banda bat - guardetxea proiektua

32
BANDA BAT GUARDETXEA

Upload: guardetxea-urgull

Post on 06-Apr-2016

224 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Banda Bat - Guardetxea proiektua

BANDA BAT GUARDETXEA

Page 2: Banda Bat - Guardetxea proiektua

2.BANDA BAT - GUARDETXEA HITZ GUTXITAN

“Guardetxe kultura sorleku bat da, baina ez da kulturetxe bat. Guardetxea udaletxearen eraikina da, baina ez du udaletxeak kudeatzen. Guardetxe kontzertu sala bat baino gehiago da.

Guardetxea inguru autogestionatu bat da, Urgulleko magaleko sorleku bat, topaleku bat. Trebatu, elkartu eta nahasteko leku bat. Esperimentazio gune bat, akzio kritikorako tokia.

Sorpresari irekita gaude, beti jardunean.”

HITZ GUTXITAN

Page 3: Banda Bat - Guardetxea proiektua

3.BANDA BAT - GUARDETXEA AURKIBIDEA

AURKIBIDEA

01 NORTZUK GARA?

4. ORRIALDEA

02 NONDIK GATOZ?

6. ORRIALDEA

03 NORA GOAZ?

10. ORRIALDEA

04 AKTIBITATEAK

12. ORRIALDEA

05 BARNE ANTOLAKUNTZA

18. ORRIALDEA

06 FINANTZAKETA

20. ORRIALDEA

07 KOMUNIKAZIOA

22. ORRIALDEA

08 OHIKOGALDERAK

24. ORRIALDEA

09 ERANSKINAK

26. ORRIALDEA

Page 4: Banda Bat - Guardetxea proiektua

4.

BANDA BAT

Banda Bat elkarteak bere proiektua Guardetxean garatzen

du. Lantalde bat gara, era autogestionatu, boluntario eta

partehartzailean diharduguna. Talde irekia eta mutantea

da, espazioa erabili/kudeatu nahi duen ororen elkarlan,

laguntza eta konplizitatearen beharra daukana.

HELBURUAK

• Kultura eta kulturartekotasuna sustatu tresna

eraldatzaile eta erabilgarri baten perspektibatik

• Menpekotasunik gabeko topagunerako eremu bat

eratu, izaera, pentsaera eta biziera ezberdinei irekia

dagoena.

• Kaleko aktibitateei eta adierazpenei (sozial, kultural eta

gogoetatze) irekita dagoen espazioa izan

• Sormen kulturala sustatu

• Errealitate soziala hobetzen laguntzen duten

aktibitateak garatu.

• Esparru sozio-kulturalean eta baloreen heziketan

jarduten duten elkarte, erakunde eta kolektiboen arteko

topagunea izan.

• Herritarren iniziatiba kulturalak sustatu euren

zabalpenaren bidez.

GUARDETXEA

Guardetxea kultura ireki, libre eta eraldatzailerako topagunea

da. Plataforma sozial eta artistiko bat kolektibo artistiko

zein adierazpen sozial eta politikoen arteko elkartrukaketa

eta elkarlana ahalbidetzen duena. Sare-ekintza bat bezala

planteatzen da hutsune bat betetzen duena: topagunetarako

espazio falta, kultura ez merkantilista bat aurkezteko eta

adierazteko eremu falta.

Ezaugarri komertzialetatik aldentzen den erresistentzia

kulturalerako espazio bat sendotu nahi da. Guardetxe

hiriari irekita zaion etxea da eta udala eraikinaren titularra

bada ere, 2009. urtean bere kudeaketa utzi zion Banda Bat

elkarteari lehiaketa publiko baten bidez 10 urtetarako (luzatu

daitekeena epea iragan ondoren) Hori dela eta udalak ez

du esku hartzen Guardetxean antolatzen diren aktibitateen

kudeaketan ez eta ere egitarauan.

BANDA BAT - GUARDETXEA 01. NORTZUK GARA?

NORTZUK GARA?01.

Page 5: Banda Bat - Guardetxea proiektua

5.BANDA BAT - GUARDETXEA 01. NORTZUK GARA?

Page 6: Banda Bat - Guardetxea proiektua

6.

NONDIK GATOZ?02. Banda Bat-eko ibilbideak harreman zuzena dauka “Guardetxe”-

arekin: bere egoitza soziala. Erabilpenik ematen ez zitzaion

eraikin munizipal abandonatua, garbitu eta egokitu zuten

hainbat boluntariok 1997 eta 1998 urteetan. Geroztik, aktibitate

sozial eta kultural ugari aterperatu ditu, Banda Bat elkarteak

berak antolatuta edota beste elkarte eta kolektiboekin

elkarlanean. Banda Bat elkarteak bere ibilibide ofizialari ekin

zion 1999. urtean. Bere sortzaileak gazte donostiarrak izan ziren,

hauetariko hainbat “Alde Zaharra Kirol Elkartea / Asociación

Deportiva de la Parte Vieja de Donostia”-ren kide zirenak eta

baita ere “Banda Bat” musika taldeko kideak, elkarteak aukeratu

zuen izena. Banda Bat-en esperientzia eta historiak lau arotan

banatu litekeen ibilbidea dauka.

1997-2002LEHENENGO AROA:

Guardetxean sartzea eta eremuaren egokipena eremu kultural bat bilakatzeko

Guardetxea okupatu izanak helburu bikoitza zeukan:

• Auzoko hutsuneak bete, Alde Zaharreko gazteriaren

beharrak asetzeko kultura arloan, alternatiba falta

arintzeko.

• Eremua zein eraikina bera garbitu eta konpondu, espazio

nabarmena berreskuratzeko, onura publikoa emanez.

Garai hartan hasierako egitasmoa eratzea lortu zen. Hau

da, ereduzko espazio bat birmoldatzea, dinamika irekian,

auzoko gazteentzako topagune izango zena, eta bertan

arlo ezberdinetako aktibitate artistikoak eskainiko zituena

– musika, antzerkia, dantza, literatura, ikus-entzunezkoa -,

errezitaldiak, kontzertuak eta erakusketak antolatuz ere.

Guardetxea eta inguruko bazterrak eremua garbi eta

erreferente kultural, independiente, ireki eta autogestionatu

bat bilakatu ziren Banda Bat elkartearen ekintzen bidez.

BANDA BAT - GUARDETXEA 02. NONDIK GATOZ?

Page 7: Banda Bat - Guardetxea proiektua

7.BANDA BAT - GUARDETXEA 02. NONDIK GATOZ?

2002-2007BIGARREN AROA:

Kulturartekotasuna eta kontzientzia sozial zabalagoa

2002-2003. urteetan, heldutasun handiago bat, talde

bezala kontzientzia sozial zabalago bat eta aldaketa sozial

garrantzitsuen eraginez, Banda Bat-ek eragile sozial bezala

iniziatiba berriak garatzeari ekiten dio.

2003. urtean, Urgull-eko Kulturarteko lehenengo topaketak

ospatzen dira. Nahiz eta ez den lehengo aldia elkarteak

migrazio fenomenoaren konplexutasuna eta bere ondorioak

lantzen dituela, aro berri baten lehenengo urratsa markatzen

du ospakizun horrek, kolektiboaren nortasuna definituko

duena. Topak ekimena burutzeko, Gipuzkoan elkarbizitzarako

panorama berri bat osatzen duten elkarte, talde, erakunde eta

ordezkarien topaketa sustatzen da. Banda Bat eragile aktibo

bat bilakatzen da kontzientziazio lana burutzen, aniztasuna

eta gizarte kosmopolita baten onuretaz mezu positibo bat

zabalduz. Aurreiritziak, arrazakeria, xenofobia, bidegabeko

eta neurrigabeko legeak, kolektiboen kriminalizazioa eta

laneko gehiegikeriak Banda Bat-ek lantzen dituen gaiak dira.

Denuntzia, justizia sozialerako oinarrizko ezaugarritzat jotzen

du Banda Bat-ek.

