4ud_giharrak.pdf

132
4. UNITATEA GIHARRAK

Upload: irakaslube

Post on 28-Apr-2015

303 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

giharrak, anatomia

TRANSCRIPT

Page 1: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. UNITATEAGIHARRAK

Page 2: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. ATALA:GIHARREN FISIOLOGIA

Page 3: 4UD_GIHARRAK.pdf

0. SARRERA● Giharrak lokomozio-aparatuaren atal aktiboak dira.● Giharrak nagusiki gihar-ehunez daude osatuta. Gihar-

ehunak uzkurtzeko gaitasuna dauka. Zelula eta gihar-zuntzek gorputzaren atal ezberdinak mugiarazten dituzten uzkurdurak sortzen dituzte.

● Gihar-sistema da, beraz, mugimenduen arduradun nagusia.

● Bestalde, gihar-sistemak ematen dio bere egitura gorputzari eta beroa sortzeko gaitasuna du.

bideoa

Page 4: 4UD_GIHARRAK.pdf

● 3 gihar mota daude: – Gihar eskeletikoak,

hezurrak mugitzen ditu.

– Bihotz-giharrak edo kardiakoa, odola bihotzetik ponpatzen du.

– Gihar leunak errai hutsetik igarotzen diren gaiak eta odol-hodietako odola mugiarazten ditu.

1. GIHAR MOTAK

Page 5: 4UD_GIHARRAK.pdf

1.1. GIHAR ESKELETIKOA● Gihar-ehun ildaskatuaz

eratuta dago. Hezurretan txertatzen dira.

● 2 motatakoa:

BORONDATEZKOA:

Nerbio-sistema Zentralak kontrolatzen ditu. Bat-batean uzkurtu daitezke, denbora laburrean potentzia handia garatuz.

EZ-BORONDATEZKOA:Nerbio-sistema Periferikoak kontrolatzen ditu. Potentzia ertaina garatzen du, denbora-tarte luzeagoetan.

Page 6: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Gihar eskeletikoak 3 funtzio ditu:– Mugimendua sortu– Gorputzaren euskarria izan eta jarrera (postura)

mantendu.– Beroa sortu, bere barnealdean sortzen diren erreakzio

metaboliko desberdinen bitartez. Kontsumitutako energia kimiko guztia ez da energia mekaniko bihurtzen GIHAR ESKELETIKOA

(BORONDATEZKOA EDO AILDASKATUA)

GIHAR ZÉLULA ILDASKATUA

MIOZUNTXESKAK

NUKLEOAK

Page 7: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Bihotza gihar bat da.● Bere egitura ildaskatua da (eskeletikoarena antzera) eta

burutzen dituen mugimenduak erritmikoak eta nahigabekoak dira.

1.2. GIHAR KARDIAKOA

Page 8: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Gihar mota honen egitura gihar eskeletikoarenarekin alderatuz oso desberdina da (ildaskarik gabeko gihar zelulek osatzen dute) eta nahigabeko mugimendua burutzen du.

● Liseriketa hodietan, arnasketa bide batzuetan, kalibre txikiko arteria batzuetan,... aurkitu dezakegu.

1.3. GIHAR LEUNA

GIHAR ZÉLULA LEUNAK

NUKLEOAGIHAR LEUNANAHIGABEKO0A

Page 9: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. GIHARREN SAILKAPENA ● Funtzioaren arabera:

– Gihar estentsoreak gorputz-adarrak luzatzen dutenak dira. Gorputzaren jarrerarekin erlazionatzen dira. Adibidez, trizepsak.

– Aldiz, flexoreak gorputz-adarrak flexionatzen dutenak dira, adibidez, bizepsak.

Page 10: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. GIHARREN SAILKAPENA ● Funtzioaren arabera:

– Gihar estentsoreak gorputz-adarrak luzatzen dutenak dira. Gorputzaren jarrerarekin erlazionatzen dira. Adibidez, trizepsak.

– Aldiz, flexoreak gorputz-adarrak flexionatzen dutenak dira, adibidez, bizepsak.

Page 11: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 12: 4UD_GIHARRAK.pdf

– Beste gihar batzuk gorputz-adarrak erdiko ardatzetik aldentzen dituzte; abduktoreak dira.

– Bestalde, beste gihar batzuek gorputz-adarrak erdiko ardatzera hurbiltzen dituzte; aduktoreak dira.

Page 13: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 14: 4UD_GIHARRAK.pdf

– Gihar errotatzaileak ardatz longitudinalaren arabera mugitzen dituzte gorputz-adarrak.

Page 15: 4UD_GIHARRAK.pdf

– Esku-ahurrak aurrera begiratzearen mugimendua eragiten duten giharrak supinatzaileak dira eta atzera begiratzen jartzen dituztenak berriz, pronatzaileak.

Page 16: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Gihar batzuek, mugimendu konplexuak eragiteko, batera lan egiten dute. Kasu hauetan mugimendu bat baino gehiago burutzen dira, esaterako: zirkundukzio mugimendua eragiteko, flexioa, estensioa, abdukzioa, adukzioa eta errotazioa batera burutzen dira.

Page 17: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 18: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Bestalde, mugimendu bat egiterakoan duten parte hartzearen arabera honela sailkatu ditzakegu:

a) Agonista: ● Egindako mugimenduan aktiboki

eta zuzenean parte hartzen duen giharra.

● Adibidez norbaitek 1 kg. pisuarekin eskua jasotzen saiatzen bada, besoko bizepsa aktibatuko du (besoaren aurrealdeko giharra), honela gihar hau izango da mugimendu horren gihar agonista. gainetik bereizten denean) eta besteak sinergistatzat.

