eskubete

Post on 12-Jan-2016

67 Views

Category:

Documents

6 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

SHEILA BARRAGAN, PAULA ARRINDA, BEÑAT BILBAO, ION ARRIAGA ETA OIHANE ALONSO. eskubete. EGUNEROKOA. Ekainak 25. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

SHEILA BARRAGAN, PAULA ARRINDA, BEÑAT BILBAO, ION

ARRIAGA ETA OIHANE ALONSO

EGUNEROKOA

Ekainak 25 

Ekaina da eta atzo, hurrengo ikasturtean 4 urteko gelan tutore izango naizela konfirmatu didate. Karrera bukatu berria daukat eta egia esanda oso urduri sentitzen naiz, ez dakit nondik hasi behar naizen ikasturtea prestatzen eta ez dakit ezta ondo egingo dudan ere!

Egokitu zaidan eskola, Zipiriñe eskola da eta Sopelan kokatua dago. Egia esanda, ez dut eskola ezagutzen, ezta ingurunea ere, horregatik lehenengo eta behin eskola horri buruzko ingurunearen azterketa egin beharko dut.Ezagutu nahi dut eskola horren ingurunea, nire gauzak prestatu ahal izateko, ingurune horretara egokituz.

 Egunak pasa ditut informazioa biltzen, eta hauxe da

bildu dudan informazioa: 

Egoeraren azterketa

Herri txikia, kostaldekoa eta batez ere erdalduna. Ikastetxe publikoa, D eredukoa eta HH eta LH biltzen ditu. 4 urteko gelan: 10 ume (6 mutil eta 4 neska), tutorea, heziketa

berezikoa eta psikomotrizista. Familien %50 euskaldunak, besteak euskaldunik ez. %25

etorkinak. Haurrekin ez dago arazo nabarmenik, 2 etorkinak direla

besterik ez. Lehentasunak: integratzea, aurtengo bilerak prestatzea eta

hurrengo urteetarako oinarri protokolarioa sendotzea.

Irailak 1

Beste zeregin batzuen artean, gurasoei ikasturtea aurkezteko bilera antolatu behar dut, bai eginbehar zaila hau! Gainera, esan didatenez, eskolan ez dago bilerak prestatzeko protokolorik, beraz nik sortu beharko dut. Horretarako, informazioa bilatzen hasiko naiz, baina aldez aurretik eskola eta familiari buruzko harremanak ezagutzea gustatuko litzaidake.

Karreran esan zidatenaren arabera, eskola eta familiaren arteko harremanak, oro har, ahulak dira, konplexuak eta zenbait kasutan gatazkatsuak. Horregatik bilera prestatzen hasi aurretik, Sopelako familia mota ezberdinak eta irakasle eta gurasoen arteko harremanak aztertuko ditut.

Gizarte eta Ingurumena

Oso garrantzitsua da herri baten biztanleak haien ingurua segurua eta babestua ikusten duten jakitea.

Alderdi horrek eragin psikologiko eta sozial itzela du jendearen gain eta herritarren ongizatea baldintzatu ohi du.

Familia motak Gaur egun gero eta familia

mota gehiago dago, hauexek dira topatu daitezkeenak:

Pertsona bakarrekoa Konposatua Gunea seme-alabarik

gabe Gunea seme-alabekin Guraso bakarrekoa Handitua Gune askotarikoa

Eskola eta erlazioak

Irakasle eta gurasoen arteko erlazioa eta kolaborazioa ezinbestekoa da. Izan ere, gurasoekin erlazio txarra badago, oso zaila izaten da kolaboratzea.

Sarritan, irakasle eta gurasoen arteko beldurra sortzen da. Maiz gurasoak defentsan jarrita joaten dira bileretara eta horrela ezinezkoa suertatzen da hau aurrera eramatea, galdetzeko eta erantzuteko erak ez baitira egokiak izaten.

Erlazioa eta komunikazioa kontuak oso konplexuak dira eta askotan familia mota desberdinekin egiten dugu topo.

Aurreiritziak sahiestu behar dira.

