arrano beltzaren harrizko egia

6
[email protected] Ekialdeko udaberriaren estreineko eguzki izpiek bi begi zorrotz iratzarri dituzte Nafarroa aldean. Eskual Herriko goi medietako magal malkartxuetatik galtzen zaio gaurkoan begirada gure arrano beltzari. Xiberuako herria osatzen duen bailara hizkuturantz hain zuzen ere. Laster batean abiatuko da berriro ere hegalaldi miresgarri baten, pairatzen duen irrika eta zirrara isiltezinak , iparreko haizearekin bat ,gorputzeko luma guztiak aldrebesten dizkion einean. Hara! Ikusi du zeozer handik urbil eta zabaldu ditu luma beltzez beteriko bi hegoak. Unetxo batez pirineo gaineko haize xirimolak trebatzen dihardu eta bapatean, arrapaladan, ziztu bizian zuzentzen zaio han beheko teilatu zorrotzen gaineko zeru zabalari. Xiberuako ate den Larrañen dugu arrano beltza. Artzaiak gazta egiten ikusi ditu beraien etxeetako aterpean, baina ardiek goxoki laztantzen duten larre hauetan ez dira beti hain une bukolikoak bizi izan. Arrano beltzak arrenkuraz gogoratu du hain zahar ez zeneko beste irudi hura; Larrañekoa zen Berreterretxe, buru makur eta begirada lausoz, bere dorretxea uzten zuen unea. Nottingham eko sheriffaren pareko zen, Mauleko gazteluzainaren aginduz eta Nafarroa osoa zatitzen zuten barne liskarren ondorioz, erail zuten baleztaz Etxebarren , Larrañeko jauna. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezürrik; enian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik Andozeko ibarra, ala ibar lüzia, hiruretan armarik gabe ebaki zaitan bihotza. Berterretxek oheti, neskatuari eztiki: "abil eta so egin ezan gizonik denez ageri" Nestakuak berhala, ikusi zian bezala, hirur dozena bazabiltzala leiho batetik bestera. Berterretxek leihoti, Jaon kuntiari goraitzi, ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti Jaon kuntiak berhala, traidore baten bezala: "Berterretx aigü borthala, ützüliren hiz berhala" Ama indazüt athorra, Mentüraz sekülakua, bizi denak orhit düke Bazko gaüerdi ondoa.

Upload: gorka-garaio

Post on 30-Oct-2014

43 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Zuberoari buruzko "Finean Nafarrak" saioan agertutako gidoi literarioa

TRANSCRIPT

Page 1: Arrano Beltzaren Harrizko Egia

[email protected]

Ekialdeko udaberriaren estreineko eguzki izpiek bi begi zorrotz iratzarri dituzte Nafarroa

aldean. Eskual Herriko goi medietako magal malkartxuetatik galtzen zaio gaurkoan begirada

gure arrano beltzari. Xiberuako herria osatzen duen bailara hizkuturantz hain zuzen ere. Laster

batean abiatuko da berriro ere hegalaldi miresgarri baten, pairatzen duen irrika eta zirrara

isiltezinak , iparreko haizearekin bat ,gorputzeko luma guztiak aldrebesten dizkion einean.

Hara! Ikusi du zeozer handik urbil eta zabaldu ditu luma beltzez beteriko bi hegoak. Unetxo

batez pirineo gaineko haize xirimolak trebatzen dihardu eta bapatean, arrapaladan, ziztu

bizian zuzentzen zaio han beheko teilatu zorrotzen gaineko zeru zabalari.

Xiberuako ate den Larrañen dugu arrano beltza. Artzaiak gazta egiten ikusi ditu beraien

etxeetako aterpean, baina ardiek goxoki laztantzen duten larre hauetan ez dira beti hain une

bukolikoak bizi izan. Arrano beltzak arrenkuraz gogoratu du hain zahar ez zeneko beste irudi

hura; Larrañekoa zen Berreterretxe, buru makur eta begirada lausoz, bere dorretxea uzten

zuen unea. Nottingham eko sheriffaren pareko zen, Mauleko gazteluzainaren aginduz eta

Nafarroa osoa zatitzen zuten barne liskarren ondorioz, erail zuten baleztaz Etxebarren ,

Larrañeko jauna.

Haltzak ez du bihotzik,

ez gaztanberak hezürrik;

enian uste erraiten ziela

aitunen semek gezurrik

Andozeko ibarra,

ala ibar lüzia,

hiruretan armarik gabe

ebaki zaitan bihotza.

Berterretxek oheti,

neskatuari eztiki:

"abil eta so egin ezan

gizonik denez ageri"

Nestakuak berhala,

ikusi zian bezala,

hirur dozena bazabiltzala

leiho batetik bestera.

Berterretxek leihoti,

Jaon kuntiari goraitzi,

ehün behi bazereitzola

bere zezena ondoti

Jaon kuntiak berhala,

traidore baten bezala:

"Berterretx aigü borthala,

ützüliren hiz berhala"

Ama indazüt athorra,

Mentüraz sekülakua,

bizi denak orhit düke

Bazko gaüerdi ondoa.

