gizarte zientziak
Post on 10-Mar-2016
456 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Carlos García Llorente 1
Lehen Hezkuntza
Sekuentzia didaktikoa:
LUR-ZIENTZIAK, OINAZPIAN DUGUN LURRA
Carlos García Llorente
zientziahezkuntza@gmail.com
Carlos García Llorente 2
AURKIBIDEA
SEKUENTZIAREN ESKEMA OROKORRA 3
A. JARDUERAK ETA HELBURUAK 5
B. KOKAPENA CURRICULUMEAN 7
C. OINARRIZKO KONPETENTZIEN TRATAERA 11
1. JARDUERA: LURREKO KANPO-ITXURA 13
2. JARDUERA: HARRIAK EZAGUTZEN 19
3. JARDUERA: HARRIEN METEORIZAZIOA 27
4. JARDUERA: LURZORUAREN KONPOSIZIOA 33
5. JARDUERA: LURZORUA ETA URA 43
6. JARDUERA: URAREN ZIKLOA 47
7. JARDUERA: ORBELEKO ZOMORROAK 49
AZKEN ATAZA: Power Point aurkezpenak ikusi eta komentatu
Beste baliabideak eta Bibliografia
Carlos García Llorente
3
LUR-ZIENTZIAK: OINAZPIAN DUGUN LURRA
LH 3.zikloa
Saio-kopurua: 6-8
HELBURU DIDAKTIKOAK: (EBALUAZIO IRIZPIDEAK) (ZER +NOLA)
•
Munduko m
apa fisiko m
utu
bate
an L
urrare
n a
zaleko o
inarrizko e
giture
n izenak k
okatz
ea, aldez a
urretik d
akitena e
rabiliz e
ta M
apa F
isiko b
at edota
Atlas b
at
konts
ultatu
z.
•
Harrien o
inarrizko e
zaugarriak a
zte
rtu e
ta h
aiek s
ailkatz
ea. Hori e
gingo d
ute
behaketa
zuzena, lupa, m
ikro
skopio d
igitala e
ta s
ailkapen-z
uhaitza e
rabiliz b
aita
lortuta
ko info
rmazioa taula b
ate
an jasoz ere
.
•
Era
gile atm
osfe
rikoek harriei nola era
sotz
en diete
n eta
ura
haien barn
ean nola bil daitekeen azte
rtzea,
gure
inguru
an nagusitzen diren harrieta
n hainbat
labora
tegi-froga e
ginez, em
aitzak b
ehatu
z e
ta o
ndorioak taula b
ate
an jaso
z.
•
Lurz
oru
are
n e
raketa
konplexua e
ta b
izitzara
ko d
uen g
arrantzia a
zaltzea, hare
n o
sagaiak b
ere
iziz e
ta zuzeneko b
ehaketa
eginez.
•
Osagaien a
rabera
, lurz
oru
ak u
ra finkatz
eko d
uen a
halm
enaz ohartzea, ikerk
untz
a b
at planifikatu
z e
ta saio e
gokiak b
aita n
eurk
eta
zehatz
ak e
re e
ginez.
•
Ura
ren zikloa m
odu sinplean a
zaltzea u
ra d
uen p
lastikozko b
otila b
ate
n b
arn
ean g
ertatz
en d
ena inte
rpre
tatu
z e
ta d
iagra
ma b
ate
z adiera
ziz.
AZKEN ATAZA: Power Point aurkezpenak ikusi eta komentatu
EDUKIAK
JARDUERAK
EBALUAZIOA
�
Lur
planeta
: ozeanoak,
itsasoak
eta
kontinente
ak.
�
Lurz
oru
a, bere
osagaiak e
ta k
uts
adura
.
�
Arrokak e
ta m
inera
lak.
�
Ura
natu
ran,
ura
ren pro
pieta
te fisikoak,
ur-
konts
um
oa
alor
desb
erd
ineta
n,
ura
ren
kuts
adura
, ur geza, baliabide m
ugatu
a.
�
Izaki bizidunen inguru
neak.
�
Lupa binokularra eta
beste
zenbait baliabide
teknologiko e
rabiltz
eko a
rauak.
�
Beste
zenbait b
izi-fo
rmak: onddoak.
�
Mikro
skopio d
igitalare
n e
rabilera
.
�
Behatu
takoari b
uru
zko z
entz
uzko g
aldera
k e
ta
aurresate
ak e
giteko jarraibideak.
1.- Lurraren kanpo-itxura.
Munduko m
apa fisiko m
utu
bate
an L
urrare
n
azaleko o
inarrizko e
giture
n izenak k
okatu
ko
dituzte
.Horreta
rako Mapa Fisiko bat
edota
Atlas b
at konts
ultatu
ko d
ute
.
2.-Harriak ezagutzen.
Harrien oin
arrizko ezaugarriak azte
rtu eta
haiek
sailkatu
ko
dituzte
. Hori
egiteko
behaketa
zuzena, lu
pa, m
ikro
skopio d
igitala
eta
sailkapen-z
uhaitza e
rabiliko d
ituzte
.
EBALUAZIO-INDIKATZAILEAK:
•
Ea
munduko
mapa
bate
an
oinarrizko
egitura
k
kokatz
en d
ituen.
•
Ea
harriak
sailkatz
en
dituen
oinarrizko
ezaugarrieta
n o
inarrituta
. •
Ea inguru
ak h
arriak n
ola e
raso
tzen d
ituen a
zaltzen
duen.
•
Ea izendatz
en d
ituen lurz
oru
are
n o
sagaiak.
•
Ea d
esk
ribatz
en d
uen lurz
oru
ak u
ra n
ola z
urg
atz
en
duen h
are
n k
onposizioare
n a
rabera
. •
Ea ur-zikloare
n pro
zesuak definitzen dituen eta
zikloan g
ertatz
en d
ena laburb
iltz
en d
uen.
•
Ea a
uto
nom
iaz lan e
giten d
uen.
•
Ea labora
tegiko a
rauak b
ete
tzen d
ituen.
•
Ea ta
lde-lanean parte hartzen duen to
katz
en
zaizkion a
tazak b
ete
tzen.
•
Ea izaki bizidunak b
ehatz
eko k
uriositate
a a
gertzen
duen.
•
Ea zailta
sun bate
n aurrean esfortzua,
inte
resa,
jakin-m
ina adiera
zte
n d
ituen.
Carlos García Llorente
4
�
Behaketa
k eta
galdera
k
egitera
koan
jakin-
mina,
inte
resa,
ahalegina,
zalantz
are
n
onarp
ena e
ta e
rantz
una b
ilatz
eko g
rina.
�
Testu
zientifiko b
ate
an e
ta inte
rnete
ko w
eb-
guneeta
n ideiak n
agusiak a
ntz
e-m
ate
ko e
ta
ate
ratz
eko e
strate
giak e
ta teknikak.
�
Landuta
ko
gaiei
buru
zko
solas-a
riketa
k,
ahoko-a
urk
ezp
enak,
poste
rrak eta
debate
ak
egiteko a
rauak.
�
Norb
era
ren ideiak eta
behaketa
tik bilduta
ko
datu
ak
marrazk
i,
gra
fiko
eta
tx
oste
neta
n
desk
ripzioak,
definizioak
eta
azalpenak
idazte
ko
pro
zedura
k,
bai
papere
zko
euskarrian, bai euskarri digitaleta
n.
�
Landuta
ko
gaiari
buru
zko
info
rmazioa
bilatz
eko
eta
eusk
arri
desberd
ineta
n
ord
enatz
eko jarraibideak.
�
Lan
talde
handian
eta
tx
ikieta
n
lan-
pro
posam
enak e
giteko ara
uak.
�
Lan pertso
nalera
ko esfortzua eta
ta
ldean lan
egiteare
n
aldeko
jarrera
, partaidetz
a,
lankidetz
a
eta
desberd
inta
sunak
onartuz,
gelakideen e
rrespetu
a.
�
Azte
rtuta
ko
gaiare
kin
lotu
ra
dute
n
esperientz
iak e
ta m
unta
keta
sinpleak.
�
Apara
tuak (e
rregela,
gura
izeak,
eskuko lupa,
term
om
etroa,
mikro
skopio
digitala
eta
arg
azki-m
akina d
igitala) era
biltz
eko teknikak.
�
Datu
esperim
enta
lak ta
uleta
n eta
gra
fikoeta
n
adiera
zte
ko
eta
anto
latz
eko
jarraibideak,
euskarri desb
erd
ineta
n.
�
IKTko a
plikazioak.
3.- Harrien meteorizazioa
Era
gile a
tmosfe
rikoek h
arriei nola e
rasotz
en
diete
n
eta
ura
haien
barn
ean
nola
bil
daitekeen
azte
rtuko
dute
. Horreta
rako,
harriei hain
bat froga e
gin
go d
izkiete
.
4.- Lurzoruaren konposizioa
Lurz
oru
are
n o
sagaiak b
ere
iziko d
ituzte
. Pro
beta
k
eta
mikro
skopio d
igitala e
rabiliko d
ituzte
.
5.- Lurzorua eta ura
Osagaien ara
bera
, lurz
oru
ak ura
nola zurg
atz
en
duen azte
rtuko dute
. Ik
erk
eta
bat
planifikatu
behark
o d
ute
.
6.- Uraren zikloa.
Ura
ren
zikloa
sim
ulazio
bat
egingo
dute
plastikozko ur
botila bate
an.
Zikloan em
ate
n
diren
pro
zesuak
definitu
eta
m
arrazki
mutu
bate
an
kokatu
ko
dituzte
. Ur-zikloaz
egindako
Power Point bat ikus d
ezakete
.
7.- Orbeleko zomorrak.
