txiribuelta
Post on 31-Mar-2016
222 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
TXIRIBUELTA
Hamar urte eta gero, Rock in Rio etxera itzuli da.
OKTOBERFEST: urtero bezala, Municheko kaleak
garagardozalez bete dira hamabost egunez Tailandiarako bidaia irabazteko lehiaketa
ROCK IN RIO 2011 RIO DE JANEIRON
EZAGUTU ZURE MUNDUA
TXIRIBUELTA
SUMARIOA
4 MADRIL: TERRAT PACK
6 RIO DE JANEIRO: ROCK IN RIO
10 MUNICH: OKTOBERFEST
12: BLOG LEHIAKETA
14: GUTUNAK
6
Jaigiroa eta garagardoa nagusi
Municheko Oktoberfestean
Rio de Jainerora itzuli da Rock in Rio hamar urte eta
gero. Datorren urtean, Lisboan izango da jaialdia
10
3 TXIRIBUELTA
Terrateko komikoak
Madrilen batu dira
abenduko zubian ikus-
kizun berri batekin
4
4 TXIRIBUELTA
MADRILTerrat Pack Madrilgo
Capitol Antzokian izan
da abenduko zubian
bertaratutako guztiei
barre eginarazteko
Madril Espainiako eta Madrilgo
Erkidegoko hiriburua eta hiri
nagusia da, Iberiar penintsula-
ren erdialdean dagoena. 2007ko biz-
tanle-erroldaren arabera 3.232.463
biztanle ditu (6.043.031 Madrilgo metro-
politar gune osoan). Honenbestez, Euro-
par Batasuneko hirugarren
metropoli-barrutirik handiena osatzen
du Madrilek.
Ekonomikoki, finantza eta in-
dustria gune garrantzitsua da Madril, en-
presa nazional eta mundu mailako
enpresa askoren egoitza baita. Estatu
mailan, berebiziko garrantzia du kultur
arloan, bertan baitaude Pradoko Mu-
seoa, Thyssen-Bornemisza eta Reina
Sofía museoak.
Madrilek museo garrantzitsuak
ditu, hiriko gune-turistiko nagusienak di-
renak. Ezagunenak artearen hirukia
osatzen duten hiru museoak dira:
Pradoko Museoa: Espainiako margolan
museo garrantzitsuena da eta Europako
nagusienetarikoa. XX. mende aurreko
pinturan espezializatua da, batez ere
margolan italiar, espainiar eta flamen-
koan. Bertan dauden bilduma inportan-
teenakVelázquez, Goya, El Greco edo
Van der Weyden margolarienak dira.
Margoen artean, nabarmenenak Las
Meninas, La Fragua de Vulcano, El Des-
cendimiento... edota Bosco-ren El jardín
de las delicias aipa daitezke.
Thyssen-Bornemisza Museoa: Munduko
arte-bilduma pribatu handienetarikoa
da. Kronologikoki antolatuta daude bil-
dumok,Pizkundean hasi eta XX. men-
dean amaituta. Bigarren solairuan,
Pizkundea, Klasizismoa eta Quattrocen-
toan zehar ibilbide bat egiten da bertan,
eta Europako margolari garrantzitsuenei
dedikatutako galeria bat ere badago. Ho-
nako artista hauek lanekin: Tiziano, Tin-
toretto, El Greco, Durero eta Jan Van
Eyck, besteak beste. Beheko solairuan,
XX. mendeko artelanak biltzen dira, ku-
bismotik Pop Art mugimendura, Picasso-
ren eta bera bezalako beste artista
nagusien obrak haien artean.
Reina Sofía Museoa: XX. mendeko arte
espainiarraren museo nazionala da.
Pablo Picasso eta Salvador Dalí bezalako
artisten bildumak ditu, Picassoren Ger-
nika lanik ezagunena delarik. Joan Miró,
Julio González, Eduardo Chillida, Pablo
Palazuelo, Antoni Tàpies, Pablo Gargallo,
Lucio Muñoz, Luis Gordillo edo Jorge
Oteiza artisten lanak ere aurki daitezke
museo honetan.
Gainera, baditu hainbat eta
hainbat monumentu garrantzitsu, hiria-
ren sinbolo bilakaturi direnak dagoe-
neko. Hauetan ezagunenak Zibeles
iturria, Neptunoren iturria, Alcalako
atea, La Almudena katedrala eta Ma-
drilgo Errege Jauregia dira.
Madril biztanle bakoitzeko
gune berde gehien duen Europako hirie-
tako bat da (70 metro koadro). Horien
artean ezagunena Parque del Buen Re-
tiro izenekoa da. Hiriaren erdialdean ko-
katuta dago, eta 118 hektareako azalera
du. Hala ere, Casa de Campo: Moncloa-
Aravacako da hiriko parkerik handiena,
barrutian kokatuta dago eta 1.722,60
hektareako azalera du.
