artea

Post on 05-Aug-2015

457 Views

Category:

Documents

6 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

GIZARTEKO ESTEREOTIPOAK

Egileak:

Axier Agote

Uxoa Irigoien

Joseba Maiza

Maite Matxain

SARRERA

Gure proposamena honako hau da: artearen bidez gizartean nagusi izan diren eta egun ere badiren estereotipoak lantzea. Horretarako, garai jakin bateko autore bat hautatu eta bere artelanak eta garaiko komunikabideen eragina aztertu ditugu.

NORI ZUZENDUA

Seigarren mailako ikasleei zuzendua dago, 11-12 urteko haurrei alegia. Haur bakoitza bere nortasuna eraikitzen ari den adin honetan, ezinbestekoa da norberak bere buruaz duen ikuspegi fisiko eta psikologikoa ahal den heinean positiboa izatea.

HELBURUAK

1. Gizarteko estereotipoak modu desberdin batean lantzea: artea erabiliz, ikasleen partehartzea bultzatuz eta betiko hitzaldietatik urrunduz.

2. Haurren jarrera kritikoa bultzatu.

3. Artea gizartearen islada garbia dela erakutsi.

ARTELANAK

Jarduera honetan ikasleek autore ezberdinen artelanak ikusteko aukera izango dute. Garai desberdinetakoak direnez gizartean izan diren estereotipo desberdinak erakusten dituzte. Artelanak ikusi ostean, haurrei honako galdera hauek egingo genizkieke: - Zer garaitakoak dira artelan hauek?- Zer ikus daiteke bertan?- Zein atsegin duzue gehien? Zergatik?- Ze artelanek isladatzen du gaur egungo estereotipoa?

BOTERO

MANET

BOTTICELLI

KULTURA EZBERDINETAKO EMAKUEMEEN ESTEREOTIPOAK

Jarraian ikasleei, kultura ezberdinetan emakumearen irudiaz duten ikuspuntua azalduko genieke. Horretarako, herrialde ezberdinetako aldizkariak aukeratu ditugu, horiek baitira kultura bakoitzean nagusitzen den estereotipoaren islada.

Argazkiak ikusi ondoren, haurrei aldizkari ezberdinen artean ze ezberdintasun dauden galdetuko genieke. Ondoren, nolabaiteko sailkapen bat egingo genuke sei neska horiek kulturaren arabera sailkatuz.

Behin hori gauzatzean, aldizkarietan agertzen diren emakumeak artelanetan ikusitakoekin erlazionatzen saiatu eta arrazoitzeko eskatuko diegu.

Ariketa honetan, ikasleei errealitatean emakumeak nola ikusten dituzten eskatuko diegu. Horretarako marrazki bat egin beharko dute.

ERREALITATEAREN IRUDIKAPENA

EZTABAIDA

Marrazkien ondoren, bakoitzak egin duen artelanaren inguruan azalpen bat eman beharko du. Jarraian, marrazkiek amankomunean dituzten alderdiak landuko ditugu eta baita ezberdinak direnak ere.

Hortik, eztabaida bultzatuko genuke, honako galdera honen haritik.

ALDIZKARIETAKO ESTEREOTIPOAK ERREALITATEAREKIN BAT AL DATOZ?

top related