4 gaia. badmintona

10
BADMINTONA DBH 2 – 3. gaia

Upload: adocenicolas

Post on 11-Jul-2015

298 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: 4 gaia. badmintona

BADMINTONADBH 2 – 3. gaia

Page 2: 4 gaia. badmintona

1.- SARRERA. Badmintonaren historia.

Ingeles ofizialen bilera batean, 1873an, teniseko erraketak eta txanpain kortxoak hartu eta ekin omen zioten jolasari. Beaufort konderriko Badminton-House jauregian izan zen batzarra eta hortik dator, hain zuzen, izen berarekin ezagutzen den jokoa: BADMINTON.

1877an ezarri zituzten jokoaren lehenengo arauak, 1887an berrikusi eta 1890ean jada luzarorako finkatu. Nazioarteko Badminton Federazioaren gaur egungo arauak ez dira geroztik gehiegi aldatu.

Page 3: 4 gaia. badmintona

2.- JOLASA BERA

Erraketarekin hegalaria jo eta sarearen gainetik aurkakoaren zelaira bota behar dugu; beti ere aurkariaren jolas eremuaren barrura eta aurkariari, hegalaria bueltatzeko ahaleginean, kale eginarazi behar diogu.

Page 4: 4 gaia. badmintona

3.- JOLAS EREMUA

Sarea 1,55 metrora egongo da jarrita.

Page 5: 4 gaia. badmintona

4.- MATERIALA: erreketa eta luma hegalaria

Erraketa: Materiala, pisuaren banaketa eta heldulekuaren lodiera kontuan hartzeko elementuak dira erraketa bat edo beste aukeratzeko orduan.

Luma hegalaria: Kortxozko 2,5cm-tik 2,8cm-ra bitarteko diametrodun oinarri batean (burua) 6,4 eta 7cm bitarteko hamasei luma ditu itsatsita. 4,75gr-tik 5,5 gr-ra pisa dezake hegalari batek.

Page 6: 4 gaia. badmintona

5.- OINARRIZKO KOLPEAK

Lumari eman nahi diogun norabidearen arabera oinarrizko bost kolpe bereiztuko ditugu: lob, drop (dejada) altua – baxua, errematea edo smash, clear eta drive.

Page 8: 4 gaia. badmintona

6.- OINARRIZKO ARAUAK

Bost modalitate bereizten dira.

Partiduak, bi set irabazten duen jokalariak irabaziko du. Set bakoitza 15 puntutara mutilak eta 11 puntutara neskak.

Set batean, 13 edo 14 berdintzen badugu, lehenen iritsi den jokalariak, aukeratu ahal izango du partidua nola amaitu: Bi aukera daude: Partidua 15 bukatu edo 18 luzatzea. Nesketan 9 edo 10 berdintzen bada erabakiko dute 11 edo 12 bukatzea.

Tantoa sakatu duen jokalariak eskuratzen du soilik.

Page 9: 4 gaia. badmintona

6.- OINARRIZKO ARAUAK

Zelaietako marrak zelaiaren zati dira; beraz marra ona da.

Bolantea sarea ukitu arren jokoa jarraitu egiten da.

Bakarkako partiduetan sake bakarra dago (ez dago “media”-rik). Bibitako partiduetan talde bakoitzak bi sake izango ditu (Set hasierako lehenengo tantoan izan ezik).

Page 10: 4 gaia. badmintona

ESKERRIK ASKO