berriak · 2016-04-12 · musika banda eta txistulari banda musika diren neurrian, ezin dira...

1
BERRIAK ZK 29 APIRILAK ELKARRIZKETA Ana Madariaga Ugarte BilbaoMusikako Zuzendari Gerentea UDAL BANDA Agertoki asko Tarragonan egiten den Senia-ko Banden X. Sariketa edo Espai- niako Flauta Joleen Elkartearen IV. Konbentzioa dira Bandaren kontzertuak jasoko dituzten ekitaldietako batzuk. Hiruhileko honetako agenda betea eta anitza da. Horrez gain, ostiraletan Areatzako Kioskoa gure musi- karien melodiez eta akordez beteko da, udaberriko kontzertuen denboraldi berrian. TXISTU BANDA Kultura herrikoia Udal Txistulari Bandaren musika Bilboko hainbat auzotara helduko da hilabete hauetan. Barikuetan Alde Zaharrean eskaintzen dituen eta ohiko bilakatu diren kalejirez gain, gure txistulariek San Frantzisko, Miribilla, Zabala eta San Adrian auzoetako kaleetara eramango dute euren errepertorio herrikoi eta alaia. BilbaoMusikako Zuzendari Gerentea “BILBAOMUSIKAREN POTENTZIAL HANDIA BALIATU BEHAR DU BILBOK” Ana Madariaga Ugarte BilbaoMusikako Zuzendari gerente berria da urtarriletik. Portugaleten jaio zen, Pedagogian Lizentziatua da eta Hezkuntza Bereziko master bat du egina. Lanean eman zituen lehenengo urteetan irakasle gisa aritu zen ASPACEn eta kabinete psikopedagogiko batean ere egin zuen lan. Portugaleteko zinegotzi eta alkateorde izan zen, eta hainbat kargu bete zituen bertan, udal gobernuan eta oposizioan. Horrez gain ibilbide garrantzitsua izan du Aldundiko politikan. Kultura Diputatua, 2003an Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izatera heldu zen lehenengo emakumea izan zen. Kargu horretan jarraitu zuen 2015eko uztailera arte. Politikan 25 urte eman ondoren, proiektu askorekin eta BilbaoMusikaren potentzialtasunez baliatzeko eta ahalik eta gehien hedatzeko gogoz egiten dio aurre zuzendari-gerente gisa duen erantzukizun berriari. Zelan baloratzen dituzu BilbaoMusikaren gerentzian egin dituzun lehenengo hilabete hauek? Nire lana atsegin dut eta horrekin gozatu egiten dut. Oso gustura nago hemen lanean, eta “buru-belarri nago sartuta” proiektu berri honetan. Lehenengo egunetan, BilbaoMusikan lan egiten duten pertsonekin lehenengo harremanak izan nituen, eta lehenengo astea amaitzean `Eskerrik asko´ esan nien bulegoan lan egiten dutenei, eskaini zizkidaten harrerarengatik eta laguntzarengatik. Oso harreman ona dut Eskolako zuzendaritza taldearekin, José Musika Bandaren zuzendari titularrarekin eta Gari Txistulari Bandaren zuzendariarekin. Uste dut horrek erraztu egingo duela elkar ulertzean oinarritutako giroarekin jarraitzea, eta proiektu berri asko aurrera eramateko aukera izango dugula. Bizkaiko Kultura arloko arduradun nagusia izan zara, baina hemen, musikariekin (interpreteak, irakasleak…) egiten duzu lan batez ere. Zelan daramazu hori? Kulturako diputatu gisa harreman handia izan nuen kulturaren munduarekin, modu abstraktuan, baina baita musika munduko profesional eta erakunde askorekin ere, eta gaur egun Bilbon errealitate diren hainbat proiektu sortu nituen. Baina egia da hemen musikaz inguratuta nagoela. Nire bulegoaren gainean dantza ikasgela dago; azpian comboak eta bateriak; eta albo batean, klarinetea edo beste edozein musika tresna ikasteko klasea ematen egon daitezke. Beharbada bulegoko beste pertsona batzuk ez dira horretaz jabetuko, baina niretzat, oraindik, deigarria da. Baina, bestela, ondo daramat. BilbaoMusikak Musika Banda, Txistulari Banda eta Udal Musika Eskola hartzen ditu. Zelan plateatzen duzu hiru ardatz horietan egin beharreko lana? Egia da BilbaoMusikaren barruan hiru erakunde daudela, baina nik ez dut horrela ikusi gura. Gauza bat oso argi badaukat, sinergiez baliatu behar garela da. Bati edo besteari buruz berba egiten badugu ere, dena musika da, eta Eskola, Musika Banda eta Txistulari Banda musika diren neurrian, ezin dira bereizi. BilbaoMusika kolektiboari buruz berba egitea eta erakunde horretako kide garela sentitzea gura dut. Ba al duzu proiekturik buruan sinergia horiez baliatzeko? Bai, elkarren arteko proiektu gehiago egongo dira Musika Bandaren, Txistulari Bandaren eta Musika Eskolaren artean. Eta zergatik ez elkarlana Musika Bandaren eta Eskolako abesbatzen edo irakasleen artean? Adibideak baino ez dira, baina uste dut horrelako proiektu asko gauzatu daitezkeela. Halaber, beste musika erakunde batzuekin batera lanean hasi gara, Bilboko Kontserbatorioarekin edo Musikenerekin, eta hori hasiera baino ez da (elkarlana udalerriko, Erkidegoko… kultur eragileekin) Zure iritziz, zein da BilbaoMusikaren maila profesionala? Oso maila profesional altua aurkitu dut. Ezinbestekoa da potentzial horretaz baliatzea, eta Bilbok potentzial hori baliatu behar du. Ez dut ulertzen BilbaoMusika presente ez egotea Bilbon antolatzen diren musika hitzordu askotan. BilbaoMusikak musikaren erreferente izan behar du. 1.200 pertsona inguruk gozatzen dute Musika Bandak Euskalduna Jauregian eskaintzen dituen kontzertuez, eta Txistulari Banda aritzen denean ere 600 edo 300 pertsona elkartzen ditu, aretoaren arabera. Eta Eskolak Campos Antzokia betetzen du bere kontzertuetan, ikasleen ikasturte amaierakoetan eta taldeek eta irakasleek Santa Zezilian ematen dituztenetan.***. Zelan ikusten duzu BilbaoMusika gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den eta etengabe eraldatzen ari den Bilbo bezalako hiri batean? Krisi urte hauek guztiek eragina izan dute BilbaoMusikan, murrizketarik egon ez den arren. Nire helburua, bide horretan galdutako orduak berreskuratzea da. Nik helburu hori daukat, baina apirilaren 19an eskolako zuzendaritzarako hauteskundeak egingo dira, eta zuzendaritza talde eta proiektu pedagogiko berriaren zain nago. Bat edo beste bada ere, helburua elkarrekin lan egitea da. Horrez gain, espazio gehiago izateko eskari erreala ere badago, eta arazo hori ahalik eta modurik hoberenean konpontzeko aukera aztertuko dugu. Ez dugu ahaztu behar 7 eta 82 urte arteko 1.800 ikasle inguru ditugula. Lehen ere esan dudan bezala, oso potentzial handia daukagu, eta Bilbon musika ekitaldi handiak antolatzeko unean kontuan izan behar da BilbaoMusikak bi banda profesional bikain eta eskola handia dituela. Hori da nire helburu nagusietako beste bat. Zer da BilbaoMusikatik gehien harritu zaituena? BilbaoMusikara heltzen zarenean, eraikinak badu bere pisua. Historia izugarria du atzean, emakumeen kartzela izan zen, eta hori nabarmentzen da. Hain sabai altuak, igarobideak… Eraikinak bere historiari buruz berba egiten digu, eta bere egiturak berak pixka bat zaildu egiten du eguneroko jarduna. Baina, zorionez, gaur egun hemen entzuten dena musika da! Musikaz berbetan ari garenez, ba al duzu inolako musika prestakunt- zarik? Zein izan zen musikarekin izan zuen lehenengo harremana? Eta zein dira zure musika gustuak? Oso txikia nintzela, 6 edo 7 urte nituela, nire aitaren ilusioa nik akordeoia jotzen ikastea zen, baina nik gitarra aukeratu nuen. Eta ez nuen gaizki egiten, baina nire jakin-minek beste bide bat hartu zuten. Musikaz oso era zabalean gozatzen dut, nire gaztaroko berbenetako musika, musika euskalduna edo 2003ko ekainean antolatu nuen eta Kulturako Diputatu gisa gauzatu nuen azken proiektua izan zen Rolling Stones taldearen kontzertua. Gainera, asko gozatzen dut Musika Bandaren kontzertuekin; haurtzaroko magiari eskainitako azkenengoan oso-oso ondo pasatu nuen. Eta ondo pasatu nuen, baita ere, Txistulari Bandaren azken Kantaldian edo martxoan Campos Antzokian, Eskolak eskaini dituen kontzertu pedagogikoetan. Nire burua nahiko zabalik dago musikarako. Pedagogian lizentziatua eta hezkuntza berezian aditua zara. Uste al duzu espezializazio hori lagungarri izango zaizula BilbaoMusika osatzen duten giza taldeak zuzentzeko orduan? Hurbiletik ezagutzen nautenek sarritan entzun didate hau esaten: ‘Eskerrak ez dudala nire lanbidea ahaztu!’