abian buletina

4
ABIAN BULETINA - EUSKARA OSPITALEAN Hiruhileko berriak 1. zk. 2010 urtarril-martxoa OSPITALEKO LANGILEAK OSATUZ ALDIZKARIAN 28. zki.an, Carmen Valoisek gizarte-lanaz jardun zuen. 30. zki.an, Olatz Perez de Arenazak, Ospitaleko Artxibategiko langileak bere lana azaldu zuen. 31. zki.an, Ikerne Uriaren artikulua argitaratu zen prebentzioa eta bihotz errehabilitazioaz. 31. zki.an, Elena Zubillagak, jardun zuen BAMEei buruz. 32. zki.an, José Ferreiro hemato-logari egin zioten elkarriketa, leuzemiari buruz. 34. zki.an, Bio-Donostia Institu-tuari buruzko erreportajea atera zen. 35. zki.an, Ospita-leko Zainketa Paliatiboen Unita- tean lanean ari den Xabier Alvarezek minbiziaren bizi-ka- litateaz jardun zuen Tarteka jasoko duzue e-postaz ospitalean, modu batera edo bestera, euskararekin zerikusia duten berrien buletin xumea, gehienetan informazioa izango da, euskaraz egindako jarduerena. Gainera, euskal profesionalari euskarazko berrikuntzez informatzeko izango du xedea. Asmoa da hiru hilez behin bidaltzea eta orrialde bakarrekoa izatea, gehienez bikoa, hasteko. AURREKO HIRUHILEKOAN Amaia Balza Lizarzak eta Miren Nekane Fernandez Azpeitiak irabazi dute Joanes Etxeberri saria. IV. edizioko irabazleek Ospitaleko Neonatologian lan egiten dute eta lanaren akuilu ondorengoa izan zuten: “Azken urte hauetan gure laneko hizkuntza geroz eta gehiagotan euskara da. Alde batetik, langileen artean euskaraz gehiago hitz egiten dugulako, eta bestetik, gure zerbitzuan ditugun haurren guraso eta senitartekoek ere euskaraz aritzea eskatzen digutelako”. Lan irabazleak haur goiztiarrak Neonatologiako Zerbitzuan izango duen prozesua azaltzen du euskaraz eta gaztelaniaz. Bejondeiela! Ospitaleko eta Osakidetzako langile eta unibertsitateko ikasle asko egon ziren Hernaniko sagardotegi batean OEEren (bertsolariak: Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren eta Felix Zubia) eskutik arrakasta handiz egin zen bertso saio klinikoan. 60 lagun baino gehiagok bertsoak aditu eta tematu ziren diagnostiko zuzena asmatzen. Hona hemen bertsoetako bat ea asmatzen duzuen diagnostikoa: Ibilera traketsa daukat parez pare eta aurpegi zurruna, espresiorik gabe zer den jakitekotan zertan egin galde hau asmatzeko igoal hitzak sobran daude. Erantzuna asmatu ezinik bazabiltza: mailto:[email protected] erantzungo dizugu esanez zein den erantzuna. Eta Buletinari buruzko iritzia edo Abian web-orrian zerbait argitaratu nahi baduzu erabili helbide berbera. Abian (Donostia Ospitaleko intraneta) euskarazko web-orrian eduki berriak daude; esate baterako, pdf artxiboak, jaitsi ahal izateko: Hiztegi sanitarioa, Hiztegi Batua, Medikuntzako gaztelerazko siglen hiztegia (ofiziala), Erizaintzako hiztegia, azken GRDa, Odontologiako glosategia, Langile publikoaren estatutuaren glosategia, etab. Zeladore zelari ordez Beti egon da zalantza zein zen celador hitzaren euskal ordain jatorra eta denbora batez zelari erabili da. Baina Euskalterm-ek, Hiztegi Batuan horrela erabakiko dela eta, zeladore jarri(ko) du.

Upload: donostia-ospitalea

Post on 16-Mar-2016

218 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Donostia ospitaleko euskara-batzordearen buletina (hiru hilabean behingoa)

TRANSCRIPT

Page 1: abian buletina

ABIAN BULETINA - EUSKARA OSPITALEAN Hiruhileko berriak

1. zk. 2010 urtarril-martxoa

OSPITALEKO LANGILEAK OSATUZ ALDIZKARIAN

28. zki.an, Carmen Valoisek gizarte-lanaz jardun zuen. 30. zki.an, Olatz Perez de Arenazak, Ospitaleko Artxibategiko langileak bere lana azaldu zuen. 31. zki.an, Ikerne Uriaren artikulua argitaratu zen prebentzioa eta bihotz errehabilitazioaz. 31. zki.an, Elena Zubillagak, jardun zuen BAMEei buruz. 32. zki.an, José Ferreiro hemato-logari egin zioten elkarriketa, leuzemiari buruz. 34. zki.an, Bio-Donostia Institu-tuari buruzko erreportajea atera zen. 35. zki.an, Ospita-leko Zainketa Paliatiboen Unita-tean lanean ari den Xabier Alvarezek minbiziaren bizi-ka- litateaz jardun zuen

