auzolanien: zaborrak
Post on 22-Mar-2016
226 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
U D A L B U L E T I N A
www.etxarriaranatz.com6. zbka. 201 2ko abendua
Zaborrak birziklatzea:Ama Lurrari zor
www.etxarriaranatz.com udal buletina2
A U Z O L A N I E N
Agurra2012 urtie oso urte oparue izendu da guteko, eta baliyo
izendu dugu herri bezela inyertzeko eta gauz asko
alkarrekin eitteko eta aldarrikatzeko. Beye 2013 urtien
de etxarriarrok erronka polittek dazkau aurrien. Eta
erronka nausietako bat, dudipe, zaborraan gestiyo berri
bet martxan jartzie izen ber da. Horrengati, Etxarriko
Udalak boletin berezi hau atia dau, informaziyo zuzena
emateko, eta hor barna zabaldu dien uste oker eta topiko
nahasiyek argitzeko.
Jakiñe da Sakanako Mankomunidediek ilbeltzeti aurria
prozesu parte-hartzaille bat martxan jarriko dela herris
herri, herritarrak informatzeko, eta makiña bat kontu
erabaitzeko: zabor organikue nola jaso (etxes etxe o
konpostaj ie einda), etxes etxeko ontziyek txintxiliketu
ber dien o ez erabai, zaborra zer orduten jaso ber dan
zehaztu…
Prozesu honek konsenso sozial eta polítiko zabala
eskatzen dau, eta nabarmendu bierra do Etxarrin bi
alderdi nausiyaan arteko adostasune lortu dala (Bildu-
NaBai). Jakiñe da bakuitzek ahalegin txikiye eiñ eskios,
denon artien gauz haundiyek lortuko ttugu. Denon lana
da guu zaborrak ongi rezikletzie. Hortas, Udalak
etxarriar guziek animetu nei ttu ilbetzaan 9yen eta 10ien
eiñen ttugun batzar informatibotaa etortzia, eta hemendi
aurria Mankomunidediek en bittuben billeretan parte
hartzia.
Urte akabera ona urai zazubiela!
Es sabido que a partir de enero la Mancomunidad de Sakana pondrá en marcha un proceso participativo en las localidades del
val le, con el objeto de informar y decidir sobre numerosas cuestiones: cómo recoger los residuos orgánicos (de casa en casa o
mediante compostaje), decidir si los recipientes a colocar en las viviendas se deben colgar o no, determinar a qué hora hay
que recoger los residuosL Este proceso exige un amplio consenso político, y tenemos que destacar que en Etxarri ha habido
consenso entre los dos partidos mayoritarios (Bildu-NaBai). Es sabido que si cada uno/a realizamos un pequeño esfuerzo,
entre todos/as lograremos grandes objetivos. Es trabajo de todos/as reciclar convenientemente nuestros residuos. Por el lo, el
Ayuntamiento quiere animar a todos los/as etxarriarras a que acudáis a las asambleas informativas que tendrán lugar el 9 y 1 0
de enero, así como a participar a partir de ahora en las reuniones que convoque la Mancomunidad.
udal buletina 3
A U Z O L A N I E N
partehartu@etxarriaranatz.com
Sakanan gaur egun jasotzen den zaborraren %24,27 bakarrik kudeatzen da gaika. Eta gainera, kopuru horren ia erdia
papera eta kartoia da (%45,22). Horrek esan nahi du gainerako gaien birziklapena txikia dela. Datu horiek oso
eskasak dira Europako legediek ezartzen dutena ikusirik, eta batez ere Europako beste herrialde batzuetan gaika
kudeatzen denarekin konparatuta. Gainera, Mankomunitateak ez du zabor organikoa aparte jasotzen.
Horri gehitu behar zaio ehuneko horrek azken urteotan ez duela gora egin; Aitzitik, Sakanan beheranzko joera apala
ikusten da 2007tik honako datuak alderatzen baditugu:
Sakanako birziklapen-datuak
Esan daiteke gaur egungo sistemak goia jo duela, trabatua dagoela, eta ez duela balio ez legedia betetzeko, ezta
ingurugiroari zor diogun errespetua bermatzeko ere. Eta arazo honi denon artean irtenbide zorrotz eta eraginkorra
eman beharra diogu, gizakiok gero eta zabor gehiago sortzen baitugu. Horretarako, denon ardura eta inplikazioa
behar da: herritarrona, legegileena eta politikoena.