. Pedagogiaren eta irakaskuntzaren zenbait alderdi oso lagungarri izan zaizkit, pertsonekin izan beharreko harremanetarako, batez ere. Esperientzia gradua da, baina oso garrantzitsua da giza taldeekin lan egiten jakitea; ezinbestekoa da nire jardueraren barruan. BilbaoMusikan ehun pertsona baino gehiago ari dira lanean, eta leku guztietan bezala, tentsioak ager daitezke, baina desberdintasunak, iritzi kontrajarriak, errespetuan oinarritu behar dira beti. Langileek errespetua erakutsi behar didate, eta nik errespetua erakutsi behar diet langileei. Edozeri buruz egin daiteke berba, eta dena jar daiteke mahai gainean, baina baldintza batekin: errespetuan eta elkarrizketan oinarrituta, beti ere. beti. Langileek errespetua erakutsi behar didate, eta nik errespetua erakutsi behar diet langileei. Edozeri buruz egin daiteke berba, eta dena jar daiteke mahai gainean, baina baldintza batekin: errespetuan oinarrituta, beti ere. SOL GILTZA Gaur norekin... Iñaki Munilla Bilboko Udal Musika Bandaren Tinbala jotzailea MUSIKA ESKOLA KONTZERTUEN HIRUHILEKOA Ikasturtea amaitzeko zorian dagoela, ikasleek, hilabeteotan egindako aurrerapenak irakasleen, senideen eta publiko orokorraren aurrean erakusteko aukera bikaina izango dute, Galeran eraikinean eta beste eszenatoki batzuetan antolatuko diren kontzertu eta entzunaldiei esker. Ikasturte amaierako kontzertuek amaiera bikaina emango diete ekainaren 13an eta 14an, Campos Eliseos Antzokian. AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Apirila: 14-15-18-21-25-26-28 Maiatza: 3-5-12-13-19-20-23-24-26-27-30-31 Ekaina: 1-2-3-6-7-8-9-10-13-14-15-16-17-20-21 UDAL MUSIKA BANDA Apirila: 9-17-28-30 Maiatza: 14-20-27 Ekaina: 3-10-17-18-24 UDAL MUSIKA BANDA Apirila: 30 Maiatza: 7-14-21 Ekaina: 3-10-17-24 PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA Apirilean eta maiatzean aurrera jarraituko dute Musika Eskolak aurten antolatu dituen zazpi prestakuntza tailerretako batzuek. Tailer azken hauek apirilaren 8tik maiatzaren 6ra bitartean egingo dira, eta gure eskaintza pedagogikoa areagotzen lagunduko digute, era askotako pro- posamen interesgarrien bidez. Tailer horietakoren batean izena eman nahi baduzu, matriku- latzeko eta zure musika prestakuntza hobetzeko garaiz zaude oraindik. EZINBESTEKOA... Carlos Javier González Bilboko Udal Musika Eskolako Bibolina Irakaslea 2016-2017 IKASTURTEKO BERRIKUNTZAK Ikasle berrientzako matrikulazio epea datorren apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. Gure musika ikasketen eskaintza oso anitza da, eta 7 urtetik aurrerako edozein adineko pertsonei dago zuzenduta. 2016-2017 ikasturteak berrikuntza batzuk ere jasoko ditu. Klaseen ordutegia zabaltzeaz gain, gure ikastaro kopurua handitu dugu, ikasgai eta materia berriak sartuz. ELKARRIZKETA Ana Madariaga Ugarte Iñaki Munillak musikarekin duen harremanak bere lehenengo haurtzarora garamatza. Bere umetako urteak musika tresnaz inguratuta bizi izan zituen. Aita arotza zen lanbidez, baina orkestra batean jotzen zuen. Aroztegian musikarako gela bat zegoen, eta aitak bibolina eta saxofoia jotzen zituen bertan. Akordeoia eta tronpeta jotzen zuten bere anaiak ere bertan aritzen ziren euren taldeekin. Giro horretan, 3 urte bete orduko bateria jotzen hasi zen, familia osoa harrituta utziz. “Musika nire familiaren geneetan dago”, esaten du Munillak. Bokazio goiztiar hori 1963an `La Gaceta del Norte´ egunkarian argitaratu zen “munduko bateria jolerik gazteena” artikuluan islatu zen. Ez zen izan komunikabideetan izan zuen agerpen bakarra. Txikitan irrati eta telebistako saioetara joan zen anaiekin, eta baita `Reina por un día´ izeneko talentu lehiaketara ere joan eta bigarren geratu zen. Artista berri hoberenari ematen zitzaion argazkia ere jaso zuen, garai hartan antzezle eta abeslari ezaguna zen Mikaelaren eskutik. “Garai hartako anekdota asko ditut”, adierazten du Munillak, eta gogoratzen du, adibidez, arotza zen bere anaiak bonbo berezia egin ziola. “Zapala zen behealdetik, jotzen nuenean jendeak ni ikusteko”. Gaur egun musikari profesionala eta 1989tik Bilboko Udal Musika Bandako interpretea den arren, badago oraindik ere Barakaldon, jaio zen herrian, kalean geratu eta, “nik zu txikitan ikusi zaitut telebistan jotzen” esaten dionik. Familia barruan jaso zuen prestakuntzaz gain, musika ikasketak egin zituen Kontserbatorioan. Barakaldoko Udal Musika Bandan bekadun aritu ostean, errefortzu gisa jardun zuen Bilboko Orkestra Sinfonikoan, eta Bilboko gauaren mundua ere ezagutu zuen, garai batean Urkixo Galerietako `El Pianísimo´ aretoan jo baitzuen. Bere ibilbide profesionala 1986an hasi zuen Ertzaintzaren Bandan, eta ia hiru urte egin zituen bertan. “Ertzaintzako ume mimatuak ginen”, azpimarratzen du Munillak. Tinbal jolea denez, emanaldi batean etengabe jotzen ari diren beste musikariek ez bezala itxaron beharreko denboretara ohituta dago. “Esaten dutenez, sinfonia baten entseguetan perkusio joleak platertxokada bakarra eman behar zuen, baina unea heldu zenean, despistatu eta ez zuen eman. Beraz, maisuak entsegua geratu eta ‘Zu, etxera, ikastera!’ esan zion”. Beste kide askok ere adierazten duten bezala, Bandan zoriontsu dela esaten du, eta 2003. urtetik aurrera, Bilboko Udaletik eta BilbaoMusikaren gerentziatik emandako bultzadari esker taldeak hartu zuen ibilbide berria azpimarratzen du. SOL GILTZA Gaur norekin... Iñaki Munilla KONTZERTUEN HIRUHILEKOA Apirila, maiatza eta ekaina errezitaldiz beteta datoz Galera eraikinera, ikasleek egindako aurrerapenak erakusteko aukera izan dezaten. Apirileko lehenengo entzunaldia 14an izango da, txistu ikasleek La Galeran emango duten kontzertuarekin. Egun horretan bertan, gure Abesbatza gazteak B.A.E.-ren (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) Udaberriko Kontzertuetan hartuko du parte, Bagabiltzarekin eta Sestaoko Orfeoiarekin batera, Sestaoko Musika Eskolan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Hiru abesbatza horiek maiatzaren 3an ere arituko dira La Galeran, eta maiatzaren 13an Santutxuko Andre Maria Erregina Parrokian. Horrez gain, apirilaren 21ean kantu ikasleen entzunaldia egongo da La Galeran, eta 25ean, musika tresna taldeko ikasleen kontzertua. Hilabete honetako agenda, Musika Tresna Modernoen Sailak apirilaren 28an Hika Ateneoan antolatuko duen Jam Sessionarekin amaituko da. Areto berak gure ikasleen inprobisatutako musika saio gehiago hartuko ditu, maiatzaren 26an eta ekainaren 16an. PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA Interesatuta dauden pertsona guztiek materia espezializatuetako prestakuntza osatzeko aukera izango dute apirilean eta maiatzean, Musika Eskolak Sorkunde kaleko 8an duen egoitzan antolatu dituen tailerrei esker. Lehenengo prestakuntza-jarduera, Antonio Domingok apirilaren 8an, 9an eta 10ean eskainiko duen `Perkusioa ikasgelako baliabide gisa´ tailerra izango da. Musika irakasleei zuzenduta dago, irakaskuntza teknikak hobetzeko xedez. Antonio Domingoren hitzetan: “Ikasgelan perkusioa baliabide gisa hartuta, eta horretan oinarrituta dago ikastaro hau. Esperimentu honek frogatuko du gizaki guztiak musika egiteko gai direla, gizaki guztiek soinua dutela”. Apirilan ere, Alipio Guinaldok `Egurrezko-haize instrumentuen konponketak eta mantentze lanak´ tailerra emango du 8an, 15ean, 22an eta 29an. Haize-zurezko musika tresnekin aritzen diren musikariak dira tailer horien jasotzaileak. Bertan mekanika eta material funtsak lantzeaz gain, haize musika tresnen mantentze eta konponketa lan orokorrak ere landuko dira. 2016-2017 IKASTURTEKO BERRIKUNTZAK 2016-2017 ikasturtea berrikuntzez beteta egongo da gure eskolan. Lehenengoa, ikasleek aukeratu dezaketen klaseen ordutegia zabalagoa izango dela da. Horrela, klase ordutegi aukera berriak eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era eta 13:30etik 17:00etara. Horrez gain, Musika Lengoaiako beste ikasturte bat gehituko da, bosgarren ikasturtea. Musika informatikan materia berria eskainiko dugu, Muse Score, eta sormenezko informatikako beste ikastaro bat gehituko da. Dantza eta perkusio tradizionala ikasgai osagarri gisa eskainiko dira gure eskolako ikasleentzat. Azken gai horiek La Galerako gure egoitzan baino ez dira eskainiko, eta musika tresna bateko edo kantuko 5. ikasturtea edo hurrengoak egiten ari diren III. eta IV. mailako ikasleei egongo dira zuzenduta. Prestakuntzan gehituko diren gai berri horien aurrean, analisi ikasgaia desagertu egingo da datorren ikasturtean. EZINBESTEKOA... Carlos Javier González Duela egun batzuk mezu bat jaso nuen, nire “ezinbesteko lanei” buruz idazteko eskaria eginez. Harrituta geratu nintzen, zer egin jakin barik! Nola aukeratu Mozarten xumetasunaren, Beethovenen sormenaren, Haydnen dotoretasunaren, Bachen sakontasunaren, Mendelssohnen