agenda_semana_santa_domingo_8_eu

7
ASTE SANTUKO AGENDA APIRILAREN 8A, IGANDEA “ANFITRIOIAK” ANTZEZPEN BIDEZKO BISITA GIDATUAK + FAMILIA PLANA Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien historia deskubritzeko. Oinez eta itsasontziz egingo den ibilaldi honetan, “Anfitroiek” hiriaren eta bertako biztanleen bereizgarriak azalduko dituzte, eta Bilbo posible egin zuten pertsona guztien aztarnen berri emango dute. Ordua: 11:30 Prezioa: 10 euro helduak eta 5 euro umeak (toki-kopuru mugatua) Irteera: San Anton eliza Ibilbidea: San Anton eliza, Donejakue Katedrala, La Bolsa Eraikina, Arriaga Antzokia, Areatza Pasealekua, Udalaren Zubia eta, animatzen direnentzat, Ibaian bidaia. Sarrerak Bilbao Turismoren bulegoetan eros daitezke aldez aurretik. Informazio gehiago: www.bilbokokalealdia.com/kaleszena www.bilbao.net PILOTA EXPERIENCE + FAMILIA PLANA Euskal pilota gure kultura-ondasunik handienetako bat da. Aste Santuan esperientzia paregabea bizi dezakezu jokoaren historia ezagutuz eta pilotari handiekin batera jokatuz: FRONTAINERRA (PLAZA BIZKAIA) Bizkaia Plazan Euskal Pilotaren jokoa ezagutzera emateko eta sustatzeko pilotaleku eramangarri bikain bat dago. Bertan aurkituko dituzu: - Parte-hartze tailerrak: Euskal Pilotan adituak diren bi monitorek Frontainerrera doazen guztiei irakatsiko diete jokatzen.

Upload: jon-salvidea

Post on 28-Mar-2016

213 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien historia deskubritzeko. Oinez eta itsasontziz egingo den ibilaldi honetan, “Anfitroiek” hiriaren eta bertako biztanleen bereizgarriak azalduko dituzte, eta Bilbo posible egin zuten pertsona guztien aztarnen berri emango dute. PILOTA EXPERIENCE + FAMILIA PLANA + FAMILIA PLANA www.bilbokokalealdia.com/kaleszena www.bilbao.net Ordua: 11:30 Informazio gehiago:

TRANSCRIPT

ASTE SANTUKO AGENDA

APIRILAREN 8A, IGANDEA

“ANFITRIOIAK” ANTZEZPEN BIDEZKO BISITA GIDATUAK

+ FAMILIA PLANA

Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera

bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien historia deskubritzeko. Oinez eta itsasontziz egingo

den ibilaldi honetan, “Anfitroiek” hiriaren eta bertako biztanleen bereizgarriak azalduko

dituzte, eta Bilbo posible egin zuten pertsona guztien aztarnen berri emango dute.

Ordua: 11:30

Prezioa: 10 euro helduak eta 5 euro umeak (toki-kopuru mugatua)

Irteera: San Anton eliza

Ibilbidea: San Anton eliza, Donejakue Katedrala, La Bolsa Eraikina, Arriaga Antzokia, Areatza

Pasealekua, Udalaren Zubia eta, animatzen direnentzat, Ibaian bidaia.

Sarrerak Bilbao Turismoren bulegoetan eros daitezke aldez aurretik.

Informazio gehiago:

www.bilbokokalealdia.com/kaleszena

www.bilbao.net

PILOTA EXPERIENCE

+ FAMILIA PLANA

Euskal pilota gure kultura-ondasunik handienetako bat da. Aste Santuan esperientzia

paregabea bizi dezakezu jokoaren historia ezagutuz eta pilotari handiekin batera jokatuz:

FRONTAINERRA (PLAZA BIZKAIA) Bizkaia Plazan Euskal Pilotaren jokoa ezagutzera emateko eta

sustatzeko pilotaleku eramangarri bikain bat dago. Bertan aurkituko dituzu:

- Parte-hartze tailerrak: Euskal Pilotan adituak diren bi monitorek Frontainerrera doazen

guztiei irakatsiko diete jokatzen.

- Pilotaren erakusketa: Euskal Pilotaren tresnen eta historiaren erakusketa.

