tolosaldea.hitza.info berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · alegia gazteen artean...

8
Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna, 2012ko maiatzaren 31. IX. urtea. 2.359. zenbakia. tolosaldea.hitza.info ‘Berandu baino lehen’ lelopean antolatu dute aurten, Tolosaldeko Aste Berdea Igandean hasiko dira ekitaldiak Tolosako Leidor aretoan eskainiko duten ‘The wish fish’haurrentzako filmarekin Ekimenaren helburua da «herritarrek bizitzeko modu eta esperientzia ekologikoak ezagutu eta hortik aurrera praktikan jartzea» q 2 Anoetako dantzarien emanaldiarekin hasiko dituzte herriko jaiak Bihar 22:30ean izango da emanaldia; igandean Dantzari Txiki Eguna izango dute, eta kukua asteazken iluntzean iritsiko da q 4 Biodibertsitatea zaintzeko konpromisoa hartu dute haurrek Amaitzear den ikasturte honetan zehar, Eskola Agenda 21aren barruan, biodibertsitatea zer den eta zergatik den garrantzitsua ikasi dute Tolosaldeko 7.200 ikaslek q 2 Leitzako historia ondarea berreskuratzeko lanari ekin dio Burdina taldeak Ekainaren amaierara arte egongo dira Leitzaranen kokaturiko bi karobi eta meategi bat auzolanean garbitzen; «arbasoek utzitako altxorra» ezagutarazteko panelak jarri eta ibilbideak egitea da taldearen nahia q 7 Xabier Arruti Burdina taldeko kidea, atzean berreskuratutako karobi bat duela. I. TERRADILLOS Ibarrako udalbatzak atez ateko sistema martxan jartzea erabaki du Osoko bilkuran Bilduk aldeko botoa eman dio eta EAJk kontrakoa; hainbat herritar onartutako hondakin bilketaren aurkako sinadurak biltzen hasi dira q 6 Ehun bikote inguruk hartuko dute parte bihar hasiko den Hitza Txapelketan Eskualdeko pilotazaletasunaren isla da, urtero, lehiaketa; finalak uztailaren 14an izango dira, Tolosako Beotibar frontoian q 5

Upload: others

Post on 14-Aug-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3

Osteguna, 2012ko maiatzaren 31. IX. urtea. 2.359. zenbakia. tolosaldea.hitza.info

‘Berandu baino lehen’ lelopeanantolatu dute aurten,Tolosaldeko Aste Berdea Igandean hasiko dira ekitaldiak TolosakoLeidor aretoan eskainiko duten ‘The wish fish’haurrentzako filmarekin

Ekimenaren helburua da «herritarrek bizitzekomodu eta esperientzia ekologikoak ezagutu eta hortik aurrera praktikan jartzea» q2

Anoetakodantzarienemanaldiarekinhasiko dituzteherriko jaiakBihar 22:30ean izango daemanaldia; igandeanDantzari Txiki Egunaizango dute, eta kukua asteazken iluntzean iritsiko da q4

Biodibertsitateazaintzekokonpromisoahartu dutehaurrekAmaitzear den ikasturtehonetan zehar, EskolaAgenda 21aren barruan,biodibertsitatea zer den etazergatik den garrantzitsuaikasi dute Tolosaldeko7.200 ikaslek q2

Leitzako historia ondareaberreskuratzeko lanariekin dio Burdina taldeakEkainaren amaierara arte egongo dira Leitzaranen kokaturiko bi karobieta meategi bat auzolanean garbitzen; «arbasoek utzitako altxorra»ezagutarazteko panelak jarri eta ibilbideak egitea da taldearen nahia q7

Xabier Arruti Burdina taldeko kidea, atzean berreskuratutako karobi bat duela. I. TERRADILLOS

Ibarrako udalbatzakatez ateko sistemamartxan jartzeaerabaki duOsoko bilkuran Bilduk aldeko botoa eman dio eta EAJk kontrakoa; hainbat herritar onartutako hondakin bilketarenaurkako sinadurak biltzen hasi dira q6

Ehun bikote ingurukhartuko dute partebihar hasiko denHitza Txapelketan Eskualdeko pilotazaletasunaren isla da, urtero,lehiaketa; finalak uztailaren 14an izango dira,Tolosako Beotibar frontoian q5

Page 2: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

Tolosaldea › 2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko maiatzaren 31, osteguna

Imanol Garcia Landa

Duela hogei urte onartu zutenRio de Janeiron mundu mailakoAgenda 21a eta hori gogoan izanzuten atzoko Tolosaldeko AsteBerdearen aurkezpenean. Hainjustu, Berandu baino lehen leloajarri diote Aste Berdeari, «azken20 urteetan garapen jasangarria-ren alde mundu nahiz herri mai-lan hartutako erabakiak ez baiti-ra nahikoak izan ingurumen kali-tatea bermatu eta gizartejustuago bat eraikitzeko», esanzuten.

Aste Berdearen helburua he-rritarrek bizitzeko modu eta espe-rientzia ekologikoak ezagutu etahortik aurrera praktikan jartzeada. «Guzioi dagokigu ekonomia,ekoizpen eta kontsumo eredu ja-

sangarri bat eraikitzeko urratsakematea», azaldu zuten, «bestela,etorkizuneko belaunaldiek ez bai-tituzte bermatuta izango bizirau-teko beharrezkoak diren naturbaliabideak».

Aurkezpenean Garbiñe Mendi-zabal Tolosaldea Garatzenekoudal garapeneko teknikaria, Je-xux Peñagarikano Ibarrako alka-tea, Rosa Agirrre Villabonako In-gurumen zinegotzia, Amaia Ota-zo Kutxa Ekoguneko kontsumoarduratsuaren arduraduna, etaIrune Altuna eta Haizea Uzku-dun ikasleak izan ziren. Peñagari-kanok eskualdean udalen eta he-rritarren artean zein gai aztertueta landu behar diren zehaztuzuen: «Ingurumenaren babesaeta ekonomia uztartzea, hondaki-nak murriztea, berrerabiltzea etabirziklatze tasa handitzea, ener-gia berriztagarriei bultzada ema-tea, garraio publiko baten aldekoapustua, bizikleta eta oinezkoendesplazamenduak handitzea,udal jardueretan ingurumen iriz-pideak barneratzea, besteak bes-te».