Page 19: 4UD_GIHARRAK.pdf

b) Antagonista: ● Aurrekoaren, agonistaren, aurkako

mugimendua egiteko gai dena, hau da, mugimendu hori oztopatzen duena edo oztopatu dezakeena.

● Aurreko adibidearen kasuan gihar antagonista besoko trizepsa izango litzake besoaren atzealdeko giharra). Behin eskua jaso eta gero (ukondoa flexionatuz) eskua jaisten saiatuko bagina (oztopo baten aurka adibidez), besoko trizepsa ez litzake antagonista izango, baizik eta aurreko mugimenduaren kontrako mugimenduaren gihar agonista eta besoko bizepsa izango litzake bigarren kasu honetan mugimendu horren gihar antagonista.

Page 20: 4UD_GIHARRAK.pdf

c) Sinergismoa: ● Mugimendu berdina

egiteko gihar edo gihar talde desberdinak aktiboki eta batera parte hartzearen mekanismoari deritzogu.

● Adibidez, belaunaren flexioan bizepsak, iskiotibialek, bikiek,... parte hartzen dute, honela gihar hauek mugimendu horren sinergistak izango dira. Batzuetan hauetako bat agonistatzat hartzen da (hauetako baten parte hartzea besteenaren gainetik bereizten denean) eta besteak sinergistatzat.

Pikotxean (cuclillas) egoeratik jauzia egiten badugu bikien, kuadrizepsaren, ipurmasaileko giharraren eta enborraren zutikatzaileen (dorsal luzea eta ileo-kostala) uzkurdura sinergikoa ematen da.

Page 21: 4UD_GIHARRAK.pdf

3. GIHAR ESKELETIKOAREN UZKURDURA

● Giharra uzkurtzeko gaitasuna duten hainbat gihar-zuntzez eratuta dago.

Page 22: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Maila molekularrean muskulu-zelula nagusiki aktina eta miosina izeneko proteinez dago eratuta, sarkomero izeneko unitateetan elkartuta.

● Aktina eta miosina mikrozuntzen arteko “irristatze-mugimenduari” esker ematen da, nolabait, uzkurketa hori.

Page 24: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Gihar eskeletikoaren uzkurdura burutzeko ezinbestekoa da energia.

● Energia hau glukosaren edo gantz-azidoen oxidaziotik sortzen da, horrela, O2-a beharrezkoa da.

● Uzkurduran zehar askatutako energiatik, atal bat lan mekanikoan (uzkurdura) xahutzen da eta atal handiena (%70-80) beroan, eta gorputzaren tenperatura mantentzeko erabiliko da.

Page 25: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. GIHARREN NAHIGABEKO MUGIMENDUAK

4.1. PERISTALTISMOA● Peristaltismoa gihar leunak burutzen duen

mugimendua dugu. ● Giharraren zuntzetan zehar uzkurdura-uhinak

hedatzen dira, nahigabeko mugimenduak burutuz. Hauek digestio hodian zehar agertzen dira, bertara heltzen diren elikagaiak hodian zehar garraiatzeko. Gihar hauek inerbazio sinpatikoa eta parasinpatikoa dituzte eta uzkurdura-uhinak erregulatzen dituzte hauek.

Page 27: 4UD_GIHARRAK.pdf

4.2. BIHOTZ TAUPADAK● Nahigabeko mugimenduen beste adibide bat

dugu. Gihar kardiakoak bihotz-taupadak eragiten ditu. Gihar hau besteen ezberdina da, nerbio-bulkadak gihar-zuntzetan zehar garraiatzeko sistema propioa duelako. Bihotzaren atal bakoitzeko (aurikulakoak eta bentrikuletakoak) gihar-zuntz guztiak batera uzkurtzea lortzen du honek.

BIDEOA 1

Page 28: 4UD_GIHARRAK.pdf

5. PATOLOGIA. HIGIENE ETA PREBENTZIOKO ARAUAK

● Erabiltzen ez den giharrak atrofiatzeko joera du.

● Giharrari inerbazio egokia heltzen ez bazaio, ezin du bere funtzioa, hau da, uzkurdura burutu, eta gihar-zuntzak atrofiatzen joango dira. Beste kasu batzuetan, artikulazioen inmobilizazio luzeagatik edo artikulazioen zurruntasunagatik gihar atrofiak sor daitezke, giharrak erabiltzen ez direlako. Giharren atrofia saihesteko inmobilizazioa eragotzi beharra dago.

5.1. GIHAR ATROFIA

Page 29: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Giharretara heltzen diren odol-hodiak bai traumatismo bidez, bai tronbosi bidez (tronbo batek oztopatzen duenean odol-hodia) oztopatzen badira, elikagaiak zuntzetara ez dira helduko eta hauek hil egingo dira, nekrosia sortuz.

● Normalean, nekrosia gertatzeko zenbait ordu behar dira, 6 gutxi gorabehera; beraz patologia berezi honetan ezinbestekoa da tratamendua arin ezartzea, giharra hil ez dadin. Bestalde, tronbosiak prebenitzeko modu batzuk daude:– Ibiltzea, giharren zirkulazioa hobetzen baitu.– Dieta egokiak egitea. Gehienetan, odol-hodiak gantzez osatutako

tronboez (arteroesklerosia) oztopatzen dira eta beraz, dietan kontrolatu behar dira.

