auzoka aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

20
116. zenbakia 2013ko martxoa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea Eskolara oinez Janin Granados Bideo lehiaketa!

Upload: inigo-martinez

Post on 31-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzenduta.

TRANSCRIPT

Page 1: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

116. zenbakia 2013ko martxoa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Eskolara oinez

Janin Granados

Bideo lehiaketa!

Page 2: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

2013ko martxoa

2

Fo

to i

nk

est

a

Facebook, Twitter, Tuenti… beharrezkoak al dira?

Elkarrekin harremanetan egoteko atsegin eta praktikoak dira sare sozialak. Baina beti konektatuak egotea… bizitza beste era batean disfrutatzen ikasi behar dugu. Une batez deskonektatu: zure burua eta zure smartphone polit, xarmant, berri, ordezkaezin hori alde batera utzi, altxa ezazu burua eta bat egin familiarekin, lagunekin, naturarekin eta abarrekin. Alde ederra dago eta! Guretzat garrantzitsuak diren gauzei erreparatzeko ordua da.

Egokiak? Desegokiak?

la salle

IDOIA

BANDRES

DBH 1A

OIHANE

RAMADA

DBH 1A

NAROA

ZURIARRAIN

DBH 1A

LEIRE

REVILLA

DBH 1A

OIHANE

BARBON

DBH 1A

IKER

RODRIGUEZ

DBH 1A

Mugikorrez gain, robot eta mota guztietako tramankuluen garapena asko hobetuko da. Auzoetan al-daketa handiak sumatuko ditugu: gaur egungo autoen ordez, auto hegalariak; ohiko landareen ordez, hiru dimentsiotan proiektatutakoak; eskolako kontuetan zer esanik ez: ipad-a, tableta, arbela eta irakasle digitalak… izango al ditugu?

Nire ustez, 2.0 teknologiak alde txarragoak ditu onak baino. Batetik, gauzak asko errazten dizkigute (erraz eta azkar lortzen ditugu gauzak), baina, bestetik, lagunekin edo familiarekin egoteko aukera kentzen dizu. Goazen whatsappari eta Tuentiri kasu gutxiago egitera, kalera ateratzera eta jendearekin benetan egotera eta ez makina baten bitartez!

Aurreko egun batean sofan nen- goela watsappa erabiltzen, ia ohartu gabe loak hartu ninduen. Mugikor berri, handi eta askoz garatuagoekin amestu nuen. Lagunekin kalera ir- ten ordez, etxean gelditzen ginen web-cam harrigarriak erabiltzen. Amari edozer ohartarazteko sms-a bidaltzen genion eta berari etxeko edozein gailutan azaltzen zitzaion. Hori da hori, amesgaiztoa!

Urteekin telefonoa, PCa, tableta, telebista eta aparatu guztiak ge- ro eta modernoagoak dira. Sis- temak, jolasak eta aplikazioak as- ko hobetu dira. Baina jendea tek- nologiarekin itsutzen da edo ordu gehiegi pasatzen ditugu pantaila aurrean. Lagunekin elkartu eta de- nak mugikorrekin. Harremanak gal- tzen ari gara! Gero eta gutxiago jolasten dugu elkarrekin (fisikoki).

Gaur egungo teknologia berriek gure bizimodu sozialari kalte han- dia eragiten diote. Une honetan sumatzen duzun gauza bakarra ze- ra da: bakardadea. Benetan, tris- tea da jendea bere munduan ha- rrapatuta ikustea. Irteeretan, gehie- non asmoa nora jakin baino, ea mp3-4-5… eramaterik dagoen ala ez jakitea da, musika bakarka entzu- ten joateko.

Gaur egun, teknologia berriak oso lagungarriak dira eguneroko bizitzarako: lanerako, erosketak egiteko, gauzen berri azkar ema-teko, jolasteko… Baina nire ustez, aparatuekin pasatzen dugun den- bora kontrolatu egin behar da. Adi- bidez, gazte asko kalera atera or- dez etxean gelditzen dira apa- ratuekin jolasten. Nire uste apalean, hori ez dago ondo.

araitz eguren

Page 3: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

Au

zok

a.n

et

3

Zorriaren lehiaketaZenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzoka aldizkarian. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena [email protected] helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emango dugu.

Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren

azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, [email protected] erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa.

Auzoka 115. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Brian Reyes izan da, Summa Aldapetako ikaslea. 5. orrialdeko gimnasta taldearen irudian zorria jarri genuela (domina batean sartuta) ederki ikusi zuen.

Sari gozagarriak!Banakako saria: ipod shuffle bat + 50 €-ko bonoa kultur produktuetan

Taldekako saria: 200 €-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100 €-ko bonoa kultur produktuetan

Euskararen erabilera egokie- naren saria: ipod shuffle bat + 25 €-ko bonoa kultur produktuetan

Dakizuenez, Auzoka Sorkuntza bideo lehiaketaren hirugarren edizioa abian da! Denbora aski duzue oraindik zuen bideoak egiteko, baina dagoeneko lanak aurkezteko epea hurbiltzen ari da! Zuen abileziak, istorioak edo gustukoa duzuen hori bideo labur baten bidez erakustea da kontua, hobe umore edo gatz pixka batekin bada. Hortaz, zeren zain zaudete? Gainera, sari bikainak dituzue zain! (Ikusi alboko koadroa). Lehiaketa otsaila hasieratik martxan dago eta bideoak jasotzeko epea apirilaren 25eko eguerdian amaituko da. Bideoak Auzoka.net webgunearen bidez helarazi behar dira. Bideoek euskara hutsean izan behar dute. Bideoan hitz eginez gero, testuak egonez gero edo musika abestua izanez gero, derrigorrezkoa da euskaraz izatea.

Bideoa laguntzeko musikak ere euskaraz edo akustikoa izan beharko du. Donostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte har dezakezue lehiaketan. Bideo lehiaketaren oinarriak Auzoka.net webgunean aurkituko dituzue.

Zer egin dezaket?Zuen abileziak ikusi, gozatu eta partekatu nahi ditugu. Ziur baduzuela aparteko abileziaren bat: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten… Norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Bideoa sortzeko irudiak grabatu, editatu eta ahotsa eta musika gehitu!!!

Auzokaren hirugarren bideo-lehiaketa mundialean parte hartu!Lanak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da

www.auzoka.net

Page 4: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

4

Janin Granados Udalak Bidebietan azpikontratatuta duen Gizarte Hezitzailea da. Psikologia ikasketak eginak dituen 31 urteko neska gaztea da. Gutariko batzuek ezagutzen dugu eta laguntzat dugula esan dezakegu.

JANIN GRANADOS GIZARTE HEZITZAILEA

“Gazteek bereziki baloratzen dutena da epaituak ez izatea”

Elkarrizketari hasiera emateko, esango al diguzu zertan datzan zure lana?Orain arte nerabeekin lan egin dut. Hemendik aurrera berriz, familiekin interbentzioetan arituko naiz ere eta espero dut honek nire lana eta esperientzia aberastea. Bidebietan dagoen lokalean egoten naiz beraiekin arratsaldetan. Hortaz, lehen haurren eta nerabeen hezitzailea nintzen, orain ordea, familiaren hezitzailea izan naiteke.

