atsekabe zaitut. irati jimenez. dosierra

11
Atsekabe zaitut Irati Jimenez Atsekabearen parte izan zaitezke, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil behar dugulako…

Upload: hernaniko-liburutegia

Post on 06-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Liburuari buruzko informazioa

TRANSCRIPT

Page 1: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

Atsekabe zaitutIrati Jimenez

Atsekabearen parte izan zaitezke, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil behar dugulako…

Hernani, Udal Liburutegia, 2012 ekaina

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/

Page 2: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

Irati Jimenez (Mundaka, 1977)

Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Informazio Zientzien Fakultatean (EHU), Leioan.

Idazle izateaz gain, erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde el gallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k Euskal Telebistarentzat egina.

Euskadi Irratian kazetari eskarmentua du. Ordezkapenak egiten ditu informazio zerbitzuetan.

Kultura eta gizarte gaiak jorratzen dituen Nabarra aldizkariaren zuzendaria da 2010etik.

2006an Augustin Zubikarai nobela laburren saria lortu zuen. Aurretiaz, afroamerikarren eskubideen aldeko borrokolari Malcom X gaineko biografia bat idatzi zuen. 2007an akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, Nora ez dakizun hori eta liburu horrekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen.

BibliografiaBiografia

Malcom X: Duintasunaren kolorea 2002, Txalaparta

Narrazioa

Laranja azalaren negarra 2008, Kutxa FundazioaAtsekabe zaitut 2010, TxalapartaZatitu arte / Waterloo 2010, Argia

Nobela

Bat, bi, Manchester 2006, ElkarNora ez dakizun hori 2009, Elkar

Page 3: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

Atsekabe zaitut

Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta Katuek borroka-leku duten hiria.

Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu Kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.

Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondoan izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.

Kritikak1

Bilbo miau-miaukaBixente Serrano Izko

Ederra titulua: Atsekabe zaitut. Indartsua, adierazkorra. Eleberria bera bezain gihartsua, eleberri barneko munduaren mezulari sendoa. “Atsekabe zaitut”… nor dugu zu hori? Hamar kankailua? Mundua? Nobelako Bilbo oniriko fantasmagorikoa? Baliteke amaraun horretan sartzen ausartu diren irakurle gehienek pentsatzea norbera dela zu hori: “Atsekabe nauzu, Irati!”. Hain zaila baita irakurleari eskatzen dion lana, narrazioaren hariari jarraitu nahi badio. Alta, amaraunean sarturik, harrapaturik aurkituko du bere burua bilbeko hariek ehunduriko giro sentikorrean, bizitza gogaikarrian.

[...] Bide berezia jorratzen ari da gure idazle hau bere narraziogintzan. Indartsu, sakon, errealitatearen bertze aldeak islatze aldera fantasia eta ametsetako mundu onirikoaz baliatuz, halako surrealismo eta espresionismo arteko bidegurutze batean. Artez landuriko estilo eta erritmo narratibo batekin: bai gramatikan bai narrazioen garapenean elipsiei emanik irakurleak berak bere bideak ireki ditzan, parte-hartzaile bihur dadin istorioen zertzeladetan, giroan eta sormenean. Lan handiegia, akaso, irakurle anitzentzat. Eta azken lan honetan haratago joan da gure idazlea. Baina merezi du, zinez, Irati Jimenezekin horrelako barne-bidaietan saiatzea...

Berria, 2010-10-31

Denak katu, nork bere kale Saioa Ruiz 1 Kritikak Osorio irakurtzeko [2012-05-09]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=754

Page 4: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

[...] Erdi katu eta erdi gizon-emakume den gizakia dugu, Irati Jimenezen Atsekabe zaitut eleberriaren protagonista. Nor? Edonor. Izenik gabeko eta beraz, izan zehatzik gabeko pertsonaiak, fantasia eta errealitatearen arteko nahasketa, espazioen tratamendua, gizakiaren bi alderdi gatazkatsu horien ispilu bilakatu dira.

Eme aldatu da baina Hamarrek oraindik ez daki. Lagun minak dira, hain min, haginka egiten diotela elkarri. Biak erdi katu eta erdi gizaki, jendearengan dagoen berezko atsekabea piztean lan egiten dute. Bilbo distiratsu eta itxuraz zoriontsu baten parte dira, baina Bilbok gizakia bezala, badu bere alde ilun-ezkutua [...] Mundu horrek ito egiten du Eme, ez daki zer duen. Aldatzen ari da baina ez daki zergatik, eta itolarri horren lekuko bilakatzen gaitu.