Tolosaldea Garatzenen koordi-nazioarekin prestatu dute Tolo-saldeko udalek Aste Berdearenegitaraua, ekainaren 3tik 17ra.Hainbat ekitaldi antolatu dituzte,tartean, ekainaren 9an KutxaEkogunearekin batera Tolosanegingo den Eko Bira azoka. AsteBerdearen zehar zinema, mahaiinguruak, hitzaldiak, ipuin kon-taketak, Mugarik Gabeko Albai-tarien erakusketa, ibilaldia, tru-ke azoka, bigarren eskuko azoka,sentsibilizazio kanpainak… egin-go dira.

Bestalde, Tolosaldeko EskolaAgenda 21etik egin duten bideoaaurkeztu zuten. Bertan, Hiruki-de, Samaniego eta Lizartzako es-kolako ikasleek parte hartu dute,eta orain 20 urte neska batek Riode Janeiroko goi bileran esanda-koak ekarri dituzte gogora filma-ketan. Finean, ikasle guztiak or-dezkatzen dituzten eta bideoanagertzen diren haurrek, inguru-menaren babesean hitzetatikekintzetara pasatzeko eskatzendiete helduei, eta bereziki, eraba-kiak hartzen dituztenei.

«Jasangarritasunaren alde ez da nahikoa egin»

Tolosaldeko AsteBerdea aurkeztu dute;ekainaren 3tik 17rabitartean hainbatekitaldi egingo dira

Tolosaldeko Aste Berdea aurkeztu zuten, atzo, Tolosako Topic aretoan. I.G.L.

EKAINAK 3, IGANDEA

TOLOSAp17:00.The wish fish haurren-tzako zinema, Leidor aretoan.

EKAINAK 4, ASTELEHENA

IBARRAp19:00.Mahai ingurua Eko eti-ketatik haratago, benetakoiraunkortasun baten bila izen-burupean, kultur etxean.

EKAINAK 5, ASTEARTEA

IBARRAp11:30-13:00.Uzturpe ikastola-ko ikasleek txakur kaken inguru-ko sentsibilizazio kanpainaegingo dute.TOLOSApGoiza. Ingurumenari buruzkogaldeketa egingo dute herrikoikasleek kaleetan zehar.p19:30.Zorrez beteriko siste-ma baten aurrean, irtenbideekofeminista hitzaldia, bilkuraaretoan.ALEGIAp17:00.Arándonos la piel era-kusketaren inaugurazioa, Kwa-ku Ananse/ Armiarma gizonaipuin afrikarraren kontaketare-kin. Erakusketa ekainaren 6tik30era.VILLABONAp19:30.Zero Zabor estrategiaudalaren ikuspegitik hitzaldia,Amasako kultur etxean.

EKAINAK 6, ASTEAZKENA

ZIZURKILp19:00.Hondakinen kudeake-

ta. Zero Zabor Taldea hitzaldia,Atxulondo kultur etxean.VILLABONAp19:30.Zero Zabor estrategiaudalaren ikuspegitik hitzaldia,Amasako Kultur etxean. ElizatikEtxe Ondora arteko bizilagu-nentzat.

EKAINAK 7, OSTEGUNA

ZIZURKILp19:00.Errausketari ateak ix-ten dokumentala eta mahai-in-gurua, Atxulondo kultur etxean.VILLABONAp19:30.Zero Zabor estrategiaudalaren ikuspegitik hitzaldia,udaletxeko bilkura aretoan. Eli-zatik Txerminera arteko bizila-gunentzat.

EKAINAK 8, OSTIRALA

VILLABONAp17:00-20:30.Villabonako Bi-garren Eskuko Azoka, ErrebotePlaza eta Salvadora auzoarenartean.

EKAINAK 9, LARUNBATA

VILLABONAp11:00.Atari Bizi lehiaketakolore banaketa, Berdura Plazan.TOLOSAp11:00-14:00 ETA 16:30-19:30.Ekoesperientzien Azoka-Ekobira, Triangulo Plazan.

EKAINAK 10, IGANDEA

TOLOSAp10:00-14:00.Truke Azoka,Zerkausian.

GEgitaraua (ekainaren 10a artekoa)

I. Garcia Landa

Eskola Agenda 21ean parte har-tzen dutenek bukatu berri dituzteudaletan egindako aurkezpenak.Ikasturte honetan biodibertsita-tea gaia landu dute 7.200 ikasle es-kualdeko hamaika herritan: Adu-na, Alegi, Anoeta, Asteasu, Be-rastegi, Bidegoian, Ibarra, Irura,Tolosa, Villbabona eta Zizurkil.

Tolosako Ingurumen Zentroa-rekin batera landu da ikastetxee-tan Agenda 21. Bertako OihanaOrkolagak azaldu duenez, «aur-tengo helburua biodibertsitateazer den eta zergatik den garran-tzitsua barneratzea izan da».

Gaia lantzeko hasieran irakas-leekin formakuntza saioak egitendituzte hasieran. «Gero irakasle-ak hasten dira eskolaren kudea-ketan moldaketak egiten gaialantzeko, eta aldi berean, curricu-lumean txertatzeko», esan du Or-kolagak. Ingurumen Zentrotikprestatzen dizkiete fitxa batzukherriko diagnostikoa egiteko, etahortik ateratzen dituzte ondoriobatzuk. Ondorio horitan oinarri-

tuta ikaleek konpromiso batzukhartzen dituzte eta udalari propo-samenak egiten dizkiote. Hainjustu, konpromiso eta proposa-men horien berri eman dituzteudal ordezkariekin egindako bile-ra-aurkezpenean.

Diagnostikoa egiterakoan, he-rrietako berdeguneetan nolakobiodibertsitatea dagoen ikusidute. «Espezie kopuruaren arabe-ra, ikusi dute biodibertsitate han-dia edo txikia dagoen herrian etainguruetan», esan du Orkolagak.Espezie inbaditzaileekin ere lanaegin dute, gehienbat landareekineta zenbait maskota motekin ere.Paisaia ere landu dute, «gizakienekintzek duten eragina ikusteko,

errepideek, azpiegiturek...», azal-du du. Eskolako baratzea ere era-bili dute biodibertsitatea lantze-ko, eta baita baserritarren ga-rrantzia ere. Ibaiak izan dirajorratu duten beste gaia.

Ondorio nagusienetako bat na-tura zaintzearen garrantziaz ja-betzea izan da. «Denok dakiguzaindu behar dela natura, baina,hala ere, biodibertsitatearen gu-

txitzean eragina duten gauzakegiten ditugula konturatu dira»,zehaztu du ingurumen teknika-riak. «Gai zabala da, eta horrega-tik naturan gauza guztiak erlazio-natuta daudela ulertzea izan daaurten landu dutena». Hala, har-tutako konpromiso asko bide ho-rretatik joan dira, hau da, biodi-bertsitatea gehiago errespetatze-ko ahalegina egitea.