El Retiro parkea
Fitxa teknikoa
Herrialdea: Espainia
Autonomi Erkidegoa: Madril
Azalera: 605,77 km²
Biztanleria: 3.273.049 biztanle
5 TXIRIBUELTA
Une honetan, Madrilgo metro-
sarea Europako handienetarikoa da,
Londreskoaren eta Pariskoaren atzetik,
betiere. Metro-sarea 226.729 km luze
da, eta 13 lineak osatzen dute. Datozen
urteotan, Madrilgo metroa izugarri han-
ditzeko asmoa dago, hiriburuko biztanle
guztiek etxetik hurbil metro-geltokia
izan dezaten.
TERRAT PACK
Abenduko zubian Madrilgo ka-
leak jendez bete dira. Gabonak gainean
daude eta dendak gainezka ageri dira.
Baina oraingoan aldizkatze paregabe
bat eskaini du Terrat enpresak Madril-
darrentzat eta zubi luze honetan Madri-
lera hurbildu direnentzat.
El Terrat de Produccions, S.L.,
El Terrat bezala ezagunagoa dena, ikus-
entzunezko ekoizpen enpresa bat da.
Egutegia
Abenduaren 22an, 23.30etan.
Abenduaren 23an, 23.30etan.
Abenduaren 25an, 22.30etan.
Abenduaren 26an, 20.30etan.
Abenduaren 28an, 23.30etan.
Abenduaren 29an, 23.30etan.
Abenduaren 30ean, 23.30etan.
Urtarrilaren 4ean, 23.30etan.
Urtarrilaren 6an, 23.30etan.
Urtarrilaren 7ean, 22.30etan.
1989 urtean sortu zuen Andreu Buena-
fuente umoristak eta “Grup Empresarial
El Terrat” izeneko taldearen nukleoa da.
Honek, hainbat eremutan lan egiten du,
hots, irratian, telebistan, prentsan, inter-
neten, antzerkigintzan eta publizitatean.
Horrela, bada, Abenduaren 6tik
11ra Andreu Buenafuente, Jose Corba-
cho, Ana Morgade eta Berto Romero
Madrileko Capitol antzokian izan dira
bertaratutako guztiei barre eginaraz-
teko.
Egunean ekitaldi bat edo bi
egon dira eta ehunka jende hurbildu da
umorista hauek ikustera.
Hala ere, badira gogoekin ge-
ratu direnak edo berriro ikusiko lukete-
nak ere. Horretarako, Bartzelonako
Coliseum Antzokian egongo da Terrat
Pack abenduaren 22a eta urtarrilaren 8a
bitartean.
ANA MORGADE
JOSE CORBACHO
BERTO ROMERO
ANDREU BUENAFUENTE
Fitxa teknikoa
Herrialdea: Brasil
Estatua: Rio de Janeiro
Sorrera: 1565eko martxoaren 1a
Azalera: 1.182 km2
Biztanleria: 6.094.183 biztanle
RIO DE JANEIRORock in Rio etxera bueltatu da
Herrialdeko gune ekonomiko eta
kultural handiena da eta na-
zioartean bere ikur kulturalen-
gatik eta paisaiengatik ezaguna da. Han
aurkitzen dira, besteak beste, Cristo Re-
dentor delakoa (mundu modernoko
zazpi mirarietako bat), Copacabana eta
Ipanemako hondartzak, Maracana esta-
dioa, Tijucako parke nazionala ( mun-
duko parke urbanorik handiena) eta
Paquetá irla. Munduan aski ezagunak
dira, gainera, Gabon zaharretan Copaca-
banan egiten diren festak eta inauteriak.
“Hiri miresgarria” bezala ere ezagutzen
da mundu guztian zehar.
Guanabarako badiaren mende-
balderantz kokatzen da hiria eta ingu-
ruan mendi eta muino asko ditu.
Hiriaren ipar-ekialdean Atlantiar ozeano-
rako sarrera dago, badiatik bertatik 40
kilometrotara. Rio de Janeire hiru harri
handiren gainen dago kokatua, hots,
Harri Zuria, Gericinoko Harria eta Tiju-
cako Harriaren gainean.
Hiria 34 eskualde administrati-
botan banatuta dauden 160 auzotan ba-
natzen da eta auzo ezagunenak hegoal-
dean kokatzen dira.
Neguak ez dira hotzak izaten
baina udak, aldiz, oso beroak izan dai-
tezke Rio de Janeiron. 35 gradu inguru
izan ohi dira udan, eta batzuetan 40raino
ere heldu daitezke. Hego hemisferioan
kokatuta dagoenez, hilabeterik beroe-
nak Abendua eta Urtarrila dira, eta hot-
zenak ekaina eta uztaila. Hirian izandako
tenperaturarik altuena 43,8 gradukoa
izan dira 1984ko urtarrilean eta hotzena
4,8kkoa 1928ko uztailean.
