47. aldizkaria
DESCRIPTION
Aldizkariaren 47. aleaTRANSCRIPT
Espalo
ia,1
· 205
70 B
erg
ara
/ Posta
ku
txatila
/aparta
do, 2
6 / T
el.:(9
43)7
625
40
· 762
54
1 / F
axa:(9
43)7
633
31 / E
·maila
:marila
gik
asto
la@
euskaln
et.n
et
Beti kontu Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 47. zenb. / DBHko 3.eko ikasleak / 13ko martxoa
San Sebastian danborrada
Kaixo “Betikontu” zaleok, ni,
Maider Gago naiz eta aldizkari honetan azalduko
denaren berri emango dizuet. Aldizkari honetan
gai asko jorratuko dira: geletako ateetako fri-
soak, DBH 4. mailakoek “first lego league” txapel-
ketan noiz parte hartu zuten eta gai gehiago ere
aztertuko dira. Aipatu didatenez urtarrilaren 19an
SAN SEBASTIAN eguna izan zen eta haur hezkuntza-
ko umeak arratsaldean patiora irten ziren danborra
jotzera; oso dotore jantzita, asko disfrutatu zutela
eta gustora ibili zirela ere esan didate.
Beno, hau izan da dena, espero dut ale hau
gustokoa izatea eta ea animatzen zareten irakur-
tzera!!
2 13ko martxoa
Doha-ko azken gailurrak klima aldaketari buruzko zalantzak argitu ditu: klima aldaketa
saihestezina da!.
Protokoloaren berrizketa sinatu zuten Kyoton 2013-2020 rako baina protokolo hori fra-
kasu bat izan zen.
Sinatutako protokoloaren asmoa tenperaturaren igoera geldiaraztea zen. Igoera horren
ondorioak ,nahiz eta iragarrita egon,ikaragarriak izango dira: itsas maila 0,5 eta metro bat artean igoko da
eta horrek milioika pertsonen migrazioa ekarriko du Asian. Afrikan, berriz, desertizazioak eta lehorteak ger-
tatuko dira. Amerikan eta Europako iparraldean laborantza txikitu, edateko ura lortzeko zailtasunak, al-
daketa ekologikoak, espezieen desagerpena etab. eragingo ditu. Ikaragarrizko hondamendia izango da!
Etorkizunean Espainia izango da herrialde kaltetuenetarikoa, tenperaturaren igoerak herrialdearen bi jardue-
ra-ekonomiko garrantzitsuenetan (nekazaritzan eta merkataritzan) eragin handia izango duelako. Aldaketa
klimatikoaren kostuak, orduan, BPGren( Barne Produktu Gordina) %20aren jaitsiera seinalatzen zuen herrial-
de kaltetuetan. Tenperaturen igoeren aurkako kostuak, aldiz, urteko BPGren %1a izango zen. Aurten kostu
hori BPGren %3,5ean seinalatzen dute ekonomista batzuk. 2008. urtean CO2aren tona bategatik 30 euro
ordaindu ziren. Momentu honetan euro bat balio du tona bakoitzak. Honek CO2a saltzen duten herrialdeen-
gan eragin handia izan du, gutxi garatuta dauden herrialdeetan hain zuzen. 2009. urtean Munduko Bankuak
urtero 100 mila milioi euroko kostua kalkulatu zuen aldaketa klimatikora egokitzeko garapen bidean dauden
herrialdeetan bakarrik.
KLIMA ALDAKETARI BURUZ
Klima-aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa
hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke. Gaur egun, in-
gurumenari begira, klima-aldaketa oraingo klima aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko
tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin
lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote .
Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euri kopurua, egun oskarbiak eta edonon neur
daitezkeen beste aldagaiak ere.
Klima-aldaketa eragiten duten eragile ez klimatikoak
Berotegi-gasak
Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere
garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek era-
gindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.
ONDORIOA:
Ondorio bakar bat atera dezakegu guzti honetatik: lurra zaindu egin behar dugula, gutxiago kutsatuz, eta
gehiago birziklatuz. Baina, bereziki, zabor gutxiago produzituz.
Klima aldaketa
S. Peñín / J. Gorosabel
3 13ko martxoa
A. Loidi/ J. Domiguez
Aisialdia
Yune Nogueiras - Ballet
Baleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Erru-
sian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du
dantza orokorrean eta balet-eskolatan irakasten da mundu osoan zehar.
Balet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte.
-Non ikasten duzu ballet-a? Zenbat ordu astean?
Eibarren ikasten dut, bi ordu entsaiatzen ditugu astean.
-Zenbat urtekin hasi zinen balletean eta zergatik hasi zinen?
11 urtekin hasi nintzen, erakargarria zelako.
-Zer da balletean gehien gustatzen zaizuna?
Puntak egitea.
-Pentsatzen duzu Bergaran erakustaldirik egitea?
Bai egingo, ekaina bukaeran.
Diego Duri - Dark Orbit
Dark Orbit linean egiten den jokalari anitzeko rol– joko masiboa da.