gaztetasunaren edo Schumannen erokeriaren artean! “Ezinbesteko” horiekin zer esan nahi ote zuten pentsatu nuen, eta azkenean, bilatzen zutena nire bihotza, edo zergatik ez, nire arima, ukitu duten lanak bilatzen zituztela ulertu nuen. Hoberena, aukeratutako lanak nigana zelan heldu ziren, eta gaur egun zerrenda hau osatzen duten “ezinbestekoen” parte zelan bilakatu ziren azaltzea zela erabaki nuen, eta guztien artean, hemen aurkeztu behar dizkizuedan hiru aukeratu nituen. Nire lehenengo lana Rimsky-Korsakoven `Sherezade´ da. Nigana, Noah Gordonen `El Médico´ eleberriaren irakurketarekin batera heldu zen, irakurritakoaren eta entzundakoaren arteko maridaje bikain gisa: abenturak, Ekialdeko bizimodua… Geroago jakin nuenez, lana `Mila eta bat gauak´ idazlanean zegoen inspiratuta, eta horrek ezin hobeto azaldu zituen nire Gure egoitzan, akordeoi ikasleak izango dira entzunaldiaren protagonistak: maiatzaren 26an baxu eta kontrabaxu ikasleen txanda izango da, eta 31n gitarra eta gitarra elektriko ikasleena. Horrez gain, gure eskolak Combo entzunaldia antolatuko du Bilborocken 23an, eta Dantzaldia maiatzaren 30ean. Ekainean, kontzertuek maiztasun handiagoa izango dute. Gitarra eta gitarra elektriko ikasleen entzunaldiak egongo dira (ekainaren 2an eta 8an), pianokoena (3, 10 eta 15), teklatukoena (ekainaren 6an), bateria eta perkusioko ikasleena (7an) eta Sinfonikoen Sailekoena (16 eta 20). Azken hilabete horretan, Zornotza Ahotsak abesbatzaren kontzertu bi izango ditugu, 9an La Galeran eta 15ean Zornotza Aretoan. Ekainaren 21ean jasoko du gure egoitzak orain arte programatutako azken kontzertua, BilbaoMusikako Big Bandak eskainiko duena. Aurretik, ekainaren 13an eta 14an, Campos Antzokiko agertokia gure eskolako ikaslez beteko da, Ikasturte Amaierako Kontzertuetarako. Bi egunetan hitzordua arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da. Apirilaren 11n, astelehenean, ‘multzo anitzetarako konponketak egiteko teknikak’ izeneko ikastaroa hasiko da, eta apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an jarraituko du. Oskar Garcíak emango du musika tresna multzo anitzetarako konponketa tekniketan lehen pausoak eman nahi dituzten irakasleei eta musikariei zuzendutako tailer hori. Beste gai batzuen artean, 2, 3 eta 4 ahotsetarako idazketa teknika orokorrak gauzatzen, pianorako partitura bat beste multzo batzuetara egokitzen edo soinu artxibo batean oinarrituta moldaketa bat egiten ikasi ahal izango dute. Amaitzeko, Urko Sangróniz Bilboko Koral Elkartearen Euskeria koruaren zuzendariak `Pedagogia eta abesbatzen zuzendaritza´ kurtsoa emango du. Abesbatza arloan interesaturik dauden pertsonei zuzendutako ikastaro hau apirilaren 15ean, 22an eta 29an eta maiatzaren 6an egingo da. Tailer horretan entsegu dinamika, gorputzaren eta ahotsaren prestaketa, ahots teknika, errepertorioa, entzunaldia eta zuzendaritzako arazoen konponketa landuko dira. Ikastaroen matrikulazioak egiteko epea zabalik egongo da plaza guztiak bete arte. Izena emateko: BilbaoMusikan, 94 416 47 85 telefonoan edo www.bilbaomusika.eus web orriaren bitartez. 2015-2016 ikasturtean, 7 eta 82 urte tarteko 1.750 ikasle inguruk musika ikasi dute gure eskolan, 53 irakasleren laguntzaz. Eskolak BilbaoMusikaren egoitzan emango dira, Galera deritzon eraikinean alegia (Sorkunde, 8), bai eta Deustu, Félix Serrano (Indautxu), Pío Baroja (Txurdinaga) eta Epaltzaren Alarguna (Campo Volantín) ikastetxeetan ere. Oraindik ez bazara gure eskolan ikastera animatu, garaiz zaude oraindik; ikasle berrientzako matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du. Eskariak eskolan bertan egin daitezke apirilaren 21era arte, edo www.bilbaomusika.eus webgunearen bitartez, apirilaren 22ko, ostiraleko, 14:00ak arte. BilbaoMusikan, jendeari arreta egiteko ordutegia 09:00etatik 21:00etara bitartekoa da, astelehenetik ostiralera. Onartuen zerrenda, zozketa egin ondoren, eskolako iragarki-taulan eta web orrian jarriko da maiatzaren 6an. Maiatzaren 6tik 16ra arteko epea izango dute matrikula egiteko. sentsazio guztiak. Ordutik, Sherezade nire lehenengo “ezinbesteko” lan bilakatu zen. Ikasten emandako ordu luzeetan izan nuen lagun, irrati- cassette autoreverse batean, Radio Clásica katean kasualitatez grabatutako zinta hura behin eta berriro jarriz. Nire bigarren lana Tchaikovskyren `Biolin eta orkestrarako kontzertua´ da. Ikasle batek helarazi zidan esperientzia kontatu nahi dizuet, nire berdin- berdina delako. Esan zidanez, kasualitatez entzun zuen irratian. Berehala maitemindu zen musikaz, eta antsiaz beteta gozatu zuen kontzertuaren 40 minutuez, esatariak lanaren izenburua berriro noiz errepikatuko zuen zain, une horretatik aurrera, eta betiko, bere “ezinbestekoen” parte izan zedin. Horrelakoa da kontzertu hori, entzun eta berehalako maitasuna. Nire azken ezinbesteko lana zinearen bitartez heldu zen nigana, John Williamsen eta Steven Spielbergen eskuetatik: `Schindlerren Zerrenda´. Ezin dut esan filma ikusi nuen lehen aldian zerk hunkitu ninduen gehiago, musikak ala zuri beltzeko irudi haiek, 18 urtetik gorakoentzako musika eta irudiak, letra larriz idatzitako musika eta irudiak. Lan gutxik lortu dute ikusten dugunaren eta entzuten dugunaren arteko horrelako lotura sakona sortzerik. Eta hori gutxi balitz, Itzack Perlmannen interpretazioa bikaina da. Eta, azkenik, zuentzat “ezinbestekoa” den horretan pentsatzea eskatu nahi dizuet. Gehien atsegin duzuen musikarekin laguntzen baduzue, bihotzera eta arimara helduko zaizue, zuzenean. MUSIKA ESKOLA Bandak agenda betea eta anitza izango du hilabete hauetan, gure musikariak hainbat agertokitara eramanez. Vila de la Sénia Banden Nazioarteko Sariketaren 10. urteurrena dela eta, gure taldeak, José Rafael Pascual Vilaplana zuzendaria (argazkia © Fernando Caballer) buru duela, apirilaren 9an Tarragonako udalerri horretan eskainiko den ospakizuneko kontzertua eskaintzeko gonbidapena jaso du. Egun batzuk geroago, apirilaren 17an, Euskalduna Jauregiko Auditorioak 2016ko neguko denboraldiaren amaierako kontzertua jasoko du. `Oroipenak ezagutzen´ izenburupean. Bandak bestelako musika tresna bat, marinba, eskainiko die ikus-entzuleei, eta Vicente Zaragoza BOSeko perkusio jolea arituko da bakarlari gisa. Hilaren amaieran, gure musikari profesionalak, Bilboko Kontserbatorioko ikasle azpimarragarriekin batera arituko dira Sarrikoko musika zentroko Auditorioan eskainiko den kontzertu berezian. Kontzertua, Bandak zenbait ikastetxerekin, eta Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioarekin, jakina, aurrera daraman lankidetzaren emaitza da. Hitzordua apirilaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Horrez gain, larunbatean, apirilaren 30ean, gure Musika 2004ko urtarrilean sortu zenetik egungo Txistulari Bandak zeozer erakutsi badu, hainbat agertokitan eskaintzen dituen emanaldien aniztasuna eta kalitatea da: Euskalduna Jauregiko Auditoriotik barikuetan Alde Zaharreko kaleetatik eskaintzen dituen kalejiretara, BilbaoMusikako egoitzan ematen dituen kontzertu didaktikoak edo Bilboko Udaleko protokolo ekintzetan eta agintariei harrera emateko ekitaldietan musika jarriz. Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak 12 urte daramatzate sustraiko musika hoberena, txisturako atzoko eta gaurko lan hoberenak, zabalduz. Joan den martxoaren 23an, Joserra Gutiérrez konposatzaileak diseinatutako ‘Zu ere txistulari’ ikuskizunaren estreinaldiarekin itxi zen Euskalduna Jauregiko kontzertu denboraldia amaitu ondoren, hiruhileko honetan gure txistulariek Bilboko hainbat auzotako kaleak animatuko dituzte, errepertorio herrikoiarekin. APIRILA 14 // Udaberriko Kontzertuak. B.A.E.: Bagabiltza, Sestaoko Orfeoia eta BM Gazte Abesbatza // Sestaoko Musika Eskola. 20:00etan 15 // Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:30etan 18 // Musikene Zikloa. Metalezko Bostkotea // La Galera. 19:00etan 21 // Kantu Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:00etan 25 // Talde Instrumentala Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 20:00etan 26 // Musikene Zikloa. Jazz Kontzertua // La Galera. 19:00etan 28 // Musikene Zikloa. Kantua // La Galera. 19:00etan 28 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan MAIATZA 3 // Udaberriko Kontzertuak. B.A.E.: Bagabiltza, Sestaoko Orfeoia eta BM Gazte Abesbatza // La Galera. 