Biodibertsitatearengarrantziaz jabetu diraEskola Agenda 21 landuduten ikasleek udalordezkarien aurreanegindako aurkezpenakbukatu dituzte

Zenbait ikasle, Irurako ikastolako baratzean. HITZA

Page 3: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

Eneritz Maiz Alegia

Alegiako Aralar institu-tuko ikasleek auzola-na zer den ikasi dute.Iaz hasi ziren lehen al-

diz, Ikasketa eta Zerbitzu Solida-rioaren proiektuarekin lanean.Erlijioko ikasgaiaren barrukoproiektua da, Zerbikas.

Hamahiru ikasleko taldea da,eta iaz, eskola barruan egin zituz-ten elkartasun ekitaldiak. HaurHezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoikasleekin izan zuten lehen espe-rientzia. Tailertxo batzuen bidez,eskulanak, jokoak eta dantzakegin zituzten. «Esperientzia osopolita izan, eta oso gustura geratuginen guztiak». Aurten, errepika-tu egin dute.

Martxoan, ordea, Amezketakoeskolara ere egin zuten saltoa.Bertako ikasleekin pare bat ordu-ko saioa egin zuten Alegiakoak.Era berean, herrian ere beraienlaguntza eskaini dute.

Herriko lanak egitenAurten, udaleko Gizarte Zerbi-tzuekin harremanetan jarri zirenzer egin zitekeen aztertzeko. Hi-ruzpalau proposamenen artetik,bat atera zen garaile: auzolana.Hiru saio eginak dituzte, eta lau-garrena gaur bertan izango dute.Bazkal ostean elkartuko dira guz-tiak udaletxearen aurrean, etaudaleko langileak jarriko die lanaikasleei. Hauek, talde batean edo-ta bitan banatuta egiten dute eginbeharrekoa.

Herriko gune ezberdinak txu-kuntzea edota garbitzea tokatu

zaie, orain arte. Pasa den astean,esaterako, aulkiak pintatu zituz-ten. Eguraldi ona tokatu zaieegun guztietan, eta bikain aritudira lanean.

Errepikatzeko moduko espe-rientzia dela azaldu du ArantxaElorza irakasleak: «Lehen aldia

izateko oso ongi atera da, eta ikas-leen balorazioa ere oso ona delaesan behar da».

Guztia eginda ematen zaien gi-zarte honetan, helburua, beraiekere zerbait egin dezaketela ikas-tea izango da. [email protected]

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa proiektuaren barruan ikasleak gela utzieta kalera atera dira herriko lanak egitera. Iaz hasi ziren egitasmoarekin,baina aurten atera dira eskolatik kanpo elkartasuna adieraztera.

Txikitatik auzolana zer den ikasiz

Udaleko langileak beraientzat prestatutako lana egiteko aginduak adi entzuten dituzte ikasleek. E. MAIZ

Hasi aurretik udaletxearen aurrean elkartzen dira, guztiak. E. MAIZ

Aulkiak pintatzen aritu ziren, batzuk, pasa den astean. E. MAIZ

Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketakodiputatua eta Peio Gascon Lurralde Antolaketako zuzendaria izanziren, atzo, Tolosako udaleko pleno aretoan. Tolosaldeko LurraldeZatikako Plana eskualdeko udaletako ordezkariei aurkeztu zieten.Aldundiak plana egina dauka, baina lehen onarpenaren aurretikudalei eman die haren berri. Ekarpenak gauzatzea edota sor litez-keen zalantzak mahai gainean jartzea nahi dute. I.GARCIA LANDA

LURRALDEKO PLANA

Irudia qTolosa

‘Zainketa eta prebentzioaeguzkipean’ hitzaldia

TOLOSA ›Gaur, 19:00etan Zain-keta eta prebentzioa eguzkiazpian hitzaldia izango da kul-tur etxean. Shuyanak antolatudu, eta hizlaria Antonio Losadaizango da. Cosmetica XXIekozuzendaria eta Esthederm insti-tutuko aholkulari teknikoa da.Parte hartzaileen artean pro-duktuez osatutako sortak zoz-ketatuko dituzte. Joan nahi due-nak 943 67 14 68 telefonozenbakian konfirmatu beharkodu.

Musika eskolan matrikulaegiteko azken eguna, gaur

TOLOSA ›Eduardo Mokoroaudal musika eskolan matrikula-tzeko azken aukera da gaurkoa.Ez dago adin tarterik, eta edo-nork eman dezake izena. Akor-deoia, pianoa, perkusioa, flauta,klarinetea, saxofoia, biola, kon-trabaxua, baxu elektrikoa, tron-peta, tronboia, bonbardinoa,tuba, dultzaina,... ikas daitezke.

DLaburrak Alarde napoleonikoarenjaia izango da, igandean

TOLOSA ›Aurten bigarrenezospatuko dute, Tolosan, alardenapoleonikoaren jaia. Andiakultur elkarteak antolatzen du,eta berrikuntzen artean, Zer-kausian antolatu duten herribazkaria eta jaiaren harira pres-tatu duten turismo eskaintzadaude. 10:45ean NafarroakoZubian bisita gidatua izango da.12:00etan desfilea hasiko da,eta 13:00etan guduarenantzerkia egingo dute. 14:30eanizango da herri bazkaria.

Gas hausketari buruzkohitzaldia izango da, gaur

TOLOSA ›Gaur, osteguna, Frac-king Ez Araba taldeak Gas haus-ketari buruzko hitzaldia eskaini-ko du. Tolosako kultur etxeanizango da, 19:00etan. GarapenIraunkorraren mitoa hutsik. AHTGelditu! izenburupean egingoden hitzaldi zikloaren barruandago. Val Susako AHTren aurka-ko mugimenduaren irakaspe-nak partekatu eta nazioartemailan Rio+20 Lurraren Gailurradela eta, sortu diren ekimen etaahots kritikoekin bat egiten du.

‹ Tolosaldea2012ko maiatzaren 31, osteguna tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 3

Page 4: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

Asier Imaz Anoeta

Kukuaren jaitsiera ekainaren6an, asteazkenean, izango da, bai-na Anoetako kaleetan jai giroabihar hasiko da.

Etzi, aldiz, koadrilek euren egu-na ospatuko dute, 12:00etatik au-rrera. Eguna, hala ere, haurren

eta helduen herri krosarekin ha-siko dute, 10:00etan. Eguna BideBatez taldearekin amaituko dutekoadrilek. 23:30etik aurrera izan-go dute dantzatzeko aukera.

