ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · ahozkotasuna soziolinguistikaren...

25
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Soziolinguistikaren ikuspegitik ahozkotasunaren gaia Euskal Herrian zein neurritan landu den aztertuko dugu. Euskal soziolinguistikaren hastapenetan ahozkotasuna ez zen gehien jorratutako gaien artean kokatu, lehentasunak beste esparru batzuetan zeudelako. Hiztunen kopurua ugaldu eta hizkuntza normalizazio prozesuak aurrera egin ahala, ordea, gero eta interes handiagoa azaldu da eus- kalgintzan erabilitako hizkuntzaren nolakotasunaren eta ahozkotasunaren inguruan. Era berean, hizkuntza kalitatea edo kode nahasketa bezalako gaiek garrantzi handiagoa hartu dute soziolinguistika ikergaietan. Artikuluan zehar, ahozkotasunaren lanketak euskararen erabileran duen garrantzia nabarmenduko da eta lan-ildo zehatzak proposatuko dira. Hitz gakoak: soziolinguistika, ahozkotasuna, kalitatea, erabilpena, tipologiak, euskara kolokiala Abstract. We will be examining the extent of the subject of orality in the Basque Country from the so- ciolinguistic perspective. Orality was not among the most developed subjects in the early days of Basque sociolinguistics, because the priorities were to be found in other spheres. As the number of speakers has increased and the normalisation processes have advanced, increasing interest has emerged surrounding the quality of the language used in Basque language activity and orality. At the same time, subjects such as language quality or code-mixing have become increasingly important in the subjects of research in so- ciolinguistics. Throughout the article the importance that developing orality has in Basque use will be highlighted and specific lines of work will be proposed.Key words: sociolinguistics, orality, quality, use, typologies, colloquial Basque. Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik Kike Amonarriz Gorria Soziolinguista

Upload: others

Post on 25-Aug-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Soziolinguistikaren ikuspegitik ahozkotasunaren gaia Euskal Herrian zein neurritan landuden aztertuko dugu. Euskal soziolinguistikaren hastapenetan ahozkotasuna ez zen gehien jorratutakogaien artean kokatu, lehentasunak beste esparru batzuetan zeudelako. Hiztunen kopurua ugaldu etahizkuntza normalizazio prozesuak aurrera egin ahala, ordea, gero eta interes handiagoa azaldu da eus-kalgintzan erabilitako hizkuntzaren nolakotasunaren eta ahozkotasunaren inguruan. Era berean, hizkuntzakalitatea edo kode nahasketa bezalako gaiek garrantzi handiagoa hartu dute soziolinguistika ikergaietan.Artikuluan zehar, ahozkotasunaren lanketak euskararen erabileran duen garrantzia nabarmenduko daeta lan-ildo zehatzak proposatuko dira. • Hitz gakoak: soziolinguistika, ahozkotasuna, kalitatea, erabilpena,

tipologiak, euskara kolokiala

Abstract. We will be examining the extent of the subject of orality in the Basque Country from the so-ciolinguistic perspective. Orality was not among the most developed subjects in the early days of Basquesociolinguistics, because the priorities were to be found in other spheres. As the number of speakers hasincreased and the normalisation processes have advanced, increasing interest has emerged surroundingthe quality of the language used in Basque language activity and orality. At the same time, subjects suchas language quality or code-mixing have become increasingly important in the subjects of research in so-ciolinguistics. Throughout the article the importance that developing orality has in Basque use will behighlighted and specific lines of work will be proposed.• Key words: sociolinguistics, orality, quality, use,

typologies, colloquial Basque.

Ahozkotasuna soziolinguistikarenbehatokitik

Kike Amonarriz Gorria

Soziolinguista

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 103

Page 2: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

ATArIKoA

y

Ikastaroaren antolatzaileek gaia lantzeko proposatu zidatenean baiezkoaerantzun nuen, ohartu nintzelako, aldez edo moldez, ahozkotasuna etasoziolinguistika uztartu ditudala nire jarduera profesionalaren etapaeta egitasmo gehienetan: txiste kontalari aritu nintzenean, “Hizkuntzakalitatea”ri buruzko txostena lantzean, “Zazpiak Batman” kolektiboarenhitzaldi eta argitalpenetan, HIZNET ikastaroan jorratzen dudan “Gaztehizkerak eta hizkuntza kalitatea” gaian, han-hemenka bideratutakoegitasmo, emandako hitzaldi edo izandako elkarrizketetan eta nola ez,telebistako programetan: Txiskola, Mihiluze edo Tribuaren berbak, esatebaterako.

Baina proposatu didaten begiratua berria da niretzat. Eta nondik heldupentsatzen jarrita, berehala sortu dira galderak: noiztik jorratu da ahoz-kotasunaren gaia soziolinguistikaren ikuspegitik? Bere gaitzat hartu aldute euskal soziolinguistek? Soziolinguistikak aintzat hartu beharrekogaia al da? Zergatik ez da gehiago landu orain arte?

Eta hasteko konstatazio bat: ahozkotasunaren inguruko interesa, oraindikere, irakaskuntzan fokalizatzen da. Horren froga, ikastaroaren ia partaideguztiak irakaskuntzarekin lotura estua duten pertsonak izatea.

SoZIolInGuISTIKA eTA AhoZKoTASunA: ZerTAZArI GAren

y

“Soziolinguistika eskuliburua”n honela definitzen da zientziaren adarhau:

“Gizartearen eta hizkuntzaren arteko elkarreragina aztertzen du. Bi soziolinguistika

ezberdin bereiz daitezke: aztergai nagusia hizkuntza bera duena, bata eta hiz-

kuntza entitate sozial moduan hartzen duena, bestea. Lehenengoa hizkuntza-

laritzatik hurbilago dago; bigarrena, aldiz soziologiatik”.

Euskarazko Wikipediak esaten digu adiera hertsian, soziolinguistikahizkuntzalaritzaren adarra dela eta hizkuntzak jendartean dituenarazoez arduratzen dela (argotak, haur hizkerak, etab.). Adiera zabalean,aldiz, hizkuntza eta gizartea harremanetan jartzen duen oro hartukoluke bere baitan. Ingelesezkoan berriz soziolinguistika eta hizkuntzarensoziologia honela bereizten dira: soziolinguistikak hizkuntzak gizarteanduen eragina aztertzen du eta hizkuntzaren soziologiak gizarteak hiz-kuntzarengan duen eragina.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ahozkotasunareningurukointeresa,oraindik ere,irakaskuntzanfokalizatzen da.Horren froga,ikastaroaren iapartaide guztiakirakaskuntza-rekin loturaestua dutenpertsonak izatea.

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 104

Page 3: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Euskalgintzan soziolinguistika zer den galdetuz gero, ziur naiz,erantzunek euskarazko adiera zabalaren alde joko luketela eta gehiagohurbilduko liratekeela sociology of language-ra sociolinguistics-era baino.Izan ere, Euskal Herrian, hizkuntzaren egitate soziala aztertzeko etaeuskararen egoeraren eraldaketarako erabili nahi izan den soziolinguistikagailendu da. Jarrerak, ezagupen-mailak eta erabilera ikertu dira batezere, beti ere euskararen normalizazioa helburu; eta ez zaio horrenbestebegiratu erabilitako euskararen nolakotasunari.

Horretan, eragina izan du, nire ustez, Soziolinguistikak edo HizkuntzaPlangintzak ez dutela izan eta gaur egun ere ez dutela, unibertsitatemailan beharko luketen lekua. Euskal Herriko hizkuntza normalizazioprozesuak duen garrantzia eta nazioartean duen eta izan dezakeenoihartzuna kontutan izanik, behar eta mereziko lukeena baino askozere garrantzi gutxiago du Euskal Herriko unibertsitateetako eskaintzaakademikoan. Horrek ekarri du, ikerketa soziolinguistikoa, neurri handibatean, erakunde publikoetatik eta euskalgintzatik bultzatu izana, etaberaien behar eta lehentasunetara egokitua izatea.

Testuinguru honetan, zenbait lekutan soziolinguistikaren ikergaiak izandirenak (hizkeren bilakaera edo soziolektoak, esate baterako), EuskalHerrian gai linguistikotzat jo izan dira maiz eta ez dira aztertu sozio-linguistikaren ikuspegitik. Ahozkotasuna, hizkuntzalariek edo didakti-kariek jorratu beharreko gai gisa ikusi izan da, eta ez soziolinguistikatikjorratu beharreko gaitzat.