[...] Baina aldaketak iluntasunak bezala beldur ematen du, horregatik batzuek argiz beteriko kaleak nahiago dituzte. Hala ere, gizakia argiz zein iluntasunez osatuta dago, eta bide distiratsuenean katu bat izango du zain, zoriontsu izateko sufritzen ikasi behar dela gogoraraziko diona.

[...] Ezin amaitu Iratz Iriarte, eleberriaren ilustrazioen egilea, zoriondu gabe, miseria hain modu ederrean marrazten jakin izanagatik.

Argia, 2011-01-09

Katu kalekoakIbon Egaña

[...] Narrazioaren gorabeheretan bainoago, irudiak sortzen nahiz giroak marrazten jarri du arreta, izan ere, egileak, eta agian horregatik, irudi bisual eta estetika jakin bat papereratu nahi zelako dator Jimenezen testua Iratz Intziarteren ilustrazioez lagunduta. Biek bat egiten dute giro ilun, dekadente, etsi eta bortitza irudikatzerakoan (irudiak testua baino harantzago doazen arren alderdi horretatik). Bilbo postindustrial deprimituaren nostalgiatik abiatzen da idazlea “beste” hiri bat irudikatzeko (zinemak edo literaturak hainbestetan mediatizatua), non fantasia eta errealitatea nahasten diren, ezen, Hamar eta Eme aldian katu, aldian gizon-emakume direla ohartuko da irakurlea orriak pasa ahala.

[...] Giroa sortzean bezainbat, estiloan dago kontakizun honen indargune nagusietakoa. Aurreko bi nobeletan abiatutako bidean harantzago joan da Jimenez liburu honetan, estilo berezko eta identifikagarria lortu arte: ahozkotik hurbileko idazkera, perpaus batetik bestera jauzi handiak egiten dituena, surrealismora hurbilduz zenbaitetan, eta hizkuntzarekin jolas egiteari, hitzak bihurritu eta asmatzeari beldurrik ez diona. Ezin uka daiteke mintzaira propioa duela Jimenezen literaturak, estetika, estilo eta mundu-ikuskerari dagokionez; horretaz harantzago, errealitatera hurbiltzeko modu horrekin (nire gusturako azaleko eta xaloegia) bat egiten duen neurrian asebeteko du irakurlea Atsekabe zaitut-ek.

Deia, 2010-10-02

Page 5: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

Nor naizen eta nor izatera irits naitekeen ezagutzeko baliagarria izan zait idaztea[Irati Jimenezi elkarrizketa] 2

Genero ezberdinak landu dituzu, lan egiteko moduak ere ezberdinak al dira?

Baietz esango nuke, azken finean ez daukatelako zerikusirik euren artean. Eta gainera, idazten duzun momentu bakoitzean ere pertsona ezberdina zara, eta ondorioz, emaitza bestelakoa izaten da. Hau da, lanean ipintzerakoan, —nobela bat idazten, adibidez— barruko ahots bati aterabidea ematen diot, eta aldi berean, ditudan beste hainbat nolabait alboratuta geratzen dira lan horretarako. Atsekabe zaitut edo Nora ez dakizun hori idatzi dituen Irati, noski, bat bakarra da, baina momentu bakoitzean tonu bat erabili nuen, kontatzea interesatzen zitzaidan horretara bideratuz. Eta gainera, kazetari lanak sortzen ditudanean ere bestelako jarrera hartzen dut —teknika aldetik ere oso ezberdina baita literaturarekin alderatuz. Oro har, oso presente izan behar duzu buruan zein eratako irakurlearentzako ari zaren batean eta bestean.

Irakurlea kontuan hartzen duzu beraz, idazterakoan.

