adierazleen erabilera
DESCRIPTION
Adierazleen erabilera. Kromatografia. Adierazle banantze baten banantzea egitea, adierazle zer den ikasiz kromatografia-teknika erabiltzea du helburu. Prozedura : Paperean eta ertzetik 2 cm-ra egin ezazu marra bat arkatzez. Gero, marraren gainean markatu 4 gurutze ondo sakabanaturik. - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
![Page 1: Adierazleen erabilera](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022082518/56815140550346895dbf5a06/html5/thumbnails/1.jpg)
ADIERAZLEEN ERABILERA
![Page 2: Adierazleen erabilera](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022082518/56815140550346895dbf5a06/html5/thumbnails/2.jpg)
Adierazle banantze baten banantzea egitea, adierazle zer den ikasiz kromatografia-teknika erabiltzea du helburu.
Kromatografia
![Page 3: Adierazleen erabilera](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022082518/56815140550346895dbf5a06/html5/thumbnails/3.jpg)
Prozedura: Paperean eta ertzetik 2 cm-ra egin ezazu marra bat
arkatzez. Gero, marraren gainean markatu 4 gurutze ondo sakabanaturik.
Gurutz batean eta xiringa bat erabiliz tanta bat fenolftaleina jarri, beste batean metilo-laranja tanta bat eta beste batean metilo gorrizko tanta bat. Hiru adierazleen nahastetik ( bakoitzetik 6 tanta jarriz eta gero ondo nahastuz homogeneizatzeko) hartu tanta bat eta laugarren gurutzean ipini. Papera lehortzen utzi.
Papera, marraren partetik, NaOH disoluzioa duen ontzian sartu (gutxi gora-behera 1cm) eta bertan utzi.
![Page 4: Adierazleen erabilera](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022082518/56815140550346895dbf5a06/html5/thumbnails/4.jpg)
Produktu naturala erabili eta adierazle erraz bat lortzea eta bereran bitartez, erabilera arrunteko hainbat produkturen izaera azidoa ala basikoa egiaztatzea, pH-aren arabera, helburua du.
Aza gorriarekin egindako adierazlea
![Page 5: Adierazleen erabilera](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022082518/56815140550346895dbf5a06/html5/thumbnails/5.jpg)
Prozedura: 1- Hartu aza gorriaren hosto bat eta txiki-txiki egin.
Hauspeakin-ontzi batean 50mL ur destilatu berotu ia 100ºC arte eta erantsi zatitxoak. Irabiatu eta itxaron disoluzioa ondo koloratu arte. Ur destilatua more geratu da.
2- Aza jalkitzen utzi eta kontu handiz iragazi, zatitxoak ez erortzeko. Disoluzioa hauspeakin-ontzian sartu gero erabiltzeko.
![Page 6: Adierazleen erabilera](https://reader036.vdocumento.com/reader036/viewer/2022082518/56815140550346895dbf5a06/html5/thumbnails/6.jpg)
3-Tentegalua eta bi saiodi hartu: Batean HCl (aq) disoluzio diluitu apur bat ipini eta bestean NaOH (aq) disoluzioa. Saiodia ez da bete behar, erdiraino betetzen gehiegi da. Egindako adierazlearen tanta batzuk gehitu bakoitzean eta apuntatu hartzen diren koloreak. HCl (aq) disoluzioan egindako adierazle tanta batzuk gehitu ondoren gorria geratu da. NaOH (aq) disoluzioari egindako adierazlearen tanta batzuk gehitu ondoren hori kolorea hartu du.