sorgin aspertuak
DESCRIPTION
Ipuin beldurgarriakTRANSCRIPT
Iraia Albonigamayor
Ainhize Martin
5.maila
Bazen behin Tona izeneko ume sorgin bat. Etxean
denetariko piztiak zeuzkan: arratoiak, saguzarrak,
sugeak …
Tona sorginak Tider izeneko lagun bat zuen.Tider
ere, Tona bezalako sorgina zen. Tiderrek zazpi urte
zituen eta Tonak bederatzi. Beraien ama eta aita hilda
zeuden eta ez zuten familiarik.
Egun batean basora joan ziren eta hantxe Drakes,
ume ile urdindunarekin aurkitu ziren.Tona eta Tider
ikaratu egin ziren eta arbola baten atzean ezkutatu
ziren. Drakes euren atzetik korrika hasi zen.Tona eta
Tider nekatu egin ziren eta Drakesek harrapatu eta
bere etxera eraman zituen, sotora jaitsi zituen.
Sotoan txakur polit bat zegoen, oso handia zen eta
Tona eta Tider, eurengana hurbiltzen zela ikusirik,
ikaratu egin ziren.
Baina txakurrak sototik irteteko irteera ezkutu bat
erakutsi zien. Txakurraren laguntzaz sototik irtetea
lortu zuten eta etxera itzuli ziren. Hortik aurrera
Tonak eta Tiderrek lagun berri bat izan
zuten etxean: “Geure” izeneko txakurra, eta
oso lagun handiak egin ziren.
Eta Drakes, ume ile urdinduna, txakur
gabe asperturik gelditu zen bere basoko
etxean.