Bai. Baina hasiera–hasieran barrura begira egiten dudan prozesu bat dago, hau da, zer kontatu nahi dudan pentsatu eta hori jakinda, modu batean edo bestean lan egiten dut. Ez baita berdina zuretzako zerbait idaztea edota hasieratik publikatzeko zerbaitetan lanean ipintzea. Aurreneko kasuari dagokionez, nire buruarentzako soilik idatziko banu, word dokumentu batetan edota eskuz libreta batetan idatzi eta kaxoi batetan gordeta utziko nuke testua; ariketa moduan askotan egiten dudan zerbait da. Baina argitaratzea pentsatuz gero, elkarrizketa bat bilatzen dut;, ez forma, ez aurpegi, ezta izenik ez duen askotariko irakurle ezezagun eta akaso existituko ez den batekin eginiko hizketaldi bitxia, hain zuzen. Azken finean komunikatzeko ahalegin bat da idaztea, zure burua ulertzea, iragana ulertu eta birkontatze bat egitea, fikzio bidez aldatzea... Nahiz eta zure buruarekin egiten duzun elkarrizketa hori, beti ari zara pentsatzen besteengan, eta haiei zuzenduz eratzen duzu lana.

Eta nahiz eta tiraderan gordetzeko izan, barneak husteko bikaina izango da idaztea, ezta?

Bai, bai! Niretzako sendagarria da idaztea, nahiz eta horrek ez duen esan nahi horrekin soilik norbera sendatzen denik, edo iraganeko kontuak kitatzeko balio duenik...Baina beste batzuei plater arteko sorkuntzak, edo eskulanek, edo dantzaren bidezko mugimenduek laguntzen dien moduan, niri idazlanak on egiten dit. Barruan daukadana entzuten lagundu, eta nor naizen eta nor izatera irits naitekeen ezagutzeko baliogarria izan zait. Asko poztu nau idazteak, eta zalantzarik gabe, poza da beti sendagairik onena! Kazetaritza eta literatura ezberdinak izan arren, batak bestean sakontzen lagundu al dizu?

2 Osoa irakurtzeko: http://gaztea.euskonews.com/0596zbk/elkar596.html

Page 6: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

Esango nuke kazetari lana bokaziozkoa baino, halabeharrezkoa dela. Lanbide bat da niretzako, egia esan oso polita, eta nola ez, ikasbide bat. Hau da, uneoro dakidan zerbait egiten badut, aspertu egiten naiz azkenean, eta kazetaritzan beti dago ikasteko zer edo zer, ez zaizkit amaitu barneratu beharrekoak. Bestalde, idazteko oso eskola polita izan da kazetagintza. Idaztea —nire kasuan behintzat— ez da berez gertatzen den zerbait. Eta kirolariak entrenatu behar diren moduan, hizkuntzarekin berarekin trebatzeko eta hitzak dantzan ipintzeko ere funtsezkoa da ariketa asko egitea, eta niretzako kazetaritza literatura sortzeko berotze ariketa polita izan da.

Asko idazten duzula zalantzarik ez... baina asko irakurtzen al duzu?

Bai, eta niretzako lanbide honetarako funtsezkoa da. Halere, hor ere denetarik egongo da, apenas trebatzea behar duen musikariak moduan, idazle batzuek ere berezkoa izango dute abilezia hori. Gainera nik uste dut idaztea bezain garrantzitsua dela irakurtzea. Eta horrez aparte, iruditzen zait normalean irakurzaletasunetik datorrela idazteko zaletasuna. Ez nuke jakingo ongi idazten, aurrez nire bizitzan garrantzitsuak izan diren liburuak irakurri ez banitu. Azken finean idazten duzun hori, bizitza osoan irakurritakoaren digestio bat modukoa dela esango nuke, zerbait pertsonala; eta geroz eta gehiago sakondu horretan, are eta aberatsagoa izango da, leku askotatik etorriko da zure estiloa. Konturatu naiz norberaren irudimenaren ateak botatzeko gaitasuna duten idazle asko dagoela eta errealitatea beste modu batetan begiratzera behartzen gaitu horrek. Eta zenbat eta buelta gehiago eman eurekin, zenbat eta bidaia luzeagoak egin, eta gehiagotan ikuspuntuz aldatu eta gela berberera ikuspegi desberdinarekin itzuli, are eta idazle aberatsagoak izango gara, eta ausartagoak beharbada, eta azkarragoak...

Ezbairik gabe, etxean ikusitakoak gure bizitzan eragiten du, eta zurean ere hitzenganako afizioa hortik datorkizu neurri batean...