Jokua espazioan dago oinarrituta eta beste espaziontzi batzuk suntsitzean datza. Horrela puntoak lortzen
dira eta punto horiek diru moduan eskatu daitezke.
-Noiz hasi zinen jolasten?
Orain dela 6 hilabete hasi nintzen.
-Zenbat ordu sartu dituzu jokoan?
1.330 ordu daramatzat jolasten.
-Zerbait irabazi al duzu? Zer?
Bai, dirua .
-Dark Orbit jokoan zenbat pertsonek jolasten dute? Ranking bat dago? Zenbagarrena zaude?
82 milioi jokalari daude. Bai, munduko hirugarrena naiz.
4 13ko martxoa
M.Atutxa/I.Agirrezabal
FIRST LEGO LEAGUE
First Lego League, 1998tik aurrera mundu mailan egiten den errebotika, zientzia eta te-
knologia lehiaketa da. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenak 9-16 urte bitarteko neska-
mutilak dira. Proiektu zientifiko bat eta errebotikaren inguruko proiektu tekniko bat egin behar dute eta gero
epailearen aurrean defendatu.
Aurten Senior Solution (adineko jendeari konponbideak ematea) izan da gaia. Adinarekin pertsonok zailtasun
gehiago edukitzen ditugulako; indarra, bista… galtzen joaten gara, horregatik, kartera klasifikadore bat egin
zuten.
MARTIN MARTINEZ
(DBHko 4.mailako
ikaslea)
1-Zenbat denbora eduki duzue proiektua aurrera atera-
tzeko?
Bi hilabete eta erdi gutxi gora behera.
2– Arazoren bat eduki duzue?
Bai, montaian eta bisioetan
3-Ondo pasa al zenuten?
Bai, oso entretenigarria izan zen eta txapelketan oso on-
do pasa genuen.
EKAITZ AZULA
(DBHko irakaslea)
1-Urtero gai bera
lantzen da txapeketa
honetan?
Ez.Urtero aldatu egiten da.Duela bi urte elikagaien
inguruan izan zen adibidez.
2-Aurten lehenengo aldiz hartu duzu parte
txapelketa honetan ? Errepikatuko zenuke?
Bai, talde egokia badago eta taldea animatzen ba-
da.
5 13ko martxoa
N.Irizar/ J.M. Erdabide
Pertsonak ezagutuz
1– Zela sentitzen zarete Bergaran? Ondo sentitzen gara , oso gustora.
2-Zenbat denbora daramazue hemen bizitzen ? Bi hilabete gutxi-gora behera daramagu.
3– Euskera zaila al da? Oraindik ikasten ari gara.
4– Zenbat urte bizi izan zarete Errepublika Dominikanan? Jaio garenetik , 13 urte .
5– Errepublikako klima nolakoa da ? Desberdintasun handia dago? Klima , oso beroa da
30º C-ko tenperaturak egoten dira . Hemengoa oso hotza da hangoarekin konparatua .
6– Dominikar Errepublikan eskolara joaten zineten ? Ikasgai desberdinak al dira ? Bai
joaten ginen ikastolara , nahiko antzerakoak dira ikasgaiak.
7– Zer ikasgai ikasten zenuten Dominikar Errepublikan? Matematika , Natur zientziak ,
ingelesa , frantsesa , gorputz-hezkuntza , plastika eta gizarte .
8– Zuen iritziz jatorrak al dira hemengo pertsonak? Bai , oso jatorrak dira , ez dugu inola-
ko arazorik izan .
9- Astebukaeretan irtetzen al zarete ? Bai irtetzen gara , gu biok bakarrik .
Artisten txokoa
Yamarco eta Yamari ,Dominikar Errepublikako bi neska-mutil dira, 13 urtekoak. DBHko 1 mailan daude.
Ikastola honetan berriak dira baita Bergara herrian ere. Dominikar Errepublika, Erdialdeko Amerikako esta-
tua da, Ozeano Atlantikoaren eta Karibe itsasoaren artean dago . Hiriburua Santo Domingo da eta beraiek
Maria Trinidad Sanchez eskualdean bizi dira.
Jai-giro
Errege bezpera
Jai honen tradizioa 1970etik dator, Los Mitos taldeak Bergaran
jo zuenetik. Eduki zuen arrakasta ikusita, Bergarako udala urte-
ro ekintzak egiten hasi zen gau honetan.
Jai hau Bergarako tradizio bat denez, beste herrialdeetako jen-
dea: Soraluze, Antzuola,Elgeta,Arrasate… gure herrira etortzen
da jaia ospatzera.
Horrez gain, arratsaldean txikientzako errege kabalgata egiten
da.
Aratusteak
Karnabalak otsaileko 9,10,11eta12an ospatzen dira aur-
ten.