Lurz
oru
gaineko orb
elean bizi
diren zom
orroak
isolatu
eta
izendatu
ko
dituzte
. Zom
orroak
harrapatz
eko
tranpa-s
iste
ma
bat
pre
sta
tuko
dute
.
Azken ataza: Power Point aurkezpenak ikusi
eta komentatu.
Irakasleak gidatu
a,
hainbat
aurk
ezpen ikusi eta
kom
enta
tuko dituzte
: Mete
orizazioa,
Lurz
oru
ak,
Maldeta
ko m
ugim
enduak (lur-ero
rketa
k).
EBALUAZIO TRESNAK:
�
EBALUAZIO
IN
FORMALA:
Irakasleak
egiten
dituen
gelako
behaketa
eta
ikasleare
n egunero
ko koadern
oa behatu
ere
bai.
�
EBALAUZIO
FORMALA:
Test
moduko
kontrol
bat
eta
m
ikro
skopio
digitala
era
biliz lore
are
n edota
haziare
n ata
lak
bilatz
eko k
ontrol pra
ktikoa e
gin d
aitezke.
�
AUTOEBALUAZIO
A:
Jard
uera
k
egin
ondore
n,
bost
lerroeta
n
edo
eskem
a
bate
an
ikasle
bakoitzak
jard
uera
ren
funts
ezko a
taza idatz
i behar du.
Carlos García Llorente 5
Lehen Hezkuntzako 3.zikloa
Sekuentzia didaktikoa:
Lur-zientziak: Oinazpian dugun lurra
A. JARDUERAK ETA HELBURUAK
1.JARDUERA: LURRAREN KANPO-ITXURA
Munduko mapa fisiko mutu batean Lurraren azaleko oinarrizko egituren izenak kokatzea, aldez aurretik dakitena erabiliz eta Mapa Fisiko bat edota Atlas bat kontsultatuz.
2.JARDUERA: HARRIAK EZAGUTZEN
Harrien oinarrizko ezaugarriak aztertu eta haiek sailkatzea. Hori egingo dute behaketa zuzena, lupa, mikroskopio digitala eta sailkapen-zuhaitza erabiliz baita lortutako informazioa taula batean jasoz ere.
3.JARDUERA: HARRIEN METEORIZAZIOA
Eragile atmosferikoek harriei nola erasotzen dieten eta ura haien barnean nola bil daitekeen aztertzea, gure inguruan nagusitzen diren harrietan hainbat laborategi-froga eginez, emaitzak behatuz eta ondorioak taula batean jasoz.
4.JARDUERA: LURZORUAREN KONPOSIZIOA
Lurzoruaren eraketa konplexua eta bizitzarako duen garrantzia azaltzea, haren osagaiak bereiziz eta zuzeneko behaketa eginez.
5.JARDUERA: LURZORUA ETA URA
Osagaien arabera, lurzoruak ura finkatzeko duen ahalmenaz ohartzea, ikerkuntza bat planifikatuz eta saio egokiak baita neurketa zehatzak ere eginez.
6.JARDUERA: URAREN ZIKLOA
Uraren zikloa modu sinplean azaltzea ura duen plastikozko botila baten barnean gertatzen dena interpretatuz eta diagrama batez adieraziz.
7.JARDUERA: ORBELEKO ZOMORROAK
Lurzoru gaineko orbelean bizi diren zomorroak isolatzea ea izendatzea, tranpa-sistema batean hosto-hondakinetatik bereiziz.
AZKEN ATAZA: POWER POINT AURKEZPENAK IKUSI ETA KOMENTATU
Ikasleek hainbat aurkezpen ikusi eta, ikastitakoa erabiliz, ideia nagusiak
laburbiltzea.
Carlos García Llorente 6
B. KOKAPENA CURRICULUMEAN
ARLOKO HELBURUAK
Arloko konpetentziak dira, etapa osorako, hau da hiru zikloetarako.
1. Sistema eta gertakari naturalik nagusienak deskribatu eta interpretatu, haien elementuak, propietateak eta ezaugarriak, beren arteko antolamendu, harreman eta eraginak aztertuz, zenbait zientzia-eredu ulertu ahal izateko.
2. Zenbait material, produktu kimiko, objektu eta tresna erabili, haien propietate eta ezaugarrietan oinarrituz, proiektu eta eraikuntza txikiak planifikatu eta burutu ahal izateko
3. Natura ingurunearekin zerikusia duten galdera eta arazo txikien ebazpenak identifikatu eta planteatu, banaka eta taldeka, informazioa bilatuz eta aukeratuz, aurresateak, ebidentziak eta frogak aitortuz, egoera errealei ekin eta ingurune naturalari eta bizi-kalitateari dagozkien erabakiak hartu ahal izateko.
4. Zientzia eta teknologia arloko gaiei buruz informazio iturri ezberdinak erabili, tartean IKT-ak, edukia baloratuz, ahozko eta idatzizko hizkuntzan eta zenbakidun eta grafikodun kodeen bidez mezu zehatzak sortu ahal izateko.
5. Osasun eta norberaren txukuntasun ohiturak identifikatu eta garatu, giza gorputzaren ezagutzaren, haren aukera eta mugen ondorio baitira, bestea onartzeko eta pertsonen arteko ezberdintasunen aurreko errespetuzko jarrerak erakutsi eta barneratu ahal izateko.
6. Natura ingurunean denbora aurrera ahala eta giza ekintzen ondorioz gertatzen diren aldaketa eta bilakaerak deskribatu eta aztertu, jasangarritasun parametroetatik era kritikoan baloratuz, ekologiaren orekari eta ondasun naturalari eusteko behar diren jarrera eta joerak hartu ahal izateko.
Carlos García Llorente 7
3. ZIKLOA
EDUKIAK
1.- Eduki-multzoa: Eduki komunak
� Objektu, bizidun eta gertakari naturalen behaketa zuzenduak, in situ eta zeharka, egiteko prozedurak.
� Behatutakoari buruzko zentzuzko galderak eta aurresateak egiteko jarraibideak.
� Behaketak eta galderak egiterakoan jakin-mina, interesa, ahalegina, zalantzaren onarpena eta erantzuna bilatzeko grina.
� Objektu, bizidun eta gertakari naturalen antzekotasunak, diferentziak, taldeak osatu, ordenatu, sailkapenak eta identifikazioak, gakoz eta gidaz, egiteko irizpideak.
� Landutako gaiei buruzko solas-ariketak, ahoko-aurkezpenak, posterrak eta debateak egiteko arauak.
� Testu zientifikoetan, ikus-entzunezko eta multimediako baliabideetan ideiak nagusiak antzemateko eta ateratzeko estrategiak eta teknikak.
� Norberaren ideiak eta behaketatik bildutako datuak marrazki, grafiko eta txostenetan deskripzioak, definizioak eta azalpenak idazteko prozedurak, bai paperezko euskarrian, bai euskarri digitaletan.
� Espazio ezagunak eskalan adierazteko eta deskribatzeko estimazioak eta jarraibideak. Planoak erabiltzeko arauak.
� Landutako gaiei buruzko informazioa bilatzeko eta ordenatzeko, euskarri desberdinetan, jarraibideak.
� Lan talde handian eta txikietan lan-proposamenak egiteko arauak.
� Lan pertsonalerako esfortzua eta taldean lan egitearen aldeko jarrera, partaidetza, lankidetza eta desberdintasunak onartuz, gelakideen errespetua.
� Aztertutako gaiekin lotura duten esperientziak, muntaketa sinpleak eta landa-irteerak egiteko jarraibideak.
� Aparatuak (erregela, guraizeak, eskuko lupa, iparrorratza,balantza, laborategiko oinarrizko ontziak, kronometroa, termometroa, dinamometroa, lupa binokularra eta web-cam eta argazki-makina eta bideo-kamara ) erabiltzeko teknikak.
� Datu esperimentalak tauletan eta grafikoetan adierazteko eta antolatzeko jarraibideak, euskarri desberdinetan.
� Eguneroko atazetan lanerako baliabideak, materialak, tresnak eta erremintak arduraz erabiltzeko, mantentzeko eta segurtasun-irizpideen arabera erabiltzeko arauak. Laborategiko hondakinen gaikako bereizketa eta bilketa egiteko irizpideak.
� Osasunarekiko jokabide arduratsua eta osasunari kalte egiten dioten gizarte-ohiturekiko jarrera kritikoa.
� Inguruneko elementu naturalen gozamena eta zainketa, eta haien aniztasuna eta aberastasunaren balorazioa. Gizakiak, bizitzeko, natura beharrezkoa duela aitorpena eta naturaren zenbait elementu ondasun urritzat bezala balorazioa.
� Jarduera zientifiko eta teknologikoetan ibiltzen direnen estereotipoak gainditzeko irizpideak.
Carlos García Llorente 8
2.-Eduki multzoa: Ingurunea eta hura iraunaraztea
� Lur planeta: ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak.
� Lurzorua, bere osagaiak eta kutsadura.
� Arrokak eta mineralak.
� Ura naturan, uraren propietate fisikoak, ur-kontsumoa alor desberdinetan, uraren kutsadura, ur geza, baliabide mugatua.
3.- Eduki multzoa: Izaki bizidunen aniztasuna
� Izaki bizidunen inguruneak: Elikadura-kateak.
� Begi biko lupa eta beste zenbait baliabide teknologiko erabiltzeko arauak.
� Beste zenbait bizi-formak: bakterioak, birusak, algak eta onddoak.
LOTURA AURREKO ZIKLOEKIN
1.ZIKLOA
� Ingurune fisikoaren oinarrizko elementuak: airea, ura eta lurra.
� Lur planeta. Ur- banaketa eta ur-kontsumoa.
2.ZIKLOA
� Paisaia motak: erliebe-formak eta kanpo gertakizun geologikoak. Arroka motak.
� Ingurune fisiko baten elementuen arteko harremanak, hondatze- eta birsortze-faktoreak.