Aita kazetaria eta idazlea da, eta sortzaile jardun hori egunerokotu egin izan du beti. Eta ondorioz, txikia nintzela hor neukan eskura idazle lanbidea, askorentzat akaso urrutiko gauza bat izan zitekeen bitartean. Halere, gehiago lagundu dit idazle izaterako orduan bai aitaren baina baita amaren irakurzaletasunak ere, eta etxean betidanik edukitako liburu kopuru handiak. Azken finean haiek irakurtzen , ondoren komentatzen, barrezka, kritika egiten aritzea, beste liburu bat bilatzen ikustea... Horrek izugarrizko eragina izan du ni ere mundu honetara gerturatzeko orduan.

Gaur egun etxeetan liburu gutxi edo bat ere ez edukitzea kritikatzen dute askok.

Ez dakit hori kritikatu behar ote den, baina bai iruditzen zait jende guztiari irakurtzeko aukera eman behar zaiola. Ziur nago jende gehienari, liburu egokiak aurkituta, irakurtzearen plazera sartuko zaiola. Horregatik, pena ematen dit ikustea, ikastetxeetan irakurtzera derrigortu dituzten liburuak gustatu ez zaielako, pertsona askok bizitzan zehar ez dutela irakurzaletasun plazer hori eskuratzen. Behin liburu batekin maiteminduta, beste baten bila abiatzen gara era naturalean. Eta horretarako moduak daude, ez ditugu derrigor etxean apalak bete–bete eginda izan behar, liburutegira joan gaitezke, edo interneten ere badaude eskura.

Page 7: Atsekabe zaitut. Irati Jimenez. Dosierra

Bestalde, ikusten dut badaudela nahiko hipokritak diren zenbait pertsona; hau da, ?ume honek ez du irakurtzen, eta egin beharko luke? esan, eta beraiek ez irakurtzea. Irakurtzen ez duenak ez luke zertan faltan sumatu beste batek ez irakurtzea.

Hitz egin dezagun kritikei buruz. Zer moduz eramaten dituzu?Kritikarekin bizitzen jakin behar da, orokorrean gainera, ez soilik idazten duzunean, bizitzako aspektu guztietan baizik. Ez dugu beti egiten dugunarekin asmatuko, eta ez da beharrezkoa, gainera. Garrantzitsuena, barruan daramagun kritikoa da, eta berarekin dugun harremana zaindu behar dugu; entzun egin behar diogu bestela ez baitago modurik ganoraz idazteko. Eta bestetik, ezin diogu kritiko horri utzi gure idazteko gaitasunaren ahalmen guztia; hau da, kritikoegia, zorrotzegia baldin bada, ziurrenik ez dugu gehiago idatziko. Horrez gainera, aipatu behar dugu idazteko bi prozesu daudela, berotan edo hotzetan. Berotan barruan daukagun eta etengabe hitz egin nahi duen ume horrek idazten du; eta hotzetan aldiz, kritikoari entzun behar diogu eta kanpotik begiratu behar diogu idazten ari garenari, eta zuzentzen joan. Laburbilduz, kritika normala da, denok egiten dugu eta ikasbide bat izan daiteke!

Irati Jiménez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

   Álava de tú a tú : guía delicatessen : escapadas, salir, comprar, comer / [coordinadora, Rosa Ortiz de Mendívil ; traducción, Todd Hudnall (inglés) e Irati Jiménez (euskera)]

(2009)  

  Jimenez, Irati (1977-) Malcolm X : duintasunaren kolorea / Irati Jimenez ; [marrazkiak, Aitor Larrañaga "Peli"] (2002)  

  Jimenez, Irati (1977-) Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez (2008)  

  Jimenez, Irati (1977-) Laranja azalaren negarra / Irati Jimenez Uriarte (2008)

  Jimenez, Irati (1977-) Zatitu arte. Waterloo / Irati Jimenez (2010)  

  Jimenez, Irati (1977-) Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez (2010)  

  Jimenez, Irati (1977-) Atsekabe zaitut / Irati Jimenez ; irudigilea, Iratz Inziarte (2011)  

  Jimenez, Irati (1977-) Hirugarren bat / Irati Jimenez. Las familias postizas / Óscar Alonso (2010)  

  Jimenez, Irati (1977-) Ahotsak / Irati Jimenez eta Unai Elorriaga (2012)