Rio de Janeiro Brasilgo bigarren
hiririk aberatsena da, Sao Pauloren atze-
tik eta munduko hogeita hamargarren
hiririk aberatsena da. Oporretan doanari
munduko hamabigarren hiririk gares-
tiena dela jakitea komeni zaio, Londres,
Paris, Milan eta New Yorken aurretik.
Gainera, turistak, jakin beharko luke ber-
tako hotelak Brasil guztiko garestienak
direla eta bost izarreko hotelak mun-
duko bigarren garestienak direla, baka-
rrik New Yorkeko hotelek gainditzen du-
telarik hauen prezioak.
Turismoa eta entretenimendua
hiriaren ekonomiarako alderdi funtsez-
koak dira, bai brasildarrentzat zein kan-
potarrentzat. Bere ezaugarri geografiko
eta hiritarrengatik ezaguna da Rio, izan
ere, leku txiki batean baitago kokatuta,
ozeanoak eta mendilerroek mugatzen
baitute hiria.
Roberto Burle Marx brasilda-
rrak hiriko logotipoa bilakatu den disei-
nua egin zuen Atlantiar Etorbidean
dagoen diseinu uhindu zuri beltzak sortu
zituenean. Inauteriak
Rio de Janeiroko inauteriak
munduko ezagunenetakoak dira eta ur-
tero munduko paraje guztietako jendea
joaten da bertara. Urtero samba eskole-
tako dantzariek egiten dute dantza sam-
bodromoan. Epaimahaiak kalifikazioak
ematen dizkie dantzei eta urtean ira-
bazle bat izaten da. 2005 urtera arte,
Beija-Flor de Nilópolis eskola zen sari ge-
hien jasotakoa.
Inauteriak bertan igaro nahi
izanez gero, garaia heldu baino askozaz
arinago egin behar dira erreserbak, izan
ere, garai honetarako hoteletako %95a
hartuta egoten baita. Gainera, prezioak
asko igotzen dira data hauetan.
Jakina da mundu guztiko jen-
dea joaten dela Rio de Janeirora hon-
dartza eta eguraldi ederraren bila eta
baita gabeko jai giroa bizitzeko ere. Hala
ere, hiria bisitatzen dutenen erdia lan6 TXIRIBUELTA
kontuengatik joaten da bertara eta bakarrik %29a joaten da
oporretarako asmoz.
Hiriak hartu dituen bisitak, Brasil guztiak jaso duenaren erlazioan ehunekotan
zenbatuta
2004 urtean 441 hotel zeuden jada Rio de Janeiron. Hauetako
gehienak hiriaren hegoaldean kokatzen dira, batez ere Copa-
cabanan eta Ipaneman.
Hiriak hartu dituen bisitak, Brasil guztiak jaso duenaren erlazioan ehuneko-
tan zenbatuta
Hori gutxi balitz, hego hemisferioko lehen norako turistikoa da,
2010 urteko urtarrilean Euromonitor International aholkularit-
zak egindako galdeketa baten arabera.
Bertara joaten direnen %65a Brasildik bertatik etorri-
tako jendea da eta bakarrik %35a da nazioartetik etorritako jen-
dea. Hauen artean, %38a Europatik etortzen da, Hego
Amerikatik %24a, Ipar Amerikatik adina, eta gainerako %14a
Asia, Africa, Erdialdeko Amerika eta Ozeaniatik etorritakoak dira.
Gainera, 2016ko Joko Olinpikoak eta bertan izango
dira, baita 2014ko futboleko munduko kopa ere eta horrek tu-
rismoa are gehiago haziko du.
1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003
%37,40 %30,20 %32,5 %34,10 %28,80 %38,58 %35,9
Jatorria Portzentaia
1 Sao Paulo %20,07
2 Estatu Batuak %10,05
3 Rio de Janeiro (estatua) %6,34
4 Sao Paulo (estatua %5,67
5 Minas Gerais (estatua) %3,70
6 Frantzia %3,48
7 Mexiko Hiria %3,04
8 Alemania %3,04
9 Argentina %3,02
10 Erresuma Batua %2,72
Rio de Janeiroko inauteriak hiriko sinbolo esanguratsuenetakoak
dira eta nazioartean ezagunenak dira
Rock eta pop musikako Rock in
Rio jaialdiak bertan hasi ziren. Izan ere,
lehenengo hiruak bertan izan ziren,
1985ean, 1991an eta 2001ean. Hu-
rrengo biak Lisboan izan ziren 2004ean
eta 2006ean. 2008an eta 2010ean Ma-
drilen izan zen eta azkena aurten izan da,
2011n, Rio de Janeiron bertan berriro.
