1-ikasgaia

20
Harremanak 1 Gasteizko HEO Nor da nor? Nor da nor? Nor da nor? Nor da nor? 1 ZEURE BURUA AURKEZTU a Aurkeztu zeure burua beste ikaskideei: esan zure izena eta kontatu zerbait zuri buruz. Gero, saiatu besteen izenak gogoratzen. Kaixo. Ni _____ naiz eta lau urteko alaba daukat. Nola duzu izena? b Gogoratzen duzu? Nork dauka...? Nork kontatu du...? ◦ oso izen luzea ◦ oso izen laburra ◦ ez ohiko izena ◦ pertsona ospetsu batek duen izena ◦ oso izen ohikoa ◦ beste ikasle batek duen izena ◦ zerbait bitxia 2 ELKAR EZAGUTU a Osatu beheko galderak aditz egokiarekin. b Binaka, galdetu eta erantzun galderei. c Saiatu aurkitzen zuek biok konpartitzen dituzuen bi gauza Gu Ariznabarran bizi gara eta guri saskibaloia gustatzen zaigu. 1 ETXEA ETA FAMILIA Nongoa _____ ? Non ____ ____ ? Norekin _____ _____ ? Ba_____ neba- arrebarik? Zenbat? 2 LANA/IKASKETAK Zer ikasten _____ ? Non ikasten _____ ? Zer _____ ? Non egiten _____ lan? Beste hizkuntzarik ezagutzen _____? Zein? 4 GEROA Zer egingo _____ klasea amaitu eta gero? Zer egingo _____ datorren asteburuan? 3 AISIALDIA Nolako musika gustatzen _____? Musika tresnarik jotzen _____ ? Zein? Telebista ikusten _____ ? Nolako saioak? Kirolik egiten _____ ? Zein? Nolako liburu edo aldizkariak irakurtzen _____ ? Zinemara joaten zara? Noiz? 3 GRAMATIKA: Ordena galderetan a Gogoratu goiko galderak. Horretarako beheko hitzak ordenatu. 1. zara/nongoa/zu? Nongoa zara (zu)? 2. nolako/gustatzen/musika/zaizu? 3. tresnarik/jotzen/musika/duzu? 4. egingo/zer/asteburuan/duzu/datorren? 5. lan/egiten/non/duzu? 6. beste/ezagutzen/duzu/hizkuntzarik? b 14. or. Gramatika azalpena. Irakurri arauak eta egin ariketak. 1 A G Ordena galderetan, deklinabidea H Gelako hizkuntza, agurrak, zenbakiak A Alfabetoa I e-posta M Aurkezpenak Oinarrizko Maila 2

Upload: mlopezdelapuente8409

Post on 12-Nov-2014

707 views

Category:

Documents


10 download

TRANSCRIPT

Page 1: 1-ikasgaia

Harremanak 1 Gasteizko HEO

Nor da nor? Nor da nor? Nor da nor? Nor da nor?

1 ZEURE BURUA AURKEZTU

a Aurkeztu zeure burua beste ikaskideei: esan zure izena eta kontatu zerbait zuri buruz. Gero, saiatu besteen izenak gogoratzen. Kaixo. Ni _____ naiz eta lau urteko alaba daukat. Nola duzu izena? b Gogoratzen duzu? Nork dauka...? Nork kontatu du...? ◦ oso izen luzea ◦ oso izen laburra ◦ ez ohiko izena ◦ pertsona ospetsu batek duen izena ◦ oso izen ohikoa ◦ beste ikasle batek duen izena ◦ zerbait bitxia 2 ELKAR EZAGUTU

a Osatu beheko galderak aditz egokiarekin. b Binaka, galdetu eta erantzun galderei. c Saiatu aurkitzen zuek biok konpartitzen dituzuen bi gauza Gu Ariznabarran bizi gara eta guri saskibaloia gustatzen zaigu. 1 ETXEA ETA

FAMILIA Nongoa _____ ? Non ____ ____ ? Norekin _____ _____ ? Ba_____ neba-arrebarik? Zenbat?

2 LANA/IKASKETAK Zer ikasten _____ ? Non ikasten _____ ? Zer _____ ? Non egiten _____ lan? Beste hizkuntzarik ezagutzen _____? Zein?

4 GEROA Zer egingo _____ klasea amaitu eta gero? Zer egingo _____ datorren asteburuan?

3 AISIALDIA Nolako musika gustatzen _____? Musika tresnarik jotzen _____ ? Zein? Telebista ikusten _____ ? Nolako saioak? Kirolik egiten _____ ? Zein? Nolako liburu edo aldizkariak irakurtzen _____ ? Zinemara joaten zara? Noiz?

3 GRAMATIKA: Ordena galderetan a Gogoratu goiko galderak. Horretarako beheko hitzak ordenatu.

1. zara/nongoa/zu? Nongoa zara (zu)?

2. nolako/gustatzen/musika/zaizu? 3. tresnarik/jotzen/musika/duzu? 4. egingo/zer/asteburuan/duzu/datorren? 5. lan/egiten/non/duzu? 6. beste/ezagutzen/duzu/hizkuntzarik?

b 14. or. Gramatika azalpena. Irakurri arauak eta egin ariketak.

1 A

G Ordena galderetan, deklinabidea H Gelako hizkuntza, agurrak, zenbakiak A Alfabetoa I e-posta M Aurkezpenak

Oinarrizko Maila 2

Page 2: 1-ikasgaia

Harremanak 2 Gasteizko HEO

4 ENTZUMENA Txandak ematea

a Entzun eta aukeratu a edo b b Binaka, galdetu eta erantzun galderei.

Urteko hilak 1 Orain, zein hiletan/hilabetetan gaude? a urtarrilean b martxoan

2 Noiz izango du kontsulta? a maiatzean b martxoan

Data 3 Zein egunetan izango du kontsulta? a martxoaren 5ean b martxoaren 11n

Ordua 4 Hasieran, zer ordutan eman diote txanda? a 9.30ean b 9.50ean

5 Gero, zer ordutan eman diote? a 12.15ean b 12.40an

Asteko egunak 6 Zer egun da? a asteazkena b asteartea

Zer egun da gaur? Zein egunetan duzu euskara klasea? Zer ordutan hasten eta amaitzen da? Zer ordu da orain? Noiz da zure urtebetetzea? Zein da gaurko data? Zein da zure etxearen edo pisuaren zenbakia?

c 17. or. Hiztegia: Asteko egunak, urteko hilabeteak, zenbakiak, orduak, data. Egin ariketak.

5 AGURRAK

a Zeintzuk dira hasierako agurrak eta zeintzuk bukaerakoak? Idatzi behean.

Zer moduz? Ondo izan! Gero arte! Ondo ibili! Ongi etorri! Egun on!