De la total idad de los residuos que se recogen hoy en día en Sakana, únicamente se gestiona selectivamente el 24,27% de los
mismos. Además, casi la mitad de dicha cantidad corresponde a papel y cartón (45,22%). Estos datos son escasos a la vista
de lo establecido en la legislación europea, y, sobre todo, si real izamos una comparativa con lo que se gestiona
selectivamente en otros estados de Europa. Además, la Mancomunidad no recoge selectivamente los residuos orgánicos.
Encima, en Sakana se aprecia una cierta tendencia a la baja si analizamos la evolución desde 2007 hasta hoy en día. Se
puede decir que el sistema actualmente en vigor ha tocado techo, que está bloqueado y no vale para cumplir con la normativa
actual. Tampoco sirve para garantizar el respeto que debemos al medio ambiente. Y entre todos/as debemos dar una salida
rigurosa y efectiva a este problema.
www.etxarriaranatz.com udal buletina4
A U Z O L A N I E N
Marko juridikoaEuropar Batasuneko lege eta txostenek oso zehatz
arautzen dute estatuek zein helburu lortu beharko
dituzten zaborren kudeaketari dagokionez:
- 2014rako zabortegi guztiak desagertu egin beharko
dira.
- 2020rako ezingo dira material birziklagarriak
erraustu.
- Europako estatuek bermatu behar dute herri eta
hirietan zabor organikoaren %50 (gutxienez) aparte
jasotzen hasiko direla.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Europako arautegia
betearazteko, 2011ko abenduaren 27an Nafarroako
Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala onartu
zuen (NHKPI / PIGRN). Plan horretan zera arautzen du:
herri eta hirietan ZER egin behar den, eta NOLA iritsi
helburu horietara:
Zer helburu lortu behar dugu nafarrok?
Zabor organikoaren %50 (gutxienez) aparte jasotzen
hasi behar gara, eta gai organiko horiek ezin dute %10
baino “inpropio” gehiago izan (inpropioak dira gai ez
organiko desegokiak: poltsak, tapoiak…). Hau da,
gutxieneko kalitatea izan behar du zabor organiko
horrek.
Nola lortu beharko dugu helburu hori?
Helburu hori lortzeko, Eskualdeek Gobernuari plan
xehea aurkeztu beharko diote (2012ko abendua baino
lehen). Eta Nafarroako Gobernuak 3 aukera ematen
ditu, eskualde bakoitzak bere metodologia aukeratu
dezan:
- 5. edukiontzia irekia.
- 5. edukiontzi itxia.
- Etxez etxeko sistema.
Esan beharra dago Nafarroan oso atzeratuta gabiltzala
gai honekin, kontzientziazio txikia dagoelako eta
inplikazio politikoa eskasa delako. Nahiz eta 2012aren
amaieran gauden, oraingoz Sakanako Mankomunitateak
eta beste lau toki-entitatek besterik ez diote aurkeztu
bideragarritasun plana Nafarroako Gobernuari.
Kezkatzekoa da gure Administrazioek
ingurumenarekiko duten ardura falta.
La Unión Europea regula claramente qué objetivos deberían
conseguir los estados, en materia de gestión de residuos.
Por un lado, para el 201 4 deberán desaparecer todos losvertederos. Por otro lado, para el 2020 no se podrán
incinerar los materiales reutilizables. Finalmente, losestados de Europa deben garantizar que en los pueblos y
ciudades el 50% (por lo menos) de la basura orgánica seempiece a recoger selectivamente. Por otra parte, el
Gobierno de Navarra, aprobó el 27 de diciembre de 2011 el
Plan Integral de Gestión de los Residuos de Navarra(PIGRN). El plan indica que debemos comenzar a recoger
selectivamente el 50% (como mínimo) de los residuos
orgánicos, y dicha materia orgánica no puede tener más del10% de “impropio” (los impropios son materias no
orgánicas e inadecuadas: bolsas, taponesL). Es decir, esos
residuos orgánicos deben tener un mínimo de calidad. Por
otro lado, es preciso subrayar el retraso de Navarra en este
tema, ya que existe un bajo nivel de concienciación y la
implicación política es escasa.