Jaialdi honetan, mundu guztiko
musikalari ospetsuenek eman dituzte
kontzertuak. Lehenengo edizioan,
1985ekoan izan ziren Queen, George
Benson, Rod Stewart, Kiss, AC/DC eta
Yes izan ziren bertan eta 1,4 milioi pert-
sona izan ziren hauek entzuten. Bigarren
edizioan ere Guns N' Roses, Judas Priest,
Megadeth, Prince eta George Michaelek
jo zuten, besteak beste eta hirugarre-
nean Iron Maiden, R.E.M., Guns N'
Roses, 'N Sync, Oasis, Neil Young eta Red
Hot Chili Peppers izan ziren artean. Urte
asko pasatu dira jaialdi hauetatik baina
aurtengoan ere talde aski ezagunak izan
dira Rio de Janeiron izan den laugarren
Rock in Rio jaialdian. Irailaren 23, 24, 25,
29 eta 30ean eta urriaren 1ean eta 2an
izan zen aurtengo jaialdia eta 1,8 milioi
pertsona izan ziren bertan.
Sarrerak interneteko Rock In
Rioko www.rockinrio.com.br webgu-
nean egon dira salgai 2010eko azaroaren
19tik eta hilabete gutxi batzuetan agortu
ziren sarrerak.
Izan ere, hasiera batean, ez ze-
goen irailaren 29rako ezer antolatuta
baina jende askok nahi izan dutenez aur-
tengo Rock in Rion egon, antolatzaileek
egun hau gehitzea aukeratu zuten, eska-
riari aurre egiteko. Bertan izan ziren
Elton John, Rihanna, Katy Perry, The Red
Got Chili Peppers, Snow Patrol, Shakira,
Lenny Kravitz eta Stevie Wonder, bes-
teak beste.
Horrelako musikariak aldi be-
rean jotzen entzuteko aukera izatea ez
da egunero gertatzen den zerbait eta
bertan egon direnek esandakoaren ara-
ROCK IN RIO 2011
8 TXIRIBUELTA
bera, “zure musika gustua edonolakoa
izanda ere, behin Rock In Rion egonda,
hurrengo edizioaren zain geratzen zara”.
Bertakoek, hamar urtez hau
bizi gabe egon direnak, zirrara handiz
bizi dute berriro jaialdia. Pozik agertu
ziren “munduko musika eta entreteni-
mendu jaialdi garrantzitsuena” berriro
bizi ahal izateaz.
Rio de Jaineroko kaleak musika-
zalez bete dira berriro ere. Hiriak ez du
atsedenik hartu jaialdiak iraun duen
denboraldi guztian eta gogo handiekin
bizi dute denboraldi hau bertan egin
diren guztiek.
Hurrengo Rock in Rioko edizioa
datorren urtean izango da, beraz, Lis-
boan. Sarrerak laister izango dira salgai
jaialdiko webgune ofizialean.
Rock In Rio jaialdiaren kronograma.
9 TXIRIBUELTA
Urtea Izena Lekua
1985
1991
2001
2004
2006
2008
2008
2010
2010
2011
2012
2012
2013
2013
2014
2015
Rock in Rio
Rock in Rio II
Rock in Rio III
Rock in Rio Lisboa
Rock in Rio Lisboa II
Rock in Rio Lisboa III
Rock in Rio Madrid
Rock in Rio Lisboa IV
Rock in Rio Madrid II
Rock in Rio IV
Rock in Rio Lisboa V
Rock in Rio Madrid III
Rock in Rio V
Rock in Rio Latinoamérica
Rock in Rio Lisboa VI
Rock in Rio VI
Río de Janeiro
Río de Janeiro
Río de Janeiro
Lisboa
Lisboa
Lisboa
Madrid
Lisboa
Madrid
Río de Janeiro
Lisboa
Madrid
Río de Janeiro
Erabaki gabe
Lisboa
Río de Janeiro
MUNICHUrtero bezala, Municheko kaleak
garagardozalez bete dira Oktober-
festek iraun duen egunetan.
Alemaniako hegoaldean kokatzen
da Munich eta Babariako hiribu-
rua eta Alemaniako hirugarren hi-
ririk jendetsuena da. G a i n e r a ,
2009 urtean egin zen ikerketa baten ara-
bera, Munich bizi kalitate hoberena
duen hiria da Alemanian.
