abb kaleratzeen aurkako borroka eredugarria
DESCRIPTION
ABB Kaleratzeen Aurkako Borroka EredugarriaTRANSCRIPT
ABB, ERREFERENTZIA-BORROKA KALERATZEEN AURKA
AurkezpenaAurkezpenaAurkezpenaAurkezpena
Suediar/suitzar konpainia den ABB Galindok General Electrica erosi zuen. Laurogei
urtetan indar-transformadoreak ekoiztu ditu batez ere; egun, 320 pertsonek dihardute.
Enpresa handienetako bat da eta bertan ESK-k gehiengoa du, azken zortzi urteotan
egindako lan onaren emaitza eta
batez ere gazteenak egindakoaren
ondorio da gehiengo hau.
Maiatzaren amaieran, Zurichen
kokatzen den multinazionalaren
zuzendaritza estatalak Madrilgo
Lan Zuzendaritza Nagusian
Enplegua Erregulatze Espediente
bat aurkeztu zuen, bertan 200
lanpostuen iraungitea eskatzen
zuen, hauetako 120 Bizkaiko
lantegikoak. Konpainiak
transformadore berrien ekoizpen-
lerro nagusia utzi egin nahi zuen
eta transformadoreen martxan jartze eta hauen konponketara bideratu nahi zuen
jarduera (zerbitzu-lantegia), transformadoreak taldearen beste lantegietan ekoiztuko
lirateke, produkzioaren ondoriozko deslokalizazioarekin (Italia eta Turkia). Aipatu
behar dugu azken bost urteotan Galindoko lantegiak bi digituren gainetiko etekinak
izan dituela, beraz, enpresak argudiatu duen arrazoia izaera produktibo eta
antolatzailea izan zen.
Borroka-prozesua zehazten hasi baino lehen, egoeraren hainbat elementu aztertuko
ditugu. Botoen gehiengoa badugu ere, Enpresa Batzordean ematen den delegatuen
banaketak egoera korapilotsuan jartzen gaitu; ESK + ELAkoen delegatuak, CCOO +
UGTen delegatuak baino gutxiago direlako (LABek ez du ordezkaritzarik). EREaren
diseuinuak berak, Estatu mailako izanik, ezertan uzten du Galindoko Batzordearen
posizioa mahai negoziatzaile globalean eta presio-ahalmena txikiago egiten du (erabaki
gunea Madrilen baita). Diseinuak denbora eta espazio faktoreak ere ditu: alde batetik,
EREa oporraldien atarian aurkeztu zuten eta bestaldetik, honen negoziazioa Zaragozan
egin zen hilabete eta erdiz negoziazio-sesio latzekin. Egoera honetan, aipatu behar
dugu UGT eta CCOOn aparatu burokratikoek hartu zuten papera, bi sindikatuen
delegatuak motzean hartu zituzten “galerarik txikiena” lortu nahi zuen negoziazioaren
ildotik atera ez zitezen, eta berau alternatiba posible bakar bezala hartuz.
KorapiloaKorapiloaKorapiloaKorapiloa
Gogorra, zaila eta luzea izango zen borroka antolatzea zen Enpresa Batzorde eta gure
sekzio sindikalaren lehentasuna. Langileen jarreraz eta sormenaz gainditu zen zorionez
eraketa-gaitasuna. Hasieratik garbi eta argi izan zen lanuzteak eta grebak kaleko
mobilizazioekin lotu behar zirela. Eta honela, hilabete eta erdiz, astean zehar bizpahiru
egunetako grebak egin ziren, eta Ezkerraldean, Bilbo Zaragoza eta Madrilen
manifestaldiak ere.