Ikusi arte! Gabon! Bihar arte! Nola zabiltza? Hurrengora arte! Nolatan hemen?

Agur! Zelan? Asteazkenera arte! Arratsalde on! Adio! Urte askotarako!

Kaixo! Aupa! Berriz ikusi arte! Ondo pasa! Aspaldiko! Pozten naiz!

HASIERAKO AGURRAK BUKAERAKO AGURRAK

6 AHOSKERA: Euskal alfabetoa

a Honako hau euskal alfabetoa da. Irakurri letren izenak eta idatzi letrak ondoan. Idatzi letra bakoitzarekin hasten den hitz bat.

Izena Letra Adibidea Izena Letra Adibidea Izena Letra Adibidea a a arrautza iota erre be ka ese (ze) ele te de eme u e ene (uve) efe eñe (uve bikoitza) ge o ixa

hatxe pe (i grekoa) i (ku) zeta

◦ parentesi artean dauden letrak beste hizkuntza bateko hitzak (edo izen nagusiak) idazteko erabiltzen dira.

Page 3: 1-ikasgaia

Harremanak 3 Gasteizko HEO

7 GELAKO HIZKUNTZA

ENTZUN

a Lotu aginduak irudiekin

ESAN

a Lotu A eta B zutabeetako esaldiak

1

2

A 1 Nola esaten da tía euskaraz? 2 Berriro/Errepikatu, mesedez 3 Nola idazten da esez edo zetaz? 4 Zer esan nahi du asteburu hitzak? 5 Orri bat emango didazu? 6 Oraindik ez dugu amaitu

B a i-z-e-b-a b 10ean c Izeba d Horrela entzuten da? e Ondo da. Eseri f Hemen duzu

3

4

7 Zein orrialdetan dago? 8 Berandu heldu naiz, sentitzen dut 9 Agur 10 Polikiago, mesedez 11 Ondo pasa asteburuan! 12 Bolumena igo dezakezu?

g Berdin. Astelehenera arte h 5 minutu gehiago i Zetaz idazten da j Larunbata eta igandea k Gero arte. Agur l Jakina, poliki-poliki esango dut.

5

6

IRAKURRI

a Lotu instrukzioak adibideekin

aukeratu ezabatu bete hutsuneak

7

8

aitona laguna koinata emaztea

1

da X zaio du

2

Ni gaitezke Zu naiteke Gu zaitezke 3

Egunaren zatiak:

3 arratsaldea 1 goiza 4 gaua 2 eguerdia

4

9

10

Zer esaten da jatean?

a. on egin b. gabon c. zorionak

5

Zer egin dezakezu/ zaitezke oporretan?

6

Datorren larunbatEAN zinemara joango naiz

7

8

- Zer .…(1).… hasten zara lanean?

- Normalean goizeko .…(2).… hasten naiz, baina batzuetan arratsaldez egiten dut lan.

9

b Estali instrukzioak. Begiratu adibideei edo irudiari eta gogoratu.

9 Jaiki Joan 12. orrialdera Idatzi hitz hauek Eseri Mintzatu/hitz egin Begiratu hiztegian Idatzi arbelean Itzali sakelako telefonoa Binaka lan egin Galdetu eta erantzun galderei b Estali aginduak. Begiratu irudiei eta gogoratu agindu horiek

______

______

______

12

gurutzea jarri ordenatu osatu

8 estali lotu azpimarratu

Page 4: 1-ikasgaia

Harremanak 4 Gasteizko HEO

Familia edo lagunak? Familia edo lagunak? Familia edo lagunak? Familia edo lagunak?

1 HIZTEGIA: familia eta adjektiboak

a Hitz hauek gogora ditzakezu? Binaka, egin gurutzegrama. 1 Zure anaiaren/nebaren seme-alabak zure ... dira. 2 Zure ahizparen/arrebaren aita-amak zure … dira. 3 Zure amaren aita zure … da. 4 Zurekin ezkondu den gizona zure … da. 5 Argalaren kontrakoa … da. 6 Zure neba-arrebak, koinata, lehengusu-lehengusinak etab. zure … dira. 7 Neska bazara, zure aitaren alaba zure … da.

A b Zein da ‘hitz ezkutua’? (A) c Osatu koadroa

1 Emakumezkoa ♀ Gizonezkoa ♂

2

ahizpa

___________ 3 ___________ osaba

4 lehengusina ___________ 5 ___________ koinatua

6 amama ___________

7 ___________ anaia

d 18. or. Hiztegia: Adjektiboak. Egin ariketak.

2 IRAKURMENA:

Nork ezagutzen zaitu hobeto, familiak edo lagunek?

Lehiaketa honetan astero ezkongabe batek ‘laguntza’ eskatzen die bere amari eta lagun onenari bikotekidea aukeratzeko. Bere amak bikotekide bat aukeratzen du berarentzat eta bere lagunak beste bat. Nork aukeratzen du bikotekiderik onena? Aste honetako ezkongabeak Maite du izena, 27 urteko aguraindar hau erizaina da. Bere amak, Maribik, mutil bat aukeratzen du, eta bere lagunik onenak, Garbiñek, beste mutil bat. Gero Maite mutil bakoitzarekin elkartzen da. Zein mutil nahiago du? Nork ezagutzen du hobeto Maite, bere amak edo bere lagunik onenak? Zein da mutil onena berarentzat?

a Kontatu: Norekin konpontzen zara hobeto, familiarekin edo lagunekin? Zergatik? Norekin pasatzen duzu hobeto?

b Irakurri testuaren sarrera. 1 Nor da Maite? 2 Nor da Garbiñe? 3 Zer egiten du amak? Eta lagunak? 4 Zer egin behar du Maitek?

c Orain irakurri zer esaten duen Maitek. Esan esaldi hauek E (egia) ala G (gezurra) diren. Gezurra badira zuzendu. 1 Lanean ez du beti ordutegi bera. E 2 Maite ausarta eta berritsua da. 3 Musika eta kontzertuak gustatzen zaizkio. 4 Nahiago ditu mutil altuenak. 5 Mutil musikazaleak gustatzen zaizkio. 6 Maitek bere familiarekin ez du mutilei buruz hitz egiten. 7 Bere amak uste du ez dakiela mutil egokia aukeratzen.

d Zein da azpimarratutako hitzen esanahia?

