3-portada anexo emf eu - sondika...lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz...

98
SONDIKA Hiri-Antolaketako Plan Orokorra SONDIKAKO UDALA 3. ERANSKINA: INGURUNE FISIKOAREN AZTERKETA. INGURUMENAREN GAINEKO ERAGINAREN BATERAKO EBALUAZIO-PROZEDURA 2006 ko uztaila

Upload: others

Post on 16-Jan-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

 

SONDIKA Hiri-Antolaketako Plan Orokorra

SONDIKAKO UDALA

3. ERANSKINA: INGURUNE FISIKOAREN AZTERKETA. INGURUMENAREN GAINEKO ERAGINAREN BATERAKO EBALUAZIO-PROZEDURA

2006 ko uztaila

Page 2: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

AURKIBIDEA 1. LANAREN HELBURUA ................................................................................ 1 2. IKERKETA EREMUA ................................................................................... 1 3. INGURUNE FISIKOARI BURUZKO AZTERLANAREN EDUKIAK ............................ 2 3.1. KLIMA ............................................................................................. 3 3.2. GEOLOGIA. ....................................................................................... 5 3.3. HIDROGEOLOGIA ............................................................................ 11 3.4. GEOMORFOLOGIA............................................................................. 12 3.5. GEOTEKNIA. ................................................................................... 13 3.6. INTERES GEOLOGIKOKO ZONAK........................................................... 13 3.7. LITOLOGIA… ................................................................................... 13 3.8. HIDROLOGIA. .................................................................................. 14 3.9. EDAFOLOGIA................................................................................... 26 3.10. LANDAREDI-UNITATEAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK................... 28 3.10.1. Egungo landaredia.............................................................. 29 3.11. KOMUNITATE FAUNISTIKOA ETA BIOTOPOAK.......................................... 37 3.11.1. Komunitate faunistikoa. ....................................................... 37 3.11.2. Biotopoak........................................................................... 48 3.12. PAISAIA-UNITATEAK......................................................................... 49 4. HISTORIA- ETA KULTURA- ONDAREA......................................................... 53 5. ALDERDI SOZIOEKONOMIKOAK ETA DEMOGRAFIKOAK ................................ 55 6.INGURUMENA.......................................................................................... 67 6.1. AIREAREN KALITATEA.......................................................................... 67 6.2. HOTS-KUTSADURA. ............................................................................ 77 6.3. HONDAKIN SOLIDOAK. ........................................................................ 79 6.4. KUTSATUTA EGON DAITEZKEEN LURZORUAK............................................. 81 6.5. INGURUMEN-INPAKTUAK...................................................................... 86 7.INGURUMEN- DIAGNOSTIKOA ETA -BALORAZIOA......................................... 92 ERANSKINA Dokumentazio grafikoa

Page 3: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

1

1. LANAREN HELBURUA

Dokumentu honek Sondikako udalerriko ingurune fisikoa aztertzea eta haren

diagnostikoa egitea du helburu –indarreko Arau Subsidiarioen berrikuspena osatzen

duen informazioaren zati baita hori–, Arau Subsidiarioak, otsailaren 27ko 3/1998

Legearen eta uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren arabera, ingurumenaren

gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozeduraren mendean baitaude.

2. IKERKETA-EREMUA

Sondikako udalerriak 6,3 km2-ko azalera du, eta 3.718 biztanle. Txorierriko

azpieskualdean dago. Iparraldean, Loiu dago, hegoaldean Bilbo, ekialdean Derio eta

Zamudio eta mendebaldean Erandio. Biztanleria-gunea udalerriko bi industrialdeen

artean dago; hots, Berreteagakoaren eta Zangroizkoaren artean.

Page 4: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

2

3. INGURUNE FISIKOARI BURUZKO AZTERLANAREN EDUKIAK

Ondorengo faseetan Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren ingurumen-eragina

baloratu ahal izateko, ingurune ekonomikoaz eta kultura-ondareaz gain, ingurumen

biotikoko eta abiotikoko zenbait elementu aztertu dira, lanaren helburuen

testuinguruan duten garrantziaren arabera bakoitzari dagokion sakontasun-

mailarekin. Hona hemen elementu horiek:

- Klima

- Geologia

- Hidrologia

- Geomorfologia

- Geoteknia

- Interes geologikoko zonak

- Litologia

- Hidrologia

- Edafologia

- Landaredia

- Fauna

- Paisaia

Halaber, udalerrian hautemandako ingurumen-eraginik garrantzitsuenak ere hartu

dira aintzat (lurzoru kutsatuak, airearen kalitatea, hondakindegiak, etab.).

Page 5: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

3

3.1. KLIMA

Udalerriko klimatologia-datuak Sondikako Meteorologia Estazioak hartutakoak dira.

Honako hauek dira:

HILA T TM Tm R H DR DN DT DF DH DD I

URT 9,0 13,2 4,7 126 72 13 1 1 2 4 3 86

OTS 9,8 14,5 5,1 97 70 11 1 1 2 2 2 97

MAR 10,8 15,9 5,7 94 70 11 0 1 2 2 2 128

API 11,9 16,8 7,1 124 71 13 0 2 2 0 2 128

MAI 15,1 20,1 10,1 90 71 12 0 3 2 0 2 160

EKA 17,6 22,6 12,6 64 72 8 0 2 2 0 3 173

UZT 20,0 25,2 14,8 62 73 7 0 3 2 0 5 188

ABU 20,3 25,5 15,2 82 74 8 0 3 3 0 4 179

IRA 18,8 24,4 13,2 74 73 9 0 2 4 0 4 157

URR 15,8 20,8 10,8 121 73 11 0 2 3 0 3 123

AZA 12,0 16,4 7,6 141 74 12 0 1 2 1 3 93

ABE 10,0 14,0 6,0 116 73 12 0 1 2 3 3 78

URTEKOA 14,3 19,1 9,4 1195 72 128 2 24 29 11 35 1584

1971-2000 denbora-aldiko klimatologia-datuak. (Iturria: Meteorologiako Institutu Nazionala).

T: Batez besteko tenperatura ( ºC) TM: Eguneko tenperatura maximoen batez bestekoa (ºC) Tm: Eguneko tenperatura minimoen batez bestekoa (ºC) R: Batez besteko prezipitazioak (mm) H: Batez besteko hezetasun erlatiboa (%) DR: 1 mm edo gehiagoko prezipitazioko egun-kopurua DN: Elurra egin duen egun-kopurua DT: Ekaitza izan den egun-kopurua DF: Egun lainotsuen kopurua DH: Izotza egin duen egun-kopurua DD: Zeru oskarbia egon den egun-kopurua I: Eguzki-orduen kopurua

Page 6: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

4

Urteko batez besteko tenperatura (14,3 ºC) suabetzat hartzen da. Abuztua da hilerik

beroena, 20,3 ºC-ko batez besteko tenperatura maximoarekin. Urtarrila da hilerik

hotzena, 9 ºC-ko batez besteko tenperatura minimoarekin.

Urteko guztizko prezipitazioa 1.195 mm-koa da. Urria da prezipitazio gehien egiten

duen hila (141 mm), eta uztaila, berriz, hilerik lehorrena da (62 mm). Datu horien

arabera, prezipitazioak ugari samarrak dira, nahiz eta udako hiletan nabarmen

gutxitzen diren. Hezetasun erlatiboa ez da asko aldatzen urtean zehar, eta %70ekoa

da, gutxi gorabehera.

Prezipitazio gehienak euri gisakoak dira eta ugariagoak dira urriko, abenduko eta

urtarrileko hiletan.

Euri-egunen kopurua

Elur-egunen kopurua

Txingor-egunen kopurua

Urtean guztira193 2 7

URT 20 1 2

OTS 19 1 -

MAR 8 - -

API 17 - -

MAI 12 - 1

EKA 15 - 1

UZT 12 - 1

ABU 10 - -

IRA 15 - -

URR 28 - -

AZA 17 - -

ABE 20 - 2

Hileko prezipitazioak, motak eta maiztasunak. 2003 (Iturria: EUSTAT).

Meteorologia Estazioko datuak kontuan hartuta, udalerrian nagusi diren haizeak

ipar-mendebaldekoak dira.

Page 7: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

5

Udaberrian, Azoreetako antizikloiaren eragina dela-eta, mendebaldeko eta ipar-

mendebaldeko haize hezeak nagusi dira. Udazkena iristean, Azoreetako antizikloia

hegoaldera joaten da, eta horrek iparraldeko eta ipar-mendebaldeko euri-haizeak

eragiten ditu.

3.2. GEOLOGIA

Euskadiko Mapa Geologikoan (1/25.000) jasotako informazioaren arabera, Sondikako

udal-barrutia, geologikoki, Bizkaiko Sinklinorioaren hegoaldean dago, Bilboko

Antiklinorioaren barruan; hain zuzen, Oizko unitatearen barruko Durangoko sektorean

dago.

MATHEYren (1982) definizioa kontuan hartuta, Durango eraketa Deba eraketaren

antzekoa da, litologiari eta adinari dagokienez; baina materialen antolamenduan

dira desberdinak. Ezpondako metaketa-sistematzat hartzen da Durango eraketa;

I IE E HE H HM M IM

%8 %4 %10 %8 %8 %4 %10 %23

1. Pagoetako zamalkadura 2. Regil-Leitzako faila 3. Aulestia-Leitzako faila 4. Durangoko faila 5. Angiozarko faila 6. Bilbo-Altsasuko faila 7. Areatzako faila 8. Kantabriako

mendilerroko zamalkadura

Page 8: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

6

izan ere, birjalkiera-fenomeno ugari daude, grabitazio-fluxuek jalkitako hareharri-

kantitate handia dago, eta ez dago olatu-lasterrek eta mareek eragindako

egiturarik.

Eraketa hori Bilboko failako iparraldean azaleratzen da, Bilbotik Arrasateko jalkitze-

failaraino –hain zuzen, Elorrioren ekialdera– doan zerrenda batean; tarte bolkanikoak

dituen serie detritikoa da eraketa hura. Leku askotan, oso zaila da Durango eraketaren

benetako potentzia kalkulatzen; alabaina, potentziarik txikiena 2.000 m-tik gorakoa

dela kalkulatzen da.

Sondikako adin geologikorik bereizgarrienak eta materialik adierazgarrienak honako

hauek dira (ikus Mapa Geologikoa):

Konplexu Supraurgondiarra edo Albiar-zenomaniarra

Konplexu Urgondiarreko materialen gainean, potentzia handiko multzo terrigenoa

dago; oro har Konplexu Albiar-zenomaniarra edo Konplexu Supraurgondiarra deitzen

zaio (RAT, 1959). Konplexu hori potentzia handiko multzoa da, ia osorik terrigenoa.

Erdi Kretazeoan dago (Erdi Albiarraren eta Behe Zenomaniarraren artean); Erdi

Kretazeoa Behe Kretazeoko (Konplexu Urgondiarra) arrezife-tartearen amaieran dago,

eta Bete Kretazeoa Goi Kretazeoko plataformarik sanon eta zabaletatik bereizten du.

Page 9: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

7

Lutita beltzak. Hareharrizko pasabideak (186)

Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat,

lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk ditu.

Ebakidura freskoan, lutitak beltzak dira, materia organiko eta horretatik deribatutako

material asko dituztelako; horrez gain, osagai lohitsu eta hareatsuak dituzte (batez

ere, kuartzoa, feldespatoa eta moskovita).

Materia organikoa sakabanatuta egon daiteke harrian, edo maila milimetrikoak eta

zentimetrikoak sortu, bai eta, batzuetan, dezimetrikoak ere. Materia organiko gehiena

eraldaketa-egoera aurreratuan dago; izan ere, karbonozko zatiak ikusi egin daitezke.

Halaber, sulfuroak ere badaude, sakabanatuta edo nodulu txikitan bilduta; nodulu

horiek, meteorizatzen direnean, oso tonu gorrixka bereziak ematen dizkiote harriari.

Lutita-mailarik lodienek itxura masiboa eta disjuntzio esferoidala izaten dute; dena

den, oso geruza mehetan antolatuta egon daitezke, tarteka, oso ale meheko eta

potentzia txikiko harearri-mailak eta zenbait burdin horizonte dituztela.

Lutitetan, litologia meheak nagusi dira, segidako mailarik altuenetan. Horrez gain,

segidako mailetan gora, gero eta handiagoa da karbonato-kantitatea, Goi Kretazeoko

tuparriak pixkanaka-pixkanaka agertu arte. Eraketako mailarik altuenetan, harri

piroklastikoen tartekapenak ere ugariak dira.

Hareharri silizeoak, lutita-maila gutxirekin (187)

Horrela deitzen zaio hareharriz batik bat osatutako diferentziazio kartografikoari; hain

zuzen, diferentziazioaren %60k hareharria izan behar du. Barruti horretan,

hareharrizko gorputzek morfologia tabularra eta lentikularra dute; potentzia

dezimetrikoak eta metrikoak dituzte, eta gorputz lutitikoen potentzia, berriz,

milimetrikoak eta dezimetrikoak dira.

Begiratu batean ikus daitekeenez, hareharriak kuartzozko ale txikiz (harea fineko eta

ertaineko tamainakoak), feldespatoz (zurixkagoa), mika zuriz (ugari dago) eta materia

organikoz (bi milimetro arteko potentziako lignito-mailak, albo-jarraitutasun gutxikoak)

osatuta daude. Geruzen oinarrian, granulometria lodiagoak (mikrokonglomeratuak)

ikusten dira, baina, geruzetan gora egin ahala, aldeen tamaina txikitu egiten da. aleak

Page 10: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

8

borobilak edo erdiborobilak dira eta silizez eta, zenbaitetan, karbonatoz zimendatuta

daude. Aldatu gabeko laginketan, koloreak grisetik zurira pasatzen dira, nahiz eta

sakabanatuta dauden meek tonu gorrixka eta horixkan ematen dizkion harriari.

Hareharri silizeoen eta lutiten txandaketa (192)

Horrela deitzen zaie antzeko lutita- eta hareharri-kantitatea duten tarteei; material

horiek (186) eta (187) barrutietarako deskribatutako ezaugarri berak dituzte. Barruti

kartografiko hori mendebaldeen dauden koadranteetako barruti nagusia da (koadrante

horietan azaleratzen da Durango eraketa).

Hareharri- eta lutita-mailak txandakatutako bankuetan antolatzen dira, eta banku

horiek zentimetrikoak eta dezimetrikoak dira.

Bilboko orriko konplexu bolkanikoa (207, 236, 237)

Horrela deitu zaio genetikoki lotutako harri bolkanikoen multzo bati; multzo hori 500

metroko potentzia du, eta harri aletsuz eta mikroaletsuz osatuta daude (236) –kolada,

masibo edo “pillow-laba” gisa agertzen dira harri horiek–, eta harri piroklastikoz (237)

–esaterako, bretxa bulkanoklastikoak, tobak eta zineritak–; horiek guztiek jatorri

bolkanikoa ez duten elementuak dituzte –batik bat, harea eta lohi terrigenoa–, baina

oso kantitate desberdinean daude elementu horiek.

Harri piroklastikoetan, ohikoak dira segida positiboak; izan ere, denboran zehar, gero

eta txikiagoak ziren granulometriak jalki ziren ondoz ondo, urpeko prozesu bolkaniko

bakoitzak sortutako piroklastoen multzoaren ondorioz. Koladen potentzia aldatu egiten

da, eta, oro har, Bilboko orriko hego-ekialderantz joan ahala, txikitu egiten da.

Zenbait lekutan, ezinezkoa izan da koladak eta harri piroklastikoak bereiztea;

kartografian, bereizi gabeko harri bolkanikoen barrutitzat definitu dira leku horiek

(207). Sondikan, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatzen dute udalerria,

Zangroiztik Olara.

Page 11: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

9

Goi Kretazeoa

Goi Kretazeo gisa, RATek (1959) Konplexu Supraurgondiarreko eraketa terrigenoen

goiko mugaren eta Paleozenoko hareharrizko tarteen oinarriaren artean dauden

materialen multzoa definitzen du.

Material horiek ondo bereizitako ezaugarriak dituzte, Bilboko Antiklinorioko bi alpetan.

Egitura horretako hegoaldean –hots, Gorbeiako unitatean–, plataforma karbonatatuko

material-multzo batez osatuta dago Goi Kretazeoa. Egiturako iparraldean –hau da,

Oizko eta Donostiako unitateetan–, berriz, material “flyschoideen” segida bat dago,

potentzia handikoa, karbonatatuak edo detritiko-karbonatatuak; material-multzo

“flyschoide” horretan, Leitzako failarekin lotutako metamorfismoko harri bolkaniko eta

bulkanoklastikoak tartekatzen dira.

Margak, lutitak, margo-kareharrizkoak (254)

Bilboko (61-II) eta Lezamako (62-I) koadranteetan, 200 metroko potentziako tarte bat

kartografiatu da, Durango eraketaren goialdean; tarte hori eraketa terrigeno horretako

azken lutiten eta litologia karbonatatuen arteko trantsizio-barrutitzat har daiteke.

Seriea ale txikiko material terrigenoz osatuta dago; goialdera igo ahala, zementu

karbonatatuaren ehunekoa handitu egiten da, pixkanaka-pixkanaka, marga beltz

bihurtu arte. Hainbat lekutan, margo-kareharrizko geruza erresultanteak daude,

isolatuta eta etenak.

Marga, margo-kareharri, kareharri, kareharri mikritiko eta kalkarenitoen

txandaketa (257)

Bizkaiko Sinklinorioko bi alpetan azaleratzen den oso multzo heterogeneoa da, nahiz

eta iparraldeko alpean gehiago hauteman daitekeen.

Tarte horretako hormak eta sabaiak desberdin samarrak diren ezaugarriak dituzte.

Horrenbestez, esan daiteke, horma margen, margo-kareharrien eta kareharri

mikritikoen mailen txandaketa zentimetriko eta dezimetriko batez osatuta dago, 10 eta

20 zentimetro bitarteko bankuetan. Tarte basan horren gainean, hareazko kalkareniten

Page 12: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

10

eta/edo hareharri karedunen (zenbait bankuk kanal-itxurako oso morfologia laxoak

dituzte) maila meheak (zentimetrikoak eta dezimetrikoak) tartekatzen hasten dira

egitura turbiditikoekin. Altuera horretan, zenbait tartetan, litologia horiek eta margak

eta margo-kareharriak irregulartasunez tartekatzen dira.

Zenbait lekutan, tarte horietan tartekatutako margek karbonato-proportzio txikia dute,

eta, zenbait kasutan, zuzenagoa da marga horiek lutitatzat hartzea, edo kare

gutxiagoko margatzat.

Kuaternarioa

Kuaternarioko metaketak bi multzo nagusitan banatzen dira: multzo zaharra eta

multzo berri samarrak. Multzorik zaharrenaren zati bat, agian, Pleistozenokoa da, eta,

besteak beste, zimendutako mendi-oinak eta ibai-terrazak ditu; elementu horiek

desegiten ari den sistema alubial eta ibaiko batekoak dira. Multzo berrietan, kolubialak,

alubialak eta antropogenikoak daude, besteak beste.

Euskadiko kartografia geologikoan, honako geruza hauek erregistratu dira Sondikako

udalerrian.

Metaketa alubialak eta alubial-kolubialak (519)

Barruti horretan, ibai nagusien uholde-ordokiak osatzen dituzten metaketa alubialak

hartzen ditu barne, bai eta ibaien eta mendi-hegalen dinamika mistoaren ondorioz

sortutako metaketak ere. oro har, azken metaketa horiek metaketa alubialen inguruan

daude, baina ez dago bi metaketa-moten arteko muga garbirik.

