18. aldizkaria
DESCRIPTION
San Frantzisko aldizkariakTRANSCRIPT
A
U
R
K
I
B
I
D
E
A
AGURRA
1.-Agurra.
2.-Inkesta.
3.-Txiki-Txoko.
4-5 Txiki-Txoko Txotxongiloa.
6-7-8-9 Lumaren Kilima.
10-Entretenigarriak.
11-Bermeoko Toponimia.
12-Asteburuko Agenda eta Esaera Zaharrak.
Bermeon, 2010eko Apirilaren 16an
18. zenbakia
Kaixo lagunok ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡
Gu Ane Tuñez, Olatz
Bengoetxea, Jadu Abba,
Ander Bengoetxea, Iñigo
Artabe eta Jon Carrasco gara.
18.garren aldizkaria hau
argitaratu dugu eta espero
dugu zuen gustukoa izatea.
ERREDAKTOREAK
4 eta 5 urteko gelakoak
Yarey Calzada 1go zikloa
Kevin Hernández 1go zikloa
Ibon Olondo 1go zikloa
Iraia Langaray 2. zikloa
Aaron Ortiz 2. zikloa
Ane Rayo 2. zikloa
Eider Uribarri 3. zikloa
LAGUNTZAILEAK
Joan den asteburuan Bizkaiko Batel
txapelketa jokatu zen Sestaon. Zapatuan
finalerako sailkapena izan eta domekan
finala. Eskualdeko hiru taldek lortu zuten
finalera heltzea: Bermeoko seniorrak,
Mundakako kadeteak eta Elantxobeko
jubenilak.
Bermeoko seniorrek eta Mundakako
kadeteek lortu zuten bandera etxera
ekartzea.
Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bizkaiko Batel TxapelketaBizkaiko Batel TxapelketaBizkaiko Batel TxapelketaBizkaiko Batel Txapelketa
Busturialdeko Hitza
2
Hemen gaude oporretatik bueltan eta oporrei buruzko inkesta
hau prestatu dugu.
1-Nola pasatu duzue Aste Santuko oporrak?
Ondo: 9
Erdizka : 1
Txarto: 0
2-Nonbaitera joan al zarete oporretan?
Bai: 7
Ez: 3
Nora? Gijonera: 1 Castrora: 1 Kanaria Irletara: 1
Errioxara: 2 Asturiasera: 1 Palentziara: 1
Norekin? Familiarekin: 5
Lagunen gurasoekin: 2
3-Zer egin duzue oporretan?
Kirolak: 2 Mendira joan: 1
Dibertitu: 1 Lagunekin irten: 1
Jolastu: 1 Ezer berezirik ez:1
Denetarik: 2
4-Ikusi al duzue prozesioa?
Bai: 0
Ez: 10
6-Lanak izan dituzue oporretan?
Asko: 4
Nahiko: 5
Gutxi: 1
7-Irakurri al duzue zerbait?
Bai: 2
Ez: 8
Asko: 1
Nahiko:1
Zer? Liburuak(2)
8-Pozik etorri zara bueltan eskolara?
Asko: 2
Gutxi: 8
Yarey Calzada 1go zikloa Kevin Hernández 1go zikloa
Ibon Olondo 1go zikloa
3
4
5
6
Hemendik urrun herri txiki-txiki batean hiru neba-arreba zoriontsu bizi ziren. Ahizpa
handienak Laura zuen izena. Laurak hamar urte zituen, ile beltza zuen, beraren
ezpainak oso politak ziren, sudurra berriz txiki samarra zen, bere begiak urdinak ziren
eta belarriak ere txiki samarrak zituen. Gona urdin bat, niki urdin batekin eta zapata
zuri batzuekin janzten zituen beti.
Ahizpa txikienak Goizalde zuen izena: Goizaldek sei urte zituen, ilehoria zen, beraren
ezpainak oso politak ziren, sudur txikia zuen, begiak berriz urdin-berdexkak zituen eta
belarriak txikiak ziren ere. Soineko arrosa bat zeraman beti.
Neba txikienak Urtzi zuen izena: Urtzik bi urte zituen, ile marroia zuen, beraren
ezpainak oso politak ziren, sudur txikia zuen, begiak berde-marroixkak eta belarri
txikiak zituen. Koadrodun prakak, niki zuria eta zapata beltzak zeramatzan beti .
Ahizpa txikienaren antza zuen.