Aurreiritziak orokortzeko joera dago, familia bakoitza desberdina dela ahaztuz.

Familia batekin biltzean, egun horretan garrantzitsuena familia hori izan beharko litzateke.

Azken bilera gaizki joan arren, ahalik eta hoberen egiteko asmoa eduki behar da.

Entzun eta ulertu.

Familia batekin arazoak izanez gero, laguntza eskatu behar da.

Gurasoek irakaslea zaindu beharko lukete, berak haien seme-alabak nozitzen ditu eta.

Zenbat eta hobeto egon irakaslea, eta gurasoekiko erlazioa ere hobea izan, neska-mutilek ere hobeto ikasiko dute.

Irailak 10

Informazio hau bilatu eta sakon aztertu ondoren, hau ondorioztatu dut:

 Erlazioa eta kolaborazioa dira garrantzitsutzat

hartzen diren puntuak baina askotan, guraso eta irakasleen artean ez da hau ematen elkarren arteko beldurra dutelako.

 Teorian esaten dena egia den jakiteko,

errealitatea ezagutzea gustatuko litzaidake horretarako, guraso eta irakasleei galderak planteatuko dizkiet. Bertan, bilerei buruzko galderak eta irakasle eta gurasoen arteko komunikazioari buruzko galderak planteatuko ditut.

Elkarrizketen ondorioak Bilera bat baino gehiago egin behar da urtean zehar.

Teknologia berrien erabilpen eza.

Paperkerian sartzen dire irakasleak.

Bileretan parte hartzea eta asistentzia eskasa da.

Askotan enpatia gutxi ematen da irakasle-gurasoen artean.

Gurasoen iritziak kontuan izan behar dira.

Bileretara joanez gero, beste gurasoekin erlazioa mantentzen da eta haien arteko laguntza sustatzen da ere.

Irailak 16Galdetegiak egitea oso interesgarria iruditu zait,

informazio asko eskuratu baitut. Hala ere, hainbeste ikuspuntu izateak ondorio orokorra ateratzea ezinezkoa izan zait. Izan ere, irakasle eta eskola bakoitza mundu bat dira, eta bakoitzak bere lana egiteko era du.

 Hau guztia alde batera utzita, bileretan murgilduko

naiz. Lehenengo eta behin, herrialdeko hizkuntza paisaia ezagutu beharko dut. Horretarako, bertara hurbilduko naiz hau aztertzeko asmoz.

Hizkuntza paisaia aztertu bezain laster, eskolako hizkuntza proiektua planteatzea erabaki dut, bertan ez dagoelako.

Hizkuntza paisaia

Euskara hizkuntza nagusia. %60 - %80ko presentzia testu elebakarretan. Gailentzen da testu eleanitzetan.

Gaztelania testu eleanitzetan. (erakundeetako testuetan pribatuetan baino.)

Ingelesa soilik ikastetxean. (globalizazioaren ondorioa,

“H.P. Mcdonalizazioa”

Hizkuntza proiektua

Ikastetxearen hizkuntza nagusia euskara izango da, atzerriko hizkuntzaren arloan izan ezik.

Hizkuntza proiektua praktikan jartzeko, ikasleez gain, ikastetxea osatzen duten beste kideak ere kontuan hartu behar dira.

Hizkuntza proiektua

Helburuak:

- Euskara ohiko komunikabidea izatea.

- Kide guztiak euskaraz ulertzeko, hitz egiteko eta idazteko trebetasuna lor dezaten baliabideak bilatu.

Irailak 24

Hizkuntza nagusia euskara izango da, eta hezitzaile eta ikasleen artean euskaraz egingo da beti. Gurasoei dagokionez, euskaraz ez dakitenek erdaraz egiteko aukera izango dute.

 Ikasturtea aurkezteko bilera Urriaren 5ean

izango da, eta oraindik bilerak prestatzeko informazioa falta zait. Oso gutxi falta da eta gero eta urduriago sentitzen naiz. Nola antolatu eta planifikatu behar dut batzarra? Nola izan behar da nire jarrera?...