� Aldagai meteorologikoak: tenperatura, hezetasuna, haizea, prezipitazioak.
� Tresna meteorologikoak.
� Euskadiko klima, flora eta fauna.
� Uraren egoera fisikoak. Uraren zikloa naturan.
Carlos García Llorente 9
EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA INDIKATZAILEAK
1. Gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola eragiten dion erakusten duten adibideak zehaztea, eta jarduera kaltegarrien zenbait efektu deskribatzea (kutsadura, baliabideak neurrigabeki erabiltzea), pertsonetan, animalietan, landareetan eta haien inguruan. Arazoak saihesteko eta murrizteko aukerak proposatzea eta naturaren babesaren aldeko jarrerak izatea.
� Ea izendatu eta identifikatzen dituen Lur-planetaren osagaiak eta zatiak.
� Ea azaltzen duen nola eragiten dioten hainbat habitati - bizidunei (gizakiak barne) nahiz bizigabeei ingurumeneko aldaketek, bai prozesu naturalen ondoriozkoek, baita giza jardueraren ondorio direnek ere.
� Ea ematen duen adibiderik baliabide naturalak eguneroko bizitzan nola erabiltzen diren erakusteko eta ea azaltzen duen baliabideok zaintzeko beharra.
� Ea sailkatzen dituen arrokak eta mineralak.
� Ea aitortzen duen gizakion jarduerak ingurumenari eragiten diola eta ea ematen duen jarduera positiboen zein inpaktu negatiboen adibiderik.
2. Hurbileko paisaia garrantzitsuenak deskribatzea; horiek osatzen dituzten eragile fisikoak eta giza eragileak aztertzea; gizakion jarduerek lurraldean duten inpaktuaren adibideak jartzea, baita paisaiak zaintzea zein garrantzitsua den erakusten duten adibideak ematea ere.
� Ea identifikatu eta definitzen dituen biosfera, ekosfera eta ekosistema kontzeptuak
� Ea baloratzen duen gizakiaren esku-hartzeak paisaiak aldatzean eta/edo zaintzean duen garrantzia.
� Ea lotzen dituen lurralde batean egiten diren jarduerak eta ikus daitekeen paisaia.
� Ea azaltzen dituen paisaiak babestu, zaindu eta/ edo berreskuratzeko zenbait neurri: lurraldearen antolamendua, zenbait eremu babestea, paisaia berreskuratzea, erabilera publikorako arauak, ingurumen- hezkuntza...
� Ea behaketa –teknikak aplikatzen dituen.
Carlos García Llorente 10
C. OINARRIZKO KONPETENTZIEN TRATAERA
• Konpetentzia digitala eta informazioaren trataerarakoa: mikroskopioa digitala, argazki makina eta ordenagailua erabili beharko dute harriak, mineralak eta lurzorua aztertu eta jasotako argazkiak eta informazioa elaboratzeko.
• Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia: jasotako informazioa eta landutako ondorioak ikasleek lan-koadernoan idatziz (informeak, posterrak, , eta gelakideen aurrean ahoz (aurkezpenak, debateak, kritikak) islatu eta aurkeztu beharko dituzte.
• Konpetentzia kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasunean: ikerketa zientifikoaren metodoari jarraituko zaio: arazoen aurreko galderak, saiakeren proposamenak, saiakerak burutzea, emaitzak jaso eta aztertzea, ondorioak aurkeztea.
• Konpetentzia matematikoa: lurzoru bateko osagaien proportzioak kalkulatu eta grafikoetan islatu beharko dituzte.
• Ikasten ikasteko konpetentzia: ikasle bakoitzak jardueraren funtsezko ataza bost lerrotan edo eskema batean idatziko ditu.
• Gizarte eta hiritar-konpetentzia: jarduerak lan taldean landuko dituzte eta, azken atazan, Euskadiko lurraldean lurzorua ez galtzeko proposamena egin beharko dute.
• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia: hainbat jarduera bakarka egingo dituzte eta ikasle bakoitzak bere lan-koadernoan era txukunean landu beharko du.
Carlos García Llorente 11
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
1.JARDUERA: LURRAREN KANPOKO ITXURA
Helburu didaktikoa/Ebaluazio-irizpidea
Munduko mapa fisiko mutu batean Lurraren azaleko oinarrizko egituren izenak kokatzea, aldez aurretik dakitena erabiliz eta Mapa Fisiko bat edota Atlas bat kontsultatuz.
Nola lan egin
Ikasleek binaka edo talde txikietan lan egingo dute. Munduko mapa mutuan (I fitxa osagarria) kontinenteen eta ozeanoen izenak idatziko dituzte.
Ondoren, mapa berean Munduko ibairik, mendirik, deserturik eta sumendirik garrantzitsuenak (II fitxa osagarria) ere idatzi beharko dituzte dagokien kontinenteen ondoan.
Jardueraren prestakuntza
Jarduera honek ez du prestakuntza berezirik behar.
Materiala
Atlasa
Munduko mapa fisikoa (posterra)
Erabiliko den hiztegi berezia
Mapa fisikoa, litosfera, atmosfera, hidrosfera, biosfera, litosfera-plaka, lurrikara, sumendia, sakonunea.
Zer egin ikasleekin
Jarduera hasi baino lehen, eta sarrera moduan, irakasleak komentatu dezake ikasleekin azkenaldian egon diren lurrikarez, sumendien leherketez edota uholdeez.
Ondoren, Munduko mapa mutua (I mapa) betetzen hasi baino lehen, talde handian irakasleak galdetuko die ikasleei, zein ezberdintasun ikusten duten mapa horren eta erabiltzen diren beste mapen artean.
Behin Munduko mapa fisikoa bete dutela, denen artean komenta daiteke eta zalantzak argitu. Hau eginda, ikasleek mapan kokatuko dituzte II taulan ageri diren erliebe-egiturak. Irakasleak lagunduko die ikasleei egitura bakoitza ikur batez adierazten eta proposatuko die kontinente bakoitzekoak giltza baten barnean idazten.
Alderdi teorikoa
Mapa fisikoak erliebearen egiturak (mendiak, haranak, ibaiak, itsasoak…) adierazten ditu eta ez dio hainbeste garrantzirik herrialdeen arteko mugei edota herrialdeei (hauek ez dira kolore biziez bereizten).
Geografia Fisikoa lau eremuko ikasketa da, Atmosfera (eguraldia eta klima), Hidrosfera (ibaiak, lurpeko urak, itsasoak eta ozeanoak), Litosfera (mendiak, sakon-uneak) eta Biosfera (lurzorua eta izaki bizidunak), hain zuzen ere.
Litosfera gure planeta inguratzen harriz osatutako geruza solidoa da. Haren azalak osatzen ditu mendiak (altuena Everest mendia) eta itsaspeko sakonuneak (Marianak irletako Fosa). Geruza hau milioika urteetan zehar osatu da eta puzzle eran antolaturik dauden hainbat zatitan hautsia dago, zati batzuk handiak eta txikiak besteak. Pieza hauek litosfera-plaka izenez ezagutzen ditugu eta material-multzo bigunagoan gainjarriak daude.
Pieza bakoitzak ondokoen kontra poliki-poliki bultzatu eta efektu ikusgarriak eragiten ditu, hala nola, lurrikarak, mendiak goraka altxatzea eta sumendiak lehertzea.
Sakontzeko aukerak
Munduko mapa fisikoan egindakoa Euskal Herriko mapa fisiko batean ere egin daiteke eta egiturarik garrantzitsuenak kokatu.
IKT-aukerak
Google Earth erabiliz, ikasleek bila ditzakete mapan kokatu dituzten erliebe-egitura guztiak.
Emaitzen aurkezpena
Pantailan ageri dena finkatzen badute, argazki moduan gorde eta Power-point aurkezpen bat edo poster bat presta dezakete.
Carlos García Llorente 12
Carlos García Llorente 13
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
1.JARDUERA: LURRAREN KANPOKO ITXURA
Zerutik ikusten dugun Lurraren argazkian egitura geologiko asko bereiz daitezke, adibidez
mendiak. Zein egitura gehiago ikus daitezke?
Aipatu dituzun horien artean, ziur aski urez edota harriz osatutakoak daude. Herrialde
bakoitzeko biztanleen bizitzarako garrantzi handikoak direnez, bakoitzari izen propioa jarri diote. Jarduera honetan aipagarrienak bakarrik landuko dituzue. Horretarako, I Fitxa Osagarria osatuko duzu.
Ondoren, Atlas baten laguntzaz, kontinente bakoitzaren ondoan II Fitxa Osagarrian aipatzen
diren egiturarik ezagunenak aurreko maparen gainean idatziko dituzu. Egitura bakoitzaren kokapena adieraz dezakezu ikur batez, adibidez, mendia triangelu batez, sumendia zirkulu
batez, ibaiak lerro urdinez, basamortua eremu horiez.
Lana bukatzeko, bilatu interneten egitura horien argazkiak eta jarri zure koadernoan edo poster batean. Honetarako Google Earth dohaineko programa erabil dezakezu.
Carlos García Llorente 14
I Fitxa osagarria: MUNDUKO MAPA FISIKOA
Carlos García Llorente 15
II Fitxa osagarria: MUNDUKO ERLIEBE-EGITURARIK EZAGUNENAK
Kontinentea Ibairik luzeena Mendirik
altuena
Basamorturik
zabalena
Sumendirik
ezagunena
Ipar Amerika Mississipi-
Missouri
Mckinley Chihuahua Sant Helens
Hego Amerika Amazonas Akonkagua Atakama
Europa Volga El’brus Tabernas Etna
Asia Yantze Everest Gobi Krakatoa
Afrika Nilo Kilimanjaro Sahara Kamerun
mendia
Australia Murray-Darling Puntjak Jaya Australiakoa
(mendebaldean)
Antartikoa Vinson Erebus
Carlos García Llorente 16
Carlos García Llorente 17
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
2.JARDUERA: HARRIAK EZAGUTZEN
Helburudidaktikoa/Ebaluazio-irizpidea
Harrien oinarrizko ezaugarriak aztertu eta haiek sailkatzea. Hori egingo dute behaketa zuzena, lupa, mikroskopio digitala eta sailkapen-zuhaitza erabiliz baita lortutako informazioa taula batean jasoz ere.