“Normalean txandaka egiten dut lan, goizez, arratsaldez edo gauez. Lanik egiten ez dudanean zinemara joatea gustatzen zait eta lagunekin ateratzea. Ez naiz kirolzalea eta ez dut gimnasiarik egiten, baina, behintzat, ez dut erretzen. Uste dut irekia eta alaia naizela −ondo konpontzen naiz jendearekin− baina batzuetan lotsati samarra ere bai. Adibidez, ez zait gustatzen diskoteketara joatea. Nahiago dut lagunekin tabernetara edo afaltzera joan. Mutil dibertigarriak gustatzen zaizkit eta hobe musika gustukoa badute. Itxura fisikoari buruz nahiago ditut beltzaranak eta ni baino altuagoak. Ziur nago nire lagunak, Garbiñek, aukeratzen duela mutil egokia niretzat, mutilei buruz askotan hitz egiten dugulako. Normalean horri buruz ez dut hitz egiten familiarekin. Amak beti esaten dit ez dudala ondo aukeratzen baina ni ez nago ados bere iritziarekin”.

1 B

G Orainaldi burutugabea H Familia, nolakotasun adjektiboak I Narrazioa M Pertsonen deskribapenak

Page 5: 1-ikasgaia

Harremanak 5 Gasteizko HEO

3 GRAMATIKA: Orainaldi burutugabea a Osatu protagonistari buruzko galderak 0 Zer ______________________? Zer gustatzen zaio Maiteri? Zinemara joatea edo lagunekin ateratzea. 1 Nola ________________________? Ondo. 2 Nola ________________________? Txandaka 3 Nolako ________________________? Mutil dibertigarriak. 4 Nora ________________________? Tabernetara edo afaltzera 5 Zeri ________________________? Mutilei buruz

b 16. or. Gramatika azalpena. Irakurri arauak.

c Estali testua. Binaka, saiatu protagonistari buruz bost gauza gogoratzen Adib.: Maitek ez du erretzen d Mintzatu: Begiratu Koldoren eta Aitorren argazkiak. 19 or. eta 20 or.

Lagunaren aukera Koldo

Amaren aukera Aitor

Zure ustez zein da egokiena Maiterentzat? Zergatik?

4 ENTZUMENA Eguneroko jarduerak

Egunerokoa entzun ondoren lotu ordua bere jarduerarekin

a Zer ordutan egiten du gizonak jarduera bakoitza? b Zer ordutan egiten dute gazteek gauza bakoitza?

Ordua

Jarduera

Ordua Jarduera

1 07:00etan afaldu 1 08:00etan eskolara itzuli 2 08:00etan 1 jaiki 2 09:00etan liburutegira joan 3 08:20an bazkaldu 3 13:30ean afaldu 4 13:30ean oheratu 4 14:30ean jaiki 5 14:30ean lanetik irten 5 17:15ean oheratu 6 18:30ean autobusa hartu 6 20:30ean eskolan sartu 7 20:30ean lanera sartu 7 22:00etan etxean bazkaldu 8 23:00etan lanera itzuli 5 AHOSKERA

a Elipsia: zer ordu da? [ze ordu da]

b Nola ahoskatzen dituzu esaldi hauek? Zer polita den - Zer arraio! Zer goxoa den! - Zer egin duzue?

Page 6: 1-ikasgaia

Harremanak 6 Gasteizko HEO

6 MINTZAMENA

a Binaka lan egin, A eta B. Aukeratu ondo ezagutzen duzun pertsona bat, familiako bat edo lagun bat. Berari buruz hitz egingo diozu zure ikaskideari. Begiratu beheko txartela eta prestatu zer esango duzun.

• IZENA? _________________________________

• ADINA? _________________________________

• LANA/IKASKETAK? _________________________________

• BIZILEKUA? _________________________________

• ITXURA FISIKOA? _________________________________

• IZAERA? ___________________________________

• ERRETZAILEA? ___________________________________

• ZALETASUNAK? ___________________________________

• GORROTOAK? ___________________________________

b A ikasleak B ikasleari deskribatuko dio bere pertsona. B ikasleak entzun eta galderak egingo dizkio. Ezagutzen duzu berarentzat bikote egokia izan daitekeena? Gero aldatu rolak.

7 ENTZUMENA Mikel eta Onintza

a Ikusi esketxa, eta, jarraian, lotu ezkerreko aldea eskuinekoarekin.

EZKONGAIAK Maitasuna adierazteko ezkonduko direla

GONBIDAPENA Tailandiara joango dira

EZKONGAIEN ARRAZOIA Uztailean ezkonduko dira

LAGUNEN SUSMOA Orioko kanpinera joango dira

BIDAIA Ezkontzara ez joateko

LAGUNEN OPORRAK Jostun batek egin dio

SOINEKOA Mikel eta Onintza

EZKONTZA-HILABETEA Bidaia ordaintzeko ezkonduko direla

b Berriro ikusi eta erantzun galderei:

1 Noiz ezkonduko dira? a uztailaren 17an b uztailaren 7an

2 Non ezkonduko dira? a Hondarribian b Orion

3 Zer ordutan izango da ezkontza? a 12.00etan b 13.00ean

8 INTERNET

a Joan Interneteko helbide honetara: www.ikasbil.net b Egin beheko sekuentzian dauden 1. ataza eta 2. ataza

Atazak/Sekuentziak Dokuteka: Sekretua Zenbakia: 329101 Maila: 1B. maila Eduki didaktikoak: - Ahozkoaren ulermena - Aditza

Page 7: 1-ikasgaia

Harremanak 7 Gasteizko HEO

DeskribapenakDeskribapenakDeskribapenakDeskribapenak

1 HIZTEGIA: gorputza

a Idatzi gorputz atalak beheko irudian 1 2 3 4 5

8 belarria 9 10 11

bekokia ilea kokotsa ezpaina belarria begia haginak hortzak lepoa mihia/mingaina sudurra

6 7

b 18. or. Hiztegia: gorputza.

c Binaka, zenbat hitz gogora ditzakezu bi minututan? 2 AHOSKERA beste hizkuntza batean <r>-z hasten diren hitzak: erregea, Erroma, irratia, arrosa, erlazioa a Beste adibiderik ezagutzen duzu?

3 GRAMATIKA Aspektu puntukaria a Begiratu irudiari. Binaka galdetu eta erantzun galderei. 1 Zenbat pertsona daude? 2 Zer daukate mahai gainean? 3 Zer dago hormetan? 4 Zutik daude? 5 Zer daramate jantzita? 6 Nongoak dira? Zer uste duzu? Uste dut … direla 7 Deskribatu eskuineko gizona. Zertan ari da? Zer uste duzu? 8 Zergatik dago hor? Eman zure

iritzia. 9 Zertan ari da ezkerreko gizona?

b 16. or. Gramatika Orainaldi puntukaria

c Osatu esaldiak aditz egokiarekin 1 Zer __________ (eraman) zuk hor? 2 Guk ez __________ (jakin) errusieraz hitz egiten. 3 Horiek udako arropa armairuan __________ (eduki). 4 Nik ez __________ (ekarri) ezer. 5 Nor __________ (egon) leiho horretan? 6 Aitak etxeko giltzak poltsikoan __________ . 7 Zer moduz __________ (ibili) zuek? 8 Gu presaka __________ (joan) berandu delako.

