlatibera, konparatiboak, moduzkoak, nominalizazioa...

TRANSCRIPT

Page 1: Berridazketetarako baliokideak2

3. MAILA ONLINE

BALDINTZAK:

ADITZ JOKATUAZ ADITZ JOKATU GABEAZ BESTELAKOAKBa- …, baldin eta … ba… -z gero, ezik, ezean,

-tzera, -tzekotanBestela, bertzenaz, osteratzean, ezpabere

a- Nahi izanez gero, sagardotegira joan gaitezke bihar- Nahi baduzue, sagardotegira…b- Hori jakinda, ez nintzen joango= hori jakin izan banu, ez nintzen joango.c- Bihar itzuli beharko didazu kotxea, nik uztea nahi baduzu= kotxea uztekotan , bihar

itzuli beharko didazu.d- Azterketa hori gainditu behar baduzu , has zaitez ikasten lehenbailehen= azterketa

hori gaindi tzekotan , has zaitez ikasten lehenbailehen= lehenbailehen ikasten hasi beharko duzu, azterketa hori gainditu ko baduzu .

e- Italian pasta jango dut, zerbait jaten badut= Italian pasta jango dut, zerbait jatekotan. (aditz bera –jan, kasu honetan- baldintzan eta ondorioan).

f- Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue= Hobe isiltzen bazarete, bestela, gorriak …/ bertzenaz, ezpabere, osterantzean.

ERLATIBERAK:

a- ...jakin behar dute; haiei esango diet= jakin behar duteNEI esango diet.b- Ekarri dudan boligrafoa= nik ekarritako boligrafoac- Mutila ez da etorri; horrek jan ditu denak= etorri ez den mutilak jan ditu denak.d- Arraroa dirudi; hala ere, batzuk ilargira iritsi dira= arraroa badirudi ere, badago

ilargira iritsi denik.e- Lekua ezagutzen den norbait behar dugu, baina ez dago inor.= …behar badugu ere,

ez dago lekua ezagutzen duenik. f- Umeek atzo egin zuten; nik horri ez nioke aparteko garrantzirik emango. = Umeek

atzo egin zutenari nik ez nioke aparteko garrantzirik emango.g- Egun hartan eskaileretan behera erori nintzen. Ordukoa da argazkia =

… erori nintzeNEKOA da argazkia.h- Azterketa gainditu dutelako mutil guztiek izango dute saria= Mutilek, zeintzuk

azterketa gainditu baitute, saria izango dute./ …, non …..-n, ….. (adi! hau erlatibo ez-murriztailea da, denei egiten baitie erreferentzia –gaztelaniaz , los cuales aprobaron el exámen-)

i- Ez dakigu zer egin etxearekin; izan ere, apurtuta dago.= Etxea, zeinarekin ez baitakigu zer egin, apurtuta dago.

1

Page 2: Berridazketetarako baliokideak2

3. MAILA ONLINE

KONPARATIBOAK:

Nola(ko): BAINO ….-AGO(A); Zenbat: BAINO … GEHIAGO/GUTXIAGO

ZENBAT …-(n) beste, adina, lain, bezainbat, bezainbeste, hainbat

Honenbeste, horrenbeste, hainbeste

a- Hau polita da; neurri berean da zatarra hori= Hau polita den bezain zatarra da hori.

b- Zure buruak ez dauka garai batean zuen indarra= Zure buruak ez dauka garai batean adinako indarrik.

c- Etxea handia zela esan zidaten; hala ere, ez da horren handia= Etxea ez da esan zidaten bezain handia.

d- Larri samarra dela esan duzu; dena dela, larriagoa da= Esan duzun baino larriagoa da.

e- Nik jende asko espero nuen; eta hainbeste jende zegoen han= Nik espero adina jende zegoen han.

f- Diru asko bilduko genuela uste zuten; ez genuen hainbeste bildu= Ez genuen uste zuten adina diru bildu.

SUPERLATIBOA: -rik…-en, -etan….-en, -etatik…-en, -etarik…-en, denik eta…-en ahalik eta …-en, ahalbait …-en, direnik eta .-en, ezin+adj+…-ago/ gero eta azkarrago, zein baino zein txotxoloagoa, zenbat eta…..-ago, orduan eta …-ago, aldian baino aldian …-ago

Kontuz: adjetiboak a artikulua hartzen du: adberbioak ez, ordea. Adib: Gero eta azkarragoa da BAINA Gero eta azkarrago ikasten du.