Zehazki, zer da gure adineko gazteekin egiten duzuna?Ekintza ezberdinak egiten ditugu. Jarduera bakoitza nerabearen araberakoa edota haren beharren arabera desberdina izango da. Adibidez, ikasketetan errefortzua behar duenari laguntza eman, kirol ekintzetan lagundu, lana bilatzen lagundu, entzun egiten diet… Nire ustez, garrantzitsuena beraien behar eta egoerari erantzutea da eta bereziki duen behar edo egoera hori ez epaitzea.

Eta goizetan zer egiten duzu?Goizetan egiten dugun lana ez da hain erakargarria, ez nire ustetan behintzat. Ordea, beharrezkoa da. Goizetan Gizarte Zerbitzuetan egoten naiz informeak eta jarraipenak egiten eta eskolekin ere harremanak eta esku-hartzeak egiteko aprobetxatzen dut.

Zer da garrantzitsuena gazteentzat?Lehen esan dudan bezala, beraiek bereziki baloratzen dutena da epaituak ez izatea. Izan ere, leku askotan epaituak sentitzen dira eta hau ez dute gustuko. Nik entzuten diet eta ahal dudan neurrian hausnartzen laguntzen diet, zalantzak argitu…

Zer baliabide dituzu Bidebietako lokalean?Lokalarekin oso gustura gaude. Denetarik daukagu; pin-pona, jolas desberdin pila, telebista eta bideoa filmak ikusteko, sukalde txiki bat eta ikasteko gela bat ere. Faltan

2013ko martxoa

“Sare sozialetan nor den ere begiratu gabe batzeko eskaerak onartu egiten dituzue askotan eta hau arrisku handienetarikoa da”

Page 5: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

5

Elk

arriz

keta

la salle-san luis

“Bada azkenaldian joera bat asko kezkatzen nauena: elkarren artean borroka egiteko planak”

sumatzen duguna berogailua da; hotz handia egiten du askotan.

Edonor joan daiteke zuen lokalera?Garai batean gure lokala bertakoei edo nahi zutenei irekia egoten zen. Baina gaur egun prebentzioan dauden gazteak bakarrik sar daitezke lokalean. Era berean, lehen taldeekin egiten genuen lan eta, beraz, errazagoa zen gainontzekoekin elkar eragitea. Orain berriz, prebentzio neurriren bat aurreikusia duten gaztetxoak direnez, lana edota ekintza indibiduala da eta, beraz, bakarka etortzen dira niregana. Hala eta guztiz ere, kasuaren arabera komenigarria bada eta gazteak sozializazioa behar badu, talde dinamikak ere planifikatu daitezke. Nire iritzi apalean, batzuetan lan indibiduala da eraginkorrena, baina badira kasuak non taldean lan egitea guztiz onuragarria den.

Zer da zure ustetan Bidebietan falta dena?Bidebietan errekurtso pila daude: kiroldegia, gaztelekua, haur-txokoa, frontoia… Baina egia da, era berean, gazte askok adierazi didatela liburutegiaren falta sumatzen dutela. Askotan ezin izaten dute etxean ikasteko txokorik edota girorik lortu eta primeran etorriko litzaiekeen errekurtso bat da.

Zein esparrutan gomendatuko zenieke gazteei batez ere kontuz ibiltzeko? Hau da, zein dira aurreikusten dituzun arriskuak gure gaurko gazteen artean?Seguruenik ez dut ezer berririk esango, baina uste dut behin eta berriro errepikatzea edota gogoraraztea garrantzitsua dela: kontu handia izan mugikorrarekin. Izan ere, mugikorretan zuen bizitza osoa kontatzen duzue. Gainera, mugikorren bidez sare sozialetara itsatsita zaudete eta bertan agertzen den guztia ez du zure lagun minak bakarrik ikusten; edozeinek ikusten du. Eta edozeinek diot, ze sare sozialean prebentziorik izan ezean eta ardura gabe ibiliz gero edozein “agregatzen” duzue lagun bezala! Izan ere, askotan eta askotan ikusten dut nor den ere begiratu gabe batzeko eskaerak onartu egiten dituzuela eta hau da nire ustez arrisku handienetarikoa.Eta nola ez. Kontu handia izan gau batean ezagutzen duzuen printze edota printzesa horrekin. Gau oso ona pasa dezakezu,

baina ez ahaztu egun batean edota denbora gutxian ezin duzula inor ezagutu.

Nabaritu al duzu azken bolada honetan aldaketaren bat gazteen arteko harremanetan?Bai. Bada azkenaldian joera bat asko kezkatzen nauena: elkarren artean borroka egiteko planak. Hau da, bi pertsona edota taldekide batzuk eguna eta lekua adostu eta borroka egiteko hitzordua jartzen dute. Borroka hauek arauak dituzte, gainera; ezin dira sorbaldatik gora jo, lurretik altxa arte zain egoten dira… Hau guztia astakeria hutsa iruditzen zait eta, esan dudan bezala, maila batean baino gehiagotan eragiten duela uste dut. Elkar joka aritzen direnez gain, badira hara gustura edota ez hain gustura hurbiltzen direnak eta jokabide horien aurrean pasibo edota aktibo agertzen direnak. Eta hau, zalantzarik ez izan, ez da batere onuragarria inorentzat. Ez jasaten duenarentzat, ez ikusten ari denarentzat eta ezta ohitura huts bilakatzen duenarentzat.

Zerbait gehiago esan nahi duzu?Orain ezagutzen nauzue. Beraz, zerbait behar baduzue badakizue nora jo! Eta ondo pasa zuen 100. urteurreneko festan. Zorionak denoi!

www.auzoka.net

Page 6: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

6

Ek

olo

gia

ikasbide ikastola

Elikadura osasuntsua

Zer da elikadura osasuntsua? Definizio bat egitea oso zaila da, pertsonen araberakoa delako. Gure ustez, elikadura osasuntsua ondo elikatzean datza.Elikadura osasuntsua izateko elikagai ezberdinak jan behar dira: esnea, fruta, haragia, arraina, esnekiak, barazkiak. Egunero jan behar ditugu. Frijituak aldiz –esaterako, enpanadillak, patatak eta abar–, ez dira oso komenigarriak egunero jateko. Modu berean, txorizoa, urdaiazpikoa, gantza eta gatza daukaten elikagaiak ez dira oso komenigarriak eta noizbehinka jan behar ditugu. Janari lasterra (pizzak, hanburgesak eta abar) jatea ere ez da komenigarria eta soilik zerbait ospatzeko erabili behar dira.