5.2. GIHARREN NEKROSIA

Page 30: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Gihar-zuntzak denbora luzean uzkurtuta mantentzen badira, haien luzapena ezinezkoa gertatzen da eta laburtuta mantentzen dira; kontraktura deritzogu honi.

● Sarritan agertzen dira kontrakturak kirolariengan. Bat-batean izugarrizko mina agertzen da halakoetan. Kontrakturak prebenitzeko dagoen metodorik onena giharrak behartu gabe entrenamendu egokiak egitea da.

● Bestalde, giharren nekrosia gertatzen denean, gihar zuntz hilak ehun fibrosoengatik aldatzen dira; honi kontraktura fibrosoa deitzen zaio, eta artikulazioen deformazioa eragiten du.

5.3. GIHARREN KONTRAKTURA

BIDEOA 1 BIDEOA 2 WWW

Page 31: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Uzkurtuta dagoen gihar batean tentsio handia ezartzen bada, gihar-zuntzak urra daitezke, kirolariengan ohikoa den gihar haustura sortuz. Honek normalean min handia eragiten du. Hausturek gradu ezberdinak eduki ditzakete eta giharra apurtzera ere irits daiteke.

● Hausturak prebenitzeko entrenamendu egokiak egin behar dira, giharrak behartu gabe, kontrakturetan bezala. Tratamendua hausturaren graduaren araberakoa izaten da: haustura txiki batean erabateko atsedenaldia nahikoa da, baina apurketa larrietan, kirurgiaz tratatu beharra dago.

5.4. GIHAR-HAUSTURA

WWWBIDEOA 1

Page 32: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. ATALA:GIZA MUSKULATURA

Page 33: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. BURUKO ETA LEPOKO GIHARRAK

● Belarri hegalako gihar txikiak, belarri ertainekoak, begi-globoko, mingaineko, ahosabai biguneko eta faringeko giharrak salbu, buruko eta lepoko giharrak 2 taldetan sailkatzen dira, soilik buruan ala burua eta enborrarekin lotzen dutenaren arabera:

1.1. KANPO-GIHARRAK edo ESTRINTSEKOAK

1.1. BARNEKO GIHARRAK edo INTRINTSEKOAK

Page 34: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. BURUKO ETA LEPOKO GIHARRAK

● Belarri hegalako gihar txikiak, belarri ertainekoak, begi-globoko, mingaineko, ahosabai biguneko eta faringeko giharrak salbu, buruko eta lepoko giharrak 2 taldetan sailkatzen dira, soilik buruan ala burua eta enborrarekin lotzen dutenaren arabera:

1.1. KANPO-GIHARRAK edo ESTRINTSEKOAK

1.1. BARNEKO GIHARRAK edo INTRINTSEKOAK

Page 35: 4UD_GIHARRAK.pdf

1.1. GIHAR ESTRINTSEKOAK● Jatorria eskeleto axialean dute (sorbaldan, lepoan, bularrean,e.a.)

eta buruhezurreko hezurretan txertatzen dira.● Gihar hauek gorputz-enborrarekiko buruaren mugikortasuna

baimentzen dute.● Aipagarrienak:

– Gihar esternokleidomastoideoa: bularrezurretik (esterno-) eta larakotik (-kleido-) loki hezurraren apofisi mastoideora (-mastoideoa) doa.

– Gihar eskalenoak: lepoa alderatu eta bular-kaiola arnas hartzean zertxobait igotzeko erabiltzen dugun gihar txikien masa irregularra. Alde bakarreko ekinean alboko flexio eta errotazio homolaterala eragiten ditu eta alde bikoan lepoko flexioa.

– Trapezioa

Page 36: 4UD_GIHARRAK.pdf

Trapezioa

Page 37: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 38: 4UD_GIHARRAK.pdf

1.2. GIHAR INTRINTSEKOAK● Jatorria eta txertaketa buru barruan dute.● MURTXIKATZE-GIHARREK eta LARRUAZALEKO GIHARREK osatzen

dute. Azken hauek funtzio mimikoak eta estaltzekoak dituzte.– Animalietan, larruazaleko gihar boluntarioak ia gorputz-azal osoan

zehar aurkitzen dira. Honela, zaldiak, adibidez, euliak uxatzen ditu larruazala mugituz; katuak arkakuso batek ziztatzen duenean azala mugitzen du. Gizakiak, ordea, borondatez larruazaleko giharrak mugitzeko gaitasuna galdu du, aurpegian salbu. Aurpegiko gihar hauei gihar mimikoak deritze.

– Hala ere, gihar mimikoak ez dira denongan berdinak: pertsona gehienek sudurra mugitu badezakegu ere, soilik batzuk mugi dezakete buru-azala; edo mingaina bi aldetara tolestu. Gaitasun hauek genetikoki determinaturik daude.

Page 39: 4UD_GIHARRAK.pdf

A) GIHAR MURTXIKATZAILEAK● Izenak berak adierazten duenez,

janarien murtxikapena burutzen dutenak dira. Beren zeregina baraila goi masailera hurbiltzea da, hau da, ahoa ixtea. Oso gihar indartsuak dira, laburrak eta zabalak eta burezurraren alboko alde bion gainetik kokatzen dira.● Inportanteenak, gihar

tenporala eta maseteroa dira; ahoa indarrez ixterakoan, aurpegi eta burezurraren gainetik errez aski soma ditzakegularik.

1. Gihar tenporala; 2. gihar maseteroa

Page 40: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 41: 4UD_GIHARRAK.pdf

B) GIHAR MIMIKOAK● Izenak berak adierazten duenez,

mimikaren edo aurpegiko espresioarekin loturiko giharrak dira.

