alkateen agerraldia

1
Zubieta inguruko alkateen adierazpena errauskailuaren inguruan Duela sei urte, 2007an, Gipuzkoako errauskailua Zubietan egitea onartu zuten herrialdeko erakundeek. Inguruko herriei ez ziguten ezer galdetu, ez zuten inongo erreferendumik egin: geure etxe ondoan errauskailua jartzea erabaki zuten, eta errauste planta eraikitzeko prozesu luzearen lehen urratsak ematen hasi ziren. Hemen gauden alkateok, gure herritarrekiko dugun gure ardurari eutsiz, eta guregana etortzen diren herritarren arduragatik, errausketa plantari buruzko eztabaida publikoan parte hartzera behartuta sentitzen gara. Hondakinak erretzea pertsonen osasunerako oso arriskutsua da. Errausketa plantek inguruan bizi diren bizilagunen osasuna arriskuan jartzen dute. Hori frogatu dute azken urteotan publiko egin diren ikerketa desberdinek. Errausketa plantek sortzen dituzten keak eta hondakinak toxikoak dira, inguruko herriei erasaten diete eta, horren ondorioz, patologia desberdinen kopurua areagotzen da. Eta frogatua dago ere minbiziagatiko heriotza tasa handiagoa dela erraustegi planten inguruan dauden herrietan. Azken hilabeteotan errauskailua egiteko lanak geldirik egon dira. Baina inguruko herritarrentzat mehatxua hor dago oraindik ere: ez dugu mamua uxatzerik lortu, bertatik bertara dugu, etxe alboan. Horregatik, proiektu hau behin betiko amaitzeko garaia dela uste dugu. Are gehiago, errauskailuen eraginaren inguruan egindako azken ikerketaren ondorioei erreparatzen badiegu: Madrilgo Carlos III Institutuko ikerlariek berriki adierazi dutenez, errausketak nabarmen handitzen du minbizia izateko aukera inguruko herritarren artean. Ez da guk esana, ikerlariek esana baizik. Gure herritarrek ez dute halakorik merezi. Inork ez du halakorik merezi. Gure mezua, beraz, garbia da: errauskailurik ez. Ez Zubietan, ez Zarautzen, ez Tolosan, ez Azpeitian, ez Legazpin, ez Bergaran, ez Beasainen, ez Donostian. Ez dugu errauskailurik nahi; inon ez. Errauskailua ez da inola ere hondakinen arazoaren konponbidea. Are okerrago: ezer ere ez konpontzeaz gain, mehatxua da pertsonen osasunerako eta ingurumenerako. Gipuzkoako jendarte osoari dei zuzena egin nahi diogu, beraz: arduraz joka dezagun denok, kontuan har dezagun ikerlarien iritzia eta utz dezagun alde batera, behingoz eta behin betirako, errausketaren aukera. Dei hori, bereziki, gipuzkoarren ordezkari politikoei eta herrialdeko erakundeei egin nahi diegu: berma ezazue herritarron osasunerako eskubidea eta bukatutzat eman ezazue, lehenbailehen, errauste planta egiteko proiektua, inork ez duelako etxe ondoan halakorik izan nahi eta alternatibak egon badaudelako. Errauskailurik ez: ez Zubietan, ez beste inon. ZUBIETA INGURUKO ALKATEAK: - Alazne Olaizola (Zubieta auzo-herriko alkatea) - Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea) - Mertxe Aizpurua (Usurbilgo alkatea) - Pablo Barrio (Lasarte-Oriako Alkatea - Ana Carrere (Andoaingo alkatea) - Andoni Gartzia (Astigarragako alkatea) - Luix Intxauspe (Hernaniko alkatea)

Upload: astigarragako-udala

Post on 14-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Zubieta inguruko alkateen agerraldia

TRANSCRIPT

Zubieta inguruko alkateen adierazpena errauskailuaren inguruan

Duela sei urte, 2007an, Gipuzkoako errauskailua Zubietan egitea onartu zuten herrialdeko

erakundeek. Inguruko herriei ez ziguten ezer galdetu, ez zuten inongo erreferendumik egin: geure

etxe ondoan errauskailua jartzea erabaki zuten, eta errauste planta eraikitzeko prozesu luzearen

lehen urratsak ematen hasi ziren.

Hemen gauden alkateok, gure herritarrekiko dugun gure ardurari eutsiz, eta guregana etortzen diren

herritarren arduragatik, errausketa plantari buruzko eztabaida publikoan parte hartzera behartuta

sentitzen gara.

Hondakinak erretzea pertsonen osasunerako oso arriskutsua da. Errausketa plantek inguruan bizi

diren bizilagunen osasuna arriskuan jartzen dute. Hori frogatu dute azken urteotan publiko egin diren

ikerketa desberdinek. Errausketa plantek sortzen dituzten keak eta hondakinak toxikoak dira,

inguruko herriei erasaten diete eta, horren ondorioz, patologia desberdinen kopurua areagotzen da.

Eta frogatua dago ere minbiziagatiko heriotza tasa handiagoa dela erraustegi planten inguruan

dauden herrietan.

Azken hilabeteotan errauskailua egiteko lanak geldirik egon dira. Baina inguruko herritarrentzat

mehatxua hor dago oraindik ere: ez dugu mamua uxatzerik lortu, bertatik bertara dugu, etxe alboan.

Horregatik, proiektu hau behin betiko amaitzeko garaia dela uste dugu. Are gehiago, errauskailuen

eraginaren inguruan egindako azken ikerketaren ondorioei erreparatzen badiegu: Madrilgo Carlos III

Institutuko ikerlariek berriki adierazi dutenez, errausketak nabarmen handitzen du minbizia izateko

aukera inguruko herritarren artean. Ez da guk esana, ikerlariek esana baizik. Gure herritarrek ez dute

halakorik merezi. Inork ez du halakorik merezi.

Gure mezua, beraz, garbia da: errauskailurik ez. Ez Zubietan, ez Zarautzen, ez Tolosan, ez Azpeitian,

ez Legazpin, ez Bergaran, ez Beasainen, ez Donostian. Ez dugu errauskailurik nahi; inon ez.

Errauskailua ez da inola ere hondakinen arazoaren konponbidea. Are okerrago: ezer ere ez

konpontzeaz gain, mehatxua da pertsonen osasunerako eta ingurumenerako. Gipuzkoako jendarte

osoari dei zuzena egin nahi diogu, beraz: arduraz joka dezagun denok, kontuan har dezagun

ikerlarien iritzia eta utz dezagun alde batera, behingoz eta behin betirako, errausketaren aukera. Dei

hori, bereziki, gipuzkoarren ordezkari politikoei eta herrialdeko erakundeei egin nahi diegu: berma

ezazue herritarron osasunerako eskubidea eta bukatutzat eman ezazue, lehenbailehen, errauste

planta egiteko proiektua, inork ez duelako etxe ondoan halakorik izan nahi eta alternatibak egon

badaudelako. Errauskailurik ez: ez Zubietan, ez beste inon.

ZUBIETA INGURUKO ALKATEAK:

- Alazne Olaizola (Zubieta auzo-herriko alkatea)

- Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea)

- Mertxe Aizpurua (Usurbilgo alkatea)

- Pablo Barrio (Lasarte-Oriako Alkatea

- Ana Carrere (Andoaingo alkatea)

- Andoni Gartzia (Astigarragako alkatea)

- Luix Intxauspe (Hernaniko alkatea)