MODUZKOAK: Bereizi NOLA eta NOLAKO(A)

a- Nik era batean pentsatzen nuen eta zuk horrela egin duzu= Nik pentsatzen nuen bezala egin duzu (moduan, eran, erara, legez, gisan, …)

b- NOLAKOA? Zuk duzun gisakoa erosi dugu etxea= zurea bezalakoa erosi dugu etxea= zurearen modukoa erosi dugu etxea= Zurea lakoa erosi dugu etxea.

c- Zu bezalako lagunak topatuko dituzu han= Zure gisako lagunak topatuko dituzu han.

d- Hori behar den garaian erosita, merkeago aterako litzaizuke= ... erosiko bazenu, merkeago aterako litzaizuke.

e- Zenbat eta aurrerago jo, orduan eta beldur handiagoa izango duzu= Aurrerago jotzen duzun heinean (neurrian), beldur handiagoa ….= aurrerago jo ahala, beldur handiagoa…

f- Une batean geldirik gelditu zen ate parean, ez aurrera ez atzera= … gelditu zen, ez aurrera ez atzera jotzen ez zuela.

g- Loroek bezala hitz egiten du= Loroa balitz bezala hitz egiten du.h- Epailea balitz bezala, erabaki guztiak berak hartzen ditu= Epailea bailitzan,

berak hartzen ditu erabaki guztiak. (balira bezala= bailiran; ibiliko balira bezala= bailebiltzan…)

i- Gurasoek bezala (legez) egin dute aurrera= Gurasoen antzera (-en modura, -en gisara) egin dute aurrera.

2

Page 3: Berridazketetarako baliokideak2

3. MAILA ONLINE

IRITZIA: gorETSI, gaitzETSI, onETSI, lehenETSI, gutxiETSI, ...

a- Oso lan ona egin zuen; hala ere, ez diote aparteko garrantzirik eman- Oso lan ona egin zuen arren, gutxietsi egin dute.

b- Puntu asko galdu dituzte: horiek berreskuratzea izango da taldearen lehentasuna- Galdutako puntuak berreskuratzea lehenetsiko du taldeak.

c- Ez du inorekin hitz egiteko jarrera agertu; hori txartzat hartu dute- Inorekin hitz egiteko jarrera agertu ez izana gaitzetsi dute.

NOMINALIZAZIOA

a- Aretoari 12 buelta emanarazi dizkit entrenatzaileak= Aretoari 12 buelta ematera behartu nau entrenatzaileak.

b- Kanpoko mahaiak barrura sartzeko eskatu digu nagusiak= Kanpoko mahaiak barrura sar ditzagula eskatu digu nagusiak.

c- Ez ditut jostailuak ekarri zuek jolasteko= Ez ditut … ekarri zuek jolas zaitezten.d- Zer iruditzen zaizu Julenek esandakoa?= Zer deritzozu Julenek esandakoari?e- Asko erre dut orain arte eta, beraz, ez dut gehiago erreko= Orain arte asko erre

dudanez, erretzeari utziko diot.f- Orain denbora gehiago dut; ikasten hasiko naiz= Orain denbora gehiago

dudanez, ikasteari ekingo diot.g- Aspertuta nago beti lelo bera entzuteaz= Beti lelo bera entzuteak aspertzen

nau.h- Bidaia luze bat egin nahi dut= Bidaia luze bat egiteko gogoa daukat (irrikan

nago)i- Filma ikusi gabe eman dute askok iritzia= Filma ikusteke eman dute askok iritzia.j- Azterketa gainditu dut. Horrek lasaitu nau= Azterketa gaindiTZEAK lasaitu nau.k- Azterketa hura gainditu nuen. Horrek lasaitu ninduen= Azterketa hura gainditu

IZANAK lasaitu ninduen.l- Ezin izan dut sarrera gehiago lortu= EZ dut sarrera gehiagorik lortzerik izan.

BELDUR:

a- Ez dut uste etorriko direnik; horren beldur naiz= Etorriko ez diren beldur naiz.b- Beldur diot hori esateari= Hori esateak beldurtzen nau.

3