AhoZKoTASunA euSKAl SoZIolInGuISTIKAn

y

Euskal Herrian ikerketa soziolinguistikoen aitzindari izan zen SIADECOeta bertan, bereziki, Iñaki Larrañaga. Garai hartan abiatu zituzten langarrantzitsuenen artean daude ”Euskararen liburu zuria” (1978), ”Hiz-kuntza borroka Euskal Herrian” (1979) eta ondorengo urteetan Gipuzkoanaurrena eta hainbat udalerritan ondoren burututako azterketa soziolin-guistikoak. Ikerketa horiek guztiak, hizkuntza planifikazioari eta eus-kararen estatusaren hobekuntzari begira egin ziren. Eta hurrengo ha-markadetan, administrazio publikoek edo herri mugimenduek eragindalandutako soziolinguistika ere bide beretik joan zen.

Euskal Herrian, soziolinguistikaren inguruko lehen biltzar garrantzitsuaGetxon egin zen 1984. urtean, soziolinguista euskaldunak, katalanaketa gailegoak biltzen zituen ”Iruñean sortua” taldeak bultzaturik. Anto-latzaileen artean, besteak beste, Txillardegi, Mari Jose Azurmendi, Pakita

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 105

Page 4: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Arregi eta Joanmari Torrealdai izan ziren eta partaideen artean, LluisAracil, José María Sánchez Carrión, Txepetx, edo William F. Mackey.Bertako antolaketa batzordean esku hartzea egokitu zitzaidanez, esandezaket, ahozkotasunaren gaia orduko kezka eta lehentasunetatik urrunzegoela. Batzarreko ekarpenak biltzen dituen liburuan ahozkotasunakduen aipamen zuzen bakarra, Itziar Idiazabalena da. Uste dut, bertanirakurri zuen ”Euskara eta eskola” ponentziaren zati honek oso ondoislatzen duela orduan gaiaren inguruan gehienok genuen ikuspegia:

”Euskaldunek ere beharrezkoa dute hizkuntza eredu jantziak menderatzea eta

zerregin garrantzitsu hori behar du gure eskolak ardatz bezala”. Baina ezin

eskatu eskolari gaur gaurkoz behintzat, jolaserako, kaleko berriketarako,

adarra jotzeko euskara ere erakustea.” Eta aurreraxeago: ”Ez da kasualitatea

behar bada euskararen ikerketa osoan euskara mintzatuari atxikirik eginiko lan

gehienak —guztiak ez esatearren— idatziari lotu zaizkiola, ortografia dala,

esaldiaren joskera dala, hiztegiak dirala.” (Azpimarra nirea da).

Estatusari dagokionez, orduko lehentasunak eta eztabaidagaiak euskararenofizialtasuna eta lege babesa, normalizazio prozesuaren erakundetzea,hiztunak lortzea, euskarazko ereduak zabaltzea eta eremu sozio-fun-tzionalak irabaztea ziren. Corpusaren inguruan, batua finkatu eta za-baltzea, eta horretarako behar ziren terminologia, testu-liburuak,hiztegiak etab. lantzea. Erabilera informalak edo ahozkotasuna ezzeuden jorratu beharreko lan-ildo garrantzitsuenen artean.

Ezin dugu ahaztu, bestalde, euskaldunak bitan zatitu gintuen euskarabatuari buruzko eztabaidatik gentozela. Eztabaida horretan, euskalkiendefentsa eta ahozkotasunaren bandera batuaren aurkakoen esku geratuziren. Euskal soziolinguistikaren aitzindari eta bultzatzaileen artean,zer esanik ez, batuaren aldeko jarrera erabatekoa zen. Gerra hartanaukera asko galdu genuen, ordea: euskara jatorra prestigiatu eta hobetotransmititzeko aukera, estandarra euskalkien ekarpenekin gehiago etamodu orekatuagoan aberastekoa, edo estandar malguagoa eta erregistrogehiagokoa egitekoa. Gaur egungo belaunaldia, oharkabean bada ere,aurreko belaunaldiaren bi ikuspegi kontrajarri haien arteko sintesiarenbila ote dabilen susmoa dut.

Eta erantsiko nuke garai hartan aurreikusten eta benetan sinisten zelaikasleek euskara ikasiz gero, kalean ere euskaraz egingo zutela etabehin euskara formala ikasiz gero, informalaz erraz jabetuko zirela. Ezda harritzekoa, beraz, ahozkotasunaren gaia erabat alboratuta egotea.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eta erantsikonuke garaihartanaurreikusten etabenetan sinistenzela ikasleekeuskara ikasizgero, kalean ereeuskaraz egingozutela eta behineuskara formalaikasiz gero,informalaz errazjabetuko zirela.Ez daharritzekoa,beraz,ahozkotasunarengaia erabatalboratutaegotea.

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 106

Page 5: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Baina, joan den mende amaieran, uste hauek erlatibizatzen eta lehenta-sunak aldatzen joan ziren:

— Euskara batuaren onarpena orokortu egin zen gizartean. — Batua, abiadura handian zabaldu zen ia esparru guztietara: ad-ministrazioa, hezkuntza, hedabideak… Baina teilatua osatzen ariginela, ura “soto”tik hasi zitzaigun sartzen —Mikel Zalbidek aipatuohi duen metafora erabiliz—, eta kezka erabilera formaletatikerabilera informalera lerratzen hasi zen.— Hiztunen tipologiak aldatu egin ziren. 60ko hamarkadan gazte gehienak erdaldunak ziren eta gazte eus-kaldunen artean gehienak euskara etxean jasotakoak. Mendeamaieran, aldiz, gazte gehienak familia erdaldunetan hazitako eus-kalkirik gabeko euskaldun berriak ziren.— Irakaskuntzan ez ziren aurreikuspenak bete.Eguneroko errealitateak eta egindako ikerketek erakusten zuten, Dereduko ikasleen euskara maila eta erabilera, ez zirela espero edonahi zirenak. Maila formalean aritzeko gaitasuna lortu arren —lortzen zutenek—, ikasle askok —batez ere eremu erdaldunetako-ek— edo ez zuten euskaraz egiten edo zailtasunak zituzten mailakolokialean euskaraz aritzeko.— ”Euskañol”aren eta ”frantseuskara”ren erabilera orokortu egin zen. Euskara ”erreala” kezka iturri bihurtu zen. Euskaraz ari ziren gazteenartean, kode nahasketaren erabilera orokortu egin zen, baita eremueuskaldunetan ere, askotan zaila izanik erabakitzea euskaraz ku-tsatutako erdara edo erdaraz kutsatutako euskara ote zen. — Mende honen hasieratik, bestalde, euskalkien edo hizkera kolo-kialen aldeko joerak indartu egin dira, eztabaida hau irakaskuntzaraeta hedabideetara ere heldu delarik.

Kezka eta helburu nagusia hiztun berriak sortzea izatetik, pare bat ha-markadetan, erabilera eza edo erabilitako euskara bera izatera pasazen. Horren eraginez, hizkuntza kalitatea edo ahozkotasuna bezalakokontzeptuak gero eta maizago hasi ziren agertzen euskaltzaleen idazkieta hausnarketetan.

Orduan hasi ginen ohartzen, ikastetik erabiltzera uste genuena bainoamildegi handiagoa zegoela eta jauzi hori uste baino konplexuagoa zela.Eta egoera minoritarioan dagoen hizkuntzaren hedapenak, berekin ekarriohi duela hedatzen den hizkuntzaren “kalitate”aren galera nolabaitekoa,erdararen kutsaduragatik bereziki, baina baita ere, barruko faktoreengatik.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Page 6: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Baina gai guztietan gertatu ohi den bezala, honetan ere izan dira aitzindariak.Lantzen ari garen aztergaietako asko, oso antzeko formulazioekin jorratuzituzten duela 30 bat urte Koldo Izagirre eta Anjel Lertxundi idazleek.Honela zioen Koldo Izagirrek “Euskal lokuzioak” liburuan (1981):

“Lizardik baino prosa “hobeagoa” idazten du gaur edozein gaztek, baina inork

ez du haren grazia (…) Mintza eta idazketa korrekto bat ahalegindu gara

egiten, estilorik gabeko bat, jardun neutro bat, mintza eta idazketa inuzentaren

bila. Eta beharrezkoa zen. Bizitasuna sakrifikatu behar zen korrektotasunaren

truke, euskara biziko bazen”.

