hari gara: programa egiteko prozedura

Post on 03-Apr-2016

238 Views

Category:

Documents

8 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Programa egiteko prozedura azaltzen duen komikia.

TRANSCRIPT

1Hauteskunde hauetarakoahalik eta herritar eta taldegehienekin gure programaosatu nahi dugu. Programahori LOTESLEA izango da.Hau da, bertan agertzendiren puntuak aurrera era-mateko konpromisoa dugulahasieratik adierazi behardugun ideia nagusietako batda.

2Programa honi puntuzpuntu izena eman diogu.Puntuz puntu aldatu nahidugulako gure udalerria etaprograma bera osatzekoatal bakoitzeko puntuak ze-hazten joango garelako.

3Puntuz puntu osatzekoIDEIEN-GIDA izango duzueeskuragarri. Ideien-gidahonetan arloz arlo mailanazionalean landu diren oi-narri ideologikoak eta neu-rri zehatzen zerrendaizango duzue. Ideien-gida-ren barruan 30etik gorafitxa ezberdin aurkituko di-tuzue eta, horietako bakoit-zean, zuen herrian egindaitezkeen ideiak.

4Herri batean lehentasu-nezko gaien bat landu nahibada eta gai horren fitxarikeginda ez baldin badago,metodologia berdina erabilizgaia lantzea proposatzendugu.

5Nola egingo dugu, ordea,puntuz puntu programaosatzeko prozesua?

6Talde dinamizatzailaearenlehenengo lana herritarre-kin eta (egotekotan) eragi-leekin harremanak nolaegingo diren zehaztea da.Horretarako zerrendak osa-tuko dira, eta zerrendandaudenekin harremanakNOLA eta NORK egingo di-tuen zehaztuko dugu.

7Talde honek ere ideien-gi-datik behar dituen fitxakaukeratuko ditu, eta behardituen berriak sortuko ditu.Udal taldearekin batera, au-rreko 4 urtetan egindakoa-ren balantzea idaztekoardura ere izango duzue.

8URRIA-ABENDUA.Urria eta abendua bitarteherritarren eta eragileenproposamenak jasoko di-tugu. Gu joango gara herri-tarrengana, ez duguitxoingo eurak gureganaetorri arte. Horretarako bi-lerak egiteko modu ezberdi-nak proposatzen dizkizuegu:* formalak edo informalak* eragile batekin egoitzabatean* kalean postu bat jarrita* gazteen entsegu lokalean* kafe-tertulia baten bitar-tez...

9Herritarren proposamenakjaso baino lehen, udalarenbalorazio laburra konparti-tuko dugu haiekin.

10Herritarren proposamenakjasotzeko sistema ezberdi-nak daude. Herrian bertan* banaka,* eremuka (kulturgileak, ki-rolariak, ikasleak...)* zein multzoka egin deza-kegu (auzoak, bilera ire-kiak...)

11Sarean ere proposamenakjasotzeko aukera egongo da.Herri guztietako blogan in-kestak prestatzeko sistemainstalatuta izango duzue.Berau nola erabiltzen denikasteko manual bat egongoda, hainbat adibide prakti-korekin eta gomendioekin.

12URTARRILABehin proposamenak jasotaazaroa eta abendua guztiakordenatu eta proposamenkoherente bat egiteko era-biliko dugu. .

13OTSAILA-MARTXOAUrtarrila eta martxoa ar-tean puntuz puntu proze-suaren azken faseansartuko ginateke. Hemenproposamen guztien arteanprioritateak edo lehentasu-nak jartzea da egingo dugunariketa.

14Aurretik proposamenakjartzeko erabili dugun siste-marekin sarean ere jendeakbere prioritateak definituahal izango ditu.Saiatu beharko gara ahaliketa irekien egiten. Gure hel-burua jende askorekin ego-tea eta entzutea da, etajende guzti horrekin gau-dela ondo komunikatzea.

15MARTXOAHerri programa definitiboaEH Bilduren herri batzarorokor eta zabal bateanonartuko da. Batzar hone-tan ere hauteskunde ze-rrenda onartuko da.

16Eta ondoren zer?Programa definitiboa “Oba-ban puntuz puntu, harigara” leloarekin editatukodugu. Jendartzeratzekobalio digun dokumentuaizango da, hurrengo hilabe-teetan herritarroi eta eragi-leei aurkeztuko dieguna.

17Sarean eskegiko dugu. Horida gure “programa lotes-lea”, egingo duguna azalt-zen duen programa, xeheeta zuzen. Honetarako sis-tema erraz bat jarriko duguherri guztietako blogetan.

18Intraneta erabiliko dugu do-kumentu guzti horiek he-rrialde eta mailanazionalean biltzeko. Honeninguruan azalpenak emangodira, manual batekin batera,prest dagoenean.

top related