● Tartean daude hainbat zulo zabaldu edo ixteaz arduratzen direnak:

● Begietako gihar orbikularra. (C ondoko irudian)

● Ezpainetako gihar orbikularra. (G ondoko irudian)

● Sudur-hegaletako gihar jasotzaileak. (I ondoko irudian)

Page 42: 4UD_GIHARRAK.pdf

Gihar tenporala

Sudur-hegaletako gihar jasotzailea

Ezpainetako gihar orbikularra

maseteroa

Page 43: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 44: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 45: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. GIHAR DORTSALAK ● Bizkarrezurra oso egitura artikulatua, erresistentea eta malgua

da, ornoak elkarri lotuta mantentzen dituen gihar-geruza ezberdinei esker.

● Bizkarrezurra mugitu eta eusten duten gihar gehienak ornoekiko dortsalki (atzealdean) kokatzen dira.

– Gihar sakonenak laburrak dira, ondoz ondoko ornoak elkartzen dituzte.

– Tarteko giharrak luzeagoak dira eta bizpahiru ornoko distantziara dauden ornoak lotzen dituzte.

– Azaleko giharrak, berriz, are luzeagoak dira eta elkarrengandik urrun dauden ornoak lotzen dituzte.

Page 46: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Aipagarrienak:

– Esplenio giharrak (lepoko zeharkakoa): Gihar bikoiti zabal eta mehea, buruaren eta lepoaren atzealdean dagoena; burua jasotzea, alboetara makurtzea eta biratzea ahalbidetzen du.

– Erronboideak (handia eta txikia)– Trapezioa– Deltoidea– Dortsal luzea– Dortsal zabala– Ileo kostala: lepoaldekoa,

bizkarraldekoa eta gerrialdekoa bereizten dira.

Page 47: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 48: 4UD_GIHARRAK.pdf

esplenioa

Page 49: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 50: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 51: 4UD_GIHARRAK.pdf

3. ENBORREKO GIHARRAK ● Bi taldetan banatzen dira:

3.1. BULARRALDEKO GIHARRAK (edo torazikoak)A) INTRINTSEKOAKB) ESTRINTSEKOAK

3.2. SABELALDEKO GIHARRAK (abdominalak)

Page 52: 4UD_GIHARRAK.pdf

3.1.A. BULARRALDEKO GIHAR INTRINTSEKOAK

● Aipagarrienak:1. SAIHETSARTEKO GIHARRAK: 11 alde bakoitzean; arnasketan laguntzen dute.

2. SAIHESPEKO GIHARRAK: pareta torazikoaren aurreko barnealdean; saihetsak ornoekin lotzen dituzte.

Page 53: 4UD_GIHARRAK.pdf

3.1.B. BULARRALDEKO GIHAR ESTRINTSEKOAK

● Aipagarrienak:1. BULARREKO HANDIA

2. BULARREKO TXIKIA

3. AURREKO MUSKULU ZERRADUNA

Page 54: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. DIAFRAGMA

Page 55: 4UD_GIHARRAK.pdf

3.2. SABELALDEKO GIHAR ESTRINTSEKOAK

● Abdominalak moduan ezagunak direnak.● Aipagarrienak:

1. ABDOMENEKO ZEHARKAKO MUSKULUA: ● Bere funtzioa sabelaldearen diametroaren gutxitzea da.

Page 56: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. ABDOMENEKO ZEIHAR TXIKIA EDO BARNEKOA:● Abdomeneko barruko muskulu laprana ere deritzo.

● Saihetsezurrak jaitsi eta enborraren flexio bentrala eta laterala eragiten ditu.

3. ABDOMENEKO MUSKULU ZEIHAR HANDIA EDO KANPOKOA● Abdomeneko kanpoko muskulu laprana ere deritzo● Toraxa jaitsi, enborra biratu eta albora flexionatzen du

Page 57: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. ABDOMENEKO MUSKULU ZUZENA● Aldebiko eran enborraren flexioa eragiten du, toraxa

jaitsi eta pelbisa igo edo jaso

Page 58: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 59: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 60: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 61: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 62: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. SORBALDAKO GIHARRAK ● 6 muskulu bereiziko ditugu:

4.1. DELTOIDE MUSKULUA● Triangelu itxura duelako deitzen zaio horrela.

Konoerdi huts baten antzera biltzen du artikulazio eskapulohumerala.

● Sorbaldako muskuluetatik azalekoena eta handiena da.

● Goian, klabikulan eta eskapulan txertatzen da; behean, humeroaren goiko muturrean.

● Besoa igo eta abduzitu eta biratu egiten du; sorbaldako artikulazioa finkatzen du; gorputz-enborra igotzen du

Page 63: 4UD_GIHARRAK.pdf

4.2. MUSKULU SUPRAESPINOSOA● Arantza gaineko muskulua ere deritzo.

● Eskapularen arantza gaineko hobian dago. Hobi horretatik humero hezurraren goiko muturreraino doa.

● Besoa igotzen du eta kanpoaldera biratzen.

● Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

Page 64: 4UD_GIHARRAK.pdf

4.3. MUSKULU INFRAESPINOSOA● Arantza azpiko muskulua ere

deritzo.

● Eskapularen arantza azpiko hobian dago. Hobi horretatik humero hezurraren goiko muturreraino doa.

● Besoa igotzen du eta kanpoaldera biratzen.

● Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

Page 65: 4UD_GIHARRAK.pdf

4.4. MUSKULU BIRIBIL TXIKIA● Infraespinosoaren alboko

ertzaren norabideari jarraituz, eskapularen alboko ertzetik gora abiatzen da, eta humero hezurraren goiko muturrean txertatzen da azkenean.

● Besoa aduzitzen du eta kanpoaldera biratzen.

● Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

Page 66: 4UD_GIHARRAK.pdf

4.5. MUSKULU BIRIBIL HANDIA● Omoplatoaren beheko angelutik

humero hezurraren muturreraino doa.

● Besoa aduzitzen du eta barnealdera biratzen.

● Bizkarreko muskulu zabalaren (dortsal zabala) agonista da

Page 67: 4UD_GIHARRAK.pdf

4.6. MUSKULU SUBESKAPULARRA● Eskapula azpiko muskulua edo

sorbalda-hezurpekoa.

● Eskapula azpiko hobitik humero hezurraren goiko muturreraino.

● Besoa aduzitzen du eta barnealdera biratzen.

● Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

Page 69: 4UD_GIHARRAK.pdf

5. BESOKO GIHARRAK ● Bi taldetan sailkatuko ditugu:

5.1. BESOAREN AURREALDEKO MUSKULUAK5.2. BESOAREN ATZEALDEKO MUSKULUAK

Page 70: 4UD_GIHARRAK.pdf

5.1. BESOAREN AURREALDEKO GIHARRAK

● Humero hezurraren aurrean dauden 3 muskulu: azaleko geruzan besoko bizeps muskulua; sakoneko planoan, muskulu korakobrakiala eta, behean, besoko aurreko muskulua edo brakiala.

1. BESOKO BIZEPSA:● Bi zatiz eratuta dago: zati motza eta zati

luzea.● Omoplatoaren korakoide apofisitik abiatzen

da zati motza; omoplatoaren barrunbe glenoideoaren gainetik, berriz, zati luzea. Muskuluaren bi zatiak ukondo aldera abiatzen dira eta bidean biak batu egiten dira, tendoi bakar baten bidez besaurreko erradio hezurraren goiko muturrean txertatzen dira.

● Zati luzeak besoa abduzitzen du; zati motzak aduzitu.

Page 71: 4UD_GIHARRAK.pdf

5.1. BESOAREN AURREALDEKO GIHARRAK

2. MUSKULU KORAKOBRAKIALA● Bizeps muskuluaren zati motzaren erdialdean

dago. Omoplatoaren korakoide apofisitik humero hezurraren gorputzaren erdialderaino.

● Besoa aduzitu eta barnealdera biratzen du.

3. MUSKULU BRAKIALA● Humero hezurraren aurre-behealdean, besoko

bizepsaren azpian kokaturik dago. Goian humero hezurraren goiko muturrean txertatzen da. Behean kubito hezurraren goiko muturrean.

● Besaurrea flexionatzen du

Page 72: 4UD_GIHARRAK.pdf

5.2. BESOAREN ATZEALDEKO GIHARRAK

● Aipagarriena:1. BESOKO TRIZEPS MUSKULUA

● Humero hezurraren atzean dago, eta hiru zatiz osaturik dago. Hiru zati horiek bereizita daude goian, bat omoplatoan txertatzen da, eta beste biak humero hezurraren gorputzean. Behean, hiru zatiak batu egiten dira, eta ukondoaren atzealdean txertatzen dira.

● Besaurrea luzatzen du.● Besoa aduzitzen du.

Page 73: 4UD_GIHARRAK.pdf

6. UKONDOKO GIHARRAK● Besaurrea nola mugitzen dutenaren arabera:

A) UKONDOKO GIHAR FLEXOREAKB) UKONDOKO GIHAR ESTENSOREAKC) UKONDOKO GIHAR PRONATZAILEAKD) UKONDOKO GIHAR SUPINATZAILEAK

Page 74: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 75: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Aldiz, besaurrean duten kokapenaren arabera, honela sailka ditzakegu:

Page 76: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Jarraian, besaurreko muskulu aipagarrienetako batzuk ikusiko ditugu.

Page 77: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. GIHAR SUPINATZAILE LUZEA (edo BRAKIORADIALA)

– Humeroaren kanpoko ertzetik radioaren epifisi distalaren kanpoaldean bukatu arte besaurre guztia zeharkatzen du.

– Ukondoko gihar flexoreak. Bere ekintza nagusia flexioa baina pronazioan eta supinazioan ere parte hartzen du.

Page 78: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. SUPINATZAILE LABURRA● Bi jatorri ditu, bat epikondiloan (humeroan) eta bestea kubituaren

goialdeko kanpo-atzealdean. Bere zuntzek ,sakonak, erradioaren goiko muturra inguratzen dute atzealdetik honen aurre-kanpoaldean bukatzeko.

● Supinazioa eragiten du.

Page 79: 4UD_GIHARRAK.pdf

3. GIHAR ANKONEOA– Ukondoaren atzealdean kokatua.

– Ukondoaren estensioan parte hartzen du.

Page 80: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. PRONATZAILE BIRIBILA● Ukondoaren barnealdetik

(epitrokleatik eta kubituaren aurreko aurpegitik) erradioaren kanpoko aurpegian bukatzeko.

● Besurrearen pronazioa eragiten du eta ukondoaren flexioan parte hartzen du.

Page 81: 4UD_GIHARRAK.pdf

5. PRONATZAILE KARRATUA● Kubituaren aurreko aurpegitik

erradioaren aurreko aurpegira doa.

● Bakarrik pronatzailea da.

