148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

11
Gizakiak sua sortu zuen Suaren garraioa eta sua gordetzea Olio lanpara Kandelak , etxe barrurako Gas- lanparak Elektrizitatea argazkiak 1. ipuina 2. ipuina

Upload: elhuyarolinpiada

Post on 23-Jul-2015

429 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Gizakiak sua sortu zuen

Suaren garraioa eta sua gordetzea

Olio lanpara

Kandelak, etxe barrurako

Gas-lanparak

Elektrizitatea

argazkiak

1.ipuina

2.ipuina

Page 2: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Gizakiak sua sortu zuenDiotenez, hiru teoria daude suaren aurkikuntzari buruzkoak:

*sumendi baten erupzioak eragin zuela

*sute batek

*tximista batek

Suaren aurkikuntza oso aurrerapen handia izan zen, berotasuna lortzeko, janaria egosteko eta haitzuloak ilunabarrean argizteko batez ere. K.a. 500.000 urtean gertatu zen hauxe.

Suaren aurkikuntza lortu zuenetik gizasemea espaziora jaurtikitzea lortu arte milaka urteko saioak behar izan dira.

Sua ezagutzen eta kontrolatzen hasi aurretik, historiaurreko garai haietan gizakiak animaliak izaten jarraitzen zuten, “homo erectus” gizakiak garai haietan.

Harria erreminta bihurtzen hasi ziren haiek ingeniariak ziren, baita sua pizteko energia berariaz erabili zuten gizaki haiek ere.

Page 3: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Suaren garraioa eta gordetzea

Hasieran beraien arazo handienak sua gordetzea eta herrixketara garraiatzen zuten sua mantentzea ziren.Geroxeago sua zaintzeko txandak eginten hasi ziren, eta sua itzaltzen bazen zigor gogor bat jasan behar izaten zuen.Sua harriz betetako zulo handi batean kontserbatzen zuten.Horaindik ez dakigu zelan sortu zuten sua baina oso aurkikuntza garrantsitsua izan zen gizakiarentzat.

Page 4: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Olio lanparak

Terrakotako olio lanpararik zaharrenak (duela 7000 urtetakoak) Mesopotamiako hirian aurkituak izan dira. Egipton eta Persian ordea, 2.700 A.C. urteko brontze eta kobrezko lanparak aurkitu izan dira.

1.000 A.C. inguruan intxaur eta bestelako fruituak erregaitzat harturik pizten zituzten olio lanparak eta gure garaiko V. mendean etxeetako ohizko pruduktu bilakatu zen. Erromatarrek terrakotako lanpara mota berri bat garatu zuten esmalteatuta eta sugarrarentzako zulo txiki batekin. Brontzea eta burdinaren aurkikuntzarekin olio lanpara berrien diseinuak etorri ziren eta Edwin L. Drakek 1.859. urtean petroleoa deskubritu zuenetik historian zehar garatuz joan dira.

Page 5: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Kandelak etxe barruanKandelen erabilera aro Kristautzarraren hasieran du jatorria eta haren fabrikazioak industri zaharrenetariko bat da. Lehenengo kandelak egurrezko makilekin eginda zeuden eta erle argizari kapa bateaz estalita zeuden. Fenizioak lehengoz argizari kandelak erabiltzen izan zirela uste da. Kandelen erabilera ez zen olio lanparenarena bezain komuna, baina erdi aroan haren erabilera handitu egin zen. XVI. eta XVIII. mendeen iraupenean kandelak ziren etxe eta edifizio gehienak argiztatzeko modua.

Zutargi elaboratuetan erabiltzen ziren kandelak 1834. urte arte, urte hartan deskubritu baitzen gasa. Gaur egun kandelak ez dira asko erabiltzen, eta erabiltzen direnean zeremonia erlijiosoetan, dekorazio gisa edo jaialdietan izaten da normalean.

Page 6: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Gas lanparakEgipto eta Persiako aintzinako liburu zaharrek aipatzen dute lurraren zirrikituetatik ateratzen ziren gasek sortzen zituzten eztandak.Txinatarrek kristau aroa baino hainbat mende lehenago erabiltzen zuten gasa argiztapen iturri bezala. Lurrazpitik ateratzen zuten gasa “bambú” tutuak erabiliz; hau, Szechuan probintziako gatz mehategiak eta eraikuntzak argiztatzeko erabiltzen zuten.

1.664an, John Claytonek, gas putzu bat aurkitu zuen Ingalaterra iparraldean eta destilazioz kanporatu zuen. 1.784an Jean Pierre Mincklersek lehenengo aldiz ekoiztu zuen argia, gas mineralak erabiliz. Gasez ornitutako lehenengo argiteria William Murdockek erabili zuen 1.784an, Ingalaterran zuen etxea argitzeko. Ondoren, almazenak argitu ziren, hauetara ,gasa, tutu batzuek gidatzen zutelarik.