Metaketa horiek haran-hondoen betegarria dira, eta honako hau dute ezaugarri

nagusi: legar biribilduak dituzte, zenbait motatakoak eta zenbait proportzio eta

antolamendutan.

Aldian behin, purutasun handiko buztin-metaketa txikiak agertzen dira (gainezkatze-

aldiak). Bokaletik gertuko zonetan, metaketaren goialdean tamaina txiki gehiago

daudela ikus daiteke. Hainbat lodieratakoak dira, eta zaila da zenbat lodi diren

kalkulatzea, metatutako materialetan sekzio bertikalik ez baitago.

Page 13: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

11

Metaketa antropogenikoak (532)

Jatorri antropogenikoko metaketak oso material-metaketa heterogeneoak dira,

jatorriari eta alearen tamainari dagokienez.

Horietatik guztietatik, adierazgarrienak soilik irudikatzen dira kartografia geologikoan;

besteak beste, zabortegiak, hondakindegiak, meatze-putzuak eta betegarriak.

Landa-eremuetan, metaketa gehienak lurrak garbitzean eta egokitzean sortutako

hondakindegiak dira.

Biztanleria-guneetatik hurbil, batik bat, obra zibilak –hala nola, errepideak,

aireportuak, trenbideak eta industrialdeak egiteko zelaiguneak– egitean erabilitako

betegarriei dagozkien metaketa antropogenikoak kartografiatu dira.

Metaketa antropogenikoak bereziki ugariak dira Sondikako udalerriak, aireportuaren

betegarriak azalera handia hartzen baitu.

3.3. HIDROGEOLOGÍA

Akuiferoak egotea lurraren geologiarekin hertsiki lotuta dago; beraz, Sondikako

udalerrian ez da akuifero garrantzitsurik garatu. Dena den, esan behar da Sondikako

geologiak, litologiak eta landarediak ura sartzeko eta sakonera txikiko akuiferoak

sortzeko aukera ematen dutela.

Oro har, Sondikako udalerrian, iragazkortasuna oso txikia da, bai porositate bidezkoa,

bai pitzadura bidezkoa. Udalerriko hegoaldean, porositate bidezko iragazkortasun txikia

dago, eta iparraldean, berriz, pitzadura bidezko iragazkortasun txikia. Hortaz,

Sondikako akuiferoek kutsadurarekiko duten urrakortasuna oso txikia da.

Porositate bidezko iragazkortasun ertaineko zona bat dago, eta, horretan,

Kuaternarioko metaketa alubialak, metaketa antropogenikoak eta geologikoki

hareharriak diren zonak daude. Kasu horretan, urrakortasuna oso txikia izango da

(Iragazkortasunaren eta akuiferoen kutsadurarekiko urrakortasunaren mapa).

Page 14: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

12

Sistemako lurpeko urak kaltzio-bikarbonato ugari du, eta eskualde-mailan handi

samarra den mineralizazioa. Karbonatoak 240 eta 350 mg/l bitartean daude, kloruroen

edukia 50 mg/l baino txikiagoa da, eta sulfatoena, 20 mg/l baino txikiagoa.

Eroankortasuna, berriz, 400 eta 530 microomnio/cm bitartekoa da.

Uren kalitatea oso eskasa da, giza jardueren eraginez, bai nekazaritza- eta

abeltzaintza-jardueren ondorioz, bai industria-jardueren ondorioz.

Oro har, biztanle gutxiago dauden lekuetan, uraren kalitatea hobea izaten da;

alabaina, tokian-tokian, aziendari egotz dakiokeen kutsadura bakteriologikoa dago.

3.4. GEOMORFOLOGIA

Geomorfologiaren ikuspuntutik, Sondika ez dago sistema garrantzitsu baten barruan.

Hala ere, honako hauek azpimarratu behar dugu: Alubiala, Asua ibaiak sortutako

terrazak (ibaiak erditik mozten du udalerria, horizontalki), udalerrian sakabanatutako

muino txikiak eta udalerria Nerbioiko Haranetik bereizten duen mendilerro txikia.

Gaikako kartografian, harrobitzat sailkatutako zenbait azalera –gaur egun erabili

gabeak– eta hondakindegi- eta betegarri-eremuak daude kartografiatuta. Betegarriei

dagokienez, aireportuaren zona hartzen duena da handiena.

Sondikako erliebearen ezaugarri nagusia lautasuna da. Udalerriko malda gehienak

%5ekoak baino txikiagoak dira, Artxanda mendia alde batera utzita (hegoaldean,

Bilboko udalerriarekin egiten du muga). Bertan, iparralderantz jaisten diren zenbait

muino daude, %10 eta %20 bitarteko malda txikikoak, baina, zenbait mugapenetan,

malda handiagoak daude, %30 eta %50 bitartekoak. Muino-sistemaren eta eremu

lauaren artean, muga artifiziala dago; hots, Txorierriko Korridoreko autobia.

Haizeen eraginaren aldagaiak haize-arrosaren norabideen arabera islatzen du muinoen

orientazioa. Horrez gain, haize jakin baten eraginik jasotzen ez duten lekuak daude;

haize guztien eraginpean daude horiek. Sondikako ipar-mendebaldeko zona laua haize

guztien eraginpean dago eta hiri-eremu zabal bati dagokio. Altuerarik eta maldarik

handieneko zonek (Artxanda) zenbait lekutatik jasotzen dute haizeen eragina; batik

bat, ipar-mendebaldetik eta mendebalde ipar-mendebaldetik.

Page 15: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

13

3.5. GEOTEKNIA

Ikuspegi geoteknikoa aintzat hartuta, udalerriko zona gehienetan ez dago arazo

geoteknikorik, eta eraikuntza-baldintzak aldekoak edo onargarriak dira, Asua ibaitik

hurbil izan ezik; izan ere, bertan, uholdeak gertatzeko, putzuak agertzeko eta

sostengu-ahalmena txikitzeko arriskua dago. Leku horretan, eraikuntza-baldintzak oso

txarrak dira.

Aireportuaren zonan eta mendebalderago, sostengu-ahalmeneko eta asentuko arazoak

daude, baina eraikuntza-baldintzak onargarriak dira. Udalerriaren hegoaldeko mendi-

hegaletan, Artxandatik hurbil, malda handiak dira arazoa (>%30ekoak), baina planoan

mugatutako zenbait lekutan soilik, eta eraikuntza-baldintzak onargarriak dira.

3.6. INTERES GEOLOGIKOKO ZONAK

Sondikan, ez dago interes geologikoko lekurik, baina estuario batetik, meandro batetik

eta Bilboko itsasadarretik hurbil dago. Beraz, interes geologikoko zenbait ibilbide

daude.

3.7. LITOLOGIA

Udalerriko iparraldean, azaleko metaketak ugari dira, bai eta margo-kareharrien,

kareharrien eta kalkareniten txandaketa ere. Horrez gain, harri bolkanikoak ere

badaude.

Bestalde, hegoaldean, txandakatzen diren material detritikoak daude, baina harri

bolkanikoz, alde lodiko harri detritikoz eta azaleko metaketez osatutako lurzorua ere

aurki dezakegu.

Page 16: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

14

3.8. HIDROLOGIA

Deskribapen orokorra

Sondikako udal-barrutia Asua ibaiak eta horren adarrek bustita dago; ibai horiek

Artxanda mendiaren hegaleko urak hartzen dituzte, batik bat.

Asua ibaiaren arroak 74,29 Km2-ko azalera hartzen du. Sedimentu-kantitate handiak

metatzen dituen eta mendi txikiek mugatzen duten haran zabal batetik igarotzen da

ibaia. Iparraldetik, Butroi ibaiaren arroa dago, hegoaldean Nerbioi-Ibaizabal ibaiarena,

eta ipar-mendebaldean Gobelas ibaiarena.

Asua ibaiaren ibilgua 20,64 km luze da. Gangurengo mendilerroan sortzen da, 100 m-

ko kotan, gutxi gorabehera. Hego-ekialdetik ipar-mendebalderako norabidea du eta

Lezama, Zamudio, Sondika, Loiu, Erandio eta Lutxanako udalerriak zeharkatzen ditu.

Bizkaiko Abran isurtzen ditu urak, Rontegiko zubiaren ondoan.

Asua ibaia Loiuko udal-barrutitik irten eta Txorierriko Korridorearekiko paralelo

igarotzen da. Behin Sondikan sartzen denean, udalerriaren mugatik igarotzen da,

Txankeleren urak hartu arte. Ondoren, ibaiak jarraitu egiten du, bideratuta, Urkiaga

aldera iritsi arte. Ibaiaren bideari jarraituz gero, argi eta garbi ikusiko dugu Olatik

Aresti auzora iristen den meandroa. Arestitik Zangroizko industrialdean sartu arte,

ibaiak ingurumen-itxura on samarra du. Zangroizen sartu eta Zubiaurko errekaren

urak hartzen dituenean, industrialdeen artean igarotzen da; orduan, ura eta ibaiertzak

hondatuz doazela ikusten da, argi eta garbi; horrez gain, marealaren eragina ere ikus

daiteke, presatik aurrera, batez ere.

Page 17: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

15

0

4039

12

6.502468

1012

ALTUERA(metrotan)

DISTANTZIA(metrotan)

Asua ibaiaren profila, Sondikan sartzen denetik irteten den arte.

Honako hauek dira Asua ibaiaren adar eta azpiadar nagusiak: Basobaltza,

Kantarazarra, Untza eta Preguntegi errekak dira. Gehienak Sondikako udalerritik kanpo

daude, baina aipatutako azkenaren zati bat udalerriaren barruan dago.

Sondikako udalerrian, Zubiaurko, Txankele eta Urtxu errekak azpimarratu behar dira.

Txankele izan ezik, beste guztiak bideratuta daude, aireportuaren zonatik edo hiri-

eremuetatik igarotzen baitira.

Zubiaurko errekak Artxanda mendiaren mendebaldeko hegaleko urak hartzen ditu, eta

Zangroizko industrialdearen barruan elkartzen zaio Asua ibaiari.

0 255 492 666 1331

130

75

5239

6,50

20406080

100120140

ALT

UER

A(m

etro

tan)

DISTANTZIA(metrotan)

Zubiaurko errekaren profila, Sondikako udalerrian sartzen denetik Asuarekin elkartzen den arte.

Txankele erreka Sondikatik kanpo sortzen da, baina Sondikan bihurtzen da 4. mailako

ibai. Erreka horrek haltzadi handi bati eusten dio, oraindik ere.

Page 18: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

16

0562

1568

37

22

12

05

10152025303540

ALT

UER

A(m

etro

tan)

DISTANTZIA(metrotan)

Txankele errekaren profila, Sondikako udalerrian sartzen denetik Asuarekin elkartzen den arte.

“EAEko Ibaien Egoera Ekologikoaren Diagnostikoa” erreferentziatzat hartuta, Asua

ibaia bost tartetan banatzen da, urak Ibaizabalen isurtzen dituen lekutik Gangurengo

mendilerroan sortzen den lekuraino.

Bost tarte horietatik, hiru Sondikatik igarotzen da; hau da, Asua-1, Asua-3 eta Asua-2.

lehen tartea zona marealetik Sondikako industrialdera (Zangroiz) doan tarteari

dagokio. Tarte horretan, malda txikiak dituen ordoki alubial zabal batetik igarotzen da

ibaia; eragin mareala ikus daiteke. Zona horretan, hirigintza-garapen handia egon da,

baina, batik bat, industriala. Tarte horretan, Asuak industria- eta hiri-isuri asko

jasotzen ditu; hori dela-eta, ibaia eta ibaiertzak oso andeatuta daude.

Bigarren tartea (Asua-2) Sondikako industrialdearen amaieratik Olaraino igarotzen da.

Gutxi gorabehera, 2 km-ko luzerako tartea da eta ibaiaren erdiko ibilguan dago. Tarte

horretan, Asua ibaia malda txikiak dituen ordoki alubial estu batetik igarotzen da.

Landa-eremu batean dago tarte hori; bertan, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak

egiten dira, eta hortz- eta uzta-larreak dira nagusi.

Asua-3 tartea Olatik (zuzendutako tartea) Derioko industrialdearen amaieraraino doa.

6,5 km baino zertxobait gehiagoko luzera du, eta hura ere ibaiaren erdiko ibilguan

dago. Tarte horretan, ez dago ur-bazterreko landaredirik; izan ere, ibaitik hurbil,

bizitegi-eremuak, industria-eremuak eta bide-azpiegiturak daude.

Uren eta ibaiaren ibilguaren kutsadura ibaiaren azken tartean (Asua-1) pilatzen da,

batik bat. Tarte horretan gertatzen dira metalen isuri gehienak; besteak beste, Cd, Pb,

Cr eta Zn isurtzen dira uretara.

Page 19: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

17

Egindako zuzenketa-lanen, ibaiaren bideratzearen eta industria-jardueraren (ibaiaren

ertzetan bertan egiten da) ondorioz, ur-bazterreko landaredi gehiena andeatuta dago.

Landare-estaldura ertaina da, itsasertzeko basoaren eta ibaiaren ondoko baso-

ekosistemaren arteko lotura %50ekoa baino txikiagoa baita. Hona hemen tarte

horretako espezie autoktono batzuk: Alnus glutinosa, Fraxinus excelsior, Cornus

Sanguinea, Quercus sp eta Salix sp. Gizakiak sartutako espezieen artean, honako

hauek daude, besteak beste: Populus deltoides eta Fallopia japónica. Ibaiaren

ertzetako haltzadi kantauriar potentziala andeatuta dagoela kontuan hartuta, esan

daiteke ertzen kalitate orokorra eskasa dela.

Asua ibaiak bere ingurumen-kalitatea txikitzen duten zenbait eragin ditu. Hona hemen

batzuk:

Presa txikia:

Asua-2 tartean, Zangroizen parean, presa txiki bat dago. 2 m inguruko altuera du eta

ez du arrain-eskailerarik. Presa txiki hori bertako enpresa kimiko bat urez hornitzeko

erabiltzen zen.

Zangroiz ondoko presa txikia

Page 20: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

18

Defentsak:

Zenbait tartetan, Asua ibaiaren ertzak oso eraldatuta daude. Zangroiz aldean (presatik

aurrera), hormigoizko defentsak daude, eta, Urkitza parean, ibaiaren jatorrizko

ibilbidearen zuzenketa egin da.

Asua ibaiko hormigoizko defentsak, Zangroiz parean

Jabari Hidrauliko Publikoaren okupazioak:

Asua-1 tartean (Zangroizko presara iristen dena) Jabari Hidrauliko Publikoaren %40

baino gehiago industriarako erabiltzen da. Argi eta garbi ikus daiteke inpaktu hori

Zangroizko industrialdean.

Page 21: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

19

Isuriak eta hondakinak:

Asua ibaiaren tarte guztietan egin da isuri eta hondakinen inbentarioa, Asua-1 tartean

egiten dira isurketa gehien, izan ere, hamahiru isurketa hauteman dira (guztiak

industrialak), eta horien %85ean 1 eta 10 l/s bitarteko isuriak botatzen dituzte.

Horrez gain, tarte horretan, industria- eta hiri-jatorriko hondakinak ere inbentariatu

dira.

Landaredi inbaditzailea:

Espezie inbaditzaileak daudela hauteman da; adibidez, Cortaderia selloana eta Falopia

japonica. Bestalde, Robinia pseudoacacia espezie ugaritu egin dela ikusi da.

Asua ibaiaren ingurumen-egoera

1993an, Ingurumen Sailburuordetzak “EAEko Uren Kalitatea eta Ibaien Ingurumen

Egoera Zaintzeko Sarea” izeneko proiektua jarri zuen martxan, 2002. urtean, “EAEko

Gainazaleko Ur Masen Kalitatea Zaintzeko Sarea” proiektuari ekin zion. Proiektu

horretan, uren kalitatearen kontzeptua zehaztu zen, 2000/60/CE Arteztaraua aintzat

hartuta.

Zaintza-sareak bi laginketa-estazio ditu Asua ibaian: AS-045 Zamudion (UTMX:

512095, UTMY: 4792105) eta AS-160 Zangroizen (UTMX: 505175, UTMY: 4793460).

Proiektu horren barruan, Ingurumen Sailburuordetzak ikerketak egiten ditu aldian

behin, EAEko hidrologia-unitateen ingurumen-egoera zein den jakiteko.

Asua ibaiaren deskribapena jarraian xehatzen da, eta “EAEko Gainazaleko Ur Masen

Karakterizazioa, 2002ko uztaila” txostenaren emaitzetan oinarrituta dago, bai eta

“Ibaizabal Unitate Hidrologikoaren Emaitza Txostena, 2003ko kanpaina” txostenean

ere.

Ondoren, zenbait adierazletarako lortutako emaitzak deskribatuko dira. Hona hemen

adierazleak:

Page 22: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

20

Adierazle biologikoak, fauna bentonikoari (makroornogabeak), fauna iktiologikoari,

makrofitei, mikroalgei eta fitoplanktonari buruzkoak.

Adierazle fisiko eta kimikoa, uretan, sedimentuetan eta biotan (bioadierazleak).

Osagai hidromorfologikoari buruzko adierazleak.

ADIERAZLE BIOLOGIKOAK

MAKROORNOGABE BENTONIKOAK

Konposizioa eta ugaritasuna:

AS-160 estazioak ugaritasun- eta aniztasun-balio ertainak eta altuak erakusten

ditu: 24 taxon, 3,24 biteko aniztasun-indizea eta nagusitasun-indize txikia,

%25ekoa. Kopuruari dagokionez, anelidoak, krustazeoak, nematodoak eta

dipteroak dira ugarienak. Biltzaileak komunitatearen %36 dira, fitofagoak eta

parasitoak %21-29, eta harrapariak, berriz, komunitatearen %14 dira. Horren

ondorioz, tarte horretan (Asua-1), laster txikiko ibai lohitsuen behe-tarteetako

ohiko konposizioa dago, baina kutsadurak zertxobait gutxitua. Adierazle horri

dagokionez, Asua ibaiaren kalitatea onargarritzat hartzen da.

Aniztasuna:

Asua ibaian, aniztasun-diagnostikoa onargarria AS-045 tarterako (ona, udaberrian),

eta kalitate onekoa, AS-160 tarterako, 24 taxonekin.

Taxon toleranteen eta intoleranteen arteko erlazioa AS-160 estazioan, makroornogabe bentonikoen komunitatearen analisiak erakusten du

uren kalitatea kritikoa dela (BMWP indizea, III. mota). Ur horietan, argi eta garbi

hautematen dira kutsaduraren eta ingurumen-estresaren zenbait eragin, eta urak

eutrofizatuta daude.

Hona hemen BMWP eta ASPT indizeen bilakaeraren irudikapenak.

Page 23: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

21

BMWP eta ASPT indizeen bilakaera, Asua ibaiko estazioetan

AS-045 estazioa ingurumen-egoera guzti-guztietatik igaro da, joera argirik gabe. Hala

ere, eutrofizazioak nolabaiteko nagusitasuna du.

AS-160 estazioari dagokionez, esan behar da lehen eta azken ikerketa-urteetan

eutrofizazio-diagnostikoa duela, eta, 1999tik 2001era bitartean, kutsadura, hipertrofia-

egoerarekin.