Normalean, larunbatean, hilak 9 , eta asteartean mozo-
rrotzen gara. Ikastolak ostiralean ume txikiekin kabalgata
bat prestatzen du. Urtero gai desberdin bat aukeratzen
dute: arrantzalez, eskimalez, bonberoz, pailazoz…
Eta aurten,Dalmata jantzita joago dira. HHkoak txa-
kurrak eta 5. eta 6. mailakoak lapur jantziko dira, eta
irakasleak Cruella De Bill izango dira.
Kontuz! Ligoteo osasuntsua edukitzeko arauak!
1. Ez ,ez da; ezetza ondo onartu behar da .
2. Mutilek lehenengo pausoa eman behar dutela; ideia honekin apurtu.
3. Pentsa ezazue nolako erantzuna daukaten fisikoak eta estereotipoek.
4. Zu zeu izan , maskararik gabe.
5. Ligoteoa adiskidetasun eskema baten ulertu behar da.
6. Pertsona zugana hurbildu aurretik, fijatu pertsona hori zutaz interesatuta dagoen .
7. Tonteoa ez da beti zerbait gehiagotan bukatu behar ,hasieran bai esan arren ezetz
esan daiteke.
8. Ez sentitu presiorik zure telefonoa, tuentia, edo facebooka emateko.
9. Enpatia da giltza.
10..Errespetatu askatasuna eta dibertsio sexuala.
ONDO
PASA
PASATU
GABE!!
U.Egaña/ N.Aginagalde
13ko martxoa 6
7 13ko martxoa
Jolastuz ikasi
D. Duri
Zaragoza parean edo, kontrolatzaileak txartela eskatu dio bere eserlekuan egunkaria lasai-lasai irakurtzen ari den tolosarrari.
Honek txartela eman eta kontrolatzaileak:
Baina, baina! Tren hau Bartzelonara doa eta zuk Madrilerako txartela duzu!
- Arraioa! Eta gidaria askotan nahasten al da modu honetan?
Mandala
Gurutzegrama
"Inork ez du irabazten
beste batek galdu gabe. "
(Lucio Anneo Séneca)
1- Edari bat da. Gorria,txuria edo beltza.
2- Gardena da, eta itsasoetan edo ibaietan aurkitzen da.
3- Mutil baten izena da.
4- Oso langilea eta lur azpian bizi den intsektua.
5- Hor estalagmitak aurkituko dituzu.
6- Gure gorputzen daude eta oso gogorrak dira.
7- Zuhaitzetan egin dute txoriek.
Puntuak elkartu
5.
6.
4.
2.
7.
1.
3.
8 13ko martxoa
Erredakzioa: Nerea Aginagalde / Ibai Agirrezabal / Maitane Atutxa / Josu Dominguez/ Diego Duri / Uxue Egaña /Josu Martin Erdabide / Maider Gago / Julen Gorosabel / Nora Irizar / Oihana Lete / Ane Loidi / Leire Moñux / Sara Peñin // Koordinazioa: Ana Errasti / Edurne Uriarte Arabaolaza //
Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak / Erkuden Unamuno(Agenda 21ko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu // Inprimategia: Bergarako IMPRESPAL
L.Moñux/O.Lete
Iritzia
Gustatzen al zaizkizue ateetan ipini dituzten frisoa eta logotipoa? Zergatik?
Zer duzue gustokoago, ateak frisoarekin edo frisorik gabe?
Jon Maiztegi DBH 1 Jon de la Rosa DBH 2 Ekaitz Azula IRAKASLEA
·Bai,dekorazioa da,eta
ondo geratzen da eta
originala da.
·Frisoa,logoarekin.
·Bai,oso modernoak
dira eta ondo daude.
·Biekin , asko gustatu
zaizkit.
·Ez , ate ondoan dut
mahaia eta deseroso
sentitzen naiz
pentsatzen dudalako
norbait bertan dagoela.
·Frisorik gabe.
·Bai,zerbait desberdina
da. Horrela, ez duzu
barrukoa ikusten.
·Frisoarekin.
Kontu-kontari : logotipoa.
Ateetan dauden frisoak 4.mailako ikasleek egin dituzte plastikan, bere helburua ateetan dagoen kristala es-
taltzea eta dekoratzea da.
DBH4 ko ikasle batek informazioa eman digu proiektuaz.
Esan digunez, ideia irakasleak eman zien, bakoitzak gela bat aukeratzeko eta frisoa eta logotipoa di-
seinatzeko.
Guri ideia ona iruditzen zaigu baina ez gaude ohituta horrela egoten
eta deserosoa dela uste dugu.
3 urtez gaude DBHn eta beti ikusi dugu jendea pasiloetatik pasatzen,
gainera,orain, atea jotzen dutenean ez dugu ikusten nor den.
Hala ere gelako logoa asko gustatu zaigu, eta beste gela batzuetakoa
ikusi dugu eta oso originalak direla uste dugu.
Frisoa deserosoa iruditzen zaigunez, ez litzaiguke gustatuko gela in-
guratzen duen kristala estaltzerik, gustatzen zaigulako jendearen bu-
rutxoak saltoka ikustea.
Yoel Sanchez DBH 3