Anjel Lertxundik 1982an, hizkuntza eskolan zerbait pasibo bezalahartzen zela azaldu zuen “Haur literaturaz” liburuan. Haurrak ez zirelamotibatzen, eskolak imitazioari bakarrik ematen ziola garrantzia etahaurrek ez zutela hiztegiaren posibilitate aberatsik jasotzen. Gero etaespresibitate gutxiagoko hizkuntza mintzatzen zela eta erreferentziamundu berririk ez ginela sortzen ari:

“Gero eta konzienteagoak gara gure ikasleek hizkuntza pobrea, errekursorik

gabea darabiltela. Jode eta ostia bezalakoak ez dira takoak gure neska-

mutilen ahotan, espresio faltaren makuluak baizik.”

Bestalde, Mikel Zalbidek “Eskola-munduan erabiltzen den euskara: egungoegoera eta zenbait hobekuntza-bide” artikulua argitaratu zuen Euskera al-dizkarian 1994an, maiz aipatu izan ditugun ideia hauek plazaratuz:familia euskaldunetako haur asko sena galduz zihoala, ideiak euskarazazaltzeko gaitasuna erasanda zutela, kode-nahasketa aspaldiko kontuazela edo zuzentasunak ezin zuela erabilera trabatu.

Ahozkotasunaren lanketak hizkuntzaren erabileran duen garrantziazjabetzen joan garen heinean, garrantzi handixeagoa hartu du euskal so-ziolinguistikan ere, gaiaren inguruko ikerketak oraindik gutxi izanarren. BAT 87/88 aldizkariaren “Euskal soziolinguistika ikerketa. Azkenurteotako begirada” alean zerrendatzen diren ikerketei gainbegiratuaemanda, ahozkotasunarekin lotura zuzen samarra dutenak 175etikdozena bat dira. Ale bereko Patxi Juaristiren “Ikergaien araberako ha-mazazpi ikerlerro euskal soziolingustikan” artikuluan ere, ahozkotasunaikergaitzat har dezateken ikerlerroak aipatzen dira, baina ez zuzenkigaia jorratu duen adibiderik.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Aurrekopasarteanhainbat hitzbeltzez agertzendira. Pertsonalkiez zait gustatzentestu bateanzehar beltzaerabiltzea (baiizenburu edo azpiizenburuetan).Baina tira, nireiritzia dabakarrik.

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 108

Page 7: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

hIZTunen BIlAKAerA

Irakaskuntzari eta helduen euskalduntze-alfabetatzeari esker, euskaldunenkopurua nabarmen handitzen hasi zenean, zabaldu zen erabilerarekikokezka. Esan bezala, euskaraz zekiten eta euskaraz ikasten zuten haureta gazte horietako askok ez zuten euskaraz egiten eskola eremutikkanpo eta zerabilten euskara ere kezka iturri zen askorentzat.

Ikus dezagun aurrena, nolakoa izan den hiztunen bilakera.

lehen hizkuntza

1991n jatorriz euskaldunak %22,5 ziren (lehen hizkuntza bezala euskaraedo biak jasotakoak). 65etik gorakoen artean %30,4 ziren, adineanbehera egin ahala ehunekoak jaisten zihoazelarik, proportziorik baxuena16-24koen artean jaso arte: %19,1.

2011n orokorrean jatorriz euskaldunak gutxiago ziren (%20,3), bainaproportziorik altuenak zaharren (%24,6) eta gazteenen artean (%22,8)jaso ziren.

EAEn 20 urteotan jatorriz euskaldunen proportzioa mantendu egin da%23aren inguruan, baina gero eta gehiago dira lehen hizkuntza gisa bihizkuntzak jasotakoak, euskara bakarrik jasotakoak baino. Nolanahiere, EAEko 16-24 urte artekoen artean euskara lehen hizkuntzatzatdutenak %29ra iritsi dira 2011n.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 109

Page 8: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

ezagupena

1991n, oraindik ere, 50etik gorakoen artean elebidunak (euskaraz hitzegiteko gai zirenak) gehiago ziren adin gazteagoetan baino. 2011n aldiz,egoera irauli egin da eta 50 urtetik beherakoen artean daude euskaldunenproportziorik altuenak; batez ere, gazteenen artean.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 110

Page 9: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

elebidunen bilakaera

Taula honek oso argi erakusten digu, lehen hizkuntzatzat euskara izanez duten euskaldunen (alegia, euskaldunberrien) pisua nola joan denhanditzen euskaldunen artean, multzorik nagusiena izatera heltzeraino.1991n 65 urtetik gorako euskaldunen artean euskaldun berriak %1,4izatetik, gaur egun 16-24 urte bitartekoen artean %51,8 izatera pasa gara.

Euskaraz ondo dakitenak 18 urtez beherakoen artean %80 inguru diraEAEn, %25 inguru Nafarroan eta %20 inguru Iparraldean. Euskal Herriosoan beraz, %70 inguruk euskaraz ongi daki. Oinarrizko ezagutzaorokortu egin da EAEn eta goraka doa beste lurraldeetan. Eta Inkestasoziolinguistikoak, bestalde, ”euskal elebidunek” pisua galdu dutelaerakutsi digu. Gaur egun, euskaldun gehienak “erdal elebidunak” dira,alegia, erdaraz euskaraz baino hobeto moldatzen direnak.

Ikus daitekeen bezala, hiztunen tipologia aldaketa sakona izan da etaikasleen beharren aldaketa erakarri du. Lehen prototipoa euskaldunzahar alfabetatugabea zen eta orain erdal elebiduna, ahozkotasuneangabeziak dituena. Euskaraz zekiten haurrei irakaskuntza euskaraz se-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehenhizkuntzatzat

euskara izan ezduten

euskaldunen(alegia,

euskaldunberrien)pisua nola joanden handitzeneuskaldunen

artean.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 111

Page 10: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

gurtatu eta hiztun berriak lortu nahi izatetik, euskara, ikasle gehienentzat,eskolako hizkuntza izatera pasa gara. Lehen hizkera formala zen le-hentasuna eta gaur egun hizkera kolokial-informala lehentasuna izaterairitsi da, formalaren garrantzia gutxietsi gabe.

Izan ere, gazte euskaldun horietako askok ez baitute ”guk” nahiko ge-nukeen bezala hitz egiten: ez dute nahiko genukeen euskara maila ka-litateari dagokionez, ez dute euskalkia menderatzen, adierazkortasuneanarazoak izan ohi dituzte eta erdarazko maileguak, kalkoak eta kode-nahasketak ohikoak dira beraien eguneroko hizkeran…

erabilpena

Soziolinguistika Klusterraren kale-erabileraren neurketen arabera,mende honetan, haurrak eta gazteak dira euskaraz gehien egitendutenak, baina azken hamarkadan ez da hobekuntza nabarmenik jaso:haurren erabilera %18-20 artean dabil eta gazteena %13-14 artean.

Hizkuntzen Kale-erabileraren bilakaera adin-taldeen arabera. Euskal Herria 1989-2011

Iturria: ”Hizkuntzen kale-erabileraren VI. Neurketa, 2011” BAT aldizkaria 84 (2012)

Erabileraren geldiune hori bat dator, etxeko erabilerako datuek erakutsiduten joerarekin. Azken Mapa Soziolinguistikoaren arabera, euskararenetxeko erabilerak ez du hobekuntzarik izan. Are gehiago, puntu batbehera egin du azken 20 urteotan: Maparen arabera 2011n %20,8 diraetxean euskara gaztelania beste edo gehiago erabiltzen dutenak, 1991n%21,8 zirelarik.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 112

Page 11: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Datu argigarriak eman dizkigun beste ikerketa, hezkuntza munduarekinzerikusia duten profesional guztiek arretaz irakurri beharko luketenARRUE ikerketa izan da. Jasotako emaitzen arabera, ikasle gehienekerrazago hitz egiten dute gaztelaniaz (%55 Lehen Hezkuntzako 4.mailan eta %65 DBH2n), euskaraz hobeto moldatzen direnak %21 eta%18,5 direlarik, hurrenez hurren.