Isar ibaiak zeharkatzen du hiria,
eta ibai horretan hainbat irla daude. Ir-
larik ezagunena Museumsinsel (museo-
aren irla) da, Alemaniako zientzia eta
teknikaren historiaren museoa baitago
bertan. Hiriaren inguruan hainbat laku
ere badaude. Guztietan ezagunenak Am-
mersee, Wörthsee eta Starnberger See
lakuak dira. Gaur egun baino laku eta irla
gehiago zeuden Munichen duela urte
batzuk, baina metroa eta ferrokarrila
eraikitzean hainbat aldaketa jasan zituen
hiriak eta artean, irla batzuk desagertu
eta laku batzuk txikitu ziren.
Munich gune ekonomiko ga-
rrantzitsua da Alemanian. Bigarren
Mundu Gerra eta gero, Berlinen kokatu-
tako enpresa asko eta asko bertara mu-
gitu ziren eta egun multinazional
handiak daude bertan. Bertan dute be-
raien egoitza nagusia BMW eta Siemen-
sek, esaterako. Izan ere, Munich eta
Munich inguruan dauden herri eta hiriek
munduko aberastasunik handienak di-
tuzte. Hala ere, azken urteotan, hiriaren
zorra Alemaniako gainerako hirien gaine-
tik ezarri da.
Municheko garraiobide publiko
zerbitzua oso aberatsa da. Frankfurteko-
aren atzetik, Alemaniako bigarren aire-
porturik handiena da Munichekoa.
Autobus zerbitzu ugari bat dago gainera
aireportu hau hiriarekin lotzeko. Gai-
nera, tranbia eta metro linea handiak
ere baditu Munichek eta betiere oso
puntualak izaten dira. Horregatik, hiritar
askok garraio publikoa erabiltzen dute
edonora mugitzeko eta bidaiarientzako
ere hori litzake egokiena. Hala ere, ez da
oso merkea eta beraz, komeni da egun
batzuetarako bonoak edo Streifenkarte
garraio publikoen txartela eskuratzea.
Betidanik izan da hiri garrantzit-
sua, baina 1972 urtean joko olinpikoak
bertan izan zirenetik ezagunagoa da na-
zioartean. Gainera, 2006an munduko
futbol kopa bertan jokatu zen eta beraz,
Parke Olinpikoa eta Allianz Arena futbol
zelaia turista gehien erakartzen dituen
lekuak dira.
Bertako janari ohikoena Weiß-
wurst deituriko saltxitxak dira. Munich-
tarrek txahalki hauek gosaldu ohi dituzte
eta hamaiketako bezala ere jaten dira,
mostazarekin eta garagardoarekin, be-
tiere. Izan ere, garagardoa da edaririk
ohikoena Munichen. Arrakastatsuea fer-
mentazio altuko Weißbier delakoa da,
bere zerealen erdia garia baita eta honek
garagardo oso dastagarria sortzen du.
Hiriko garagardoen artean Paulaner ize-
nekoa da ezagunena nazioartean.
Garagardoak badu nolabaiteko
nonahikotasuna Municheko bizitzan.
Izan ere, jaialdi guztietan edaten den
edaria da eta gainera, baditu berari zu-
zendutako jaiak ere. Otsaila eta Martxo-
aren artean garagardo jaia ospatzen da
Munichen, baina honen aldean, Iraila
eta Urriaren artean ospatzen dena askoz
ezagunagoa da nazioartean, Oktoberfest
delakoa.
OKTOBERFEST
Oktobest Alemaniako jaialdi
nagusiena da eta mundu mailan ere
lehen postuetan dago.
Irailaren 15a eta geroko lehen
larunbatean hasi eta beste 16 edo 18
egunez luzatzen da jaialdia. Theresien-
wiese izeneko gunean izaten da urtero
eta 6 milioi pertsona inguru joaten dira
bertara.
1887an, Theresienwiese orain-
dik Munichen parte ez zela, garagardo-
tegietako ugazabak (Wiesnwirte
deiturikoak) bertan batu ziren ziren le-
henengo aldiz jaialdia sortzeko eta
beraz, egun, Wiesnwirte horien etorre-
rarekin batera hasten da jaialdia. Hauek
heltzean, alkateak lehenengo upela ire-
kitzen du eta “O 'zapft is!” (irekita dago!)
garrasi egiten du lehenengo. Gero, ha-
mabi tiro botatzen dira Babaria errepre-
sentatzen duten eskaileretatik eta
orduan Wiesnwirteak edaten hasi dai-
tezke. Tradizioarekin jarraituz, presiden-
teak lehenengo litroa (maß) edaten du
Fitxa teknikoa
Herrialdea: Alemania
Estatua: Bavaria
Azalera: 310,43km2
Biztanleria: 1.326.807 biztanle
10 TXIRIBUELTA
lehenengo et ahonek hau bukatutakoan,
gainerako kupelak irekitzen dira gainera-
koak edaten hasteko.
Gainera, 1950 urtetik Baba-
riako jantzi tradizionalen desfile bat ere
izaten da eta Oktoberfesteko ekintza sin-
bolikoenetakoa bilakatu da egun.