Gai hauetan sakondu nahian eta gainerako kolektiboekin

lotura sendotu nahian, 2004-tik aurrera elkarteak egitasmo

berri bat sortzen du: Etorkinen herriei buruzko jardunaldi

tematikoak. Egitasmo horrek, kolektibo bakoitzaren

errealitatea aurkeztean datza, nola egokitzen den bere

eremu sozio-ekonomiko berriari, bere jatorri kulturalei, bere

jatorrizko herriaren historia eta egoera ekonomiko, politiko

eta sozialari, hobeto elkar ezagutzeko asmoz.

Banda Bat-ek egitarau kultural zabal batekin jarraitzen du

eta aste tartean espazioa musika talde edo auzoko antzerki

taldeek erabiltzen dute ensaiatzeko. Elkarteak bitartekaritza

lan handia burutzen du auzoko jendearen parte bat eta

magrebiar kolektiboaren artean. Izan ere garai hartan

auzoko eragile ezberdinei gonbidapena luzatzen zaie,

alde zaharrean izandako lapurreten ondorioz magrebiar

kolektiboak jazarpen zabal eta bidegabeko kriminalizazio bat

jasan zutelako. Horren harira, Banda Bat-ek, magrebiarrek

elkarte propio bat eratu zezaten lan egin zuen, euren

beharrak, kexak, proposamenak edota beste edozein

adierazpen zabaldu ahal izateko gizartea zein instituzioei.

Garai hartan ere, Banda Bat-ek Guardetxea aste tartean

Caritas-eko “Aterpe” jantegira doazen jendeari eskaintzen

die, igandetan ere bazkari bero bat jaso dezaten, denok

batera sukaldatu, hitzegin, jan eta musika entzun, sortu

edota dantzatuz.

Page 8: Banda Bat - Guardetxea proiektua

8.

2007-2009HIRUGARREN AROA:

Egoitza sozialik gabe, Banda Bat-ek jardunean dirau eta nazioarteko elkartasunean konpromezuak hartzen ditu.

2007ko otsailaren 16ko gauean, sute batek Guardetxea

kixkali zuen. Banda Bat egoitza sozialik gabe gelditu zen

2009ko urriaren 24ra arte. Bi urte t’erdi hauetan zehar,

kultura eta gizarte munduko elkarte, kolektibo eta pertsonek

emandako babesa jaso genuen. Alde zaharreko Trinitate

plazan antolatu zen festa izan zen babes honen emaitza.

Horrek indarra eman zigun eta Banda Batek aurrera jarraitu

zuen, lokal propiorik eskatzen ez zuten ekintzak antolatuz, bai

elkarteak berak sustatuta, eta baita beste elkarteekin batera.

Denbora honetan, Banda Batek Urgulleko Kulturarteko

Topaketak (“TOPAK”) antolatzen jarraitzen du, beste elkarte

eta kolektibo askorekin batera.

SOS Arrazakeriarekin batera, Banda Bat elkarteak hainbat

ekimen aurrera eramango ditu, “Zubi azpiko topaketak”,

adibidez. Ekimen honetan kalean lo egiten zuten jendeak

erabiltzen zituen lekuetara joaten ginen, bai zubi edo

tunel azpitan, bai autobide eta trenbide azpitan, Amara eta

Intxaurrondon. Ekimen honen helburua zera zen: pertsona

hauen egoera aldatzen saiatzea, babesa eta laguntza

eskeiniz, zerbitzu eta laguntzetara iritsi ahal daitezen: harrera

egoitzak, lege edo osasun laguntza, etab.

Garai honetako ekintza nagusienetako bat nazioarteko

elkartasuna da. 2007an “Art-ción Atitlán” proiektua laguntzen

du. Proiektu honek, Guatemalako “La Cambalacha”

elkartearekin lankidetzan, artea hezkuntza tresna bezala

hartzen du eta bortizkeria eta errepresiozko iragana

sendatzea du helburu, bakean bizitzeko asmoz, errealitatea

konszienteki eraldatzeko, natura, kulturartekotasuna eta giza

eskubideak babestuz.

Urte bat beranduago, 2008an, Banda Batek beste

konpromezu bat hartuko du, Tangereko Bir Chiffa auzoko

AREJ elkartearekin batera, Marokon. Haur eta gazteekin

lanegitenduenelkartehonek,auzomasifikatuetabaztertu

honetan erakunde komunitario bat sortu nahi du. Donostian

zubi azpian SOS Arrazakeriaren proiektuan ezagutu genituen

haur eta gazte marrokiar gehienak auzo honetatik datoz.

Lehiaketa publiko horretan parte hartu ahal izateko, elkarteak

“onura publiko” bezala izendatu behar izan zen.

2008-an Banda Bat-ek Eusko Jaurlaritzaren ezagupena

jasotzen du “onura publiko”-ko elkarte bezala. Bere

aktibitateen bidez, interes orokorra jarraitzen du,

zabaltasun, altruismo, elkartasun eta aniztasun baloreak era

nabarmenean sustatuz.

2009an, udalak Guardetxe eraikina Banda Bat elkarteari 10

urtetarako uzten dio lehiaketa publiko baten ondoren (garai

honen ondoren luzatu daitekeena). “Onura publiko”-ko

izendapenak aukera ematen dio Banda Bat-i Guardetxe-aren

kudeaketa eskatzea. Garai horretan Banda Batek kreditu bat

eskatu behar izan zuen, Guardetxearen berregituraketak

eskatu zituen gastu material guztiak ordaindu ahal izateko.

BANDA BAT - GUARDETXEA 02. NONDIK GATOZ?

Page 9: Banda Bat - Guardetxea proiektua

9.BANDA BAT - GUARDETXEA 02. NONDIK GATOZ?

2009-2014LAUGARREN AROA:

Guardetxearen errekuperazioa: sozialki konpromezu gehiago hartu nahi dituen giza oinarri baten sortzea

Hiru urtez egoitzarik gabe egoteak borroka burokratiko-

administratibo luze eta nekagarri baten ondoren, bere

eraginak izan zituen, noski. Elkartze leku behinbetikorik ez

edukitzeak, eta eraikina berreskuratu ahal izateko energiak

zeregin administratibotan agortzeak, Banda Baten oinarri

sozialaren kopuru handi bat bidean galdu zen, baina bazkide

berri asko ere elkartera batu ziren. Errealitate hau ikusita,

garai berriak indarberrituta hartuta, esperientzia gehiago eta

helburuak argi izanda, talde gogotsu eta oso militante hau

pixkanaka lanean hasten da, eta elkarteari bazkideak batzen

zaizkio bere proiektu eraldatzailea aurrera doan einean.

Elkartearen filosofiaren oinarria urteetan zehar berdina

da, baina esan beharra dago denborarekin kolektiboak

bere egin dituela zenbait gai, hasiera batean helburu edo

eztabaida gai hutsak zirenak, errealitatea baino gehiago.

Page 10: Banda Bat - Guardetxea proiektua

10.

IZAERA KRITIKOA

Banda Batek ikuspegi kritikoarekin hartzen ditu proiektu

global hau eta bere lerroak. Gure iritziz, proiektu hau helburu

bezala ulertzen dugu, eta ideal hauek beti barneratuak izan

behar ditugu, tarteka gainbegiratu beharrekoak, denboran

zehar eraldatu daitezen. Guardetxe eztabaida-gune bezala

ulertzen dugu. Elkartze gune bat, gaiak zalantzan jarri,

informazioa eman, eta erresistentzia garatzeko. Banda

Bateko kideek koherentzia mantendu nahi dugu, eta

proiektua uneoro gainbegiratu.

SARE-LANA

Proiektuaren eboluzio naturalak etxe ireki batera garamatza.

Bertan, hiriko beste kolektiboekin batera, kultur baliabide

independienteak sortzeko ahalmena lortu nahi dugu.