Jorratzen ari garen gaiarekin zerikusi zuzena duten datu hauek ereageri dira txostenean:

— Euskara batez ere eskolarekin identifikatzen da. Beste egoeratangaztelania da nagusi. Euskarak bigarren aukera gisa proportzioesanguratsuak lortzen ditu familian eta lagunartean, baina osokopuru txikiak beste jardueratan.— Etxean batere euskararik ez darabiltenak %55 inguru dira biikasmaila horietan eta etxean euskara harreman hizkuntza nagusitzatdutenak %18 bat. — Eskolaz kanpoko jardueretan, nagusiki edo beti gazteleraz aridirenak %50 LHM4n eta %63 DBH2n. Nagusiki edo beti euskarazari direnak, aldiz, %32 eta %21.— Gaztelania da nagusi kultur kontsumoetan, telebistaren kasuan,esate baterako.

Eskola giroko hizkuntza erabileraren inguruko emaitzei dagokienez,hona nabarmenenak:

— Ikaskideekin gelan beti edo gehienetan euskaraz egiten dutenak%60 dira LHM4n. Emaitzak irakurri nituenean datu hau ikaragarriairuditu zitzaidan. Izan ere, honek esan nahi du, haur eta nerabe ho-rietatik gehiengo ia erabatekoak —gutxi edo gehiago— euskarazhitz egiten duela edo hitz egin izan duela… eskolan behintzat.Ikaskideekin erdal praktika elebakarrean mantentzen direnak, aldiz,%13 dira (eta irakasleekin %5). Hauxe da gure abiapuntuko indar-gunea. Ez dago ehuneko horietara urrutitik ere heltzen den erabile-raren inguruko beste daturik. Hauxe da, beraz, sendotu behardugun oinarria. — Datu horrek galera ikaragarria nozitzen du, ordea, mailazigotzean, %60tik %28ra murrizten baita DBH2n. Eta ikaskideekingelan hitz egitetik, jolaslekuetan hitz egitera igarotzean ere, askozgutxiago erabiltzen dute: %29 LHM4n eta %18 DBH2n. — Ereduen araberako aldeak ere handiak dira. Ikaskideekin gelanbeti edo nagusiki euskaraz egiten dutenak D ereduan nabarmentzen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara batez ereeskolarekin

identifikatzen da.Beste egoeratangaztelania da

nagusi. Euskarakbigarren aukeragisa proportzioesanguratsuak

lortzen ditufamilian etalagunartean,

baina oso kopurutxikiak bestejardueratan.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 113

Page 12: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

dira: LHM4n %79 eta DBH2n %44. B ereduan herenak egiten duLHM4n eta DBH2n %8k. A ereduan ia inortxok ere ez.— Erabilera ordea, dezente mantentzen da euskaldunak %60tikgora diren zonaldeetan. Pablo Suberbiolak (Tribuaren berbak: Eskolanerabilera sustatuz) dioen bezala, erabilera ez da jaisten ikasleakmailaz igotzen direlako, inguratzen dituen errealitate soziolinguis-tikoaren arauetara errenditzen direlako baizik.

ARRUE ikerketarekin amaitzeko aipa ditzagun eskola barruko euskararenerabilera gehien baldintzatzen duten faktoreak:

— LHM4n: hizkuntza-eredua, eskolorduz kanpoko jarduera, erraz-tasun erlatiboa eta irakasleen arteko erabilera.— DBH2n: eskolorduz kanpoko jarduera, hizkuntza-eredua, etxekoerabilera eta irakasleen arteko erabilera. Etxeko erabilerak mailahonetan pisu handia hartzen du (aurrekoan ez bezala).

Tipologia aldaketa

Hiztunen bilakaerak adierazten digu gaur egungo belaunaldi gaztearenezaugarri soziolinguistikoak asko aldatu direla. Lehenengo aldiz gurehistorian gertatu diren aldaketa asko biltzen dira beraiengan. Izan erelehen aldiz gure historian…

• Ez dago euskaldun elebakarrik.• Euskaldun gazte guztiak alfabetatuta daude.• Jatorriz erdaldunak gehiengoa dira gazteen artean. • Euskaldun gehienak ingurune erdaldunetan eta hirietan bizi dira.• Oso ezagupen maila eta tipologia desberdinak daude euskaldunenartean.• Euskaldun guztiok kode komun bat dugu: euskara batua.• Euskaldun askok ez dute euskalkirik.• Gazte euskaldun gehienak erdaraz euskaraz baino hobetomoldatzen dira.• Euskaraz erdaraz baino hobeto dakien multzo unibertsitario esan-guratsua sortu da.• Euskaldun gehienak hobeto moldatzen dira euskaraz maila for-malean informalean baino, eta batzuk hobeto idatziz hitz egitenbaino.• Ezagupena eta erabilpena zabaldu egin dira, baina trinkotasunagaldu da.• Haurrek eta gazteek, helduek eta zaharrek baino euskara gehiago

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hiztunenbilakaerakadierazten digugaur egungobelaunaldigaztearenezaugarrisoziolinguisti-koak asko aldatudirela.Lehenengo aldizgure historiangertatu direnaldaketa askobiltzen diraberaiengan.

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 114

Page 13: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

darabilte.• Erabilera indizeak hobetu egin dira, baina ezagupenetik erabilpe-nerako jauzia ere handitu egin da.• 5.000 biztanletik gorako herri gutxitan da euskara nagusi.• Herritarren gehiengoak jarrera baikorra du euskararekiko.

Datu hauen argitan —bestelako aldagaiak ez aipatzearren— esan gene-zake, euskalgintza fase aldaketa baten aurrean dagoela. D ereduanmodu masiboan eskolatu den lehen belaunaldia lan munduan integratzenari da eta guraso izaten hasi da. Honek esan nahi du, 80ko hamarkadarakoegokiak ziren planteamenduak berritu eta egokitu egin behar ditugula.Eta ahozkotasunaren lanketa indartzeko planteamendua, egokitzapenhorren zati garrantzitsua da.

euSKArAren erABIlerA oZToPATZen duTenfAKToreAK

y

Zerk eragozten dio euskaraz egin nahi duen pertsonari hala egitea?Zergatik egiten dute elkarrekin erdaraz euskararen alde dauden bi per-tsonek?

Hainbat bilera, hitzaldi eta programatan hori galdetu diet gazteei:zergatik egiten duzue erdaraz, euskaraz egin dezakezuen pertsonekin?Zeintzuk dira horretara bultzatzen zaituzten arrazoirik nagusienak?

Jaso ditudan erantzunak, oro har, bat datoz gaiari buruz egin direnikerketen emaitzekin. Ondoren, gehien aipatu diren arrazoiak zerren-datuko ditut, adibide gisa, esaldi batzuk erantsita.

1) Erdaraz hitz egiteko ohitura: Kalean erdaraz hitz egiteko joera dagoeta zaila egiten zait lagunekin euskaraz mintzatzea. Lehen hitza betierdaraz ateratzen zait. Askotan gura barik. Klasetik ateratzen gareneanerdaraz. 2) Giroaren eta inguruaren eragina: Inguruan erdaraz hitz egiten duteeta giroak erdaraz jartzen zaitu. Talde indarrak bultzatzen zaitu. Badagojendea ez duena ondo ikusten. 2 talde daude: euskaraz ari direnak etaerdaraz ari direnak.3) Solaskideen ezagupen maila: Jende gehiagok daki erdaraz eta ezdakigu besteak euskaraz ba ote dakien. Iruditzen zait bestea euskaraztxarto moldatuko dela edo lotsa sentituko duela.4) Norberaren erraztasun falta: Gaztelera gure artean errazagoa da.Euskaratik erdarara pasatzen naiz ez zaidalako ateratzen hitza. Klaseetan,zerbait zaila espresatzeko, erdara.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Datu hauenargitan

—bestelakoaldagaiak ez

aipatzearren—esan genezake,

euskalgintza fasealdaketa baten

aurrean dagoela.D ereduan modu

masiboaneskolatu den

lehenbelaunaldia lan

munduanintegratzen arida eta gurasoizaten hasi da.

Honek esan nahidu, 80ko

hamarkadarakoegokiak ziren

planteamenduakberritu eta

egokitu eginbehar ditugula.