Hiru neba-arrebek amets bera egiten zuten beti: beste mundu bat ikusten zutela eta
munduaren bila joan nahi zutela baina hiru neba-arrebek ezinezkoa zela uste zuten.
Hala eta guztiz beraiek ez zuten nahi uko egin, uste zutelako egunen batean aurkituko
zutela beraien ametsetako mundu hori.
Beraien ametsetako munduan lau eguzki zeuden eta animaliak kolore guztietakoak
ziren. Han hiru herri bakarrik zeuden, herri batek Geugauzhan zuen izena, besteak
Txikirrun eta azkenak Uregauz.
Geugauzhan herrian gaztelu bat zegoen, han errege-erreginak bizi ziren.
Geugauzhanen ehun eta hiru pertsona bizi ziren. Bertako jendeak ezin zuen Txikirrun
eta Uregauz herrira pasatu ordaindu gabe. Herri horretan ez zegoenez diru askorik
ezin izaten zuten familiakoak eta lagunak
ikusi. Bertan barrakak zeuden eta ume
guztiak dohainik sartzen ziren barraketara.
Eskola bat ere zegoen eta etxe sorgindu
bat ere umeak bertara sartzeko.
Txikirrun herria txikiagoa zen, berrogeita hamar pertsona bakarrik bizi ziren. Bertan
zirku bat zegoen, azoka bat eta futbol zelai bat ere. Diru gehiago zegoenez han bizi
zirenak joan ahal izaten ziren Geugauzhanera eta Uregauzera. Han ez zegoen eskolarik eta
beste herrietara joaten ziren ikastera. Bertan lorategi handi bat zegoen eta animaliak
egoteko jolastoki handi bat.
Uregauz herririk handiena zen, hirurehun pertsona bizi ziren. Handiena zen baina gauza
gutxiago zeuden. Etxeek ez zuten kolore askorik eta bertako eskolan saguzarrak zeuden.
Sorgin baten herria zela zirudien, baina jendeari asko gustatzen zitzaion beraien herria.
Herriko kobazulo batean sorgin bat bizi zen , eta ez zegoen diru askorik.
Egun batean Laura, Goizalde eta Urtzi eskolatik itzuli zirenean askaria jatera joan ziren.
Laurak bokadiloa jan zuen, Goizaldek gaileta batzuk eta Urtzik fruta jan zuen.
Jan eta gero hizketan hasi ziren:
-Zertaz egin duzue amets?-galdetu zuen Laurak.
-Nire ametsean mundu bat ikusi dut.-erantzun zuen Urtzik.
-Ba nik ere amets berdina izan dut .-esan zuen Goizaldek.
-Nik ere izan nuen amets hori.-erantzun zuen Laurak.
-Uste duzue benetan existitzen dela mundu hori?-galdetu zuen Urtzik.
-Ez esan txorakeriarik.- erantzun zion Goizaldek.
Gaueko bederatziak heldu zirenean hiru neba-arrebak oherantz abiatu ziren. Hortzak
garbitu, txiza egin eta ohera joan ziren.
7
Gau hartan amets berdina izan zuten. Goizeko hamarrak ziren eta igandea zen, ez
zegoen eskolarik. Laura jaiki egin zen eta gailetak kolakoarekin gosaltzen ari zen.
Amaitu zuenean Goizalderi eta Urtziri jaikitzeko esatera joan zen. Goizalde eta Urtzi
jaiki zirenean gosaltzera joan ziren eta gosaltzen zeuden bitartean ametsaz hizketan
hazi ziren:
-Ametsezko mundu hori existitzen dela uste dut.-esan zuen Laurak.
-Nik ere hori uste dut.-esan zuen Goizaldek.
-Existitzen dela esan dizuet.- esan zuen haserre Urtzik.
-Zer iruditzen munduaren bila joaten bagara?-galdetu zuen Laurak.
-Oso ondo dagoela iruditzen zaigu.-erantzun zuten Goizaldek eta Urtzik batera.
-Nola aurkituko dugu gure ametsetako mundu hori?-galdetu zuen Goizaldek.
-Ez dakit baina aurkituko dugula uste dut.-esan zuen Laurak.
Arratsaldean pelikula bat ikusten ari ziren bitartean gauza harrigarri bat gertatu
zen. Hiru neba-arreben etxea baso ikaragarri bat bihurtu zen eta Lauraren aurrean
mapa erdi bat erori zen. Laurak mapa erdia hartu zuen eta mapak zion bidetik aurrera
jarraitu zuten. Aurrerantz zihoazela eskeleto gizon itsusi batekin topo egin zuten.