Gehiago jakiteko:Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako PlanIntegrala http://www.navarra.es gunean.
udal buletina 5
A U Z O L A N I E N
partehartu@etxarriaranatz.com
Sakanako Mankomunitatearen parte-hartze planaSakanako Mankomunitateak, marko juridikoa kontuan
hartuta, ekainaren 26ko bilkuran onartu zuen
“hondakinen birziklapenari dagokionez, emaitzanabarmen hobeak lortzea, horretarako etxez etxekobilketa zerbitzua ezarriz”. Erabakia hartu zuen duelahogei urte inguru eskualdeko udal guztiek eman
zizkioten eskumenak erabiliz, eta bertaratu ziren alderdi
guztiak ados egon zirelako (BILDU, UPN, PSN eta
hautagaitza independenteetako zinegotziak ados
zeuden). Ez zen ez kontrako botorik, ez abstentziorik
egon. Honakoak izan ziren Mankomunitateak
ezarritako helburu estrategikoak:
- Sakanan bereizita jasotzen diren hondakinen
portzentajea %24,27tik %90era pasatzea.
- Oraingo bilketa selektiboaren eraginkortasuna
hirukoiztea. Horrela, zaborraren tratamenduaren
kostuak jaitsi eginen dira, eta herritarrak pagatzen
dituen tasak ere jaitsiko dira.
- Horretarako sistema misto bat garatzea.
Eta hau guztia martxan jartzeko, Mankomunitateak
parte-hartze plan bat garatu behar du herriz herri,
ilbeltzetik aurrera. Sistema hau martxan jarrita,
hemendik aurrera Sakanako zaborrak gune hauetan
tratatuko dira:
Organikoa: oraingoz Cárcarreko konpostaje gunean
tratatuko dira, baina Mankomunitatea lantzen ari da
Sakanan bertan kudeatzea.
Ontzi arinak: Peraltako gunean.
Papera eta kartoia: orain Bidasoako Ecogestión SLri
saltzen zaio, baina hemendik aurrera errekuperatzaile
bati salduko zaio.
Beira: Laudion Ecovidriok duen lantegian.
Errefusa (oraingoz gaika bildu ezin dena): Culebreteko
biometanizazio gunean (Tutera).
Gai bereziak ere beste kudeatzaile batzuekin bideratzen
dira: olioak, pilak, botikak, arropak, tresnak, zabor
handiak…
La Mancomunidad de Sakana aprobó en la asamblea del 26
de junio “en lo referente al reciclaje de los residuos,
conseguir resultados notablemente mejores, estableciendo
para ello el servicio de recogida puerta a puerta”. Esta
decisión fue tomada en virtud de las competencias que hace
unos veinte años le dieron todos los municipios de la zona
(estuvieron de acuerdo los/as concejales/as de BILDU,
UPN, PSN y candidaturas independientes). No hubo votos
en contra ni abstenciones. A continuación se citan los
objetivos estratégicos establecidos por la Mancomunidad:
incrementar del 24,27% al 90% el porcentaje de recogida
selectiva de residuos en Sakana; tripl icar la efectividad de la
recogida selectiva actual (se rebajarán los costos del
tratamiento de los residuos y también se rebajarán las tasas
que pagan los vecinos/as); desarrol lar un sistema mixto para
ello.
Gehiago jakiteko:• Weborria:
www.sakanamank.com• Hondakinen bloga:
http://hondakinak.sakanamank.com/• Twitter:
@sakanamank• Facebook:
https://eses.facebook.com/sakanamank
www.etxarriaranatz.com udal buletina6
A U Z O L A N I E N
Organikoa bereiz jasotzea eta konpostajea: aldaketarengiltzaGaur egun Sakanan jasotzen den zabor “nahasiaren” (gaur egungo “edukiontzi berdea”) %58,8 material organiko
ustelgarriak dira. Beraz, hortxe dugu zaborren kudeaketan aurrera egiteko behar-beharrezko giltza: zabor organikoa
modu eraginkor batean aparte biltzea, konposta egiteko aukera bikaina ematen baitu.
Bestalde, aipatzekoa da Sakanan azken urteotan borondatezko autokonpostajeak gora egin duela nabarmen, gero eta
kontzientzia handiagoa dagoelako. 2011n 50.950 kg zabor organiko kudeatu zen Sakanan autokonpostajearen bidez.