Nola osatu gure elikadura? Baina jaten dugunarekin ez da nahikoa. Ondo jatea ez ezik, beste zenbait gauza egin behar ditugu gure gorputza ondo egoteko:• Kirola praktikatzea: ariketa fisikoak sa-

soian egoteko erabateko garrantzia du. Hainbat onura ditu: pisua jaistea, bihotz osasuna mantentzea… Pisu gehiegi edu- kitzea ez da ona.

• Ongizate psikologikoa: estresa murriztu. • Jatorduak: bost jatordu orekatu egin

behar dira egunero, osasunarentzat ona delako.

Egiteko eta garraiatzeko prozesuaJanaria osasuntsua izateko oso ga- rrantzitsua da bere egite prozesuan pes- tizidak ez erabiltzea. Oso garrantzitsua da ere non egiten den jakitea: egiten den tokitik kontsumitzen den tokira distantzia handia badago, garraiatua izango da eta erregaiak kontsumitu beharko dira, hortaz, eguratsa kutsatuko da. Horregatik, bertako produktuak erostea komeni da.

Janaria eta hondakinakAskotan Lehen Munduan janaria sobratzen da: jaten duguna baino gehiago prestatzen dugu eta azkenean, jan gabe, zaborrera botatzen dugu. Lehen Munduan 700 milioi janari tona botatzen ditugu. Hirugarren Munduan be- rriz, askotan ez daukate behar dutena elikatzeko. Esan bezala, zabor asko botatzen dugu, zabor guzti horretatik % 29 or- ganikoa da. Leku batzuetan, zabor organikoa berrerabiltzeko ongarri bihurtu eta lorategietan, nekazaritzan… erabiltzen dute.Supermerkatuek, pertsona pri- batuek eta abarrek behar ez dituzten jakiak janari bankura eraman beharko lituzkete, la- guntza behar duten pertsonei emateko.

Bizitzeko jan behar dugu. Baina gure elikatzeko era izan daiteke ekologikoa ala ez, gure ohituren arabera. Ikasbide Ikastolan ikerketa txiki bat egin dugu jakiteko nolakoa izan behar den elikadura osasuntsua.

2013ko martxoa

Ikasbide Ikastolako azoka.

Page 7: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

7

Alb

iste

bit

xia

k

Borroka lasaigarria!

Intsektuen hizkuntza

Huangpu ibaian milaka txerri hilik

Etxegabe bat epaitegian jan bila zebilelako

Bosgarren urtez ospatu da Txinan, Shanghai hirian, burkoen borroka estresa murrizteko asmoz. Ehunka txinatar bildu ziren bakoitza bere burkoarekin, non beren buruzagiaren edo irakasleen izenak idatzita zituzten, eta jo eta fuego ibili ziren kolpeka estresa kentzeko.

Gizon-emakumeak dira hitz egiten duten izaki bakarrak. Intsektuek ez dakite hitz egiten, baina, halere, badituzte elkarren artean nolabaiteko harremanak. Kasu batzuetan garrasi bat nahikoa dute harremanetan jartzeko. Baina ikus ditzagun kasu gehiago. Begira, badakizu inurri gehienak taldean bizi direla? Talde bakoitzeko innurriek usain berezi bat izaten dute. Hala, usain desberdineko batekin topatzean, berehala konturatzen da hura ez dela bere taldekoa, bere inurritegikoa.

Shangaiko Huangpu ibaian 3.000 txerri hilik aurkitu dituzte polizia iturrien arabera. Txerri hauek laborategian aztertu ondoren, gaixo zeudela ikusi da eta diotenez, txerri haztegiren batean gaixotuak behar omen dute. Ibaiaren zaintzaz arduratzen den talde ekologista baten hitzetan, txerri haztegietan egin ohi diren osasun azterketen aurretik bota omen zituzten 3.000 txerriak eta horrek inguruko uretan izan dezakeen eragin kaltegarria kontuan izan gabe, diru-ordaina ekiditeko biderik erasokorrena eta negargarriena dela adierazi dute oso haserre!

Houstongo udaletxe inguruko zakarrontzietan jan bila zebilen 44 urteko etxegabea poliziak atxilotu ondoren, epaitegira joan dadin deitua izan da. Poliziaren akusazioak, udaleko zaborra nahasteak eta bertako informazioan eskua sartzeak delitua suposatzen duela dioen bitartean, James Kellyk (etxegabeak), goseak zegoela eta udaletxe pareko zaborra izaten dela janari gozoena izan ohi duena adierazi du epailearen aurrean. Epaileak berriz, goseak dagoenak jana edozein zaborrontzitik hartzea bidezkoa duela adierazi du eta epaiketa bertan behera geratu da.

herri ametsa

www.auzoka.net

Page 8: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

8

“Momenturik bereziena, nire estiloan munduko txapeldunaren ondoan igeri egitea izan da”

GARAZI ALDUNTZIN MARTINEZ

Zenbat urte daramatzazu entrenatzen?Esango nuke hamabi urte daramazkidala serio entrenatzen.

Zein igeriketa estilo duzu gustukoen?Gehien gustatzen zaidana bular estiloa da.

Zenbat denbora behar duzu luze bat egiteko?Igeriketan denbora oso erlatiboa da, izan ere, estilo batetik bestera edota igerileku motzetik luzera denborak erabat aldatzen dira.

Zenbat denbora irauten duzu ur azpian?Entrenamenduetan luze oso bat (50 metro) irauten dut, hau da, 45-50 segundo, baina txapelketetan 15 metro bakarrik egin daitezke ur azpitik.

Astean zenbat egunetan praktikatzen duzu?Astean sei egunetan entrenatzen dut. Igandetan deskantsatzeko aukera dut, baina txapelketak izanez gero, zazpi egunetan entrenatzen dut.

Zein izan zen zure lehenengo txapelketa?Nire lehen txapelketa garrantzitsua hamaika urte nituenean izan zen, Santurtzin. Ez

nuen irabazi, uste dut zortzigarren geratu nintzela.

Zenbat lekutan hartu duzu parte txa- pelketa batean?Hamabi urte hauetan asko bidaiatu dut, zorte handia izan da niretzat. Gipuzkoako herriez gain, Estatuko beste hainbat hiritan izan naiz, hala nola Bartzelonan, Madrilen, Almerian, Cadizen, Zaragozan, Ibizan, Mallorkan, Kanariar irletan, Valentzian...

Zenbat domina dituzu?Domina pila daukat, ez ditut inoiz kontatu, agian 200 inguru den-denak kontatzen baditut. Hala ere, lau dira garrantzitsuenak, hiru Espainia mailan lortutakoak eta bestea, Nazioarteko Txapelketa batean lortutakoa.

Zer da gogorrena kirol honetan?Batxilergoan nengoenean, goizero-goizero joaten nintzen entrenatzera klasera sartu aurretik. Goizeko 6:30etan esnatzen nintzen eta 7:00etatik 7:55ak arte entrenatzen nuen. Ohitu egiten bazara ere, neguan oso gogorra egiten zitzaidan, hotz handia pasatzen nuen.