Baliabideen sormen hori ez da diru irabaziarengatik egiten,

proiektuaren iraupena bermatzeko baizik. Guardetxea espazio

autogestionatu bat da, hiriari irekia, bertako kolektiboek

ekimenak sortzeko irekia, kulturaren sorkuntzaren konplize.

Zentzu honetan, Banda Bateko kideek militantzia oinarritzat

hartuta egiten dugu lan, beste hainbat kolektibo lankidek

paraleloan egin izan duten bezala.

OINARRIZKO KULTURA

Kultura eta artea eskubide bat dira. Kultura eta artea giza

garapen eta hezkuntzarako beharrezko tresnak dira,

konfiantza eta autoestimua lantzen dute, zailtasunak

aurrera eramateko laguntzen dute, hobe informatuak izan

gaitezen lortzen dute, eta batez ere, gizartearen ikuspuntu

kritikoa lortzeko beharrezkoa diren ideia propioak garatzeko

beharrezkoak dira.

LANGINTZA-HORIZONTALA

Sare-lan ez ierarkikoan sinesten dugu. Erabakiak asanbladan

hartzen ditugu, eta ekintza lantalde desberdinetan banatzen

dugu, horrela guztiok erabaki eta konpromezutan parte

hartu dezagun. Proiektua irekia dago, bai aldaketetara eta

parte-hartzera.

BANDA BAT - GUARDETXEA 03. NORA GOAZ?

NORA GOAZ?03.

Page 11: Banda Bat - Guardetxea proiektua

11.BANDA BAT - GUARDETXEA 03. NORA GOAZ?

GUZTION GAIAK (Procomún)

Gai batzuk guztionak direla ulertzen dugu, eta horiek guztiek

baliabideen konstelazio bat sortzen dutela, guztiontzat

bereziki babestu eta kudeatuta izan behar duena. Kultura gai

kolektibo bat dela uste dugu, eta Guardetxea hiri guztiarena

den espazio komuna.

Euskara

Guardetxean, euskara inguruan hitz egiten diren beste

hizkuntzekin bizikidetzan dago. Gure helburuetako batzuk

euskarari arreta berezia ematea, elkartetik baliabideak

ahalbidetzea, gure komunikazio guztia euskara eta

gazteleraz egitea, eta euskarazko sormena sustatzea dira.

FeminismoA

Gizarte sexista eta patriarkal batean bizi gara, eta mezu horiek

gure gizartean uneoro ikusi ditzakegu. Gure inguruaren

ikuspegi kritiko bat zabaldu nahi dugu Banda Baten, rol

sexistak ugaldu ez daitezen, genero eta botere harreman

tradizionalak deuseztuz.

HAURRENTZAKO EGITARAUA

Banda baten ekimenetako bat haurrentzako programazioa

sustatzea da, gizarte eraldaketa etorkizuneko belaunaldien

bitartez lortuko dela sinisten baitugu.

KULTURA ASKEA Kultura askearen elkartruke bat sortu nahi dugu, eta

teknologia askearen erabilera bultzatu. Gure ekintzen

artean, software askearen inguruan lan eta ikerketa gune

bat sortu nahi dugu.

KULTUR ANIZTASUNA

Gure gizartean kultura anitz asko daude, eta ezin dugu

bakarra oinarritzat hartu. Kultura artean bizi gara, kultura

anitzen artean, eta kultura bakarrean oinarrituta gure burua

definitzea,gureburuaezulertzeada.Horikontutanizanda,

Guardetxea topaleku bezala ulertzen dugu. Sortu zenetik,

Banda Bat kultura aniztasunean lanean dihardu, kulturen

arteko harremana sustatuz, gure inguruan indarra hartu

dezaten ekintza eraldatzaileen bidez.

SORMEN ARTISTIKOA Proiektuak, tailer eta lantaldeen bidez, expresio kulturalak

sustatzea du helburu. Guardetxea hezkuntza gunetzat

hartzen dugu, tailer, ekimen eta sormen taldeen bidez.

DESHAZKUNDEA

Deshazkundearen kontzeptua bi zentzutan hartu dugu: bai

barne antolakuntzan, eta bai gure eskeintza kulturalean.:

eskala murriztua, eraginkortasuna, lankidetza, elkartrukaketa,

iraunkortasuna eta soiltasuna. Bertako produktuen

erabilera, birziklapena, energia aurreztea, eta materialen

berrerabilpena dira elkartearen egunerokotasuna. Jendea

bere eguneroko ohituratan jarrera hauek hartzera laguntzen

duten ekimenak sustatzea da gure nahia.

AutogestiOA

Banda Baten proiektua etorkizunean gauzatzeko tresna

autogestioa da. Autogestioa horrela ulertzen dugu: baliabide

eta erabakien kudeaketa autonomoa izatea, helburu eta

idealei begira. Ekonomikoki, baliabide propioak sortzea da

denboran irauteko modu bakarra, diru laguntza publikoak

ditugunean, proiektu konkretuentzat baitira, eta urriak.

Ezin dugu erakundeen menpe egon, ez ekonomiko eta ez

ideologikoki, baina haien erantzunkizuna ere eskatu beharra

daukagu.

Page 12: Banda Bat - Guardetxea proiektua

12.

MOTZ ekimenaren bidez, ikus-entzunezko sormena

sustatzea nahi da, laburmetrai saio baten proiekzioaren bidez

hilabetean behin. Edozein motatako laburmetraiei ireki nahi

zaie atea, profesionalei zein amateur edota errealizatzaile

berriei. Sormen prozesuari buruz hausnartzen saiatzen da

ere, laburmetraien errealizatzaileen hitzartzearen bidez.

BANDA BAT - GUARDETXEA 04. AKTIBITATEAK

AKTIBITATEAK04.

MOTZLau eguneko iraupena daukan jaialdia da Lupa, Aste Santuan

ospatu ohi dena. Zine dokumentalaren leihakortasunik

gabeko erakustaldia da. Publikoa eta sortzailearen arteko

topagunea da ere, eta orokorrean ez-fikzio-rako zinearen

inguruan dabilen edozeini zuzenduta zaio.

http://lupadoc.org/

LUPA

Banda Bat aktibitateak bi lerro dauzka: alde batetik ekitaldi propioak antolatzen ditu, bestaldetik Donostiako eragileeilekuautziegitendieaktibiteakburutuditzaten,betiereelkartearenfilisofiarekinloturazuzenamantenduz.

BANDA BAT-EK ANTOLATUTAKO AKTIBITATEAK

Page 13: Banda Bat - Guardetxea proiektua

13.

TOPAK

BANDA BAT - GUARDETXEA 04. AKTIBITATEAK

Maiatzaren hasieran, Banda Bat-ek poesiaren kontzeptu

zabal batean oinarritzen den poesia jaialdia ospatzen du.

Jaialdiak diziplina artistikoen arteko interakzioa dauka

helburu, adierazpen poetikoaren aukerak biderkatu, hobetu

eta birsortu ahal izateko.

POESIA JAIALDIAKulturarte haurrei zuzendutako aisialdirako jolas lekua da,

udako oporraldietan irekitzen dena 6 eta 12 urte arteko

gaztetxoentzat. Umeek besteak beste, euren garapen

artistikoa gara dezaten pentsatuta dagoen gunea da,

ikaskuntza parte hartzailearen bitartez. Adierazpen

artistikoari garrantzi handia ematen zaio bere era guztietan.

KULTURARTE

Aste bateko iraupena daukan jaialdia da ekaineko biharren

hamabostaldian ospatzen dena. Elkartearen filisofiaren

adierazle argia da Topak: topaketa, hausnarketa, denuntzia,

elkarbanaketa eta batera eraikitzera bideratzen gaitu. Topak-

ek ezberdintasunean, bizikidetzarako ezinbestekoak diren

baloreak azpimarratu nahi ditu, hau da ezberdina denarekiko

errespetua, eskubideen berdintasuna, baztertuen

integrazioa, boluntariotzaren eskuzabaltasuna, generoaren

oreka, erantzukizunezko kontsumoa eta ekologiarako

sentiberatasuna.