Batzarren inguruko informazioa bilduko dut eta protokoloa egiten hasiko naiz.

PROTOKOLOA

GELAKO BATZARRAK

1. Batzarra: Urriaren 5ean egingo da.

Gurasoek parte-hartze handia izatea nahi izango dute. Landu beharreko edukiak:

Nire burua aurkeztu. Horretarako, nire eginbeharrak, formazioa eta esperientzia azaldu beharko dut.Ikasturtean zehar landuko diren edukiak aurkeztu.Errutinen eta denboren deskribapena.Ebaluazio prozesua azaldu.Gurasoek umeekin landu behar dituzten hainbat aspektuei buruzko informazioa: elikaduraren beharra, atsedenaren garrantzia, denboraren antolaketa …Tutoretza helburuen aurkezpena.Lehenengo hiruhilekoan egingo diren irteeren berri eman.Familiarekin komunikazio bideak ireki. Elkarrizketak eta hurrengo batzarren berri eman.Eskolara ekarri beharreko materialaren berri eman.Eskolarekin parte hartzeko bide ezberdinak aurkeztu: - Parte hartze presentziala. - Parte hartze ez presentziala.

Nire jarrera:

Batzarraren helburuak argitasunez azaldu. Printzipioz, batzarraren iraupena 40 -45 minutukoa izan behar da. Eskakizunak ezberdindu behar ditut. Familiak interesa ez galtzen saiatu behar naiz. Ezin dut inprobisatu, azalduko dudan guztia idatzita eramango dut. Bukaeran gertatutako guztia ebaluatu beharko dut, hurrengorako hobeto egiteko.

2. Batzarra: Jarraipen batzarra. Otsailean edo Martxoan egin beharrekoa.

Landu beharreko edukiak:

Lehenengo hiruhilekoan egindako lanaren balorazioa egin. Bigarren hiruhilekoan landuko denaren informazio orokorra eman. Arauak birgogoratu. Antolaketa arauak birgogoratu. Errutinen deskribapena egin. Gomendioak eman ahal ditut. Informeak entregatzeko data zehaztu.

3. Batzarra: Ebaluazio batzarra. Ekainean eginbeharrekoa.

Taldearen ebaluazioa. Gurasoekin batera, egokitzapena, taldearen eboluzioa eta errutinen eboluzioa ( jokoa antolatzeko era, gaitasun berrien eskuraketa, adiskidetasuna…) aztertu da. Anekdotak kontatzeko aukera izango dut.

Jarduera eta gertakari garrantzitsuen birpasatzea. Ariketa konkretuak birpasatuko ditut.

Informe indibidualen entrega. Lehenengo eta behin ebaluazio irizpideak azaldu beharko ditut.

Gurasoei ikasturtea ebaluatzeko informea pasatu.

Gogoratu behar dut komentarioak beti positiboak izan behar direla.

EGUNEROKO HARTU EMANAK. SARRERAK ETA IRTEERAK.

Sarreran eta irteeran gurasoek galdera ugari egingo dituzte. Bakarrik hurrengo gaiak landu daitezke: Jardunaldiari buruzko informazio puntuala. Umearen ongizatearekin lotutako aspektuak. Eguneko esperientziak. Aurkikuntza berriak. Gaitasun berriak. Norekin eta nola gozatu duen. Gertakari posibleak. Liskarrak. Osasun eta garbitasun kontuak. Elikadurarekin lotutako informazioa. Loarekin lotutako informazioa. Pasadizoak.

Nire jarrera:

Umearen aurrean komentario ugari ekidin. “Ezin dut berarekin” bezalako adierazpenak ekidin. Komunikazio egoeraren edukia era positiboan formulatu. Ez alderatu inoiz ume ezberdinen jarrerak. Garapenari buruzko aspektuak elkarrizketetan jorratzen dira.

Sarrerak eta irteerak aproposak dira elkarrizketak indibidualak planifikatzeko.Familia batek metodologia ezagutu nahi badu edo arazoak baldin baditu, elkarrizketa bat adostu behar da.

ESKERRIK ASKO

top related