Pentsatu al duzu igeriketa uztea?Pentsatu ez ezik, erabakia ere hartu dut. Duela hilabete, Nazioarteko XXX. Txapelketa egin zen eta hantxe uztea erabaki nuen. Oso erabaki gogorra izan zen, baina momentua iritsi zela uste nuen.

Anekdotarik ba al duzu?Anekdota baino gehiago, oso momentu berezia eta inoiz ahaztu ezingo dudana nire estiloan munduko txapeldunaren ondoan igeri egitea izan da. Metro asko atera bazizkidan ere, ohore handia izan zen niretzat.

mendiola

Lauzpabost urte zituenean, amak bere lehenengo igeriketako ikastarora eraman zuen eta zortzi urterekin, eskolan, igeriketa egitea aukeratu zuen. Egun, 25 urte ditu, Easo igeriketa taldeko partaidea da eta gure eskolan PROA programan gaudenoi ikasketetan aurrera egiten laguntzen digu.

“Domina pila daukat, ez ditut inoiz kontatu, agian 200 inguru”

Kir

ola

Page 9: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

Aktoresa naiz. Los Angelesen (Kalifornia) jaio nintzen, 1990eko apirilaren 9an. Orain Estatu Batuetan bizi naiz. Nere gurasoak bananduta daude eta hiru anai-arreba ditut. 9 urte nituenean eskolako antzerki batean parte hartu nuen. Handik aurrera, filmetan agertzen hasi nintzen. Marroi koloreko ilea dut eta begi grisak. 2010ean

BAFTA saria eman zidaten. Ezaguna naiz Crepusculo sagako filmetan Bella Swan bezala agertzeagatik eta Edurne Zuri ipuinaren filmean agertzeagatik.

Per

tso

na

ia +

zein

na

iz?

Zein naiz?

9

?

Emaiguzu zure erantzuna [email protected]

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25 €ko bonoa.

Auzoka 115. zenbakiko irabazlea: Joana Muñoa izan da, Orixe ikastetxeko ikaslea. Joanak pertsonaia ezkutua One Direction taldeko Harry Styles dela asmatu zuen.

Ikasketak amaitu ondoren, hiru urtetan ibili zen lanean pelikula desberdinetan. Pelikula hauetan zuzendaritza taldean lan egin zuen. Egindako pelikulen artean, Equipo Ja, Segundo asalto, Todos estamos

izeneko film laburra prestatzen ari da. Aste hauetan pelikularako “casting”-ak egiten ari da. Laster bere lan berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Bere lanak, Vimeo web orrialdean ikus ditzakegu. Bideo dezente ditu bertan, iragarkiak, film laburrak, etab. Dokumental politak eta film labur ikusgarriak ditu. Baliabide gutxirekin bideo eta film onak egin daitezkeela erakutsi digu. Guri guztien artean gehien gustatu zaiguna Pin pan pun film laburra izan da. Ikuspuntu desberdin batetik ikus daiteke Donostiako alde zaharra. Espero dugu urte batzuk barru bere lehenengo film luzea egiteko aukera izatea. Guk hemendik zorte handia opa diogu.

Geraldine Chaplin aktoreekin, besteak bes- te. Hauetako batzuekin bere abenturak izan zituen eta orain lagun onak ditu. Urte batzuk Madrilen pasa ondoren bere herrira bueltatu da lan egitera. Gaur egun, telebistako hainbat marketako iragarkiak zuzendu ditu. Adibidez, Laboral Kutxa, Euskaltel eta Eusko Jaurlaritzako hainbat kanpainatako iragarkiak. Film labur ba- tzuk ere zuzendu ditu, besteak beste, Musika, Pin pan pun, etab. Dokumental batzuk ere zuzendu ditu: Todo es maybe eta Taxi. Egindako lanarengatik hain- bat sari jaso ditu ere. Pin pan pun bere azkeneko film laburrak arrakasta han- dia izan du. Orain beste proiektu ba- tean lanean dabil buru belarri. Kolorez

invitados eta Desviados aipa ditzakegu. Madrilen antzezle famatu askorekin lan egin du: Fernando Tejero, Aitana Sanchez Gijón, Oscar Jaenada, José Coronado eta

Fernando Tejero, José Coronado edota Geraldi- ne Chaplin antzezleekin lan egin du

Asier Urbieta Errenteriako zinegilea film labur berria egiten ari da

intxaurrondo hegoa

Errenterian 1979. urtean jaiotako zuzendari gaztea da Asier Urbieta. Txikitatik zinemaren mundua izan du gogoko eta mundu horretan sartzeko asmoarekin Madrilera joan zen ikus-entzunezko komunikazioa ikastera. Une honetan, film labur berri bat egiten ari da: Kolorez.

www.auzoka.net

Page 10: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

10

Errep

or

taje

a

‘Eskola Bidea’ kanpainaeskolara oinez joateko egitasmoa

Dakizuen bezala, ikastetxeek eta udalak mugikortasun jasangarriaren bidean eta ikasleen autonomia sustatzen denbora daramate “Eskola Bidea” izeneko ekimenaren bidez. Gu Ikasbide Ikastolako ikasleak gara eta 6. mailan gaude eta “Eskola Bidea” kanpainaren inguruan erreportaje bat egin dugu. Ikasturte honetan ere Eskola Bidea kanpainan parte hartu dugu.

Kanpaina hau egin ondoren etekin handiak lortuko ditugu. Izan ere, aktibitate fisikoa egingo dugu, ez ditugu erregaiak erabiliko, kutsadura murriztuko dugu eta eskolara doan bidean gurasoak eta irakasleak aur- kituko ditugu. Bestalde, kanpaina egiten duten pertsonak ondoko hauek dira: udaletxeko teknikari bat, eskolako irakasleria, gurasoak (nahi badute parte hartuko dute) eta ikasleak (parte hartu dezakete).Ibilbidea ikastolara oinez etortzeko pen- tsatua dago: Carlos I kalean eta Arccon hasten dira ibilbideak. Arccotik Super Ama- rara doa, hortik Bartzelona hiribidera eta ge- ro ikastolara.Nola etorri eskolara? Eskolara etortzeko aukera asko daude: bizikletaz, oinez, pa- tinetez eta patinez. Eta gogoratu: kotxez etortzen bazara okerrago da. Eguratsa ku- tsatzen da, kontaminazio akustikoa bultza- tzen da, kotxeak sarreran pilatzen dira eta istripuak egon daitezke.

Nola bururatu zitzaizuen “Goazen oinez eskolara” proiektua?Ez zitzaidan niri bururatu, zoritzarrez. 2003an sortu zenean, Donostiako ume- ei eta gazteei mugikortasuna lantzeko eskatu zien alkateak, Donostia bizitzeko leku on bat izateko xedearekin. Ondo- rioetako bat “Eskola bidea” proiektu- eskaera izan zen, umeen iritzia entzu- teko eta kontutan izateko mugikor- tasunaren inguruan. Oso azkar kontu- ratu ginen Donostia hobetu eta ume- entzat seguruagoa eginez gero, gure- tzat, guztiontzat hobe izango zela!