20:00etan 5 // Txistu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan 12 // Txistu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan 13 // Udaberriko Kontzertuak. B.A.E.: Bagabiltza, Sestaoko Orfeoia eta BM Gazte Abesbatza // Santutxuko Andre Maria Erregina Parrokia. 20:00etan 19 // Oboe Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan 20 // Akordeoi Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:00etan 23 // Moderno-Sailaren Kontzertua / Audizioa (Konboak) // Bilborock. 19:00etan 24 // Dantza eta Musika Tradizio-Sailaren Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan 26 // Baxu eta Kontrabaxu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan 26 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan 26 // Berri Barrok txistu taldearen Kontzertua // La Galera. 20:00etan 27 // Les Galoubets de la Chambre taldearen Kontzertua // La Galera. 18:30etan 30 // Dantza eta Musika Tradizio-Sailaren Kontzertua / Audizioa. Dantzaldia // Bilborock. 19:00etan 30 // 3 Mailara Sartzeko Sinfoniko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan 31 // Gitarra eta Gitarra Elektriko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan EKAINA 1 // 4 Mailara Sartzeko Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan 2 // Gitarra eta Gitarra Elektriko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan 2 // Saxofoi Ikasleen Kontzertua // Félix Serrano. 19:00etan 3 // Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 17:30etan 6 // Teklatu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan 7 // Bateria eta Perkusioa Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan 8 // Gitarra eta Gitarra Elektriko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan 9 // Abesbatzen Entzunaldia: Zornotza Ahotsak // La Galera. 20:15etan 10 // Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:00etan 13 // Ikasturte Amaierako Kontzertua I // Arteria Campos Elíseos Antzokia. 19:00etan 14 // Ikasturte Amaierako Kontzertua II // Arteria Campos Elíseos Antzokia. 19:00etan 15 // Piano Ikasleen Kontzertuak / Audizioak // La Galera. 18:00etan eta 19:30etan 15 // Abesbatzen Entzunaldia: Zornotza Ahotsak // Zornotza Aretoa. 20:15etan 16 // Sinfoniko-Sailaren Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan 16 // 3 Mailara Sartzeko Sinfoniko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 16:30etan 16 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan 17 // 4 Mailara Sartzeko Kontzertua / Audizioa // La Galera. 17:00etan 20 // 3 Mailara Sartzeko Sinfoniko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan 20 // Sinfoniko-Sailaren Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:30etan 21 // 4 Mailara Sartzeko Kontzertuak / Audizioak // La Galera (107). 17:00etan eta 18:30etan 21 // Big Band Kontzertua // La Galera. 20:00etan APIRILA 9 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Séniako Musika Banden 10. Nazioarteko Lehiaketa // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Tarragona. La Sénia Kultur Etxea. 20:00etan 17 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Azken Kontzertua. `Oroipenak ezagutzen´ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana. Bakarlaria: Vicente Zaragoza Llorca (marinba) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 € 28 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioa. 19:00etan 30 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Nazioarteko Flauta Jaialdia (Espainiako Flautisten Elkartearen 4. Konbentzioa) // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana. Bakarlariak: Juana Guillem (flauta), Iñaki Gurruchaga (piccolo) eta Juan Jesús Silguero (flauta) // Campos Elíseos Antzokia. 18:00etan MAIATZA 14 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Buia. 12:00etan 20 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Dantza eta Balleta´ // Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 19:30etan 27 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Bandarako Oberturak´ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Areatzako Kioskoa. 19:30etan EKAINA 3 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Ipuinak eta Elezaharrak´ // Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 19:30etan 10 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Martxa eta Polka´ // Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 19:30etan 17 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Pasodoblearen Istorioa´ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Areatzako Kioskoa. 19:30etan 18 // Bilboko Udal Musika Bandaren eta Bilboko Koral Elkartearen Kontzertua // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Muga Upeltegiak. Haro (Errioxa). 12:30etan 24 // Bilboko Udal Musika Bandaren & AIKO Taldearen Kontzertua. ‘BANDtzaldia’ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Plaza Barria. 19:30etan APIRILA 30 // Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // San Frantzisko Auzoa. 19:00etan MAIATZA 7 // Kultura Kalez Kale. Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Miribilla Auzoa. 12:30etan 14 // Kultura Kalez Kale. Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zabala Auzoa. 12:30etan 21 // Kultura Kalez Kale. Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // San Adrián Auzoa. 12:30etan EKAINA 3// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan 10// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan 17// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan 17// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira eta Kontzertua // Erzilla. 19:00etan 24 // Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan Bandak kontzertua eskainiko du Espainiako Flauta Joleen Elkartearen IV. Konbentzioaren ekitaldi egitarau zabalaren barruan. Campos Antzokian izango da, eta Pascual Vilaplanaren esanetara, haize musika tresna joleek eta Banda osoak, ospakizun horretarako bereziki diseinatutako egitaraua eskainiko dute, lau bakarlarirekin: Juana Guillem Espainiako Orkestra Nazionaleko flauta nagusia eta gure Bandako Iñaki Gurruchaga (piccolo) eta Juan Jesús Silguero (flauta) interpreteak. Maiatzean eta ekainean, Areatzako pasealeku enblematikoa musikaz beteko da Bandaren udaberriko kontzertuekin. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Ostiraletan eskainiko dira, maiatzaren 20an eta 27an eta ekainaren 3an, 10ean eta 17an, Areatzako Kioskoan, ehun urte baino gehiago dituen gure taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean. Aurten, musika ezagupenez eta estreinaldiz betetako denboraldi bikainari amaiera emateko, Bandak eta Aiko Taldeak ‘BANDtzaldia’ ikuskizuna eskainiko dute Plaza Barrian, ekainaren 24an, ostiralean. Apirilaren 30ean, Banda San Frantzisko auzoan arituko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertako biztanleek eta bertan dabiltzanek gure txistularien zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute, eta hala nahi dutenek, hain gureak diren kantuak dantzatu ahal izango dituzte. Kultura Kalez Kale programari esker, gure txistularien musika Miribilla auzora helduko da maiatzaren 7an, Zabala auzora ekainaren 14an eta San Adrian auzora ekainaren 21ean, zapatuan. Kalejira guztiak eguerdiko 12:30etan hasiko dira. Eguraldiaren eta auzo bakoitzaren ezaugarrien arabera, gure txistulariak kalez kale ibiliko dira edo plazaren batean emanaldia eskainiko dute. Edozelan ere, mila urte baino gehiago izan arren modaz pasatzen ez den musika tresna horren, txistuaren, soinuak, auzo horien eta bertako biztanleen goizak animatuko ditu. Kontzertu zikloez eta ikuskizun programa ugariez gain, Txistulari Banda, bere musika eskatzen duten auzo guztien esku dago. Hala nahi duenak, gure txistulariekin harremanetan jar daiteke, Sorkunde kaleko 8an dagoen BilbaoMusikaren egoitzan, 94 416 47 85 telefono zenbakian edo [email protected] helbide elektronikoan. UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA AGENDA UDAL MUSIKA BANDA AGENDA UDAL TXISTULARIEN BANDA Informazio gehiago www.bilbaomusika.eus BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | [email protected] | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71 Bilboko Udal Musika Bandaren Tinbala jotzailea Agertoki asko Kultura herrikoia BilbaoMusikako Bibolina Irakaslea

