atorrak

1
ATORRAK Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean farfailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan. Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun, berriz, edozein oihal zurik balio du. Soinekoa aipatu arren, gona daramate soinean; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak. Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Han egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo bat, adibide gisa: "Moja budi tajua Artatxorio lakua Samurri rhudiantar O cualquier txori zantar". Egun honetan, Mundakan, beste herri batzuetan bezala, tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzeko ohitura zegoen. Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun berean. Gutxika- gutxika ohiturak aldatuz doaz, eta emakumeek izan dute azken urteotan beren lekua Inauterietan.

Upload: cruzikastetxea

Post on 12-Jul-2015

292 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

ATORRAKMundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten.Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean farfailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan

daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun, berriz, edozein oihal zurik balio du. Soinekoa aipatu arren, gona daramate soinean; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak.Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Han egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo bat, adibide gisa:"Moja budi tajuaArtatxorio lakuaSamurri rhudiantarO cualquier txori zantar".Egun honetan, Mundakan, beste herri batzuetan bezala, tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzeko ohitura zegoen.Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz, eta emakumeek izan dute azken urteotan beren lekua Inauterietan.