Beraz, argi dago administrazioek joera natural hori indartu beharko luketela:
Actualmente, el 58,8% de los residuos “mezclados” (el
actual "contenedor verde") que se recogen en Sakana son
materiales de descomposición orgánica. Por tanto, aquí
tenemos la clave para mejorar en el tema de la gestión de
los residuos: recoger selectivamente de un modo eficiente
los residuos orgánicos, ya con ellos existe una posibi l idad
inmejorable para elaborar compost. Por otra parte, es
preciso señalar que en los últimos años la cantidad de
autocompostaje realizada voluntariamente se ha
incrementado de una forma notable en Sakana, debido a
que cada vez hay una mayor conciencia sobre el tema. En
2011 se gestionaron 50.950 kg de residuos orgánicos en
Sakana mediante compostaje. Por tanto, está claro que las
administraciones deberían impulsar dicha tendencia natural.
udal buletina 7
A U Z O L A N I E N
partehartu@etxarriaranatz.com
Etxez etxekoa: Europan sortutako punta-puntakosistemaEtxez etxeko sistema Italian sortu
zen, eta gaur egun oso herri
handietan erabiltzen da: (Milan,Novara, Torino, Napoli, Bologna,Erroma, Monza, Salerno…).Katalunian ere 100 herrik baino
gehiagok dute ezarria etxez etxeko
sistema, eta erabateko kontsentsu
politikoa du. Mallorcako zenbait
herritan ere erabiltzen dute.
Europako beste eskualde askotan
ere erabiltzen hasiak dira, eta ez
bakarrik herri txikietan. Hainbat
hiritan ere etxez etxe jasotzen dute
zaborra: Bruselan, Namurren,
Brujasen, Liverpoolen, Niorten….
Gerturago etorrita, Oviedon ere
sistema hori erabiltzen dute.
Herriotako datuak bilduta,
Sakanako Mankomunitateak
ondorio argia atera du: etxez
etxekoak eta autokonpostajeak
besterik ez du bermatzen legedia
betetzea. Izan ere, organikoa
biltzeko beste sistema batzuk ezarri
ziren herrietako emaitzak ere
aztertu ditu: Zarautz, Azpeitia,
Zumaia, Aretxabaleta… Eta
emaitzek diote herri horietan ez
dela %30-%35 baino gehiago
jasotzea lortu, nahiz eta
kontzientziazio kanpaina zabalak
egin. Katalunian, esate baterako,
beste aukera batzuk alde batera
uzten hasiak dira, emaitzak eskasak
direlako, eta etxez etxekoa ezartzen
hasi dira, emaitzak bikainak
direlako. Herri horietan %80-%90
birziklatzera iristen ari dira.
El sistema puerta a puerta tuvo su origen en Ital ia, y hoy en día se uti l iza en grandes poblaciones: Milán, Novara, Turín,Nápoles, Bolonia, Roma, Monza, Salerno… Igualmente, en Cataluña más de 1 00 localidades tienen implantado el sistema
puerta a puerta, habiendo conseguido un consenso político total. Del mismo modo, en Mallorca también es uti l izado en
algunas localidades. En otras regiones de Europa ha comenzado a funcionar, y no solamente en localidades pequeñas.
También en numerosas ciudades la basura se recoge puerta a puerta: Bruselas, Namur, Brujas, Liverpool, NiortL y sin ir más
lejos, en Oviedo también uti l izan dicho sistema. Tras recoger diversos datos en las citadas localidades, la Mancomunidad de
Sakana ha llegado a una conclusión muy clara: la recogida puerta a puerta y el autocompostaje son los únicos sistemasque garantizan el cumplimiento de la legislación sobre la materia. Con otras alternativas no ha conseguido recoger porfracciones más del 30%-35% de materia, a pesar de que se realizaron amplias campañas de concienciación. En Cataluña han
comenzado a implantar el sistema puerta a puerta, porque los resultados son óptimos. Hoy en día en dichas localidades están
l legando a reciclar un 80%-90%.
