atzamar aspertuak
DESCRIPTION
3. zikloko ipuinakTRANSCRIPT
Bazen behin neska bat Ohiane deitzen zena. Ohianek oso
bizitza azpergarria zeraman, etxetik eskolara eta eskolatik
etxera joaten zen egunero. Ohianek ez zeukan lagunik, oso
triste bizi zen.
Bere ama eta aita banatuta zeuden, bera aitona amonaren
etxean bizi zen, baina bere amona eta aitona hiltzen zirenean
barnetegi batera joan beharko zen.
Ohiane irudimen handia zuen, batzuetan bera atzamar
lodiarekin hitz egiten zuen. Ohianerentzat bere atzamar
lodia bere lagunik hoberena zen. Eskolan, gelako ikasleek
izeka egiten zioten. Ohianek beste lagun bat ere zeukan eta
lagun hori bere txakurra zen.
Baina egun batean bere txakurra hil egin zen. Ohiane gero
eta tristeago zegoen, ez zuen lagunik, ama eta aita gero eta
gutxiago ikusten zituen, gau guztietan negarrez egoten zen.
Egun batean etxetik eskolara zetorrela ahots arraro bat
entzun zuen. Ohianek ez zekien nor zen, Ohianek behera
begiratu zuen eta bere atzamar lodia zela konturatu zen.
Ohianek ametsetan zegoela uste zuen. Lagun bat zeukan!!!
Ohiane pozi zegoen.
Baina egun batean atzamarra aspertuta zegoen eta ez zion
gehiago hitz egiten. Astebete pasa ondoren, eskolatik etxera
zetorrela, ahots asko entzun zituen batera hizketan, Ohianek
behera begiratu zuen, eta beste atzamar guztiak hizketan
zeudela konturatu zen.
Ohiane lagun asko zituela konturatu zen eta oso pozik bizi
zen.