ElkarrizketaISABEL PRIETO udal teknikaria

Zer espero duzue proiektu honen buka- eran?Printzipioz, hirietan ahalik eta hoberen bizitzeko dago pentsatuta proiektua, hots, seguruago eta gero eta giro atseginago batean bizitzeko. Beraz, epe luzera pen- tsatuta dago, beti hobetu dezakegu eta.

Nola doa proiektua?Momentu on batean dagoela esango nu- ke. Izan ere, Donostiako ikastetxeen % 55- ean landu dugu proiektua, era batean edo bestean, eta beti asmatzen dugu idei be- rri batzuk martxan jartzen auzo eta ikaste- txearen arabera.Aurten, adibidez, Ikasbide Ikastolarekin ba- tera bere Mugikortasun Jasangarriaren Plana diseinatuko dugu. Euskadin ez dago ikastetxe asko horrelakorik duenik. Ha- laber, beste auzo batzuetan “OinBusa”

Page 11: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

11 11www.auzoka.net

edo “Oinez Eskolara” berriro jarriko ditugu martxan.

Umeei ondo iruditzen zaie proiektu hau? Eta gurasoei?Umeei oso ondo iruditzen zaie beti. “Eskola Bidea” proiektuak ematen die aukera lagunekin batera eskolara joateko, oinez edo bizikletaz, eta ibilbide hori esperientzia dibertigarria bihurtzen da. Horrela, ikasleak beti puntualagoak izaten dira, ez dira kutsatzen, oso lasai heltzen dira ikastolara eta trafiko gutxiago dago ikastola inguruan.Ikasbideko guraso gehienei lanera joateko denbora gehiago ematen dielako gustatzen zaie ere, umeak bakarrik doaz eta. Beste guraso batzuei ordea, ez zaie hainbeste gustatzen, haien ohiturak apur bat aldatu beharko lituzketelako.

Zenbat umek hartu dute parte?Orain arte, milaka umek hartu dute parte jarduera desberdinetan. Bai gelako saioetan (“Kalea aztertu eta hiria asmatu” edo “Adi, kotxea dator!” jardueretan), bai esperientzia pilotuetan “Goazen Oinez eskolara” edo “OinBus”-ean.

Zein da zure iritzia?“Eskola Bidea” hiria hobera aldatzeko proiektu atsegina dela uste dut. Gainera, umeei autonomoak eta arduratsuak izateko ematen die aukera.

Umeak ez dira nekatzen?Haiek kontatzen digute auzoa oso ondo ezagutzen dutela eta ez direla batere zailak egin behar dituzten ibilbideak. Azkarrago heltzen dira, helduekin lagunduta baino, eta gainera, lagunekin jolasteko eta hitz egiteko denbora geratzen zaie sartu aurretik.

Inkesten arabera, umeek beti nahiago dute oinez edo bizikletaz eskolara etortzea lagunekin bada, eta esperientziak esaten digu ere oso arduratsuak izaten direla taldetan etortzerakoan.

Guraso asko daude proiektuan parte hartzen?Guraso gutxiago dago umeak baino, baina parte hartzen dutenak oso konbentzituta daude. Guraso batzuk diseinatu zuten orain dela urte batzuk proiektuaren logoa, eta haien seme-alaben ibilbideak margotu zituzten auzoetatik, Altzan adibidez.

Info gehiago:

www.donostiamovilidad.com [email protected]

ikasbide ikastola

Ikasleen esperientzia Gorka: “Nire esperientzia ona da, baina arriskutsua. Ikastola ondoan errepide arriskutsua dago eta istripuak egon daitezke”Ane: “Nire esperientzia ona da. Ez zait ezer pasa, zorionez. Baina ikastolako bidean badago zebrabide bat oso arriskutsua dena”Ivan: “Ez naiz oinez joaten oso urruti bizi naizelako”.Raquel: “Autobusean noa. Oinez joateko hiru aldiz pasatu behar da errepidea eta nahiko arriskutsua da”.Alex: “Ikastolatik oso gertu bizi naiz, orduan ez dut ezer kontatzeko”.Unai Z.: “Nire esperientzia txarra da duela urte bat PS3-a kendu zidatelako tontoarena egiteagatik errepidean”.Iker S.: “Egun batean oinez etorri nintzen eta jende asko etorri zen oinez, bizikletaz, patinez eta abar. Eguraldi ona, baina hotza, egin zuen”.

Page 12: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

Tek

no

log

ia b

erria

k

2013ko martxoa

12

Gazteei sare sozialak erabiltzen irakasteko bideo jokoaGazteek gero eta gehiago erabiltzen dituzte sare sozialak, baina ulertu behar dute sare sozialetan aireratzen diren edukiak edonork ikus ditzakeela. Teknologia berriak modu seguruan eta arduratsuan erabiltzen ikasteko, bideo joko bat sortu dute. http://www.simuladordeprivacidad.com helbidean eskuragarri dago, doakoa da eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago.

ekiñe aranberri

Euskal erabiltzaileak teknologia berriekin obsesionatutaEuskaldunok teknologia berriekin, sakelakoekin, Internetekin… obsesionatuta omen gaude. 1.800 gazteri egindako inkesta batek, sakelako telefonoa askorentzat obsesio bihurtu dela argitu du. Esnatu bezain laster, hura begiratzea da egiten duten lehenengo gauza. Adin guztietako 135 pertsonari egindako beste ikerketa baten arabera, % 5ak bakarrik onartu du teknologia berriak eta Internet gehiegi erabiltzen dituela.Euskal erabiltzaileen % 45ak sakelako telefonoa erabiltzen duen denbora kontrolatu behar du, % 33k Interneten nabigatzen duena eta % 25ak bideo- jokoekin aritzen dena.

aloña bengoetxea eta olatz arregi

Whatsapp aplikazioak pribatutasun legeak hausten dituKanada eta Herbehereak ados jarri dira egoera hau salatzeko, ez delako zilegi Whatsapp aplikazioan erabiltzaileei sarbiderako agenda eskatzea, nazioarteko pribatutasun legeak hausten baititu. Horren aurrean, bi herrialde hauek txosten bat kaleratu dute. Whatsapp aplikazioaren arduradunek oraindik ez dute adierazpenik eman, baina adituen iritziz aldaketa derrigorrez egin beharko dute.

jon ander fernandez eta dani pinargote

elizaran ikastetxea

Ordainpeko harpidetza Youtubeko bideoen egileek kobratzekoGoogle plataformak ordainpeko harpidetza bat sortzeko asmoa du. Horrela, egileek eta plataformak berak erabiltzaileengandik lortutako irabaziak banatu egingo dituzte, hau da, egileek euren bideoetara sartutako erabiltzaile kopuruaren arabera dirua jasotzeko aukera izan dezakete. Neurri honen bitartez, kalitate oneko produktuak eta erabiltzaile kopurua handitzea espero dute. Zerbitzu hau proba moduan jarriko dute apirilean eta emaitzaren arabera erabakiko dute aurrera egin ala ez.

ane garcia eta ainara girones

Page 13: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

arantzazuko ama lh

Txokolatezko bizkotxo zoragarriaTresnak:• Katilu bat• Koilara bat

Osagaiak: • 4 irin koilarakada

• 4 azukre koilarakada

• 2 Colacao koilarakada

• Arrautza bat

• 3 esne koilarakada

• 3 ekilore olio koilarakada

• 3 txokolate zati (aukeran)

Nola egin:1. Katilura bota irina, azukrea eta “colacao”a eta nahastu.

