ostadarrak lurra ukitzen duen lekua 2018 azaroa edorta jimenez · edorta jimenez isbn:...

Post on 08-Jul-2020

0 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Camboya ertzain jubilatua Arkauten ikasle izan zuen Gaztelurekin urte-betetzea ospatzen ari da. Bien urtebetetzea, biak egun berean jaioak bai-tira, lau urteko tartearekin; abuztuaren 6an, 1945ean Hiroshiman bonbajaurti zuten horrexetan hain zuen. Ospakizuna itsasoan egitea delibera-tu dute, Maken Amets Bi ontzian, hegaluzeak arrantzatu egiten dituztenbitartean. Horretan ari direla, Barne Kontseilari ohiaren txaleta zaintze-ko zeuden hiru artzain alemanen desagerketa ikertzeko laguntza eska-tuko diote ertzain jubilatuari, zenbait urte lehenago Bizkaia aldean izanzen zakur-borroka apustuen kasua argitu zuenez gero.Zakurren desagerketa ikertu ahala, mamu zaharrak agertuko zazkioCamboyari; garai latzetan hartutako erabakien damuek habia egingo du-te ertzain zaharraren gogoan. Bermeoko tostartekoen kontrako jazarral-diak, terrorismoaz akusaturikoen kontrako torturak, Gernikako pisu ba-tean etako militante baten heriotzarekin amaituko den segada… eginda-ko estolda-lanek oraina hankaz gora jartzera etorriko dira. Edorta Jimene-zen eleberri beltz honetan protagonista ezberdinen istorioak txirikordatzenjoango dira, eta haiekin batera tortura, ustelkeria, biolentzia, sexua, damuaeta maitasuna, azkenean haien iragana eta patua guztiz nahastu arte.

Ostadarrak lurra ukitzen duen lekuaEdorta Jimenez

ISBN: 978-84-17065-55-3ORRIALDEAK: 340FORMATOA: 13,5 x 21,5PREZIOA: 19,80 €

2018azaroa

EDORTA JIMENEZ ORMAETXEA Mundakanjaio zen, 1953an. Elektronika arloko LHikasketak eta Irakasle Eskolakoak eginzituen, Euskal Filologia adarrean. Hainbatlanbidetan ibilia da: marinel, irakasle,telebista- eta zinema-gidoilari, itzultzaileeta kazetari. Idazten aspaldi hasi zen etaliteraturari erabat emana dauka berejarduna eta euskal literaturagaraikidearen idazlerik oparoenetakoadugu. Hogeita hamarretik gora liburuargitaratu ditu eta genero guztiak jorratuditu: haur eta gazte literatura (George L.Steer. Gernikan izan zen kazetaria),kronika (Europako mugetan barrena),saiakera (Hemingway eta euskaldunakzerbitzu sekretuetan), ipuingintza(Laudanoa eta sutautsa), eleberrigintza(Piztien itsasoa trilogia, Stock 13) etapoesia (Haragizko amoreak), azken hauOmar Nabarro heteronimoarekin.

Las obras conjuntasde ambas autorassobre vegetarianismo,veganismo ycrudiveganismo sehan traducido a másde siete idiomas y sonun éxito de ventas yde crítica en más de15 países.

n Egilearen liburu gehiago: n Piztien itsasoa trilogían San Fermingwayn Stock 13n Europako mugetan barna

Edorta Jimenezen lanek genero-literaturaren indarra agertzeraerakusten badute ere, idazlea saiatzen dageneroetatik urruntzen, eta pertsonaiakbaino gehiago giroak osatzen eta gaiariberebiziko indarra ematen”.

Jon Kortazar

Ia 10 urte igaro dira jada Stock 13 polemikoa argitara eman zuenetik,eta ordutik hona, 2010ean Haragizko amoreak (Susa) poesia-bildumasalbu, literaturan berezko sorkuntza lanik ez diogu ezagutzen EdortaJimenez idazle bizkaitarrari. Denbora honetan, Hemingwayreninguruko proiektu handi batean eta Euskal Memoriaren urterokoargitalpenetan ibili da buru belarri sartuta eta, horiez gain, hamaikairakurketa egin, hamaika teoria asmatu eta hamaika ideia makinatuditu. Horien fruitu dira Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua eleberribeltza, zeinak (h)ilbeltza bekan aurkeztutako laginean baitaukajatorri eta oinarria. Fikzioaren bidezidorrez baliatuta eta ohiko estilosalatian, azken urteotan Euskal Herrian bizi izan ditugun hainbat gaijorratzen ditu Edorta Jimenezek, tortura, poliziaren indarkeria edozenbaitzuen ustelkeria kasu.

Tfno. 948 703 934 | info@txalaparta.euswww.txalaparta.eus

Eleberri beltza

top related