helburuak eta baloreak
Post on 10-Nov-2015
33 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
-
HELBURUAK eta BALOREAK
-
Gure helburuak honako hauek dira:
- Bakoitzak bere gorputza eta haren aukerak ezagutzea eta
ezberdintasunak errespetatzen ikastea.
- Haurren ingurunea ezagutzea eta bertako partaide sentiaraztea
- Norberaren buruarekiko eta haren inguruarekiko konfiantza hartzeko
bidean gidatu autonomia lortzen joateko.
- Norberaren buruaren irudi positiboa landu gaitasun emozionala garatzeko
- Gatazkak modu baketsu batean ebazteko bizikidetzarako oinarrizko
arauak barneratzea.
- Hizkuntza eta adierazpide ezberdinetan komunikatzeko gaitasuna garatu
- Bere inguruan dagoen mundua mugimendua, keinuen, erritmoen,
trebetasun logiko-matematikoaren eta irakurketa-idazketaren bidez
ulertzea eta interpretatzea.
-
Ume bakoitzaren egoera pertsonala eta erreferentzia soziokultural
zehatzen arabera, baita prozesuen eta ikasteko erritmoen barietatearen
arabera ere, bakoitzaren gaitasunak eta abileziak garatzeko diferentzia
onartzen, emaitza ezberdinak onesten eta beharrezkoa den lekutan
orekatzen, honako balore hauek izango dira gure ikastetxeak sustatu eta
bultzatuko dituenak:
- Errespetua eta bakea: funtsezko baloreak dira: gure pertsona eta gure
ingurunekoengan.
- Dibertsitatea: ikasle guztietan, bakoitzaren egoera pertsonala eta
erreferentzia soziokultural zehatzen arabera, baita prozesuen eta ikasteko
erritmoen barietatearen arabera ere, bakoitzaren gaitasunak eta emaitza
ezberdinak onesten ditugu.
- Solidaritatea: elkarlana edozein arlotan sustatzea eta talde lana kolektibo
baten emaitza bezala oinarritzea. Enpatiaz jokatzea.
- Elkarrizketa: eguneroko arazoen eta arazo sozialen ebazpenerako
funtsezkoa den mekanismo bat bezala ulertzen dugu.
- Jarrera edo ikuspegi kritikoa: gertakizunak analizatzeko, informazioa
baloratzeko eta erabakiak hartzerakoan, autonomiarekin egiteko kapazak
izatea.
- Heziketa: haurren garapen integrala da gure ardura. Hau da; denek
aukera berdinak izatea, bakoitzaren buruarentzat eta ingurukoentzat
-
mesedegarriak diren ohituren sustapena, pertsona kritiko eta kontzienteak
heztea eta inguruarekiko sentsibilizazio etiko eta estetikoa sustatzea.
top related