Nahiz eta jendeak gasaren segurtasunarengatik beldurra eduki, F. A. Windsorek argiztapeneko lehenengo bide publikoa instalatu zuen Londresen. Windsor gas instalazioen lehenengo asmatzailea bezala ezagutzen da. Argiztapen sistema hau Europa eta Ameriketako hainbat hirietan hedatu zen; XX. Mendean zehar elektrizitateak sistema hau ordezkatu zuen.

Page 7: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Elektrizitatea Elektrizitatea fenomeno fisiko natural bat da, zein bere gorputz guztia betetzen duen.Karga bat deskantsatzen ari denean beste karga batzuei ematen die energia baina karga mugitu egiten bada indar magnetikoak sortzen ditu, eta bi indar magnetiko daude; negatiboa eta positiboa. Elektrizitatearen material nagusiena elektroiak dira non hauek karga unitate bat garraiatzen dute. Karga normal batek indar negatibo eta indar positibo berdinak ditu beraz elektrikoki neutro.Garraiatutako energia, indar negatiboa da eta nukleotik datorren indar positiboa ekilibratzen du.

1600. urtean, William Gilbert izeneko zientzialari ingelez bat elektrikus hitz grekotarra erabiltzen hasi zen, eta elektrizitatea eta magnetismoaren arteko desberdintasunak ezarri zituen. Urtez urte esperimentatzen jarraitu zuten, eta C.F. Du Fay izan zen karga positiboa eta karga negatiboa bereizi zituen lehena. Horrelako pertsona askok esperimentuak egiten jarraitu zuten urteetan, eta horri esker gaur egun dugu denok elektrizitatea etxeetan.

Page 8: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Suari buruzko bi istorio desberdin kontatuko dizkizuegu

1. Ipuina

Europako herrialde batean, Auvernir (Frantzian) inguruko bailaretan bazeuden leen bizi ziren gizakiak, Homo erectusak hain zuzen ere. Garai hartan elikatzeko modu desberdin bat topatu bahar zuten, izan ere, ez zeukaten janariak berotzeko behar zuten materia. Orduan, Sarlat (Frantzia) inguruan zerua beltz zegoela ohartu ziren. Beraien material guztia hartu eta Sarlaterantz abiatu ziren. Bertan, sumendi bat erupzioan sartu zen eta. Sumediak tximiniatik zerion laba ubide baten jaitsi zen. Auverniako Homo erectusak jadanik bidean zeuden, iristear. Iritxi zirenean, elikagaia berotzeko behar zuten materia bilatu zutela ohartu ziren, orduan, Homo erectus-etako batek materia hori eskuetan hartu zuen. Hartu bezain laster hil egin zen, esku guztia kiskali egin baizitzaion. Orduan, Homo erectusak harriak, hezurrak eta gainerakoak botatzen hasi ziren egurra bota arte. Bat-batean egurrak bota eta erre egin zirela konturatu zirela ohartu ziren, orduan antortxatzat erabili zuten. Orduan, artortxak kobazuloa argitzeko berotasuna mantentzeko eta elikagaiak berotzeko erabili zituzten.Gutxinaka-gutxinaka armak garatuagoak izan ziren.

Page 9: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

2.ipuina

Aspaldi batean, Lezetxikiko koba inguruan, Homo erectus talde bat bizi zen.Bat-batean, tximista batek ehizatutu berri zuten untxi bat erre zuen. Izututa, inor ez zen untxia ikutzen ausartzen, hain erreta zegoen okelak kraust-kraust egiten zuela. Azkenean, taldeko burua probatzen ausartu zen ea zer zapore zuen, oso gozoa zegoela iruditu zitzaien eta tximista hori nondik zetorren jakin nahi izan zuten. Aztertzen egon ziren, baina ez zuten lortu nondik zetorren jakitea.

Page 10: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

Ugaztegi inguruko kobara joan ziren. Bidean, ibai luze bat zegoen eta pasatu beharra zeukaten. Pasatzen hasi ziren, baina, taldeko bat ibaira erori eta sua itzali zen, izan ere, zubirik ez zegoelako eta harriak labankorrak zeudelako . Hori ikusita zubi bat egiten saiatu ziren hain zuzen ere sua garraiatzeko. Baina nola lortuko zuten berriz sua? Egunak pasa ziren eta penarurik zeuden.

Halako egun batean, mutiko txiki bat bi harriekin jolasten, bata bestearekin joz txinpartak ateratzen hasi ziren. Horrela lortu zuten berriz sua lortzea eta leku batetik bestera garraiatzeko errezagoa egin zitzaien zubiak eraiki zituztelako.

Page 11: 148_arizmendi- san viator 1t (pptminimizer).ppt

GUGUHonekin amaiera

emango diegu gure diapositibei. Hemen dauzkazue

argazki batzuk.

Sara sua egiten eta Malen tiroak egiten.

Gelakide batzuk tresnak esagutzen

Lignifikatutako perretxikoa eta egur zatiak