2. Arrautza gehitu eta berriro nahastu.

3. Azkenik esnea eta olioa bota eta berriro ere dena

nahastu.4. Aukeran txokolatezko zatiak erantsi.

5. Katilua mikrouhinean sartu. Hiru minutuz berotu.

Katilutik atera, beroa dagoela plater batean jarri izozki

edo esne-gain harrotuarekin. On egin!

Martxoan, antzerkiak bi hitzordu inpor- tante ditu Donostian. Hasteko, martxo- aren 23 eta 24an, iluntzeko 20:00etatik aurre- ra, Pottola antzezlana aurkeztuko du Txa- lo Produkzioak taldeak hiriburuko Antzo- ki Zaharrean. Sarrera 15 eurotan esku- ra daiteke. Bestalde, martxoaren 27an Nazi-

Erreze

ta +

esp

erim

en

tua

+ a

gen

da

kultur agenda

Errezeta+esperim

entua

13

XIII. Donostia Antzerki Saria

Airezko suziriaMaterialak:

2 m inguruko soka bat•

2 aulki• Edateko lastotxo bat (pajita)

• Puxika luze bat• Zinta itsasgarria (zeloa)

Nola egin:1. Lotu sokaren mutur bat lehenengo aulkira.2. Sartu soka lastotxoan.3. Lotu sokaren beste muturra bigarren aulkian.4. Bereizi aulkia, soka tenkatzeko.5. Puztu puxika, eta heldu estu-estu ahotik, aireak ihes ez egiteko.6. Mantendu puxikaren ahoa itxita, eta lotu lastoa puxikari zinta bidez.7. Puxika lotu ondoren, askatu puxikaren ahoa.Zer gertatuko da?Puxikaren ahoa askatzean, airea indarrez kanporatu da, eta kontrako noranzkoan eraman du puxika.

arantzazuko ama lh

oarteko Antzerkiaren Egunarekin bat egi- nez, XIII. Donostia Antzerki Saria eman- go zaio Huts Teatro konpainiari, Publi- koari Gorroto lanagatik. Donostiako Uda- leko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako saria da hau eta emate ekitaldia 20:00etan hasiko da Vic- toria Eugenia Antzokian. Euskarazko an- tzerkigintzari dagokionez, 2012an inoizko eskaintzarik oparoena eman zen Donostian helduentzako 13 antzerki lan eta 41 em analdi eskaini baitziren. Gainera, 2012ko udan ere euskarazko helduentzako antzerki lan zenbait eskaini zirenez, euskarazko antzerkia ikusteko aukera bermatuta egon zen urte osoan. Ea 2013 urteak horren zenbaki positiboak ematen segitzen duen! Eta agendarekin bukatzeko, ezin ahaztu dezakegu Korrika badatorrela! Martxoaren 23an Donostiatik pasako da. Hortaz, za- patilak ongi lotu eta euskararen alde las- terraldi bat eman dezakezue!

www.auzoka.net

Page 14: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

2013ko martxoa

14

Mu

sik

a

CALI Y EL DANDEE “3 A.M.”

ITALOBROTHERS “Love is on fire”

LA OREJA DE VAN GOGH “Cometas por el cielo”

La Oreja de Van Gogh talde donostiarra 1996an sortu zen. Bost lagunez osatua dago: Pablo Benegas, Alvaro Fuentes, Haritz Garde, Xabi San Martin eta Leire Martinez. 2007ko azaroaren 19an, komunikatu baten bidez Amaia Monterok taldea utzi zuela jakinarazi zuten. Taldea desagertuko zen ala abeslari bat bilatuko zuten erabakitzeko epea ireki zen. Handik lasterrera aurkitu zuten Leire Martinez, telebistako abeslari saio batean arrakasta dezente izan zuena. Leirekin bi disko berri atera ditu La Oreja de Van Gogh-ek. Azkena, Cometas por el cielo izenekoa da eta 2011an kaleratu zuten. Guztira, sei milioi ale baino gehiago saldu dituzte mundu osoan.

ItaloBrothers Alemaniako Nordhorn hirian sortutako techno musika taldea da. Hiru pertsonek osatzen dute: Zacharias Adrianek, Kristian Sandberg-ek eta Matthias Metten abeslariak. Askotan Italiako taldetzat hartzen da, duten izena dela eta. Beren azken albuma Love is on fire (2011) izan da. Zachariasek 38 urte ditu, Kristianek 25 eta Matthiasek 30. Hiruak Alemanian jaio ziren, baina Zacharias eta Kristian Ingalaterran bizi dira.

EFECTO PASILLO“El misterioso caso de...”

mariaren bihotza

Cali y el Dandee musika talde bat da. Bi mutiko gaztek osatzen dute taldea: Cali, Alejandro Rengifo, eta Dandee, Mauricio Rengifo. Bi anaia hauen abesti ezagunenak Yo te esperaré eta Gol dira. Kolonbiarrak dira. Beraien azken diskoak 3 A.M. izena du. Los Cuarenta Principales-en asko ateratzen dira.

Efecto Pasillo taldeak gazteleraz abesten du eta oso famatua da sortu dituen abestiengatik. 2012an bi abesti asko entzun dira: Pan y mantequilla eta No importa que llueva. Bi abesti hauek El misterioso caso de... albumean daude. 2012ko bi abesti hauetatik lehendabizi Pan y mantequilla egin zuten eta ondoren No importa que llueva abestia. Efecto Pasillo taldea 4 pertsonez osatuta dago: Iván, Javier, Arturo eta Nau.

Page 15: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

15

Fil

ma

k

“Cowgirls and Angels”Sinopsia: Ida izeneko hamar urteko neskaren istorioa kontatzen du pelikula honek. Idak ez du bere aita ezagutzen. Horregatik rodeoaren munduan sartzen da, bere aita ezagutzeko. Rodeoko irakasleak ea beraiekin entrenatu nahi duen galdetzen dio. Idak baietz esaten dio eta poliki-poliki erakutsiko du zaldiekin ongi moldatzen dela.

Iritzia: Asko gustatu zaigu ikustea neska nola saiatzen den borroka egiten maite duen hura lortzeko.

zuzendaria: timothy armstrong gidoia: stephan blinn, timothy armstrong aktoreak: james cromwell, bailee madison, jackson rathbone iraupena: 91 min.