Iganderako Dantzari TxikiEguna antolatu dute anoetarrek,eta bi eguneko atsedenaldiarenondoren, Kukuarekin batera jaia

Kukuaren jaitsieraaurretik jai giroazabalduko daAnoetako kaleetan

Iazko jaien hasierako txupinazoan, haurrek danborra jo zuten. E. MAIZ

Anoetaldea ›4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko maiatzaren 31, osteguna

EKAINAK 1, BIHAR

p22:30.Anoetako dantza tal-dearen ikuskizuna kiroldegian.Loatzo musika eskolak ere par-te hartuko du.

EKAINAK 2, ETZI,KOADRILEN EGUNA

p10:00.Herri krosa umeentzat,plazan. Jarraian, helduen txan-da izango da.p12:00.Koadrilen Eguneko su-ziria eta kalejira.p14:00.Koadrilen bazkaria,frontoian.p16:30.Koadrilen arteko joko-ak, plazan.p19:00.Koadrilen poteoa, Or-kestra Elektrotxarangaren la-guntzarekin.p21:00.Koadrilen afaria, fron-toian.p23:30.Erromeria Bide Bateztaldearekin, plazan.

EKAINAK 3, IGANDEADANTZARI TXIKI EGUNA

p10:00.Goiz osoan, Baserrita-rren azoka plazan, AnoetakoAHT Gelditu! Elkarlanak anto-latuta. Talogileak eta dultzaine-roak egongo dira.p10:00.Alegia, Ibarra, Irura, To-losa, Villabona eta Anoetakodantza taldeen kalejira.

p11:30.Dantza taldeen ema-naldia plaza txikian.p19:00.Kantaldia plaza txi-kian: Oskorrirekin.pOndoren.Taloak dastatzekoaukera izango da.

EKAINAK 6, ASTEAZKENA

p18:55.Txalapartariek Kukua-ren etorrera iragarriko dute.p19:00.Plazan jaiei hasiera:Txupinazoa, Kukuaren jaitsierakanpai hotsekin eta danborra-da. Loatzoko txarangaren doi-nuak ere entzun ahal izangodira.p20:00.Sardina jatea plazan,Kuku elkarteak antolaturik etaLoatzoko trikitilariek alaiturik.p23:00.Erromeria Iratzar tal-dearekin.

EKAINAK 7, OSTEGUNA

p10:00-13:30.Ume eta gazte-txoentzako parkea, plazan.p16:00.Birziklatze tailerrakumeentzako, plazan.p18:00.Txokolate jatea plazan,Ateaga Elkarteak antolaturik.p18:30.Poxpolo Ta Konpainia-ren emanaldia, plazan.p19:30.Buruhandi eta erral-doien kalejira, txistularien la-guntzarekin.p21:00.Saiheski jatea plazan,ezker abertzaleak antolaturik.

Tiketak herriko tabernetan erosidaitezke.p23:00.DJ Bull plazan.

EKAINAK 8, OSTIRALA

p10:00.XV. Esku Pilota HerriTxapelketaren finalak, Udal Pi-lota Eskolak antolaturik.p11:00.Jubilatuen arteko TokaTxapelketa plazan, Alkartasunaelkarteak antolaturik.p12:30.Apar Festa umeentzat.p17:30.Play-back plazan.p19:00.Loatzoko talde instru-mentalen kontzertua plazan.p20:00.Buruhandi eta erral-doien kalejira, herriko txistula-riekin.p23:30.Kontzertua plazan, Xu-tik eta Malakaton taldeekin.

EKAINAK 9, LARUNBATAGAZTEEN EGUNA

p11:00.Ume jolasak plazan,Kulki Taldearekin.p12:30.Buruhandi eta erral-doien kalejira herriko txistularie-kin.p15:30.Mus Txapelketa, Atea-ga Elkarteak antolaturik.p16:00.Txirrindulari Lasterke-ta, Oriako Txirrindulari Eskolakantolaturik (alebinak eta infan-tilak).p17:00.Ginkana eta ume jolasak plazan,

GEgitaraua

Oriako Txirrindulari Eskolak an-tolaturik.p18:00.Gazteen kalejira dan-tza eginez.p19:00.Sagardo dastatzea,txorizo eta gazta pintxoekin,Kuku Elkarteak antolaturik.p21:00.Herri afaria frontoian.Gaur amaitzen da izena emate-ko eguna, udaletxean edo libu-rutegian.p23:30.Gazteen dantza pla-zan.pOndoren.Kontzertua plazan,Kokein eta Skatu taldeekin, he-rriko eragileek antolatuta.

EKAINAK 10, IGANDEA

p10:00.Txirrindulari Lasterke-ta, Mikel Oiarzabal eta AndoniUrkolaren omenez, Oriako Txi-rrindulari Eskolak antolaturik(junior mailakoak).p11:00.Gorritiren jaialdia pla-zan, zezentxo eta ponyekin.p12:00.Paleta Txapelketako fi-nalak frontoian, Kuku Pilota El-karteak antolaturik.p12:30.Buruhandi eta erral-doien kalejira herriko txistularie-kin.p17:30.Anoeta eta Iruraren ar-teko Triatloi Indor-a (bizikleta,korrika eta arrauna) plazan.pOndoren.Anoetako dantzataldearen emanaldia (gazte-txoen taldea) plaza txikian.

p19:00.Kupela erromeria tal-dea 20:30ak arte plazan.p23:00.Kupela erromeria tal-dearen jarraipena.p24:00.Kukuaren igoera kan-pandorrera.pOndoren.Erromeriaren jarrai-pena.

EKAINAK 23, LARUNBATASAN JOAN BEZPERA

p18:00.Buruhandi eta erral-doiak, herriko txistulariekin.p20:30.Herri afaria plazan. Ize-na ekainaren 11tik 15era emanbehar da, udaletxean edo libu-rutegian.p22:15.Txalapartariak eta sua-ren inguruan San Joan Zortzikokantuak eta erromeria: MarkoxLanda aita-semeak aho soi-nuarekin.

EKAINAK 24, IGANDEASAN JOAN EGUNA

p12:00.Jubilatu Egunekomeza. Aurrez, herriko dantzariekagurra dantzatuko diete.p14:00.Jubilatu eta pentsiodu-nen bazkaria eta dantzaldia Zu-loaga Txiki jatetxean, Anjel MariPeñagarikano eta Txomin Azpi-roz bertsolariekin. Ondoren,dantzaldia.p19:00.Giza proba: Anoeta etaIbarraren artean.

bere osotasunean lehertuko daAnoetan.