Makroornogabeen arabera, Asua ibaia, Sondikatik –AS-160 estaziotik– igarotzen

denean, onargarritzat hartzen da.

ARRAIN-FAUNA

AS-160 estazioan, 2003ko kanpainan egindako laginketetan, 8 arrain-espezie aurkitu

dira, 2002an aurkitutakoak baino bi gehiago:

Page 24: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

22

Anguilla anguilla aingira

Carassius auratus urre-koloreko zamo txikia

Cyprinus carpio zamoa

Chelon labrosus hondoetako korrokoia

Chondostroma miegii loina

Gasterosteus gymnurus arrain hiruarantza

Platichthys flesus platuxa latza

Salmo trutta fario amuarrain arrunta

Azpimarratu behar da tarte horretan arrain hiruarantza dagoela; izan ere, espezie hori

Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan dago, kaltebera kategorian, eta, ibaiaren tarte

horretan, presentzia egonkor samarra du. Beste espezie kaltebera bat amuarrain

arrunta da. Bestalde, urre-koloreko zamo txikia eta zamoa sartutako espezieak dira.

Zangroizko presatik aurrera –hain zuzen, marealaren eragina hautematen den

eremuan–, arrain ugari daude.

Arrain-populazioa Asua-1 tartean, Zangroizen parean

Arrain Komunitatearen Kontserbazio Egoeraren diagnostikoa eskasa da AS-160

estazioan. Hala ere, estazio horretan hobekuntza orokorra gertatu dela ikusi da; izan

ere, arrain hiruarantza hauteman da, 1994tik lehenengo aldiz.

Page 25: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

23

UR-INGURUNEAREKIN ELKARTUTAKO LANDAREDIA

Perifitonari (klorofila eta fitoplanktona) dagokionez, Asua ibaiko AS-160 Zangroizko

estazioan, kalitate onargarriko egoera fitofisiologikoa dago.

AS-160 estazioko sakonera txiko eta ur gardeneko putzuan, ez zegoen anoxia-arazorik

2003ko udan. Hondoan oxigeno disolbatuko kontzentrazioa txikiagoa zegoen, baina ez

zuen eutrofia-arazorik. Oro har, talde fitoplanktoniko gutxi zeuden, eta horietako

gehienak euglenofitoak ziren.

AS-160 estazioko putzuari buruzko datuak.

Makrofitoei dagokienez, esan behar da Zangroizko estazioak estaldura ugaria

erakusten du, bai ibilguan, bai ertzetan. Asua ibaiko estazioetako kontserbazio-egoera,

landare-sistemari dagokionez, urria edo eskasa da AS-045 estazioan, eta ertaina

edo onargarria, AS-160 estazioan. Ibaiertzak egoera txarrean daude, eta, bi

estazioetan, kutsadura-maila ertaina da.

Page 26: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

24

ADIERAZLE FISIKO ETA KIMIKOAK

Asua ibaiaren arroa oso antropizatuta dago. Horrez gain, industria asko daude Asua

ibaiaren ertzetan, eta horrek eragin handia du ibaiko uren kalitate kimikoan.

Kalitate Orokorraren Indizea (KOI)

Indize horrek toxikotasuna, bizitza izateko ahalmena, eutrofizazio-fenomenoak eta

industria-jatorriko zenbait konposaturen presentzia ebaluatzen ditu. KOIk 0tik 100era

bitarteko eskala du; 0 balioa maila onartezinari dagokio, eta 100, bikainari.

Itxuraz, AS-160 estazioko kalitatea AS-045 estaziokoa baino zertxobait handiagoa da;

izan ere, AS-160 estazioan, KOIren balioa 60tik gora egoten da, eta, AS-045 estazioan,

berriz, indizeak 60tik beherako balioak ditu. Dena den, bi estazioetarako kalifikazio

orokorra onargarria da.

Pratiren indizea

Pratiren indizeak uren kutsadura-maila adierazten du, zenbait kutsatzailetan

oinarrituta. Asua ibaiaren kasuan, 2003an zehar, Bikaina eta Kutsadura kategorien

arteko gorabeherak gertatu dira; 2003. urteko batez bestekoa onargarritzat jo zen,

nahiz eta 2002 bikaina izan zen.

AS-160 estazioa dagoen tartean, nitrito-kontzentrazio toxikoek eragiten dute

kutsadura; horrez gain, esekidurazko solidoak, zianuroa eta metal astunak (Mn)

daude.

Adierazle biokimikoak

Ondorengo taularen arabera, amonio-kantitate handia dago Asua ibaian, eta horrek

kutsadura organiko handia adierazten du. Bestalde, ibaiak uhertasun handia du. Asua-

1 tartean oso kutsadura handia dagoela hauteman da; alabaina, amonio-

kontzentrazioa eta uhertasuna nabarmen txikitzen dira Asua-2 tartean; izan ere, tarte

horretan, ibaiaren ibilbide osoko uhertasun-mailarik txikiena dago. Hala ere, Asua-3

tartean, uhertasunak oso balio handiak ditu, berriro.

Page 27: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

25

Tartea Tº (ºC) Eroankort.

(µS/cm)

Oxigeno

dis.(mg/l)

Oxigeno

asea. (%)

Uhertasuna

(NTU)

Amonioa

(mg/l)

Asua 1 8 458 10,45 88,5 40 2,3

Asua 2 7,4 430 11,6 96,8 18,8 0,31

Asua 3 7,3 238 11,3 94 78

Asua 4 7,5 401 11,33 94,8 87

Asua 5 7,8 364 11,2 94,5 68 0,27

2002ko kanpainako adierazle biokimikoak

Berariazko kutsatzaileak

Metal-kantitateari dagokionez, 2002an egindako laginketen arabera, AS-045 estazioak

ez zuen 83/513/CEE Arteztaraua betetzen, kadmioari dagokionez. Sondikako

estazioak, berriz, ez zuen 995/2000 ED betetzen, kromoari dagokionez. 2003an

egindako laginketetan detektatutako kontzentrazioei erreparatuta, metal horien

kantitatea ez zegoen legeak adierazitakoetatik kanpo. Zinka, kobrea, burdina eta

manganesoa hauteman dira, baina detektatutako kontzentrazioak arroaren

mineralizazio-egoeraren ondorio izan daitezke.

Sedimentuen kalitate fisiko eta kimikoari dagokionez, esan behar da AS-160 estazioko

sedimentuetan hainbat kutsatzaile daudela; esaterako, kromoa, nikela, zinka, kobrea,

eztainua eta PCBak (bifenilo polikloratuak). Beraz, sedimentuen kalitatea txarra da.

OSAGAI HIDROMORFOLOGIKOA

Asua ibaiaren behe-ibilgurako osagai hidromorfologikoaren kalitatea txarra da, ibaiak

Sondikako udalerria zeharkatzen duen tartean; izan ere, ibaia industrialde batetik

igarotzen da, ibaiertzetan hormigoizko hormak daude, eta AS-160 laginketa-gunean

presa txiki bat dago.

Meandrotik Olarainoko eremuan, naturaltasun-maila handia dago. Gainerakoa

bideratuta dago, eta ibaiertzak berreskuratu beharra dago.

Aldez aurreko kontsulta eranskinean, udalerriko ur hornikuntza eta saneamendu

planoak atxekitzen dira.

Page 28: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

26

3.9. EDAFOLOGÍA

Lurzoruak jatorrizko ingurune harritsuan gertatzen diren prozesu fisiko, kimiko eta

biologikoen ondorioz sortzen dira; prozesu horien multzoari meteorizazioa deitzen zaio,

oro har. Hauek dira meteorizazioaren ezaugarriak baldintzatzen dituzten faktoreak:

klima, topografia, organismo bizidunak, ama-harria eta igarotako denbora. Horren

guztiaren emaitza lurzoru-profil baten eraketa da; profil hori geruza horizontalen ohiko

segida da, eta bere eraketan parte hartutako faktoreak adierazten ditu.

Sondikako udalerriko lurzorua askotarikoa da. Kanbisolen sorta nabarmentzen da,

nagusi baitira; hala nola, muinoen eremuan, kanbisol eutrikoa, kanbisol gleikoa eta

kanbisol distrikoa, eta, ibaiertzean, flubisolak (ikus plano edafologikoa).

Lurraldearen okupazio-maila oso handia denez, zenbait eremu zabaletan, ez dago

lurzorurik; esate baterako, aireportuan, hiri-eremuetan eta harrobi zaharretan.

Sistema Flubialeko / Flubisoletako lurzoruak

Azaleko metaketen litologiaren eremuan –alegia, ibaien eta erreken arroetan– agertzen

diren lurzoru gehienak flubisol eutrikoaren motakoak dira, erabilera-ahalmen

handikoak.

Ordoki alubialetako eraketak dira, eta hau da haien ezaugarri nagusia: azaleko

horizonte lodia dute, eta materia organikoz betea. Material iragazkorren gainean

daude, eta, hori dela-eta, lurzoru horietan, kutsatzaileak isuriz gero, lurpeko urak

kutsatzeko arriskua dago. Topografia lauaren edo oso malda txikikoaren (%5ekoa

baino txikiagoa) gainean daudenez, laboreetarako erabiltzeko ahalmen handia dute.

Flubisoltzat sailkatutako lurzoruen ezaugarri morfologikoak ekarpen-mekanismoekin

bat datoz, eta propietate fisiko eta kimikoak, berriz, arraste-materialen mendean

daude. Horrenbestez, flubisolak metaketa alubial berrietatik garatutako lurzoru gazteak

dira, eta, tarteka-marteka, irregulartasunez, material txikiagoen edo handiagoen

ekarpenak jaso dituzte.

Page 29: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

27

Muino-sistemetako lurzoruak

Horrelako lurzoruek kanbisol eutrikoak, kanbisol gleikoak eta kanbisol distrikoak dira.

Oro har, lodiera ertaina dute, 50 cm ingurukoa. Kanbisol eutrikoak ezaugarri kimiko

hobeak ditu (pH neutroa eta baseen saturazio-maila handia). Hala ere, kasu horretan,

arazo bat du: oso harritsua da. Kanbisol gleikoak eta distrikoak lurzoru elkorragoak

dira (pH azidoa eta baseen saturazio-maila, %50ekoa baino txikiagoa), eta, horrez

gain, propietate fisiko eskasak dituzte.

Lursail horietako malda %5 eta %10 bitartekoa da. Faktore horien guztien

konbinazioaren ondorioz, erabilera-ahalmen ertaineko lurzoruak sortzen dira.

Lutiten gaineko lurzoruak

Osagai litologiko horretan, osagai silikatatu ugari dituzten eta egitura mehea duten

zenbait material lutitiko daude.

Material horiek guztiek lur horietan lohi eta buztin asko egotea eragiten dute, eta

horiek eragina dute lurzoruen bilakaeran. Oso malda handietan, hareharriak

txandakatzen direnean eta garbiketa zeiharraren ondorioz, kanbisol gleikoak eta

kanbisol distrikoak agertze dira. Maldaren eragina desagertu eta, beraz, grabitazio-

drainatzea txandakatzen denean, kanbisol gleikoak dira nagusi.

Lurzoru horien erabilera-ahalmena ertaina da; horrenbestez, belardiak eta ustiatzeko

baso-berritzeak egiteko erabiltzea gomendatzen da.

Harri bolkanikoen gaineko lurzoruak

Sondikan, kanbisol eutrikoko zonak ere badaude: harri bolkanikoen gainean kaltzio-

horizonteko lurzoruak dira. Alabaina, ohikoagoa da marga karbonatatuen gainean

egotea, udalerriko iparraldean bezala.

Lurzoru horien erabilera-ahalmena ertaina eta txikia da, eta belardietarako erabiltzea

gomendatzen da.

Page 30: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

28

3.10 LANDAREDI-UNITATEAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

Jarraian xehatutako informazioa EAEko Ingurumen Informazioko Sistemako landaredi-

mapan eta dagokion landa-lanean oinarrituta dago, batik bat. Bestalde, Ingurumen

Sailburuordetzaren Zuhaitz Berezien Katalogoa ere kontsultatu da, eta, aipatutako

eragin-eremuan, ez da aurkitu katalogo horretako alerik.

Biogeografikoki, ikertutako zona lurzoru bioklimatiko muinotarra da, eta Sektore

Kantabriar Euskaldunean dago, Azpisektore Santandertar Bizkaitarrean, hain zuzen.

Zona fitogeografiko horri dagokion landaredi potentziala honako hau izango litzateke:

haritz azidofiloz osatutako basoa, baso mito atlantikoa eta, ibaien ondoan, haltzadi

kantauriarra. Udalerriko landaredian, haritz kankuduna (Quercus robur) eta haltzadi

kantauriarra dira nagusi. Haritz kankuduna azalera gehiena hartzen du, eta haltzadi

kantauriarra Asua ibaiaren eta beste erreka batzuen ibilbidetik hurbil dago.

Euskadiko Bizkaiko Golkoko isurialdean ohiko denez, egungo landaredia landaredi

potentzialaren nabarmen bestelakoa da. Haritzak eta haltzak zeuden eremuen zati bat

industria-zonek, hiri-guneek eta azpiegiturek hartu dute, eta gainerakoa, giza

jarduerekin lotutako beste landaredi-mota batek.

elkorrak

belardiak

larreak

sasiak

zuhaizti trinkoa

zuhaizti meatsa

laboreintentsiboak

Sondikako udalerriko lurzoruaren erabilerak

Page 31: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

29

Sondikako udalerriaren azaleraren ia %40 lurzoru elkorrak dira (industria-eremu, hiri-

eremu, azpiegitura eta hondakindegiak), eta belardiek azaleraren %22 hartzen dute.

Zuhaizti trinkoak berriz, askoz azalera txikiagoa hartzen du.

Harizti azidofiloen eta harizti/baso misto atlantikoaren eremuak ia osori desagertu dira,

eta, horien ordez, larre mesofiloak, txilardi, otadi eta irasail atlantikoen unitate

zabalak, baso-sailak eta zuhaizti-guneak daude; zuhaizti-gune horietan, Robinia

Pseudoacacia nagusitzen zaie haritzei eta baso mistoko beste zuhaitz batzuei.

Bestalde, udalerriaren azalera handia hartzen zuen haltzadi kantauriarra izugarri txikitu

da, ia Asua ibaiaren erribera osoan. Garai batean haltzadiak eta baso hezeak zeuden

lekuetan, larre ihitzak, laboreak eta industria-eremuak daude gaur egun.

Dena den, oraindik ere, zuhaizti-gune handiak eta intereseko landaredia daude

udalerrian.

3.10.1. EGUNGO LANDAREDIA

BELARDI ETA LABORE ATLANTIKOAK

Landaredi-unitate horretan, abeltzaintza- eta nekazaritza-xedez erabilitako larre eta

belardiak daude, baita erabili gabe egonda ere erabiltzen ari direnen fisonomiari eusten

diotenak ere. Belardi eta laboreek geruza belarkara bakarra dute, baina, hala ere eta

aldian behin, zenbait zuhaixka-ale egon daitezke; oro har, zuhaixka-ale horiek belardi

eta laboreen ondoko unitateetakoak edo lursailen arteko zonetakoak dira. Belardi

horien erabilera-motaren arabera, bertan dauden lore-espezieak aldatu egiten dira.

Landare-eraketa horietako espezie-aniztasuna oso handia. Besteak beste, honako

espezie hauek daude: Linum bienne (lihoa), Plantago media (plantain ertaina), Stachys

officinalis (otondo-belarra), Polygala vulgaris, Briza media (din-dila), Brachypodium

pinnatum, Leucanthemum vulgare (margarita), Lotus corniculatus (uso-belarra),

Trifolium pratense (hirusta), T. repens, Rhinanthus mediterraneus (kurkubia), Dactylis

glomerata (daktiloa), Lolium perenne (llollobelarra), Holcus lanatus (beluzea), Poa

annua, Asphodelus albus (anbulua), Daucus carota (mandaperrexila), Anthylis

Page 32: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

30

vulneraria (zauri-belarra), Cynosurus cristatus, Agrostis capillaris, Ranunculus sp.,

etab.

Etxebarri eta Barrueta aldeetako belardi eta labore atlantikoetan, beste landare-

eraketa batzuk daude, Brachypodium pinnatumaren albitz-belardia, esaterako. Asua

ibaitik hurbil, sarri urez betetzen diren lekuetan, larre ihitzekin nahasten dira belardi

eta labore atlantikoak.

Ventorrillo aldean eta Zangroizko belardietan, belardi eta labore atlantikoak

hezeguneetako espezieekin nahasita daude; hala nola, ihiekin eta kanaberekin. Horiez

gain, lahardi asko daude (Rubus sp.), eta zenbait iratze eta espezie inbaditzaile

batzuk; esate baterako, Buddleja davidii eta Cortaderia selloana.

Asua ibaiaren ordoki alubialeko belardi eta laboreek nekazaritza-balio handia dute eta,

beren heskai, zuhaitz eta zuhaixka sakabanatuekin, kultura-paisaia interesgarria

osatzen dute.

Ventorrillo eta Zangroiz arteko belardi, labore eta kanaberadiak.

Page 33: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

31

BRACHIPODIUM PINNATUMAREN ALBITZ-BELARRA ETA BESTE LARRE

MESOFILO BATZUK

Brachipodium pinnatumaren larre mesofiloak Artxanda mendiaren hegalean eta San

Roken daude. Belar-espezie hori hosto ugari, zabal eta latzeko gramineoa da. Oro har,

ia lurzoru osoa hartu eta, besteak beste, baso-soilguneak, gutxi zaindutako larre eta

belardiak eta lursail marjinalak inbaditzen ditu.

Gehienetan, larre mesofilo hori txilardi, otadi eta irasail atlantikoekin nahasita dago.

Sasi-mota hori oso ugaria da Bizkaiko Golkoko isurialdean, eta zenbait baso azidofilo

ordezkatzen ditu. Horrez gain, bertan behera utzitako belardiak eta baso-mozketen

eremuak kolonizatzen dituzte. besteak beste, honako landare hauek aurki daitezke:

iratzea (Pteridium aquilinum) –baserri-jardueretarako belarra moztean ugaldu egin da–

, laharra (Rubus sp.) eta ote zuria (Ulex gallii) –landaredi iraunkorrerako etapa

aurreratuen bereizgarria–, zenbait lekutan, txilarrak (Erica spp, Daboecia cantabrica,

Calluna vulgaris) ere badaude, lurzoru elkorrago eta azidoagoen bereizgarriak.

LARRE IHITZAK

Asua ibaitik hurbil eta, gehienbat, Urkitza auzoan, ibaiaren ibilbide zaharrari jarraituta,

larre ihitzak daude. Zangroizen ere larre ihitzak hartutako zenbait tarte badaude. Larre

ihitzak urez betetzen diren lursailetan dauden komunitate belarkarak dira; oro har,

lursail horiek abandonatuta daude, baina abeltzaintza-jardueretarako eta belarra

mozteko erabiltzen ziren. Eraketa horietako gehienek haltzadiak eta baso hezeak

ordezkatu dituzte. hauek dira landarerik bereizgarrienak: Juncus inflexus, J.

conglomeratus, J. effusus, Trifolium repens, Holcus lanatus, Carex flaca, Poa trivialis,

Ranunculus repens, R. acris, etab.

Page 34: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

32

Zangroiz aldeko larre ihitzak

Zangroiz aldeko larre ihitzetan, berezko landarediarekin batera, zumeak eta intsusak

daude, baita landare aloktono ugari ere (Cortaderia, Buddleja, Arundo, etab).

Halaber, zuhaizti-gune handi eta interesgarriak daude; horietan, haltzadien eta baso

hezeen berezko espezieak daude (haltzak eta zenbait zume-mota).

BASO-SAILAK Baso-sail monoespezifikoak ikusten dira Sondikako udalerrian: espezierik ugarienetako

bi intsinis pinua (Pinus radiata) eta eukaliptoa (Eucaliptus globulus) dira. Artxanda

mendiaren ekialdeko hegalean eta Mane auzoan Pinus radiataren sailak badaude ere,

udalerriko baso-sail gehienak Eucaliptus globulusenak dira eta fase degradatuan edo

gazte-fasean dauden baso misto atlantikoekin nahasita daude.

Baso-sailek –batik bat, eukalipto-sailek– Artxanda mendiaren hegal gehiena hartzen

dute. Eukalipto-sail horietako askotan –batez ere, San Roke auzoan–, Robinia

pseudoacia dago.

Page 35: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

33

HOSTOZABALEN BASOA Sondikako udal-barrutian, bi baso-mota autoktono dagoela esan daiteke, nahiz eta

horietatik aztarna gutxi batzuk geratu ez. Hauek dira: hostozabalen baso mistoa eta

haltzadia.

Hostozabalen baso mistoa

Zalantzarik gabe, hariztia/baso misto atlantikoa ikertutako zonako landaredia nagusi

potentziala izango litzateke baina, gaur egun, beste espezie batzuek ordezkatuta dago,

eta oso azalera txikia hartzen du. Horrez gain, egungo harizti gehiena degradatuta

dago, edo gazte-fasean; hariztiaren beste zati handi bat baso-sailekin eta txilardi, otadi

eta irasail atlantikoekin nahasita dago. Zenbait leku jakinetan izan ezik (bertan, harizti

interesgarriek bere horretan jarraitzen dute), Artxanda mendiaren hegala hostozabalen

baso mistoak hartuta dago; hona hemen baso misto horren espezie nagusiak:Robinia

pseudoacacia, Castanea sativa, Alnus glutinosa, Betula alba, Quercus robur, Salix

caprea, Acacia dealbata, etab. Halaber, eukalipto ugari daude, bai bakarrik, bai Robinia

pseudoacaciarekin eta baso mistoko espezieekin batera.

Artxanda mendiaren mendebaldeko hegalean, ahuntz-sahatsek (Salix caprea)

osatutako zuhaizti-gune handia dago.

Lizarra (Fraxinus Excelsior) udalerriko baso eta zuhaiztietan askotan ikus daitekeen

espeziea da. Oro har, serie hori haritzaren seriearen aurrean dago, gazte-fasean.

Azpimarratu behar da sasiakaziek (Robinia pseudoacacia) osatutako zuhaizti-gune asko

osatzen dituztela; izan ere, espezie hori udalerriko zuhaitz-azalera gehiena

kolonizatzen ari da. Bereza bidea aldean, Ola alderaino iristen den sasiakazia-gune bat

dago (urbanizazioaren azpitik).

Hariztiaren degradazioaren ondorioz, alde batera utzitako belardietan, lahardiak

sortzen dira. Lahardietan nagusi den espeziea laharra (Rubus ulmifolius) da; hala ere,

horrekin batera, haritz gazteak (Quercus robur), Lonicera peryclimenum (atxaparra),

Rosa sp., Clematis vitalba (aihen zuria), Primula vulgaris (San Jose lore goiztiarra),

Pulmonaria longifolia, etab. Eraketa horiek, inolako aldaketarik gertatzen ez bada,

harizti bihurtu arte haz daitezke.

Page 36: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

34

Haltzadia

Sondikatik igarotzen diren ibaien eta erreken ertzetan, erribera-basoetako ohiko

espezieak hazten dira.

Ibaien ertzetan eta luze edo etengabe urak hartutako eremuetan, hostozabalen baso

mistoa desagertu eta zuhaiztiak agertzen dira. Espezie nagusia haltza (Alnus glutinosa)

da. Haltzadi horiek haltzaren serie honetakoak dira: ibaiertzeko muinotar-menditar

kantabriar-atlantikokoa / Hyperico androsaemi-Alneto glutinosae sigmetum.

Sondikako udalerriari dagokionez, haltzadia, garai batean, Asua ibaiaren erribera osoa

hartzen zuen, baina, egun, askoz haltz gutxiago daude; izan ere, lehen, ibaiaren

ibilbide osoan zehar zeunden eta, gaur, isolatuta eta zenbait tokitan soilik ikusten dira

haltz batzuk (Alnus glutinosa).

Udalerriko haltzadietan, haltzez (Alnus glutinosa) eta zumeez (Salix alba eta Salix

atrocinerea) gain, ugariak dira beste zurezko espezie batzuk; esate baterako, lizarrak

(Fraxinus excelsior), haritzak (Quercus robur), hurritzak (Corylus avellana), makalak

(Populus sp.), intsusak (Sambucus nigra) eta laharrak (Rubus sp.).

Page 37: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

35

Asua ibaiaren bideratzea eta erribera, berreskuratze-fasean

Baso horiek natura-interes handikoak dira, jasan duten degradazioagatik, korridore

ekologikotzat duten interesagatik eta uren kalitateari eusteko duten garrantziagatik.

Asua ibaiaren zati handi bat berreskuratze-fasean dago, ibaiarekin elkartutako

haltzadia ez baitago oso egoera onean. Hala ere, natura-interes handiko haltzadi handi

bat dago udalerrian: Urkiaga Iturriatik udalerriaren ekialdeko mugarainoko azalera

hartzen du, Txankele errekaren ibilbidean zehar.

Baso hauek jasandako hondaketei, korridore-ekologikotzat daukan interesa eta ur

kalitete mantenimentuan daukan garrantzia gehituz gero, natura-interes handiko

guneak bilakatzen ditu.

Page 38: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

36

ONDO KONTSERBATUTAKO LANDAREDIA DUTEN EREMUAK

Interesik handieneko landaredi-eremuak honako leku hauetan daude:

- Artxanda mendiaren mendebaldeko hegalean, Salix caprea eta Betula alba

espezieek osatutako zuhaizti-guneak daude.

- Artxanda mendiaren mendebaldeko hegalaren hegoaldean, “Posada” iturritik

hurbil, harizti oligotrofiko bat dago, eta, horretan, haritzekin batera, urkiak

daude.

- Zangroiztik Berezarainoko eremuan, Asua ibaiaren meandroaren parean, harizti-

gune bat dago; horretan, Quercus robur espezieko haritzak dira nagusi, eta,

horiekin batera, urkiak daude.

- Txankele errekaren ibilbidearen ondoan, ia autobiaraino iristen den harizti

oligotrofiko bat dago.

- Zona berean, Txankele errekaren ondoan ere, ondo kontserbatutako haltzadi bat

dago.

- Asua ibaiaren meandroaren eta Urkitzako meandro zaharraren ertzetan, haltzadi

bat dago, eta, horrekin elkartuta, landaredia; adibidez, larre ihintzak.

- Aireportuak hartutako eremuaren iparraldean, harizti-gune bat dago.

- Kiroldegiaren inguruan, harizti txiki bat dago; horretan, haritzekin batera, urkiak

eta hurritzak daude.

- Halaber, interesekoak dira Zangroiz aldeko larre ihintzak eta baso hezea.

Page 39: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

37

3.11 KOMUNITATE FAUNISTIKOA ETA BIOTOPOAK

3.11.1 KOMUNITATE FAUNISTIKOA

Ondoren xehatzen den informazioa honako argitalpen hauetatik lortu da, batez ere:

“Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ornodun kontinentalen atlasa” eta “Euskal

Autonomia Erkidegoko ornodunak” argitalpenetatik (Eusko Jaurlaritza, 1985 y 1989).

Informazio horiek landa-lanen bidez osatu dira.

Jarraian, udalerrian egon daitezkeen ornodunen espezieen zerrenda dago, haien

babes-maila adierazita. Babes-maila horiek zehazteko, araudi hauek hartu dira aintzat:

Autonomiako legeak

Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoa (167/1996 Dekretua eta ondorengo

handitze- eta aldatze-aginduak). Oraingoz, ornodunak soilik daude katalogo horretan.

Kategoria hauek hartzen ditu barne:

1. Galzorian

2. Kaltebera

3. Urria

4. Interes berezikoa

Page 40: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

38

Estatuko legeak

Espezie Mehatxatuen Katalogo Nazionala (439/90 Errege Dekretua eta ondorengo

aldaketak). Kategoria hauek hartzen ditu aintzat:

1. Galzorian

2. Kaltebera

3. Habitataren aldaketarekiko sentibera

4. Interes berezikoa

Europako legeak

Hegaztien arteztaraua: 79/409/CE arteztaraua, Basa Hegaztien Kontserbazioari

buruzkoa. I. eranskinean, zer espezieren habitatak kontserbatzeko neurriak agertzen

dira. II. eranskinean, ehizatu daitezkeen espezieak daude, eta III. Eranskinean, berriz,

merkatura daitezkeenak.

Habitaten arteztaraua: Kontseiluaren 92/43/CEE arteztaraua, habitat naturalen eta

flora eta fauna basatien kontserbazioari buruzkoa. II. eranskinean, kontserbatzeko

kontserbazio-eremu bereziak ezartzea eskatzen duten interes komunitarioko animalia-

eta landare-espezieak daude. IV. eranskinean, babes zorrotza behar duten interes

komunitarioko espezieak daude, eta V. eranskinean, berriz, naturan biltzeko eta

ustiatzeko kudeaketa-neurriak ezartzea behar duten animalia- eta landare-espezieak.

Nazioarteko hitzarmenak

Bonneko hitzarmena: Animalia Basatien Migrazio Espezieen Kontserbazioari buruzko

Hitzarmena (1979). Estatu kideek I. eranskineko espezieak eta horien habitatak

kontserbatzeko eta II. eranskinean sartutako espezieen onerako akordioak egiteko

ahalegina egingo dute.

Bernako hitzarmena: Europako Bizitza Basatiaren eta Ingurune Naturalaren

Kontserbazioari buruzko Hitzarmena (1979). I. eranskinean, zorrotz babestutako

fauna-espezieak daude. II. eranskinean, zorrotz babestutako fauna-espezieak daude,

Page 41: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

39

eta III. Eranskinean, berriz, ustiatzen diren espezie babestuak (ustiapen hori

erregulatu egingo da, populazioak arriskutik kanpo egoteko moduan).

Zenbaki erromatarrez (I, II, III, IV eta V), araudi bakoitzean espezieak zer

eranskinetan dauden adierazten da. Mehatxu-kategoriak honako hauek dira:

G = Galzorian

K = Kaltebera

U = Urria

IB = Interes berezikoa

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HABITAT

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

Alytes obstetricans Txantxikua - IB IV II

Bufo bufo Apo arrunta - - - III

Rana perezi Igel arrunta - - V III

Rana temporaria Baso-igel gorria - IB V III

Triturus helveticus Uhandre palmatua - IB - III

Triturus

marmoratus

Uhandre

marmolairea - IB IV III

AN

FIB

IOA

K

Salamandra

salamandra Arrabioa - - - III

Page 42: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

40

HEGAZTIAK

ESPEZIEA IZEN

ARRUNTA

EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HEGAZTIEN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

BONNEKO

HITZARMENA

Accipiter

gentiles

Aztore

arrunta U IB - II II

Accipiter

nisus

Gabirai

arrunta IB IB - II II

Acrocephalus

arundinaceus

Lezkari

karratxina U IB - II II

Actitis

hypoleucos

Kuliska

txikia U IB - II II

Aegithalos

caudatus Buztanluzea - IB - III -

Alauda

arvensis

Hegatxabal

arrunta - - - III -

Alcedo tais Martin

arrantzalea IB IB I II

Apus apus Sorbeltz

arrunta - IB - II -

Page 43: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

41

HEGAZTIAK

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HEGAZTIEN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

BONNEKO

HITZARMENA

Anas

platyrhychos Basahate II, III III II

Anthus trivialel Uda-txirta II

Ardea cinerea Lertxun hauskara - IB - III -

Asio otus Hontz ertaina - IB - II -

Athene noctua Mozolo arrunta - IB - II -

Buteo buteo Zapelatza - IB - II II

Caprimulgus

europaeus Zata arrunta IB IB I II -

Carduelis

cannabina Txoka arrunta - - - III -

Carduelis

carduelis Karnaba - - - III -

Carduelis chloris Txorrua - - - III -

Certhia

brachydactyla Gerri-txori arrunta - IB - II -

Cettia cetti Errekatxindorra - IB - II II

Circaetus

gallicus Arrano sugezalea U IB I II II

Circus cyaneus Mirotz zuria IB IB I II II

Cisticola juncidis Ihi-txoria - IB - II II

Columba

palumbus Pagausoa - - II, III - -

Corvus corax Erroia IB - - III -

Corvus corone Belabeltza - - II - -

Cuculus canorus Kukua - IB - III -

Delichon urbica Enara azpizuria - IB - II -

Dendrocopos

major Okil handia - IB - II -

Dendrocopos

minor Okil txikia IB IB - II -

Page 44: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

42

HEGAZTIAK

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HEGAZTIEN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

BONNEKO

HITZARMENA

Emberiza cirlus Hesi-berdantza

Emberiza

citrinella Berdantza horia - IB - II -

Erithacus

rubecula Txantxangorria - IB - II II

Falco

peregrinus Belatz handia U IB I II II

Falco

tinnunculus Belatz gorria - IB - II II

Fringilla coelebs Txonta arrunta - - - III -

Gallinula

chloropus Uroiloa - - - III -

Garrullus

glandarius Eskinosoa

Hippolais

polyglota Sasi-txori arrunta IB II II

Hirundo rustica Enara arrunta - IB - II -

Jynx torquilla Lepitzulia IB IB - II -

Lanius collurio Antzandobi arrunta - IB I II -

Larus

cachinnans Kaio hankahoria - - II III -

Locustella

naevia Benarriz nabarra - IB - II I-I

Miliaria calandra Gari-berdantza - - - III -

Milvus migrans Miru beltza - IB I II II

Milvus milvus Miru gorria K IB I II II

Motacilla alba Buztanikara zuria - IB - II -

Motacilla

cinerea Buztanikara horia - IB - II -

Motacilla flava Larre-buztanikara - IB - II -

Muscicapa

striata Euli-txori grisa - IB - II II

Otus scops Apo-hontza - IB - II -

Parus ater Pinu-kaskabeltza - IB - II -

Parus caeruleus Amilotx urdina - IB - II -

Page 45: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

43

HEGAZTIAK

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HEGAZTIEN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

BONNEKO

HITZARMENA

Parus cristatus Amilotx mottoduna - IB - II -

Parus major Kaskabeltz handia - IB - II -

Parus palustres Kaskabeltz txikia - IB - II -

Passer

domesticus Etxe-txolarrea - - - - -

Passer

montanus Landa-txolarrea - - - III -

Pernis apivorus Zapelatz liztorjalea U IB I II II

Phoenicurus

ochruros Buztangorri ilun - IB - II II

Phylloscopus

bonelli Txio lepazuria - IB - II II

Phylloscopus

collybita Txio arrunta - IB - - -

Phylloscopus

ibericus Txio iberikoa - - - - -

Pica pica Mika - - II - -

Picus viridis Okil berdea - IB - II -

Prunella

modularis Tuntun arrunta - IB - II -

Pyrrhula

pyrrhula Gailupa - IB - III -

Rallus

aquaticus Uroilanda handia U - - III -

Regulus

ignicapillus Erregetxo bekainzuria - IB - II I

Saxicola

torquata Pitxartxar burubeltza - IB - II -

Scolopax

rusticola Oilagorra - - II,III III II

Serinus serinus Txirriskila arrunta - - - III -

Streptopelia

decaocto Usapal turkiarra - - - III -

Streptopelia

turtur Usapal arrunta - - II III -

Strix aluco Urubia - IB - II -

Sturnus

vulgaris Araba-zozo pikarta - - II - -

Sylvia

atricapilla Txinbo kaskabeltza - IB - II II

Page 46: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

44

HEGAZTIAK

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HEGAZTIEN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

BONNEKO

HITZARMENA

Sylvia borin Baso-txinboa - IB - II II

Sylvia

communis Sasi-txinboa - IB - II

Sylvia undata Etze-txinboa - IB I II II

Troglodytes

troglodytes Txepetxa - IB - II -

Turdus merula Zozo arrunta - - - III II

Turdus

philomelos Birigarro arrunta - - II III II

Tyto alba Hontz zuria - IB - II -

ESPEZIEA IZEN

ARRUNTA

EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HABITATARE

N

ARTEZTARAU

A

BERNAKO

HITZARMEN

A

BONNEKO

HITZARMEN

A

Apodemus sylvaticus Basasagua - - - - -

Arvicula sapidus Ur-arratoia

Clethrionomys

glareolus

Lursagu

gorria - - - - -

Crocidura russula Satitsu

arrunta - - - III -

Crosidura suaveolens Baratze-

satitsua - - - III -

Erinaceus europaeus Triku arrunta III

Genetta genetta Lepazuria V III

Eptesicus serotinus Baratze-

aguzarra IB IB IV II II

Martes foina Lepazuria - - - III -

Meles meles Azkonarra - - - III -

Micromys minutus Uzta-sagua - - - - -

UG

AZ

TU

NA

K

Microtus agrestis Larre-

lursagua - - - - -

Page 47: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

45

Microtus gerbei Lursagu

piriniarra - - - - -

Microtus lusitanicus Lursagu

lusitaniarra - - - - -

Mus domesticus Etxe-sagua - - - - -

Mustela nivalis Erbinudea - - - III -

Mustela vison Bisoi

amerikarra - - - - -

Neomys fodiens Ur-satitsua - - - III -

Nyctalus leisleri Gau-saguzar

txikia U IB IV II II

Oryctolagus cuniculus Untxia - - - - -

Pipistrellus kuhlii Kuhl

pipistreloa - IB IV II II

Pipistrellus pipistrellus Saguzar

arrunta - IB IV III II

Pitymys pyrenaicus Lursagu

pirinirarra

Plecotus austriacus Hego-

belarrihandia k IB IV II II

Rattus norvegicus Arratoi

handia - - - - -

Rhinolophus

ferrumequinum

Ferra-saguzar

handia k IB II, IV II II

Sciurus vulgaris Katagorri

arrunta - - - III -

Sorex coronatus Satitsu txikia - - - III -

Sorex minutus Satitsu

hirukolorea - - - III -

Sus scrofa Basurdea - - - - -

Talpa europaea Sator

europarra - - - - -

Vulpes vulpes Azeri arrunta - - - - -

Page 48: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

46

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HABITATAREN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

Anguis fragilis Zirauna - IB - III

Chalcides

chalcides Eskinko hiruhatza IB III

Lacerta viridis Musker berdea - IB IV II

Lacerta vivipara Sugandila bizierrulea - IB - III

Natrix maura Ur-sugea IB III

Natrix natrix Suge gorbataduna - IB - III

Podarcis muralis Horma-sugandila - IB IV II

NA

RR

AS

TIA

K

Vipera seoanei Seoane sugegorria - - - III

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EUSKAL

KATALOGOA

KATALOGO

NAZIONALA

HABITATAREN

ARTEZTARAUA

BERNAKO

HITZARMENA

Anguilla anguilla Aingira K

Carassius

auratus

Urre-koloreko zamo

txikia

Chelon labrosus Hondoetako korrokoia

Chondostroma

miegii Loina II III

Cyprinus carpio Zamo arrunta

Gasterosteus

gymnurus Arrain hiruarantza K

Platichthys

flesus Platuxa latza

AR

RA

IN

Salmo trutta Amuarraina K

Page 49: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

47

Aipatutako espezieen artean, beren egoera larriagatik Espezie Mehatxatuen Euskal

Katalogoan dauden batzuk azpimarratu behar ditugu:

IZEN ARRUNTA MEHATXU-MAILA

Miru gorria K

Hego-belarrihandia K

Ferra-saguzar handia K

Arrain hiruarantza K

Aztore arrunta U

Lezkari karratxina U

Kuliska txikia U

Arrano sugezalea U

Belatza handia U

Zapelatz liztorjalea U

Uroilanda handi europarra U

Gau-saguzar txikia U

Gabirai arrunta IB

Martin arrantzalea IB

Zata arrunta IB

Mirotz zuria IB

Erroia IB

Baratze-saguzarra IB

Lepitzulia IB

Euskadiko Naturaren Kontserbazioari buruzko Legearen 54. artikuluaren arabera,

katalogatutako espezieen habitatak babestu, mantendu edo berreskuratu beharra

dago, eta habitaten bat mugatu beharra badago, justifikatu egin behar da.