Eskeleto gizon hori hondartzarantz zihoan eta derrigortu egin zien neba-arrebei
berarekin joaten. Hondartzara heldu zirenean eskeleto gizonak esan zien neba-arrebei:
-Ba ahal zatozte uretara?
-Ezin dugu, ez dugu bainujantzirik eta.-erantzun zuen Laurak.
-Nik utziko dizuet.-esan zuen eskeleto gizonak.
Hiru neba-arrebek bainujantzia jantzi zuten eta uretara abiatu ziren. Uretara sartu
zirenean behi urdin bat beraien arropetara hurbildu eta mapa kendu zien. Hiru neba–
arrebak eta eskeleto gizona uretatik irten zirenean arropa jantzi eta mapa hartzera
zihoanean mapa ez zegoela konturatu ziren eta behi urdina ikusi zuten maparekin eta
beraren atzetik korrika hazi ziren. Korrika zihoazela behi urdin hori sorgin baten
kobazuloan sartu zen.
8
Goizalde, Laura eta Urtzi barrura sartu ziren. Urtzi mapa hartzen saiatu zen baina
bera txikia zenez eta ez zenez heltzen aurrerantz erori zen. Sorginak zarata hura
entzuterakoan umeak han zeudela konturatu zen . Behi urdinari esan zion umeak
harrapatzeko eta sotora eramateko. Behiak sorgin maltzurrari kasu egin zion eta sotora
eraman eta kaxa batean sartu zituen hiru neba-arrebak, eta giltzaz itxi zuen kaxa.
Iluntzean sagutxo batek galdetu zien:
-Nahi al duzue laguntzea?
-Bai, bai mesedez!!!!- erantzun zuen Laurak.
-Zer egin behar dut laguntzeko?-galdetu zuen berriro sagutxoak.
-Giltza kendu behar diozu behi urdin horri eta ireki gu gauden kaxa hau.-erantzun zuen
Laurak.
Saguak atea ireki zuen eta behia eta sorgina lo zeudenez Urtzik mapa kendu zion
behiari. Hiru neba-arrebek aurrera jarraitu zuten eta aurrerantz zihoazela errusiar
mendi batera heldu ziren eta aurrera pasatzeko montatu egin behar ziren eta montatu
egin ziren. Bat-batean errusiar mendia mugitzen hazi zen baina pailazo bat agertu zen
eta errusiar mendiari torloju bat kendu zion. Hiru neba-arrebek horra heltzen hari ziren
eta heldu zirenean hegan irten ziren eta sarrera batera heldu ziren. Sarreran hau
zekarren:
Neba-arrebek ez zioten kartelari kasurik egin eta sartu egin ziren. Aurrera zihoazela
zulo handi bat ikusi zuten eta konturatu gabe erori egin ziren. Baina ez ziren leku txar
batera erori, han zegoen ametsetako mundua! Bakoitzak herri baten bizi behar zuen eta
gizon-emazte bat emango zietela esan zien sarrerako gizon zaharrak. Aukeratzeko eman
zizkieten hiru gizon-emakume , eta errege-erreginak ziren eta bakoitza herri batean
bizi zen. Urtzik Geugauzhan herria aukeratu behar zuen han Irati printzesa zegoelako
Baina beste bi ahizpekin gatzagoa zen, Txikirrun eta Uregauz herriek printzea
zeukatelako. Txikirruneko printzeak Time zuen izena
eta Uregauzekoak Tome. Laurari eta Goizalderi Time
gustatzen zitzaien baina bestea ez zen hain itsusia ,
horrela ba, batek Tome aukeratu behar zuen.
Azkenean Laurak pentsatu zuen nagusiagoa zenez
Timekin geratzea . Gizon horrek esan zien hiru ordu
barru joango zirela beraien
etxe berrietara bokadilo bat
jatera. Pasatu zirenean hiru
orduak bakoitza bere etxe
berrira joan zen. Eta hortik
aurrera hiru neba-arrebek gizon
-emaztea izan zituzten. Orain
lehen baino hobeago bizi dira
eta errege-erreginak dira.
9
10
GAIA:Jostailuak
ARAUAK: 10 jostailu aurkitu ditzakezu goitik behera eta ezkerretik
eskuinera.