Nola lan egin
Ikasleek binaka edo talde txikietan lan egingo dute.
Harriak sailkatzeko, Bihur Zaitez Harri-detektibe! (I fitxa osagarria) eta Harrien Sailkapen-taula (II fitxa osagarria) erabili beharko dituzte.
Harriak aztertzean jasotako informazio guztia taula batean (III fitxa osagarria) idatziko dute.
Denbora izanez gero, ikasleek harri bakoitzari buruzko fitxa bat (IV fitxa osagarria) bete dezakete.
Emaitzen komentarioa talde handian egin-go dute.
Jardueraren prestakuntza
Ez du prestakuntza berezirik behar.
Materiala
Harri-bilduma
Lupa
Mikroskopio digitala
Erabiliko den hiztegi berezia
Harria, harri sedimentarioa, harri meta-morfikoa, harri igneoa, minerala, harearria, lutita, kareharria, konglomeratua, granitoa, basaltoa, arbela, kuartzita, marmola.
Zer egin ikasleekin
Jardueraren hasieran irakasleak galdetuko die ikasleei harrien sorreraz, eraketaz eta ezaugarriez dakitena, baita zein harriren izenak ezagutzen dituzten eta zertarako erabiltzen diren ere.
Ondoren sailkapen-zuhaitza (I fitxa osa-garria) erabiliz, harri-bildumako harrien izenak bilatu beharko dituzte. Honetarako, lupa eta mikroskopio digitala erabil ditza-
kete, baita harri bakoitzaren argazkiak egin ere. Hemen, ikasleei azaldu behar zaie sailkapen-zuhaitz bat nola erabiltzen den, galdera bakoitzean bi erantzunen arteko bat aukeratuz, hain zuzen ere.
Behin harria sailkatu dutela, harrien sailkapen-taulan (II fitxa osagarria) ikusiko dute bakoitza zein motatakoa den eta zein ezaugarriak dituen. Ondoren, beste taula batean (III fitxa osagarria) egindako behaketa guztiak jasoko dituzte.
Bukatzeko, harri bakoitzari buruzko ezaugarrien fitxa (IV fitxa osagarria) bete dezakete. Hemen egindako argazkiak gehitu daitezke.
Alderdi teorikoa
Lurreko azala eta bere azpiko mantua harriz osatua daude. Askotan harriak urez edo lurzoruaz estalita daude, baina, hala ere, gure inguruan daude ibai ondoko multzoetan, hondartzetan, lorategietan edota mendien oinetan.
Hiru harri-mota nagusi bereiz daitezke:
1/ Harri igneoak. Hauek magmaren material urtutik sortzen dira. Magmaren hozte-abiaduraren arabera hainbat mota sortzen dira. Lurpeko hozte-prozesu motelak osagai handien (kristalak) agerpena eragiten du. Adibidez, granitoa. Hozte-prozesu azkarrak (magma azaletik kanpora irtetean) ordea, osagai finagoko harriak ematen ditu. Basaltoa, adibidez.
2/ Harri sedimentarioak. Urak,haizeak edo izotzak garraiatutako materialak sakonunetan pilatzean sortutako harriak dira. Materialak konprimitu egiten dira goiko materialen presioak eraginda. Presioak partikulen arteko ura ateratzen du eta disolbatutako sustantziek zementatzen dituzte. Adibidez, kareharria, lutita (buztinez osatua), harearria, konglo-meratua.
3/ Harri metamorfikoak. Presio edota tenperatura oso altua jasatean, edozein harritik sortzen diren harriak dira. Adibidez, marmola eta arbela.
Carlos García Llorente 18
Kareharria marmola
Lutita arbela
Harrien oinarrizko osagaiak mineralak dira, kristal txikien antza hartzen dutenak.
Sakontzeko aukerak
Behin sailkatu eta haien itxura ikusi ondoren, harrien hainbat ezaugarri interesgarri azter daiteke, hala nola iragazkortasuna, azidoen aurreko eran-tzuna eta gogortasuna.
Era berean, harrien ezaugarrietan oinarrituta, ikasleek haien erabilera ohizkoenak (eraikuntza, eskulturgintza…) bila ditzakete, baita herrian bertan dauden adibideak aipatu ere.
Ibilaldi bat egin daiteke herrian bertan eraikuntzetan eta monumentuetan harrien adibideak bilatzeko.
IKT-aukerak
Ikasleek aukera dute mikroskopio digitala erabiltzeko.
Internetetik lortutako argazkiak erabil daitezke.
Aurkezpen bat prestatzen badute, Power-point edo beste programaren bat erabil daiteke ordenagailuz aurkezteko.
Ordenagailuari loturiko kanoia ere erabil dezakete.
Emaitzen aurkezpena
Eraikuntzen, harrien argazki zuzenak eta mikroskopio digitalaz egindakoak erabil daitezke norberaren koadernoan jartzeko. Taldeko lana gainontzeko ikasleen aurrean aurkezteko Power-point bat edo poster bat presta dezakete.
Carlos García Llorente 19
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
2.JARDUERA: HARRIAK EZAGUTZEN
Jarduera honetan hainbat harri ikusi eta aztertuko dituzu. Bakoitzak bere itxura propioa du
eta era ezberdinean sortu da. Ba al dakizu harriak nola sortzen diren?
Ezagutzen al dituzu harri batzuen izenak?
Zure inguruan (etxean, kalean, eskolan…) zein harri daude?
A/ Bihur zaitez harri-detektibe! (I fitxa osagarria) erabiliz, harri-bildumako harrien izenak
bilatu beharko dituzu. Honetarako lupa eta mikroskopio digitala erabil dezakezu. Egin argazki bat harri bakoitzari. Zuhaitz horretan dagoen galdera bakoitzari erantzun bakarra
dagokio. Hasi lehenengo galderan eta bilatu zein izen dagokion eskuetan duzun harri bakoitzari.
B/ Harri bakoitza zein den jakitean, erabili harrien sailkapen-taula zein motatakoa den eta oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko.
C/ Aurreko bi jardueratan jaso duzun informazioa erabiliz, osatu zure behaketa guztiak III fitxa osagarrian.
D/ Bukatzeko, bete harri bakoitzaren ezaugarrien fitxa (IV fitxa osagarria). Laukian harriaren marrazkia edo argazkia jar dezakezu.
Carlos García Llorente 20
I Fitxa osagarria: BIHUR ZAITEZ HARRI-DETEKTIBE!
Carlos García Llorente 21
II Fitxa osagarria: HARRIEN SAILKAPEN-TAULA
HARRI
METAMORFIKOAK
MARMOLA Zuria / beste koloreak
Distiratsua
ARBELA Grisa / beltza
xaflatan hautsi egiten
da
KUARTZITA Grisa / gorrixka /
zuria
HARRI
SEDIMENTARIOAK
KRETA puskatzean hauts zuria askatzen da
LUTITA marroi argia / iluna
HAREARRIA horixka / gorrixka
HARRI
IGNEOAK
PUMITA grisa / zuria hutsuneak ditu
ANDESITA Gris iluna
GRANITOA osagai arrosak /zuriak / beltzak
Distiratsua
Carlos García Llorente 22
III Fitxa Osagarria: DETEKTIBEAREN BEHAKETAK
Deskribatu koloreak
Harria Kolore
bakarra
(Bai edo Ez)
Kolore bi
edo gehiago
(Bai edo Ez)
Mineralak/
kristalak
ikusten al
dituzu?
(Bai edo Ez)
Distiratsua
al da?
(Bai edo Ez)
Bikortsua,
leuna,
gogorra
edo
biguna?
1 Arbela
2 Harearria
3 Pumita
4 Kuartzita
5 Marmola
6 Granitoa
7 Lutita
8 Kreta
9 Andesita
Carlos García Llorente 23
IV Fitxa Osagarria: HARRI BAKOITZAREN FITXA
Harriaren izena: ……………………..
Harri-mota (igneoa, sedimentarioa, metamorfikoa): …………………………………………
Kolorea: …………………………………………
Agertzen diren mineralak: ……………………………………………………………….
Mineralen / kristalen tamaina (handia, ertaina, txikia): …………………………………………
Distira al du? …………………………………………
Zertarako erabiltzen da?
………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………….
Carlos García Llorente 24
Carlos García Llorente 25
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
3.JARDUERA: HARRIEN METEORIZAZIOA
Helburu didaktikoa/ Ebaluazio-irizpidea
Eragile atmosferikoek harriei nola erasotzen dieten eta ura haien barnean nola bil daitekeen aztertzea, gure inguruan nagusitzen diren harrietan hainbat laborategi-froga eginez, emaitzak behatuz eta ondorioak taula batean jasoz.
Nola lan egin
Ikasleek binaka edo talde txikietan lan egingo dute. Frogatan jasotako informazio guztia taula batean (I fitxa osagarria) idatziko dute.
Emaitzen komentarioa talde handian egingo dute.
Jardueraren prestakuntza
Froga guztiak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik inguruko hainbat harri mota ezberdinen puskak biltzea. Komenigarria da harri-zatiak txikiak (3 cm ingurukoak) izatea ikasleek frogak arazorik gabe egin ditzaten. Bilketa irakasleak edo ikasleek beraiek egin dezakete. Bi kasuetan, interesgarria da harrien jatorria ezagutzea.