Euskal Festa Benta AldeanBodegon Benta Aldeak ere jaiare-kin bat egin nahi izan du, eta etzi,ekainaren 2an, Euskal Festa an-tolatu du. 12:00etan Toka Txapel-keta egingo dute. Lehen hiru sail-katuentzat gainera, sari ederrakiragarri dituzte. 13:00etan, aizko-ra erakustaldia egongo da. Hirubikotek hartuko dute parte herrikirol jaialdi honetan: Joxe MariOlasagasti-Jokin Garmendia; Al-berto-Txapartegi eta Arria-Aier-be. Aizkolarien erakustaldiarenondoren, bazkaria egingo duteEuskal Festarekin bat egin dutenguztiek. Ekitaldi guzti hauek Bo-degon Benta Aldean egingo dira,eta bazkaria erretegian egingodute.

Page 5: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

Asier Imaz

XIX. Hitza Pilota Txapelketabihar hasiko da. Adinaren arabe-ra banatuta, sei txapelketa joka-tuko dira, eta guztira 100 bikotebaino gehiago ariko dira lehian.

Partidak eskualdeko pilotale-kuetan jokatuko dira: Bidegoia-nen, Adunan, Albizturren, Amez-ketan, Berastegin eta TolosakoBeotibarren. Finalak ohi bezala,azken frontoi honetan lehiatukodira, uztailaren 14ean, larunbate-an.

Trantsizio urteaHitza Pilota Txapelketa eta LuisGalarraga elkarrekin loturik doa-zen izenak dira. Urte guzti haue-tan, lana gogotik egitea tokatuzaio Galarragari, eta aurten erebera izango da koordinatzaile la-nak egingo dituena. Hala eta guz-tiz ere, XIX. edizio honetan alda-ketak izan dira: «Tolosaldeko txa-pelketa bat bezala hasi zen guztihau. Ondoren, HITZAegunkariare-kin bat egin genuen; euskarazkoegunkaria izanik, eta zabalkun-tzan laguntza behar zuela kon-tuan harturik, txapelketari bereizena jartzea erabaki genuen, ba-bes gisa. Urteak joan ahala, anto-

lakuntzan pixkana bakarrik gel-ditzen ari nintzela ikusi nuen, etazerbait egin beharra zegoenez, HI-TZA iristen den herriekin biltzeaerabaki genuen», dio Galarragak.

Udalerrien babesa biltzeko as-motan bilera bat egin zuten, eta«nahi baino udal ordezkari gu-txiago azaldu ziren»; hamabostbat udalerri elkartu ziren txapel-ketan lan egiteko prest. Horien ar-tean antolatu dute XIX. Hitza Pi-lota Txapelketa.

Azken unean ibili beharrak,bere ondorioa izan du Luis Gala-rragaren ustez: «Aurtengoa tran-tsizio modukoa izango da, izanere, azken unean antolatu dugugehiena, eta egutegi aldetik labu-rra atera zaigu. Horrek ondorioargiak ditu, federatuekin ezinizan dugula kontatu, herriarteko-an edo Elgetako txapelketan da-biltzanekin adibidez. Eguteginahiko finkoa izatean, atzerapenhandirik ezin da egin, beraz, fede-ratuekin kontatzea ia ezinezkoaizan da. Aurrera begira hau kon-tuan hartzeko ikasgaia da, izanere, lehenago hasten baldin baga-ra lanean, egutegi malguagoa egi-teko aukera izango dugu, eta pilo-tariak ekartzeko horrenbestekoarazorik ez da egongo».

Hitza Pilota Txapelketa apirile-an hastea gustatuko litzaiokeLuis Galarragari, aipatu arra-zoiengatik. Gogor lanean ibiltze-ak, ordea, nahiz eta azken orduanizan, badu bere emaitza, eta horizenbakiek argi uzten dute: 100 bi-kote baino gehiago. Eskualdean

pilotak duen harrobia eta zaleta-suna argi uzten ditu horrek.

Azken urteetan, Hitza PilotaTxapelketak garrantzia irabazidu pilota munduan. Aurtengoan,

trantsizio urte honetan, mailapixka bat jaitsiko den arren, au-rrera begira lehengora itzultzeaizango du helburu.

Luis Galarragak horretan ez

dauka inongo zalantzarik, etahelburu horrekin lan egitekoprest dago, nahiz eta onartu,arrastaka ibiltzeko gogo handie-girik ez duela.

Ehun bikotetik gora, Hitza TxapelketanAdinaren arabera seimailatan banatu dituztepilotariak; finalakuztailaren 14eanjokatuko dira, Tolosan

‹ Tolosaldea eta Leitzaldea2012ko maiatzaren 31, osteguna tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 5

BENJAMINAK

p28 bikote.Partidak 16 tantorajokatuko dira. Sakea, 2tik 2ra.pFrontoiak: Albiztur, Berastegieta Bidegoiangoak.pEgutegia eta ordutegia: Ekai-nak 1etik aurrera, ostiralero19:00etan.

ALEBINAK

p24 bikote.Partidak 16 tantorajokatuko dira. Sakea, 2 t’erditik 2t’erdira.pFrontoiak: Adunakoa eta As-teasukoa.pEgutegia eta ordutegia: Adu-nan ekainaren 1etik aurrera, os-tiralero, 19:00etan. Asteasun,ekainaren 2an 16:00etan, etaekainaren 8an eta 15ean,19:00etan.

INFANTILAK

p16 bikote.Partidak 18 tantorajokatuko dira. Sakea, 3tik 3ra.pFrontoiak: Amezketakoa etaAltzokoa.pEgutegia eta ordutegia: Ekai-

naren 1etik aurrera, ostiralero,19:00etan.

KADETEAK

p12 bikote.Partidak 18 tantorajokatuko dira. Sakea, 3tik 4ra.pFrontoia: Bidegoianekoa.pEgutegia eta ordutegia: Ekai-naren 9tik aurrera, larunbatero,10:00etan.

JUBENILAK

p10 bikote.Partidak 18 tantorajokatuko dira. Sakea, 4tik 4ra.pFrontoia: Amezketakoa.pEgutegia eta ordutegia: Ekai-naren 9tik aurrera, larunbatero10:00etan.