Upload: others

Post on 03-Mar-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BERRIAK · 2016-04-12 · Musika Banda eta Txistulari Banda musika diren neurrian, ezin dira bereizi. BilbaoMusika kolektiboari buruz berba egitea eta erakunde horretako kide garela

BERRIAKZK 29 APIRILAK

ELKARRIZKETAAna Madariaga Ugarte

BilbaoMusikako Zuzendari Gerentea

UDAL BANDA Agertoki asko

Tarragonan egiten den Senia-ko Banden X. Sariketa edo Espai-niako Flauta Joleen Elkartearen IV. Konbentzioa dira Bandaren kontzertuak jasoko dituzten ekitaldietako batzuk. Hiruhileko honetako agenda betea eta anitza da. Horrez gain, ostiraletan Areatzako Kioskoa gure musi-karien melodiez eta akordez beteko da, udaberriko kontzertuen denboraldi berrian.

TXISTU BANDAKultura herrikoia Udal Txistulari Bandaren musika Bilboko hainbat auzotara helduko da hilabete hauetan. Barikuetan Alde Zaharrean eskaintzen dituen eta ohiko bilakatu diren kalejirez gain, gure txistulariek San Frantzisko, Miribilla, Zabala eta San Adrian auzoetako kaleetara eramango dute euren errepertorio herrikoi eta alaia.

BilbaoMusikako Zuzendari Gerentea

“BILBAOMUSIKAREN POTENTZIAL HANDIA BALIATU BEHAR DU BILBOK”Ana Madariaga Ugarte BilbaoMusikako Zuzendari gerente berria da urtarriletik. Portugaleten jaio zen, Pedagogian Lizentziatua da eta Hezkuntza Bereziko master bat du egina. Lanean eman zituen lehenengo urteetan irakasle gisa aritu zen ASPACEn eta kabinete psikopedagogiko batean ere egin zuen lan. Portugaleteko zinegotzi eta alkateorde izan zen, eta hainbat kargu bete zituen bertan, udal gobernuan eta oposizioan. Horrez gain ibilbide garrantzitsua izan du Aldundiko politikan. Kultura Diputatua, 2003an Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izatera heldu zen lehenengo emakumea izan zen. Kargu horretan jarraitu zuen 2015eko uztailera arte. Politikan 25 urte eman ondoren, proiektu askorekin eta BilbaoMusikaren potentzialtasunez baliatzeko eta ahalik eta gehien hedatzeko gogoz egiten dio aurre zuzendari-gerente gisa duen erantzukizun berriari.

Zelan baloratzen dituzu BilbaoMusikaren gerentzian egin dituzun lehenengo hilabete hauek?

Nire lana atsegin dut eta horrekin gozatu egiten dut. Oso gustura nago hemen lanean, eta “buru-belarri nago sartuta” proiektu berri honetan. Lehenengo egunetan, BilbaoMusikan lan egiten duten pertsonekin lehenengo harremanak izan nituen, eta lehenengo astea amaitzean `Eskerrik asko´ esan nien bulegoan lan egiten dutenei, eskaini zizkidaten harrerarengatik eta laguntzarengatik. Oso harreman ona dut Eskolako zuzendaritza taldearekin, José Musika Bandaren zuzendari titularrarekin eta Gari Txistulari Bandaren zuzendariarekin. Uste dut horrek erraztu egingo duela elkar ulertzean oinarritutako giroarekin jarraitzea, eta proiektu berri asko aurrera eramateko aukera izango dugula.

Bizkaiko Kultura arloko arduradun nagusia izan zara, baina hemen, musikariekin (interpreteak, irakasleak…) egiten duzu lan batez ere. Zelan daramazu hori?

Kulturako diputatu gisa harreman handia izan nuen kulturaren munduarekin, modu abstraktuan, baina baita musika munduko profesional eta erakunde askorekin ere, eta gaur egun Bilbon errealitate diren hainbat proiektu sortu nituen. Baina egia da hemen musikaz inguratuta nagoela. Nire bulegoaren gainean dantza ikasgela dago; azpian comboak eta bateriak; eta albo batean, klarinetea edo beste edozein musika tresna ikasteko klasea ematen egon daitezke. Beharbada bulegoko beste pertsona batzuk ez dira horretaz jabetuko, baina niretzat, oraindik, deigarria da. Baina, bestela, ondo daramat.

BilbaoMusikak Musika Banda, Txistulari Banda eta Udal Musika Eskola hartzen ditu. Zelan plateatzen duzu hiru ardatz horietan egin beharreko lana?

Egia da BilbaoMusikaren barruan hiru erakunde daudela, baina nik ez dut horrela ikusi gura. Gauza bat oso argi badaukat, sinergiez baliatu behar garela da. Bati edo besteari buruz berba egiten badugu ere, dena musika da, eta Eskola, Musika Banda eta Txistulari Banda musika diren neurrian, ezin dira bereizi. BilbaoMusika kolektiboari buruz berba egitea eta erakunde horretako kide garela sentitzea gura dut.

Ba al duzu proiekturik buruan sinergia horiez baliatzeko?

Bai, elkarren arteko proiektu gehiago egongo dira Musika Bandaren, Txistulari Bandaren eta Musika Eskolaren artean. Eta zergatik ez elkarlana Musika Bandaren eta Eskolako abesbatzen edo irakasleen artean? Adibideak baino ez dira, baina uste dut horrelako proiektu asko gauzatu daitezkeela. Halaber, beste musika erakunde batzuekin batera lanean hasi gara, Bilboko Kontserbatorioarekin edo Musikenerekin, eta hori hasiera baino ez da (elkarlana udalerriko, Erkidegoko… kultur eragileekin)

Zure iritziz, zein da BilbaoMusikaren maila profesionala?

Oso maila profesional altua aurkitu dut. Ezinbestekoa da potentzial horretaz baliatzea, eta Bilbok potentzial hori baliatu behar du. Ez dut ulertzen BilbaoMusika

presente ez egotea Bilbon antolatzen diren musika hitzordu askotan. BilbaoMusikak musikaren erreferente izan behar du. 1.200 pertsona inguruk gozatzen dute Musika Bandak Euskalduna Jauregian eskaintzen dituen kontzertuez, eta Txistulari Banda aritzen denean ere 600 edo 300 pertsona elkartzen ditu, aretoaren arabera. Eta Eskolak Campos Antzokia betetzen du bere kontzertuetan, ikasleen ikasturte amaierakoetan eta taldeek eta irakasleek Santa Zezilian ematen dituztenetan.***.

Zelan ikusten duzu BilbaoMusika gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den eta etengabe eraldatzen ari den Bilbo bezalako hiri batean?

Krisi urte hauek guztiek eragina izan dute BilbaoMusikan, murrizketarik egon ez den arren. Nire helburua, bide horretan galdutako orduak berreskuratzea da. Nik helburu hori daukat, baina apirilaren 19an eskolako zuzendaritzarako hauteskundeak egingo dira, eta zuzendaritza talde eta proiektu pedagogiko berriaren zain nago. Bat edo beste bada ere, helburua elkarrekin lan egitea da. Horrez gain, espazio gehiago izateko eskari erreala ere badago, eta arazo hori ahalik eta modurik hoberenean konpontzeko aukera aztertuko dugu. Ez dugu ahaztu behar 7 eta 82 urte arteko 1.800 ikasle inguru ditugula. Lehen ere esan dudan bezala, oso potentzial handia daukagu, eta Bilbon musika ekitaldi handiak antolatzeko unean kontuan izan behar da BilbaoMusikak bi banda profesional bikain eta eskola handia dituela. Hori da nire helburu nagusietako beste bat.

Zer da BilbaoMusikatik gehien harritu zaituena?

BilbaoMusikara heltzen zarenean, eraikinak badu bere pisua. Historia izugarria du atzean, emakumeen kartzela izan zen, eta hori nabarmentzen da. Hain sabai altuak, igarobideak… Eraikinak bere historiari buruz berba egiten digu, eta bere egiturak berak pixka bat zaildu egiten du eguneroko jarduna. Baina, zorionez, gaur egun hemen entzuten dena musika da!

Musikaz berbetan ari garenez, ba al duzu inolako musika prestakunt-zarik? Zein izan zen musikarekin izan zuen lehenengo harremana? Eta zein dira zure musika gustuak?

Oso txikia nintzela, 6 edo 7 urte nituela, nire aitaren ilusioa nik akordeoia jotzen ikastea zen, baina nik gitarra aukeratu nuen. Eta ez nuen gaizki egiten, baina nire jakin-minek beste bide bat hartu zuten. Musikaz oso era zabalean gozatzen dut, nire gaztaroko berbenetako musika, musika euskalduna edo 2003ko ekainean antolatu nuen eta Kulturako Diputatu gisa gauzatu nuen azken proiektua izan zen Rolling Stones taldearen kontzertua. Gainera, asko gozatzen dut Musika Bandaren kontzertuekin; haurtzaroko magiari eskainitako azkenengoan oso-oso ondo pasatu nuen. Eta ondo pasatu nuen, baita ere, Txistulari Bandaren azken Kantaldian edo martxoan Campos Antzokian, Eskolak eskaini dituen kontzertu pedagogikoetan. Nire burua nahiko zabalik dago musikarako.

Pedagogian lizentziatua eta hezkuntza berezian aditua zara. Uste al duzu espezializazio hori lagungarri izango zaizula BilbaoMusika osatzen duten giza taldeak zuzentzeko orduan?