Page 14: Banda Bat - Guardetxea proiektua

14.

KLOWNALDIA

GUARDETX’EKO ekitaldia, irailean ospatzen den birziklapen,

errealizazio eta kontsumo ohidurei buruzko jardunaldiz

osatuta dago, betiere ingurumen perspektiba batetik

enfokatuta. Ingurumenean hondakinek eta zaborrek

daukaten eraginaz kontzientzia hartu eta gogoetatu,

kontsumo ohidurak eta iraungipen denborak birplanteatu,

eskuratzen diren produktuen erabilera eta baliagarritasuna.

Ideia berriak gauzei erabilera berri bat emateko, berrerabili,

birziklatu, eraldatu eta eraldaketa bakoitzeko modu

erabilgarri bat sortu.

BANDA BAT - GUARDETXEA 04. AKTIBITATEAK

GUARDETX’EKOBideo-sormenerako erakustaldia da Nokodek, bideoaren

bidez adierazpenerako bide berriak ezagutzeko aukera.

Experimentazio gunea da bideoa, arte eszenikoak, musika

eta performance-aren arteko topaketaren bidez.

http://nokodek.com

NOKODEK

Aste bateko iraupena daukan jaialdia da uztailan ospatzen

dena. Klownaldia topaketa, elkartrukatea eta ikaskuntzarako

gunea da edozein publiko motarentzat eta batez ere klown-

ean interesa daukaten profesionalentzat. Eskarmentu

handiko klown-ek antzeztutako ikusgarriak aurkezten dira

eta bide hau hasi baizik egin ez duten klown-en ikusgarriak

ere bai. Horrez gain, hitzaldiak, argazki erakusketak,

dokumentalak eta ikastaroak egoten dira.

Page 15: Banda Bat - Guardetxea proiektua

15.BANDA BAT - GUARDETXEA 04. AKTIBITATEAK

TAILERRAK

Elkarteak hiruileko tailer ugari antolatzen ditu Irailetik Maiatza

amaiera arte. Esparru artistiko ezberdineko sormen taldeak

dira: ikusentzunezkoa, literatura, antzerkia, klown, dantza,

aire akrobazia, komikigintza, argazkilaritza, soinua. Sarritan,

tailerrek interaktuatzen duten ekitaldi puntualetan, urtean

zehar edota urtean bitan (abendua eta ekaina), publikoari

urtean zehar egindako lana aurkezten zaionean. Leku ireki

eta multikulturalak dira.

Page 16: Banda Bat - Guardetxea proiektua

16.BANDA BAT - GUARDETXEA 04. AKTIBITATEAK

ARTISTA NABARMENEI OMENALDIA

Idazle, tindalari, konpositore, musiko eta artista lokal,

unibertsal ugarik omenaldiak jaso dituzte Guardetxean

edota Banda Bat-eko eratutako sormen zein ikuskizun

artistikoen iturburu izan dira. Honen adierazle dira:

“Alas Rotas”: 2010an, Banda Bat-ek ‘Alas rotas’ dantza

ikuskizuna estreinatu zuen, Frida Kahlo artista mexikarrari

buruz. Ikuskizunak dantza, arte eszenikoak eta

ikusentzunezko proiekzioak uztartzen ditu.

2013an VINICIUS DE MORAES olerkari eta konpositore

brasildarraren jaiotegunaren ehungarren urteurrena ospatu

zen. Banda Bat-ek omenaldi berezia antolatu zion, musika

eta poesiaz jositako ekitaldi baten bidez. Donostian bizi diren

artista brasildarrei, bertakoei eta elkarteko kideei esker,

pertsonaia karismatiko horren bizitzako ibilbidea birsortu zen

bere musika, poesia eta proiekzioei esker.

JARDUNALDI BEREZIAK

Elkarteak, jardunaldi berezien programazio propioa eskaini egiten du: emakumearen eguna, gay harrotasunaren eguna. Aste

nagusian,Guardetxekobaratzasuartifizialakikustekolekuaproposaizatendabaietaerekontzertuakustikorenbatikusteko.

Page 17: Banda Bat - Guardetxea proiektua

17.BANDA BAT - GUARDETXEA 04. AKTIBITATEAK

Banda Bat-ek antolatutako aktibitateetatik at, elkarteak herritarren iniziatibatik datozen edozein proiektuak programatzen

dirubetiereelkartearenfilosofiarekinbategitenbadute.Kanpoeragileei irekita zaienespazioadahonakoekitaldimotak

burutzeko:

• Kontzertuak

• Arte eszenikoak

• Tailer intentsiboak

• Erakusketa artistikoak

• Bideo-sormen jaialdiak

• Gai sozial, kultural edo ingurumenari buruzko hitzaldiak

Zure proposamena igo hemen: http://guardetxeabandabat.org/zure-proposamena/

Banda Bat-ek ezinbestekotzat jotzen du bere egitarauaren barruan elkartasunezko ekitaldiak sustengatzea. Hori dela eta;,

ekitaldia puntualak antolatuko ditu urtean zehar dirua biltzeko elkartasunezko egitasmoentzat.

KANPOKO AKTIBITATEAK

Page 18: Banda Bat - Guardetxea proiektua

18.

EGITARAUA

Iristen diren proposamenak jaso, baloratu eta agendan

sartzeko lanaz arduratzen den taldea da. Elkartearen

helburu eta izarearekin bat egiten dutela bermatzen du,

baita programazio anitz eta orekatu bat eratzen saiatzen da.

Etxeko urteko tailerren kudeaketaz ere arduratzen da.

Harremanetarako: [email protected].

BANDA BAT - GUARDETXEA 05. BARNE ANTOLAKUNTZA

BARNE ANTOLAKUNTZA

05. Banda Bat elkarteak pertsona aske batekin lan egiten du, Gizarte Segurantzan altan emanda dagoena hileko 600 euroko soldatarekin. Administrazio lanak dagozkio eta elkarte eta jendearen arteko harremanak laguntzeko dago.

Banda Bateko taldea astean bitan elkartzen da garrantzizko gaien jarraipena egin eta erabakiak hartzeko asamblea erako bileretan. Lanaren antolamendurako ere komisio ezberdinetan banatua dago elkartea, gai zehatzak lantzeko: programazioa, komunikazioa, barra, mantenimendua, tesoreria, sareak.

SAREAK

Gurea eta beste elkarte eta talde ezberdinedinekin sarean

lan egiteko sortu den taldea da. Helburua elkarlana

laguntzea da. Banda Bat elkartea ordezkatzen du beste

elkarte zein erakundeen batzarretan. Bere ardura da ere,

hausnarketa bultzatzea, garapena eta hobekuntza lantzea,

bai etika arloan (elkartearen baloreak zaindu) bai finantza

arloan(finantzaketa-bideberriakdefinitu).

Harremanetarako: [email protected]

Page 19: Banda Bat - Guardetxea proiektua

19.BANDA BAT - GUARDETXEA 05. BARNE ANTOLAKUNTZA

KOMUNIKAZIOA

Kanpo zein barne komunikazio lanak egiten dituen taldea

da. Kanpo konunikazio lanak: web orria eta sare sozialak

kudeatu, itzulpenak egin, emailing-ak, komunkabideekin

harremana, prentsa notak zein dosierrak landu eta jardueren

euskarri grafikoak egin. Jardueren argazki/ikusentzutezko

dokumentazio lanak ere egiten ditu. Barne komunikazio

lanak: elkarteko boluntarioen arteko informazio bideak

errazteko tresna eta metodologiak garatzen ditu.

Harremanetarako:

[email protected].

DIRUZAINTZA

Elkartearen finantza oreka bermatzeko eta gastu eta

diru sarreraren jarraipena egiten duen taldea da. Etxeko

jardueren diru banaketa antolatu eta elkartearen finantza

ereduadefinitzendu.