Etaahozkotasunaren

lanketaindartzeko

planteamendua,egokitzapenhorren zati

garrantzitsua da.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 115

Page 14: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

5) Ulermen arazoak: Euskaldun zahar batzuei ulertzea kosta egiten zaiteta erdarara jotzen dut. Euskaldun zaharrekin nagoenean pittin bat“txikitu” egiten naiz nire euskara ikusita.6) Moda: Modan dagoelako hitz egiten da erdaraz. “Guay”a izateko.7) Hizkuntza aldaketaren zailtasuna: Kosta egiten da. Nagia ematendu. Pentsatu gabe hasten gara erdaraz. Zein hizkuntza erabiliko duzununibertsitatera etorri aurretik definituta dago. 8) Inork gutxietsiko dituen beldurra: Beldurra daukagu, jendeak barreegingo digula edo mespretxatuko gaituztela. Nire euskalkian erosoagosentitzen naiz, baina beldur naiz besteek ez nautela ulertuko eta barreegingo didatela.

Zortzi arrazoi horiek bi nagusitara ekar genitzake:

– Gaitasun erlatiboa. Ikusi dugun bezala, gainera, ahozkotasunaren lanketa eta ko-munikaziorako gaitasuna eta trebetasunak lantzea, oso garran-tzitsuak dira oztopo mota hau gainditzeko. – Ingurunearen erabilera ohiturak. Baina jakin badakigu, ohitura horiek aldatzeko ahozkotasunalantzea ere bide eraginkorra izan daitekeela.

AhoZKoTASunA eTA hIZKunTZAreKIKoKonPlexuAK

y

Esango nuke, euskaldunak, oro har, ez garela darabilgun euskararekinseguru sentitzen. Euskaldun zahar ez ondo alfabetatuek uste duteberen euskarak ez duela balio, euskaldun berriek uste dute bereneuskara ez dela “jatorra”, herri txikietakoek “kashero” konplexuareneraginez beren euskara “txartu” egiten dute hirietara joatean etahirietako gazteei beren euskara plastikozkoa iruditzen zaie. Inork ezdaki oso seguru “kuadrila, kuadrilla, koadrila edo koadrilla” idatzibehar den eta nahiz eta herriko eta familiako aitona-amonen arteaninork ez esan “Komunera joan naiteke?”, hori erakutsiko diete haurrei es-koletan bertoko esamolde jatorragoak erakutsi ordez…

Karikaturatik gutxi eta errealitatetik asko duten adibide hauen antzekoegoerek konplexuak, beldurrak eta inseguritateak eragiten dituzte: eus-karaz hitz egitera ausartzen ez den gero eta jende gehiago ari naiz eza-gutzen. Beraien ustez, ez dute behar bezala hitz egiten, eta hanka sartueta barregarri geratzearen beldur, edo ezagutu duten presio zuzentzai-learengatik erabileratik desertatu egin dute.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Esango nuke,euskaldunak, orohar, ez gareladarabilguneuskararekinseguru sentitzen.Euskaldun zaharez ondoalfabetatuek ustedute bereneuskarak ezduela balio,euskaldunberriek uste duteberen euskara ezdela “jatorra”,herritxikietakoek“kashero”konplexuareneraginez bereneuskara “txartu”egiten dutehirietara joateaneta hirietakogazteei bereneuskaraplastikozkoairuditzen zaie.

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 116

Page 15: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Ahozkotasuna lantzean, aspektu psikologiko eta motibazionalak erelandu beharko dira, ahozko produkzioarekiko jarrera baikorra izandadin. Ez dadila gertatu arrazoi batengatik ala bestearengatik, hiztunakgaltzea. Batetik, gurea bezalako egoera batean, zuzenketak modu, uneeta dosi egokitan egin behar dira; ez nonahi eta noiznahi, etengabe etairizpiderik gabe. Hiztunon gaitasuna eta adierazkortasuna hobetzea dahelburua, eta aitzitik, maiz, jendea nazkatu eta erdarara bultzatzendugu! Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak ikerlanean ere(Esti Amorrortu, Ane Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, 2009),ondorio honetara iritsi dira:

“Behar bezala edo primeran ez hitz egitea zigortzen duten jarrera arauemaileak

eta euskaldun berriek hitz egiterakoan izan dezaketen blokeo psikologikoaren

erlazioa nabarmendu behar da”.

Bestetik, ingurune eta jatorri erdalduneko hiztunen hizkera eta ahaleginaprestigiatu egin behar dira. Ezin da “euskañola” beti eta nonahinegatibotzat jo, askorentzat erdaratik euskarara hurbiltzeko modubakarra baita. Gainera, euskaldun berri asko entzun dut kexaka, “Nonutxiko dut hau?” edo “Ni euskaras es du oso ondo hitxegiten” esan etazenbaitek barre egin dietelako. Beste batzuk berriz deseroso sentiaraztendituzte hitz pedanteak erabiltzen dituztelako. Gasteiztar batek esatenzidan beraiek ez dutela sekula tenedorerik erabiltzen, sardexkak baiziketa ez direla inoiz aszensorean sartzen, igogailuan baizik. Eta eremu eus-kaldunetara doazenean ez dakitela zer erabili eta zer ez, beraientzat“puerta zabaldu” bezain erdarakada delako “zopa kutxararekin jatea”.

Euskal Herrian abiapuntu soziolinguistikoak oso desberdinak dira etaalde horiek, ia desberdintasun dialektaltzat hartu beharko genituzkeelairuditzen zait eta norberak konplexurik gabe erabili behar dituelaerabili ohi dituen hitzak eta guztiz errespetatu besteenak. Eta hausnarketahau ahoskerara ere zabalduko nuke, askoren euskarak ez baititu ts, tzeta tx bereizten, konparazio batera.

Nolanahi ere, testuinguru honetan, arrisku-marra batzuk marraztukoditugu eta joera hauek zer eskaintzen duten eta zer nolako arriskuakdituzten deskribatuko, hizkuntzaren etorkizuna eta bilakaera, marrahauek mugatzen duten joko-zelaian jokatuko direla iruditzen baitzait.

— Fosilizazioa (vs. Jarraidura): Hizkuntzaren barruan aldaketarik ez onartzea. Euskalkiak duelaehun urte hitz egin ziren bezala mantendu nahi izatea edo euskara

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskal Herrianabiapuntu

soziolinguistikoak oso

desberdinak diraeta alde horiek,

iadesberdintasun

dialektaltzathartu beharkogenituzkeela

iruditzen zait etanorberak

konplexurik gabeerabili behardituela erabili

ohi dituen hitzaketa guztiz

errespetatubesteenak.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 117

Page 16: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

batuaren arauetatik ateratzen den guztia arbuiatzea. Arriskuak: Hizkuntzen barne garapen-indarra zikiratzea eta fenomenoberritzaile guztiei atea ixtea. Eta eboluzionatzen ez duen hizkuntza,lehenxeago edo beranduxeago, hil egiten da.Aukerak: Hizkuntzaren senari jarraitzea eta gure hizkuntza ondareaezagutu eta erabiltzea.

— Degradazioa (vs. Hibridazioa): Adierazkortasun bila beti erdaretara jotzea, euskararen berezko ba-liabideak erabili gabe.Arriskuak: Erdarekiko menpekotasuna, hizkuntza kolonizazioa,gure tradizioarekiko etena eta Iparraldeko eta Hegoaldeko euskal-dunen arteko erabateko urrunketa.Aukerak:Gure jarduera komunikatiboetan, behar ditugun maileguakerabiltzea.

— Txokokeria (vs. Tokikotasuna):Lokalismoen eta bereizkerien neurriz eta lekuz kanpoko erabilera. Arriskuak: Hizkuntza komunitatea zatikatzea.Aukerak: Tokian tokiko hizkerak zaindu eta erabiltzea, adierazkor-tasuna indartuz.

— Garbizalekeria (vs. Jatortasuna): Hizkuntza babesteko, beste hizkuntzen eragina deuseztatzen saiatzea.Arriskua: Komunikazioa zailtzea eta hartzaileekiko distantzia han-ditzea. Arbuioa sortu, hiztunak uxatu eta azkenean, erdara erabiltzeraedo kontsumitzera bultzatzea. Aukerak: Erdarekiko menpekotasuna murriztea eta euskararen ba-liabideak gehiago erabiltzea.

Garbi dago etorkizuneko belaunaldi gazteen ahozko euskara desberdinaizango dela. Eta aldatzen ari diren hizkera horiekiko gure jarrerak erealdatu egin beharko genituzke. Hizkera nahasiekiko edo “euskañol”are-kiko arbuioa baino, onarpen kritikoa eta hobekuntzarako dinamikakbultzatuko nituzte. Bilakaera honetan, ahozkotasunaren lanketa funtsezkoagerta daiteke gure ondare linguistikoaren ahalik eta zatirik handienamantendu ahal izateko.