Page 2: Arrano Beltzaren Harrizko Egia

[email protected]

Kanpandorre galdu baten ahotsak aditu ditu halako batean eta mendi marka zabala

ekialderantz jarraiki , Kakoeta inguruko zubi eta arroil famatuetatik gaindi ,Urdaitzeko herri

niminoa berraurkitu du. Aspaldi ez zela handik igarotzen eta gustora gelditu da unetxo batez

izena emaiten dion elizaren teilatuan. Engrazi martiriaren eta santuaren izena darama ezin

bestean, aspaldi beronen besoa gordetzen bait zen berton; nahiz eta erligio gerrateek, bertako

eliza lez, besoa ere desagertarazi egin zuten. Ala ere, oraindik agetu oi dira erromesak paraje

galdu hauetatik Leireko eta Santiago bideko korronte sinkretikoen bila, han goian, mendien

bestaldean. Kanpaiak berriro hasi dira hiltzear dagoen egunaren azkenenko orduak astintzen

eta bere begiralekutik aldendu dute hegazti suarra . Gaua heldu bide da eta nafar arrapakariak

erdi lo, hego indartsuen indarrak aurrezteko, mendi katearen muino eta tontorretatik aldenduz

doa une oro altuera galduz. Egunsentiak ustekabean Olorongo Biarnotar herrian antzeman du

eta isatzeko luma luzeei bapateko kolpea emanik, Xiberuako lurretara zuzendu du berriro

norabide okertua.

Bailara galdura itritsi baino lehenago ordea, hain ezagunak dituen maskaraden eta eskuararen

soinuak heldu zaizkio apenas zulotxo bat diren belarrietara. Eskiula du han behean eta

arrotasunaren pozarekin diosala egin die barrikadak Biarnoko lurretan austen diarduten gazte

xiberutarrei. Gaur maskarada da protagonista baina udara partean pastoralak izango dira

enklabe suletindar honen eskualdun izaera mantentzen lagunduko duten xiberutar zeinuak.

Atzean utzi ditu Pitxu eta beste kauteren arrausi, irrintzi eta ohiuak, Ospitale Piako

mozararabiar estiloko templu ederrak Xiberuan dela argitzen dionean. Handik, pare bat haize

korronte hartu eta bailareren erdian Mauleko gotorlekuko ikurriña dakusa errege beltz

lumadunak. Erdi-aroko gaztelua zegoen muino berean jarraitzen du honek, Matalas gaixoaren

burua eseki zuten gaztelu bera, Luis d´Beaumont ankerraen gordelekua. Hainbeste izan dira

lurralde hauek zeharkatu dituzten gudu eta gerrak! Penaz gogoratu ditu Maule eta

konterriaren arteko desadostasunak, lehenengoek kaletar bezala zituzten pribilegioak zirela

eta.

Manex, kanpotar herria izan da Maule eta orain ere apenas aditzen da hitzik suletinen

hiriburuan, suletinen hizkuntzan. Manex horietariko bat izan genuen Arnaud de Maite,

Page 3: Arrano Beltzaren Harrizko Egia

[email protected]

kontrareformako buruzagietariko bat eta oraindik ere, bi begiekin errez asko ikus daiteke bizi

izan zen Anduraingo gaztelua. Aldiz, oraindik txitoa zeneko biltzar etxetzat erabiltzen zuten

gaztainondoa desagertua da. Aren ordez, oraindik zutik dirauen Litxarreko korteen justizi

etxearen borti aurrean, gurutze txuri bat jarri dutela konturatu da eta tristura ez da hain

sakona izan. Gotaineko basoa gogoratu du orduntze, hantze hasi bait ziren xiberutarrak bere

nazionea sortzen gero Litxarreko gortea izanen zena eta beldur biziz hura ere gurutzez luze

bete duten ikustera joan da. Presaren presas alde batera utzi du Urdinarbeko herritxoa, garai

batean erligio gune garrantzitsu izandakoa eta agian, horretxek zuzenduko zituen Matalasen

pausoak haraino, Luis XIII. –naren soldaduek arrapatu baino lehen. Baina ez, ez du gurutze

zuriz beteriko lurralde antzua kausitu eta hantxen darrai baso auskaitza, Xiberuako askaziaren

seinale Silbietak edo Xiberuako Estatuak, 1733 baliogabetu zituztenetik.

Lasaitu ederra artua du gure arranoak eta bular sendoa pirineoko haizez bete du ostera

bertoko mendi magaletako bidean igaro beharko dituen lurrak igotzeko. Iruriko lurretan hasi

da geroz eta indar handiagorekin hegalak astintzen, Trevilleko baroi poteretsuaren lurretatik

ahalik eta azkarren aldendu nahi balu bezala. Oraindik gogoan dauka bera izan zela Bernard

Goienetxe “Matalas” ezizeneko Mitilkileko apezaren matxinadaren sorburu eta gerora,

erregeren soldaduek sarraskiturik hil ziren milaka xiberutarren erantzule beinena. Jean

Armand du Peyrer zuen izena Dimas idazle frantziar ezagunak, bere mosketarien liburuan

hilezkor bihurtu zuen despota tiranoak.