TXAPULAN

Mantenimendu arloa eramaten duen taldea da. Behar

marterialen lehentasuna markatu eta auzolanak antolatzen

ditu. Guardetxea modu funtzional eta ergonomikoan egon

dadin lan egiten du. Kudeaketa iraunkor bat lortu eta

ingurumenarekin errespetagarria izateko tresnak eskuragarri

edukitzeko arreta du.

BARRA

Etxeko barraren kudeaketaz arduratzen den taldea da:

eskariak bete eta antolamendu funtzional bat eratu. Baita

produktuen hausnarketa burutzen du, bai ingurumenarekiko

errespetu mailan bai kometzio justu arloan. Boluntario berriei

lagundu eta ahalmen tresnak eskura jartzen dizkie.

Page 20: Banda Bat - Guardetxea proiektua

20.

Autofinantzaketarako dugun diru sarrea nagusia barra da

eta maila txikiagoan urtean zehar antolatzen diren hiruhileko

tailerrak eta tailer intentsiboak. Proiektu zehat batzuetarako

deialdipublikoetanfinantziaketaeskatzendaere.Informazio

gehiago: http://guardetxeabandabat.org/banda-bat/

finantzamendua/

GASTU FINKOAK

2009an Donostiako Udalak Guardetxea udal espazio

publikoa Banda Bat elkarteari laga zion, 10 urtetarako,

berrizteko aukerarekin. Etxeak 2007an jasandako sutearen

ondoren, elkarteak etxea konpontzea erabaki eta 2016an

amaitzen den kreditua bere gain hartzen du. Ordundik

argi, ur eta elektrizitate gastuak eta telefono mugikor eta

finko, interneterako lotura,alarmaetaaseguruaordaintzen

du. Jarduera aurrera eramateko kontable bat eta pertsona

aske bat ordaintzea erabakitzen da, azken hau Gizarte

Segurantzan altan emandakoa. Guzti honek 2.100 euroko

gastufinkobatsuposatzenduhileko.

DIRU SARRERAK

Diru sarrera nagusia boluntarioek kudeatutako barra da.

Jarduera Banda Bat elkarteak antolatzen ez duenean,

sarrerako prezioa antolatzaileak erabakitzen du eta

berarentzat da osorik, eta elkarterako, publikoak barran

egiten duen kontsumoaren etekina. Jadueraren izaera

solidarioa denean, baldintzak aldatzen dira, eta barrako

etekina banatzen da: %80a helburu solidarioarentzat eta

%20a etxearentzat.

Autogestiorako beste bide bat tailerrak dira: hiruhileko

tailerren preziotik %20a etxearentzat da, eta urtean zehar

antolatzen diren tailer intentsiboetatik %30a. (Ikus jardueren

baldintzen anexoa)

BANDA BAT - GUARDETXEA 06. FINANTZAKETA

FINANTZAKETA06. Banda Bat elkarteak autogestioan oinarritzen den finantza eredua du. Irabazirik ez duenez, etekin guztiakgastuetzako, materialean inbertitzeko edo programaziorako doaz.

Page 21: Banda Bat - Guardetxea proiektua

21.BANDA BAT - GUARDETXEA 06. FINANTZAKETA

Page 22: Banda Bat - Guardetxea proiektua

22.

web ORRIA

www.guardetxeabandabat.org

Bertan elkartearen jarduera , informazio orokorra, argazki eta

bideoak ikusi daitezke. Hau da elkatearekin harremanetan

jartzeko kanala; bai formuliario desberdinen bidez edo

bertan iritzia utziz.

SARE SOZIALAK

www.facebook.com/Guardetxea

twitter.com/guardetxeurgull

www.youtube.com/user/GuardetxeaUrgull:

Bertan Berririk berrienak aurkituko dituzu, jendea

mobilizatzeko tresna, informazio partekatzeko eta jarduera

desberdinen argazki eta bideoen mostra.

MAILING

: Prentsa ohar eta dosierrak bidaltzeko kanala , Guardetxean

garatzen diren jarduerei buruzko hileroko eta asteroko

buletina. Izaena eman nahi ez gero idatzi; komunikazioa@

guardetxeabandabat.org, mail-era.

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Gai espezifikoei buruz informazioa jasotzeko zuzeneko

kanalak.

[email protected]: informazio orokor eta

administratiborako

• k o m u n i k a z i o a @ g u a r d e t x e a b a n d a b a t . o r g :

komunikazio-gaietarako.

[email protected]:

egitarau-gaietarako

[email protected]: beste entitate

asoziatibo eta erakundeekin sareko lana garatzeko

TELEFONOA

637 222 357

FORMULARIOA

Zure proposamena aurkezteko:

http://guardetxeabandabat.org/zure-proposamena/

BANDA BAT - GUARDETXEA 07. KOMUNIKAZIOA

KOMUNIKAZIOA07. Banda Bat-ek komunikazio-kanal desberdinak dauzka euskara eta gazteleraz:

Page 23: Banda Bat - Guardetxea proiektua

23.BANDA BAT - GUARDETXEA 07. KOMUNIKAZIOA

Page 24: Banda Bat - Guardetxea proiektua

24.

#01

BANDA BAT - GUARDETXEA 08. OHIKO GALDERAK

OHIKO GALDERAK

08.

BANDA BAT-EN BOLUNTARIOA IZAN NAHI DUT, NOLA EGIN DEZAKET? [email protected] postara idatziz ala gu eta

gure lekua ezagutzera gerturatuz. Elkartearekiko duzun

nahia eta elkartearen zein arlotan parte hartu nahi duzun

adierazi.

NAHIZ ETA DENBORA GUTXI EDUKI, BOLUNTARIO IZAN NAITEKE ? Noski! Zure denbora eta gogoen arabera gehien gustatzen

zaizun arloan lagundu dezakezu. Gure web-orriko hileroko

agendan programazioa aurkituko dezakezu: www.

guardetxeabandabat.org/agenda/

#02

#03ARTEAN LAN EGIN BEHAR DUT BOLUNTARIOA IZATEKO? EZ, Guardetxea-n mota guztitako eta laguntzeko gogoa

duen jendea ezagutzea gustoko dugu.

GUARDETXEAN SOILIK BANDA BAT-EK ANTOLATUTAKO EKITALDIAK OSPATZEN AL DIRA? Banda Bat elkarteak bi motako jarduerak programatzen

ditu: Alde batetik Banda Bat-ek antolatutakoak eta bestalde

hiriko beste pertsona eta elkarteei lekua utzi ohi diegu

bere jarduerak burutu dezaten, beti elkartearen eta bere

filosofiarenerrespetuanbiziz.

#04

Page 25: Banda Bat - Guardetxea proiektua

25.BANDA BAT - GUARDETXEA 08. OHIKO GALDERAK

#05ZEIN DIRA EGITEN DITUGUN JARDUERAK? Alda daitezke, baina urtero Motz, Lupa, Guardetxe’ko, poesia

Jaialdia, Topak, Kultur-Arte, Klownaldia, Nokodek, tailerrak

etabesteJardunaldiespezifikoakospatzenditugu.

ZEIN DIRA KANPOTIK ANTOLATZEN DIREN JARDUERAK? Elkartearenfilosofiarekinbatdatozenekimenmotaguztiak

programatzen ditugu; kontzertuak, lantegi intentsiboak,

antzerkiak, jaialdiak, gai sozial, kultural edo ingurumenari

buruzko hitzaldiak, etb.

#07

#11GUARDETXEAN NERE EZKONTZA EDO URTEBETETZE-JAIA ANTOLATU NAHI DUT, ZEINTZUK DIRA BALDINTZAK? Guardetxea leku sozio kultural bat da, non jarduera sozial,

kultural, ingurumen-jarduera edo eraldatzaileak antolatzen

dira. Ez da jai partikular edo pribaturik antolatzen utziko.

GUARDETXEAN JARDUERA ARTISTIKOAK EGITEN AL DIRA SOILIK? Ez. Guardetxe topa leku bat da, non jarduera sozial, kultural,

ingurumen-jarduerak eta jarduera artistiko eraldatzaileak

burutzen diren.