Jakin bagenekien enpresa gai zela ekoizpena deslokalizatzeko edozein momentutan
grebaren aurka “legalki atentatu” gabe (izatez, beste lantegietan Galindon ekoizten ari
ziren transformadoreen planoak eta eskaerak bikoiztu ziren), eta bestaldetik,
grabarekin ala gabe, materialen sartze eta ateratzea blokeatuta egongo zela
negoziatzen zen bitartean. Garbi eta argi izan genuen egungo langileen borroka eta
aresti hurbileko pertsonak (aurre-erretiratuak eta erretiratuak) lotu behar genituela,
eta ezin ginela isolatu, baizik eta borrokan ari ziren eskualdeko enpresekin (La Naval,
Gruas Gamm, Nervacero…) elkartu behartu ginela denon artean erantzun globala
emateko. Zoritxarrez, erantzun hori lortu ahal izateko ahaleginak bertan behera gelditu
ziren Euskadin aritzen diren lau sindikatu nagusien aparatuek muturra sartu zutenean.
Hala ere, eskualde mailan ekimen baten inguruan elkartzeko parada izan genuen eta
gertu dauden beste enpresen (Alstom, Bombardier) elkartasuna ere jaso genuen zein
EREaz eraginda ez zegoen taldeko beste enpresa batena, ABB Oiartzunena hain zuzen
ere.
Hasiera-hasieratik, gure borrokarekiko ahalik eta gizarte legitimaziorik handiena
lortzeko zuzenduriko ekimenak suspertzea izan zen gure kezkeetako bat. Honetarako
ohiko mobilizazioak (auto-ilarak, manifestaldiak, itxialdiak…) eta erresistentziari
oihartzun handia emateko beste
ekimenekin tartekatzen saiatu
ginen. Azken puntuari
dagokionean, azpimarratu
zuetako askok ikusi duzuen
bideo baten argitalpena, betiko
hedabide eta sare sozialei esker
mundu osoari eman zion bira,
Brasilgo telebista batean notizia
izan zelarik. Hedabide-
inpaktuaren bila ere aritu ginen,
eta oihartzuna lortu genuen
mobilizazio ikusgarriak
egiteagatik eta hauen
prestakuntzan langileen alderdi
handi baten partehartzeagatik.
Azkenik, instituzioekin
(eskualdeko udalak, partidu
politikoak, Eusko Jaurlaritza,
Eusko Legebiltzarra…)
elkarrizketa lan handia egin zen
gure borroka agenda politikoan sartzeko asmoarekin eta langileen etorkizunarekiko
konpromisorik lortzeko. Hau dela eta, azpimarratu behar dugu gazteen sormena eta
hauen antolaketa ahalmena (hemen ere ESKko jendea prozesuaren buru izan zen), eta
egunean jarriz egungo hedabide-baliabideak aprobetxatzeko.
Borrokan erabilitako bitartekoak garrantzitsuak izan badira ere, hauek ez lukete
zentzurik izango printzio argi eta sendoetan sostengatuta egon ez balira izan. ESK-k
defendatu ohi duen eta defendatzen duen balorea izateaz gain; ahal den neurrian
Enpresa Batzordeari konstanteki lehentasuna ematen kolektiboaren ordezkari bezala
saiatu gara, eta hau izan zen taktikoki zein estrategikoki hartu genuen aukerarik onena
aipaturiko egoeran. Honek Batzordearen etengabeko batasunaren alde egitea eta
berau mantentzea dakar; muskerrak eta sugeak irenteaz haraindi, burua hotz
mantendu behar da eta asanbladaren jarrerak erradikalizatzea lortu, denon artean
harturiko erabakiak denek errespeta ditzaten.
Oso argi ditugun ideia batzuetan sustatzen den erreadikalizazioa. Hona ideiok: 1.
EREaren erabateko errefusa, 2. Lanpostu GUZTIEN defentsa, 3. Ez onartzea
errentegarria den ekoizpen-lerro baten deslokalizazioa eta 4. Ideia: Lantegiaren
etorkizuna bermatzea krisi honegatik eta aurrekoengatik oso zigortuta dagoen
zonaldean. Galindoko asanbladaren erradilkatasunean konbentzimendu honek, neurri
batean bada ere, Estatu mailako
UGT eta CCOOn aparatuen
estrategia negoziatzailea
eragotzi du. Sindikatu hauek
Galindon dituzten delegatuak
asanbladen erabakiak azken
momentu arte errespetatzeara
behartuta egoteak, EREarekiko
errefusa mantenduz, arazoak
sortarazi zizkieten sindikatu
hauen burokraziei, beste
lantokietako Enpresa Batzorde
eta asanbladak (Madril eta Gava)
EREaren kontra bozkatzera
eramanaz Galindoko langileekiko elkartasun mugimendu batean.