Arrain hiruarantza (Gasterosteus gymnurus), Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan

espezie kalteberatzat katalogatuta egoteaz gain, Espainiako Ornodunen Liburu Gorrian

azaltzen da, Kaltebera kategorian ere.

Bestalde, beste lege batzuetan –hain zuzen, Habitaten arteztarauan–, espezie batzuen

populazioak mehatxatutzat azaltzen dira, baina espezie horiek ez dute Euskadin

gainbehera-seinalerik adierazten, eta, beraz, ez dira Euskal Katalogoan azaltzen:

Txantxikua, Uhandre marmolairea, Khul pipistreloa, Saguzar arrunta, Musker berdea,

Horma-sugandila.

Page 50: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

48

3.11.2 BIOTOPOAK

Ur-habitatetako fauna:

Ibai eta erreketan.

Hauek dira ubideetatik sarri aurki daitezkeen ornodun-espezieak: Urre-koloreko zamo

txikia, Zamo arrunta, Hondoetako korrokoia, Loina, Arrain hiruarantza, Platuxa latza,

Aingira eta Amuarraina; Uhandre palmatua, Apo arrunta eta Igel arrunta; Ur-sugea eta

Suge gorbataduna.

Ibaien eta erreken ertzetan:

Arrabioa, Uhandre palmatua, Uhandre marmolairea, Apo arrunta, Txantxikua eta Igel

arrunta; Suge gorbataduna eta Ur-sugea; Buztanikara zuria, Buztanikara horia,

Urretxindorra, Sasi-txori arrunta, Lertxun hauskara, Lezkari karratxina eta Martin

arrantzalea; Ur-arratoia, Lursagu piriniarra, Larre-lursagua eta Ur-satitsua.

Baso misto atlantikoko fauna:

Udalerriko baso misto atlantikoetan bizi den fauna antzina Bizkaiko Golkoko isurialde

gehienean bizi zenaren adierazgarria da. hona hemen habitat horretako espezieak:

Uhandre marmolairea, Uhandre helvetiarra eta Apo arrunta; Horma-sugandila, Seoane

sugegorria eta Zirauna; Gabirai arrunta, Txepetxa, Kaskabeltz handia, Amilotx urdina,

Aztorea, Belatz gorria, Okil handia, Kukua, Usapal arrunta, Hontz zuria, Eskinosoa,

Gerri-txori arrunta, Belabeltza, Mika, Hesi-berdantza, Txorrua, Karnaba, Txonta

arrunta, Txio arrunta, Gailupa, Erregetxo bekainzuria, Sasi-txinboa, Txinbo

kaskabeltza, Birigarro arrunta, Zozo arrunta eta Araba-zozo pikarta; Katajineta

arrunta, Basasagua, Katagorria, Lursagu gorria, Azeria eta Basurdea.

Page 51: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

49

Landazabaleko fauna:

Uhandre palmatua, Uhandre marmolairea, Txantxikua, Apo arrunta eta Arrabioa;

Zirauna, Musker berdea, Horma-sugandila, Suge gorbataduna, Seoane sugegorria eta

Eskinko hiruhatza; Zapelatz arrunta, Pagausoa, Hontz zuria, Usapal arrunta, Gerri-txori

arrunta, Gari-berdantza, Hesi-berdantza, Kukua, Lepitzulia, Okil berdea, Zozo arrunta,

Antzandobi arrunta, Uda-txirta, Ihi-txoria, Benarriz nabarra, Euli-txori grisa, Txio

arrunta, Kaskabeltz handia, Txolarrea, Araba-zozo pikarta, Karnaba, Txorrua eta Enara

azpizuria; Sator arrunta, Satitsu arrunta, Lursagu gorria, Lursagu lusitaniarra, Lursagu

piriniarra, Uzta-sagua, Basasagua, Etxe-sagua, Triku arrunta, Azeria eta Saguzarra.

3.12 PAISAIA-UNITATEAK

Mendi-hegaletako eta muinoen gaineko ibaiarteetako baso- eta

sasi-mosaikoa. Ibai-eremua. (26F10A)

Zuhaizti- eta sasi-unitate hori Artxanda mendiaren hegaletako paisaia da. Paisaia-mota

asko izan ditzake, baso-espezie nagusien arabera; izan ere, mendi-hegalen altueraren

eta orientazioaren arabera, espezie desberdinak daude.

Paisaia-unitate hori basoetan soilguneak daudenean sortzen da. Soilguneak hainbat

arrazoirengatik sortzen dira; adibidez, zuhaitzak mozteagatik, sua egiteagatik,

artzaintza intentsiboagatik eta gerora bertan behera uzten diren laborantza-eremuak

sortzeagatik.

Sasia mendi-hegaletako harrizko irtenguneetan sortzen da, edo maldagatik, lurraren

ezegonkortasunagatik edo lurraren beste ezaugarri batzuengatik zuhaitzak hazi ezin

diren lekuetan.

Page 52: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

50

Mendi-hegaletako eta muinoen gaineko ibaiarteetako nekazaritza-

eta baso-mosaikoa. Ibai-eremua. (24F10A)

Paisaia hori Artxanda mendiaren hegalaren ekialdean dago. Bertan, belardiak eta

nekazaritza-laboreak tamaina txikiko edo ertaineko basoekin tartekatzen dira; oro har,

baso horietan, kernizeo, gaztainondo, haltz, akazia eta zumeak daude, baina,

zenbaitetan, Eucaliptus sp. eta Pinus radiata dira espezie nagusiak. Horiez gain,

Robinia pseudoacacia espeziea gero eta ugaria da. Kolore berde biziagatik bereizten

da, eta lur-eremuak oso azkar kolonizatzen dituelako; izan ere bertako baso-landaredia

berreskuratzea eragozten du.

Mendi-hegalen fisiografietan edo Bizkaiko Golkoko isurialdeko ibar eta sakanetan,

harizti azidofiloak daude, eta, horietan tarteka, belardiak eta labore atlantikoak, baso-

sailak eta etapa serialetako sasiak.

Trantsizioko haran zabaletako hegaletan, konbinazio ugari daude. Horietatik

guztietatik, nekazaritza-laboreen eta erkameztiaren artekoa nagusi da; askotan,

erkameztia etapa erregresiboetan dago, edo, egoera ekologikoaren arabera, arte eta

pinu gorriekin batera.

Belardiak eta labore atlantikoak nagusi diren nekazaritza-paisaia,

lurzoru konkordunaren gainekoa. (08F03A).

Udalerriko paisaia nagusia da eta landa-guneetan dago. Paisaia horren alderdirik

bereizgarriena labore lurrek eta uzta-larreek osatutako mosaiko zaindua da, haraneko

hegalek inguratua.

Page 53: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

51

Sondikako nekazaritza-paisaia, belardi eta labore atlantikoekin eta Olako hiri-eremuaren ondoko sasiakazien zuhaiztiarekin.

Udan, ibarrak bere itxurarik erakargarriena hartzen du, baratzeetako laboreak ondo

hazita daudenean. Lursailek egitura eta kolore desberdinak dituzte, eta horrek lursail

bakoitzean zer landatu den islatzen du.

Pasa den mendean zehar, industria-jarduera eta hiri-gune asko kokatu dira ibarreko

zona askotan; horren adibide garbia Sondikako udalerria da, bertako hiri- eta

industria-jarduera gehienak ibarrean garatu baitira.

Paisaia-unitate horretan, Olako bizitegi-guneek hartutako mendi-hegalak

nabarmentzen dira, bai eta hiri-eremu tradizionalak eta udaletxearen eta hilerriaren

inguruan sortu diren hiri-eremu berriak (ekipamenduak, etxe atxikiak, etab.) ere.

Page 54: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

52

Lurzoru lauaren gaineko hiri- eta industria-paisaia (05A02O).

Hiriko paisaia-unitateen barruan, biztanleria-guneak, industria-eremuak eta

azpiegiturek hartutako eremuak sartzen dira. Horrenbestez, etxebizitzez, kaleez,

plazez eta abarrez gain, honako hauek ere sartzen dira paisaia horretan: urbanizatu

beharreko eremuak, hiri-parkeak eta biztanleria-guneekin lotutako ekipamenduak.

Hiri paisaiaren barruan, bi zona nabarmentzen dira, argi eta garbi. Bata, ohiko landa-

eremua da, eta udalerriaren azalera osoan sakabanatutako baserri tradizionalek

osatzen dute. Bestea, hiri-garapenen ohiko eremua, eta familia bakarreko etxebizitzek

(nahiz eta bi familiako etxebizitzak gero eta ugariagoak diren) eta hiriguneak osatzen

dute; hirigunea trinkoagoa da eta BI-737 errepideak zeharkatuta dago.

Hirigunea, BI-737 errepideak zeharkatua

Hiri-paisaiak bezala, industria-paisaiak ere asko aldatzen dira. Izan ere, Sondikako

udalerrian eta, batez ere, Zangroizko industrialdean, aspaldi eraikitako eraikinen eta

duela gutxi modu ordenatu batean egindako industrialde modernoen arteko

desberdintasunak ikus ditzakegu. Industria-paisaia egituratzen duen beste eremua

Berreteagako industrialdea da; leku batzuetan, hiriko bizitegi-paisaiaren eta horren

ondoko paisaien mugakidea da, eta, beste batzuetan, horiekin nahasten da.

Page 55: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

53

Berreteagako industrialdea

4. HISTORIA- ETA KULTURA-ONDAREA

Sondikako udalerriko kultura-intereseko ondasun higiezinak ondorengo taulan azaltzen

dira.

Lehenengo eta behin, Kultura Ondarearen balorazio sektoriala aztertu ondoren Euskal

Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak aurreikusitako mekanismoen bidez babestea

proposatu diren elementuak biltzen dira (Monumentu Sailkatuak eta Inbentariatuak):

IZENA IDENTIFIKAZIO-ZK.

PROPOSATUTAKO BABESA

X koordenatua

Y koordenatua

Etxepinto baserria (*)

10 INBENTARIAGARRIA 504906 4794459.62

Artxandako haize-errota

7 INBENTARIAGARRIA 505555.06 4791961.01

(*) Oso kontserbazio-egoera txarrean

Dagozkien txostenak hasten diren bitartean, gomendatzen da elementu haietan egiten

Page 56: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

54

diren esku-hartzeak Zaharberritze Zientifikoa eta Zaharberritze Kontserbatzailea

izatea, I. Eranskinean ("Zaharberritzeko Esku-hartzeak") definitzen diren moduan.

Esku-hartze horiek, Ondare urbanizatuak eta eraikitakoak zaharberritzeko esku-hartze

babestuei buruzko 317/2002 dekretuan daude.

Ondoren, eskualde- eta/edo udal-esparruan interes nabarmeneko kultura-balioak

dituzten elementuak biltzen dira; hala ere, ez dituzten monumentu-maila izateko

beharrezkoak diren balioak, eta hortaz, udal- edo toki-intereseko ondaretzat hartzen

dira eta hirigintza-dokumentuaren katalogoaren bidez soilik babestu behar dira.

IZENA IDENTIFIKAZIO-ZK.

PROPOSATUTAKO BABESA

X koordenatua

Y koordenatua

Goirierdikoa jauregia 1 TOKIKOA 505856.32 4794318.93

Santa Cruz ermita 2 TOKIKOA 506090 4793963

Ugalde baserria 13 TOKIKOA 505756.65 4793222.86

Urkiaga jauregi-etxea 3 TOKIKOA 506088.70 4793561.70

San Martin ermita 14 TOKIKOA 505981.19 4792645.21

Renteria baserria (**) 11 TOKIKOA 506068 4793382

Urkiaga burdinola eta ur-errota

6 TOKIKOA 506043.23 4793529.33

Bombeadora de agua de Asua, S.A

4 TOKIKOA 504932.43 4794324.23

S.I.G.A 5 TOKIKOA 504988 4794228

Ponpa Etxea TOKIKOA

Ur-biltegiaren etxea TOKIKOA

Presa txikia eta kanala TOKIKOA

Antepara TOKIKOA

Ur-biltegia TOKIKOA

Sondikako geltokia TOKIKOA

Zangroizko zubia 9 TOKIKOA 505184.97 4793475.04

Egun, ondareko elementu hauek ez dute babesik. (**) Gaur egun, desagertua.

Gomendatzen da elementu haietan egiten diren obrek haien bolumetria, kanpo-itxura

eta oinarrizko banaketa tipologikoa eta estrukturala errespetatzea; izan ere, aipatutako

317/2002 Dekretuaren arabera Zaharberritze kategoria izango dute.

Page 57: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

55

Arkeologia-ondarea

Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordearen erabakiaren (1997ko ekainaren 5eko 106.

EHAA) bidez egindako Balizko Arkeologia Guneen deklarazioan, Sondikako ondasun

hauek azaltzen dira:

IZENA FITXA Kodea BABESA X

koordinatua Y

koordinatua

Gurutze/Jesus gurutziltzatuaren ermita

2 a BAG 506113.91 4793964.73

Urkiagako errota-burdinola 3 d BAG 506049.05 4793530.80

Zangroizko errota 5 e BAG 505259.46 4793273.56

Berazako dorretxea 7 a BAG 505946.15 4793056.60

Susunagako dorretxea 8 e BAG 506884.85 4793133.17

San Roke ermita 9 a BAG 506935.86 4792197.34

BALIZKO ARKEOLOGIA-GUNEAK (BAG). A kodea: Eraikinaren harresi-barruko eremua b kodea: Eraikinaren harresi-barruko eremua + 15 metro c kodea: Elementuak hartzen duen eremua + 5 metro d kodea: Eraikinak eta horri itsatsitako instalazioek hartzen duten eremua. e kodea: Ondareko planoetan zehazten den eremua.Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarea.

Deklarazioan ezarritakoaren arabera, azterketa bat egin behar da, balizko arkeologia-

guneetan eragina izan dezakeen edozein obra-proiekturi ekin baino lehen. Azterketa

horretan oinarrituta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Zerbitzuak erabakiko du

arkeologia-proiekturik egin behar den lanak hasi aurretik.

Bestalde, Tokiko Agenda 21en Diagnosi-dokumentuak honako elementu hauek ere

jasotzen ditu, aurreago aipatutakoez gain, interes berezia dutelako:

Zangroizko putzua.

Oinetxe ( Asua)

5. ALDERDI SOZIO-EKONOMIKOAK ETA DEMOGRAFIKOAK

Txorierriko azpieskualdean dago. Iparraldean, Loiu dago, hegoaldean Bilbo,

ekialdean Derio eta Zamudio eta mendebaldean Erandio. Biztanleria-gunea

udalerriko bi industrialdeen artean dago; hots, Berreteagakoaren eta

Zangroizkoaren artean.

Page 58: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

56

Ondoren, Sondikako udalerriko ezaugarri sozio-ekonomiko eta demografiko

nagusiak deskribatzen dira:

Demografia

Sondikak 6,3 Km2-ko azaleradu, eta 673,3 biztanle/km2-ko biztanleria-dentsitatea.

Beraz, Txorierriko azkieskualdeko dentsitaterik handieneko udalerria da; izan ere,

azalerarik txikiena izanda, biztanleriarik handienetakoa du.

Azken urteetan, Sondikako biztanleriak hazkunde iraunkorra izan du. Izan ere, EINren datuen arabera, %2,01 inguru handitzen da urtero

1999 2000 2001 2002 2003 2004

Guztira 3.854 3.929 3.978 4.023 4.142 4.242

Gizonak 1.861 1.903 1.921 1.940 2.013 2.061

Emakumeak 1.993 2.026 2.057 2.083 2.129 2.181

Sondikako biztanleriaren bilakaera, 1999-2001 (Iturria: Estatistikako Institutu Nazionala

(EIN).

0

500

1.000

1.500

2.0002.500

3.000

3.500

4.000

4.500

1999 2000 2001 2002 2003 2004

guztiragizonezkoakemakumezkoak

Sondikako biztanleriaren bilakaera, 1999–2004 (Iturria: EUSTAT).

Page 59: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

57

Duela zenbait hamarkada, Sondika landa-udalerria zen, baina hirurogeiko

hamarkadan, industria-hedapeneko eremu bihurtu zen, eta aireportua kokatu zenez

geroztik, biztanleria handituz joan zen. 2004ko urtarrilean, Sondikako biztanleria

4.242 lagunekoa zen, eta emakumeen kopurua gizonena baino zertxobait

handiagoa zen.

Sondikan bizi diren pertsona gehien-gehienak –hain zuzen, %86– argi eta garbi hirikoak

diren zonetan bizi dira; hala nola, Basozabalen eta Olan. Gainerako %14 kokapenagatik eta

egituragatik landatarragoak diren zonetan bizi dira; adibidez, Izartza, Landa eta Zangroiz

auzoetan.

1991n, Sondikako migrazio-saldoa negatiboa zen; alegia, emigrazioa immigrazioa

baino handiagoa zen. ordutik hona, eta joerari erreparatuz gero, ikusiko dugu

Sondikako migrazio-saldoa pixkanaka handitzen ari dela. Izan ere, 2000-2003

aldian, atzerriko 74 pertsona sartu ziren udalerriko erroldan.

-50

0

50

100

150

200

1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002

Sondikako migrazio-saldoa, 1991-2002 (Iturria: EUSTAT).

Euskara

Azken hogei urteetan, Sondikako euskalduntze-maila handituz joan da; izan ere, ia

euskaldunen kopurua asko handitu da azken bi hamarkadetan. Horrez gain, gaur

egun, lehen baino euskaldun gehiago daude udalerrian. Horren ondorioz, euskaraz

ez dakiten gero eta biztanle gutxiago daude Sondikan.

Page 60: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

58

0

500

1000

1500

2000

2500

1981 1986 1991 1996 2001

euskaldunakia euskaldunakerdaldunak

Euskararen ezagutza Sondikako udalerrian (Iturria: EUSTAT).

Lan eta Ekonomia Egoera

Sondikako biztanleriaren %93k zerbitzu-sektorean eta industrian egiten du lan, eta

eraikuntzan eta nekazaritzan, berriz gero eta pertsona gutxiago aritzen dira. Esan

daiteke Sondikako udalerrian langabezia-tasa txikia dela; izan ere, INEMen datuen

arabera, 79 langabe soilik daude Sondikan.