NAGUSIAK

p12 bikote.Partidak 22 tantorajokatuko dira. Sakea, 4tik 4ra.pFrontoia: Beotibar.pEgutegia eta ordutegia: Ekai-naren 9tik aurrera, larunbatero10:00etan. Ekainaren 23ko par-tidak 22an jokatuko dira,20:00etan.

GHitza Pilota Txapelketa

VIII. Hitza Pilota Txapelketaren finalista guztiak, iaz, Tolosako Beotibar pilotalekuan. A. IMAZ

Page 6: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

Eneritz Maiz Amezketa

Amezketako Udalak hondakinenbilketaren inguruko bilera «ga-rrantzitsua» antolatu du gaurko.Kultur etxeko areto nagusianizango da, 19:00etatik aurrera.

Maiatzaren 16an, GipuzkoaZero Zabor Taldearekin egin zenbilera irekian hondakinekin da-goen arazoa azaleratu zen. Zaborkopurua gutxitzeko zer egin dai-tekeen ere mahaiaren gainean ja-rri zen. Amezketako Udalak bat

egin du politika horrekin, eta«konponbide bat eman nahirik»hondakin bilketa sistema alda-tzea proposatu du, «modu erraze-an».

Udaletik adierazi dutenez, az-ken boladan, bai kalean bai ko-munikabideetan, «zabor bilketasistemari buruzko zenbait infor-mazio, albiste eta zurrumurru»argitu nahi dituzte. Hala, ondo-rengo gaiak jorratuko dituzte bi-leran: aldaketaren arrazoiak;gaur egungo kudeaketa eta bilke-ta sistema; kostuak eta tasak; etabilketa sistema berriaren nondiknorakoak.

Bilera garrantzitsua izangodela nabarmendu dute udal or-dezkariek, eta herritarrei bertarajoateko deia egin diete. [email protected]

Hondakinen ingurukobilera «garrantzitsua»gaur arratsaldean

Amezketako Udalakherritar guztieibertaratzeko gonbitaegin die; kultur etxeanizango da, 19:00etan

Iñigo Terradillos Ibarra

Emaitzarik onenak lortzen di-tuen hiri hondakinen bilketarenalde egiteko konpromisoa hartuzuen Ibarrako Udalak, duela hiruaste egin zuen agerraldian. Bada,konpromiso hori berretsi dute,herenegun eginiko osoko bilku-ran atez ateko hondakin bilketasistema martxan jartzeko proze-sua onartuz.

Udal gobernua osatzen duenBilduren aldeko botoekin onartu-ta geratu da Ibarran atez atekobilketa martxan jartzea. PuntuakEAJren bi zinegotziren aurkakobotoak jaso zituen (PSE-EEren zi-negotzia ez zen osoko bilkuranizan).

Ibarrako Udalaren esanetan,«%80ko birziklatze maila lortzenari den sistema bakarra atez ate-ko bilketa da». Hori dela eta, siste-ma honen aldeko apustua egitendu. Era berean, udalak ahalik etahondakin gutxien sortzeko azter-keta abiatuko du, eta konpostatzekanpaina zabala egin asmo du he-rriko familien artean. Hori guztiajorratu eta burutu ahal izateko,lan batzorde bat ere osatuko du.Tolosaldeko Mankomunitateare-kin batera gauzatuko ditu eki-men horiek. Urrats horiek guz-tiek «Ibarra zero zabor lurraldeabihurtzea» izango dute helburu.

«Ahituriko sistema»Ibarrako Udalaren ustez, «arazobat dugu hondakinen kudeaketa-rekin». Izan ere, hondakinen bir-ziklapenean «urratsak» eman di-ren arren, egungo sistema «ahi-tua» dago. «Egungo birziklatzemaila ez da %30era iristen, etahondakinen %70 baino gehiagozabortegietara botatzen da». Ha-

laber, organikoa ez dela modu be-reizituan biltzen, eta ondorioz,«balio handia» duten eta «lehen-gai» diren hondakinak «zabor ku-tsatzaile» bihurtzen ari garelagehitzen du udalak.

Jexux Peñagarikano alkateakdioenez, «arazoari konponbideaemango diogu, hondakinak mu-rriztuz, berrerabiliz eta birzikla-tuz». 2013. urtean jarriko dutemartxan atez ateko bilketa. «Bi-tartean herritarrekin eta eragile-ekin bilduko gara, sistemaren in-guruko xehetasunak emateko, ezbaitago informazio egokirik»,adierazi du Peñagarikanok.

Atez atekoaren aurkaBestalde, Ibarrako hainbat herri-tarrek atez atekoaren aurkakoplataforma sortu dute, eta siste-ma horren aurkako sinadura bil-ketari ekin diote. Txumitxa, Kar-latz, Ostaize, Jubilatuak eta Txai-ro tabernetan eta Barriolaharategian jarri dute sinatzekoaukera.

Atez ateko bilketa sistemamartxan jartzeko prozesuaonartu du Ibarrako Udalak2013an martxan jarribitarte, informazioaemango du udalak;aurkako sinadurabilketa ari dira egiten

Atez ateko hondakin bilketaren inguruko mozioari buruzko bozketa egiten, herenegun, Ibarrako udaletxean. I.T.

Tolosaldea › 6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko maiatzaren 31, osteguna

Tolosa Zero Zabor taldeak antolatuta, hitzaldia izan zen herenegunTolosa eta Tolosaldeako hondakinen kudeaketa izenburupean.Zero Zabor taldeko kidearekin batera, Iñigo Muñoz Tolosako Udale-ko ingurumen teknikariak eta Gema Ezeiza Tolosaldeko Mankomu-nitateko teknikariak hartu zuten parte. Bestalde, gaur Leaburu-Txa-ramako Zero Zabor taldearen aurkezpena egingo dute, udaletxean,20:00etan hasita. I.URKIZU

HONDAKINEZ SOLASEAN

Irudia qTolosa

Page 7: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

‹ Tolosaldea eta Leitzaldea2012ko maiatzaren 31, osteguna tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 7

Uzturpeguna ospatukodute larunbat honetan

IBARRA ›Ikasturtea amaitzearda, eta Uzturpe ikastolak Uztur-peguna ospatuko du, etzi, ekai-naren 2an. Goizean jaialdiazgozatzeko aukera izango da.Perkusio taldeak eta antzerkitaldeak hartuko dute parte,Haur Hezkuntza, Lehen Hez-kuntza eta DBHko ikasleenparte hartzearekin. Pilota fina-lak ere izango dira goizean, etaondoren, denak bazkarian bil-duko dira. Arratsaldean, berriz,toka, puzgarriak eta dantzaldiaizango dira, besteak beste.Uzturpek herritar guztiak gonbi-datu ditu festara.