Gaur egungo euskara kolokiala

Gaur egungo euskara kolokialaren oinarrizko ezaugarri batzuk aipatzealdera honako hauek nabarmenduko ditugu:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 118

Page 17: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

— Euskara nahasia da:• Euskara eta erdara(k) nahasten dira.• Batua eta euskalkiak nahasten dira.• Erabilera formalak eta informalak / zuzenak eta ez zuzenak.

— ”Code-switching” fenomenoa (euskañola edo frantseuskara)guztiz orokortu da hiztunen artean. Adierazkortasun bila sistematikokierdarara jotzen da. Asisko Urmenetak 2003ko Mendebaldea Alkarteakantolaturiko jardunaldietan galdetu zuen bezala: “Kolokiala = kolo-niala?”. — Taldetasuna eta gertutasuna indartzen ditu.— Arauaren eta estandarraren aurkako jarreraren isla da. Jarrerahori asko zabaldu da, euskalkiekiko sinpatia hedatu den ber.— Hizkuntza egituren erabilera desegokiak orokortu egin dira.

• Erdararen kalkoak ohikoak dira.• Herrietan, kontsensuzko forma linguistiko berriak sortu diraedo usadiozko batzuei bestelako erabilera eman zaie.• Usadioarekin eta zuzentasun gramatikalarekin bat ez datozenerabilerak ugaldu dira.

— Ez dago gazte hizkera edo hizkera kolokial nazionalik. Ipar etaHegoaren arteko leizea gero eta sakonagoa da. Maila lokaletikekarpen gutxi iristen da maila nazionalera.— Euskalkiek edo azpieuskalkiek bateratzeko joera ageri dute.

• Lexiko aldaketa eta bateraketa ari da gertatzen.• Euskalkiak adierazkortasuna lortzeko bide gisa erabiltzen dira.

Bestalde, teknologia berrien zabalkuntzaren eraginez, ahozkoaren etaidatzizkoaren arteko mugak lausotzen joan dira. Ahozkoan oinarriturikoidazkera informala sortu da. Fenomeno honek, gazteen hizkuntza mailariburuzko kezka areagotu eta jarrera desberdinak eragin ditu EuskalHerrian eta mundu osoan: aldekoak batzuk, eta arbuiozkoak besteak.

Orreaga Ibarra irakasleak “Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa”liburuan 15-27 urte bitarteko Iruñerriko gazte euskaldunen ahozkohizkera aztertu du (Tribuaren berbak: Nola hitz egiten dute gazteek?). Az-terketaren abiapuntuan baieztapen bat dago: euskararen egoera nabarmenhobetu bada ere, hainbat ahultasun ere nabarmenak dira: jakintza etaerabileraren arteko aldea, euskararen egoera funtzional erabat desorekatuaedo gazte askok dituzten adierazgarritasun-arazoak. Erregistro landueta formaletan aurrera egin dugun arren, maila informaleko adieraz-pen-moduetan atzera egin dugu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bestalde,teknologia

berrienzabalkuntzaren

eraginez,ahozkoaren etaidatzizkoarenarteko mugaklausotzen joandira. Ahozkoanoinarrituriko

idazkerainformala sortuda. Fenomenohonek, gazteen

hizkuntzamailari buruzkokezka areagotu

eta jarreradesberdinakeragin ditu

Euskal Herrianeta mundu

osoan: aldekoakbatzuk, eta

arbuiozkoakbesteak.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 119

Page 18: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Gazteek beren hizkera nola ikusten duten ere aztertu du: segurtasuneza sentitzen dute beren erregistroarekiko, euskaldun zaharrekiko dis-tantzia linguistiko handia nabari dute, beren euskara maila ez dela onauste dute eta gaztelaniaren eragin handia duen euskara pobrea darabiltela.Baina Ibarrak dioen bezala, kalkoak edo interferentziak bezalako feno-menoak ez dira beti eritasunaren seinale, aitzitik, gehienetan osasunona adierazten dute. Hasteko behintzat, hizkuntza bizirik dagoen etaberritzen ari den seinale baitira.

AhoZKoTASunA eTA hIZKunTZA KAlITATeA

y

Deskribatu berri dugun errealitate soziolinguistiko honetan oinarrituta,Andoni Egañak, Joxerra Garziak eta hirurok, “Euskararen kalitatea. Zertazari garen, zergatik eta zertarako” txostena idatzi genuen EuskararenAholku Batzordearen eskariz. Eta ordutik hamarkada bat pasa badaere indarrean dagoela uste dut. Gogora dezagun laburki.

Hizkuntzaren kalitatea definitzerakoan hiru maila desberdindu genituen:

• Euskara zuzena: Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara dazuzena, arau horiek aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan.Ortografia, joskera, ahoskeran… • Euskara jatorra: Euskararen senaren edo usadioaren araberakoada euskara jatorra. • Euskara egokia: Bere xederako egokia dena da euskara egokia.Egokitasun kontzeptu honetan txertatzen dugu, beraz, eraginkor-tasunaren alderdia. Zuzentasunaren eta jatortasunaren aldean, kon-tzeptu aldakorra da egokitasunarena.

Txostenean aipatu eta aurkezpenetan askotan errepikatu genuen orduraarteko (eta gaur egun arteko) ahaleginetan zuzentasunari eman izan zi-tzaiola lehentasuna, eta hurrena jatortasunari. Aurrean izan ditugunentzule gehien-gehienak bat etorri izan dira baieztapen honekin. Etapraktika honek, besteak beste, eredu estandarretik urrutiko hizkera da-rabilten hiztun egoki askoak konplexuz betetzeko balio izan du. Etahiztun egoki horiek, herri txiki euskaldunetatik, hiri ertainetako ikastolaedo ikastetxeetara joandako ikasleak izan direnean ere, egoera berberaerrepikatu da.

Askotan esan izan dugun bezala, komunikazio egoera bakoitzak bereegokitasun propioa du. Egoera jakin baterako ezinago egokia denhizkera zeharo desegokia izan liteke beste baterako. Hain zuzen ere,

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 120

Page 19: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

hori da hiztun egokiaren gaitasun bereizgarria: aldian aldiko egoeranhartarakoxe egokia den hizkera erabiltzen jakin eta asmatzea. Asko ezezik askotarikoak dira egokitasunean daragiten faktoreak, eta hizkuntzazkanpokoak dira, gainera, den-denak. Hona hemen faktoreotako ga-rrantzitsuenak: xedea, xede-taldea, mezu-bideak eta hizlariaren hizkuntzagaitasuna.

Hiztun ona, beraz, euskara egokia, jatorra eta behar den guztietanzuzena erabil dezakeen hori izango litzateke. Kalitate osoak hiru mailahoriek bilduko lituzke.

Esan genezake ikuspegi hau asko zabaldu dela —teorikoki bederen—txostena kaleratu genuenetik eta onarpen zabala lortu duela. Praktikarakojauzian, ordea, emandako aurrerapausoak oraindik ere laburrak dira.Izan ere, irakaskuntza barruan ahozkotasuna ez da behar bezala jorratueta askotan aipatu izan dugun bezala, gure ikasleak neurri handi batean“mutu” hezitzen jarraitzen dugu.

Aitzitik, irakaskuntzan komunikazioari eta ahozkotasunari garrantziaaitortzen dieten ekarpenak ugaritu egin dira urteotan. Ikastaro honetanbertan ezagutu ditugun esperientziak dira horren adibide. Baina ustedut, hori guztia garrantzitsua izan arren, ez dela nahikoa eta gaihonekin, jauzi kualitatiboa emateko garaia heldu dela.

eSKolAren eGITeKoA, MuGAK, eTA eZInBeSTeKoBIdelAGunAK

y

Etorkizunera begira funtsezkoa izango da, hizkuntza arazorik gabe era-biltzeko gai izango diren hiztun osoak izatea. Euskarak hiztun horienbehar komunikatibo guztiak asetu behar ditu, arazorik gabe erabildezaten, eta horretarako ahozkotasuna lantzea ezinbestekoa izango da.