“Çunbaitec amestutaco eguna heldua da. Lastima holacoic

ciberutarrendaco ameçgaiçtoa daitequen. Hemen gira borç

mila escualdun erregeren soldaduen borçiari aurre eitecoç.

Gure lur çiberutarra iabeen escuetaic urrun matençecotz.

Sohutaco larre huntan votaco dugu açquen atça eç bait du

mereçi libertateic gabe biçi Trevilleco baroi merque horren

ondoti. Jauna! Içan erruqui . Çiberua!!! Doluric ez

biharco egunean…”

Dolü gabe, dolü gabe,

hiltzen niz,

bizia Xiberuarendako

emaiten baitüt.

Agian, agian,

egün batez

jeikiko dira

egiazko xiberutarrak

egiazko eskualdünak

tirano arrotzen hiltzeko,

egiazko eskualdünak

tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...

Page 4: Arrano Beltzaren Harrizko Egia

[email protected]

Azkenik punta zorrotzdun mokoaren aurrean ditu bailarako lur goiak Atarratze da leku

hauetako hiriburua eta baita xiberutar guztiena garai batean, Mauleko biarnotarren kontra

borrokatzeko. Oraindik ere nabaritzen zaio xiberutar izakera nabaria duela, Maulian ez bezala

maskaradak eta eskuara bizirik jarraitzen bait dute bastida itxurako hiribildu zahar huntan.

Agusti Xahoren jaioterria Zuberoako jaunarena izan zen baita, ingelesek bertoko gazteluko

semea, Mauleko aznartarren contra aritzeko ala izendatzen dutenean 7 urte luzez iraungo

zuen gerlan. Baina arranoaren bihotxz gihartzuak badu hainbeste guduren artean beste

historio bat gazteluko teilatupean gordea. Ay! Zenbat egun eman ote zituen Mari Jaurgain, 17

urteko neskatilaren eta gazteluko jaunaren arteko ezkontzaren zirenak eta ez zirenak

entzuten , halako batez bere atxekabe guztiak Eskual Herriko kanturik ederrenean bihurturik

entzun zituen arte, han bertan, bortzehun urte geroago.

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratu

Atarratzeko Jaunak bata du galdatu;

uken du arrapostu eztirela huntu,

hunturik direnian batto ukenen du.

Portaliala juan zite, ahizpa maitia,

ingoiti horra duzu Atarratzeko Jauna,

otoi erran izozu ni eri nizala,

zazpi egun hoietan oihan nizala.

Klara, zuaza orai salako leihora,

ipar-ala egua denez jakitera,

iparra baldin bada goraintzi Salari,

ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro elkarrekin,

etxerat jinen zira xangri handireki,

bihotza kargaturik, begiak bustirik,

eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzu bige bat bezala,

bai eta desterratu, oi Españiala,

aita bizi uken banu, ama zu bezala

enundunun ezkunduren Atarratzeko salala.

Eguzkia mendebal aldetik doa desagertzen. Lehenbiziko elur malutaz bilduriko haize zirimola

batek negua berton dela ohartarazi du. Harrizko arrano arroak, prestuki hainbat urte

lehenago utzitako lekua bete du bere gorpuzkera nabarrekin eta horrela kokatu da geldi,

neguaren enbatei aurre egiten etorkizun itxaropentsu baten irrikiaz.

Page 5: Arrano Beltzaren Harrizko Egia

[email protected]

Sor lekua utzirik gazte nintzelarik

Parisen sartu nintzen kuraiez beterik.

Plazerez gose eta buruan harturik

behar nuela alegera bizi

bortzetan geroztik

nigar egiten dit

Xiberua zuri.

Agur Xiberua,

bazter guzietako xokorik ederrena.

Agur sorlekua,

zuri ditut ene ametsik goxoenak.

Bihotzan erditik

bortzetan elki deitadazut hasperena.

Zu utzi geroztik

bizi naiz tristerik,

abandonaturik;

ez baita herririk,

Paris ez besterik,

zu bezelakorik.

Palazio ederretan gira alojatzen

eta segur goratikaire freska hartzen

gain behera so eginik baitzait iduritzen

Orhin gainean nizala agitzen

baina ez dira hemen

bazterrak berdatzen

txoriak kantatzen!

Agur Xiberua...

Ametsa, lagun nazak ni Atarratzera

ene azken egunen han igaraitera

Orhiko txoriaren kantuz behatzera

barka ditzan nik eg¡n negarrak

hots, xiberutarrak

aintzinean gora

eskualdun bandera.

Agur Xiberua...