#06

#10ZEINEK KUDEATZEN DU GUARDETXEA? Guardetxea Banda Bat elkarte sozio kulturalak kudeatzen

du, baina beti kanpoko jarduerei irekia dago.

#08KANPOKO AGENTE, ELKARTE EDO TALDE BATEK EKITALDI BAT ANTOLATU NAHI BADU , NORK KUDEATZEN DU? Guardetxean antolatzen diren ekitaldiak beti kolaborazioan

kudeatzen dira, hau da; kanpoko agentearen eta Banda Bat-

en artean partekatutako kolaborazioan.

GUARDETXEA-N EKITALDIREN BAT ANTOLATU AHAL IZATEKO BANDA BAT- EKOA IZAN BEHAR DUT? Ez. Elkarteak etxeko ateak irekiak dauzka. Begiratu

baldintzak hemen: LINK

#12

LEKUA EKITALDI KULTURALAK OSPATZEKO ALOKA DAITEKE?Alokatzea ez. Kanpoko agente bezala ekitaldiak antola daitezke baldin elkarteak ezarritako baldintzak betetzen badira.

#09

GUARDETXEA UDALETXEARENA DA? Guardetxea hiriko etxea da, Udaletxea eraikinaren titularra

da eta bere kudeaketa 2009an, lehiaketa publikoaren

bitartez (hamar urtez) Banda bat-i dagokio. Udaletxeak ez

du Guardetxearen kudeaketa edo programazioan parte

hartzen.

#13

Page 26: Banda Bat - Guardetxea proiektua

26.BANDA BAT - GUARDETXEA 09. ERANSKINAK

ERANSKINAK09.

Page 27: Banda Bat - Guardetxea proiektua

27.BANDA BAT - GUARDETXEA 09. ERANSKINAK

1. ZER DA GUARDETXEA?Guardetxea BANDA BAT kultur-giza elkartearen gunea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, eta era guztitako

ekitaldi kulturalak antolatzen ditugu: kontzertuak, tailerrak,

antzerkia, hitzaldiak, jardunaldiak, festibalak, proiekzioak,

etab.

Gunearen jabetza udaletxearena da, eta BANDA BAT

elkarteari utzi dio 10 urtetarako (2019an berriro luza

daitekeena).

Guardetxean egindako ekitaldietan jasotako dirua etxeko

proiektuetarako doa guztiz. Elkartea osatzen dugunok

borondatezko langileak gara, urte osoan zehar gogoz

lan egiten dugu, guztiok etxean gustora egon gaitezen.

Badaukagu elkartean soldata erdia jasotzen duen pertsona

bat, administrazio lanak egiten dituena.

2. GUARDETXEAN EKITALDI BAT ANTOLATZEKO OINARRIZKO BALDINTZAK• Ez da gasturik izango ekitaldiaren antolatzaileentzat. Ez

da inolako alokairurik eskatuko egoitza, materiala ala

teknikariengatik.

• BANDA BATek ekitaldien funtzionamendu onerako

beharrezkoak diren baliabideak eskeiniko ditu (soinua,

argiak, proiektorea, etab.)

• BANDA BATek soinu teknikari bat kontratatuko du

ekitaldientzako (beti izango da beharrezkoa, baita

antolatzaileak bere teknikaria ekartzen badu ere),

antolatzailearentzat gasturik gabe izango dena.

• Ekitaldiaren antolatzaileek sarrera kobratu ahal izango

dute, eta diru sarrerak antolatzaileentzat izango da

guztiz.

• Barra eta barrak sortzen dituen diru sarrerak BANDA

BAT elkarteak kudeatuko ditu.

• Itxiera ordua 3:00ak izango dira (hilabetean behin

antolatuko da 3:00ak arteko ekitaldi bat, beste guztiak

1:00ak arte izango dira).

• Guardetxean ezin dira 180 pertsona baino gehiago sartu.

3. ANTOLAKUNTZA

EKITALDIAREN AURRETIK• Ekitaldiaren antolatzaileek komunikazio formulario bat

beteko dute, informazio eta zenbait dokumentu eskeiniz

(argazkiak, kartelak, bestelako informazioa...), horrela

guk ekitaldia komunikatu ahal dezagun. Informazio hau

ekitaldiaren aurreko hilabetearen hirugarren eguna

baino lehenago iritsi behar zaigu. Formularioaren lotura:

http://guardetxeabandabat.org/komunikazio-

formularioa/ Informazio guztia euskaraz eta gazteleraz

iritsi behar zaigu.

• Guardetxeak ekitaldia online komunikatuko du (e-posta,

sare sozialak, komunikabideetako agendak...).

• Antolatzaileak kartelen diseinu, inprimatze eta kolatzeaz

antolatuko dira.

• Ekitaldi musikal bat bada, antolatzaileek musika

taldeen RIDERak bidaliko dizkigute. Guardetxeko

instalazioen RIDERak ere web orrian baditugu: www.

guardetxeabandabat.org / Ekoizpen taldearen emaila:

[email protected]

• Guardetxearen ekoizpen taldeak, ekitaldiaren

antolatzaileekin batera, ANTOLAKUNTZA ORRIA

beteko du. Bertan soinu proba eta aktuazioen ordutegia,

informazioa eta kontaktuak agertuko dira.

• Mendira bi auto igo daitezke materialak igotzeko,

baina baimen berezi bat eskatu behar zaio udaletxeari.

Baimena BANDA BATek kudeatuko du, baina autoen

matrikulak beharko ditugu aste bete lehenago.

Udaletxeak bi auto baimenduko ditu bakarrik. Autoak

aparkatzeko lekua hesi berdearen atzean izango da, eta

ekitaldia amaitutakoan joan beharko dira.

EKITALDIAREN EGUNEAN• Ekitaldia ongi joan dadin, adostutako ordutegia zehazki

jarraitzea eskatzen dugu.

• Guardetxera alde zaharretik autoz iristeko, honako

bidea jarraituko dute autoek: Boulevard (udaletxearen

eskubitik), Kanpandegi Kalea, eta Guardetxera igo Elbira

Zipitria kaletik. Jaisteko bidea hau da: menditik jaitsi,

Koruko Ama kalea (Akerbeltz tabernaren kalea), Mari

Kalea, Igentea, Boulevard. Ikusi mapa web orrian:

http://guardetxeabandabat.org/donde-estamos/

• Antolatzaileentzako edaria: BANDA BATek antolatzaileei

edariak emango dizkie, bai barran aldatu beharko diren

tiketen bitartez, edota backstage-an edariak jarriz.

• Antolatzaileak sarrerak kobratzeaz eta aforoa

kontrolatzeaz arduratuko dira (gehienez 180 pertsona

• Ekitaldiaren ondoren, antolatzaileek jendeak Guardetxea

utzi dezan bideratuko dute. Etxearen garbiketan garbitu

dezatela ere eskertzen dugu.

GUARDETXEAN EKITALDI BAT EGITEKO BALDINTZAK (KANPOKO ERAKUNDEEK ANTOLATUTAKO EKITALDIAK)

Page 28: Banda Bat - Guardetxea proiektua

28.BANDA BAT - GUARDETXEA 09. ERANSKINAK

1. ZER DA GUARDETXEA?Guardetxea BANDA BAT kultur-giza elkartearen gunea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, eta era guztitako

ekitaldi kulturalak antolatzen ditugu: kontzertuak, tailerrak,

antzerkia, hitzaldiak, jardunaldiak, festibalak, proiekzioak,

etab.

Gunearen jabetza udaletxearena da, eta BANDA BAT

elkarteari utzi dio 10 urtetarako (2019an berriro luza

daitekeena).

Guardetxean egindako ekitaldietan jasotako dirua etxeko

proiektuetarako doa guztiz. Elkartea osatzen dugunok

borondatezko langileak gara, urte osoan zehar gogoz

lan egiten dugu, guztiok etxean gustora egon gaitezen.

Badaukagu elkartean soldata erdia jasotzen duen pertsona

bat, administrazio lanak egiten dituena.