Tarteka jasoko duzue e-postaz ospitalean, modu batera edo bestera, euskararekin zerikusia duten berrien buletin xumea, gehienetan informazioa izango da, euskaraz egindako jarduerena. Gainera, euskal profesionalari euskarazko berrikuntzez informatzeko izango du xedea. Asmoa da hiru hilez behin bidaltzea eta orrialde bakarrekoa izatea, gehienez bikoa, hasteko. AURREKO HIRUHILEKOAN Amaia Balza Lizarzak eta Miren Nekane Fernandez Azpeitiak irabazi dute Joanes Etxeberri saria. IV. edizioko irabazleek Ospitaleko Neonatologian lan egiten dute eta lanaren akuilu ondorengoa izan zuten: “Azken urte hauetan gure laneko hizkuntza geroz eta gehiagotan euskara da. Alde batetik, langileen artean euskaraz gehiago hitz egiten dugulako, eta bestetik, gure zerbitzuan ditugun haurren guraso eta senitartekoek ere euskaraz aritzea eskatzen digutelako”. Lan irabazleak haur goiztiarrak Neonatologiako Zerbitzuan izango duen prozesua azaltzen du euskaraz eta gaztelaniaz. Bejondeiela! Ospitaleko eta Osakidetzako langile eta unibertsitateko ikasle asko egon ziren Hernaniko sagardotegi batean OEEren (bertsolariak: Borja Aginagalde, Nahikari Gabilondo, Karlos Ibarguren eta Felix Zubia) eskutik arrakasta handiz egin zen bertso saio klinikoan. 60 lagun baino gehiagok bertsoak aditu eta tematu ziren diagnostiko zuzena asmatzen. Hona hemen bertsoetako bat ea asmatzen duzuen diagnostikoa:

Ibilera traketsa daukat parez pare eta aurpegi zurruna, espresiorik gabe zer den jakitekotan zertan egin galde hau asmatzeko igoal hitzak sobran daude.

Erantzuna asmatu ezinik bazabiltza: mailto:[email protected] erantzungo dizugu esanez zein den erantzuna. Eta Buletinari buruzko iritzia edo Abian web-orrian zerbait argitaratu nahi baduzu erabili helbide berbera.

Abian (Donostia Ospitaleko intraneta) euskarazko web-orrian eduki berriak daude; esate baterako, pdf artxiboak, jaitsi ahal izateko: Hiztegi sanitarioa, Hiztegi Batua, Medikuntzako gaztelerazko siglen hiztegia (ofiziala), Erizaintzako hiztegia, azken GRDa, Odontologiako glosategia, Langile publikoaren estatutuaren glosategia, etab.

Zeladore zelari ordez Beti egon da zalantza zein zen celador hitzaren euskal ordain jatorra eta denbora batez zelari erabili da. Baina Euskalterm-ek, Hiztegi Batuan horrela erabakiko dela eta, zeladore jarri(ko) du.

Page 2: abian buletina

Lehenengoaren ondoren dator bigarrena. Bidexka urratzen ari gara. Harrera ona izan zuen hasierak eta horrek animatu gaitu jarraitzera. Egitura aldatzen ari garela ikusiko duzue, irakurle prestu baten iradokizunez, estekak buletinean bertan kokatu ahal izateko: azpimarretan saguarekin klik eginez (edo control+saguaren klikez) funtzionatuko dute. Ale honekin sail berri bat irekitzeko asmoa ere izan dugu profesionalei euskara lan egin ahal izateko material- edo liburu- gomendiok eginez.

AURREKO HIRUHILEKOAN

1. Ospitaleko ordezkarien Euskara Batzordearen bilera egin zen. Batzordekide berriak aurkeztu ziren: Irene Gil, Karlos Ibarguren eta Iñaki Villoslada. Erabakitakoen artean azpimarragarriak dira: Joanes Etxeberri sariaren hurrengo edizioa 2011n izango dela eta Gipuzkoako Osakidetzako zerbitzu-erakundeetara zabalduko dela. Onartu ere egin zen Egoiliar Sistemaren bidez Medikuntzako Espezialitateen Izenak dokumentua. 2. Komunikazio-unitateko telefono-zenbaki orokorrean jaso eta egindako deien inguruko azterketatxo batek ondorengo emaitzak eman ditu: 72 deitatik 30 euskaraz izan dira eta 42 gaztelaniaz. Bestetik, euskarazko dei-kopurua jaisten da kanpoko deien eraginez (hedabideak, erakunde-elkarteak, etab.) eta handiagoa da ospitaleko bertako zerbitzuekin. Erabilitako formularioa, inork bere zerbitzuan egin nahi izanez gero, eskatu daiteke mezu honi erantzunez asuntoan “bidali formularioa” jarriz.