Gehiago jakiteko:http://www.portaaporta.cat/es/index.php
www.etxarriaranatz.com udal buletina8
A U Z O L A N I E N
Eredu sozio-ekonomiko berriaZabaldu nahi izan da etxez etxeko sistema garestia dela,
baina uste okerra da hori. Esan beharra dago zaborren
“bilketa” garestiagoa dela, eskulan gehiago eskatzen
duelako, baina “tratamendua” askoz merkeagoa da,
birziklapenaren bidea jorratzen delako. Hortaz, ziklo
osoaren emaitza merkeagoa da. Mankomunitatearen
Bideragarritasun Planeko estimazioaren arabera,
sistema horrekin Sakanak 61 .000 € aurreztuko lituzke
urtean. Gainera, jakina da gaur egungo sistemarekin
zaborren tratamendua gero eta garestiagoa dela, eta
urtetik urtera tasak igotzen ari direla. Autokonpostajea
egin nahi duten sakandarrek, bestalde, hobari bereziak
(bonifikazio bereziak) izanen dituzte hemendik aurrera.
Beraz, sistema honek inguruaren garapen
sozioekomomikoa sustatzen du, hondakinak bertan
kudeatzen direlako eta horrek lanpostu asko sortzen
dituelako inguruneari kalterik eragin gabe. Europar
Batasunak ezartzen duen legedia bete-betean beteko
balitz, uste da Europan urtean 72 mila milioi euro
aurreztuko liratekeela, eta sektore horrek 400.000
lanpostu sortuko lituzkeela 2020 urtea bitarte.
Azken finean, produkzio eta kontsumo ereduaren
aldaketa eragiten du, hondakinak ez dituelako “zabor”
kontsideratzen, “lehengai” baizik. Hau da, hondakinen
kudeaketa orekatua bultzatzen du: hondakinak
murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea, beste
balorizazio bat ematea, eta azken muturrean, eta beste
aukerarik ez dagoenean, zaborra suntsitzea.
Gehiago jakiteko:http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/urbano/2011/03/27/199479.php
Bestalde, kontuan hartu behar da EUROSTATek berriki
egindako azterketa batean ondorioztatu duela Espainian
gutxi birziklatzen dela eta zabortegiak gehiegi
erabiltzen direla. Espainia Europako beste herrialde
batzuetatik oso urruti dago birziklapen-datuetan
(Alemania, Luxenburgo, Belgika, Suedia, Suitza,
Danimarka…).
Se ha querido divulgar que el sistema puerta a puerta es
caro, pero eso es una creencia equivocada. Efectivamente,
la “recogida” de residuos es más cara, debido a que requiere
una mayor cantidad de mano de obra, pero el “tratamiento”
es mucho más barato, debido a que se recurre a la vía del
reciclaje. Por el lo, el resultado del ciclo en su conjunto es
más barato. Según las estimaciones del Plan de Viabil idad
de la Mancomunidad, con este sistema Sakana ahorraría al
año 61 .000 €. Además, es conocido que el tratamiento de
los residuos mediante el sistema actual es cada vez más
caro, y que las tasas están incrementándose de año en año.
Por otro lado, los/as sakandarras que quisieran realizar
autocompostaje disfrutarían de bonificaciones especiales.
Por lo tanto, este sistema promociona e impulsa el desarrol lo
socioeconómico del entorno, ya que los residuos se
gestionan en origen y, además, se crean numerosos puestos
de trabajo, sin que por el lo el medio ambiente sufra ningún
daño. Si se cumpliera plenamente la legislación que
establece la Unión Europea, se estima que en Europa se
ahorrarían 72 mil lones de euros al año, y que este sector
crearía 400.000 puestos de trabajo hasta el 2020. Po otro
lado, hay que tener en cuenta que en un estudio realizado
por EUROSTAT concluye que en España se recicla poco, y
que se abusa de los vertederos.
udal buletina 9
A U Z O L A N I E N
partehartu@etxarriaranatz.com
Alternatiba berdea erraustegieiGipuzkoako datu batzuk aztertzen baditugu, 2011ko birziklapen-tasa honako hau izan zen herriotan:
Hau da, etxez etxeko bilketa egiten den herrietan
“errefusa” (birziklatzen ez dena) %10 eta %20 artean
dago. Beste sistema duten herrietan, ordea, %70eko
errefusa sortzen da. Eta errealitate hori zuzen-zuzenean
lotzen zaio errefusa erraustegietan erretzearen politikari.
Baina Sakanako gehiengo sozial eta politiko anitzak oso
argi adierazi du erraustegien kontra dagoela, errauste-
lantegietan dioxinak eta furanoak sortzen direlako, eta
horiek minbizia eragiten dutelako. Eta oso kezkagarria
da ikustea nolako asmoa duten zenbait administraziok
erraustegiak balorizatzeko eta indartzeko, interes
politiko eta ekonomikoak tarteko.