Hurbiletik ezagutzen nautenek sarritan entzun didate hau esaten: ‘Eskerrak ez dudala nire lanbidea ahaztu!’. Pedagogiaren eta irakaskuntzaren zenbait alderdi oso lagungarri izan zaizkit, pertsonekin izan beharreko harremanetarako, batez ere. Esperientzia gradua da, baina oso garrantzitsua da giza taldeekin lan egiten jakitea; ezinbestekoa da nire jardueraren barruan. BilbaoMusikan ehun pertsona baino gehiago ari dira lanean, eta leku guztietan bezala, tentsioak ager daitezke, baina desberdintasunak, iritzi kontrajarriak, errespetuan oinarritu behar dira beti. Langileek errespetua erakutsi behar didate, eta nik errespetua erakutsi behar diet langileei. Edozeri buruz egin daiteke berba, eta dena jar daiteke mahai gainean, baina baldintza batekin: errespetuan eta elkarrizketan oinarrituta, beti ere. beti. Langileek errespetua erakutsi behar didate, eta nik errespetua erakutsi behar diet langileei. Edozeri buruz egin daiteke berba, eta dena jar daiteke mahai gainean, baina baldintza batekin: errespetuan oinarrituta, beti ere.

SOL GILTZAGaur norekin...

Iñaki Munilla

Bilboko Udal Musika Bandaren Tinbala jotzailea

MUSIKA ESKOLA

KONTZERTUEN HIRUHILEKOA Ikasturtea amaitzeko zorian dagoela, ikasleek, hilabeteotan egindako aurrerapenak irakasleen, senideen eta publiko orokorraren aurrean erakusteko aukera bikaina izango dute, Galeran eraikinean eta beste eszenatoki batzuetan antolatuko diren kontzertu eta entzunaldiei esker. Ikasturte amaierako kontzertuek amaiera bikaina emango diete ekainaren 13an eta 14an, Campos Eliseos Antzokian.

AGENDA

UDAL MUSIKA ESKOLAApirila: 14-15-18-21-25-26-28 Maiatza: 3-5-12-13-19-20-23-24-26-27-30-31Ekaina: 1-2-3-6-7-8-9-10-13-14-15-16-17-20-21

UDAL MUSIKA BANDA Apirila: 9-17-28-30 Maiatza: 14-20-27 Ekaina: 3-10-17-18-24

UDAL MUSIKA BANDA Apirila: 30 Maiatza: 7-14-21 Ekaina: 3-10-17-24

PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA Apirilean eta maiatzean aurrera jarraituko dute Musika Eskolak aurten antolatu dituen zazpi prestakuntza tailerretako batzuek. Tailer azken hauek apirilaren 8tik maiatzaren 6ra bitartean egingo dira, eta gure eskaintza pedagogikoa areagotzen lagunduko digute, era askotako pro-posamen interesgarrien bidez. Tailer horietakoren batean izena eman nahi baduzu, matriku-latzeko eta zure musika prestakuntza hobetzeko garaiz zaude oraindik.

EZINBESTEKOA... Carlos Javier González Bilboko Udal Musika Eskolako Bibolina Irakaslea

2016-2017 IKASTURTEKO BERRIKUNTZAK Ikasle berrientzako matrikulazio epea datorren apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. Gure musika ikasketen eskaintza oso anitza da, eta 7 urtetik aurrerako edozein adineko pertsonei dago zuzenduta. 2016-2017 ikasturteak berrikuntza batzuk ere jasoko ditu. Klaseen ordutegia zabaltzeaz gain, gure ikastaro kopurua handitu dugu, ikasgai eta materia berriak sartuz.

ELKARRIZKETAAna Madariaga Ugarte

Iñaki Munillak musikarekin duen harremanak bere lehenengo haurtzarora garamatza. Bere umetako urteak musika tresnaz inguratuta bizi izan zituen. Aita arotza zen lanbidez, baina orkestra batean jotzen zuen. Aroztegian musikarako gela bat zegoen, eta aitak bibolina eta saxofoia jotzen zituen bertan. Akordeoia eta tronpeta jotzen zuten bere anaiak ere bertan aritzen ziren euren taldeekin. Giro horretan, 3 urte bete orduko bateria jotzen hasi zen, familia osoa harrituta utziz. “Musika nire familiaren geneetan dago”, esaten du Munillak.

Bokazio goiztiar hori 1963an `La Gaceta del Norte´ egunkarian argitaratu zen “munduko bateria jolerik gazteena” artikuluan islatu zen. Ez zen izan komunikabideetan izan zuen agerpen bakarra. Txikitan irrati eta telebistako saioetara joan zen anaiekin, eta baita `Reina por un día´ izeneko talentu lehiaketara ere joan eta bigarren geratu zen. Artista berri hoberenari ematen zitzaion argazkia ere jaso zuen, garai hartan antzezle eta abeslari ezaguna zen Mikaelaren eskutik. “Garai hartako anekdota asko ditut”, adierazten du Munillak, eta gogoratzen du, adibidez, arotza zen bere anaiak bonbo berezia egin ziola. “Zapala zen behealdetik, jotzen nuenean jendeak ni ikusteko”.

Gaur egun musikari profesionala eta 1989tik Bilboko Udal Musika Bandako interpretea den arren, badago oraindik ere Barakaldon, jaio zen herrian, kalean geratu eta, “nik zu txikitan ikusi zaitut telebistan jotzen” esaten dionik.

Familia barruan jaso zuen prestakuntzaz gain, musika ikasketak egin zituen Kontserbatorioan. Barakaldoko Udal Musika Bandan bekadun aritu ostean, errefortzu gisa jardun zuen Bilboko Orkestra Sinfonikoan, eta Bilboko gauaren mundua ere ezagutu zuen, garai batean Urkixo Galerietako `El Pianísimo´ aretoan jo baitzuen. Bere ibilbide profesionala 1986an hasi zuen Ertzaintzaren Bandan, eta ia hiru urte egin zituen bertan. “Ertzaintzako ume mimatuak ginen”, azpimarratzen du Munillak.

Tinbal jolea denez, emanaldi batean etengabe jotzen ari diren beste musikariek ez bezala itxaron beharreko denboretara ohituta dago. “Esaten dutenez, sinfonia baten entseguetan perkusio joleak platertxokada bakarra eman behar zuen, baina unea heldu zenean, despistatu eta ez zuen eman. Beraz, maisuak entsegua geratu eta ‘Zu, etxera, ikastera!’ esan zion”. Beste kide askok ere adierazten duten bezala, Bandan zoriontsu dela esaten du, eta 2003. urtetik aurrera, Bilboko Udaletik eta BilbaoMusikaren gerentziatik emandako bultzadari esker taldeak hartu zuen ibilbide berria azpimarratzen du.

SOL GILTZA Gaur norekin...

Iñaki Munilla

KONTZERTUEN HIRUHILEKOA

Apirila, maiatza eta ekaina errezitaldiz beteta datoz Galera eraikinera, ikasleek egindako aurrerapenak erakusteko aukera izan dezaten. Apirileko lehenengo entzunaldia 14an izango da, txistu ikasleek La Galeran emango duten kontzertuarekin. Egun horretan bertan, gure Abesbatza gazteak B.A.E.-ren (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) Udaberriko Kontzertuetan hartuko du parte, Bagabiltzarekin eta Sestaoko Orfeoiarekin batera, Sestaoko Musika Eskolan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Hiru abesbatza horiek maiatzaren 3an ere arituko dira La Galeran, eta maiatzaren 13an Santutxuko Andre Maria Erregina Parrokian.

Horrez gain, apirilaren 21ean kantu ikasleen entzunaldia egongo da La Galeran, eta 25ean, musika tresna taldeko ikasleen kontzertua. Hilabete honetako agenda, Musika Tresna Modernoen Sailak apirilaren 28an Hika Ateneoan antolatuko duen Jam Sessionarekin amaituko da. Areto berak gure ikasleen inprobisatutako musika saio gehiago hartuko ditu, maiatzaren 26an eta ekainaren 16an.

PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA

Interesatuta dauden pertsona guztiek materia espezializatuetako prestakuntza osatzeko aukera izango dute apirilean eta maiatzean, Musika Eskolak Sorkunde kaleko 8an duen egoitzan antolatu dituen tailerrei esker. Lehenengo prestakuntza-jarduera, Antonio Domingok apirilaren 8an, 9an eta 10ean eskainiko duen `Perkusioa ikasgelako baliabide gisa´ tailerra izango da. Musika irakasleei zuzenduta dago, irakaskuntza teknikak hobetzeko xedez. Antonio Domingoren hitzetan: “Ikasgelan perkusioa baliabide gisa hartuta, eta horretan oinarrituta dago ikastaro hau. Esperimentu honek frogatuko du gizaki guztiak musika egiteko gai direla, gizaki guztiek soinua dutela”.

Api r i lan ere , A l ip io Guinaldok `Egurrezko-haize ins t rumentuen konponketak e ta mantentze lanak´ ta i le r ra emango du 8an, 15ean, 22an e ta 29an. Haize-zurezko musika t resnekin ar i t zen d i ren musikar iak d i ra ta i le r hor ien jasotza i leak . Ber tan mekanika e ta mater ia l funtsak lantzeaz ga in , ha ize musika t resnen mantentze e ta konponketa lan orokorrak ere landuko di ra .