Theresienwiese kanpadendaz
josita egoten da Otoberfestek irauten
duten egunetan. Handiena Hofbräu-Fes-
thalle garagardoa zerbitzatzen den kan-
padenda izaten da 10.000 pertsona
inguru hartzen dituelarik.
Aurtengo Oktoberfest irailaren
17a eta urriaren 3a bitartean ospatu da
Munichen. Aurten ere, beti bezala,
mundu guztiko jendea batu da bertan.
Orain arte, Australia Amerika eta Euro-
patik etorritakoa zen jende gehiena
baina azkenaldian geroz eta gehiago dira
Asia eta Afrikatik etorritakoak.
Egun horietan jai-giro parega-
bea bizi dela Munichen diote bisitari
guztiek eta sabela bete eta poltsikoak
hustuta joaten dira gehienak etxera
bueltan.
Bukatu da aurtengo Oktober-
fest, baina datorren urtean Theresien-
weiese eta Munich hiri osoa
garagardozale amorratuz beteko da
beste pare bat astez.
Oktoberfest bertan behera utzi
da 24 aldiz arrazoi ezberdinak direla
medio (gerrak, epidemiak edo antzerako
estualdiengatik).
Hain ezaguna bilakatu da Okto-
best jaialdia ze, mundu guztian zehar os-
patzen dela egun garagardo jaialdi hau.
Argentinan, Perun, Ekuadorren, Belgi-
kan, Brasilen, Mexikon, Kanadan, Estatu
Batuetan eta Espainian, esaterako hain-
bat eta hainbat hiritan antolatzen da ur-
tero garagardo festa hau.
OKTOBERFESTEAN NAHI HAINA GOZATU AHAL IZATEKO AHOLKU BATZUK
•Ez heldu berandu. Mahai asko eta asko hilabetetako aurretiaz
hartuta egoten dira eta ez da erraza eserleku libreak aurkitzea.
•Alojamendua ere aurretiaz hartu. Municheko hotel eta ostatu
guztiak jendez ganezka egoten dira egun hauetan eta lotarako
lekua aurkitzea ere ez da erraza izaten.•Aukeran, ez jarri komunen inguruan •Ez lapurtu edalontzirik. Urtero milaka edalontzi desagertzen
diren arren, poliziak harrapatu ezkero 50 euroko isuna jasoko
duzu eta dendan hau baino merkeagoa da bat erostea. •Kontrolatu dirua. Maß bakoitzak 7,50 € inguru balio ditu. Pent-
satu aurretiaz zenbat diru gastatu nahi duzun garagardotan.
•Ez utzi eserlekua libre lagunen batek zaintzen ez badu behint-
zat, esan bezala, lekua aurkitzea oso zaila baita.
Ezkerretara, Theresienwiese zelaiaren irudi
bat Oktoberstean.
Goian, Bavariako ohiko janari eta edariak
Eskiunetara, alemariar kuadrilla bat Okto-
berfestean.
11 TXIRIBUELTA
TXIRIBUELTA
BLOG LEHIAKETA
Oraingoan, Txiribuelta aldizkariak Tailandiara eramango zaitu. Bere hondakinak eta tenpluak ezagunakdira mundo guztian zehar eta hauekin turismorako bereziki erakargarria egiten da Tailanda. Tailandian badira “Tailandiako Zazpi Mirariak” deituriko zazpi leku. Ezaugutu nahi al dituzu? Ba aurkeztuzuen bidaia blogak Txiribueltan eta bi pertsonentzako Tailandiarako bidaia baten zozketan sartuko zara.Idatzi e-posta bat Txiribueltara eta zozketan sartuko zara. Gainera, blog originalenen pasarteak argitaratuko ditugu aldizkarian
Afrika hegoaldeko bidaian,
Boswanako Tsodillo Hills gurutzatu
ostean, Europan ikusiz gero beldurra
emango liguketen kartelak ikusi geni-
tuen. Baina hau da Afrika.
Elefanteen arriskuari buruz
ohartarazten zuen trafiko seinalea
ikusi genuen bertan, baina Elefanteak
beharrean, guregana goxoki eske eto-
rri ziren haurrak ikusi genituen. Baina
aurretiaz bagenekien ezin genuela
ezer eman kalean eskean zeuden
haurrei, hauek horretara ohitu eta es-
kola ez uzteko. Zaila da hori egitea,
guri ezer gutxi suposatzen diguten
gauzek beraientzako oso erabilgarria
izan daiteke. Baina Afrikan sartzean
esan zigutenez, ezin da nahi duzuna
egin, bertakoentzako komenigarria-
goa dena baino.