1 C G Orainaldi puntukaria H Gorputza, posposizioak A <r>-z hasten diren hitzak M Gauzen deskribapenak

Page 8: 1-ikasgaia

Harremanak 8 Gasteizko HEO

4 ENTZUMENA Ukondo urratzailea (Ikasbil)

a Grabazioa entzun ondoren aukera ezazu erantzun egokia

1. Zenbat urte ditu aparteko mutil honek? a 31 b 21 beteko ditu c 21 bete ditu

2. Non lortu ditu tituluak? a Madrilen b Nafarroako unibertsitatean c EHUn

3. Mutil honen kasua bakarra da … a Estatu osoan b Nafarroan c Europa osoan

4. Carlos Blanco Perez madrildarra … lizentziatua da. a Filosofian b Teologian c Kimikan

5. Zein hizkuntza daki? a latina, italiera, frantsesa b mandarina, grekoa, errusiera c latina, grekoa, egipziera

6. Nolako zaletasunak ditu? a musika b komunikabideetan parte hartzea c hizkuntzak

7. Zein da bere hurrengo ametsa? a lau karrera izatea b karrerak amaitzea c katedratikoa izatea

8. Zer ordu dela esan du kazetariak? a 19:38 b 19:18 c 19:28

5 MINTZAMENA

a Lotu posposizioak irudiekin

atzean artean barruan aurrean azpian erdian eskuinean ondoan gainean ezkerrean

b Deskribatu eta marraztu. A ikasleak 19 or.; B ikasleak 20 or. Deskribatu marrazkia zure ikaskideak marrazteko.

c Talde txikian, galdetu eta erantzun galderei. 1 Marrazten edo margotzen duzu?

2 Baduzu gogoko margolaririk? Zein da?

3 Zein da gehien gustatzen zaizun koadroa? Nolakoa da?

4 Nolako koadroak edo posterrak dituzu etxean? Non daude? d Begiratu berriro ikasgai honetako marrazkiak (19 or. eta 20 or.) Zein nahiago duzu zure etxean jartzeko? Zergatik?

Page 9: 1-ikasgaia

Harremanak 9 Gasteizko HEO

DefinizioakDefinizioakDefinizioakDefinizioak

1 IRAKURMENA

a Begiratu bi definizioak. Zein da falta den hitza?

___________ zure ahoan metala jartzen duen pertsona eta zure poltsikotik dirua ateratzen duena.

___________ jendearen hortz-haginak zaintzen dituen medikua.

b Binaka, pentsatu hitz hauen definizio normalak. ______________________________________________________________________________________________

banketxea pertsona aspergarria izarra sekretua laguna _______________________________________________________________________________________________________________________________________________________

c Lotu hitzak definizio ironikoekin.

1 __________ pertsona bakar bati esaten diozuna.

2 __________ zuri buruz hitz egin nahi duzunean, berari buruz hitz egiten duen pertsona.

3 __________ zuri gustatzen ez zaizun jendea ez zaio gustatzen.

4 __________ behar ez duzunean dirua eska dezakezun lekua.

5 __________ ospetsua izateko lan egiten duen pertsona.

d Mintzatu: Kontatu ikaskide bati behean dauden hiru gauzari buruz. Esan zergatik. • zuretzat oso inportantea den pertsona bat • asko gustatzen zaizun pertsona ospetsua • bizitzeko behar duzun zerbait • askotan galtzen duzun gauza bat • oporretarako berezia iruditzen zaizun lekua • zerbait ospatzeko nahiago duzun lekua

2 ENTZUMENA Bukaresteko amorantea

a Esan esaldi hauek egia ala gezurra diren.

EGIA

GEZURRA

1.

Adam bi emakumerekin ezkonduta dago.

2.

Bi emakumeak atari berean bizi dira.

3.

Adam emaztearekin hirugarren solairuan bizi da.

4.

Adam haginlaria da eta askotan bidaiatzen du.

5.

Gau batean Adam etxez nahastu zen.

6.

Pijama jantzita emaztearen etxeko txirrina jo zuen.

7.

Adamen amoranteak 28 urte ditu.

8.

Mutil kazetariari haginlaria azkarra iruditzen zaio.

1 D G Erlatiboa H Parafraseatzeko esamoldeak A <il> eta <in> soinuak I Definizioak M Parafraseatzea

Page 10: 1-ikasgaia

Harremanak 10 Gasteizko HEO

3 HIZTEGIA

a Zein da modurik onena norbaitekin hitz egiten ari bazara eta ez badakizu behar duzun hitz bat? a urduri jartzea eta isiltzea b behar duzun hitza hiztegian bilatzea c beste hitz batzuekin esan nahi duzuna azaltzea

b Osatu beheko esaldiak hitz hauekin.

adibidez mota bezala pertsona kontrakoa lekua antzekoa norbait gauza ______________________________________________________________________________

Esamolde erabilgarriak ezagutzen ez duzun hitza azaltzeko

1 Janariak prestatzen dituen _norbait__ da.

2 Sukaldetik mahaietara janaria eramaten duen __________ da.

3 Zerbait erosteko __________ da.

4 Hitz egiteko erabiltzen duzun __________ da.

5 Musika __________ bat da.

6 Lodiaren __________ da.

7 __________, telebistarekin egiten duzu.

8 Txerriaren __________ da, baina ez da baserrian bizi.

9 Urduri egotea __________ da. c Osatu hitz hauen definizioak.

1 bidaiaria … (e)n pertsona da. 2 kiroldegia …t(z)eko lekua da. 3 giltza …(e)n gauza/tresna da. 4 urduria …aren kontrakoa da. 5 legatza … mota bat da.

d Idatzi erlatibozko esaldiak gauez / zaunka egin / txakurra Gauez zaunka egiten duen txakurra

1 nire ondoan / bizi / emakumea 2 telebistan / agertu / aktorea 3 leihoa / apurtu / neska-mutilak 4 bigarren mailan / irakatsi / irakaslea 5 belarrietan / jarri / bitxiak

4 MINTZAMENA gurutzegrama.

a Eman elkarri definizioak gurutzegramaren hitzak osatzeko. 19 or eta 20 or.

5 AHOSKERA Bustidura IL → [LL]: mutila [mutilla], botila [botilla]; IN → [Ñ]: baina [baña], gainean[gañean]

a Nola ahoskatzen dituzu hitz hauek? mila maila lainoa mina

b Beste adibiderik emango duzu?

Page 11: 1-ikasgaia

Harremanak 11 Gasteizko HEO

IdazmenaIdazmenaIdazmenaIdazmena

a Irakurri e-posta. Ordenagailuak 10 akats aurkitu ditu. Gramatikari (deklinabidea, aditza), ortografiari eta hiztegiari buruzkoak dira. Zuzenduko dituzu?