P I L O T A O A R B
A R A G I Z B B I A
N O K Z O R A I A P
P U Z L E A H O R O
I E F G Z K O I E R
N L P M N E N A I A
A U T O A T R E N A
N G K E M A I K B K
K O P A T I N A K O
K A M I O I A Z R K
Iraia Longaray 2.Zikloa
Txiki, txiki,txikia,
umeak txiki jaio dira,
txiki, txiki, txikia,
denak txiki jaio dira.
Ane Rayo 2.zikloa
Eskolara hazi den umeak
diotso amari:
-Ama, idazten ikasi dut!
-Eta zer idatzi duzu
alabatxo maitea?
-Ez dakit,ama oraindik ez
dut irakurtzen ikasi!
Aaron Ortiz 2.zikloa
http://www.bermeo.org/toponimia/ 11
Sanfrantsizko portalean dagoen zabalgunea da. Beste izen batzuk ere hartzen ditu: Beko
Plazie, goian, harresi barruan dagoen plazatik bereizteko; eta Taraska, bertan dagoen
irudiagatik. Erabileran, banaketa generazionala ikus daiteke, hiztunek izen guztiak ezagutu
arren, zaharrenek Portale esaten diote nagusiki; gazteenek, Taraska.
Nabaria da plaza honetan, Taraska esaten zaion iturria.
Portalerekin batera, kasinoaren aurretik portalera arte, hau da Santa Mariña eta Portale
arteko kalea ere Prantzisko Deuna Atea kalea izenpean dago.
AHOZKOA “Portalé”
“Portalié”
“Beko plasié”
“Fráiletako plasié”
“Taráska”
“Taráskan áurrie”
“Taráskako plasié”
“Taráska portalekó”
“Kiku bat (e)in ta juen”
Nonora bisitaldi txiki bat egiten
dogunean, “kiku bet (e)in dogula”
Barikua, 16
Ipuin kontalaria:4 urtetik gorako umeentzat. Ines Bengoa “Kamishabi”, liburutegian
arratsaldeko 6:00etan.
Eskolarteko euskal pilota txapelketa:Umetxoak “E1”. Zeanuri-Abadiño, Ortuella-Lea Artibai,
Bermeo– Atxondo, Durango– Portugalete, Mungia– Orozko, Gernika– Zornotza.
Gaztetxoak “B1”. Abadiño– Arrigorriaga, Dima– gorre, Bermeo–Atxondo, PreviasA–Bilbao,
Mungia-Muskiz, Lemoa– Previas B. Artza frontoian arratsaldeko 6:30ean.
Zapatua, 17
Eskubaloia:Gizonezko kadeteak. Urdaibai ET. Jesuitas. Areneko kiroldegian goizeko 11:30ean.
Futbol 5:Bermeo- Freunde A, Areneko kiroldegian arratsaldeko 5:00etan.
Saskibaloia:Bermeo S.B.T.2- Askorri Portu bat L2. Areneko kiroldegian 6:00etan.
Eskolarteko euskal pilota txapelketa: Umetxoak D1, D2 eta D3. Galdakao-Bakio; BermeoD1-
Gernika, BermeoD3-BermeoD2. Artza frontoian arratsaldeko 4:30ean.
Kontzertua:Ibilaldia 2010-en alde “Ken Zazpi” Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 10:00etan.
Sarrerak: Aurretiaz salgai ibilaldiko dendan. Antolatzaileak: Ibilaldia 2010 eta Kultura,
Gazteria eta Hezkuntza Saila.
Kontzertua:Eureka Hot Iv+Three Tumbitas+Crapulesque, Hermanuetako kapilan gaueko
10:00etan Sarrera :3€. Antolatzailea:Nuntxaku Kultura Elkartea.
Domeka 18
Motorren III. Ginkana: Portutik, goizeko 9:30ean. Antolatzailea: Izaro Bikers.
Mendi irteera: Zuriain: Antolatzailea Sollube 707 mendizale taldea.
Apirila euritsu,
urte ogitsu. 8
Lily la princesa Hada
-Alemania-Animazioa
-Zuzendariak: Ansgar
N i e b u h r , A l a n
Simpson, eta Zhi-Jian
Xu.
Shutter Island
-AEB-Thrilerra
-Aktoreak:Leonardo
D iCapr io , Marc
Ruffalo, Ben Kingsley
-Zuzendaria:Martin
Scorsese.
12
“Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta