annanen irteerako galderak

Post on 19-Jan-2017

250 Views

Category:

News & Politics

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

8 Harian IGANDEKO BERRIA

2016ko urriaren 16ad

Aieteko konferentzia: 5. urteurrenaOroitzapenak

Enekoitz Esnaola

D iru iturriak urte-ro pixka bat be-heraka zihoaze-la-eta Lokarriherritar sareko

langileek 2009an soldatak jaisteaerabaki zuten, inor kalera bidalibeharrean, baina lana ugari izanarren opor egunak hartzen zituz-ten, baita 2011ko uda mugitu har-tan ere. Esaterako, Paul Rios ko-ordinatzailea Cadizko kostan(Andaluzia, Espainia) zegoenoporretan duela bost urtekoabuztuan, Euskal Herritik 1.100kilometrotara, baina burua EuskalHerrian zeukan: Donostian, Aiete-ko Bakearen Etxean, laster zutennazioarteko konferentzia bat, oso-oso garrantzitsua izan zitekeena.Cadiztik sarri deitzen zion BrianCurrin bitartekariari, ea gauzaknola zeuden. Batzuetan ederkizeuden, besteetan ez hainbeste.

Currinek esana zien irailaren15ean egingo zela konferentzia,baina gero, artean «baldintza ego-kiak» ez zeudela-eta, urriaren17rako finkatu zuten. Irailaren bu-kaeran erabaki zuten eguna. Lo-karrikoek informazio hori HNTHarremanetarako NazioartekoTaldeko kide gehienei mintzatokibatetik deituta jakinarazi zien; segurtasun kontuengatik, noski.

Lokarriri eman zioten antolake-taren parte teknikoaren ardura. Biaste zeuzkaten. Aieteko jauregibarruko zeregin guztien arduraAitziber Blancok hartu zuen.«Jauregiak xume egon behar zue-la esan ziguten. Aurreko egunetanaltzariak-eta atera genituen, etabilera gela baterako sofa txikiakalokatu genituen». Batzarrekoaretoak –Ghandi izenekoak–eman zien buruhausterik. Espazioarazoa aurreikusita, Riosek topa-keta Kursaalean egitea proposatuzuen, baina ezezkoa eman zioten,Aieteko etxea bakearen sinboloadela esanda. Gonbidapen aldetik,beraz, zorrotz ibiltzea tokatu zi-tzaien. Behin betiko datua: 54 la-gun sartuko ziren batzar aretoan.

Blancok segitzen zuen han denadoitzen: «Areto txiki hartan logo-tipoak garbi ikusi behar ziren, eta

argazki nagusietarako JonathanPowell, Kofi Annan eta horiek on-do ikusi behar ziren, eta denak, seipertsonalitateak». Miguel Izuk(EB) badauka kexa bat: «Nafarro-ako ordezkariok izkin batean jarrigintuzten, eta ez ginen azaldu ar-gazki gehienetan».

Besteak beste, profesional ba-tzuen laguntza jaso zuten Lokarri-koek. Lorezain batena, adibidez.«Hark zioen logika bat behar zu-tela loreek. Halako lore leku hone-tan, bestea han, hemen gehiago,han gutxiago. Ez genuen berehalapentsatuko horrenbeste xeheta-sun izango zirenik», dio Blancok.

Urriaren 11n aurkeztu zutenkonferentzia hedabideen aurrean,hantxe. Artean, ordea, nazioarte-ko pertsona ospetsu guztiak lotze-ke zituzten; Lokarrik zekiena zenPowell, Gerry Adams eta BertieAhern etorriko zirela. Beste hiru-ren berri urriaren 15eko prentsau-rrekoa baino ordubete lehenago

izan zuen, eta presaka aritu zenprentsa dosierrerako Annan, Pie-rre Joxe eta Gro Harlemen biogra-fiak prestatzen eta itzultzen.

Komunikazio taldean borbo-rrean egoteaz gain, protokolo etasegurtasun taldeak gogor ari zirenbeharrean. Gorka Espiau Elkarri-ko kide ohiaren laguntza zutenhor. Elkarriren garaitik bazuen es-perientzia bat horretan, eta geroJuan Jose Ibarretxe lehendakaria-ren Jaurlaritzan antzeko lanetanibili zen. «Guztietako antolaketanertzain talde berarekin topo eginnuen». Aieten Ertzaintzaren se-gurtasun arduradun aritu zenak1995ean Albert Reynolds Irlanda-ko lehen ministro ohiak egindakobisitan gorbata nola lotzen denerakutsi zion Espiauri. Askotanbildu zen Jaurlaritzako Herrizain-go Sailarekin; Rodolfo Aresenare-

kin (PSE-EE). «Powell, Ahern,Adams eta Harlem egunean ber-tan heldu ziren Euskal Herrira,Loiuko aireportura [Bizkaia], eta,halako pertsona ospetsuak dato-zenean, segurtasun kontuenga-tik-eta Jaurlaritza behartuta dagohaientzat talde berezia jartzera.Auto blindatuak haren kontu izanziren. Hor ez zen arazorik izan.Bestela ere ez, oro har, PSEk ez bai-tzuen konferentzia oztopatu nahi,baina babesten ari zen bezala ager-tzerik ez zuen nahi izan».

Espainiar laguntzaileaAnnan aurreko egunean helduzen, urriaren 16an, hura ere Loiu-ra. Espiauk hartu zuen. «Espai-niar laguntzaile batekin etorri zen.Nazioarteko bilkuretan-eta gukbehintzat espainiar jendearekin ezdugu esperientzia onik izan, bainaAnnanen laguntzailea oso ondoportatu zen gurekin. Serioa zen,maila handikoa». Konferentzia

baino ordu batzuk lehe-nago Aresekin bildu zenAnnan, Donostian, Are-sek berak eskatuta. Bileraez zen jendaurrekoa izan,Aresek eskatuta, baina ja-kin zen egin zela, Aresekfiltratuta, Lokarriko kideohiek ziurtatu dutenez.Ez dago argazkirik. He-rrizaingo Sailak zioen

«bilera laburra» izan zela.Patxi Lopez (PSE-EE) Jaurlari-

tzako lehendakaria AEBetan zego-en, New Yorken, bisita ofizial ba-tean. «Distantzia bati eutsi nahizion», dio Riosek; «ulertezinazen, ordea». Aldiz, alderdi modu-ra PSEk hartua zeukan Aieten ego-teko erabakia. Urriaren 12ko deibat du gogoan Riosek: «Hispani-tate Egunez familiarekin martxaneurtu batean nintzela, Aresekdeitu zidan. PSE publikoki ari zenesaten ez zuela erabakia Aieterajoan ala ez, baina niri urriaren 12anAresek azaldu zidan ez kezkatze-ko, Aieten izango zela PSE».

Urriak 17, konferentziaren egu-na, astelehenarekin. Riosek Aiete-ko hotel batean igaro zuen gaua.Azken bi asteetan hamar bat aldizgeratu zen han, Donostiatik bizile-ku Algortara (Getxo, Bizkaia) buel-

taka ibili beharrean. «Ondo» eginzuen lo, eta trajea jantzi zuen.«Iñaki Anasagastik artikulu bate-an eskatu zidan jartzeko gorbata».

Eguerdian hasi ziren Euskal He-rriko eragileak iristen. Aurreneta-koa, Uxue Barkos (Geroa Bai).Unai Sordo ere (CCOO) han zen:«Ainhoa Etxaiderekin [LAB] bate-ra sartu nintzen Aieteko parke-an». Adoldo Muñoz ere (ELA) hanzen. Hari ezker abertzaleko kidebatek bi aste lehenago iragarri zionkonferentzia egongo zela; «Gas-teizko taberna batean esan zidan,larunbat batez, goizeko zortzietanhitzordua jarrita!». Euskal eragi-leak ailegatzen ari ziren, eta argaz-ki eta telebista kamerariak jo etasu zebiltzan, are gehiago Rufi Etxe-berria (ezker abertzalea) heldu ze-nean, ohi ez bezala gorbatarekinbaitzegoen. «Nazioarteko eragile-ek esan zidaten aurrez: ‘Aieteragorbatarekin joan behar duzu’.Espresuki erosi nuen», aitortu duEtxeberriak. Pello Urizar ere (EA)harritu zen hala ikustean: «Rufikesana zidan ezker abertzalekoekgorbata janzten dutela atzerrirajoaten direnean, eta bromatan gal-detu nion ea Aiete atzerria den.‘Bai, atzerria duk…’». Izuk dio«ordezkari ezezagunei kasurik»ez zietela egin kamelariek.

Nazioarteko pertsona ospetsuakiritsi artean, besteek hitz-asper-tuetarako kafea pastekin eta pin-txo beroak zituzten. Sordok gogo-ratu duenez, elkarrizketa «osogurutzatua» izan zen, giro one-koa, «batzuen arteko harremanaona ez izan arren». «Poztasun ko-lektibotzat» jo du momentu huraFrederique Espagnacek (PS).

Antolaketan ez zegoen inprobi-saziorik. «Biziki zehatza zen, pro-tokolo trinkoa», oroitu da MaxBrisson (orduan, UMPn). Curringoizetik zegoen Aieten, eta gogoandu dena ondo zihoala egiaztatzenaritu zela; «gainera, egun zoraga-rria atera zen, eguzkitsua. Oso iru-di politak dauzkat gordeta». Ikus-min handiaren seinale da hedabi-deetako 225 langile kreditatu iza-na. Aretoan sartu ziren lagunezgain, haien laguntzaileak-eta Aie-ten ziren. Joseba Aurrekoetxeak(EAJ) espero ez zuen bat ikusi zuen:

2011ko urriaren 17a: Aieteko Adierazpena. Urriaren 20a: ETAren agiria. Egun beteak.Detaileetarako aukera gutxi. Hemen, bost urtera, konferentziako gauza txiki batzuk.

Annanen irteerako galdera

1

Lokarrik hartu zuen partetekniko guztiaren ardura. «Ezgenuen pentsatzen hainbestexehetasun izango zirenik»

Annanek, alde egitean, Espiauondoan zeukan, eta galdetuzion: «Zuk uste gaurkoakzerbaitetarako balioko duela?»

top related