Beraz, komenigarriena litza-
keena egin genuen eta lehenengo
aurkitu genuen ospitalean gainean
generamatzan medikamendu guztiak
eman genituen, haientzako erabilga-
rriak eta onuragarriak izango zirela-
Denok ezagutzen dugu
Berlingo harresia, Berlingo Braden-
burgoko atea, Reichtaga eta Check-
point Charlie. Baina bada Berlinen
esentzia ongi ezagutzeko betiko le-
kuetatik haratago doan leku bat ere.
Tachelles etxe okupa Berlin Mitteko
leku esanguratsuenetakoa da. Ba-
dira horrelako dezente hirian zehar,
baina hau bereziki xarmangarria iru-
ditzen zait. Sormenaren eta mugi-
mendu Okuparen sinbolo esangu-
ratsua da, benetan. “Tacheles” hit-
zak “sinple, erraz, samur” esan nahi
du juduz eta Alemanian Demokrati-
koaren Errepublikan zegoen zentsu-
rari egiten dioten dio erreferentzia,
garai haietako musikalari, idazle eta
gainerako artistetan oinarrituz. Me-
rezi du hisotorian atzera eginez leku
hau ezagutzeak Berlin benetan eza-
gutzeko.
NIREA BIDAIATZEA DA!
Betidanik bizi izan da jendea
Aleppon (Siria). Izan ere, biztanleak
izaten jarraitzen duen hiririk zaha-
rrena da. Ohitura zaharren eta mo-
dernotasunaren arteko nahaste
paregabea da.
Bertako kaleetatik paseat-
zen nindoala, jendea artilea kardat-
zen ikusten nuen, bai haurrak eta bai
zaharrak eta denboran atzera egin
nuelakoaren sentsazioa nuen. Baina
hurrengo kalearen eskinan Coca-Cola
edo Pepsiak saltzen dituen gizon bat
aurki dezakezu. Hiri honetara islamiar
asko joaten dira oporretan, baina
mendebaldetik jende gutxi joan ohi
da bertara. Baliteke hori izatea gu
hain ongi tratatu izanaren arrazoi bat.
12 TXIRIBUELTA
AURREKO ALEKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAIzaskun Etxebarriak Hegoafrikara joan da Txiribuelta aldizkarian aurkeztu zuen bere blogari esker. Ber-tan, aurreko udan Erdialdeko Amerikatik egin zuen bidaiako historioak kontatu zizkigun eta oraingoanHegoafrikakoesperientziaren berri emango digu.
Afrika Europarekin erkatuz gero
hasiera batetan guztiz ezberdinak diren
arren Europaren antzekoa da. Afrikako
Lehen Mundua dela dirudi. Dena oso
ondo organizatuta dago, batzuetan edo-
zein mendebaldeko herrialdetan nengo-
ela pentsatzen nuen; bertakoen itxura,
arkitektura, garbitasuna eta segurtasu-
nak horrela sentiarazi ninduen lehe-
nengo unetik, Afrikarengandik espero ez
duzuna den arren.
Hegoafrika Afrikako gainerako
herrialdeetatik ezberdina da benetan:
ekonomia arraza zurikoek kontrolatzen
dute, izan ere botere politikoa duela
asko galdu baitzuten.
Hiriburuan denetarik aurkitu daiteke,
baina nik benetan nahi nuena benetako
Hegoafrika ezagutzea zen.
Beraz, iparralderantz jo nuen, Namibia-
rekin muga egiten duten lur inguruetara.
Bidean, gogoratzeko ezinezkoak diren
herrietatik pasatu ginen, afrikanerez
idatzita .
Cedelberg mendietan egon
nintzen egun batzuez. Benetan leku lilu-
ragarria zen. Kanpamentuak ikusten ni-
tuen lekuaren inguruan nirea eraiki
nuen ur termalen ondoan eta benetako
Afrikan sartuta nengoela pentsatzean
pozik gertu nintzen. Gero, bertan ezagu-
tutako batzuekin kamioiz joan nintzen
Namagualand ingururantz, Orange ibaia-
ren bidea jarraituz.
Hamabost egunez egon nintzen
Afrikako bihotzean zehar mugitzen, nora
nindoan seguru jakin gabe, baina pozik
nengoen. Hori zen egin nahi nuena.
Lurmutur hiria gogoko nuen,
bai, baina hau zen benetan nahi nuena.
Animalia artean ibili nahi nuen, goizean
esnatu eta uraren bila joan beharra iza-
tea nahi nuen eta bertako tribuetako
jendearekin kontuak kontatu nahi ni-
tuen.
Nire bizitzako bidaiarik hobe-
rena izan da hau, zalantzarik gabe.