Egitaraua lantaldearenbilera izango da gaur

IBARRA ›San Bartolome jaieta-ko egitaraua lantzen jarraitzeko,gaur beste bilera bat egingo dufesta batzordeak. Hain zuzenere, 19:00etan izango da, udale-txeko batzar aretoan. Hainbattaldetan banatu dituzte ardu-rak, eta kasu honetan, Egitaraualantaldea dago deituta bilerara.Udaletik bertaratzeko gonbitaegiten diete herriko elkarteei etalan-taldean parte hartu nahiduen herritar orori.

Festa batzordearen bilera,gaur, udaletxean

BERROBI ›San Agustin jaiakantolatzeko festa batzordearenbigarren bilera egingo dutegaur. 19:00etan izango da, uda-letxean. Herritar guztiak gonbi-datuta daude, ideiak eman etaproposamenak egitera.

Hirugarren greba eguna,hezkuntza publikoan

LEITZA ›Nafarroako Gobernuakonartu dituen hezkuntza publi-korako murrizketak bertanbehar uzteko eskatzeko, hiruga-rren greba eguna deitu du gaur-ko sindikatuen gehiengoak.

DLaburrak

I. Terradillos Areso

Haur, Guraso eta Eskolen artekoXIII. Topaketak egingo dituzte,etzi, ekainaren 2an, Areson. Urte-ro burutzen duten ekimenak ber-dintasuna eta birziklapena izan-go ditu gai nagusi gisa.

Egitarauari dagokionez,11:00etan ginkana eta tailerrakizango dira; 12:30ean, futbolitsuan ariko dira denak; 13:30ean,bazkaldu egingo dute; 15:30ean,ikasleen trikitixa saioa izango da;16:00etan, flash mob-a egingodute, eta, 17:30ean, askaria bana-tuko dute.

Leitza, Goizueta, Arano etaAresoko haur, guraso eta irakas-leak jai giroan elkartzea, berdin-tasunean eta errespetuan oinarri-turiko harremanak lantzea eta ai-sialdi osasungarria bultzatzeaeta Areso ezagutzea dira etzikoekimenaren helburuak, antola-tzaileek esan dutenez.

Haur, Guraso eta EskolenTopaketakhartuko dituetzi, Aresok

I. Terradillos Amasa-Villabona

2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiota-ko neska eta mutil guztiak gonbi-datu dituzte Billabona FKEtik,igandean, ekainaren 3an,10:30etik aurrera, Arratzaingofutbol zelaian egingo duten entre-namendura. Futbol Eskola eza-gutu ahalko da, eta entrenamen-duaren ostean, zelaian bertan da-torren denboraldirako izenaemateko aukera izango da.

BillabonaFKErenentrenamenduagaztetxoentzat,igande goizean

Iñigo Terradillos Leitza

Iragan larunbatean hasi zirenBurdina taldekoak bertan lane-an, eta ekainaren amaierarako es-pero dute Leitzaranen kokaturi-ko bi karobi eta meategi bat be-rreskuratuta izatea. LeitzakoJuanaborda baserriaren ingu-ruan kokaturiko bi karobi eta To-lare meategiko galeria bat diraLeitzarango ondare historikoaberreskuratze lanetan aritzen di-ren boluntarioen datozen astee-tako jomuga.

Xabier Arruti Burdina taldekokideak azaldu duenez, duela biurte ere Tolare meategian arituziren berreskuratze lanetan, le-hendabiziko galerian, hain zuzen,

eta han egindako ikerketen ara-bera, meategia XVI. mendekoadela egiaztatu ahal izan zuten.«Bertan aurkitu genituen txan-ponengatik eta erremintengatikjakin ahal izan genuen noizkoazen», esan du Arrutik.

Bada, iragan larunbatean ekin-dako auzolanean, meategi horre-tako lehendabiziko galeria eta bikarobietan aritu ziren lanean ha-mabi boluntario. «Kanpoaldekozikinkeria eta landaredia garbi-tzea izaten da lehendabiziko pau-soa. Behin elementuak garbitutaeta agerian geratzen direnean,kasu honetan karobiak eta mea-tegiko sarrera, lehen balantzeaegiteko moduan izaten gara, etaorduan erabakitzen dugu nolaeman jarraipena lanari», dioArrutik. Bada, barrualdea garbi-tuz jarraitu dezakete, edota hau-tsita edo egoera txarrean daudenelementuak konponduz. Burutuasmo dituzten lanak ekainarenamaiera aldera bukatzea aurrei-kusi dute.

Erakundeen babesaLeitzarango zati diren udal guz-tiek bailararen ondasunaren be-rreskuratzean parte hartzea daBurdina taldearen nahia, eta An-doain, Berastegi, Villabona etaElduaingo udalen moduan, Lei-tzako Udalak ere babesa azaldudie Burdina taldeko kideei.

«Gure nahia, historia ondareaberreskuratzea, eta gure arbaso-ek utzitako altxorra jendeari eza-gutaraztea da». Horretarako, ego-kia litzateke, Arrutiren ustez, pa-nel informatiboak jartzea etaibilbideak antolatzea.

Bada, Leitzako Udalean «osogarrantzitsutzat» dute Leitzaranbailaran kokaturiko karobiak be-rreskuratzea, eta baita ere, behingarbituta eta konponduta daude-la, jendeari erakustea eta horieninguruko informazioa ematea.Bada, oraindik ezer finkaturik ezdagoen arren, etorkizunean his-toria ondasuna azalduko duenibilbideak egitea oso egoki ikus-ten dute.

Leitzako bi karobi etameategi bat berreskuratukoditu Burdina taldeakEkaina bitarte ariko dira bertan auzolanean;aurrera begira, panelaketa ibilbideak jartzeadute helburu

Leitzarango bailaran berreskuratuko duten karobietako bat. I.T.

2 Hilberriak

EKAITZ KORTADIBURGUILLO

Ahaleginean beti, gogotsu,irribarrea galdu gabe.

Horrela gogoratuko zaituguEkaitz, ikastolan denek

Errenteria-Oreretan, 2012ko maiatzaren 31n

Orereta Ikastolako ikasle, guraso eta langileek

EKAITZ KORTADIBURGUILLO Atzo hil zen, 11 urte zituela

Maitasuna bizitza da, eta maite duzun hori ez duzuinoiz ahazten. Gugan biziko zara betirako.

Zure gurasoak: Aitor eta Mertxe; anaia: Beñat; aiton-amonak:Mikel eta Cristina, Manoli eta Paulino(†); osaba-izebak, lehen-gusuak eta gainerako ahaideak.