Guzti hau zorroztasuna eta pragmatismoa elkartzen duen jarrera negoziatzaile
batekin. Zorrostasuna negoziazioa merkatu bat bihur ez dadin, non plan sozialaz (kalte-
ordainak, aurre-erretiroak…) baino ez zedin hitz egingo, non baldintzen galerek ez
lekarkeen langileen desmobilizazioa EREren kontsultaldiaren amaieraren
desadostasunean amaituriko balizko sinatzearekin. Edozelan ere enpresak
mugimenduak egin zituen plan sozialaren ildotik (CCOO eta UGTeren
bitaartekotzarekin?) eta sindikatu biek berau erabili zuten beldurra sartzeko esanaz
jendea kalera joango zela Langileen Estatutuak ezartzen dituen urteko 20 egunekin.
Negoziazioek iraun zuten hilabete eta erdian ESK-k Plan Industrialari buruz batez ere
mintzo izan zen azpimarratuz EREa onartzeko ala errefusatzeko gunea Galindoko
asanblada zela.
Negoziazioen boikota, mugimendu pragmatikoen eskutik eman zen, eta honek, azken
finean, enpresaren jarrera eta paktuaren aldeko sindikatuen deslegitimazioa ekarri
zuen. Hau dela eta, enpresari eskaintza bat egin zitzaion, EREa atzera botatzen bazuen,
Enpresa Batzordea eta ESK eragile aktiboak lirateke langile guztientzako alternatibaren
bilaketan, eta zuzendaritzarekin batera instituzio publikoaetara eskuz esku joan.
Bestaldetik, etendura ERE bat eta ez iraungitze EREa negoziatzen saiatu ginen, jarduera
ekoizlearen uzte eta zerbitzu zentru berri baten arteko zubia izan zezan, beti ere
lanpostu gehienak mantentzeko asmoarekin. Enpresaren zuzendaritzak ezetza borobila
ematen die aukera biei, iraungitze ERE bat baino ez zuten onartzen.
Amaiera
Hau irakurtzen ari denak bere buruari galdetuko dio ea nola amitu zen ereduzko
borroka hau. Tamalez hau bizitza da eta ez Hollywood-ko filma bat, hemen gaiztoak
oso gaiztoak dira eta honez gain beti irabazten dute, eta onean ez zaigu eperrik
gelditzen gure poza laguntzeko. Honela da, ekainaren 26an, enpresak alderdi
sindikalaren desadostasun-aktarekin batera aurkezturiko iraungitze EREa onartu zuen
Madrilgo Lan Zuzendaritza Nagusiak. Amaiera triste da baina ez erabateko porrot
baten amaiera, bidea izan da garapen. Madrilgo erabakia asanbladan bildurik ziren
langileei aditzera ematen zaien egunean, malkoek ez zituzten justua zen baten alde
borrokatu zuten pertsonen duintasun aurpegiak ezkutatzen; hauek jakin badakite
bidean ez dietela duintasunik lapurtu ezta karterarik kale itsu batera eraman ondoren.
Nahiz eta batzuk hori nahi izan duten BELDURRAri hel eginaz beti bezala.
Lankideek orain historiaren alderdirik gogorrenari aurre egin behar diote (hau idazten
dugun egunean iraizpenen zerreda plazaratu egin dute), interes kolektiboak
pertsonalen aurretik jarriz, eta EREren aurka egon arren, bere ezarpena gardena izan
dadin eta afiliazio sindikalaren bezalako irizpide ezagun eta pairatu dugun horren
baitan aldeko traturik eman ez dadin.
Jon Fano
Javi Mentxaka
Igor Mera
www.esk-sindikatua.org