Gehiago jakiteko (Nafarroako Greenpeaceren balorazioa):http://www.noticiasdenavarra.com/2012/11/30/opinion/tribunaabierta/ellargoviajedelosbiorresiduosennavarra
Si estudiamos diversos datos de localidades de
Gipuzkoa, en 2011 se obtuvieron las siguientes tasas de
reciclaje: Recogida puerta a puerta (Hernani % 82,
Usurbil % 87, Oiartzun % 81 ); 5º contenedor (Zumaia% 27, Zarautz % 29, Aretxabaleta: % 27). Esto es, el
“rechazo” (lo que no se recicla) que se produce en las
localidades en las que se realiza la recogida puerta a
puerta oscila entre un 1 0% y un 20%. En cambio, en las
localidades que tienen implantado otros sistemas, se
produce un 70% de rechazo. Además, dicha realidad se
encuentra intrínsecamente vinculada a la política de
quema de rechazos en incineradoras. Pero hay que
tener en cuenta que una mayoría social y política
diversa ha manifestado con claridad que está en contra
de las incineradoras, debido a que en dichas plantas se
producen dioxinas y furanos, sustancias que provocan
patologías cancerígenas. Por otro lado, es muy
preocupante ver la intención de algunas
administraciones por valorizar y reforzar las
incineradoras, debido a intereses políticos y
económicos fundamentalmente.
www.etxarriaranatz.com udal buletina1 0
A U Z O L A N I E N
Etxarriko Udalaren proposamen bateratua (Bildu-NaBai)
Egoera ikusita, Etxarriko Udaleko
bi alderdi nagusiek (Bildu eta
NaBai), proposamen bateratu bat
adostu dute, Mankomunitateak
indarrean jarri behar duen parte-
hartze planean garatu dadin. Izan
ere, zaborraren gaiak kontsentsu
eta adostasun politiko eta soziala
eskatzen du, eta udal ordezkariak
herritarrekin batera aritzea.
Honako hau da bi alderdiok adostu
duten proposamena, etxarriarrei
aurkezteko:
1 .- Etxarriko Udalean
JARRAIPEN BATZORDE BAT
eratzea (Bildu-NaBai), hondakinei
buruzko adostasunetara iristeko,
eta prozesu guztiaren jarraipena
egiteko.
2.- Batzorde horren lana izanen da
datozen hilabeteotan dauden
aukeren inguruko informazioa
JASOTZEA ETA ZABALTZEA,
gaur egun ditugun parte-hartze
tresnak erabiliz, edo berriak
proposatuz. Helburu nagusia
izanen da herritarren galderei eta
kezkei erantzutea.
3 .- Zaborren bilketari dagokionez,
SISTEMA MISTOA da proposatzen
dena:
- GAI ORGANIKOA biltzeko,
etxarriarrei 3 aukera ematea, herritar
bakoitzak nahi duena aukera dezan:
autokonpostajea, auzo-konpostajea,
eta txez etxeko bilketa
Udal honek lan berezia eginen du
Etxarrin AUZO-KONPOSTAJEA
sustatzeko eta indartzeko.
Horretarako, auzo-konpostajea
praktikatzen duten beste herri
batzuetako esperientziak zuzenean
ezagutzeko kontaktuak eginen dira,
eta etxarriarrei esperientzia horien
berri emanen zaie. Izan ere,
kompostaje komunitarioa erraza eta
merkea da, eta zabor organikoa
kudeatzeko oso bide interesgarria.
Esan daiteke etxez etxekoaren eta
ohiko kontenedorearen ateko zubia
dela, emaitza onak ematen dituena.
Eredu honen bi adibide on ditugu.
Adibide bat Frantzian dago, Saint-
Philbert-de-Bouaine herrian, Vendée
departamenduan (Etxarri baino
handixeagoa). Beste adibide bat
Bartzelonan dago, La Torre de
Claramunt herrian (Etxarri baino
txikixeagoa). Eta gerturago
etorrita, Ormaiztegiko esperientzia
ere aipatzekoa da.
- BEIRA orain arte bezala
jasotzea, iglu kolektiboen bidez.