Errenteria-Oreretan, 2012ko maiatzaren 31n

Helbidea: Migel Alduntzin kalea 18, 3. Ezk.Oharra: Gorpua Zentolen Beilatokian egongo da. Errausketa arratsaldekozazpietan egingo da

ESKELAK

943-65 56 95

[email protected]

Page 8: tolosaldea.hitza.info Berandu baino lehen lelopean … · 2016. 6. 28. · Alegia Gazteen artean auzolana zer den zabaltzeko lanean 3 Osteguna,2012ko maiatzaren 31. IX.urtea.2.359.zenbakia

DGoiza Arratsaldea Tenperatura

2012-05-31Eguraldia

›› 21°›› 13°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.M.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Rebeka CalvoEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: tolosaldea.hitza.info

Zuzendariordea: Imanol Garcia Landa. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected] Tolosa: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @hitza.infoAnoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @hitza.infoIbarraldea: 687 410 118. ibarraldea @hitza.info Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @hitza.info Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @hitza.info

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi,Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Irura, Larraul, Leitza, Orendain, Tolosa, Villabona eta Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.M.ko kideak:

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko beste 77 eragile

BiharGOIZA LAINOTUTA

ARRATSALDEA LAINOTUTA

BEROENA 26°HOTZENA 17°

ondgoazz

egiterao

Osasunagatik

Ingurugiroak kezkatzen gaituelako

Ongizate arrazoiengatik

Seme-alabengatik

Arrazoi ekonomikoengatik

ZERGATIK GAIZKI EGITEN jarraitu, ONGI EGIN badezakegu?

=Nahastutako bilketa = Kutsadura

=Zabortegia/Errauste planta

=Gaikako bilketa =Birziklatzea

= Osasuna

2 Farmaziak

GAUR

pTolosa.Morant, R.Zabalarreta, 1.Telefonoa: 943 67 38 49.pBetelu.Carrillo, A.Kale Nagusia, 5. Telefonoa: 112.pIrurtzun.Mutiloa, A. M.San Martin, 5. Telefonoa: 112.

HITZAk ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

2 Agenda

DEIALDIAK

pLizartza.Kultur astearen ba-rruan, gaur, 20:00etatik aurrera,Joanes Gibelalderen Hegoalde-ra bizikletaz proiekzioa, kulturgunean.pTolosa.Asis Sarearen otoi-tzaldia, gaur, 19:30ean, Klarisenkomentuan.pIbarra.San Bartolome jaieta-ko egitaraurako marrazkiak aur-kezteko epea ireki du udalak.Lanak ekainaren 22a baino le-hen aurkeztu behar dira, kulturetxean. Gaia librea da, bainajaiekin zerikusia izan behar dueta Sanbartolomeak 2012 jarribehar du.

IZEN EMATEAK

pTolosa.Napoleonen garaiko II.Alardea egingo dute igandean,ekainak 3, eta ondoren, bazkariberezia ere egingo dute. 35 eurobalio du menuak eta izena Tolo-saldea Tourren bulegoan ber-tan eman daiteke edo [email protected] helbidera eta 94369 74 13 telefonora deituta.pTolosa.Aurten BixiguarenFesta Txinparta elkartean egin-go dute ekainaren 15, 16 eta

17an. Lekua hartzeko Tolosal-dea Tourreko 943 69 74 13 telefonora deitu behar da.pAlegia.Karmengo Amarenjaietan egingo duten baltsenjaitsieran izena emateko epeazabalik dago. Kultur etxeaneman behar da izena.pIbarra.Uztailean zehar buru-tzeko hainbat kirol ikastaro an-tolatu dituzte. Haurrentzat kirolludoteka, cycling eta patinajea;eta helduentzat, hirugarren adi-nekoentzat gimnastika, pilates,cycling, multifittnes, bosu-gapeta patinajea. Izena Belabietakiroldegian (943 67 15 44 tele-fono zenbakira deituta, bertara-tuta edo [email protected] idatzita) eman beharda, ekainak 18a baino lehen.pZizurkil.Zimiterioko PilotaTxapelketan izena ematekoepea ekainaren 4an amaitukoda. 616 96 11 53 edo 649 70 3472 telefonoetara deitu behar da.

MUSIKA

pTolosa.Euskal BakarlarienGauak egitasmoaren barruan,gaur, Urko Menaia entzutekoaukera izango da, 22:30etik au-rrera, Orbela tabernan.

2 Agurrak

Erredakzioa Tolosa

Astelehenean lortu zuentolosa.hitza.infok egun bateko bi-sita errekorra, Google Analytics-eko datuen arabera: 1.407 bisita.TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HI-TZAk XIV Orduak probaren ja-rraipen berezia egin du azken as-teetan, eta igandean bertan ere tolosa.hitza.info webgunean ibil-bidearen inguruko xehetasunguztiak biltzen joan zen.

Egunean bertan bisita kopu-rua asko hazi bazen ere, astelehe-nean egin zuen gora nabarmen bi-sitari kopuruak.

Izan ere, HITZAk parte hartzaile-en San Migeleko argazkiak des-kargatzeko aukera jarri du web-gunean, eta, batez ere, astelehe-nean jaso zuen bisitari gehien.

Gogoratu oraindik ere argazkiakikusi eta deskargatu daitezkeela,tolosa.hitza.info webguneko ‘2012argazkiak’ atalean, XIV Orduakibilaldiaren ale bereziarekin, etaeguneko egunkariaren pdf-ekinbatera. Probaren bideo ugari ereikusteko aukera izango du bisita-riak.

Bisita ratioa %650 igo datolosa.hitza.info webgunean XIVOrduak probaren egunean, aste-

lehenean eta asteartean, bisita-rien ehunekoa %650ean hazi zen.Eta tolosaldea.hitza.info-n, aldiz,egun berdinetan %110.

TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO

HITZAegunkariko lantaldeak eske-rrak eman nahi dizkie XIV Or-duak proba HITZAko webguneenbidez jarraitu zuten guztiei, etaaurrerantzean ere eskualdeetakoinformazioa jarraitu nahi duenakegunkariaren webguneetan izan-go du eskuragarri.

‘tolosa.hitza.info’ webgunekobisitari kopurua igo da nabarmen XIV Orduak-enjarraipenarengatik igoda ehunekoa; partehartzaileen argazkiakdeskargatu daitezke

tolosa.hitza.info-n XIV Orduak-en argazkiak deskargatu daitezke. HITZA