Gure inguruan nagusitzen diren harriak kareharria, marga/tuparria, harearria eta lutita (buztina) dira.
Materiala
Hainbat harri-moten zatiak
Plastikozko ontzi itxiak
Petri plaka
Ozpina
Ura
Tanta-kontagailua
Harriak
Hozkailua
Lupa
Mikroskopio digitala
Erabiliko den hiztegi berezia
Meteorizazioa, meteorizazio fisikoa, meteo-rizazio kimikoa, euri azidoa, partikula, eragile atmosferikoak, higadura, iragaz-kortasuna.
Zer egin ikasleekin
Unitatearekin hasi baino lehen, irakasleak ikasleak eraman ditzake herrian zehar eraikuntza edota eskultura zaharrak eta berriak ikusi eta konparatzeko.
Aurrekoa ezin bada egin, eraikuntza eta eskultura berri eta zaharren argazki-proiekzio bat prestatu daiteke ikasleekin ikusi eta komentatzeko. Bi kasuetan, irakasleak zahar eta berrien arteko ezber-dintasunez eta haien zergatiaz galdetuko du.
Ikasleek hiru froga egingo dizkiete harriei.
Lehendabizi ur-tanta batzuk botako dizkiete urak hartzen duen bidea ikusteko. Ura azaletik erori edo harriaren barnerantz joan daiteke.
Bigarren ozpin-tanta pare bat botako diete harriei erreakzioren bat gertatzen den ikusteko. Harriak kaltzio karbonatoa badu, karbono-dioxido burbuilak askatuko dira (lupaz edo mikroskopio digitalaz).
Azkeneko frogarako, plastikozko pote baten barnean mota bateko harri zatiak jarriko dituzte eta minutu pare batez astinduko dituzte. Ondoren, lortutako emaitza behatu beharko dute. Hau harri-mota ezberdinak erabiliz egingo dute. Mota guztiekin lortutako emaitzak konparatu beharko dituzte.
Alderdi teorikoa
Meteorizazio hitzak eragile atmosferikoek harrietan eragiten duten desegite-prozesua adierazten du.
Prozesu honetan askatzen diren zatiek hasierako harriaren konposizio bera badute, meteorizazio-prozesua fisikoa dela esango dugu. Prozesuaren eragileak haizea eta izotza izaten dira.
Carlos García Llorente 26
Prozesuan askatzen diren partikulek hasierako harriaren konposizio ezberdina badute, meteorizazio-prozesua kimikoa dela esango dugu. Eragileak ura eta airearen oxigenoa edota karbono dioxidoa dira.
Kareharriaren gainean ozpina botatzean, euri azidoak kareharriari nola erasotzen dion ikus daiteke. Erreakzio bat gertatu eta karbono dioxidoa askatzen da; hau sumatzen da burbuilak ikustean. Etengabeko eraso honek harria desegiten du oso prozesu motelean eta, beraz, eraikuntzen fatxadak edota eskulturak kaltetzen ditu.
Atmosferaren etengabeko ekintzak mendietako harriak modelatzen ditu eta disfrutatzen ditugun egitura ikusgarri asko sortzen ditu. Etengabeko partikulen askatze-prozesua higadura da. Prozesu hau aztertzeko pote batean harritxoak jarri eta indar handiz astinduko dituzte. Emaitza harri zati oso txikiak agertzea izango da. Ondorioztatu beharko dute harriak ibaiek, izotzak eta itsasoak harriak ehunka kilometrotan zehar garraiatu ondoren guztiz desegin eta hareak, buztinak eta limoak askatzen direla.
Era berean, gure herrietako etxeen fatxadak eta eskulturak poliki-poliki desegiten ditu.
Harrien gainean erortzen den ura, azaletik zirristatu (harri iragazgaitza) edo haien barnerantz (harri iragazkorra) sar daiteke. Bigarren kasuan ura harrien barnean pila daiteke. Ur hori iturrietatik aterako da. Bestela gordeta geratuko da eta zulatzen badugu ur-putzuak lortuko ditugu.
Sakontzeko aukerak
Irakasleak eraman ditzake ikasleak ibilaldi bat egiteko herrian zehar, meteorizazioak eraikuntzetan eta monumentuetan egindako erasoa ikusi, aztertu eta argazkiak egiteko. Oso interesgarria gerta daiteke eraikuntza edota eskultura zaharrak eta berriak konparatzea edota hilerriko hilarriak aztertzea.
Ikasleekin kanporatzeko zailtasunak badaude, antzeko zerbait egin daiteke eraikuntzen edota eskulturen argazki-proiekzio bat prestatuz.
Izotzaren ekintza aztertzeko, plastikozko pote batean (ura erdiraino) harri zati bat sartu eta hozkailuan sar daiteke. Desizoztean begiratuko dute ea harri-zatitxoak askatu diren.
Ikasleek ere argazki-bilduma bat egin dezakete haizeak, urak eta euri azidoak gure mendietako, edota beste herrialdeetako mendietako harrietan utzitako egiturekin.
IKT-aukerak
Ikasleek Internet erabil dezakete meteorizazioak eragindako egiturak edota kaltetutako eraikuntzen argazkiak bilatzeko.
Argazki-makina digitala erabil dezakete haien herriko edota hiriko eraikuntzen argazkiak egiteko.
Mikroskopio digitala harrietan euri azidoak eragiten duten erreakzio kimikoa ikusi eta argazkia egiteko erabil dezakete.
Emaitzen aurkezpena
Meteorizazioak kaltetutako eraikuntzen argazkiak eta mikroskopio digitalaz egindakoak erabil daitezke norberaren koadernoan jartzeko. Taldeko lana gainontzeko ikasleen aurrean aurkezteko, ikasleek Power-point bat edo poster bat presta dezakete.
Carlos García Llorente 27
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
3.JARDUERA: HARRIEN METEORIZAZIOA
Harriek etengabeko erasoa jasotzen dute lurrazalean naturalki agertu edota gizakiok zuloak eginez kanpora ateratzen ditugunetik. Urteetan zehar, harriak puskatzen doaz eta harri zatitxoak askatzen dira.
Ba al dakizu zeintzuk diren eraso horren eragileak?
Atmosferaren osagaiek harriei eragiten dieten etengabeko erasoari Meteorizazio izena ematen zaio (meteo = atmosfera). Hurrengo jardueratan aukera izango duzu hainbat harritan eraso hori nola gertatzen den ikusteko. Idatzi I fitxa osagarrian jasotzen dituzun datu guztiak.
A/ Lehendabizi ur-tanta batzuk botako dizkiozu harri bakoitzari eta urak hartzen
duen bidea ikusiko duzu. Honetarako, harria, Petri plaka bat (harria jartzeko) eta tanta-kontagailua erabiliko dituzu
� Zer egin du urak, azaletik erori edo harriaren barnerantz joan?
� Zein harri da egokiena lurpeko ura biltzeko?
� Zein harri jarriko zenuke etxeko teilatuan? Zergatik?
B/ Orain, harri bakoitzari ozpin-tanta pare bat botako diozu erreakzioren bat
gertatzen den ikusteko. Lupa edota mikroskopio digitala erabil dezakezu.
� Zein harritan ikusten duzu aldaketaren bat (burbuilak ateratzea)?
� Bilatu nonbait erreakzio horren zergatia?
Erregaiak erabiltzen ditugunean, airera sustantzia kutsatzaileak botatzen ditugu. Hauek euri-tantekin elkartzen badira, ozpinaren antzeko likido azidoa osatzen da.
� Zein izen ematen zaio euri-mota horri?
Carlos García Llorente 28
C/ Azkeneko frogarako, plastikozko pote baten barnean mota bateko harri zatiak jarri, tapa ondo itxi eta minutu pare batez gogo handiz astinduko dituzu. Ondoren, ikusi emaitza ea uretan partikula txikiagoak askatu diren. Errepikatu froga harri-
mota ezberdinekin.
� Zein harri puskatzen dira errazago?
� Zein harri dira gogorragoak?
� Zein harri iraungo denbora gehiago desegin gabe? Zergatik?
D/ Taulan jaso duzun informazioa erabiliz, ondoko bakoitza egiteko, zein harri
erabiliko zenuke eta azaldu zergatik:
� Kutsadura handiko hiri batean herriko pertsonai baten eskultura:
� Elur eta euri handia duen toki batean etxeko teilatua:
� Distira atera eta mahai polit bat:
Carlos García Llorente 29
I Fitxa osagarria: HARRIEI EGINDAKO FROGEN EMAITZAK
Harri-mota Ura azalean Erreakzioa
ozpinarekin
Astinketaren
emaitza
Carlos García Llorente 30
Carlos García Llorente 31
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
4.JARDUERA: LURZORUAREN KONPOSIZIOA
Helburu didaktikoa/ Ebaluazio-
irizpidea
Lurzoruaren eraketa konplexua eta bizitzarako duen garrantzia azaltzea, haren osagaiak bereiziz eta zuzeneko behaketa eginez.
Nola lan egin
Ikasleek binaka edo talde txikietan lan egingo dute.
Ekarri duten lurzoruaren parte bat mikroskopioz ikusiko dute (I fitxa osagarria) eta beste bat uretan sartu (II fitxa osagarria) eta haren osagaien proportzioak aztertuko dituzte (III fitxa osagarria).
Oharra: lurzoruak mikroorganismo ugari dituenez, haren bidez gaixotasunak harrapa daitezke. Beraz, ikasleei gogora arazi behar zaie jarduera bakoitzaren ondoren eskuak xaboiez ondo garbitu behar dituztela.
Jardueraren prestakuntza
Ikasle talde bakoitzak lurzoru-lagin bat ekarriko du. Egokiena izango da inguruko lorategi batekoa edota gertuko mendikoa izatea. Kontu handia izan beharko dute lagina hartzean animalia-gorotzak ez hartzeko eta lurzorua ukitu ezkero eskuak ondo garbitzeko.