LANA SEKTOREKA (%)

0.69

67.086.13

26.07 NekazaritzaIndustriaEraikuntzaZerbitzuak

N

16 urtetik gorako biztanle landunak, jarduera-adarren arabera, 2001 (Iturria: EUSTAT)

Page 61: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

59

Lanik ez duten biztanleen %50 inguruk bigarren hezkuntzako ikasketak ditu, %11

lanbide-heziketako ikasketak eta %16k erdi- edo goi-mailako ikasketak ditu.

INEMen erregistratutako langabezia, sexuaren, adinaren eta ekonomiako jarduera-sektorearen arabera, lurralde-eremutan, 2005eko apirila (Iturria: EUSTAT)

Sondikan, langabezia-tasa handiagoa da gizonen artean, EAEn, Bizkaian eta Bilbo

Handian ez bezala. Zerbitzu-sektorean da handiena langabezia. Horren ondoren,

aurretik lanik ez zuten biztanleen kopurua da bigarren handiena. Espero

daitekeenez, nekazaritzan da txikiena langabezia.

Establezimenduak, lurralde-eremuen eta jarduera-adarraren arabera, 2004 (Iturria: EUSTAT).

guztira gizonak emakume.

Nekaza

ritz

a

Ind

ust

ria

Era

iku

ntz

a

Zerb

itzu

ak

Au

rreti

k l

an

g

ab

e

EAE71445

30724%43

40721%57

524%0.73

14383%20

6320%9

42417%59

7801%11

Bizkaia 41460

18710%45

22750%55

294%0,7

7210%17

4229%10

24098%58

5629%14

Bilbo Handia34377

15643%46

18734%54

182%0,5

5386%16

3725%11

20246%59

4838%14

Sondika 7943

%5436

%461

%114

%1810

%1339

%4915

%19

sectores

Gu

ztir

a

Ind

ust

ria e

ta

en

erg

ia

Era

iku

ntz

a

Merk

ata

ritz

a,

ost

ala

ritz

a e

ta

garr

aio

ak

Ban

ku

ak,

ase

gu

ruak e

ta

en

pre

seta

rako

ze

rbit

zuak

Best

e z

erb

itzu

-ja

rdu

era

batz

uk

EAE 175412 15120 23990 75757 34470 26075

Bizkaia 89589 6694 11268 40428 18318 12881

Bilbo Handia 70546 4460 8602 32003 15459 10022Sondika 643 111 68 306 114 44

Page 62: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

60

Sondikan, 643 establezimendu daude, eta horietan, 413 pertsonak egiten dute lan;

oso kopuru handia, kontuan hartuta EAEn dauden 175.412 establezimenduetan

820.000 pertsonak lan egiten dutela. Horrenbestez, Sondikan, establezimenduko

langile-kopurua EAEkoa baino askoz handiagoa da (%17 eta %8,6%, hurrenez

hurren).

Batez besteko errenta pertsonala (eurotan) lurralde-esparruetan, 1997-2001

(Iturria: EUSTAT).

Udalerriko batez besteko errenta pertsonala EAEkoa baino apur bat handiagoa da;

izan ere, 1997tik 2001era bitartean, Sondikako batez besteko errenta pertsonala

%29,6 handitu zen, eta autonomia-erkidegokoa, berriz, %28.

Lurzoruaren erabilerak

Elkorrak Belardiak

Bazkalekuak Sasiak

Basoa, zuhaizti trinkoa

Basoa, zuhaizti barbana

Jarduera estentsiboak

Guztira

EAE 45.259 111.078 25.378 53.971 359.547 30.458 97.790 723.481Bizkaia 19.129 50.867 4.114 17.533 121.259 6.985 1.836 221.723Bilbo Handia 9.688 8.561 726 5.114 11.064 993 829 36.975Sondika 262 164 115 142 11 40 734

Lurzoruaren erabileren banaketa (hektareatan), lurralde-esparrutan, 1996 (Iturria: EUSTAT).

Sondikako udalerriaren azaleraren ia %40 lurzoru elkorra da, eta belardiek

azaleraren %22 hartzen dute. EAEn, azaleraren ia %50 zuhaizti trinkoak hartzen

du, eta Sondikan, berriz, zuhaizti trinkoak askoz ehuneko txikiagoa hartzen du.

EAE Bizkaia Bilbo Handia Sondika

1997 9,888 9,795 9,875 9,861

2001 12,676 12,321 12,383 12,777Erre

nta

pert

sona

la

Page 63: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

61

Nekazaritza- eta abelntzaintza-ustiategiak

Euskal Estatistika Erakundearen erregistroaren arabera, 100 nekazaritza- eta

abeltzaintza-ustiategi zeuden Sondikan 1999an. Horietatik, 34tan zegoen azienda.

Udalerrian, ez dago lurrik gabeko ustiategirik.

Aziendarekin Aziendarik gabe

Lurrik gabeko

ustiategiak

Kop. Ha Kop. Ha Kop.

EAE 19.066 245.930 20.568 360.257 322

Bizkaia 9.398 78.604 10.787 93.109 148

Bilbo

Handia 1.821 15.611 2.373 12.723 28

Sondika 34 141 66 94 0

Erroldatutako nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak eta guztizko azalera, 1999 (Iturria: EUSTAT).

Autonomia-erkidegoko gainerako eremuekin alderatuta, eta EUSTATen estatistika-

datu horien arabera, Sondikako azalera gehiena (%60) aziendarako erabiltzen da,

eta aziendarik gabeko azalera, beraz, txikiagoa da (%40). EAEn, aldiz, honako

hauek dira ehunekoak: %41 aziendarekin eta %59 aziendarik gabe.

Datu horiek ez datoz zehatz-mehatz Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen

Berezian dauden datuekin bat. 2005eko maiatzeko datuak dira, eta horien arabera,

Sondikako lau biztanlek soilik dihardu sektore horretan.

Landa-ingurunea

1997an egindako Plangintzako Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren memoriaren

arabera, Sondikako lurzoru urbanizaezinak 5.240.112 m2-ko azalera hartzen zuen,

eta horretatik, 2.805.621 m2 landa-lurzoru orokortzat sailkatuta dago. Landa-

lurzoru orokorrean, landa-guneek 131.086 m2-ko azalera dute.

Page 64: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

62

Landa-gunen mugen barruan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiari lotutako

landa-etxebizitzaren erabilera duten eraikin-multzoak sartzen dira. Lurraren

Araubide eta Hiri Antolaketaren arloko Presako Neurriak zehazteari buruzko

martxoaren 6ko 5/1998 Legearen arabera, Landa Guneko Lurzoru Urbanizaezina

"espazio publiko baten inguruan biltzen diren sei baserri edo gehiagoko multzoak

dituen lurzorua da, bildu eta bere izaera ematen dien espazioan, hain zuzen".

1999an, Estatistikako Euskal Institutuak 100 nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi

zenbatu zituen; horietako 34tan, abelburuak daude, eta 66tan, ez. Estatistika-datu

horien arabera, azalera osoen %60an, lehen mailako sektorearekin lotutako jarduerak

egiten dira.

Datu horiek ez datoz bat Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian

jasotako datuekin; izan ere, azken horien arabera, 2005eko maiatzean, Sondikako 4

pertsona soilik daude erregimen horretan erregistratuta.

Jarraian, Sondikako Arau Subsidiarioetan egun dauden Landa Gune Habitatuak

deskribatzen dira:

Landa (NRH 1) Landa-gunea Sondikako udal-barrutiko ipar-mendebaldean dago, eta, hego-ekialdean,

aireportuaren azpiegitura du.

3 baserriz eta beste 3 familia bakarreko etxebizitzez osatuta dago. Lursailak

lorategitzat erabiltzen dira, baina baratze txikiak eta ardi-azienda bazkatzen den

larreak ere badaude.

Urikarreta (NRH 2)

Landa-gune hori Ventorrillo eta Zangroiz artean dago, trenbide-linearen hegoaldean.

Hamabi etxebizitza daude; horietako bi hutsik daude, eta ez daude oso egoera onean,

lurrak ere ez du oso itxura ona

Page 65: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

63

Berreteaga (NRH 3)

Berreteagako landa-gunea Sondikako udal-barrutiko ipar-ekialdean dago,

Berregeagako industrialdeak inguratua. Landa-eremu hori lau baserriz eta duela gutxi

eraikitako familia bakarreko etxebizitza batez osatuta dago. Auzoaren erdian,

trokelgintzan diharduen lonja bat dago.

Berreteagako landa-guneak, berez, ez da oso landatarra; izan ere, industrialdetik oso

hurbil dago, eta landa-gunera eta industrialdera joateko errepide bera erabiltzen da;

horrenbestez, zirkulazio astun samarra dago, industrialdera sartzen eta bertatik irteten

diren kamioen ondorioz.

Hondakinak Berreteaga auzoan, hauen atzean pabilillo-estalkiak ageri dira.

Beste azterlan batzuetatik lortutako datu demografikoen arabera, Berreteaga

auzoak 15 biztanle ditu, hauetako hamar, 65 urtetik gorakoak direlarik.

Page 66: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

64

Goronda Goikoa (NRH 4)

San Juan Landaren hego-mendebaldean aurkitzen da, eta lau bizitegi-eraikineko landa-

gune hau Zangroizko industrialdearaino luzatzen da. Lur gehiena lorategitzat edo

baratze familiartzat erabiltzen dira.

Enekone (NRH 5)

Zangroizko industrialdearen hego-mendebaldean, familia bakarreko etxebizitzez eta

bi solairuko etxebizitza batez osatutako landa-gune bat dago, guztira, 8 bizitegi-

eraikin dira. Landa-gune horrek ez du itxura landatarrik; izan ere, Zangroizko

industrialdearen aldamenean egoteaz gain, ez dago baserririk bertan, eta lurrak ez

dira nekazaritza- edo abeltzaintza-xedez erabiltzen.

Enekone landa cunea, aurreko planoan Zangroizko pabilillo-estalkiak ikus daitezke.

Goronda (NRH 6)

Goronda landa-gunea hilerriaren eta Zangroizko industrialdearen artean dago

Hogeita zazpi etxebizitza daude. Etxebizitza gehienak familia bakarrekoak dira, eta

baserri bat edo beste dago. Lurrak familia bakarreko nekazaritza-ustiategietarako

eta lorategietarako erabiltzen dira, oso-osorik.

Page 67: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

65

Ola (NRH 7) Olako landa-gunea Julio Artetxe urbanizazioaren iparraldean dago eta, oro har, familia

bakarreko etxebizitzez eta baserriz osatuta dago; guztira, sei etxebizitza dira. Lur

gehienak lorategi gisa erabiltzen dira, baina ardi-azienda bazkatzen den lurrak ere

badaude.Beste azterlan batzuetatik lortutako datu demografikoen arabera, Olako landa

guneak 32 biztanle ditu.

Aresti (NRH 8) Landa-gune horretan, bi area daude, Manda eta Aresti, alegia. Etxebizitzak zenbait

motatakoak dira, eta lursail gehienak lorategi gisa erabiltzen dira. Alabaina, zenbait

baratze txiki eta abeltzaintza-ustiategi familiar daude (batik bat, ardi- eta zaldi-

aziendekin).

Hala ere, gune horiek ez dira Sondikako udalerriko landa-eremu bakarrak; izan ere,

hainbat baserri daude, heskaiz, zuhaiztiz eta belardi eta labore atlantikoz

inguratuta, eta kultura-balio handiko landa-paisaia osatzen dute.

Nekazaritza- eta paisaia-balio handiagatik, Asua ibaiaren ibarreko landa-guneak

azpimarratu behar dira. Izan ere, altitude handiagoko kotetan dauden hiri-

kokalekuen (esaterako, La Ola auzoa) eta landa-guneen inguruan dauden bizitegi-

garapen berrien bestelakoak dira.

Industria-guneetatik eta bide-azpiegituretatik hurbileko eremuak ere nekazaritza-

interes handiko landa-guneak dira, nahiz eta paisaiaren aldetik zertxobait andeatuta

dauden, adibidetzat Urikarreta eta Zangroiz arteko eremua daukagu

Page 68: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

66

Eguzkitza aldeko nekazaritza-paisaia eta, atzean, bizitegi-garapenak.

Bereza eta Ugalde auzoetan, baserri tipikoak daude, eta haien lurrak laborerako eta

aziendarako erabiltzen dira. Bi auzo horietako landa-paisaia interes handikoa da.

Page 69: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

67

Bereza auzoko baserria eta, atzean, Aresti auzoa

Pike Bidean, Artxandara bidean, Ormaetxe auzoaren parean baina eskuinaldean,

landa-gunetzat har daitekeen etxe-multzo bat dago; hala ere, Arau Subsidiarioek

hiri-lurzorutzat sailkatzen du.

Landa-itxura garbiko beste auzoren bat dago, baina ez du landa-gune

jendeztatuaren kalifikazioa. Hona hemen: Uzena auzoa, Goietxa Bidean, Sondikako

udal-barrutiko ekialdean, eta Aretxabaleta eta San Roke auzoak, Artxanda

mendiaren ekialdeko hegalean.

6. INGURUMENA

6.1 AIREAREN KALITATEA

Ingurumen Atmosferikoaren Babesari buruzko 38/1972 Legea 1972ko abenduan eta

hura garatzen duen 833/1975 Dekretua 1975eko otsailean onestean, arlo horretan

zegoen hutsunea bete zuten. Horri esker, topografia konplexuko eta kostaldeak

inguratutako zona bateko airearen kalitatea kontrolatzeko prozesua garatzen hasi zen.

1977an, Bilbo Handia Atmosfera Kutsatuko Zona deklaratu zuten, eta, hortik aurrera,

kontrol-neurriak eta ekintza zuzentzaileak areagotu egin ziren. Horri dagokionez,

azpimarratu behar da Bilbo Handiko Saneamendu Atmosferikoko Plana, 1978koa.

Page 70: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

68

Hartutako neurrietako bat Airearen Kalitatea Kontrolatzeko eta Zaintzeko Sare

Automatikoa sortzea izan zen, eta horretan dago Sondikakoa.

Airearen kalitate-indizeari buruzko informazioa

Urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuak xede hauek ditu: batetik, aire-

ingurumeneko sufre dioxido (SO2), nitrogeno dioxido (NO2), partikula (PM10), berun

(Pb), bentzeno eta karbono monoxidoko (CO) kontzentrazioen “muga-balioak” eta

“alerta-atalaseak” definitu eta ezarri eta, bestetik, substantzia horien inguruko aire-

kalitatearen ebaluazioa, mantentze-lana eta hobekuntza arautu, baita herritarrei eta

Europako Batzordeari horren berri eman ere, araututako substantziek giza osasunari

eta ingurumenari, oro har, ondorio kaltegarriak ez eragiteko, horiek prebenitzeko eta

gutxitzeko.

EAEko airearen kalitate-indizea lortzeko, kontrol- eta zaintza-sare bat dago, eta horrek

zenbait parametro neurtzen ditu denbora errealean; adibidez, kutsatzaileak: sufre

dioxidoa (SO2), oxido nitrosoa eta oxido nitrikoa (Nox), karbono monoxidoa, PM10

(partikula-materia) eta ozonoa (O3). EAEko zenbait lekutan dauden estazioetan

neurtzen dira, eta estazio horietako bat Sondikan dago. Airearen kalitate-indizeak izan

ditzakeen balioak sei tartetan banatzen dira, eta balio-tarte bakoitzari bilbe edo kolore

bat dagokio, zona jakin bateko airearen kalitatea adierazteko

Page 71: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

69

Airearen kalitate-indizearen kalkuluan lortutako emaitza zona bakoitzeko estazioek

hartutako eragin-eremuaren adierazgarri izango da. Eguneroko airearen kalitate-

indizea da. Egunero, indizearen balioa aldatu egiten da, bai eta, beraz, dagokion

zonako airearen kalitateari buruzko informazioa ere. Horrenbestez, airearen kalitate-

indize desberdineko zonak aurki daitezke.

Egunera arte, airearen kalitate-indizea kalkulatzeko, EAEko lurraldeko zortzi zona

hartu dira kontuan, betiere, geografia- zein administrazio-muga, biztanleria eta azalera

irizpideen arabera. Egindako ikerketen emaitzen arabera, komenigarritzat hartu dugu

EAE hamaika zonatan banatzea, airearen kalitatearen ezaugarriak adierazte aldera.

Airearen kalitate-indizea dimentsiorik gabeko balioa da, eta zona bakoitzeko estazio

bakoitzak jasotako SO2, NO2, PM10, O3 eta CO kutsatzaileak aintzat hartuta kalkulatzen

da. Estazio bakoitzean, kutsatzaile bakoitzari buruzko banakako indize bat kalkulatzen

da; horri indize partziala deitzen zaio. Estazio bakoitzeko indize orokorra joerarik

txarreneko kutsatzailearen indize partzialarekin bat dator. Horrenbestez, estazio

bakoitzean, indize orokor bat dago. Halaber, zona bateko estazioen indize orokorretako

baliorik txarrenak definitzen du zona horretako airearen kalitate-indizea.

KOLOREA

Airearen

kalitatearen

deskribapena

NO2 PM10 SO2 CO O3

Ona 0-125 0-25 0.62.5 0-5000 0-90

Onargarria 125-250 25.1-50 62.6-125 5001-10000 90.1-

160

Ertaina 250.1-300 50.1-65 125.5-146 10001-

14000

160.1-

180

Txarra 300.1-390 65.1-82.5 146.1-

187.5

14001-

18000

180.1-

270

Oso txarra 391-699 82.6-138 187.6-250 18001-

24000

270.1-

360

Arriskutsua >700 >138 >250 >24000 >360

Page 72: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

70

Kutsatzailearen kontzentrazioa nulua denean, indizearen balioa 0 da, eta

kontzentrazioa aipatutako Errege Dekretuan ezarritako muga-balioarekin bat

datorrenean, 100 da indizearen balioa. Beste edozein kontzentrazio-baliotarako,

interpolazio linealaren bidez lortzen da indizearen balioa.

Airearen kalitate-indizeari balio bat esleituko zaio, eta, horren arabera, zenbat eta

handiagoa izan balio hori, orduan eta txarragoa izango da zona horretako airearen

kalitatea.

Kutsatzaile bakoitzerako indize partziala kalkulatzeko, aintzat hartutako kutsatzaile

bakoitzaren batez besteko kontzentrazioari eskala bateko balioa ematen zaio,

interpolazio linealaren bidez. Eskalako 0 (zero) balioa kontzentrazioko 0 (zero) balioari

dagokio, eta eskalako 100 balioa, berriz, indarreko legediak kutsatzaile horretarako

ezarritako muga-balioaren berdina den kontzentrazio-balioari. Legedi berak dioenez,

ozonoaren kasuan bereziki, eskalako 100 balioa, biztanleriari informazio gisa ematen

zaion ozono mugari dagokio.