2016-2017 IKASTURTEKO BERRIKUNTZAK

2016-2017 ikasturtea berrikuntzez beteta egongo da gure eskolan. Lehenengoa, ikasleek aukeratu dezaketen klaseen ordutegia zabalagoa izango dela da. Horrela, klase ordutegi aukera berriak eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era eta 13:30etik 17:00etara. Horrez gain, Musika Lengoaiako beste ikasturte bat gehituko da, bosgarren ikasturtea. Musika informatikan materia berria eskainiko dugu, Muse Score, eta sormenezko informatikako beste ikastaro bat gehituko da. Dantza eta perkusio tradizionala ikasgai osagarri gisa eskainiko dira gure eskolako ikasleentzat. Azken gai horiek La Galerako gure egoitzan baino ez dira eskainiko, eta musika tresna bateko edo kantuko 5. ikasturtea edo hurrengoak egiten ari diren III. eta IV. mailako ikasleei egongo dira zuzenduta. Prestakuntzan gehituko diren gai berri horien aurrean, analisi ikasgaia desagertu egingo da datorren ikasturtean.

EZINBESTEKOA... Carlos Javier González

Duela egun batzuk mezu bat jaso nuen, nire “ezinbesteko lanei” buruz idazteko eskaria eginez. Harrituta geratu nintzen, zer egin jakin barik! Nola aukeratu Mozarten xumetasunaren, Beethovenen sormenaren, Haydnen dotoretasunaren, Bachen sakontasunaren, Mendelssohnen gaztetasunaren edo Schumannen erokeriaren artean! “Ezinbesteko” horiekin zer esan nahi ote zuten pentsatu nuen, eta azkenean, bilatzen zutena nire bihotza, edo zergatik ez, nire arima, ukitu duten lanak bilatzen zituztela ulertu nuen.

Hoberena, aukeratutako lanak nigana zelan heldu ziren, eta gaur egun zerrenda hau osatzen duten “ezinbestekoen” parte zelan bilakatu ziren azaltzea zela erabaki nuen, eta guztien artean, hemen aurkeztu behar dizkizuedan hiru aukeratu nituen.

Nire lehenengo lana Rimsky-Korsakoven `Sherezade´ da. Nigana, Noah Gordonen `El Médico´ eleberriaren irakurketarekin batera heldu zen, irakurritakoaren eta entzundakoaren arteko maridaje bikain gisa: abenturak, Ekialdeko bizimodua… Geroago jakin nuenez, lana `Mila eta bat gauak´ idazlanean zegoen inspiratuta, eta horrek ezin hobeto azaldu zituen nire

Gure egoitzan, akordeoi ikasleak izango dira entzunaldiaren protagonistak: maiatzaren 26an baxu eta kontrabaxu ikasleen txanda izango da, eta 31n gitarra eta gitarra elektriko ikasleena. Horrez gain, gure eskolak Combo entzunaldia antolatuko du Bilborocken 23an, eta Dantzaldia maiatzaren 30ean.

Ekainean, kontzertuek maiztasun handiagoa izango dute. Gitarra eta gitarra elektriko ikasleen entzunaldiak egongo dira (ekainaren 2an eta 8an), pianokoena (3, 10 eta 15), teklatukoena (ekainaren 6an), bateria eta perkusioko ikasleena (7an) eta Sinfonikoen Sailekoena (16 eta 20). Azken hilabete horretan, Zornotza Ahotsak abesbatzaren kontzertu bi izango ditugu, 9an La Galeran eta 15ean Zornotza Aretoan. Ekainaren 21ean jasoko du gure egoitzak orain arte programatutako azken kontzertua, BilbaoMusikako Big Bandak eskainiko duena.

Aurretik, ekainaren 13an eta 14an, Campos Antzokiko agertokia gure eskolako ikaslez beteko da, Ikasturte Amaierako Kontzertuetarako. Bi egunetan hitzordua arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da.

Apirilaren 11n, astelehenean, ‘multzo anitzetarako konponketak egiteko teknikak’ izeneko ikastaroa hasiko da, eta apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an jarraituko du. Oskar Garcíak emango du musika tresna multzo anitzetarako konponketa tekniketan lehen pausoak eman nahi dituzten irakasleei eta musikariei zuzendutako tailer hori. Beste gai batzuen artean, 2, 3 eta 4 ahotsetarako idazketa teknika orokorrak gauzatzen, pianorako partitura bat beste multzo batzuetara egokitzen edo soinu artxibo batean oinarrituta moldaketa bat egiten ikasi ahal izango dute.

Amaitzeko, Urko Sangróniz Bilboko Koral Elkartearen Euskeria koruaren zuzendariak `Pedagogia eta abesbatzen zuzendaritza´ kurtsoa emango du. Abesbatza arloan interesaturik dauden pertsonei zuzendutako ikastaro hau apirilaren 15ean, 22an eta 29an eta maiatzaren 6an egingo da. Tailer horretan entsegu dinamika, gorputzaren eta ahotsaren prestaketa, ahots teknika, errepertorioa, entzunaldia eta zuzendaritzako arazoen konponketa landuko dira.

Ikastaroen matrikulazioak egiteko epea zabalik egongo da plaza guztiak bete arte. Izena emateko: BilbaoMusikan, 94 416 47 85 telefonoan edo www.bilbaomusika.eus web orriaren bitartez.

2015-2016 ikasturtean, 7 eta 82 urte tarteko 1.750 ikasle inguruk musika ikasi dute gure eskolan, 53 irakasleren laguntzaz. Eskolak BilbaoMusikaren egoitzan emango dira, Galera deritzon eraikinean alegia (Sorkunde, 8), bai eta Deustu, Félix Serrano (Indautxu), Pío Baroja (Txurdinaga) eta Epaltzaren Alarguna (Campo Volantín) ikastetxeetan ere.

Oraindik ez bazara gure eskolan ikastera animatu, garaiz zaude oraindik; ikasle berrientzako matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du. Eskariak eskolan bertan egin daitezke apirilaren 21era arte, edo www.bilbaomusika.eus webgunearen bitartez, apirilaren 22ko, ostiraleko, 14:00ak arte.

BilbaoMusikan, jendeari arreta egiteko ordutegia 09:00etatik 21:00etara bitartekoa da, astelehenetik ostiralera. Onartuen zerrenda, zozketa egin ondoren, eskolako iragarki-taulan eta web orrian jarriko da maiatzaren 6an. Maiatzaren 6tik 16ra arteko epea izango dute matrikula egiteko.

sentsazio guztiak. Ordutik, Sherezade nire lehenengo “ezinbesteko” lan bilakatu zen. Ikasten emandako ordu luzeetan izan nuen lagun, irrati-cassette autoreverse batean, Radio Clásica katean kasualitatez grabatutako zinta hura behin eta berriro jarriz.

Nire bigarren lana Tchaikovskyren `Biolin eta orkestrarako kontzertua´ da. Ikasle batek helarazi zidan esperientzia kontatu nahi dizuet, nire berdin-berdina delako. Esan zidanez, kasualitatez entzun zuen irratian. Berehala maitemindu zen musikaz, eta antsiaz beteta gozatu zuen kontzertuaren 40 minutuez, esatariak lanaren izenburua berriro noiz errepikatuko zuen zain, une horretatik aurrera, eta betiko, bere “ezinbestekoen” parte izan zedin. Horrelakoa da kontzertu hori, entzun eta berehalako maitasuna.

Nire azken ezinbesteko lana zinearen bitartez heldu zen nigana, John Williamsen eta Steven Spielbergen eskuetatik: `Schindlerren Zerrenda´. Ezin dut esan filma ikusi nuen lehen aldian zerk hunkitu ninduen gehiago, musikak ala zuri beltzeko irudi haiek, 18 urtetik gorakoentzako musika eta irudiak, letra larriz idatzitako musika eta irudiak. Lan gutxik lortu dute ikusten dugunaren eta entzuten dugunaren arteko horrelako lotura sakona sortzerik. Eta hori gutxi balitz, Itzack Perlmannen interpretazioa bikaina da.

Eta, azkenik, zuentzat “ezinbestekoa” den horretan pentsatzea eskatu nahi dizuet. Gehien atsegin duzuen musikarekin laguntzen baduzue, bihotzera eta arimara helduko zaizue, zuzenean.

MUSIKAESKOLA

Bandak agenda betea eta anitza izango du hilabete hauetan, gure musikariak hainbat agertokitara eramanez. Vila de la Sénia Banden Nazioarteko Sariketaren 10. urteurrena dela eta, gure taldeak, José Rafael Pascual Vilaplana zuzendaria (argazkia © Fernando Caballer) buru duela, apirilaren 9an Tarragonako udalerri horretan eskainiko den ospakizuneko kontzertua eskaintzeko gonbidapena jaso du. Egun batzuk geroago, apirilaren 17an, Euskalduna Jauregiko Auditorioak 2016ko neguko denboraldiaren amaierako kontzertua jasoko du. `Oroipenak ezagutzen´ izenburupean. Bandak bestelako musika tresna bat, marinba, eskainiko die ikus-entzuleei, eta Vicente Zaragoza BOSeko perkusio jolea arituko da bakarlari gisa.

Hilaren amaieran, gure musikari profesionalak, Bilboko Kontserbatorioko ikasle azpimarragarriekin batera arituko dira Sarrikoko musika zentroko Auditorioan eskainiko den kontzertu berezian. Kontzertua, Bandak zenbait ikastetxerekin, eta Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioarekin, jakina, aurrera daraman lankidetzaren emaitza da. Hitzordua apirilaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Horrez gain, larunbatean, apirilaren 30ean, gure Musika

2004ko urtarrilean sortu zenetik egungo Txistulari Bandak zeozer erakutsi badu, hainbat agertokitan eskaintzen dituen emanaldien aniztasuna eta kalitatea da: Euskalduna Jauregiko Auditoriotik barikuetan Alde Zaharreko kaleetatik eskaintzen dituen kalejiretara, BilbaoMusikako egoitzan ematen dituen kontzertu didaktikoak edo Bilboko Udaleko protokolo ekintzetan eta agintariei harrera emateko ekitaldietan musika jarriz.

Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak 12 urte daramatzate sustraiko musika hoberena, txisturako atzoko eta gaurko lan hoberenak, zabalduz.

Joan den martxoaren 23an, Joserra Gutiérrez konposatzaileak diseinatutako ‘Zu ere txistulari’ ikuskizunaren estreinaldiarekin itxi zen Euskalduna Jauregiko kontzertu denboraldia amaitu ondoren, hiruhileko honetan gure txistulariek Bilboko hainbat auzotako kaleak animatuko dituzte, errepertorio herrikoiarekin.

APIRILA14 // Udaberriko Kontzertuak. B.A.E.: Bagabiltza, Sestaoko Orfeoia eta BM Gazte Abesbatza

// Sestaoko Musika Eskola. 20:00etan

15 // Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:30etan

18 // Musikene Zikloa. Metalezko Bostkotea // La Galera. 19:00etan

21 // Kantu Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:00etan

25 // Talde Instrumentala Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 20:00etan

26 // Musikene Zikloa. Jazz Kontzertua // La Galera. 19:00etan

28 // Musikene Zikloa. Kantua // La Galera. 19:00etan

28 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

MAIATZA3 // Udaberriko Kontzertuak. B.A.E.: Bagabiltza, Sestaoko Orfeoia eta BM Gazte Abesbatza // La Galera. 20:00etan

5 // Txistu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan

12 // Txistu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan

13 // Udaberriko Kontzertuak. B.A.E.: Bagabiltza, Sestaoko Orfeoia eta BM Gazte Abesbatza // Santutxuko Andre Maria Erregina Parrokia. 20:00etan

19 // Oboe Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan

20 // Akordeoi Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:00etan

23 // Moderno-Sailaren Kontzertua / Audizioa (Konboak) // Bilborock. 19:00etan

24 // Dantza eta Musika Tradizio-Sailaren Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan

26 // Baxu eta Kontrabaxu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan

26 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

26 // Berri Barrok txistu taldearen Kontzertua // La Galera. 20:00etan

27 // Les Galoubets de la Chambre taldearen Kontzertua // La Galera. 18:30etan

30 // Dantza eta Musika Tradizio-Sailaren Kontzertua / Audizioa. Dantzaldia // Bilborock. 19:00etan

30 // 3 Mailara Sartzeko Sinfoniko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan

31 // Gitarra eta Gitarra Elektriko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan

EKAINA 1 // 4 Mailara Sartzeko Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan

2 // Gitarra eta Gitarra Elektriko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan

2 // Saxofoi Ikasleen Kontzertua // Félix Serrano. 19:00etan

3 // Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 17:30etan

6 // Teklatu Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan

7 // Bateria eta Perkusioa Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:30etan

8 // Gitarra eta Gitarra Elektriko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:45etan

9 // Abesbatzen Entzunaldia: Zornotza Ahotsak // La Galera. 20:15etan

10 // Piano Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:00etan

13 // Ikasturte Amaierako Kontzertua I // Arteria Campos Elíseos Antzokia. 19:00etan

14 // Ikasturte Amaierako Kontzertua II // Arteria Campos Elíseos Antzokia. 19:00etan

15 // Piano Ikasleen Kontzertuak / Audizioak // La Galera. 18:00etan eta 19:30etan

15 // Abesbatzen Entzunaldia: Zornotza Ahotsak // Zornotza Aretoa. 20:15etan

16 // Sinfoniko-Sailaren Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan

16 // 3 Mailara Sartzeko Sinfoniko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 16:30etan

16 // Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

17 // 4 Mailara Sartzeko Kontzertua / Audizioa // La Galera. 17:00etan

20 // 3 Mailara Sartzeko Sinfoniko Ikasleen Kontzertua / Audizioa // La Galera. 18:00etan

20 // Sinfoniko-Sailaren Kontzertua / Audizioa // La Galera. 19:30etan

21 // 4 Mailara Sartzeko Kontzertuak / Audizioak // La Galera (107). 17:00etan eta 18:30etan

21 // Big Band Kontzertua // La Galera. 20:00etan

APIRILA9 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Séniako Musika Banden 10. Nazioarteko Lehiaketa // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Tarragona. La Sénia Kultur Etxea. 20:00etan

17 // 2016ko Neguko Denboraldiaren Azken Kontzertua. `Oroipenak ezagutzen´ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana. Bakarlaria: Vicente Zaragoza Llorca (marinba) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

28 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioa. 19:00etan

30 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Nazioarteko Flauta Jaialdia (Espainiako Flautisten Elkartearen 4. Konbentzioa) // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana. Bakarlariak: Juana Guillem (flauta), Iñaki Gurruchaga (piccolo) eta Juan Jesús Silguero (flauta) // Campos Elíseos Antzokia. 18:00etan

MAIATZA14 // Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Buia. 12:00etan

20 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Dantza eta Balleta´ // Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 19:30etan

27 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Bandarako Oberturak´ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Areatzako Kioskoa. 19:30etan

EKAINA 3 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Ipuinak eta Elezaharrak´ // Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 19:30etan

10 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Martxa eta Polka´ // Zuzendaria: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 19:30etan

17 // 2016ko Udaberriko Denboraldiaren Kontzertua. `Pasodoblearen Istorioa´ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Areatzako Kioskoa. 19:30etan

18 // Bilboko Udal Musika Bandaren eta Bilboko Koral Elkartearen Kontzertua // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Muga Upeltegiak. Haro (Errioxa). 12:30etan

24 // Bilboko Udal Musika Bandaren & AIKO Taldearen Kontzertua. ‘BANDtzaldia’ // Zuzendaria: José R. Pascual Vilaplana // Plaza Barria. 19:30etan

APIRILA 30 // Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // San Frantzisko Auzoa. 19:00etan

MAIATZA 7 // Kultura Kalez Kale. Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Miribilla Auzoa. 12:30etan

14 // Kultura Kalez Kale. Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zabala Auzoa. 12:30etan

21 // Kultura Kalez Kale. Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // San Adrián Auzoa. 12:30etan

EKAINA3// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan

10// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan

17// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan

17// Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira eta Kontzertua // Erzilla. 19:00etan

24 // Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira // Zazpi Kaleak. 11:00etan

Bandak kontzertua eskainiko du Espainiako Flauta Joleen Elkartearen IV. Konbentzioaren ekitaldi egitarau zabalaren barruan. Campos Antzokian izango da, eta Pascual Vilaplanaren esanetara, haize musika tresna joleek eta Banda osoak, ospakizun horretarako bereziki diseinatutako egitaraua eskainiko dute, lau bakarlarirekin: Juana Guillem Espainiako Orkestra Nazionaleko flauta nagusia eta gure Bandako Iñaki Gurruchaga (piccolo) eta Juan Jesús Silguero (flauta) interpreteak.

Maiatzean eta ekainean, Areatzako pasealeku enblematikoa musikaz beteko da Bandaren udaberriko kontzertuekin. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Ostiraletan eskainiko dira, maiatzaren 20an eta 27an eta ekainaren 3an, 10ean eta 17an, Areatzako Kioskoan, ehun urte baino gehiago dituen gure taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean. Aurten, musika ezagupenez eta estreinaldiz betetako denboraldi bikainari amaiera emateko, Bandak eta Aiko Taldeak ‘BANDtzaldia’ ikuskizuna eskainiko dute Plaza Barrian, ekainaren 24an, ostiralean.

Apirilaren 30ean, Banda San Frantzisko auzoan arituko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertako biztanleek eta bertan dabiltzanek gure txistularien zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute, eta hala nahi dutenek, hain gureak diren kantuak dantzatu ahal izango dituzte.

Kultura Kalez Kale programari esker, gure txistularien musika Miribilla auzora helduko da maiatzaren 7an, Zabala auzora ekainaren 14an eta San Adrian auzora ekainaren 21ean, zapatuan. Kalejira guztiak eguerdiko 12:30etan hasiko dira. Eguraldiaren eta auzo bakoitzaren ezaugarrien arabera, gure txistulariak kalez kale ibiliko dira edo plazaren batean emanaldia eskainiko dute. Edozelan ere, mila urte baino gehiago izan arren modaz pasatzen ez den musika tresna horren, txistuaren, soinuak, auzo horien eta bertako biztanleen goizak animatuko ditu.

Kontzertu zikloez eta ikuskizun programa ugariez gain, Txistulari Banda, bere musika eskatzen duten auzo guztien esku dago. Hala nahi duenak, gure txistulariekin harremanetan jar daiteke, Sorkunde kaleko 8an dagoen BilbaoMusikaren egoitzan, 94 416 47 85 telefono zenbakian edo [email protected] helbide elektronikoan.

UDALBANDA

TXISTU BANDA

AGENDA

UDAL MUSIKA ESKOLA

AGENDA

UDALMUSIKABANDA

AGENDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

Informazio gehiago www.bilbaomusika.eus

BilbaoMusika © 2011 | Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbao | [email protected] | Tfnoa.: 94 416 47 85 · Faxa: 94 415 51 71

Bilboko Udal Musika Bandaren Tinbala jotzailea

Agertoki asko

Kultura herrikoia

BilbaoMusikako Bibolina Irakaslea