Materiala
Plastikozko poteak
Probetak
Espatulak
Lupak
Petri plakak
Bahea
Lurzorua
Ura
Lupa
Angelu-transportadorea
Mikroskopio digitala
Erabiliko den hiztegi berezia
Lurzorua, humusa, buztina, limoa, harea, suspentsioa/esekidura, materia organikoa, nutrientea, partikulak, deskonposizioa.
Zer egin ikasleekin
Unitatearen hasieran, lurzoru hitzaz ulertzen dutenaz galde daiteke: laborantza-tokia, lorategi-tokia, oinekin zapaltzen duguna, eraikitzeko tokia, jolasteko tokia…
Lehendabizi ekarritako lurzoruaren lagin bat mikroskopioz ikusiko dute I fitxa osagarriari jarraituz.
Ondoren, bigarren lagin bat probeta edo plastikozko ontzi tapadun batean sartu eta aztertuko dute. II fitxa osagarria osatuko dute.
Bukatzeko, probetan edo ontzian dutena ondo astindu egingo dute eta denbora-tarte batean sedimentatzen utzi. Ikusten dutena III fitxa osagarrian jarriko dute.
Denbora gehiago badute, aurreko froga hiru lurzoru ezberdinekin egin dezakete eta jasotako emaitzak IV fitxa osagarrian isla dezakete sektore diagramak osatuz.
Bestela, talde bakoitzak lurzoru ezberdin bat aztertzen badu, guztion emaitzak aldera daitezke.
Alderdi teorikoa
Lurzorua, ura eta airearekin batera, Lurraren edertasuna ahalbidetzen duten baliabide natural garrantzitsuenen arteko bat da. Mendian, basoetan, baratzetan eta lorategietan aurki dezakegu. Bizitzaren oinarria denez, ondo zaindu behar dugun Lurreko atala da.
Lurzoruak geruza fin bat osatzen du lurrazalaren gainean.
Maldarik gabeko eta malda gutxiko inguruetan lurzoruek, bataz beste, metro bateko sakonera izaten dute. Halere, malda handiko tokietan eta inguru artikoetan ez dago lurzorurik edo bakarrik zentimetro gutxi batzuk neurtzen ditu.
Baso tropikaletan lurzoruak hainbat metro-tako sakonera izan dezake.
Lurzorua hainbat tamainetako harri-partikulez, airez, urez, izaki bizidun txikiz eta deskonposatze-prozesuan dauden haien hondakinez (materia organikoa) osaturik dago. Partikula solidoak tamaina ez-berdinekoak izaten dira. Handienetik txikienera bereizten dira: harritxoak, hareak, limoak eta buztinak.
Carlos García Llorente 32
Osagaien garrantzia:
Hareak ura pasatzen uzten du baina ez ditu nutrienteak finkatzen.
Limoak ura finkatzen du eta, beraz, ez du ondo pasatzen uzten. Nutrienteak finkatzen ditu.
Buztinak ura finkatzen du eta nutrienteak oso ondo finkatzen ditu. Ur askorekin lokaztu egiten da eta, beraz, pisu handia hartzen du.
Aireak lurzoruko hutsuneak betetzen ditu eta, horri esker, landareen sustraiek,
onddoek, mikroorganismoek eta animalia-txoek oxigenoa har dezakete.
Ura partikuletan finkatzen da eta landare-sustraiek bertatik hartzen dute. Urik gabe izakik bizidunak hilko lirateke.
Humusa usteltzen den neurrian, nutrienteak askatzen dira. Era berean, ura finkatzen laguntzen du.
Animalia txikiek (intsektuak, ehun-zangoak, zizareak) humusa desegiten dute, ondoren mikroorganismoek (bakterioak, onddoak) errazago deskonposa dezaten.
Osagaien proportzioaren arabera hainbat lurzoru-mota bereiz daitezke, eta bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu.
Lurzoruak zuhaitz eta belarren finkatze-tokia izateaz gain, ura eta nutrienteak (gatz mineralak) hartzeko tokia ere bada. Bestalde, milioika izakiren bizi-tokia da, hala nola goroldioak, hainbat animalia, onddoak eta bakterioak.
Sakontzeko aukerak
Aukera badago, oso interesgarria izango litzateke inguruko lurzoru oso ezberdinak aztertzea: lorategia, belardia, basoa, hondartza ondokoa… Honetarako, ikasleek IV fitxa osagarria (1 eta 2) erabil deza-kete.
Irakasleak sektore-grafiko bat nola osatzen den azaldu beharko du. Diagra-maren zatien tamainak kalkulatzeko probetaren graduazioa erabil dezakete eta haren proportzioak mantendu.
Emaitzak adierazteko beste modu bat, zutabe grafikoa da. Zutabe bakoitzean osagai bakoitzaren altuera adieraz dezakete.
Bahea erabiliz, lurzoru bateko partikulari txikienak bereiz daitezke gainon-tzekoetatik. Hau egiteko, lurzorua ondo lehortu behar da eta, bahean jarri baino lehen, mailu batez zapaldu .
IKT-aukerak
Mikroskopio digitala erabil dezakete lurzoruaren osagaiak ikusi eta argazkiak egiteko. Argazki-makina digitala ere erabil dezakete saioen emaitzen argazkiak egiteko.
Emaitzen aurkezpena
Egindako lana poster norberaren koadernoan jaso dezakete. Baina talde bakoitzak ere poster bat egin dezake lurzoruaren konposizioa eta erabilera jasotzeko.
Carlos García Llorente 33
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
4.JARDUERA: LURZORUEN KONPOSIZIOA
Zoru edota lurzoru hitzak entzutean, berehala etorriko zaizu burura oinazpian duzun hori. Baina, hitz biek esanahi gehiago dituzte. Esan laburki zer den lurzorua ondokoentzat:
� Nekazaria:
� Etxe-eraikitzailea:
� Lorezaina:
� Satorra:
� Zuhaitza:
Zuk aztertuko duzuna nekazariak edota lorezainak erabiltzen dutena izango da.
Ekarri duzun lurzorua aztertzen hasi baino lehen, ba al dakizu lupaz begiratzen baduzu zer aurki dezakezun?
A/ Lehendabizi ekarritako lurzoruaren lagin bat Petri plaka batean jarri eta mikroskopioz edo lupaz begiratuko duzu, I fitxa osagarriari jarraituz.
B/ Orain, bigarren lagin bat probeta edo plastikozko ontzi tapadun batean sartu, ura poliki gehitu eta, astindu gabe, konposizioa aztertuko duzu. II fitxa osagarria osatuko duzu.
D/ Ondoren, probetan edo ontzian duzuna ondo estali eta indarrez astindu egingo duzu. Utzi ontzia mahai gainean denbora-tarte batean mugitu gabe. Ikusten duzuna III fitxa osagarria
osatzeko erabiliko duzu.
Carlos García Llorente 34
E/ Aurreko froga hiru lurzoru ezberdinekin egin dezakezu eta jasotako emaitzak III fitxa osagarrian marraztu dezakezu sektore. Jarduera honen emaitzak konparagarriak izateko, probetatan lurzoru-kopuru eta ur-bolumen berdina bota beharko dituzu. Osagai bakoitzaren
altuera erregela edo metro bat erabiliz neur dezakezu. Adierazi gezien bidez probeta bakoitzaren ondoan ikusten diren osagaiak.
D/ Lurzoru bakoitzean dauden osagaien proportzioak sektore-diagrama batez (tarta itxura duena) adierazi daiteke. IV fitxa osagarria bete dezakezu proportzioen kalkuluak egin ondoren. Honetarako, angelu-transportadorea erabiliko duzu.
Carlos García Llorente 35
I Fitxa Osagarria: LURZORUA MIKROSKOPIOPEAN
Jarri lurzoru-lagin bat Petri plaka batean eta estali kontu handiz animalia txikiak badaude,
alde egin ez dezaten.
Ondoren kokatu plaka lupa baten edo mikroskopio baten azpian eta begiratu ondo osagai ezberdinak aurkitzeko.
Marraztu ikusten duzuna ondoko zirkunferentziaren barnean eta adierazi gezien bidez bereiz daitezkeen osagaiak: harritxoak, landare-hondakinak, hareak, animaliak…
Carlos García Llorente 36
II Fitxa Osagarria: LURZORUA URETAN
Sartu lurzoru lagin bat probeta edo ontzi tapadun baten barnean koilaratxoa erabiliz. Bete
probetaren heren bat. Gehitu ura probetaren markak bukatzen diren tokiraino.
Marraztu ikusten duzuna.
1/ Ur-azalean flotatzen dagoena, zer da? Zergatik geratu da hor?
2/ Lurzorutik burbuilak askatzen al dira? Zerez osaturik daude?
Carlos García Llorente 37
Humusa
Buztina
Limoa
Ura eta partikula
txiki-txikiak Harriak
Harea
Harritxoak
Probeta
III Fitxa Osagarria: LURZORUAREN OSAGAIAK BEREIZTEN
Estali probetaren ahoa eskua jarriz eta nahastu ondo lurzorua eta ura. Utzi mugitu gabe
denbora tarte batean.
Marraztu ikusten duzuna sortzen den geruza bakoitzaren altuera errespetatuz. Ondoren,
adierazi gezien bidez osagai bakoitzaren izena.
Carlos García Llorente 38
IV Fitxa Osagarria: LURZORU-MOTAK KONPARATZEN (1)
Errepikatu hiru lurzoru ezberdinekin aurreko jardueran egin duzuna eta adierazi emaitzak
ondoko marrazkietan.