Ibilbide honetan, eskolak eta hezkuntza administrazioek berebizikoerantzukizuna dute, baina helburuak betetzekotan ezinbesteko bidela-guntzat izan beharko dituzte maila guztietako administrazio publikoaketa hedabideak.

eskola

Bada galdera bat berriro planteatu beharrekoa: gure eskola sistemaklandu behar al du ahozkotasuna? Nik baietz uste dut. Gure egoera so-ziolinguistikoaren ezaugarri eta premia bereziek hartara bultzatzen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Etorkizunerabegira funtsezkoa

izango da,hizkuntza

arazorik gabeerabiltzeko gaiizango direnhiztun osoak

izatea. Euskarakhiztun horien

beharkomunikatiboguztiak asetubehar ditu,

arazorik gabeerabil dezaten,eta horretarakoahozkotasuna

lantzeaezinbestekoaizango da.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 121

Page 20: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

gaituzte, inguruko ”estatu hizkuntzetan” oinarrituriko eskola sistemetanhorrelakorik egiten ez bada ere.

ARRUE ikerketak erakutsi digu eskola dela euskararen gotorlekua etaasko egin duela eta asko ari dela egiten. Baina orain arte lortutakoemaitzak hobetu egin behar ditugu, eta horretarako beste eragilebatzuen babesa eta laguntza ezinbestekoa da. Eskolak bakarrik ezindu. Eta horretarako arrazoiak eskaini ditu Mikel Zalbidek, esate baterako,ikasleen euskara maila baldintzatzen duten bost faktore nagusiak aipatudituenean (Tribuaren berbak: XXI. mendean, hamaika tribu, hamaikaeuskara): berezko gaitasuna, etxea, kaleko hizkera nagusia, lagunarteaeta eskola. Eskolak faktore hauetako batzuetan eragin dezake, baina ezguztietan eta ehuneko ehunean.

Eskolari dagokionez, erronkarik nagusienak une honetan honako hauekizan daitezke:

— Ikasleen euskararen ezagupena orokortu eta sendotzea.— Erabilera dinamikak sortu eta mailaz-maila egonkortzea.— Eskolaren mugak gainditu eta erabilera eskolako hormetatikkanpo hedatzea.

Helburu orokor horiek lortzeko, honako lan-ildo hauek lehenetsiko ni-tuzke:

— ”Hizkuntza kalitatea” txostenean adierazitako bidetik, euskararenirakaskuntza egokitasunaren parametroetatik bideratzea eta ez zu-zentasunarenetik. Alegia, komunikazioa, ahozkotasuna eta erabilerabera jarri behar ditugu euskararen irakasketaren erdigunean. — Ikuspegi hau, eskoletako normalkuntza plangintzetan txertatubehar da eta beraien inguruan ahalik eta adostasunik eta inplikaziorikzabalena lortu hezkuntza komunitate osoan, batez ere, zuzendari-tzarena eta arduradun nagusiena. Kanpaina solteak ez dira aski! — Andu Lertxundik zioen bezala (Tribuaren berbak: XXI. mendean,hamaika tribu, hamaika euskara), iraultza handi bat egin beharra dagoeskolan ahozkotasunaren alde. Ez idatziaren kaltetan, baina pentsatuzidatziak izango duela bere garaia, azken mailetan edo unibertsitatean,eta garai hori aberatsagoa izango dela ahozkotasuna ondo finkatubaldin badugu aurretik.— Ahozkotasunaren lanketa ezin liteke ”euskara” gaira murriztu.Irakaskuntza sistema osoak hartu behar du aintzat. Batetik, gaiguztiak barneratu eta jorratu ahal izateko trebetasun ezinbestekoa

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkerainformala jorratubehar da etaeuskalkiaindargune etalagungarri gisahartu. Gaihonekineztabaidahandiak daudeeta oso jarreradesberdinak.Nire aldetikesango nuke,euskalkia eznukeela mailanormatiboanerakutsiko,hizkera kolokialaindartzeko tresnaireki etaarautugabebezala baizik,erreferentziabatzuk edukitzealagungarria etabeharrezkoagerta badaitekeere.

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 122

Page 21: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

delako. Eta bestetik, gure gizartean komunikazioaren garrantziagero eta handiagoa delako eta lanbide gehienetan behar delako:irakasle, dendari, mediku, abokatu, etab. — Ahozkotasuna lantzea, euskara bera eta tokian tokiko baliabidelinguistikoak lantzea ere bada. Era horretan, gure ondare linguistikoaberrerabiltzeko aukerak sortzen dira, hizkuntza sormenari ateakzabaltzen zaizkio eta erabilera inertziak eragiten dira. Bide honetan,metodologia eta teknika berriak behar ditugu. — Lanketa honetan, hizkera informala jorratu behar da eta euskalkiaindargune eta lagungarri gisa hartu. Gai honekin eztabaida handiakdaude eta oso jarrera desberdinak. Nire aldetik esango nuke,euskalkia ez nukeela maila normatiboan erakutsiko, hizkera kolokialaindartzeko tresna ireki eta arautugabe bezala baizik, erreferentziabatzuk edukitzea lagungarria eta beharrezkoa gerta badaiteke ere.Hitanoarekin gauza bertsua. Berreskurapen lan hau gaur egungoarau sozialetara eta errealitate soziolinguistikora egokitu behar da.Noraino eta nolako hitanoa berreskuratu edo sozializatu daiteke?Noka eta toka bereiztuta edo toka denentzat erabiliz, esate baterako?

Ahozkotasuna lantzerakoan gainera, oso aintzat hartu beharreko aspektubatzuk aipatu nahi ditut:

— Hizkuntza maitasunez eta umorez ikasi eta landu. Joseba Ibarrak zioen bezala (Tribuaren berbak: Euskara ikastekohamaika bide), ”atzerriko ikasleek euskara ikasiko badute, maitasunezirakatsi behar zaie”. Baina ideia honek bertako ikasleentzat ere baliodu, eta baita ahozkotasunaren lanketarako ere. Eta maitasunarekinbatera, umorea ere ezinbestekoa izango zaigu langintza honetan. — Soziolinguistikazko oinarrizko edukiak landu. Gure egoera soziolinguistiko minorizatua ulertzeko eta ohikogertaera linguistikoak interpretatu ahal izateko oinarrizko klabeakeskaini behar dira: zergatik hitz egiten dugun hitz egiten dugunbezala, batua eta euskalkiaren arteko harremanak, beren euskaramotaren aurrean hainbatek izan ditzakeen erreakzioen aurreko pre-bentzio lana, etab.— Konplexu eta gabezia linguistikoak gainditu. Hiztunen autoestimu linguistikoa indartu, batez ere, ingurune er-daldunetan. Adimen emozionalaren teknikak landu ikasketa pro-zesuan eta ondorengo erabilerara begira.— Hizkera eta euskalki desberdinen arteko harremanak bultzatu.Ikasleek beste hizkerak eta azentuak ezagutu ditzaten, eta bide

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 123

Page 22: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

batez, prestigiatu ditzaten, oso onuragarria litzateke eremu desber-dinetako ikastetxeen arteko harremanak sustatzea.— Belaunaldi zaharrekiko harremanak estutu.Adinekoak eta haurrak harremanetan jarri transmisio linguistiko-kulturala lantzeko, beraien erabilera moldeak jasotzeko, etab.— Hizkuntzaren ikasketa jolas eta gozamen bihurtu. — Kultur testuingurua jorratu eta erabilerarako aukerak bermatuklaseetatik kanpo. Mintzalagunak, erreferentziak, ikastaroak, eki-taldiak… Euskararen irakaskuntza ezin daiteke gramatika batenikasketa izan, kultur testuinguru jakin batean kokatzen den komu-nikaziorako hizkuntza baten ikasketa baizik.

Administrazio publikoak

Administrazio publikoek (goi mailako erakundeak eta udalak) irakas-kuntzan egiten den lana babestu, garatzeko eremuak eskaini etabaliabidez hornitu behar dute. Ezin dugu ahaztu Iñaki Arrutik gogoraraziohi digun bezala haurrek eskolan esna orduen %14 inguru pasatzendutela (Tribuaren berbak: Eskolatik kalera).

Urte hauetan, egokitasunean, komunikazioan eta adierazkortasuneanoinarritutako hizkuntza kalitatearen ikuspegiak bere bidea egin du etahizkuntza normalizazioaren agendan sartu da.

Ahozkotasuna lantzeko sustatzen ari diren edo indartu daitezkeen lan-ildoen artean honako hauek aipatuko ditugu:

— Aisialdi eta eskolorduz kanpoko jardueretako hizkuntza erabile-rarako irizpideak finkatu eta programak sustatu.

