helburuak eta baloreak

4
HELBURUAK eta BALOREAK

Upload: miriam-jimenez

Post on 10-Nov-2015

33 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Honako helburu eta balore hauek ditugu Txingoka Ikastetxeak

TRANSCRIPT

  • HELBURUAK eta BALOREAK

  • Gure helburuak honako hauek dira:

    - Bakoitzak bere gorputza eta haren aukerak ezagutzea eta

    ezberdintasunak errespetatzen ikastea.

    - Haurren ingurunea ezagutzea eta bertako partaide sentiaraztea

    - Norberaren buruarekiko eta haren inguruarekiko konfiantza hartzeko

    bidean gidatu autonomia lortzen joateko.

    - Norberaren buruaren irudi positiboa landu gaitasun emozionala garatzeko

    - Gatazkak modu baketsu batean ebazteko bizikidetzarako oinarrizko

    arauak barneratzea.

    - Hizkuntza eta adierazpide ezberdinetan komunikatzeko gaitasuna garatu

    - Bere inguruan dagoen mundua mugimendua, keinuen, erritmoen,

    trebetasun logiko-matematikoaren eta irakurketa-idazketaren bidez

    ulertzea eta interpretatzea.

  • Ume bakoitzaren egoera pertsonala eta erreferentzia soziokultural

    zehatzen arabera, baita prozesuen eta ikasteko erritmoen barietatearen

    arabera ere, bakoitzaren gaitasunak eta abileziak garatzeko diferentzia

    onartzen, emaitza ezberdinak onesten eta beharrezkoa den lekutan

    orekatzen, honako balore hauek izango dira gure ikastetxeak sustatu eta

    bultzatuko dituenak:

    - Errespetua eta bakea: funtsezko baloreak dira: gure pertsona eta gure

    ingurunekoengan.

    - Dibertsitatea: ikasle guztietan, bakoitzaren egoera pertsonala eta

    erreferentzia soziokultural zehatzen arabera, baita prozesuen eta ikasteko

    erritmoen barietatearen arabera ere, bakoitzaren gaitasunak eta emaitza

    ezberdinak onesten ditugu.

    - Solidaritatea: elkarlana edozein arlotan sustatzea eta talde lana kolektibo

    baten emaitza bezala oinarritzea. Enpatiaz jokatzea.

    - Elkarrizketa: eguneroko arazoen eta arazo sozialen ebazpenerako

    funtsezkoa den mekanismo bat bezala ulertzen dugu.

    - Jarrera edo ikuspegi kritikoa: gertakizunak analizatzeko, informazioa

    baloratzeko eta erabakiak hartzerakoan, autonomiarekin egiteko kapazak

    izatea.

    - Heziketa: haurren garapen integrala da gure ardura. Hau da; denek

    aukera berdinak izatea, bakoitzaren buruarentzat eta ingurukoentzat

  • mesedegarriak diren ohituren sustapena, pertsona kritiko eta kontzienteak

    heztea eta inguruarekiko sentsibilizazio etiko eta estetikoa sustatzea.