Page 82: 4UD_GIHARRAK.pdf

7. ESKUMUTURREKO GIHARRAK

● Hiru taldetan sailkatuko ditugu: A) ESKUMUTURREKO GIHAR FLEXOREAKB) ESKUMUTURREKO GIHAR ESTENSOREAKC) ERPURUAREN GIHARRAK

Page 83: 4UD_GIHARRAK.pdf

A) ESKUMUTURREKO GIHAR FLEXOREAK

● Hauek dira muskulu nagusiak:– Palmar edo Ahur handia– Palmar edo Ahur txikia– Aurreko gihar kubitala edo aurreko kubitu muskulua– Atzamarren gihar flexore sakona– Atzamarren gihar flexore azalekoa

Page 84: 4UD_GIHARRAK.pdf

MUSKULU PALMAR LUZEA

Page 85: 4UD_GIHARRAK.pdf

MUSKULU PALMAR LABURRA

Page 86: 4UD_GIHARRAK.pdf

B) ESKUMUTURREKO GIHAR ESTENSOREAK

● Hauek dira muskulu nagusiak:– Erradiala– Atzeko kubitala– Atzamarren gihar estensorea– Erakuslearen gihar estensorea– Atzamar txikiaren gihar estensorea

Page 87: 4UD_GIHARRAK.pdf

C) ERPURUAREN GIHARRAK

● Oinarekin alderatuz eskuko erpuruak mugikortasun handiagoa du, besteak beste oratzea baimenduz

● Hauek dira muskulu nagusiak:– Flexore luzea

– Flexore laburra

– Abduktore luzea

– Abduktore laburra

– Estensore luze

– Estensore laburra

– Aduktorea

– Erpuruaren gihar oposatzailea

Page 88: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 89: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 90: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 91: 4UD_GIHARRAK.pdf

BEHEKO GORPUTZ ADARREKO MUSKULUAK

8. PELBISEKO MUSKULUAK.9. IZTERREKO MUSKULUAK.10. ZANGOKO MUSKULUAK.11. OINEKO MUSKULUAK.

Page 92: 4UD_GIHARRAK.pdf

8. PELBISEKO GIHARRAK ● Hainbat muskulu dira:

– Psoas-iliakoa– Ipurmasaileko muskulu handia– Ipurmasaileko muskulu ertaina– Ipurmasaileko muskulu txikia– Pelbiseko muskulu piramidala– Muskulu geminoak edo bikiak– Barneko muskulu hertsatzailea edo

butxatzailea– Kanpoko muskulu hertsatzailea edo

butxatzailea– Izterreko muskulu karratua.

Page 93: 4UD_GIHARRAK.pdf

● Muskulu horiek guztiak pelbis barrunbea inguratzen duten hezurretatik abiatzen dira: pelbiseko muskulu piramidala eta barneko muskulu hertsatzailea pelbisaren barnealdetik abia-tzen dira; beste muskulu guztiak pelbisaren kanpoaldetik abiatzen dira.Femur hezurraren trokanter handian edo haren inguruan txertatuz bukatzen dira muskulu denak.

Page 94: 4UD_GIHARRAK.pdf

1) IPURMASAILEKO MUSKULU HANDIA

● Ipurmasaileko muskuluetatik azalekoena eta handiena da. Izterra luzatzen du eta kanpoaldera biratzen du.

● Pelbisa jasotzen du (beheko gorputz-adarren gainean zutik egote-rakoan hartzen du parte).

Page 95: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 96: 4UD_GIHARRAK.pdf

2) IPURMASAILEKO MUSKULU ERTAINA

● Ipurmasaileko muskulu handiaren azpian dago.● Izterra abduzitzen du eta barnealdera biratzen du.● Pelbisa jasotzen du (beraz, zutik egoterakoan hartzen du

parte).

Page 97: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 98: 4UD_GIHARRAK.pdf

3) IPURMASAILEKO MUSKULU TXIKIA

● Abaniko-antzeko muskulua da, eta ipurmasaileko muskulu ertainaren azpian kokaturik dago.

● Ipurmasaileko muskulu ertainaren funtzio bera du.

Page 99: 4UD_GIHARRAK.pdf

4) PELBISEKO MUSKULU PIRAMIDALA

● Ipurmasaileko muskulu ertainaren behealdean dago.

● Izterra abduzitu eta kanpoaldera biratzen du.

Page 100: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 101: 4UD_GIHARRAK.pdf

4. PSOAS-ILIAKOA● Orno lunbarretako zeharkako apofisietatik eta hobi iliakotik,

pelbisa gurutzatuz femurreko, trokanter handira doa.● Aldakaren gihar flexorea eta aduktorea

Page 102: 4UD_GIHARRAK.pdf

5) BESTELAKOAKMuskulu geminoak edo bikiak. ● Bi muskulu txiki dira, goikoa eta behekoa.

Aldakako artikulazioaren kapsula artikularraren atzean daude, ipur-masaileko muskulu handiaren azpian. Izterra kanpoaldera biratzen dute.

Barneko muskulu hertsatzailea. ● Mintz hertsatzailearen barneko aldea

estaltzen du. Handik abiatuta, femur hezurraren trokanter handian bukatzen da. Izterra kanpoaldera biratzen du.

Kanpoko muskulu hertsatzailea. ● Mintz hertsatzailearen kanpoko aldea

estaltzen du. Handik abiatuta, femur hezurraren trokanter handian bukatzen da. Izterra kanpoaldera biratzen du.

Izterreko muskulu karratua.● Beheko muskulu geminoaren behealdean

dago, ipurmasaileko muskulu handiaren azpian. Izterra kanpoaldera biratzen du.

Page 103: 4UD_GIHARRAK.pdf

9. IZTERREKO GIHARRAK ● Bi taldetan sailkatuko ditugu:

A) AURRE-ALBOKO MUSKULUAK.B) ATZE-ERDIALDEKO MUSKULUAK

Page 104: 4UD_GIHARRAK.pdf

A. AURRE-ALBOKO MUSKULUAK● Hiru muskulu dira:

1. Faszia lataren muskulu tentsorea 2. Muskulu sartorioa 3. Izterreko kuadrizeps muskulua

Page 105: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. MUSKULU SARTORIOA● Gune honetako muskuluetatik azalekoena

da.Ileon hezurretik berna-hezurraren goiko muturraren erdiko alderaino doa; beraz, izterraren aurrealdea goitik behera eta albotik erdiko aldera zeharkatzen du.

● Zangoa flexionatzen du; izterra flexionatu, abduzitu eta kanpoaldera biratzen du.

Page 106: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 107: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. IZTERREKO KUADRIZEPS MUSKULUA● Izterraren aurrealdean dago, eta lau faszikuluz

eraturik dago:

– Aurreko faszikulu zuzena (izterraren aurrealdearen erdian kokaturikoa),

– Alboko faszikulu zabala (izterraren aurrealdearen alboan kokaturikoa),

– Erdialdeko faszikulu zabala (izterraren aurrealdearen erdiko aldean kokaturikoa)

– Izterreko faszikulua edo faszikulu krurala (bi faszikulu zabalen artean, eta aurreko faszikulu zuzenaren azpian kokaturikoa).

● Goialdean, lau faszikuluak bereizita daude; behean, faszikuluak elkartu egiten dira, eta tendoi komun baten bidez txertatzen dira errotulan eta berna-hezurraren goiko muturraren aurrealdean.

● Muskulu honen funtziorik garrantzitsuena zangoa luzatzea da; gainera, izterra flexionatzen du.

Page 108: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 109: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. Aurreko faszikulu zuzena; 2.Izterreko faszikulua; 3. Erdialdeko faszikulu zabala; 4. Alboko faszikulu zabala

Page 110: 4UD_GIHARRAK.pdf

B. ATZE-ERDIALDEKO MUSKULUAK● Zortzi muskulu dira:

1. Erdialdeko muskulu zuzena 2. Muskulu pektineoa 3. Izterreko muskulu aduktoreak4. Izterreko bizeps muskulua5. Muskulu semitendinosoa6. Muskulu semimenbranosoa

Page 111: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. IZTERREKO MUSKULU ADUKTOREAK● Izterraren erdialdean kokaturiko hiru muskulu dira. Aurretik atzera, honela

izendatzen dira: lehena edo ertaina, bigarrena edo txikia eta hirugarrena edo handia.

● Pelbisetik femur hezurraren gorputzeko atzeko lerro latzeraino hedatzen dira.● Izterreko muskulu aduktore ertaina muskulu pektineoaren behealdean dago,

beste bi muskulu aduktoreen aurrean. Izterreko muskulu aduk-tore txikia muskulu aduktore ertainaren atzealdean eta behealdean dago, muskulu aduktore handiaren aurrean. Izterreko muskulu aduk-tore handia muskulu pektineoaren eta beste bi muskulu aduktoreen atzean dago, izterraren atzeko muskuluen aurrean.

● Izterra aduzitu eta biratu egiten dute.

Page 112: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 113: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. MUSKULU SEMITENDINOSOA● Iskiotibial semitendinosoa.● Izterraren atzealdearen erdiko aldean dago. Goialdea muskulu-ehunezkoa

da, eta behealdea tendoizkoa (hortik datorkio izena). Iskion hezurretik berna-hezurraren goiko muturraren erdiko alderaino doa.

● Zangoa flexionatzen du eta barneal-dera biratzen du; izterra luzatzen du.

Page 114: 4UD_GIHARRAK.pdf

3. MUSKULU SEMIMENBRANOSOA● Iskiotibial semitendinosoa.● Muskulu semitendinosoaren erdiko aldean eta aurrealdean dago. Iskionetik

belauneko artikulazioaren erdialderaino doa. ● Muskulu semitendinosoaren funtzio berak ditu.

Page 115: 4UD_GIHARRAK.pdf

10. ZANGOKO GIHARRAK ● Hiru taldetan sailkatuko ditugu:

A) ZANGOKO AURREALDEKO MUSKULUAKB) ZANGOKO ALBOKO MUSKULUAKC) ZANGOKO ATZEALDEKO MUSKULUAK

Page 116: 4UD_GIHARRAK.pdf

A. ZANGOKO AURREALDEKO MUSKULUAK

● Lau muskulu dira:

1. Aurreko muskulu tibiala 2. Behatzen muskulu hedatzaile edo estentsore komuna 3. Behatz lodiaren muskulu hedatzailea4. Aurreko muskulu peroneoa

● Muskulu horiek guztiak zangoko hezur arteko lokailuaren aurrean daude, berna-hezurraren gorputzaren aurreko ertzaren eta perone hezurraren aurreko ertzaren arteko gunean.

Page 117: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. AURREKO MUSKULU TIBIALA● Aurrealdeko muskuluetatik erdialdekoena da. Berna-hezurraren goiko

muturretik oinaren erdialdeko ertzeraino doa.● Oina zangoaren kontra flexionatzen du, aduzitu egiten du eta barnealdera

biratzen du.