“Lo imposible”Sinopsia: Egiazko gertakizunetan oinarriturik dago. Espainiako familia bat Tailandiara joan da oporretan eta han tsunami batek harrapatu ditu. Hotela olatu erraldoiaren azpian geratu da eta familiako kideak elkarrengandik urrun. Azkenean, de- nak salbatu eta besteei laguntzen diete.

Iritzia: Oso film ona da, irudi ikusgarriak ditu. Galdu ezin daitekeen horietakoa.

zuzendaria: juan antonio bayona aktoreak: ewan mcgregor, naomi watts, geraldine chaplin iraupena: 112 min.

Jennifer Lawrence gaztea, baina punta puntakoa1990ko abuztuaren 15ean jaio zen Louiville herrian (Kentucky, AEB). Hiru anai-arrebetan gazteena da. Hasieran telebistarako lanak egin zituen. Gero zine independenterako bi lan garrantzitsu burutu zituen: The burning plain eta Winter’s bone. Horiei esker oso ezaguna egin zen eta Oscar sarietarako hautatu zuten. 20 urte zituenean gertatu zen hori. Hortaz, bera da zinearen historian sari hauetarako izendatu duten aktorerik gazteena. Benetako ilehoria da, baina hain ezagunak diren Gose Jokoak filmatzeko beltzaran bihurtu zuten. Azkenean, aurten lortu du bere lehenengo Oscar saria, aktore onenari emandakoa El lado bueno de las cosas filmean egindako lanarengatik. Horri esker, bera da orain arte bigarren aktorerik gazteena Oscar saria jasotzen.

“The hobbit”Sinopsia: Bilbo, Komarkako ho- bbit arrunt bat da, baina egun ba- tean Gandalf Grisa eta ipotxekin abentura bat hasiko du ipotxen erreinua berreskuratzeko. Bidean mota askotako munstroekin topatuko dira.

Iritzia: Abentura eta fantasia gustatzen bazaizkizu, ez galdu. Gainera, akzio mordoa eta paisaia harrigarriak ikusiko dituzu.

zuzendaria: peter jackson aktoreak: ian mckellen, martin freeman, cate blanchett iraupena: 166 min.

zubiri-manteo

www.auzoka.net

Page 16: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

2013ko martxoa

16

Bid

eo

-jo

ko

ak

Naruto: Ultimate Ninja Storm 3

Naruto jokoa hasi zenean, joko hoberenetariko bat zen. Naruto, Ninja bat da eta

bere misioa Sasuke izeneko bere laguna erreskatatzea da. Naruto ez da bakarrik

joko bat, pelikulak eta komikiak ere egin dituzte izen honen pean. Nik joko

honetaz hitz egingo dut. Antza, Ultimate Ninja Storm 3 hau sagako azkenekoa da,

hortaz, bertan Narutoren istorioa bukatzen da. Oso dibertigarria da eta borroka

asko egingo dituzu. Jokatzeko modu asko daude: istorio moduan, modu librean

(hau da, zuk beste pertsonai batzuekin borroka dezakezu) eta online moduan

(munduko jendearekin jolasteko aukera). Manga, Naruto eta borrokak gustatzen

zaienei gomendatzen diet. Niretzat joko hau oso ona eta dibertigarria da.

Caos en Deponia

Martxoaren bukaeran, FX etxeak PCrako aterako du joko hau. Askotan bezala, erreserbatu egin

behar da. Deponiatik ihesean, inoiz baino dibertigarriagoa, biziagoa eta eroagoa da abentura.

Aurreko lan bisuala ona bazen ere, berria askoz hobea da, arte lana; eta iraupena ere bikoiztu

egin da. Proba berriak, joko txiki berriak, 30 pertsonai berri eta Rufus eta Goalen arteko

elkarrizketak umoretsu eta harrigarriak gertatuko zaizkizue. Gainera, 12 eurotan saltzen da

“gida digitala” abenturaren irtenbideak bilatzeko. Primeran pasatzeko jokoa.

Far cry 3

Joko hau, abentura, plataformak eta gerrak gustatzen zaizkien pertsonei gomen-

datzen diet. Joko honetan, biziraupena da helmuga, eta uharte guztia kontrolatu

behar duzu zuk.

Joko honek dauzkan gauza onak ondoko hauek dira: batetik, istorioa oso luzea

da eta bukatzean, uharte guztian libre izango zara nahi dituzun gauza guztiak

egiteko. Bestalde, animalien aurka ere borrokatu behar duzu, adibidez: marrazoak,

tigreak, hartzak eta pizti askoren aurka. Bukatzeko, joko honek oso grafiko onak

eta errealistak ditu. Txarrena da joko honetan multiplayerrik ez duzula.

ruben marticorena, 3c - altza bhi

Black Ops 2 (Zombies)

Black Ops 2, oso joko famatua egin da egun gutxitan. Beno, baina ez dut

komentatuko Black Ops 2 jokoaren multiplayerra eta istorioa, baizik eta jokoak

duen “zonbiak” deitzen den modua. Izan ere, zonbiena oso modu ona da denbora

pasatzeko eta nik denbora guztian zonbietan jolasten dut.

Zonbi moduaren gauza onak ondoko hauek dira: grafikoak oso onak dira eta

errealistak. Modu zenbait dituzu jolasteko zonbietara: lagunekin zonbien kontra

edo bakarka zonbien aurka. Niretzat, joko honetan zonbien atala oso dibertigarria

da eta joko garrantzitsuena eta hoberena izan da.

Page 17: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

17

Lib

ur

ua

k

“Maitagarria eta

desioa”

egilea: mariasun landa

marrazkilaria: maite gurrutxaga

argitaletxea: elkar

Liburu honek Ezbairen istorioa

kontatzen du, jaiotzatik hiltzen

den arte. Neska honek maita-

garri bati lagundu zion behin

eta ondorioz maitagarriak desio

bat eskaini zion. Galdetu zion maitagarriak ea zer desio

nahi zuen, eta Ezbaik beti erantzun zion etortzeko

hurrengo egunean gauza bera galdetzera. Gehien gus-

tatu zaiguna da neska baten bizitza fantasia puntu ba-

tekin kontatzen duela. Ulertzea pixka bat kosta egin

zaigu, baina marrazkiek laguntzen dute, baita kapituluak

laburrak izateak ere. Liburu hau, nahiz eta fantasia e-

duki, txikientzat zaila izango litzateke ulertzeko, beraz,

13-14 urteko gazteei gomendatuko genieke.

marina alkiza, june gomez, maider guinda

“Maitasuna

besterik ez”

egilea: marliese arold

itzultzailea: pello zabaleta

argitaletxea: elkar

Meike izeneko neska da pro-

tagonista eta bere homosexu-

alitateari buruzkoa da eleberria.