Mezu berria

Bidali Erantsi Gorde zirriborroa Ortografia egiaztatu Hiztegia Euskara

Nori [email protected]

Gaia Olgaren agurra

Kaixo Julen,

Olga dut izena. Rusiar izena da, nire ama han jaio delako, aitona txikitan

bizitzea joan zen eta. Baina ni Murgiakoa naiz eta han bizi naiz, Araban

dagoen herri txiki eta ederra da Murgia.

Gurasoarekin eta bi nebarekin bizi naiz. 19 urteak ditut, eta

Unibertsitatean ikasten ari naiz. Gasteizko Farmazia fakultatean nago,

lehen maila egiten eta benetan oso gustura.

Orain ni buruz hitz egingo dizut. Argazkian ikusten duzunez, ez daukat

oso ile luzea eta nire begiak urdinak dira. Orain ez daramat betaurrekoak lentilak baizik.

Uste dut ausarta eta urduria naiz. Amak esaten dit oso berritsua naizela –lagunekin beti

telefonoz hitz egiten ari naizelako dela uste dut-.

Aisialdian irakurtzea eta kontzertuetara joatea guztatzen zait. Baina askotan ezin izaten dut

egin, klaseetara joan behar dudalako. Gainera, etxerako lan asko ditut, asteburuetan ere bai.

Astean bitan euskara klasera joan naiz, astelehen eta asteazkenak.

Mesedez, laster idatzi eta kontatu zuri eta zure bizitzari buruz

Ondo izan

Olga

b Irakurri berriro e-posta hasieratik. Gero, estali testua eta erantzun galderei testuari begiratu gabe.

1 Nongoa da Olga? 2 Zergatik dauka errusiar izena? 3 Non bizi da? 4 Norekin bizi da? 5 Zer egiten du? 6 Zein koloretakoak dira bere begiak? 7 Lasaia da? 8 Zer egiten du aisialdian? 9 Noiz joaten da euskara klasera?

c Idatzi antzeko e-posta zuri buruz. Idatzi lau paragrafo. 1 izena-jaioterria-adina- familia-lana/ikasketak

2 itxura fisikoa 3 izaera 4 zaletasunak eta interesak

d Ezagutzen dituzu e-postan erabiltzen diren aditzak?

bidali inprimatu gorde erantsi (ortografia) egiaztatu

1 E

Page 12: 1-ikasgaia

Harremanak 12 Gasteizko HEO

AUTOEBALUAZIOA

Zer gogoratzen duzu? Zer egin dezakezu?

HIZTEGIA

a Gelako hizkuntza

Osatu esaldiak hitz batekin 0 Orri bat __________ didazu? (emango) 1 Nola __________ da ‘llegar’ euskaraz? 2 Ondo __________ asteburuan! 3 Oraindik ez dut __________. 4 __________ 12. orrialdera. 5 Zer __________ nahi du ‘saiatu’ aditzak?

b Urteko hilak

Zeintzuk dira neguko hilak? 1 _______ ________ _________ ________ Zeintzuk udazkenekoak? 2 _______ _________ _________ ________ Zeintzuk udaberrikoak? 3 _______ _________ _________ ________ Zeintzuk udakoak? 4 _______ _________ _________ ________

c Orduak

Idatzi hurrengo orduak 0 12:30ean hamabi eta erdietan 1 17:40 _________________ 2 15:15ean _________________ 3 11:05 _________________ 4 22:30 _________________ 5 13:45ean _________________ 6 20:00etan _________________

d Data

0 Noiz da Errege eguna? Urtarrilaren 6an 1 Noiz dira Gasteizko jaiak? 2 Noiz da Gabon gaua? 3 Noiz da San Prudentzio? 4 Noiz dira Aste Santuko oporrak? 5 Noiz da zure amaren urtebetetzea?

e Erlatiboa

Irakurri definizioak. Idatzi hitza

0 Lo egiteko lekua da ___ohea_ 1 Alferraren kontrakoa da __________ 2 Seiluak erosteko lekua da __________ 3 Musika egiten duen pertsona da __________ 4 Aditza da. Triste zaudenean egiten duzu __________ 5 Janari mota da, adibidez marrubia ________

25

GRAMATIKA

Aukera ezazu erantzun egokia, a, b edo c 0 Nola __________ izena? a duzu b da c zure

1 __________ musika gustatzen zaizu? a Zein mota b Nolako c Zer

2 __________ dira zure gurasoak? a Nongo b Nongoak c Zein herri

3 Kirolik egiten __________ ? a duzu b zara c zaizu

4 Leirek arratsaldez ikasten __________ . a da b dio c du

5 Badaukazu __________ ? a seme-alaba b seme-alabarik c seme-alabak

6 Nondik ___________ mendizale horiek? a doa b zabiltzate c datoz

7 Aizu, zer __________ motxilan? a dakarzu b dauzkate c daude 8 Hau da bulegoan __________ . a emakumea lan egiten du b lan egiten duen emakumeak c lan egiten duen emakumea

1 Zer dira beheko irudiak? Definitu.

1 2 3 4

5 7

7

ENTZUMENA: Hau da Amaia

Entzun ondoren aukera ezazu erantzun egokia

1 Julia eta Luis _____ bizi dira. a Irunen b Donostian c Iruñean

2 Aitak _____ urte ditu. a 56 b 46 c 36

3 Mertxe Amaiaren _____ da. a amona b ahizpa c ama

4 Elisa eta Jose _____ dira. a tabernariak b okinak c erretiratuak

5 Amaiak _____ . a ez du nebarik b neba bat du c bi neba ditu

6 Noiz da Amaiaren urtebetetzea? a datorren egunean b bihar c igandean

6

8

6

Page 13: 1-ikasgaia

Harremanak 13 Gasteizko HEO

IRAKURMENA

Testua uler dezakezu?