Page 73: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

71

KUTSATZAILEA ARAUDIA MUGA-BALIOA OHARRAK

SO2 1073/2002 ED 125 ug/m3(ez da aldatzen denboraren poderioz)

24 orduko batez besteko balioa; urtean ezin da 3 aldiz baino gehiagotan gainditu

NO2 1073/2002 ED

270 µg/m3, 2003/1/1ean 260 µg/m3, 2004/1/1ean 250 µg/m3, 2005/1/1ean 240 µg/m3, 2006/1/1ean 230 µg/m3, 2007/1/1ean 220 µg/m3, 2008/1/1ean 210 µg/m3, 2009/1/1ean 200 µg/m3, 2010/1/1ean

Ordubeteko batez besteko balioa; urte zibil bakoitzean ezin da 18 aldiz baino gehiagotan gainditu

PM10 1073/2002 ED

60 µg/m3, 2003/1/1ean 55 µg/m3, 2004/1/1ean 50 µg/m3, 2005/1/1ean

24 orduko batez besteko balioa; urte zibil bakoitzean ezin da 35 aldiz baino gehiagotan gainditu

CO 1073/2002 ED

14 mg/m3, 2003/1/1ean 12 mg/m3, 2004/1/1ean 10 mg/m3, 2005/1/1ean

Eguneko zortzi ordukako batez besteko mugikorren gehienezko balioa

O3 1494/1995 ED

180 µg/m3 (ez da aldatzen denboraren poderioz)

Ordubeteko batez besteko balioa (ez da muga-balioa, “herritarrei jakinarazi beharreko atalasea” baizik)

Airearen kalitate-indizea kalkulatzeko erabilitako muga-balioak

Page 74: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

72

Sondikako airearen kalitatea

Ondorengo taulan eta grafikoetan, egunero eta ordu oro Sondikako estazioan

astebetean eta ekainean hartuta datuak biltzen dira. Esan behar da datuak

meteorologiaren eta urtaroaren arabera alda daitezkeela.

ORDUAK

Maila (Min-Max)

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

SO2 Zangroiz

6 6 6 5 5 6 5 5 5 5 5

NO Zangroiz

3 3 3 3 3 3 3 3 3 4 4 4

O3 Zangroiz

52 44 41 36 46 44 49 62 63 69 75

PM10 Zangroiz

7 4 7 4 4 3 9 0 4 0 12 1

CO Zangroiz

331 297 344 403 388 366 131 164 349 658 844 875

NO2 Zangroiz

11 9 8 9 10 9 10 10 9 10 11 11

Maila (Min-Max)

13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

SO2 Zangroiz

5 5 6 5 6 5 5 5 6 5 5 6

NO Zangroiz

4 3 3 4 3 3 3 3 3 3 3 3

O3 Zangroiz

72 68 70 69 64 67 63 58 59 70 70 61

PM10 Zangroiz

13 20 27 26 27 16 16 17 13 19 17 16

CO Zangroiz

889 910 1171

1197

1089

493 231 206 126 106 109 110

NO2 Zangroiz

11 9 9 11 11 8 12 13 13 10 7 7

Kutsatzaileen ordukako bilakaera, egunean zehar (*) datu guztiak µg/m3-tan adierazita daude (mikrogramoak/metro kuboko)

Page 75: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

73

Karbono monoxidoaren (CO) bidezko kutsaduraren ordukako bilakaera

Ozonoaren (O2) bidezko kutsaduraren ordukako bilakaera

331297

344403 388 366

131164

349

658

844875 889 910

11711197

1089

493

231 206

126 106 109 110

0100200300400500600700800900

1000110012001300

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

ORDUAK

MIK

RO

GR

AM

OA

K/M

ETR

O K

UB

OK

O ..

.

CO

52

4441

36

46 4449

62 6369

7572

68 70 6964

6763

58 59

70 70

61

0

10

20

30

40

50

60

70

80

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

ORDUAK

MIK

RO

GR

AM

OA

K/M

ETR

O K

UB

OK

O ..

.

O3

Page 76: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

74

Ikus daitekeenez, zirkulazioaren ondorioz, COren hazkundea aldatu egiten da, egunak

aurrera egin ahala; izan ere, 17:00etan da handiena kutsadura, lanetik autoz itzultzen

direnen ondorioz.

Ozonoaren ehunekorik handiena eguerdian jasotzen da, eguzki-erradiaziorik

handieneko ordua baita; izan ere, horrek ozono gehiago eratzea eragiten du.

Gainerako kutsatzaileek bilakaera konstante samarra dute.

Oxido nitrosoaren eta nitrikoaren (NO eta NO2), sufre dioxidoaren (SO2) eta PM10 partikula-materiaren bidezko kutsaduraren ordukako bilakaera

6 6 65 5

65 5 5 5 5 5 5

65

65 5 5

65 5

6

3 3 3 3 3 3 3 3 34 4 4 4

3 34

3 3 3 3 3 3 3 3

11

98

910

910 10

910

11 11 11

9 9

11 11

8

1213 13

10

7 77

4

7

4 43

9

0

4

0

12

1

13

20

2726

27

16 1617

13

19

1716

0

2

4

6

8

10

12

14

16

18

20

22

24

26

28

30

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

OR D U A K

SO2NONO2PM10

Page 77: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

75

Larunbata Ostirala Osteguna Asteazkena Asteartea Astelehena igandea

Maila (Min-Max) Eka-25 Eka-24 Eka-23 Eka-22 Eka-21 Eka-20 Eka-19

SO2 Zangroiz 5 5 6 5 5 5 5

NO Zangroiz 3 4 10 8 5 5 3 O3 Zangroiz 61 65 43 46 45 45 61 PM10 Zangroiz

14 25 39 20 11 18 25

CO Zangroiz 371 479 464 247 270 297 379 NO2 Zangroiz

13 18 43 27 19 21 12

Kutsatzaileen bilakaeraren eguneroko datuak, Sondikan, 2005eko ekainean

Oxido nitrosoaren, oxido nitrikoaren, partikula-materiaren eta sufre dioxidoaren bidezko kutsaduraren eguneroko bilakaera.

5 56

5 5 5 53

4

108

5 53

14

25

39

20

11

18

25

13

18

43

27

1921

12

02468

10121416182022242628303234363840424446

Sábado Viernes Jueves Miércoles Martes Lunes Domingo

EGUNAK

MIK

RO

GR

AM

OA

K/M

ETR

O K

UB

OK

O ..

.

SO2NOPM 10NO2

Larunbata Ostirala Osteguna Asteazkena Asteartea Astelehena Igandea

Page 78: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

76

Karbono monoxidoaren (CO) bidezko kutsaduraren eguneroko bilakaera.

Ozonoaren (O3) bidezko kutsaduraren eguneroko bilakaera.

6165

4346 45 45

61

05

10152025303540455055606570

Sábado Viernes Jueves Miércoles Martes Lunes Domingo

EGUNAK

MIK

RO

GR

AM

OA

K/M

ETR

O K

UB

OK

O ..

O3

Larunbata Ostirala Osteguna Asteazkena Asteartea Astelehena Igandea

Larunbata Ostirala Osteguna Asteazkena Asteartea Astelehena Igandea Larunbata Ostirala Osteguna Asteazkena Asteartea Astelehena Igandea

371

479 464

247270

297

379

0255075

100125150175200225250275300325350375400425450475500525

Sábado Viernes Jueves Miércoles Martes Lunes Domingo

EGUNAK

MIK

RO

GR

AM

OA

K/M

ETR

O K

UB

OK

CO

Page 79: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

77

6.2 HOTS-KUTSADURA

Egunero, hots-kutsadurako iturri askok eragiten dute ingurunean, eta beraz, giro-

zarata hots-kutsadurako mailak sortzen dituzten isurien ondorio direla esan

dezakegu, eta hots-kutsadurako maila horiek ez dira batere gomendagarriak

osasunaren, ongizatearen eta produktibitatearen ikuspuntutik.

Zarataren 37/2003 Legearen (azaroaren 17koa) arabera, trenbide-, bide- eta

aireportu-azpiegiturek, besteak beste, sortzen dute hots-kutsadura. Sondikako

udalerrian, azpiegitura-mota horiek guztiak daude. Hori dela-eta, sektore-

administrazioek zehaztutako hots-zorrak aplikatu behar dira.

2000. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak Zaraten Mapa argitaratu zuen.

Dokumentu horren helburua EAEko zarataren arazoaren lehen azterketa egitea da.

Dokumentuan, industriak, ibilgailuek eta trenbide-zirkulazioak sortutako hots-

eragina aztertzen da.

Aztertutako zirkulazio-bideen artean, udalerriko bi errepide nagusiak daude; alegia,

N-637 errepidea eta Txorierriko korridorea. N-637 errepideak, Sondika zeharkatzen

duenean (Erandio eta Erletxeta arteko tartean) eta Txorierriko korridoreak 70 dBA-

tik gorako hots-mailak dituzte, errepidetik 10 metrora.

Trenbideen hots-mailen mapari dagokionez, bi tartek dute eragina Sondikan; hau

da, Bilbo eta Lezama artekoak eta Lutxana eta Sondika artekoak. Bi tarte horiek

55-60 Leq sortzen dituzte egunean, trenbidetik 10 metrora.

Halaber, udalerriko industrialdeen hots-inpaktua ere aztertu da, baina ez da

ondorioztatu Sondikako industrialdeek sortutako zarata oso handia denik.

Jarraian Bizkaiko Foru Aldundiak egunerako gomendatzen dituen hots-mailak

azaltzen dira (dBA-tan), igorle-iturrien arabera:

Page 80: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

78

Egunean gomendatutako hots-mailak (dB)

Industria Bide-azpiegiturak Trenbide-

azpiegiturak

Sentikortasun

handiko eremua

55 60 65

Bizitegi-eremuak 60 65 70

Bide-azpiegiturei dagokienez Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailak

honako hauek hartzen ditu fatxadan hots-balio maximotzat, lurzoru-erabileraren

arabera:

Kanpoko Leq

dB(A)

Erabilerak Eguna Gaua

Osasunekoa 60 50

Bizitegikoa 65 55

Irakaskuntzakoa 60

Merkataritzakoa 70 60

Industriala 80 70

Aireportuari dagokionez, Plan Zuzentzailean adierazitako hots-aztarnek eragindako

lurzoruetan, alde batera utzi behar da Leqeguna 60 dBA-ko eta Leqgaua 50 dBA-ko

kurben hots-ingurakarien barruan bizitegi-, hezkuntza- eta osasun-erabilera berriak

ezartzea; izan ere, zortasuntzat hartzen dira, aire-nabigazioa dela-eta.

Page 81: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

79

Urdinez, egungo hots-aztarna, eta gorriz, aurreikus daitekeen garapena.

Sondikako udalerrian, gaur egun, ez dago zarataren maparik. Hala ere,

Iraunkortasunerako Ekintza Plana 2005ek (Tokiko Agenda 21), aurtengo martxoan

onetsitakoak, zenbait neurri ezartzen ditu, udalerriko hots-kutsadura txikitzeko.

Besteak beste, Zarataren Azterketa bat egitea aurreikusita dago.

6.3 HONDAKIN SOLIDOAK

Jarraian emango ditugun datuak Txorierriko Mankomunitatearenak dira. Sondikan

azken bi urteetan jasotako hondakin-bolumena deskribatzen da.

Hiri-hondakin solidoen (HOS) eta papera eta kartoiaren datuak gutxi

gorabeherakoak dira, ez baitira biltzen eta pisatzen udalerri bakoitzean; izan ere,

kamioia beteta dagoela pisatzen da. Beraz, Sondikari dagokion bolumena

kalkulatzeko, Mankomunitatean guztira bildutakoari aholkularitza-enpresak

hondakinen kudeaketaren gastua finantzatzeko ezarritako ehunekoa aplikatu zaio.

Page 82: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

80

Hondakin-mota 2003 (kg) 2004 (kg)

HOS 2.623.440,07 2.723.872,26

Papera eta kartoia 273.642,64 269.640,94

Ontziak 42.766 54.550

Beira 134.617 128.655

Sondikako udalerrian jasotako hondakin-bolumena

Taulan adierazitako datuen arabera, Sondikan gaika jasotako hondakin-ehunekoa

%14,7koa izan zen 2003an, eta %14,3koa, 2004an.

Urazcak biltzen du papera eta kartoia, 18 m3-ko kamioi batean, eta Papeles Nervión

enpresari saltzen dio, 0,005 €/kg inguruko prezioan. Bestalde, 1999tik, Txorierriko

Mankomunitateak Ecoembesen diru-laguntza bat jasotzen du, papera eta kartoia

birziklatzeagatik.

Ontziak eta ontzien hondakinak Garbikerrek egiten du. Hondakin horiek metal eta

plastikozko ontziak eta brikak dira. Behin jasota, Amorebieta-Etxanoko Bizkaiko Zabor

Berziklategia SAra eramaten dira, bertan banatu eta sailkatzeko.

Bestalde, beira Ecovidriok kudeatzen du. Edukiontziak eman eta hondakin hori biltzen

du.

Masako hondakinak udalerrian sortutako hondakinen %85 dira. Lehen, hondakin horiek

guztiak Jatako hondakindegira eramaten ziren, baina, 2004tik aurrera, Zabalgarbi

errauskailuan ezabatzen dira.

Page 83: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

81

6.4 KUTSATUTA EGON DAITEZKEEN LURZORUAK

Jarraian xehatzen den informazioa IHOBEk egindako “EAEko lurzorua kutsa dezaketen

jardueren kokalekuen inbentarioa” ikerketatik lortu da, bai eta kokaleku horietara

inbentariatua eta egungo egoera egiaztatzeko egindako bisitetatik ere.

Sondikako uda-barrutian, 58 kokaleku inbentariatu dira, eta horiek 21,88 Ha-ko

azalera hartzen dute. Lursail horien batez besteko azalera 0,38 Ha-koa da. Nahiz eta

kokaleku gehienetan kutsagarria izan daitekeen jarduera bakar bat egon den, zenbait

kokalekutan jarduera gehiago garatu dira; adibidez, 8 jarduera.

Inbentariatutako lursail gehienak udalerriaren kanpoaldean daude. Batik bat, honako

zona hauetan daude:

- Zangroizko industrialdean

- Berreteagako industrialdean

- Hirigune zaharraren zonan

Jarraian, inbentariatutako lursailen banaketa deskribatzen da, kokaleku-motaren

arabera:

Kokaleku-mota Lursail-kop. Azalera

(Ha) etxabeak 1 0,01

aktiboak industria-erabilera, soilik 43 17,6 orubeak hondarrak 1 1,1

ez-aktiboak

industria ez-aktiboak 5 1,08

hondakindegiak 3 1,66 hondakindegiak

aldatuak jarduerak 4 0,22 guztira 58 21,88

Inbentariatutako lursailen banaketa, kokaleku-motaren arabera

Jarduerarik egiten ez den kokalekuen azalera eta hondakindegiek hartutako azalera

udalerrian inbentariatutako azalera osoaren %17,5 dira.

Page 84: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

82

Kokaleku ez-aktiboak, orubeak, hondarrak eta industria ez-aktiboak

6 kokaleku ez-aktibo identifikatu dira. Horietako bat hondar bati dagokio, eta 5,

industria ez-aktiboei.

Jarraian, talde horretan sartutako lursailen ezaugarririk garrantzitsuenak deskribatzen

dira:

Page 85: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

83

Kokalekuaren

kodea Mota

Azalera

(m2) Oharrak

48904-00011 Hondarra 11041

Kautxuzko produktuen fabrikazioa. Jardueraren hasiera eta amaiera, 1930ean eta 1935ean, hurrenez hurren Tarte horretan, hiru enpresa gehiago instalatu ziren. Lurzoruaren kalifikazioa hiri-lurzoru industriala da. Bi biltegi erregistratu dira.

48904-00003

Industria

ez-

aktiboa

6599

Forjaketa-jarduera. Lehen erreferentzia, 1963koa, eta azkena, 1984koa. Lurzoruaren kalifikazioa hiri-lurzoru industriala da. Bertan industrialdea egitea aurreikusten da.

48904-00007

Industria

ez-

aktiboa

1296

Xafla mozteko eta lautzeko jarduera. Lehen eta azken erreferentziak, 1986koa eta 1989koa, hurrenez hurren. Metalak galdatzeko jarduera. Lehen eta azken erreferentziak, 1989koa eta 1994koa, hurrenez hurren. Lurzoruaren kalifikazioa hiri-lurzoru industriala da. Abandonatutako metalak, bidoiak, ikatzak…

48904-00018

Industria

ez-

aktiboa

762

Trokelgintza- eta forjaketa-jarduera. Lehen eta azken erreferentzia, 1985ekoa. Metalezko egiturak eta galdaragintza, 1985ean eta 1988an. Lurzoruaren kalifikazioa hiri-lurzoru industriala da.

48904-00067

Industria

ez-

aktiboa

2175

Txatartegi zaharra. Lehen erreferentzia, 1987koa, eta amaiera-data, 1993koa. Bisitan zehar, inbentariatu gabeko hondakindegi bat aurkitu da. Lurzoruaren kalifikazioa urbanizaezina da.

48904-00069

Industria

ez-

aktiboa

188

Kobrea galdatzeko jarduera. Lehen eta azken erreferentziak, 1986koa eta 1991koa. Lurzoruaren kalifikazioa, landa-lurzoru urbanizaezin orokorra.

Sondikako udalerriko kokaleku ez-aktiboen ezaugarri nagusiak.

Egindako landa-bisitetan, hondartzat kalifikatutako kokalekuan (48904-00011), egin

berri den pabilioi bat dagoela egiaztatu da.

Page 86: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

84

Hondakindegiak

Sondikan hiru hondakindegi inbentariatu dira, eta, horietan, zenbait motatako

hondakinak daude: industria-hondakinak, lurrak eta zaborrak.

Hiru hondakindegi horietatik, bat soilik dago baimenduta, eta hirurak daude erabili

gabe.

Jarraian, inbentariatutako hondakindegi horien ezaugarririk garrantzitsuenak

laburbiltzen dira:

48904-00012 hondakindegia

Aser hondakinak ez du baimenik. Egun, erabili gabe dago, baina ez berreskuratuta.

6.191 m2-ko azalera du, eta Asua Products enpresaren atzean eta Asua ibaitik hurbil

dago. Hondakindegi horretan botatako hondakinak industriakoak dira, baina, duela

gutxi, zaborrak bota dira. Asua ibaitik hurbil dago, eta horren inguruko erabilerak

anitzak dira: ibai-erabilera, naturala eta industria-erabilera. Hondakindegiaren

lurzoruaren kalifikazioa hiri-lurzoru industriala da.

48904-00028 hondakindegia

Abrasivos Mendiola enpresaren hondakindegia baimena duen bakarra da eta, gaur

egun, erabili gabe eta berreskuratuta dago. 4.967 m2-ko azalera hartzen du.

Hondakindegi horretan botatako hondakin gehienak kobrearen galdaketaren zepak

dira. Bertan, kamioiak erregaiaz hornitzeko andel bat dago. Hondakindegiaren lurzorua

hiri-lurzoru industriala da.

Landa-bisitan zehar egiaztatu denez, gaur egun, industria-pabiloiak daude leku

horretan.

Page 87: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

85

48904-00066 hondakindegia

Zangroizko Putzua hondakindegiak ez du baimenik; egun, ez da erabiltzen, eta

berreskuratuta dago. 5.394 m2-ko azalera hartzen du urbanizaezintzat kalifikatutako

lurzoruan. Zangroizko bidean dago, agregakinen meatze-ustiategi zaharrean; hain

zuzen, Txorierriko Korridorearen azpian dago. Putzua betetzeko lanak 1983an hasi

ziren. Bertan botatako hondakinak industriakoak eta bizigabeak dira. Gaur egun, eta

1997tik, Trade enpresa dago bertan; enpresa horrek plastikozko eta polietilenozko

produktuak komertzializatzen ditu. Hondakindegi zaharraren inguruko zonak natura-

eta bide-erabilera du.