Lurmutur Hiria
13 TXIRIBUELTA
TXIRIBUELTA
GUTUNAK
Martxoan Floridara noa, beroaren
bila. Egun batzuk Miamin eta Miami
inguruan dut pentsatuta. Baina badi-
tut beste egun libre batzuk ere. Zer
egin dezaket?
Ane Irueta
TXIRIBUELTA- Martxoa garai ona da Mia-
mira joateko. Oraindik ez du bero larre-
girik egiten baina hemengo hotzetik ihes
eginik bazabiltza, bertan aurkituko duzu
eguraldi paregabea. Miami eta inguruak
oso politak dira, eta udaberrian oso lo-
reztatuta egoten da. Everglades parke
nazionala dago Miamitik hurbil eta
eguraldi horrekin sekulako aukera
izango duzu inguru paregabe hone-
taz gozatzeko.
Baina behin ozeanoa gurut-
zatuta urrunago ere joan nahi baldin
baduzu, aloka ezazu auto bat eta
Key Westeraino gidatu. Irla txikiz jo-
sita dago bidea eta bukaeran herri
txiki miresgarri bat dago. Bertan aur-
kitzen da Estatu Batuetako hegoal-
deren dagoen puntua eta eguraldi
ona izanez gero Kuba ikusi dezakezu
bertatik.
Gainera, gehiagorako
gogoa baduzu, Daytona Beachen,
Floridako Iparraldean, Motor Week
delakoa ospatzen da. Bertan elkart-
zen dira mundu guztiko motorzaleak
eta hiria betiere ikusgarria den arren,
jai-giro paregabea egoten da bereziki
aste horretan zehar
Aurtengo gabonak Hawaiin pasatuko
ditut. Urtero, gabonak bukatzean,
hurrengo urtean urte berria beste
nonbaiten hasiko dudala esaten dut,
hemen, etxean, beti kontu berdine-
kin asperuta jada.
Buruari buelta asko eman
eta gero, zuen aurreko ale batean
ikusi nuen eskaintza baten ondorioz
eguberri alternatiboak izatea pent-
satu nuen. Horrela, beraz, eguberri
guztiz ezberdinak pasatzeko asmotan
noa Hawaiira. Zer egitea gomendat-
zen didazue?
Ander Urrutia
TXIRIBUELTA- Jende askorentzat opo-
rretarako leku lasaigarria da Hawaii,
egunerokotasunetik irten eta denbo-
raldi batez erlaxatzeko leku parega-
bea.
Bertan, naturaz goza deza-
kezu uneoro, inguruko herri bitxiak bi-
sitatu ditzakezu eta Hiri handietako bi-
zitza aktiboa bizi ere. Aukerak amaiga-
beak dira eta bertan egonez gero,
bertara bisita bat bakarra egitea gutxi
dela irudituko zaizu.
Hainbat jarduera egin daitezke
inguru honetan, lurretik, uretik edo aire-
tik egindako txangoak eskaintzen dira
Hawaiin, irla miresgarri Hauek ongi eza-
gutzeko. Gauero ikuskizun ezberdinak
izaten dira eta egunean zehar museo ez-
berdinak ikus ditzakezu. Uretako kirolak
gogoko badituzu, leku paregabea da Ha-
waii, bertan surfean edo urpean igerian
ibili baitzaitezke nahi haina alditan, ura
beti baitago ekintza horiek egiteko
modu egokian.
Eguberri guztiz ezberdin bat-
zuen bila ari bazara leku paregabea da
Hawaii. Han ere gure ohitura berdinari
jarraitzen diote eta lekuak argiz eta
apaindutako zuhaitzez betetzen dira.
Hala ere, han, pinuak beharrean, palme-
rak apaintzen dituzte eguberritan eta
horrek nolabaiteko ukitu exotikoa
ematen dio bisitariari.
Bertakoek badakitenez zu
bezalako jende asko joaten dela ber-
tara garai horretan, txango bereziak
egoten dira uneoro. Gainera, Pipeline
hondartzan surflariek ikuskizunak an-
tolatzen dituzte eta eguberrian sur-
fean aritzeak benetan leku ezberdin
batetan zaudela gogoraraziko dizu.
14 TXIRIBUELTA
15 TXIRIBUELTA
ITSASBIDAIAK
Maroko, Frantzia eta Italia. 8 egun eta 7 gau
Frantzia, Italia, Tunez eta Baleareak. 7 egun eta 6 gau
Kanariar Irlak eta Madeira. 8 egun eta 7 gau
450 €
EUROPA
Praga, Viena, Bratislava, Budapest. 10 egun eta 9 gau
Amsterdam, Bruselas, Gante. 11 egun eta 10 gau
Berlin, Praga, Krakobia. 13 egun eta 12 gau
350€NEW
YORK
6 egun eta 5
www.txiribuelta.com
webgunean
10 egun eta 9 gau
AUSTRALIA
950€
600 €
top related