Page 118: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. BEHATZ LODIAREN MUSKULU HEDATZAILEA

● Aurreko muskulu tibialareneta behatzen muskulu hedatzaile komunaren azpian dago. Behean, behatz lodiaren bi falangeen gainean bukatzen da.

● Muskuluaren funtzio nagusia behatz lodia luzatzea da. Gainera, oina flexionatzen du, aduzitu egiten du eta barnealdera biratzen du.

Page 119: 4UD_GIHARRAK.pdf

B. ZANGOKO ALBOKO MUSKULUAK● Perone hezurrean txertaturiko bi muskulu dira:

1. Alboko muskulu peroneo luzea. ● Zangoko alboko muskuluetatik azalekoena da.

Zangoaren goialdetik eta albotik metatartsoko lehen hezurreraino doa.

● Oina zangoaren kontra luzatzen du, abduzitu egiten du eta kanpoaldera biratzen du.

2. Alboko muskulu peroneo motza. ● Alboko muskulu peroneo luzearen azpian dago.

Zangoaren alboaren erditik oinaren alboko ertzeraino doa.

● Oina abduzitzen du eta kanpoaldera biratzen du. Aurretik oina flexionatuta badago, oina luzatu egiten du.

Page 120: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 121: 4UD_GIHARRAK.pdf

C. ZANGOKO ATZEALDEKO MUSKULUAK

● Bi geruzatan (azalekoa eta sakonekoa) ezarririko zazpi muskulu dira.

1. Zangoko muskulu bikiak.2. Muskulu soleoa.3. Oinazpiko muskulu mehea.4. Muskulu popliteoa.5. Behatzen muskulu flexore komuna.6. Behatz lodiaren muskulu flexore luzea.7. Atzeko muskulu tibiala.

Page 122: 4UD_GIHARRAK.pdf

1. ZANGOKO MUSKULU BIKIAK● Bi muskulu handi dira, erdialdekoa eta

albokoa. Goialdean bereizita daude: erdialdeko muskulu bikia femur hezurraren beheko muturreko erdialdeko kondiloan txertatzen da; alboko muskulu bikia femur hezurraren beheko muturreko alboko kondiloan txertatzen da. Behealdean, Akilesen tendoiaren bidez, orpoaren atzealdean txertatzen dira, kalkaneoan.

● Muskulu gastroknemioak ere deitzen zaie.

● Orpoa igotzen dute, eta hala oina luzatzen da.● Oinen gainean bagaude (zutik), orpoa

altxatzen dute eta, aldi berean, baita beheko gorputz-adarra eta gorputz-enborra ere. Muskulu soleoarekin batera, ibiltzerakoan parte hartzen duten muskulu garrantzitsuenak dira. Oina luzatu eta gero, zangoa izterraren kontra flexionatzen dute.

Page 123: 4UD_GIHARRAK.pdf

2. MUSKULU SOLEOA● Zangoko bi muskulu bikien azpian dago.

Goialdean, zangoko bi hezurretan txertatzen da. Behealdean, Akilesen tendoiaren bidez, orpoaren atzealdean bukatzen da.

● Oina luzatzen du.● Ibiltzerakoan eta salto egiterakoan hartzen du

parte.

Page 124: 4UD_GIHARRAK.pdf

3. MUSKULU POPLITEOA● Belaunaren atzealdean, muskulu bikien eta

oinazpiko muskulu mehearen azpian, kokaturiko muskulu motz bat da.

● Zangoa izterraren kontra flexionatzen du eta zertxobait barnealdera biratzen du.

Page 125: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 126: 4UD_GIHARRAK.pdf
Page 127: 4UD_GIHARRAK.pdf

11. OINEKO GIHARRAK ● Lau taldetan sailkatuko ditugu:

A) OIN-GAINEKO MUSKULUAK.B) OINAZPIKO ERDIALDEKO MUSKULUAK.C) OINAZPIKO ALBOALDEKO MUSKULUAK.D) OINAZPIKO ERDIKO MUSKULUAK.

Page 128: 4UD_GIHARRAK.pdf

A. OIN-GAINEKO MUSKULUAK● Muskulu bakarra bereiziko dugu: muskulu pedioa edo

behatzen muskulu hedatzaile motza. Tartsoko hezurretatik lehen lau behatzetaraino doa. Lehen lau behatzak luzatzen ditu.

Page 129: 4UD_GIHARRAK.pdf

B. OINAZPIKO ERDIALDEKO MUSKULUAK

● Behatz lodian bukatzen diren hiru muskulu dira:

– Behatz lodiaren muskulu aduktorea,– Behatz lodiaren muskulu flexore motza– Behatz lodiaren muskulu abduktorea.

● Muskuluen izenak adierazten dute beren funtzioa.

Page 130: 4UD_GIHARRAK.pdf

C. OINAZPIKO ALBOKO MUSKULUAK● Behatz txikian bukatzen diren hiru muskulu dira:

– Behatz txikiaren muskulu abduktorea,– Behatz txikiaren muskulu flexore motza– Behatz txikiaren muskulu oposatzailea.

● Behatz txikiaren muskulu abduktoreak behatz txikia abduzitzen du. Beste bi muskuluek behatz txikia flexionatzen dute.

Page 131: 4UD_GIHARRAK.pdf

D. OINAZPIKO ERDIKO MUSKULUAK● Azaletik sakonera, hauek dira:

– Oinazpiko muskulu flexore motza– Behatzen muskulu flexore luzearen

muskulu laguntzailea– Muskulu lunbrikalak– Hezur arteko muskuluak

Page 132: 4UD_GIHARRAK.pdf