- Gainerako GAI NAGUSIAK
(kartoia eta papera, ontzi arinak
eta errefusa), etxez etxe jasotzea,
etxarriarrek erabakitzen duten
sistemaren bidez: zein ontzi mota,
poltsak erabili bai/ez, ontziak non
jarri, zintzilikarioak bai/ez, zein
ordutegitan utzi…
4.- Behin sistema misto hau
probatua dagoela, Etxarriko
Udalak GALDETZEKO
PROZEDURA bat jarriko du
indarrean legealdi honetan,
jakiteko etxarriarrek zer iritzi
duten zaborrak biltzeko sistemaz.
Prozedura hori zein izanen den
Jarraipen Batzordean erabakiko
da, herritarren beharrak eta nahiak
ikusita.
udal buletina 11
A U Z O L A N I E N
partehartu@etxarriaranatz.com
Ereduak ikusteko:http://www.argia.com/albistea/auzolaneanzaborrikezetakonposthobea/inprimatuhttp://www.construible.es/noticiasDetalle.aspx?id=11269&c=1&utm_source=2185&utm_medium=Newsletterhttp://vimeo.com/54149857
Los dos partidos mayoritarios del Ayuntamiento de Etxarri
(Bi ldu y NaBai) han acordado una propuesta conjunta, para
que sea desarrol lada en el plan de participación que la
Mancomunidad pondrá en vigor. Precisamente, el tema de
los residuos exige un consenso y acuerdo político y social,
así como que los representantes municipales trabajen de
forma conjunta con los vecinos/as:
1 . - Crear en el Ayuntamiento una COMISIÓN DE
SEGUIMIENTO (Bildu-NaBai), para l legar a un acuerdo
sobre el tema de los residuos, así como para realizar un
seguimiento de todo el proceso.
2.- El trabajo de esta Comisión será durante los próximos
RECOGER Y DIVULGAR información sobre las opciones
existentes.
3.- En lo que respecta a la recogida de basuras se propone
un SISTEMA MIXTO:
- Para la recogida de MATERIA ORGÁNICA, dar a los/as
etxarriarras 3 opciones, para que cada vecino/a eli ja la que
crea más conveniente: autocompostaje, compostaje
colectivo, y recogida puerta a puerta. Este Ayuntamiento
realizará un trabajo especial para reforzar el COMPOSTAJE
COMUNITARIO.
- Realizar la recogida de VIDRIO como hasta ahora,
mediante iglúes colectivos.
- Recoger puerta a puerta el RESTO DE MATERIALES
PRINCIPALES (cartón y papel, recipientes l igeros y
rechazos), mediante el sistema que decidan los/as
vecinos/as de Etxarri: qué tipo de recipiente, uti l izar o no las
bolsas, dónde colocar los recipientes, colgadores sí/no, qué
horario establecer para dejarlosL
4.- Una vez que este sistema mixto esté probado, el
Ayuntamiento de Etxarri pondrá en marcha en esta
legislatura un PROCEDIMIENTO DE CONSULTA. En la
Comisión de Seguimiento se decidirá cuál será dicho
procedimiento, siempre teniendo en cuenta las necesidades
y deseos de los/as vecinos/as.
www.etxarriaranatz.com udal buletina1 2
A U Z O L A N I E N
Nota: si quieres obtener este boletín íntegramente en castellano, solicítalo en el ayuntamiento, o
descárgatelo de nuestra página web www.etxarriaranatz.com.
Batzarra en castellano(principalmente)Eguna: 2013/1 /10
Ordua: 21 :00
Tokia: Kultur Etxean.
BATZARRA: ZABOR-BILKETA ETXARRIN
Beraz, honetan guztian gehiago sakontzeko, Etxarriko
Udalak batzar batera deitzen ditu. Bertan Bildu eta
NaBaiko ordezkaria egonen dira, hainbat helbururekin:
- Informazioa zabaltzea.
- Zalantzak argitzea.
- Herritarren proposamenak jasotzea.
Batzarra euskarazEguna: 2013/1 /9
Ordua: 1 8:30
Tokia: Kultur Etxean.
Para profundizar más en todo ello, el Ayuntamiento de
Etxarri convoca a los vecinos/as a dos asambleas en la
Casa de Cutura (acudirán representantes de Bildu y NaBai):
Asamblea en euskera: 9 de enero, a las 1 8:30.Asamblea en castellano (principalmente): 1 0 de enero, alas 21 :00.
Geronen zaborraren ardura har dezagun!
Zorretan gaude Ama Lurrarrekin!
top related