1.lurzoru-mota: ………………………
2.lurzoru-mota: ………………………
3.Lurzoru-mota: ………………………
Carlos García Llorente 39
IV Fitxa Osagarria: LURZORU-MOTAK KONPARATZEN (2)
Lurzoru-mota: ………………………
Lurzoru-mota: ………………………
Lurzoru-mota: ………………………
Diagramaren kolore-klabea Harea
Limoa Buztina Harritxoak Ura Humusa flotatzen
Diagramaren kolore-klabea Harea Limoa Buztina
Harritxoak Ura Humusa flotatzen
Diagramaren kolore-klabea Harea Limoa
Buztina Harritxoak Ura Humusa flotatzen
Carlos García Llorente 40
Carlos García Llorente 41
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
5.JARDUERA: LURZORUA ETA URA
Helburu didaktikoa / Ebaluazio-irizpidea
Osagaien arabera, lurzoruak ura finkatzeko duen ahalmenaz ohartzea, ikerkuntza bat planifikatuz eta saio egokiak baita neurketa zehatzak ere eginez.
Nola lan egin
Aurkezpena eta demostrazioa talde handian egingo da. Ikerketa, ordea, talde txikietan.
Jardueraren prestakuntza
Ikasle-talde bakoitzak lurzoru-lagin bat edo gehiago ekarri beharko ditu azterketa egiteko.
Irakasleak demostrazio bat prestatuko du plastikozko edalontziak erabiliz. Garrantzi handikoa da demostrazioa metodikoa ez izatea (lur-kopuru desberdinak, ur-bolumen desberdinak, edalontzien azpialdeko zulotxoak tamaina askotakoak).
Ikasleak konturatu beharko dira emaitzak konparagarriak izateko ikerketan jarritako baldintzak berdinak izan behar direla eta aldatzen den gauza bakarra lur-lagina dela.
Materiala
Harea
Buztina
Konposta
Probeta
Prezipitazio-ontzia
Pasteur pipeta
Oina eta euskarria
Pintza
Kronometroa
Petri plaka
Espatula/goilaratxoa
Erabiliko den hiztegi berezia
Harea, buztina, limoa, konposta, istiltzea, putzua, iragazkorra, iragazgaitza, erein.
Zer egin ikasleekin
Hasteko, galdetu ikasleei ea dakiten zergatik klima bereko inguruetan lurzoru batzuk gehiago istiltzen (putzuak sortu) diren beste batzuk baino edo beste moduan esanda, zergatik lokazten diren lehenago lurzoru batzuk besteak
baino. Zein arazo sor daitezke lurrak lantzeko eta ereiteko orduan?
Ikasleak ikerketa planifikatzen hasi baino lehen, irakasleak egin dezake demostrazio bat harearen eta buztinaren gainean ura botatzean gertatzen dena aurkezteko. Honetarako plastikozko edalontzi pare baten azpialdean zulotxo batzuk (tamaina askotakoak) egin eta bete bata hareaz eta bestea buztinez (jarri kopuru ezberdinak). Kokatu edalontzi bat prezipitazio-ontzi baten gainean eta bota ura. Gero hartu beste edalontzia eta egin berdina (erabili ur-bolumen ezberdinak bi kasuetan). Zer gertatzen da? Komentatu beraiekin lortutako emaitza.
Hurrengo pausua, hemendik aurrera erabili behar dituzten baliabideen izenak errepasatzea izango da Baliabideen fitxa osagarria erabiliz.
Ondoren, irakasleak egindakoa hasierako behaketa moduan hartuta, ikasleek egingo dute ikerketa baten planifikazioa. Horretarako, haiek ekarritako lurzoruak erabiliko dituzte galdera honi erantzuteko “Zein lurzoruk utziko du ura pasatzen errazago?”. Lurzoru horiek harearekin, buztinarekin eta konpostarekin konparatuko dituzte. Momentu honetan ikerketa zientifiko baten pausuak errepasa daitezke: behaketa, galderak egitea, hipotesiak ematea, ikerketa bat planifikatzea, ikusitakoaren interpretatzea, emaitzak besteei komunikatzea.
Ikerketaren emaitzak konparagarriak izateko, lurzoru-kopuruak, gehitutako ur-bolumena eta erabilitako denborak berdinak izango dira.
Alderdi teorikoa
Ura zurgatzeko lurzoruak duen ahalmena oso garrantzitsua da landareak bertan haz daitezen. Gainera, ingurune batean bizi daitezkeen landareak baldintzatzen ditu.
Hareak ura uzten du pasatzen arazorik gabe, beraz, iragazkorra dela esaten dugu. Limoak ura finkatzen du, beraz, iragazkortasun ertainekoa da. Buztinak, ordea, oso ondo finkatzen du ura eta, beraz, lokazteko joera du, iragazgaitza dela esango dugu. Azkenik, humusak ez du ura pasatzen uzten gehiena zurgatzen duelako.
Carlos García Llorente 42
Sakontzeko aukerak
Ingurune ezberdinetako lurzoruak azter daitezke iragazkorrenak eta iragazgaitzenak bilatzeko.
Ikasleek lurzoru hainbat lurzoru ezberdin ekarri badute, guztien arteko konparazioa egin daiteke. Kasu honetan, esperimenturako baldintzak denen artean adostu beharko lituzkete (lur-zoru kopurua, ur-bolumena, denbora…)
IKT-aukerak
Ikerketaren faseak argazkitan har daitezke eta aurkeztu, adibidez, power-point baten bidez.
Bukaerako txostena, hitz-prozesadore batez landu dezakete (Word, adibidez).
Carlos García Llorente 43
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
5.JARDUERA: LURZORUA ETA URA
Jarduera honetan ikerketa bat planifikatu beharko duzu zure ikaskideekin, lurzorua eta uraren
arteko harremana aztertzeko.
Euri handiko egun baten ondoren, lagunekin belardi batera edo jolas-zelai batera joaten
zarenean, hainbat tokitan kontuz ibili behar duzu oinetakoak lokatzez ez zikintzeko.
1/ Zergatik istiltzen (lokaztu eta putzuak sortu) dira lurzoru batzuk besteak baino errazago?
2/ Zein arazo izan dezake nekazari batek lurzoru horiek landu eta ereiteko orduan?
3/ Pentsa nekazari bati lokatzik ez sortzeko lurzorurik egokiena gomendatu behar diozula.
Galdera horri erantzuteko, zure talde-kideekin ikerketa bat antolatu beharko duzu.
Horretarako, konparatu beharko duzue zuek ekarritako lurzoruaren jokaera, irakasleak emandako harearen eta zohikatzaren jokaerekin.
Lanean hasi baino lehen, hemendik aurrera erabiliko dituzuen baliabideen izenak errepasatuko dituzue, Baliabideen fitxa osagarria erabiliz.
Ondoren, ikerketaren pausuak eta baldintzak adostu eta idatzi beharko dituzue.
4/ Egin marrazki bat erakusteko ikerketan zehar baliabideak nola erabiliko dituzuen.
Zein lurzoru izango da egokiena ez lokazteko eta landareak landatzeko?
Carlos García Llorente 44
1……………..
2……………..
6…………….. 5……………..
3…………….. 4……………..
10……………..
7……………..
9……………..
8……………..
11……………..
12……………..
Fitxa Osagarria: LABORATEGIKO BALIABIDEAK
Zure ikaskideekin egingo dituzun ikerketetan hainbat baliabide erabiliko dituzu. Lanean hasi
baino lehen, tresnen izenak ezagutzea komenigarria da. Idatzi tresna bakoitzaren ondoan dagokion izena.
Lupa Mikroskopio digitala Bahea Oina eta euskarria Kronometroa Inbutua Petri plaka Probeta Espatula/koilaratxoa Prezipitazio-ontzia
Tanta kontagailua Pintza
Carlos García Llorente 45
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
6.JARDUERA: URAREN ZIKLOA
Helburu didaktikoa / Ebaluazio-irizpidea
Uraren zikloa modu sinplean azaltzea ura duen plastikozko botila baten barnean gertatzen dena interpretatuz eta diagrama batez adieraziz.
Nola lan egin
Ikasleek taldeka lan egingo dute. Zikloa adierazten duen diagrama taldeka edo banaka egin dezakete.
Jardueraren prestakuntza
Egun pare bat aldez aurretik, ikasle-talde bakoitzak plastikozko botila batean 100 ml ur jarriko dute. Tapoiaz itxi eta ur-maila rotuladore batez markatuko dute. Ondoren leihoaren ondoan jarriko dute.
Materiala
Probeta
Plastikozko botila (1 litrokoa)
Ura
Rotuladorea
Erabiliko den hiztegi berezia
Lurrunketa, kondentsazioa, prezipitazioa, ura, ur-tantatxoa, ur-zikloa, azaleko ura, lurpeko ura.
Zer egin ikasleekin
Lehenengo egunean, ikasle talde bakoitzak probeta erabiliz 100 ml ur neurtu eta haiek ekarritako botila batean (1 litrokoa) botako dute. Tapoia jarri ondoren, ur-maila rotuladore batez markatuko dute. Botila eguzkitan dagoen leiho baten ondoan edo gelako berogailu baten gainean jarriko dute, Bertan egun bat edo bi egunez utziko dute.
Jardueraren bigarren egunean, leihotik kontu handiz botila hartuko dute paretetan dagoen ura eror ez dadin. Ur-maila markatu eta gertatu dena azaldu beharko dute. Gertatu diren prozesuak eta ura zein egoera fisikoan (likidoa behean eta paretetan, gasa/lurruna barneko airean) dagoen aipatu beharko dute (1 fitxa osagarria). Ikusitakoa haiek egindako botilaren marrazki batean jarri beharko dute.
Ondoren, botilari zutik dagoela kolpetxo bat eman eta ur-tantak erortzen direla ikusiko dute.
Ikusitakoa diagrama batean (I fitxa osagarria) adierazi beharko dute proposatzen zaizkien hitzak erabiliz.
Bukatzeko, Ur-zikloaren marrazki batean (II fitxa osagarria) uraren egoerak (ibaia, itsasoa, lurpeko ura, euria, elurra) eta gertatzen diren prozesuak (lurrunketa, kondentsazioa, prezipitazioa) kokatu beharko dituzte.
Alderdi teorikoa
Ur-zikloan eguzkiak itsasoetako eta lurrazaleko ura (likidoa) berotu eta lurrundu egiten du (lurruntzea). Ur-lurruna (gasa) atmosferako goialdera igotzen da eta hoztean kondentsatu egiten da (kondentsazioa) ur-tanta txikiak sortuz (likidoa). Tantatxoek lainoa eta hodeiak osatzen dituzte eta, elkartzen diren neurrian tanta handiak sortu eta behera erortzen dira (prezipitazioa) euri moduan. Goialdean hotz handia dagoenean, tantak izoztu eta elur edota kazkabar (solidoa) eran erortzen dira.
Ura azaletik erori (errekak, ibaiak) edo lurperantz sar daiteke (iragazketa). Izaki bizidunek hartuko dute edota bildu egingo da (lakuak, glaziarrak, mendietako elurra, lurpeko urak). Hortik itsasoetarantz eroriko da, lurrunketaz atmosferara itzuliko da edota landareek airera askatuko dute (transpirazioa). Horrela uraren zikloa itxi egiten da.
Garrantzi handia du ziklo hau itxia izatea, bestela gure planeta urik gabe geratuko litzateke.
Sakontzeko aukerak
Gaia sakondu daiteke erabiltzen dugun uraren jatorria lantzen. Ikasleek azter dezakete eskura dagoen uretik zein proportzioa den erabilgarria eta zein ez, eta nondik lortzen dugun eguneroko ura (lurpekotik, ibaietatik, lakuetatik).
Uraren zikloa itxia izatearen garrantzia jardueran ur botila bat irekita uzten ikus daiteke.
IKT-aukerak
Interneten ikasleek uraren zikloari buruzko diagrama ikusgarri bat bilatu eta norberaren koadernoan jar dezakete.
Carlos García Llorente 46
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
6.JARDUERA: URAREN ZIKLOA
Jarduera honetan, uraren zikloa aztertuko duzu. Horretarako eredu bat egingo
duzu etxetik ekarritako plastikozko botila garden eta handi bat (1.5 litro) erabiliz.
A/ Uraren zikloaren eredua egiteko, I fitxa osagarrian proposatzen dena egin behar duzu.
B/ Ikerketa honetan ikusi duzuna, Lurren ematen den ur-zikloa landuko duzu. Zikloa adierazten duen marrazki batean (II fitxa osagarria), uraren egoerak (ibaia,
itsasoa, lurpeko ura, euria, elurra) eta gertatzen diren prozesuak (lurrunketa, kondentsazioa, prezipitazioa) kokatu beharko dituzu.
Carlos García Llorente 47
I Fitxa Osagarria: URA BOTILA BARNEAN MUGITZEN DA
1/ Probeta erabiliz, kontu handiz botilaren pareta ez bustitzeko, bota 100 ml ur 1.5 litroko botila batean. Itxi botila, markatu errotuladore batez uraren maila eta utzi
ikasgelako leihoaren ondoan. Adierazi A botilan ikusten duzuna.
2/ Egun pare bat pasata, botila mugitu gabe, aztertu botilan ikusten dena, markatu
uraren maila errotuladorez eta adierazi B botilan ikusten dena.
3/ Botila zutik dagoela, eman kolpetxo batzuk botilari. Zer gertatzen da? Adierazi emaitza C botilan.
……. ordu
A botila (hasieran) B botila C botila (bukaeran)
Diagrama bat egin gertatutakoa azaltzeko ondoko laukian dauden hitzake eta geziak erabiliz.
Kondentsazioa Lurrunketa Prezipitazioa Ur-lurruna Ur-tantak
Ura (multzoa)
Carlos García Llorente 48
II Fitxa Osagarria: URAREN ZIKLOA
Osatu Ur-zikloa adierazten duen ondoko marrazkia ondoko hitzak erabiliz. Hitz batzuk bi aldiz erabil daitezke. Ondoren margotu marrazkia.
Kondentsazioa Lurrunketa Prezipitazioa Ur-lurruna Euria Hodeia
Itsasoa Ibaia Lakua Transpirazioa Elurra Iragazketa Lurpeko ura
Carlos García Llorente 49
IRAKASLEARENTZAKO AZALPENAK
LUR-ZIENTZIAK
7.JARDUERA: ORBELEKO ZOMORROAK
Helburu didaktikoa / Ebaluazio-
irizpidea
Lurzoru gaineko orbelean bizi diren zomorroak isolatzea ea izendatzea, tranpa-sistema batean hosto-hondakinetatik bereiziz.
Nola lan egin
Ikasleek talde txikietan lan egingo dute.
Jardueraren prestakuntza
Ikasle-talde bakoitzak inguruko baso bateko orbela lagin bat edo gehiago ekarri beharko ditu. Konparaketak egin ahal izateko, talde bakoitzak baso-mota batekoa ekar dezake (hariztia, pinudia, pagadia). Komenigarria da lagina aldez aurretik lehortzea.
Materiala
Orbela
Oina eta euskarria
Pintza
Inbutua
Sare-poltsa zati bat
Aluminiozko papera
Plastikozko ontzi itxia
Lupa
Mikroskopio digitala
Erabiliko den hiztegi berezia
Orbela, intsektuak, miriapodoak, araknidoak, akaroak, ornogabea, ornoduna.
Zer egin ikasleekin
Hasteko, eskatu ikasleei lurzoru gainean eta barnean bizi diren animalien izenak. Era berean, galdetu zeintzuk diren ornodunak eta zeintzuk ornogabeak, baita bakoitza zertaz elikatzen den ere.
Hurrengo pausoa, jardueran zehar erabiliko dituzten laborategi-baliabideen izenak errepasatzea izango da. Honetarako, Baliabideen fitxa osagarria erabil daiteke.
Ondoren, ikasleek zomorroak orbeletik bereizteko sistema bat prestatu beharko dute aurreko baliabideak erabiliz. Galdera honi erantzun beharko diote:
“Zein animalia bizi dira ekarritako
orbelean?”
Era berean, ikasle-talde inguru ezberdinetako orbela jaso badute, emaitzak konparatu eta komenta daitezke.
Alderdi teorikoa
Lurzoru gaineko orbelean (erori berriko eta usteltze-prozesuan dauden hostoka, adarrak,…) animalia ugari bizi dira. Hauetako batzuk hostoetatik zuzenenean elikatzen dira eta beste batzuk, ordea, haragijaleak dira, hau da, aurrekoak harrapatzen dituzte jateko. Orokorrean, haragijaleak azkar mugitzen dira eta belarjaleak poliki.
Animalia hauek hezetasuna behar dute bizitzeko eta, beraz, orbelaren azpian ezkutatzen dira. Gainera, horietako askori ez zaie argia gustatzen (foto-fobia) eta alde ilunetara mugitzeko joera dute.
Ezaugarri hau aprobetxatuz, zomorroak harrapatzeko sistema bat prestatuko dugu. Inbutua, saretxoa, kutxa edo pote iluna eta lanpara bat erabiliko ditugu tranpa hori prestatzeko.
Harrapaturiko animaliak saiodietan gorde daitezke mikroskopioz ikusi arte.
Luzerako gorde nahi badira, alkoholean sartu beharko ditugu.
Carlos García Llorente 50
Sakontzeko aukerak
Gaia lurzoruko sare trofikoa eginez osa daiteke. Sare horretan, izakien arteko elikatze-harremanak gezien bidez adierazten dira, jakinda gezia janariaren norakoan jartzen dela. Animaliak identifikatzeko eta sarea eraikitzeko internet kontsulta daiteke.
IKT-aukerak
Ikasleek ikerketaren faseak argazkitan har ditzakete eta aurkeztu powerpoint baten bidez. Era berean, sare trofikoa poster moduan aurkez daiteke.
Jardueraren txostena hitz-prozesadore baten bidez lan dezakete.
Carlos García Llorente 51
Carlos García Llorente 52
IKASLEAREN LAN-FITXA
LUR-ZIENTZIAK
7.JARDUERA: ORBELEKO ZOMORROAK
Jarduera honetan baso bateko orbelaren zomorroak isolatu eta ikusi ahal izango duzu. Orbela lurzoru gaineko hosto, adartxo eta hazi-multzoa da. Bertan bizidun
asko daude.
1/ Zuk dakizula, zein bizidun-mota aurki daitezke orbelean?
2/ Ikerketa honetan bakarrik aztertuko dituzu animalia ornogabe txikiak. Horretarako, zomorroak orbeletik ateratzeko tranpa
sistema bat prestatu beharko duzu. Ondoan jartzen den eredua egokia izan daiteke.
3/ Egun bat pasa ondoren, ireki potea eta ikusi zein zomorro agertu diren. Zomorroek hezetasunaren beharra dute, beraz, mikroskopioan ikusi eta argazkiak
egin ondoren, sartu berriro orbelean.
4/ Bilatu liburuetan edo interneten lurzoruko zomorroen sailkapen-taularen bat edo eskemaren bat eta identifikatu zein animalia ikusi dituzun.
5/ Bilatu informazioa animalia bakoitza zertaz elikatzen den jakiteko. Elikapena ikusita, marraztu sare trofiko bat haien arteko jan-harremana gezien bidez adieraziz
(gogoratu gezia janaritik jaten duenera doala). Ahal izan ezkero, erabili zuk egindako argazkiak.
Carlos García Llorente 53
top related