Tokia: Bizkaia Plaza

Ordutegi jarraitua, 11:00 - 19:30

PILOTA-EXPERIENCE TAILERRAK (ITXAROPEN KALEKO PILOTALEKUA) Tailer hauetan, pilotaren

modalitateak erakutsiko dira, baita bakoitzaren sorrera eta jatorria azaldu ere. Erakusketa

txikiak egingo dira, eta ikusleek pilotari adituekin parte hartu ahalko dute.

Tokia: Itxaropen kalea, 4. (Zazpi Kaleak)

Ordutegia: 16:00 - 19:00

ESKUTARTIE ARTISAU AZOKA

+ FAMILIA PLANA

Bigarren aldiz egingo den azoka honetan, euskal arte eta tekniken arabera landutako

produktuak ezagutzeko eta ikusteko aukera egongo da. Aste Santu osoan egongo da zabalik.

Tokia: Areatza Pasealekua

Ordutegia: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:00

BUS TURISTIKOA

+ FAMILIA PLANA

Bilboren gaineko begirada erosoa eta desberdina. Bus turistikoak hiriaren panoramika

pribilegiatua eta osatua eskaintzen dizu.

Ordutegiak: 11:00, 12:00, 13:00,15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00.

BISITAK UDALETXERA ETA IBAIGANE JAUREGIRA

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia,

Athletic Cluben egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikus daitezke, hala nola, Areto

Arabiar ikusgarria nahiz Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo

neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera ematen du.

Ordutegia: 11:00

Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.

Hizkuntzak: euskara-gaztelania-ingelesa.

Prezioa: 3€

Sarrerak: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean.

BILBON NABIGATZEN

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu Bilboren historia Ibaian nabigatuz, eta deskubritu hiriaren ikuspegi bikain bat.

Bilboats-ekin abangoardiako arkitekturan eta paisaietan nabigatzeko aukera izango duzu, baita

hiriaren iragan industrialean murgiltzeko eta Bilborik jatorrena ezagutzeko ere. bere Ibaiarekin

estuki lotuta hazi den hiriko gertakizunik, tradiziorik eta tokirik azpimarragarrienak ikusiko

dituzu.

Bilbon Nabigatzen

Ordutegiak: 13:00 – 16:00 – 17:30 – 19:00

Itsasora nabigatzen

Ordua: 10:30

www.bilboats.com

[email protected]

Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055

HIRIAREN BISITA PANORAMIKOA

+ FAMILIA PLANA

Bilboren panoramikarik onenetako bat Artxanda mendian aurkituko dugu. 1915etik martxan

dagoen funikular historikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren puntu arkitektoniko garrantzitsu

guztiak ikus ditzakegu, eta ibaiaren bihurguneak beha ditzakegu. Gainera, gune berdeez

gozatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater tradizionalak dastatzeko toki aparta da.

BALLET

+ FAMILIA PLANA

“LOTI EDERRA”

Tokia: Arteria Campos Elíseos Antzokia

Ordua: 19:00

www.arteria.com/ciudades/Bilbao/3

ERAKUSKETAK

+ FAMILIA PLANA

“BRANCUSI-SERRA” GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

www.guggenheim-bilbao.es

“Brancusi-Serra” XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetako biren arteko elkarrizketa

artistikoa da, eta “Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea”

Europako arte garaikidearen bi bildumarik garrantzitsuenetakoen funtsekin dago eginda.

“MALETA MEXIKARRA” BILBOKO ARTE EDER MUSEOA

www.museobilbao.com

“Maleta mexikarra” erakusketa nahitaez ikusi beharrekoa da. Bertan, lehenengoz ikusi ahalko

dira Robert Capak, Gerda Tarok eta David Seymour “Chim”ek Espainiako Gerra Zibilaren

garaian hartutako argazkiak. Galdutzat jotzen ziren eta 1995ean Mexikoko Hirian agertu ziren

hiru negatibo-kutxatako argazkiak dira.

BILBOKO ALONDEGIA

www.alhondigabilbao.com

AlhóndigaBilbaok “Memoriaren Topografiak” erakusketa aurkezten du. COFF-TEA

Fundazioaren funts aukeratu batzuk dira, eta argazkilari eta artista bisualik

garrantzitsuenetako batzuen erreferentziazko lanak hurbiltzen dizkigu, beren begiradarekin

argazkilaritza garaikidearen oinarri kontzeptualak eta bideo-sorkuntzarenak ezarri dituztenak.