2. GUARDETXEAN ANTZERKI OBRA BAT EGITEKO OINARRIZKO BALDINTZAK• Guardetxean formatu txiki eta ertaineko obrak egin

daitezke. Eszenatokiak 6m x 4m neurtzen ditu. Albotan

6 pata zintzilikatu daitezke. Eszenatokiaren atzean ate

bat dago, backstage-arekin komunikatzen duena, eta

eskailerak aurrean.

• Soinu ekipoa badugu, argiak (ikus rider-a) eta proiektore

eta pantaila.

• Ez da gasturik izango ekitaldiaren antolatzaileentzat. Ez

da inolako alokairurik eskatuko egoitza, materiala ala

teknikariengatik.

• BANDA BATek ekitaldien funtzionamendu onerako

beharrezkoak diren baliabideak eskeiniko ditu (soinua,

argiak, proiektorea, etab.)

• Ekitaldiaren antolatzaileek sarrera kobratu ahal izango

dute, eta diru sarrerak antolatzaileentzat izango da

guztiz.

• Barra eta barrak sortzen dituen diru sarrerak BANDA

BAT elkarteak kudeatuko ditu.

• Ikuslegoarentzat 100 eserleku daude.

3. ANTOLAKUNTZA

EKITALDIAREN AURRETIK• Ekitaldiaren antolatzaileek komunikazio formulario bat

beteko dute, informazio eta zenbait dokumentu eskeiniz

(argazkiak, kartelak, bestelako informazioa...), horrela

guk ekitaldia komunikatu ahal dezagun. Informazio hau

ekitaldiaren aurreko hilabetearen hirugarren eguna

baino lehenago iritsi behar zaigu. Formularioaren lotura:

http://guardetxeabandabat.org/komunikazio-

formularioa/ Informazio guztia euskaraz eta gazteleraz

iritsi behar zaigu.

• Guardetxeak ekitaldia online komunikatuko du (e-posta,

sare sozialak, komunikabideetako agendak...).

• Antolatzaileak kartelen diseinu, inprimatze eta kolatzeaz

antolatuko dira.

• Guardetxearen ekoizpen taldeak, ekitaldiaren

antolatzaileekin batera, ANTOLAKUNTZA ORRIA

beteko du. Bertan soinu proba eta aktuazioen ordutegia,

informazioa eta kontaktuak agertuko dira.

• Mendira bi auto igo daitezke materialak igotzeko,

baina baimen berezi bat eskatu behar zaio udaletxeari.

Baimena BANDA BATek kudeatuko du, baina autoen

matrikulak beharko ditugu aste bete lehenago.

Udaletxeak bi auto baimenduko ditu bakarrik. Autoak

aparkatzeko lekua hesi berdearen atzean izango da, eta

ekitaldia amaitutakoan joan beharko dira.

EKITALDIAREN EGUNEAN• Ekitaldia ongi joan dadin, adostutako ordutegia zehazki

jarraitzea eskatzen dugu.

• Guardetxera alde zaharretik autoz iristeko, honako

bidea jarraituko dute autoek: Boulevard (udaletxearen

eskubitik), Kanpandegi Kalea, eta Guardetxera igo Elbira

Zipitria kaletik. Jaisteko bidea hau da: menditik jaitsi,

Koruko Ama kalea (Akerbeltz tabernaren kalea), Mari

Kalea, Igentea, Boulevard. Ikusi mapa web orrian:

http://guardetxeabandabat.org/donde-estamos/

• Antolatzaileentzako edaria: BANDA BATek antolatzaileei

edariak emango dizkie, bai barran aldatu beharko diren

tiketen bitartez, edota backstage-an edariak jarriz.

• Antolatzaileak sarrerak kobratzeaz arduratuko dira.

• Ekitaldiaren ondoren, antolatzaileek jendeak

Guardetxea utzi dezan bideratuko dute. Etxearen

garbiketan lagundu dezatela ere eskertzen dugu.

GUARDETXEAN EKITALDI BAT EGITEKO BALDINTZAK (ANTZERKIA)

Page 29: Banda Bat - Guardetxea proiektua

29.BANDA BAT - GUARDETXEA 09. ERANSKINAK

1. ZER DA GUARDETXEA?Guardetxea BANDA BAT kultur-giza elkartearen gunea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, eta era guztitako

ekitaldi kulturalak antolatzen ditugu: kontzertuak, tailerrak,

antzerkia, hitzaldiak, jardunaldiak, festibalak, proiekzioak,

etab.

Gunearen jabetza udaletxearena da, eta BANDA BAT

elkarteari utzi dio 10 urtetarako (2019an berriro luza

daitekeena).

Guardetxean egindako ekitaldietan jasotako dirua etxeko

proiektuetarako doa guztiz. Elkartea osatzen dugunok

borondatezko langileak gara, urte osoan zehar gogoz

lan egiten dugu, guztiok etxean gustora egon gaitezen.

Badaukagu elkartean soldata erdia jasotzen duen pertsona

bat, administrazio lanak egiten dituena.

2. GUARDETXEAN EKITALDI SOLIDARIO BAT ANTOLATZEKO OINARRIZKO BALDINTZAK• Ez da gasturik izango ekitaldiaren antolatzaileentzat. Ez

da inolako alokairurik eskatuko egoitza, materiala ala

teknikariengatik.

• BANDA BATek ekitaldien funtzionamendu onerako

beharrezkoak diren baliabideak eskeiniko ditu (soinua,

argiak, proiektorea, etab.)

• BANDA BATek soinu teknikari bat kontratatuko du

ekitaldientzako (beti izango da beharrezkoa, baita

antolatzaileak bere teknikaria ekartzen badu ere),

antolatzailearentzat gasturik gabe izango dena.

• Ekitaldiaren antolatzaileek sarrera kobratu ahal izango

dute, eta diru sarrerak antolatzaileentzat izango da

guztiz.

• Barraren diru sarrerak horrela banatuko dira: %80

ekitaldiaren antolatzaileentzat, %20 Banda Bat-entzat

(guzti hori edariak erostearen gastuak eta soinu

teknikariaren gastuak kendu ondoren).

• Barraren kudeaketa antolatzaileek egingo dute, baina

beti egongo da BANDA BATen pertsona bat edo bi

laguntzeko.

• Itxiera ordua 3:00ak izango dira.

• Guardetxean ezin dira 180 pertsona baino gehiago sartu.

3. ANTOLAKUNTZA

EKITALDIAREN AURRETIK• Ekitaldiaren antolatzaileek komunikazio formulario bat

beteko dute, informazio eta zenbait dokumentu eskeiniz

(argazkiak, kartelak, bestelako informazioa...), horrela

guk ekitaldia komunikatu ahal dezagun. Informazio hau

ekitaldiaren aurreko hilabetearen hirugarren eguna

baino lehenago iritsi behar zaigu. Formularioaren lotura:

http://guardetxeabandabat.org/komunikazio-

formularioa/ Informazio guztia euskaraz eta gazteleraz

iritsi behar zaigu.

• Guardetxeak ekitaldia online komunikatuko du (e-posta,

sare sozialak, komunikabideetako agendak...).

• Antolatzaileak kartelen diseinu, inprimatze eta kolatzeaz

antolatuko dira.

• Ekitaldi musikal bat bada, antolatzaileek musika

taldeen RIDERak bidaliko dizkigute. Guardetxeko

instalazioen RIDERak ere web orrian baditugu: www.

guardetxeabandabat.org / Ekoizpen taldearen emaila:

[email protected]

• Guardetxearen ekoizpen taldeak, ekitaldiaren

antolatzaileekin batera, ANTOLAKUNTZA ORRIA

beteko du. Bertan soinu proba eta aktuazioen ordutegia,

informazioa eta kontaktuak agertuko dira.

• Mendira bi auto igo daitezke materialak igotzeko,

baina baimen berezi bat eskatu behar zaio udaletxeari.

Baimena BANDA BATek kudeatuko du, baina autoen

matrikulak beharko ditugu aste bete lehenago.