Botere jokoa Mahai bat, dozena erdi lagun. Zerbitzariak mahai erdian utzi berri du entsalada erretilua (1). Nork banatu? Bost aukera aurkezten ditu idazleak. Zein aukeratzen duzu zuk? YOLANDA ARRIETA Mahai bat, dozena erdi lagun, beste hainbeste plater eta entsalada erretilu erraldoia (2) aurrean. Entsalada nahasia da, tomate, letxua, atun, zainzuri, azeituna, arrautza, urdaiazpiko, langostino, azenario, alkatxofa, tipula, erremolatxa, soja kimu eta arto aleekin. Itxura aparta (3) du entsaladak eta goseak daude mahaikideak. Kasu honetan, ordea, gosea asetzea bezain inportantea da gustura egotea. Zerbitzariak mahai erdian utzi berri du erretilua, koilara-sardexka bikotea alboan dela. Mahaikideek hizketan jarraitzen (4) dute, begi bata entsaladan, bestea lagunengan. Nork banatu? Aukera bat baino gehiago dago. Adibidez: Bat. Bakoitzak berea hartu eta ondokoari pasa. Arazoa? Erretilua handia da eta bidean koipez zikindu daitezke bai mahaia, bai mahaikideak. Bi. Bat jaiki eta besteek banan-banan hari pasa platera, ahoz gora adieraziz zer duten gogokoena. Arazoa? Bakar batek ase behar du denen gustua, eta bakar horrek noiz beteko du bere platera? Hiru. Entsalada mahai erditik mahai ertzera eraman eta mahaikide guztiak banan-banan pasa, bakoitza bere platerarekin, self-service batean bezala. Arazoa? Ondoko mahaietan daudenak molesta ditzakegu gure atzera aurrerekin (5).

Lau. Zerbitzariari deitu eta berak bana dezala. Asmatuko al du bakoitzaren gustuekin? Bost. Erretilua itzuli eta banakako entsaladak eskatu. Zerbitzariak sei aldiz moztu dezake mahaiko hizketaldia. Zein aukeratzen duzu zuk?

IRAKURMENA

a Irakurri testua eta lotu izenburuak bat- - bost paragrafoekin.

Amarena egin Ipurdia mugitu behar Zerbitzariaren lana Nork bere entsalada Hartu eta pasa

b Esan esaldiak egia ala gezurra diren 1 Ez da erraza entsalada handi bat ondo banatzea. 2 Mahaikideek ez diote entsaladari begiratzen. 3 Lehenengo aukeraren arriskua zikintzea da. 4 Hirugarren aukeraren arazoa mahaikideak molestatzea da. 5 Idazleari bosgarren aukera iruditzen zaio onena.

c Zer esan nahi dute azpimarratutako hitzek?

1 a plater handia b lapikoa 2 a oso handia b zikina 3 a arraroa b oso ona 4 a segitzen b isiltzen 5 a hitzekin b mugimenduekin

15

MINTZAMENA

a Erantzun. Egin dezakezu? • Zuri buruzko informazioa eman dezakezu? • Zure familiako bati buruz hitz egin dezakezu? • Zure etxean duzun irudi bat deskriba dezakezu? • Hitz hauen definizioak eman ditzakezu? kazetaria ospitalea liburua hegazkina

b Osatu galderak 1 Nolako filmak ikusten _________? 2 _________ museorik zure hirian? Non? 3 Zer egiten ________ zure lagunek asteburuetan? 4 __________ musika jaialdirik Gasteizen? Noiz? 5 Zertan ari dira zure gurasoak orain? Zer uste duzu?

c Galdetu zure ikaskideari goiko galderak. Informazio gehiago eskatu.

9

Page 14: 1-ikasgaia

Harremanak 14 Gasteizko HEO

GRAMATIKA

1. Ordena Zati galderetan Izan edo ukan laguntzailea dutenean Izan/ukan a. nagusia dutenean

Galdetzailea + (izena)

A. Nagusia

A. Laguntzailea

Subjektua + (sintagma)

Galdetzailea + (izena)

Izan/Ukan Subjektua

Non Nolako musika Zer Norekin Zer ordutan

bizi gustatzen ikasten bizi hasten

zara zaizu duzu da zara

(zu)? (zuk)? Ane? lanean?

Nongoa Zer Zenbat urte Nolakoa

zara zara dituzu da

(zu)? (zu)? (zuk)? Julen?

◦ NOR motako aditz intrantsitiboen laguntzaileak: naiz, zara, da, gara, zarete, dira ◦ NOR-NORI motako aditz intrantsitiboen laguntzaileak: zait/zaizkit, zaizu/zaizkizu, zaio/zaizkio, zaigu/zaizkigu, zaizue/zaizkizue, zaie/zaizkie ◦ aditza trantsitiboa bada eta objektua plurala aditz formak -it- edo –z- pluratzailea hartzen du. ◦ NOR-NORK motako aditz trantsitiboen laguntzaileak: dut/ditut, duzu/dituzu, du/ditu, dugu/ditugu, duzue/dituzue, dute/dituzte ◦ EDUKI aditz sintetiko trantsitiboa: daukat/dauzkat, daukazu/dauzkazu, dauka/dauzka, daukagu/dauzkagu, daukazue/dauzkazue, daukate/dauzkate

2. Ordena Bai/Ez galderetan

Izan edo ukan aditz laguntzailea dutenean Izan/ukan aditz nagusia dutenean

Izena (zerik) A. Nagusia A. Laguntzailea Ba + ukan/eduki Izena (zerik) Kirolik Beste hizkuntzarik Musika tresnarik

egiten ezagutzen jotzen

duzu? duzu? duzu?

Baduzu Badaukazu Baduzue

neba-arrebarik? txakurrik? seme-alabarik?

◦ izena zerik kasuan badago (neba-arrebarik, betaurrekorik) aditzaren konkordantzia beti singularra da (baduzu, badaukazu, ez daukagu, ez dute…)

3. Deklinabidea

BOKALEZ AMAITZEN DUTEN HITZAK

Izen arruntak (bizidun eta bizigabeak)

Izen nagusiak

Mugagabea

Singularra

Plurala

Leku-izena Pertsona-izena

NOR/ZER mendi mendiA mendiAK Laudio Maite ZERIK mendiRIK NORK mendiK mendiAK mendiEK LaudioK MaiteK NORI mendiRI mendiARI mendiEI LaudioRI MaiteRI NOREN mendiREN mendiAREN mendiEN LaudioREN MaiteREN NORENTZAT mendiRENTZAT mendiARENTZAT mendiENTZAT LaudioRENTZAT MaiteRENTZAT

NOREKIN mendiREKIN mendiAREKIN mendiEKIN LaudioREKIN MaiteREKIN

Bizigabeak

NON noiz

mendiTAN

mendiAN

mendiETAN

LaudioN

NONGO noizko

mendiTAKO

mendiKO

mendiETAKO

LaudioKO

NONDIK noiztik

mendiTATIK

mendiTIK

mendiETATIK

LaudioTIK

NORA noiz arte

mendiTARA

mendiRA

mendiETARA

LaudioRA

Page 15: 1-ikasgaia

Harremanak 15 Gasteizko HEO

KONTSONANTEZ AMAITZEN DUTEN HITZAK

Izen arruntak (bizidun eta bizigabeak)