BILBOKO EUSKAL MUSEOA

www.euskal-museoa.org

Bilboko Zazpi Kaleetako estilo barrokoko eraikin batean dagoen museo bat da, eta bertan aurki

ditzakegun erakusketen helburua da euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala

erakustea. Bilduma iraunkorraz gain, gaur egun, “Wilder Mann” erakusketa dago, Charles

Fréger argazkilari frantziarraren lanez osatua, eta Europako inauterietako pertsonaiak ikus

daitezke bertan.

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

www.museomaritimobilbao.org

Euskalduna ontziola zaharren dikeen inguruan, Abandoibarran, Itsas Museoak honako

egitaraua eskaintzen du:

“BOGA. Itsasoarekin lehian”

Bideo interaktiboen bitartez, erakusketa honetan, arraunaren munduan ibilaldi bat egiten da,

itsasoko ogibideak jatorri dituzten traineruen estropaden sorreratik gaur egunera arte.

“Bikondoa, Paul Valery-ri omenaldia”

Alfredo Bikondoa artista euskaldunak “Paul Valeryren itsas hilerria” olerkian oinarrituta

askotariko tekniken bidez egindako eskulturak, argazkiak eta lanak biltzen ditu.

ATHLETIC CLUB MUSEOA

www.athletic-club.net

San Mamesen bihotzean dagoen museo honek ehunetik gora urteko clubaren historian

sakontzeko aukera ematen du. Museoak, gainera, beste erakusketa batzuk ditu:

“Mende bateko Kromoak”. Erakusketa antologiko horretan, gure herrialdeko futbol kromoen

historiaren errepasoa egiten da, 1911tik.

“Lezama”. Lezamako instalazioak talde nagusiaren lantoki eta jokalari gazteen futbol eskola

dira, baita Athletic-en bihotza ere.

BERREGINEN MUSEOA

www.museoreproduccionesbilbao.org

Museo honek Europako berregin bildumarik onena du. Garai guztietako eskulturarik

garrantzitsuenen kopiak ditu. Aste Santuan, gainera, “Greziar simetria. Edertasuna biluzik”

aldi baterako erakusketa ikus daiteke.

ELEIZ MUSEOA

500 bat lan ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera, eta, beraz, Bizkaiko arte erlijiosoaren

inguruko oso ikuspegi osatua eskaintzen du.

www.eleizmuseoa.com

ZABALGUNEKO ERAIKINA

Eleiz Museoak azken hirurogei urteotako Bizkaiko arkitektura erlijiosoari buruzko argazkien

erakusketa bat prestatu du, eta Aste Santuan ikusgai egongo da Zabalguneko Eraikinaren

atrioan.

Informazio gehiago: 94-479.57.60

Tokia: Zabalguneko eraikina.

Ordutegia: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:30

ARKEOLOGI MUSEOA

Museoak bisitak antolatzen ditu “Piztien artean ibiltzen” aldi baterako erakusketa eta

Museoko erreferentziazko erakusketa, “Herri baten sustraiak: Bizkaia, Historiaurretik Garai

Modernora” izenburukoa, ikusteko.

BENEDICTO MUSEOA

Museo honek pintura argiduna barne hartzen du, baita Benedicto Maisuaren margolanetan

oinarritutako brontzezko eskultura garrantzitsuak ere.

www.museo-benedicto.net

REKALDE ARETOA

Areto honetan Rufo Criadoren “Uraren Soinuak” erakusketa ikus daiteke, baita Rosa Parmaren lana ere. www.salarekalde.bizkaia.net

KIROLAK

+ FAMILIA PLANA

FUTBOLA

Apirilaren 8a Athletic Club – Sevilla

PROZESIOAK + FAMILIA PLANA

PAZKO-IGANDEA Argiaren eta Berpizkundearen prozesioa. 13:00. Irteera: Done Jakueren Katedrala Gloria prozesioa ere esaten diote, eta amaiera ematen dio Aste Santuko prozesioei, Berpizkundea ospatuz. Bilboko Penitentzia Kofradien Ermandadeak antolatzen du. Aste Santuko irudiak: Marra Magdalena Santua, Jesus Maitasunarena Aita.