Udaletxeak bi auto baimenduko ditu bakarrik. Autoak

aparkatzeko lekua hesi berdearen atzean izango da, eta

ekitaldia amaitutakoan joan beharko dira.

EKITALDIAREN EGUNEAN• Ekitaldia ongi joan dadin, adostutako ordutegia zehazki

jarraitzea eskatzen dugu.

• Guardetxera alde zaharretik autoz iristeko, honako

bidea jarraituko dute autoek: Boulevard (udaletxearen

eskubitik), Kanpandegi Kalea, eta Guardetxera igo Elbira

Zipitria kaletik. Jaisteko bidea hau da: menditik jaitsi,

Koruko Ama kalea (Akerbeltz tabernaren kalea), Mari

Kalea, Igentea, Boulevard. Ikusi mapa web orrian:

http://guardetxeabandabat.org/donde-estamos/

• Antolatzaileentzako edaria: BANDA BATek antolatzaileei

edariak emango dizkie, bai barran aldatu beharko diren

tiketen bitartez, edota backstage-an edariak jarriz.

• Antolatzaileak sarrerak kobratzeaz eta aforoa

kontrolatzeaz arduratuko dira (gehienez 180 pertsona).

• Ekitaldiaren ondoren, antolatzaileek jendeak

Guardetxea utzi dezan bideratuko dute. Etxearen

garbiketan lagundu dezatela ere eskertzen dugu.

GUARDETXEAN EKITALDI BAT EGITEKO BALDINTZAK (EKITALDI SOLIDARIOA)

Page 30: Banda Bat - Guardetxea proiektua

30.BANDA BAT - GUARDETXEA 09. ERANSKINAK

1. ZER DA GUARDETXEA?Guardetxea BANDA BAT kultur-giza elkartearen gunea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, eta era guztitako

ekitaldi kulturalak antolatzen ditugu: kontzertuak, tailerrak,

antzerkia, hitzaldiak, jardunaldiak, festibalak, proiekzioak,

etab.

Gunearen jabetza udaletxearena da, eta BANDA BAT

elkarteari utzi dio 10 urtetarako (2019an berriro luza

daitekeena).

Guardetxean egindako ekitaldietan jasotako dirua etxeko

proiektuetarako doa guztiz. Elkartea osatzen dugunok

borondatezko langileak gara, urte osoan zehar gogoz

lan egiten dugu, guztiok etxean gustora egon gaitezen.

Badaukagu elkartean soldata erdia jasotzen duen pertsona

bat, administrazio lanak egiten dituena.

2. GUARDETXEAN IKASTARO TRINKO BAT EGITEKO OINARRIZKO BALDINTZAK

• Ikasleek ordaintzen duten diru kopurua honela banatuko

da: %70 tailerraren antolatzaileentzat, eta %30 BANDA

BATentzat.

• BANDA BATek ekitaldien funtzionamendu onerako

beharrezkoak diren baliabideak eskeiniko ditu (soinua,

argiak, proiektorea, etab.)

3. ANTOLAKUNTZA

EKITALDIAREN AURRETIKEkitaldiaren antolatzaileek komunikazio formulario bat

beteko dute, informazio eta zenbait dokumentu eskeiniz

(argazkiak, kartelak, bestelako informazioa...), horrela

guk ekitaldia komunikatu ahal dezagun. Informazio hau

ekitaldiaren aurreko hilabetearen hirugarren eguna baino

lehenago iritsi behar zaigu. Formularioaren lotura: http://

guardetxeabandabat.org/komunikazio-formularioa/

Informazio guztia euskaraz eta gazteleraz iritsi behar zaigu.

Guardetxeak ekitaldia online komunikatuko du (e-posta,

sare sozialak, komunikabideetako agendak...).

Antolatzaileak kartelen diseinu, inprimatze eta kolatzeaz

antolatuko dira.

Mendira bi auto igo daitezke materialak igotzeko, baina

baimen berezi bat eskatu behar zaio udaletxeari. Baimena

BANDA BATek kudeatuko du, baina autoen matrikulak

beharko ditugu aste bete lehenago. Udaletxeak bi auto

baimenduko ditu bakarrik. Autoak aparkatzeko lekua hesi

berdearen atzean izango da, eta ekitaldia amaitutakoan joan

beharko dira.

EKITALDIAREN EGUNEAN• Ekitaldia ongi joan dadin, adostutako ordutegia zehazki

jarraitzea eskatzen dugu.

• Guardetxera alde zaharretik autoz iristeko, honako

bidea jarraituko dute autoek: Boulevard (udaletxearen

eskubitik), Kanpandegi Kalea, eta Guardetxera igo Elbira

Zipitria kaletik. Jaisteko bidea hau da: menditik jaitsi,

Koruko Ama kalea (Akerbeltz tabernaren kalea), Mari

Kalea, Igentea, Boulevard. Ikusi mapa web orrian:

• Ekitaldiaren ondoren, etxearen garbiketan lagundu

dezatela ere eskertzen dugu.

GUARDETXEAN IKASTARO TRINKO BAT EGITEKO BALDINTZAK

Page 31: Banda Bat - Guardetxea proiektua

31.BANDA BAT - GUARDETXEA 09. ERANSKINAK

GUARDETXE: SOINU ETA ARGI EKIPOA (KONTZERTUETARAKO)

P.A.

---------------------------------------------------------------

• 01 X 4.000 WAT.eko SOINU EKIPOA. ASS MOD SISTEMA.

FRJ PROCESSED SYSTEM

• + SUBS MX121.

• 01 X ASD PROZESADUREA.

• 01 X HARRISON AMPLIFIKATZAILE SETA

• F.O.H.

---------------------------------------------------------------

• 01 X ALTAIR ELEKTRA 24-8-2 SOINU MAHAIA.

• 02 X EKIPO. BIAMP BI ADVANTAGE 1/3 OCTAVA.

• 01 X REV 7 YAMAHA.

• 01 X DELAY ROLAND SDE3000.

• 04 X COMPRESOR DBX 1046 KANAL.

• 04 X SOINU ATE KANALAK BSS DPR504.

• 01 X KASETE ETA CD PLAYER DENON.

• MONITOREAK.

---------------------------------------------------------------

• 04 X MONITOREAK SUPER12 (12”+2”)

• 01 X HARRISON ANPLIFIKATZAILE SETAK (4

BIDALKETA).

• BESTELAKOAK.

---------------------------------------------------------------

• 01 X MIKROFONOEN SETa IA STANDAR: 1 AKG112, 3

e604 (PINTZA),

• 3 SM57, 3 SM58, 1 BETA 58, 2 RODE (COND.), 4 D.I.BOX

BEHRINGER, 1 BEYER

• 380, GUZTIA HAIEN OINEKIN.

• 01 X SEINALEAREN AZPIEGITURA.

---------------------------------------------------------------

ILUMINAZIOA

• 08 X STAIRVILLE LED PAR56 ALU SCHWARZ

PROIEKTOREAK (KOLORE ALDAKETA).

• 01 X STAIRVILLE DMX MASTER I KONTROLADOREA.

GUARDETXEKO ARGIEN RIDER-A (ANTZERKIA)

• DMX 24/48 mahaia (24 kanaleko 2 eszena)(24 kanal eta

24 eszena)

• 6 kanaletako STAIRVILLE dimmer pack 10 A

• Patchcord eszenatokiaren gainean (erdian) eta 4

circuitos aurre baran.

• 10 Led PAR 56 Stairville RGB 153 Led-ekin 16W

• 2RekorteGELightingGKV26okoangulufijokoak600W

• 2 PC DTS Scena 1000W

• 4 PC DTS Scena 500W biserekin

---------------------------------------------------------------

KOKALEKUA

Aurreko bara kontrol kabinan

Eszenatokiko kaxan: 2 bara lateral, bara zenital 1, kontra bara

bat, eta bi bara gainean.

RIDERS

Page 32: Banda Bat - Guardetxea proiektua

BANDA BAT GUARDETXEA