Izen nagusiak

Mugagabea

Singularra

Plurala

Leku-izena Pertsona-izena

NOR/ZER zuhaitz zuhaitzA zuhaitzAK Gasteiz Martin ZERIK zuhaitzIK NORK zuhaitzEK zuhaitzAK zuhaitzEK GasteizEK MartinEK NORI zuhaitzI zuhaitzARI zuhaitzEI GasteizI MartinI NOREN zuhaitzEN zuhaitzAREN zuhaitzEN GasteizEN MartinEN NORENTZAT zuhaitzENTZAT zuhaitzARENTZAT zuhaitzENTZAT GasteizENTZAT MartinENTZAT

NOREKIN zuhaitzEKIN zuhaitzAREKIN zuhaitzEKIN GasteizEKIN MartinEKIN

Bizigabeak

NON noiz

zuhaitzETAN

zuhaitzEAN

zuhaitzETAN

GasteizEN

NONGO noizko

zuhaitzETAKO

zuhaitzEKO

zuhaitzETAKO

Gasteiz(E)KO

NONDIK noiztik

zuhaitzETATIK

zuhaitzETIK

zuhaitzETATIK

Gasteiz(E)TIK

NORA noiz arte

zuhaitzETARA

zuhaitzERA

zuhaitzETARA

Gasteiz(ER)A

ERAKUSLEAK

Singularra

Plurala HAU HORI HURA HAUEK HORIEK HAIEK NOR hau hori hura hauek horiek haiek NORK honek horrek hark hauek horiek haiek NORI honi horri hari hauei horiei haiei NOREN honen horren haren hauen horien haien NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

Bizigabeak NON noiz

honetan

horretan

hartan

hauetan

horietan

haietan

NONGO noizko

honetako

horretako

hartako

hauetako

horietako

haietako

NONDIK noiztik

honetatik

horretatik

hartatik

hauetatik

horietatik

haietatik

NORA noiz arte

honetara

horretara

hartara

hauetara

horietara

haietara

LEKU-ADBERBIOAK

Bizigabeak

NON

hemen

hor

han

NONGO

hemengo

horko

hango

NONDIK

hemendik

hortik

handik

NORA

hona

horra

hara

Page 16: 1-ikasgaia

Harremanak 16 Gasteizko HEO

1 B Orainaldi burutugabea

+ - ?

Normalean autobusez joaten naiz lanera. Ez zaie gustatzen erosketak egitea Etxean bazkaltzen duzu?

Orainaldi burutugabea egunero, astero, hilero, urtero … egiten diren jarduerekin erabiltzen da.

Maiztasun adberbioak

• Orainaldi burutugabea maiztasun adberbioekin erabiltzen dugu (beti, askotan, inoiz ez, egunero, batzuetan, noizean behin…)

• Maiztasun esamoldeak: astean bitan/bi aldiz, hilean behin…

Gogoratu: -TEN forma hartzen duten aditzak -N -TZI / TSI / TXI -ZI / SI -ZTU / STU

eraman idatzi itxi erakutsi irabazi ikasi moztu abestu

-TZEN forma hartzen duten aditzak -TU / DU -(R)RI -LI -KI / GI -A, -E -O -L

pasatu zaindu jarri, eseri ibili jaiki atera bete jo hil

• Aditz batzuekin ez da erabiltzen, adibidez bizi izan (Gasteizen bizi naiz)

1 C Orainaldi puntukaria

Aditz trinkoak ARI IZAN

izan, egon, joan, etorri, ibili, ukan, eduki, jakin, eraman, ekarri

Beste aditzak

• Aditz trinkoek puntukaritasuna adierazten dute; hau da, egoera edo ekintza puntuala.

+ Mikel orain oinez dator - Mikel orain ez dator bizikletaz

• Trinkorik ez duten aditzek: ARI IZAN erabiltzen dute puntukaritasuna adierazteko.

+ Jone orain atea zabaltzen ari da - Jone orain ez da irratia entzuten ari

1 D Erlatiboa

1. «-(e)N»

Euskaraz erlatibozko esaldiek gazteleraren kontrako ordena daukate: erlatiboa izenaren aurrean doa. Lotura atzizkia -(e)n da. Erlatibozko esaldia + -(e)N + izena [Goizean ikusi dugu]N umeA hor bizi da. Izen hori deklinatu egin daiteke. Adibidez: Etorri deN umeA izan da. Etorri deN umeAK egin du. Etorri deN umeARI eman diogu. Etorri deN umeAREKIN bizi dira. Askotan, izena (ondokoa) ezabatu egiten da Ikusi duguN (ume)A → Ikusi duguNA Ikusi duguN umearekin → Ikusi duguNAREKIN

Ikusi duguN umeAK → Ikusi duguNAK Ikusi dituguN umeEK → Ikusi dituguNEK Ikusi dituguN umeEI → Ikusi dituguNEI

2. Erlatibozko esaldien ordena

Etorri deN ikaslea Etorri EZ deN ikaslea Ulertzen EZ duzueNA galdetu beldurrik gabe. Atzo ikusi genueN mutilAK istripua izan du. Erlatiboa beti esaldiaren amaieran doa. Adibidez: Zortzi hanka dituen animalia da (Animaliak zortzi hanka ditu) Gaur goizean atari ondoan erori den agurea… 3. Kontuan izan

Ondokoa beti aditz nagusiaren menpe dago. Adibidez: Orain emakumea sartu da / Emakumeak ez erretzeko eskatu digu

a) Orain sartu den emakumeAK ez erretzeko eskatu digu.

b) Ez erretzeko eskatu digun emakumeA orain sartu da.

• Erlatibozko esaldiak leku, gauza edo pertsona bat nolakoa den edo zer egiten duen azaltzeko erabiltzen dira.

Page 17: 1-ikasgaia

Harremanak 17 Gasteizko HEO

HIZTEGIA

Asteko egunak: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata, igandea Urteko hilabeteak: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua Zenbakiak: idatzi falta direnak 1-bat 21-hogeita bat 41-berrogeita bat 61- 81- 2-bi 22- 42- 62- 82- 3-hiru 23- hogeita hiru 43- 63- 83- 4-lau 24- 44- 64-hirurogeita lau 84 5-bost 25- 45- 65- 85- 6-sei 26- 46-berrogeita sei 66- 86- 7-zazpi 27- 47- 67- 87-laurogeita

zazpi 8-zortzi 28- 48- 68- 88- 9-bederatzi 29-hogeita

bederatzi 49-berrogeita bederatzi 69-hirurogeita bederatzi 89-

10-hamar 30-hogeita hamar 50-berrogeita hamar 70-hirurogeita hamar 90- 11-hamaika 31-hogeita

hamaika 51-berrogeita hamaika 71-hirurogeita hamaika 91-

12-hamabi 32- 52- 72- 92- 13-hamahiru 33- 53- 73- 93- 14-hamalau 34- 54- 74- 94- 15-hamabost 35- 55- 75-hirurogeita hamabost 95- 16-hamasei 36- 56- 76- 96- 17-hamazazpi 37- 57- 77- 97- 18-hamazortzi/ hemezortzi

38- 58- 78- 98-

19-hemeretzi 39-hogeita hemeretzi

59-berrogeita hemeretzi

79-hirurogeita hemeretzi 99-

20-hogei 40-berrogei 60-hirurogei 80-laurogei 100-ehun 0-zero 100-ehun, 101-ehun eta bat..., 125-ehun eta hogeita bost..., 200-berrehun, 300-hiruRehun, 400-lauRehun, 500-bostehun, 600-seiehun, 700-zazpiehun, 800-zortziehun, 900-bederatziehun, 1000-mila..., 1200-mila eta berrehun..., 2679-bi mila, seiehun eta hirurogeita hemeretzi Ordua:

Zer ordu da?

Ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, zortziak, bederatziak, hamarrak, hamaikak, hamabiak

bost gutxi(ago)

hamar gutxi(ago)

laurden gutxi(ago)

hogei gutxi(ago)

hogeita bost gutxi(ago)

eta bost

eta hamar

eta laurden / eta laurdenak

eta hogei

eta hogeita bost

eta erdiak

Kontuz: zazpi_ eta erdiak; zortzi_ eta erdiak

Page 18: 1-ikasgaia

Harremanak 18 Gasteizko HEO

Zer ordutan? 01.00etan Ordu batEAN 02.00etan Ordu biETAN 03.00etan HiruRETAN 04.00etan LauRETAN

07.00etan ZazpiETAN 07.05ean Zazpiak eta bostEAN

07.15ean Zazpiak eta laurdenETAN 07.25ean Zazpiak eta hogeita bostEAN 07.30ean Zazpi eta erdiETAN 07.40an Zortziak hogei gutxi(ago)TAN 07.45ean Zortziak laurden gutxi(ago)TAN 07.50ean Zortziak hamar gutxi(ago)TAN

Gogoratu: HiruRetan, lauRetan, baina seietan, zazpietan, zortzietan, bederatzietan, hamabietan

Data: Gasteizen, 2007ko urriaren 3an / Gasteiz, 2007ko urriaren 3a 1 Nolakotasun adjektiboak

a Lotu adjektiboak eta definizioak: berritsua barregarria alferra lotsatia eskuzabala atsegina

Adjektiboa Kontrakoa Asko hitz egiten duen pertsona … da berritsua Opariak ematea gustatzen zaion pertsona … da Ezer egiten ez duen pertsona … da Jendeari barrea eragiten dion pertsona … da Irekia eta jatorra den pertsona … da Jendearekin dagoenean urduri jartzen dena … da

b Osatu kontrakoen zutabea: irekia langilea berekoia nazkagarria aspergarria isila

c Estali adjektiboen eta kontrakoen zutabeak. Begiratu definizioak eta esan adjektiboa eta bere kontrakoa.

2 Gorputza

a Lotu hitzak irudiekin

2 burua aurpegia besoa(k) bizkarra ahoa eskua(k) hatza(k) urdaila oina(k) belauna(k) hanka(k) bihotza burmuina

behatza(k)

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10

11 12 13 14

b Seinalatu gorputz atal bat eta galdetu ikaskideari zein den.

c Zein gorputz atal erabiltzen dugu …? ikusteko _________ haginka egiteko ________ ukitzeko _______ pentsatzeko _________

entzuteko ________

musu emateko _________

usaintzeko _____

barre egiteko ________

sentitzeko edo maitatzeko __________

ostikada emateko ____________

Page 19: 1-ikasgaia

Harremanak 19 Gasteizko HEO

MINTZAMENA

1B Koldo eta Aitor A ikaslea

a Galdetu B ikasleari eta osatu Aitorren fitxa Izena Koldo Aitor

Adina? 29 Jaioterria? Oronoz Bizilekua? Iruñea Lana? kazetaria Erretzailea? Ez Zaletasunak? Film barregarriak, txakurrak

Gorrotoak? Erretzaileak

b Erantzun B ikaslearen galderei Koldori buruz.

c Binaka, erabaki zein den bikotekiderik onena Maiterentzat. Zergatik?

1C Deskribatu eta marraztu A ikaslea

a Begiratu zure irudiari minutu batez. Gero, Deskribatu B ikasleari berak marrazteko.

b Entzun B ikaslearen deskribapena. Saiatu marrazten. Ez begiratu bere irudiari. Galdetu B ikasleari irudiari buruz.

c Orain konparatu zure marrazkia originalarekin.

1D Gurutzegrama A ikaslea

a Galdetu B ikasleari hitzen definizioak. Asmatu zeintzuk diren hitzak eta osatu gurutzegrama.

Zer da 1 horizontala? Zer da 3 bertikala?

b Eman B ikasleari zuk dituzun hitzen definizioak.

1 2

I 3

Z

4

L A B U R R A

O

5

Z 6

K

7

I

8

9

A S 10

T E 11

A

R

E

12

S

13

E D A R I A

14

N 15

S

A

16

D

U

E

K

17

E G O N G E L A

18

Z I N 19

E M A

D

L

A

D

R

E

20

Z I K I N A

A

A

Page 20: 1-ikasgaia

Harremanak 20 Gasteizko HEO

1B Koldo eta Aitor B ikaslea

a Erantzun A ikaslearen galderei Aitorri buruz Izena Koldo Aitor

Adina? 32 Jaioterria? Bartzelona Bizilekua? Donostia Lana? Mekanikaria Erretzailea? Bai, baina oso gutxi Zaletasunak? Ondo jatea, musika

Gorrotoak? Diskotekak

b Galdetu A ikasleari eta osatu Koldoren fitxa.

c Binaka, erabaki zein den bikotekiderik onena Maiterentzat. Zergatik?

1C Deskribatu eta marraztu B ikaslea

a Begiratu zure irudiari minutu batez. Gero, entzun A ikaslearen deskribapena. Saiatu marrazten. Ez begiratu bere irudiari. Galdetu A ikasleari irudiari buruz.

b Orain deskribatu zure irudia A ikasleak marrazteko.

c Orain konparatu zure marrazkia originalarekin.

1D Gurutzegrama B

ikaslea

a Galdetu A ikasleari hitzen definizioak. Asmatu zeintzuk diren hitzak eta osatu gurutzegrama. Zer da 2 bertikala? Zer da 4 horizontala? b Eman A ikasleari zuk dituzun hitzen definizioak.

1

H 2

I

Z

T

E

G

I

A 3

E

4

R

I

5

A Z

A

R

O

A 6

L

U

Z

E

A

7

E

A

S 8

H

O

R

I

A

9

10

11

A

K

N

S

O

A

T

L 12

J

13

E A A

14

L

A

N 15

A

R 16

N

T

G 17

E

18

I 19

E A

L

S

E

T

A

U 20

A