•Euskarazko eskaintza bermatu eta orokortu, irakaskuntzatikkanpoko erabilera aukerak handitzeko. Ezin dugu ahaztu EAEneta Nafarroako eremu euskaldunean haur guztiek ulertzendutela euskaraz.•Monitoreen prestaketa bereziki landu, bai gaitasun linguistikoaridagokionez, hala nola oinarrizko ezagutza soziolinguistikoeidagokienez.

— Ahozko ondarearen bilketa lana bultzatu: “Ahotsak” proiektua,esate baterako.— Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari diren bezala, ahozkotasunalantzeko materialak sortu: ikerketak, material bilketak, liburuak,unitate didaktikoak, hitano ikastaroak, etab.— Kultur produktu eta zerbitzu egokiak eta erakargarriak euskaraz

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 124

Page 23: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

eskuragarri izan daitezen bermatu, bai maila nazionalean, hala nolalokalean: sare sozialak, zinema, musika, telefonia, jokoak, Internet…— Euskararen arnasgune geografiko nahiz funtzionalak hedatu.— Familia eta ingurune hurbilaren inplikazioa eta konpromisoaareagotzeko egitasmoak.

hedabideak

— Hizkuntzaren eta hiztunen beharren inguruko hausnarketabultzatu behar da eta behar horiek betetzera bideratutako estrategialinguistikoak landu.

• Erabiliko den edo diren erregistroen inguruko planteamenduakzehaztu.• Euskara estandarraren ahozko erabilera eremuak definitu:programak eta partaideak.• Euskalki eta hizkera desberdinen presentzia indartu: irratienarteko programa trukeak, hizkera desberdinen presentzia ore-katuagoa…• Ipar eta ekialdeko hizkeren presentzia handitu eta mendebal-deko euskararen erabileraren inguruko oinarrizko irizpideakfinkatu.

— Euskarazko hedabideetan (eta berezi EITBn) ahozkotasuna, erre-gistroak eta hizkera kolokiala sustatzeko helburua txertatu progra-mazioan. Gure egoera ez normal honetan, erregistro kolokialnazionala sortu eta indartzeko biderik eraginkorrena dira hedabideak(Gaztea edo ETB1eko hainbat programa, esate baterako).

ondorIoAK

y

Ahozkotasunaren gaia ez da gai zentrala izan euskal soziolinguistikan,oraintsu arte. Eta gero eta garrantzi handiagoa ematen zaion arren,oraindik ere, maila apalean ikertu eta lantzen da.

Ahozkotasunaren lanketa eskasaren arrazoiak topatu nahian, gure historiasoziolinguistiko hurbila arakatu dugu, eta ohartu gara joan den mendearenazken zatian, lehentasun erabatekoak zirela hiztunak sortzea eta ereduformala finkatu eta hedatzea. Baina euskaldunen tipologiak eta errealitatesoziolinguistikoak aldatzen joan diren neurrian, ahozkotasunak garrantzihandiagoa hartu du, baita soziolinguistikaren ikuspegitik ere.

Azken urteotan, gainera, belaunaldi gazte bat ari da inkorporatzenprofesional gisa euskal hezkuntza sistemara. Garrantzitsua da belaunaldi

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Belaunaldi gaztebat ari da

inkorporatzenprofesional gisaeuskal hezkuntza

sistemara.Garrantzitsua dabelaunaldi honek

jakin dezanzergatik ez denahozkotasunabehar bezala

landu orain artegure hezkuntzasisteman. Izanere, euskararennormalizazioarizabaltzen zaion

fase berrihonetan,

belaunaldi honekekarpen

garrantzitsuaegin dezakeelakoahozkotasuna etaikasleen gaitasunkomunikatiboa,

orain arte ezbezala lantzen

eta ikasle horiekerabilerarakotrebatzen etamotibatzen.

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 125

Page 24: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

honek jakin dezan zergatik ez den ahozkotasuna behar bezala landu orainarte gure hezkuntza sisteman. Izan ere, euskararen normalizazioari zabaltzenzaion fase berri honetan, belaunaldi honek ekarpen garrantzitsua egin de-zakeelako ahozkotasuna eta ikasleen gaitasun komunikatiboa, orain arteez bezala lantzen eta ikasle horiek erabilerarako trebatzen eta motibatzen.

Eta ikastaroan aipatu genuen bezala, horretarako errezeta magikorikez dagoenez, eta baliagarriak zaizkigun nazioarteko erreferentziak ereurriak direnez, erronka ederra dugu begien aurrean; ahozkotasunaeuskaratik eta euskaraz lantzeko ereduak sortzea eta praktikara eramatea.Ilusioz heltzeko moduko erronka, ezbairik gabe.l

BIBlIoGrAfIAAmonarriz, Kike (2004). Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean. Hizkuntz

proiektuaren markoan, BAT 51: 137-156.Amonarriz, Kike (2003). Hizkuntza kalitatea, burujabetza linguistikoa da.

BAT, 49: 157-163. Amonarriz, Kike (2002). Hizkuntzaren adierazkortasuna eta sormen ahalmena:

gazteak eta euskara mendearen hasieran. Ikastolen Elkartea: IX: JardunaldiPedagogikoak: 417-465.

Amorrotu, E; Ortega, A; Idiazabal, I.; eta Barreña, A. (2009). Erdalduneneuskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. Eusko Jaurlaritza. KulturaSaila. Gasteiz.

Askoren artean (2013). Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue proiektua. EuskoJaurlaritza. Gasteiz.

Askoren artean (2012). Hizkuntzen kale-erabileraren VI.neurketa, 2011. BAT 84Askoren artean (2010). Ahozko hizkuntza lantzen Hik Hasi 25.Askoren artean (2010). Ahoa bete hots jardunaldiak. Bertsozale Elkartea

eta Mintzola. Andoain.Askoren artean (2010). Soziolinguistika eskuliburua. Soziolinguistika Klus-

terra/E.Jaurlaritza.Askoren artean (2003). Ahozkotasuna aztergai. Mendebalde K.E. Bilbo.Askoren artean (1986). Hizkuntza minorizatuen soziologia. Ttarttalo.

Donostia.Badihardugu Euskara Elkartea (2005). Ahozko jarduna hobetzeko proposa-

menak. Eibar. Etxegoien, Fermin (2004). Neurona eta zeurona. Pamiela. Iruñea.Euskararen Aholku Batzordea (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari

garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.Eusko Jaurlaritza (2014). V. Mapa Soziolinguistikoa. 2011. Eusko Jaurlaritza.

Gasteiz.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kike Amonarriz – Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 126

Page 25: Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik · 2017. 1. 23. · Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 107

Eusko Jaurlaritza (2013). V. Inkesta Soziolinguistikoa. 2011. Eusko Jaurlaritza.Gasteiz.

Garzia, Joxerra (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania. Irun.Ibarra, Orreaga (2011). Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa. N.U.P.

Iruñea.Izagirre, Koldo (1981). Euskal lokuzioak. Hordago. Donostia.Lertxundi, Anjel (1982). Haur literaturaz. Erein. Donostia .SIADECO (1978). Euskararen liburu zuria. Euskaltzaindia. Bilbo.SIADECO (1979). Hizkuntz borroka Euskal Herrian. Euskaltzaindia. Bilbo.Zalbide, Mikel (2010). Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko

bilakaera: balioespen-saioa. Euskaltzaindia. Bilbo. Zalbide, Mikel (1994). Eskola-munduan erabiltzen den Euskara: egungo egoera

eta zenbait hobekuntza-bide. Euskera 1994,1. Euskaltzaindia. Bilbo.Zuazo, Koldo (2008). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Donostia. Elkar-

lanean.

—————

”Tribuaren Berbak” saioaren atal hauek (www.blogseitb.net/euskara-nedo www.eitb.tv/eu-n):5. atala: Nola hitz egiten dute gazteek?13. atala: Jendeaurrean.16. atala: Gelatik kalera.24. atala: Batua vs. euskalkiak.26. atala: Ahoz aho, belaunez belaun.32. atala: Zergatik ez dugu egiten?38. atala: Euskara ikasteko hamaika bide.41. atala: Etxe barruko erronka.54. atala: XXI. Mendean, hamaika tribu, hamaika euskara.56. atala: Eskolan erabilera sustatuz.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 96, 2015 (3) | 103-127 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ahozkotasuna soziolinguistikaren behatokitik – Kike Amonarriz

bat96 dok_Maquetación 1 28/12/15 11:48 Página 127