Aurreago aipatu denez, hiru hondakindegietako bat soilik dago berreskuratu gabe; hain

zuzen, 48904-00012 hondakindegia. Hondakindegi

Aldatutako kokalekuak

Lau kokaleku aldatu inbentariatu dira Sondikako udalerrian, eta horiek guztiak

dagozkie bertan egiten ziren industria-jarduerei.

Industria-orube izandakoak ez dira kartografiatu, erabilera berriak garatzeko egindako

lur-mugimenduei buruz dauden zalantzak direla-eta. Hala ere, horrek ez du partzela

horien inbentarioa egiteko arduratik salbuesten; izan ere, leku horietan, inoiz egin dira

lurzorua kutsa dezaketen jarduerak. Sondikako udalerriak lau kokaleku aldatu

inbentariatu dira.

Kasu berezia dira bizitegi-erabilera garatu den partzelak. Sondikan, batean izan ezik,

inbentariatutako kokaleku aldatu guztietan garatu da erabilera hori. Kontuan hartu

behar da zenbait etxebizitzatako etxabeetan kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak

egin izan direla; egun, bertan, inbentariatu ezin diren jarduerak egiten dira.

Kokaleku horietako batean, inbentarioaren xede ez den industria-erabilera garatzen da,

egun.

Page 88: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

86

Karburo-isuria Artxandan

Bagatxa Bidearen eta Artxanda Enekuri Bidearen arteko bidegurutzera iritsi eta 200

metro lehenago, material zuri bat isuri dela identifikatu da. Material hori karburoa dela

uste da, baina analisia egin behar da hura egiaztatzeko.

Karburo-isuria Artxandan; itxura zurixkaz ikus daiteke

6.5 INGURUMEN-INPAKTUAK

Sondikako udalerrian ikus daitezkeen ingurumen-inpaktuak antzeko ezaugarriak

dituzten udalerri guztietako ohikoak dira. Hona hemen ezaugarri horiek: errepide

nagusiaren inguruko hirigunea, udalerria zeharkatzen duen autobia, Zangroizko eta

Berreteagako industrialdeetan bildutako industria-jarduera, eta Zangroizko

industrialdea zeharkatu eta hiri- eta industria-hondakinak hartzen dituen Asua ibaia.

Horri guztiari aireportuaren eragina gehitu behar zaio; udalerriko leku garaiagoetatik,

paisaian nagusitzen da.

Page 89: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

87

Jarraian, Sondikako udalerriko ingurumen-inpaktu nagusiak daude:

1. Hondakindegiak, zabortegiak eta isuriak

2. Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak

3. Aireportuaren azpiegitura

4. Txorierriko autobiaren azpiegitura

5. BI-737 errepidea

6. Asua ibaiaren gaineko eraginak:

• Industria eta hiri-isuriak

• Hormigoizko hormak

• Presa txikia

Hondakindegiak, zabortegiak eta isuriak

IHOBE SAk inbentariatutako hiru hondakindegiak ez-aktibo daude. Horietako bi

(Zangroizko putzua eta Abrasivos Mendiolaren hondakindegia) berreskuratuta daude,

eta, horietan, beste jarduera batzuk garatzen dira gaur egun. Abrasivos Mendiolaren

hondakindegia zegoen lekuan, industria-pabiloi bat dago, eta, Zangroizko Putzuan,

berriz, 1997tik, Trade enpresa dago (plastikoak merkaturatzen ditu).

Zangroizko Putzuko hondakindegia meatze-ustiategi batek utzitako hutsunean zegoen.

1983an hasi zen isuriz betetzen, eta, harrezkero, luzaroan, obra zibiletako lurrez,

hondakinez, pneumatikoz, bidoiz, zepaz eta industria-hondakinez bete zen. Bertan

botatako hondakin-motak zirela-eta, eta HCH (lindanoa) egon zitekeenez, IHOBE SAk

zona ikertu zuen 1996an, baina ez zuen lindanoaren (HCH) aztarnarik aurkitu. Dena

den, lurpeko uraren zenbait laginetan, kontzentrazio adierazgarri samarrak hauteman

zituen. Gaur egun, bertako lurpeko eta azaleko urak kontrolatzen jarraitzen du, leku

horretan pilatutako hondakinen ondoriozko kutsatzaileak dauden kontrolatzeko.

Page 90: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

88

Zangroizko Putzuko hondakindegi zaharra

Aser hondakindegia berreskuratu gabe dagoen bakarra da. Asua Products enpresaren

atzean dago, eta zaborrak eta hainbat motatako industria-hondakinak daude. Egunean

egun, itxuraz, ez-aktibo dago, baina irekita jarraitzen du. Asua ibaitik hurbil dagoenez,

hondakindegi hori ibairako mehatxua da, kutsatzaileak isurketaz irits baitaitezke

uretara.

Aser hondakindegia, Zangroizko industrialdean

Page 91: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

89

IHOBE SAk inbentariatutako hondakindegiez gain, ohikoak dira udalerrian aldian

behingo isurketak, jende gutxi ibiltzen den lekuetan eta Zangroizko eta Berreteagako

industrialdearen inguruko leku askotan.

Artxandan Bagatxa Bidearen eta Artxanda Enekuri Bidearen arteko bidegurutzera iritsi

eta 200 metro lehenago, material zuri baten isurketa hauteman da. Zenbait ikerketak

karburoa dela adierazi dute, baina, hori egiaztatzeko, analisia egin beharko litzateke.

Karburoa izango balitz, kaltzio karburoa (itxuraz, hondarraren eta azukrearen

antzekoa) arnas sistemari kalte egin diezaiokeen konposatua da, begietarako eta

larruazalerako narritagarria da, eta, horrekin kontaktuan luzaro egonez gero, arazo

larriak eragin ditzake biriketan. Isuri hori arriskutsua izan daiteke inguruan bazkatzen

diren animalientzat; izan ere, isuria dagoen lekua ez dago itxita, eta animaliak erraz

irits daitezke bertara.

Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak

Hondakindegiez gain, IHOBE SAk, 1998ko urrian, Sondikako udalerrian kutsagarriak

izan zitezkeen jarduerak garatzen ziren lurzoruak inbentariatu zituen. Kokaleku

aktiboak, ez-aktiboak eta aldatuak dira, eta, batik bat, udalerriko kanpoaldean daude

(Zangroizko eta Berreteagako industrialdeetan), baita hirigune historiko zaharraren

lekuan ere.

Kokaleku horietatik guztietatik, kokaleku ez-aktiboak aztertu dira sakontasunik

handienez, hondakindegiekin batera. IHOBE SAren inbentarioaren arabera, sei

kokaleku ez-aktibo daude; horietako bat hondartzat sailkatuta dago, eta, bertan, egun,

pabiloi berri bat dago. Gainerako kokalekuetan, hainbat industria-jarduera egiten ziren,

baina, gaur egun, industria horiek geldirik daude. Honako hauek ziren:

- Forjaketa- eta trokelgintza-jarduera

- Txapa mozteko eta lautzeko jarduera

- Metalak galdatzeko jarduera

- Txatartegia

Page 92: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

90

Aireportuaren azpiegitura

Sondikako aireportuak udalerriko azalera handia hartzen du. Ez du begi-eragin

handiegirik udalerriko zonarik jendeztatuenetan, baina bai kotarik garaienetako

biztanleria-guneetan. Aireportuak sortzen duen eragina zarata-mailakoa da, batik bat;

izan ere, hegazkinak lurreratzen eta aireratzen direnean, zarata burrunbatsua

ateratzen dute, eta horrek hirigune osoan du eragina, eta, batez ere, Inarratza auzoan.

Txorierriko autobiaren azpiegitura

Txorierriko Korridoreak ez begi-eragin handirik Sondikako udalerrirako, bertatik ez

baita apenas ikusten, bertan dagoen landaredi ugariak haren ibilbidea estali egiten

duelako. Alabaina, autobiatik igarotzen diren ibilgailuek sortutako zarata hots-eragin

handia du autobiatik hurbilen dauden biztanleria-guneetan.

Autobiak beste eragin-mota bat izan dezake; hots, nolabaiteko oztopoa da bertako

lehorreko faunarentzat. Alde batetik, ibilgailuak etengabe igarotzen direnez, autobia

zeharkatu nahi duten animalia –esaterako, anfibio eta ugaztun txiki– gehienak

harrapatuta hiltzen dira; beste batetik, oztopo-efektua eragiten du, eta horrek bertako

lehorreko faunaren mugimendu normalak eragozten ditu, azpiegituraren bi aldeetan.

Beharrezkoa izanez gero, drainatze-lanak edo lurpeko igarobideak egin beharko

lirateke, ornodunek autobiaren beste aldera igaro ahal izateko erabiltzeko modukoak.

Horrez gain, behar denean, faunak erabiltzeko berariazko igarobideak egin daitezke,

populazioen arteko loturak eta harremanak errazteko.

Udalerriaren barruko habitatetarako autobiak eragin dezakeen oztopo-efektua hutsala

da; izan ere, udalerriaren eta Artxanda mendiaren eta horren hegaletako baserrien

arteko komunikazio-bide guztiak berriro jarri baitira.

Page 93: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

91

BI 737 errepidea

BI 737 errepideak udalerriko hirigunea zeharkatu eta biztanleen bizitza-kalitatea

txikitzea eragiten du; alde batetik, zarata-mailagatik eta, bestetik, istripuak

gertatzeko arriskua handitzeagatik. Nahiz eta, Txorierriko autobiaren ondorioz,

lehen Sondika erditik igarotzen zen zirkulazio-bolumen handia desbideratu izan

den, errepide hartako zirkulazioa trinko samarra a da, oraindik ere.

Asua ibaiaren gaineko eraginak

Industria- eta hiri-isuriak

Asua ibaiaren arroa oso antropizatuta dago, eta, Sondikako udalerritik igarotzen

denean, isuri eta hondakin asko gertatzen dira.

Hainbat motatako isuriak hauteman dira Asua ibaiaren tarte guztietan. Alabaina, Asua-

1 tarteak –presatik aurrera dagoenak, alegia– jasotzen ditu industria- eta hiri-isuri

gehien. Ibaiaren hondoa kutsatzaile-kontzentrazio handiak dituzten lohiz beteta daude;

kutsatzaile horiek kromoa, zinka, nikela, eztainua, kobrea eta PCBak dira. Isuri horien

ondorioz, Asua ibaiko arrain-komunitatearen kalitatea eskasa dela uste da, nahiz eta

ibaiarekin elkartutako landarediarena onargarritzat jo.

Ibaiertzetako landaredia inpregnatzen duten lohiak

Page 94: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

92

Hormigoizko hormak

Zangroiz aldean (presatik aurrera), hormigoizko hormez egindako defentsak ditu

ibaiak. Defentsa horiek erabat apurtzen dute ibaiaren erriberen eta ertzen garapen

naturala, eta, horrez gain, oso eragin handia dute ibai-ekosisteman, bai eta paisaian

ere.

Zangroizko presa txikia

Asua-2 tartean Zangroiz parean dagoen presa txikiak 2 m inguruko altuera du eta ez

du arrain-eskailerarik. Horrek eragin handia du ibaiko arrain-faunan; izan ere, presa

txiki horrek arrainen fluxu naturala eragozten du.

7. INGURUMEN-DIAGNOSTIKOA ETA -BALORAZIOA

Ondorio gisa, Sondikako udal-barrutiko lurzoru urbanizaezinaren eta egun hutsik

dagoen lurzoruaren ingurumen-balorazioa egin da. Balorazio hori zenbait faktoretan

oinarritu da: ekosistemen kalitatean eta kontserbazio-egoeran, paisaia-unitateetan

eta horien nekazaritza-balioan. Azken horretarako, Nekazaritza eta Basoko LAPren

zonifikazioa hartu da aintzat (Ikus Ingurumen Kalitatearen mapa). Ingurumen-

kalitateko lau maila hartu dira kontuan:

• Oso handia

• Handia

• Ertaina

• Txikia

Laburpen Mapan, intereseko ekosistemak, inbentaria daitezkeen kultur ondareko

elementuak eta Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPren eta Nekazaritza eta

Basoko LAPren zehazpenak azpimarratu dira.

Page 95: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

93

Oso ingurumen-kalitate handia

Kategoria horretan, bertako hariztiak eta hostozabalen baso mistoa sartu dira; batik

bat, hariztia eta Salix caprea eta Betula celtiberica espezieek osatutako zuhaiztiak

nagusi diren baso-guneak. Kategoria horretatik kanpo, ostera, hostozabalen basoak

daude, Robinia pseudoacacia espeziea nagusi bada; izan ere, inbaditzailea eta

aloktonoa da. Kategoria horretan, haltzadiak eta baso hezeak sartu dira, interes

ekologiko handikoak baitira, bai eta nekazaritza-interes handiko zonak ere.

Oso ingurumen-kalitate handia kategorian, zona hauek sartu dira:

• Artxanda mendiko hariztiak, Salix caprea eta Betula celtiberica espezieek

osatutako zuhaiztiak eta mendebaldeko hegaleko errekaren ibilbideari jarraitzen

dion haltzadia, kontserbazio-egoera onean dauden baso-gune autoktonoak

baitira.

• Ola eta Eguzkitza arteko ibarra, autobiara sartzeko errotondaraino, oso kalitate

handikotzat hartu da. Nekazaritza- eta pasaia-balio handiagatik eman zaio

balorazio hori, eta Asua ibaiaren meandro zaharrean haltzadiko eta baso hezeko

tartak egoteagatik eta ekialderago dagoen hariztiagatik.

• Txankele errekaren inguruko azalera handi bat; bertan, kontserbazio-egoera

oneko haltzadia eta hariztia eta hostozabalen baso mistoa dago.

• Autobiaren iparraldean dauden baso misto atlantikoa eta hariztia eta Asua

ibaiaren meandroaren erriberak, bertan hainbat haltz baitaude.

• Berezako ibarra, nekazaritza-balio handiagatik eta euskal landazabalaren

paisaia tipiko interesgarriagatik.

• Kiroldegiaren ondoko hariztia eta urkiak.

• Aireportuaren iparraldeko hariztia.

Ingurumen-kalitate handia

Ingurumen-kalitate handikotzat hartzen dira Artxanda mendiaren hegaleko baso-

eremuak, albitz-belardiak (Brachypodium pinnatum), zenbait larre ihitza eta landa-

guneekin elkartutako paisaiak:

Page 96: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

94

• Artxanda mendiaren hegaleko baso-azalera guztia, oso kalitate handikotzat

sailkatuta dagoena izan ezik, baso-interesagatik eta paisaiari egindako

ekarpenagatik (ia udalerriko leku guztietatik ikus daiteke).

• Inarratza aldeko belardi eta labore atlantikoak; izan ere, aireportutik eta

Erandioko hiri-eremutik hurbil badago ere, interes handiko paisaia du, euskal

landazabalaren ohikoa, eta, horrez gain, nekazaritza-balio handiko lurzoruak.

• Zangroiz aldeko baso hezea eta larre ihitzak, horrelako habitataren aztarna

gutxi baitaude.

• Aresti auzoa, Gorondaraino, ondo kontserbatutako landa-paisaiagatik: baserri,

familia bakarreko etxebizitza eta baratzeekin batera, belardi eta labore

atlantikoak daude.

Ingurumen-kalitate ertaina

Ingurumen-kalitate ertaintzat, honako zona hauek sailkatu dira:

• Zangroizko industrialdearen hego-mendebaldeko trantsiziozko landa-paisaia,

Enekone Bidearen ingurukoa, eta Zangroizko larre ihitzen zati bat, horien

egoera hondatu samar baitago eta landare-espezie aloktonoak egoteagatik

(kanaberadiak eta kortaderia, besteak beste).

• Goronda Goikoako, Goronda Bekoako eta Sagarretako belardi eta labore

atlantikoak, hondamen-egoera handian baitaude, azken horiek, batez ere.

• Borbutxe eta Uzena aldea, uda-barrutiko ekialdeko mugaraino. Eremu hori

Txorierriko autobiaren ondoan dagoenez, bertako belardi eta laboreek ez dute

ingurumen-kalitate handirik.

• Olako bizitegi-eremuaren azpiko zuhaizti mistoa, Urkiagaraino; izan ere,

Izartzan hasten den hostozabalen basoan, Robinia pseudoacacia espezieko ale

asko daude, eta hori oso inbaditzailea da. Bestalde, Ugalde Bidearen eta Bereza

Bidearen arteko bidegurutzetik Urkiagaraino, Asua ibaiaren ezkerraldeak ez du

ingurumen-baliorik.

Page 97: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

95

Ingurumen-kalitate txikia

Honako eremu hauek, ingurumen-kalitate txikia kategorian sartu dira:

• Autobiaren ertzak eta horren eragin-eremua.

• Artxandako zabortegia eta Artxandako tunel berria egiteko obrek eragindako

zonak.

• Berreteagaren hegoaldeko txilardi, otadi eta irasailak, errepide-obren ondorioz

oso egoera larrian baitaude.

Laburbilduz, esan daiteke Sondikako udal-barrutia alde handiko lurraldea dela. Horrez

gain, bide-azpiegitura handiek (Korridoreak eta tokiko errepideak) zeharkatutako eta

aireportuaren azpiegitura handiak baldintzatuta industria-ingurune batean, paisaia-,

nekazaritza- eta natura-interes handiko zona zabalei eusten jakin izan du.

Eta hori guztia udalerrian duela gutxi hiri- eta bizitegi-garapena izan bada ere. Garapen

horrek egungo ingurumen- eta paisaia-baliorik handieneko zonak babestu ditu, nahiz

eta horietako batzuen ondoan egon:

• Ibaiaren meandroak sortzen dituen nekazaritza-lurzoruak.

• Euskal landazabalaren paisaiaren zati bat, landa-guneekin elkartua.

• Haltzadi handiko ibai-ekosistemak.

• Baso autoktonoko gune zabalak.

• Eta, amaitzeko, Artxanda mendiaren hegaleko baso- eta paisaia-intereseko

eremu zabala.

Hala ere, kontuan hartu beharreko zenbait inpaktu daude, udalerriko ingurumenean

duten eragin negatiboa txikitzeko. Hona hemen inpaktu nagusien laburpen txiki bat:

• Zangroizko Aser hondakindegia ixtea eta berreskuratzea, bertan egon

daitezkeen kutsatzaileek Asua ibaiaren kalitate fisikoa, kimikoa eta biologikoa

okerragotzen jarrai ez dezaten.

• Artxandan isuritako material zuria (zenbait ikerketak karburotzat hartua) leku

seguru batera eramatea, lixibiazio gehiago ez gertatzeko eta animaliak

horretatik babesteko.

Page 98: 3-PORTADA ANEXO EMF eu - Sondika...Lutita asko dagoen barrutia ale meheko material detritikoz osatuta dago –batik bat, lohiz eta buztinez–, eta hareharrizko tarte gutxi batzuk

96

• Ingurumenaren aldetik, Asua ibaiaren tarte hondatuak eta ertzak

berreskuratzea, udal-barrutiaren barruan.

• Hiri- eta industria-isuriak kontrolatzea.

Amaitzeko, eta aipatutako inpaktu horiek badaude ere, esan behar da udal-barrutiaren

azalera gehiena (bizitegi-lurzorua, industria-lurzorua eta ekipamendu eta azpiegiturak

alde batera utzita) oso ingurumen-kalitate handitzat eta ingurumen-kalitate handitzat

sailkatu da.