Bere sentimenduen inguruan za-

lantza sentitzen du hasieran, bai-

na gero pixkanaka argituz doa

dena. Hasierako hamar orriak

aspergarriak iruditu zitzaizkidan,

baina gero zenbat eta gehiago

irakurri orduan eta entretenigarriagoa dela uste dut. Zatirik

erakargarriena Meikek bere homosexualitatea defendatzen

duen unea iruditu zait. Liburu egokia iruditzen zait 13-14

urtekoentzat, bai gaiagatik eta baita idazteko moduagatik ere;

atsegina da eta erraz irakurtzekoa.

goizane uriondo

“Larunbatean Bukowskin”

egilea: john andueza argitaletxea: elkar

Liburu honetan kontatzen den istorioa Bilintx institutuan gertatzen da. Xato protagonis- taren lehenengo eguna da. Pipi ezagutuko du, bere gelako neska bat, eta oso lagunak egin- go dira eta hip-hop talde bat egingo dute. Institutuan ordea, dena ez da ona, izan ere nesken

aldageletan kameratxo bat jarriko dute ikasle batzuek, eta

horrek arazoak ekarriko dizkio Nereari, baina ez bakarrik

berari. Ikastetxean neurriak hartuko dituzte eta giroa

asko okertuko da. Elkarrizketa asko dago eta kapituluak

laburrak direnez, erraz irakurtzen da liburua, baina baditu

zati luzeagoak ere, pixka bat gehiago kosta zaizkidanak.

Alkohola, drogak, sexua… horrelako kontuak ere aipatzen

dira; horregatik nire ustez 15-16 urtekoentzat da egokia.

maria trevijano

“Urtebete itsasargian”idazlea: miren agur meabe argitaletxea: elkar

Gerra zibilaren garaian gertatzen da (1936-1939). Jonek urtebetez bere osabaren Itsasargira bizi- tzera joateko beharra du, eta bertan garai hartan nola bizi ziren kontatzen da liburuan, Jonen ikus- pegitik kontatua. Urteko hilabete bakoitzeko egoera azaltzen du, gerrako kontuak batetik, eta Jonen

sentimenduak bestetik. Niri istorioa oso polita iruditu zait eta gainera primeran adierazten du nola bizi ziren. Bizkaierako hitz batzuk erabiltzen ditu eta horietako batzuk berriak izan dira niretzako. Liburu hau 13-14 urteko gazteei gomendatuko nieke, eta gerra zibilari buruz gehiago jakin nahi dutenei.

ane elosegi

santo tomas lizeoa

www.auzoka.net

Page 18: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

18

izaro eta luda

Den

bo

ra

-pa

sak

Asmakizunak

Titarea bezain txikia, kendu ohi du bizia.

ALAB

Berde du azala haragia gorri, beltzak dira berriz, barruko zenbait hazi.

SANDIA

Hogeita lau anai arreba, batzuk egunez beteak egunez, hogeitalau anai arreba jarraian nahitaez.

AUDRO

EzberdintasunakEzberdintasunak aurkitu.

Gurutzegrama

leire eta ainara

Gurutzegrama osatu.

1-Ingalaterran hitz egiten duten hizkuntza…………da.

2-Santo Tomas egunean…………jaten da.

3-Kiroletan jolasteko…………behar dira.

4-Euskal herrian ahotsez egiten dena…………dira.

5-Ordenagailuan idazteko…………behar dira.

6-Kaldererotan beti…………azaltzen da.

7-Danborradan urtero…………bat behar da.

8-Pelikulak egiteko beti…………behar dira.

9-Ikasleei gustatzen zaien kirola…………da.

6

1

24

5

7

3

8

9

irati j. eta ane

Page 19: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

19www.auzoka.net

Den

bo

ra

-pa

sak

aitor ikastola 6.b

uxue eta soumya naroa eta irati

Hizki salda

Labirintoa Hutsuneak beteE, laguntxo! Ea “S” letratik “E” letrara iristea lortzen duzun! Animo eta zorte on!

Saiatu zaitez hutsune hauek betetzen, prest zaudenean….Hasi!!!!

1-Anderrek hiru neba-arreba ________.

2-Amaiak Renault bat _________.

3-Nik diru gutxi ________, pobrea naiz eta.

4-Zuk, ostera, diru asko __________, oso aberatsa zara eta.

5-Mutil honek ez ________ autorik.

6-Guk gaur ez ________ klaserik.

7-Nire lagun batek baserri bat ________ Ataunen.

8-Gaur larri nago, buruko mina _________.

9-Oiz mendiak mila eta hogeita sei metro _________.

10-Guk etxean ez ________ DVD-rik.

E L E F A N T E A Z P R F G H J K D T T

H I K Y R S K U I O L D T S A S D F G J

Q T Y U R H L L K J H G X R Q W D R G K

W E O O A P L M N B V C O I L O A D G R

I G U J I Z X C V B N M R J G F T G J F

A S D F N G H H R T H K I L V G H G S Q

W E R T A Y J K H G F D A S T U O G F V

B T D G H J A O E T S N A O P E A A G L

L O L A I D L A Z I P O P O T L O R I A

O E E S P E D P L K S D A P E F M O T J

S R B S J T U I L O P R L V B L A S L S

N A I Q A B E L E A R F U C H K T A O X

M S D A F I T O B U D X Y X F U O S L S

A D A K A K I L K O P E G U G C P D I Z

S F G B E I O A R A E L I H A O O F S A

D Y N D A H X O H O T U B E L L P B U L

A E R G I T Z A R E T U O P K O I F P P

G T I G E H I O S A R I A O B E H I A E

H R E L O X B I T I P A T X O L N D N D

J E X E I U E A E S O E S N U A J W R O

ELEFANTEAARRAINATXAKURRAHIPOPOTAMOATIGREAOILOAKATUABEHIA TXORIA ZALDIA

Ea animalien izenak aurki ditzakezuen!!!

adrian eta egoitz

Page 20: Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

Kirola 8

Foto Inkesta 2Facebook, Twitter, Tuenti… beharrezkoak al dira?

Zenbaki honetan…

Ekologia 6

Albiste bitxiak 7

Errezeta + Esperimentua 13

Musika 14

Denbora-pasak 18

Bideo-jokoak 16

Filmak 15

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, SUMMA Aldapeta,The English School eta Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

116zkia.

auzoka.net

Bideo-lehiaketa 3Parte hartu!!

Elkarrizketa 4

Liburuak 17pertsonaia

Asier Urbieta 9 Errenteriako zinegilea film labur berria egiten ari da

Konstituzio plaza 2,

20003 Donostia

Tel. 943483750. Faxa: 943483765

E-mail: [email protected]

www.euskaraz.net

www.auzoka.net

erreportajea

‘Eskola Bidea’ kanpaina 10Eskolara oinez joateko egitasmoa

kultur agenda

XIII. Donostia Antzerki Saria 13

Teknologia berriak 12Teknologia berriekin obsesionatuta

Lege gordailua: SS-1496-2012

Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).

Elikadura osasuntsua

Intsektuen hizkuntza

Garazi Alduntzin Martinez