1_hhs

3
1. HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA. ADIBIDEAK. EKUAZIOA. MAGNITUDEEN DEFINIZIOA. ABIADURAREN ETA AZELERAZIOAREN EKUAZIOAK -HHSren ezaugarri orokorrak (higidura periodikoa periodoa, higidura bibrakorra edo oszilakorra oreka-posizioa). -Higidura harmoniko sinplearen ekuazioak: x = A·sin ( ωt + φ 0 ). Berariazko magnitudeak definitzea: bibrazioa edo oszilazioa, oszilazio-zentroa, elongazioa, anplitudea, periodoa, maiztasuna, pultsazioa, desfasea (uhin harmonikoaren ezaugarri nagusiak irudi txiki batean adieraztea). -Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak ondorioztatzea, eta bi magnitude horien gutxienezko eta gehienezko balioak kalkulatzea. HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA Partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora-tarte konstante bat pasatu ondoren bere aldagai zinematikoak (posizioa, r , abiadura, v , eta azelerazioa, a ) errepikatu egiten direnean. Denbora tarte horri periodoa deritzo. Ad: Higidura zirkular uniforma HZrU. Partikula batek higidura bibrakor edo oszilakorra burutzen duela esaten dugu, denbora tarte berdinetan bere aldagai zinematikoen balioak errepikatuz bere oreka- posizioaren inguruan alde batera eta bestera desplazatzen ari denean. Ad: pendulua edo puntu finko batetik lotuta dagoen malguki bati lotutako masa. Gorputz batek ibilbide zuzen batean egiten duen higidura higidura oszilakorra harmoniko sinplea HHS dela esaten dugu baldintza hauek betetzen badira: Higidura, periodikoki aldatzen den erakarpen indar erresultante batek eragiten badu, indar hori posizio bektorearekiko proportzionala bada, indar horren jatorria oreka-puntuan edo oszilazio zentroan badago, indar horren noranzkoa desplazamenduaren aurkakoa bada

Upload: enekolozano

Post on 23-Sep-2015

275 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

higidura harmoniko simplea

TRANSCRIPT

  • 1. HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA. ADIBIDEAK. EKUAZIOA.

    MAGNITUDEEN DEFINIZIOA. ABIADURAREN ETA AZELERAZIOAREN

    EKUAZIOAK

    -HHSren ezaugarri orokorrak (higidura periodikoa periodoa, higidura bibrakorra edo oszilakorra oreka-posizioa). -Higidura harmoniko sinplearen ekuazioak: x = Asin ( t + 0). Berariazko magnitudeak definitzea: bibrazioa edo oszilazioa, oszilazio-zentroa, elongazioa, anplitudea, periodoa,

    maiztasuna, pultsazioa, desfasea (uhin harmonikoaren ezaugarri nagusiak irudi txiki batean

    adieraztea).

    -Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak ondorioztatzea, eta bi magnitude horien

    gutxienezko eta gehienezko balioak kalkulatzea.

    HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA

    Partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora-tarte konstante bat

    pasatu ondoren bere aldagai zinematikoak (posizioa, r

    , abiadura, v

    , eta azelerazioa, a

    )

    errepikatu egiten direnean. Denbora tarte horri periodoa deritzo. Ad: Higidura zirkular

    uniforma HZrU.

    Partikula batek higidura bibrakor edo oszilakorra burutzen duela esaten dugu,

    denbora tarte berdinetan bere aldagai zinematikoen balioak errepikatuz bere oreka-

    posizioaren inguruan alde batera eta bestera desplazatzen ari denean. Ad: pendulua edo

    puntu finko batetik lotuta dagoen malguki bati lotutako masa.

    Gorputz batek ibilbide zuzen batean egiten duen higidura higidura oszilakorra

    harmoniko sinplea HHS dela esaten dugu baldintza hauek betetzen badira:

    Higidura, periodikoki aldatzen den erakarpen indar erresultante batek eragiten

    badu,

    indar hori posizio bektorearekiko proportzionala bada,

    indar horren jatorria oreka-puntuan edo oszilazio zentroan badago,

    indar horren noranzkoa desplazamenduaren aurkakoa bada

  • HOOKEren legea: iKxrKF

    HHS-ren MAGNITUDEAK

    Bibrazioa edo

    oszilazioa

    Aldagai zinematikoak errepikatzen direneko partikularen joan-

    etorri osoa. Oszilazio-

    zentroa, O

    Higitzen ari den partikular lorturiko muturreko bi posizioen arteko

    erdiko puntua.

    Elongazioa, x Aldiune bakoitzean partikula eta oszilazio-zentroaren arteko

    distantzia.

    Anplitudea, A Elongazioaren balio maximoa.

    Periodoa, T Partikulak oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora.

    Maiztasuna, f

    Denbora-unitatean egindako oszilazio kopurua da. Periodoaren

    alderantzizko magnitudea da. (f= 1/T) SI sistemako unitatea hertz-a

    da. Hz, eta 1Hz = 1s-1

    Fasea, t + 0 Gorputzaren bibrazio egoerak zehazten duen angelua da.

    Radianetan neurtuta. (rad) 0 hasierako fasea da.

    Pultsazioa, Maiztasun angeluarra: denbora unitatean egindako fase aldaketa

    da. (rad/s) = 2f

    HHS-ren EKUAZIOA

    Higidura harmoniko sinplearen oinarrizko ekuazioak denbora pasatu ahala x

    elongazio ibilbide zuzenean zehar nola aldatzen den deskribatzen du.

    t + 0: fase-angelua edo fasea (rad) 0: hasierako fasea edo fase-konstantea (rad)

    Partikula batek higidura harmoniko sinplea du X ardatz batean zehar, baldin eta,

    haren x elongazioa hau da, ardatzean dagokion posizio-koordenatua denboraren funtzio sinusoidal gisa adierazten bada.

    0sin tAx

  • ABIADURAREN ETA AZELERAZIOAREN EKUAZIOAK

    Abiaduraren ekuazioa posizioaren ekuazioa denborarekiko deribatzen lortzen da.

    dt

    tAd

    dt

    dxv 0

    sin 0cos tAv

    x = A denean, 1sin 0 t eta 0cos 0 t , abiadura nulua da.

    x=0 denean, 0sin 0 t eta 1cos 0 t , abiadura maximoa da, eta bere balioa Av da.

    Azelerazioaren ekuazioa abiaduraren ekuazioa denborarekiko deribatzen lortzen da.

    dt

    tAd

    dt

    dva 0

    cos 0

    2 sin tAa

    Aurreko ekuazioa eta HHS-ren oinarrizko ekuazioak alderatuz: xa .2 lortzen da.

    Azelerazioa elongazioaren proportzionala da eta horren aurkako noranzkoa du.

    x = 0 denean, azelerazioa nulua da.

    x= A denean, azelerazioa maximoa da, eta bere balioa 2Aa da.