Bularrezur esternoi ordez: Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren azken errondan espresuki baztertu du esternoi* izena eta haren ordez bularrezur erabiltzea zuzentzat jo.

Material- edo liburu- gomendioa profesionalentzat

“Giza Anatomiako Poltsiko-atlasa”. Heinz Feneis. Itzultzailea: Jabier Agirre Lasarte. Elhuyar, 2006 (2. berrinprimatzea) Gorputz-atalen euskarazko izenak xehe-xehe, liburu txiki baina lan erraldoi batean. Profesional euskaldun baten lan-mahaian egon beharrekoa, zalantzarik gabe.

ABIAN-BULETINA EUSKARA DONOSTIA OSPITALEAN

Hiruhileko berriak 2. zk. 2010 apiril-ekaina

0 5 10 15 2 0 2 5 3 0 3 5 4 0 4 5

EUSKARAZGAZTELANIAZ

Page 3: abian buletina

Hirugarrena dator, edukiak lortzen ari gara hiru hilabetez behin agertzeko eta horri eutsiko diogu aurrerantzean. Baten batek ez bazuen irakurtzerik 2. zk. (informatikaren ipotxek bere gutunontzi birtuala bete zutelako), badu eskatzea mezu honi erantzunez asuntoan “bidali 2. buletina ” jarriz, edo ABIANetik bertatik irakur dezake. Bestetik, badakizue azpimarretan saguarekin klik eginez (edo control+saguaren klikez) irakurriko dituzuela estekak eta entzungo ere bai, oraingoan soinua duten estekak ere jarri baititugu. PROFESIONALAK EUSKARAZ

Larraitz Egañak koloneko minbiziaren sintomak,ondorioak eta sendabidean azken aurkikuntzak zeintzuk diren aipatu zuen Faktoria irratsaioan.

Pello Etxebestek, ospitaleko argazkilariak, Boulervardeko Kutxa aretoan jarritako erakusketaz hitz egin zuen Faktoria irratsaioan.

Gabriel Zubillagak A gripeari aurre egiteko neurrien gaineko iritzia eman zuen “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian.

Imanol Querejetak “Gizartea, Kultura eta Osasuna” mahai inguruan parte hartu zuen OEEren 20. Osasun Jardunaldietan.

Ana Lersundik “Bizkarraren Fisiopatologia, ohiko patologiak: minak, desbiraketak” hitzaldia eman zuen XXIX. Uda Ikastaroetan. BERRIAK

Gure hirian egin ziren maiatzaren 11n Pediatriako Topaketak euskaraz. Lehen Mailako Atentzioko pediatra euskaldun dezente bildu ziren, 46k eman baitzuten izena.

Carmen Valois, ospitaleko gizarte langilea, Euskal Herriko Idazle Elkarteko batzordekide izendatu dute.

“Ospitalean euskara ere suspertzeko ahaleginetan gabiltza” sentsibilizazio-kanpaina burutzen ari da, pazienteak euskaraz egitera animatzeko.

HITZAK ZUZEN IKASIZ

Diabetes da idazkera zuzena gaur egun eta ez diabete*, Euskaltzaindiaren erabakiz. Beraz darabilzuen hiztegian bestela jarri badezake ere (are ale honetan aholkatzen dugun Zehazkik berak ere) zokoratu behar dira diabete eta diabetedun hitzak.

MATERIAL EDO LIBURU GOMENDIOA PROFESIONALENTZAT

ERDAL SARRERA-HITZEN EUSKAL ORDAINAK egokitasunaren arabera paratuak autorearen ustez egokiena dena aurrena jarrita. Sarean kontsultagai dago: zehazki Gaztelania – Euskara hiztegia. Bilatu nahi den sarreraz aparte, sarrera hori ageri den hiztegiko gainerako esapide eta adibide guztiak ikus daitezke kontsulta bakoitzean.

ABIAN-BULETINA EUSKARA DONOSTIA OSPITALEAN

Hiruhileko berriak 3. zk. 2010 ekain, uztail, iraila

Page 4: abian buletina