document06

1
2008ko azaroaren 21a 5. alea http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban Bizkaian Gipuzkoan Nafarroan Iparraldean Fermin Lasuen, 13 behea Rekalde zumarkalea,62 behea San Bladi 1, behea Martzelo Zelaieta 75, 2-A 7 Coursic Karrika 01001 Gasteiz 48010 Bilbo 20013 Donostia 31014 Iruñea 64100 Baiona Telf.: 945 259 544 Telf.: 944 706 900 Telf.: 943 458 562 Telf.: 948 382 474 Telf.: 0559595020 Faxa.: 945 258 039 Faxa.: 944 706 909 Faxa.: 943 456 645 Faxa.: 948 221 276 Faxa.: 0559595021 irakaskuntzaaraba2@ labsindikatua.org irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org irakaskuntzagipuzkoa1@ labsindikatua.org irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org baiona@ labsindikatua.org EUSKAL HERRIA AZAROAK 25 Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna SEXU JAZARPENARI STOP! Hezkuntza, prebentziorako tresna Hezkuntza Sistema da jendartean ideologia, baloreak, aurreiritziak, jarrerak eta rolak birsortzen duen elementu nagusietako bat. Hauen artean balore patriarkalak eta sexistak dira sustraituenetakoak eta emakume zein gizonen arteko harremanen oinarria eraikitzen dutenak. Indarkeria sexistaren jatorrian dauden sexu genero harreman desorekatuak. Egungo eskolak ez du bermatzen berdintasunerako heziketa. Emakumea, nahiz eta eskolatan langileen gehiengoa izan, curriculumetan, testuliburuetan eta edukietan, berriz, bere presentzia eza da ezaugarri nagusia. Agertzen denean bigarren mailako pertsona gisa, edota ohizko rol pasiboari lotuta izaten da. Dena den, emakumeen diskriminazioa, ez da soilik ideia hauen bidez transmititzen, sozialki eraikita dagoen eta ezkutuko curriculuma osatzen duen jarrera, afektu eta emozio sistema baten bidez baizik. Baina, Hezkuntza Sistemak aldaketarako elementu zuzentzaile gisa duen potentzialitateak, ezinbesteko tresna eta motorra bihurtzen du ideologia eta balore horien aldaketarako. Indarkeria sexistaren kontra borrokatzeko, prebentzioari ekin behar diogu nahi eta nahi ez. Borroka honek denon inplikazioa behar du, baina, bereizkeria sexistarik gabeko jendarte parekidea eraikitzeko, ezinbestekoa da Hezkuntza Sistemaren papera eta protagonismoa. Beraz, Hezkuntza Sisteman eragin behar da, irakasleak prestatu behar dira, Hezkuntza Sistema aldatu behar da, baliabide nahikoak ezarri behar dira benetako prebentzio eraginkorra egin nahi bada. Horren harira, urteak daramagu irakaskuntzan aldaketak eskatzen, hezkidetza planak aldarrikatzen. Irakasleen formakuntzan, curriculumetan, materialgintzan, antolakuntzan, …, eragingo dutenak. Plan horiek beharrezkoak dira eta hala eskatzen du eskola komunitateak. Indarrean dagoen araudiak ere planteatzen ditu eta sinatutako hainbat Lan Hitzarmenek jasotzen dute aurrera eramateko neurri zehatzak; baina, urteak joan, urteak etorri, une puntualetan egindako ekintza sinbolikoaz gain, ez dira benetako neurriak martxan jartzen eta ez da aldaketarik ikusten gure ikastetxeetan. Zoritxarrez, gazteen artean ere ematen da indarkeria sexista eta errepikatzen da honen jatorria diren rol eta harreman tradizionalak. Ezin da bortizkeria sexistarekin amaitu Hezkuntza Sistema oinarri nagusitakotzat hartu gabe, alferrikakoa da legeak egitea paper hutsean gelditzen badira planteatzen duten neurriak aurrera eraman gabe. Ezer ez egiteak suposatzen duena ez da soilik aurrera ez egitea, dagoen ereduak birsortzen jarraitzea baizik. - - Bilbo: Arriagan 19:30etan - Donostia: Bulebarrean 19:30etan - Gasteiz: Virgen Blancan 20:00etan MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTU!

Upload: lab-sindikatua

Post on 09-Mar-2016

217 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

5. alea Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna Araban Bizkaian Gipuzkoan Nafarroan Iparraldean Zoritxarrez, gazteen artean ere ematen da indarkeria sexista eta errepikatzen da honen jatorria diren rol eta harreman tradizionalak. Ezin da bortizkeria sexistarekin amaitu Hezkuntza Sistema oinarri nagusitakotzat hartu gabe, alferrikakoa da legeak egitea paper hutsean gelditzen badira planteatzen duten neurriak aurrera eraman gabe. baiona@ labsindikatua.org

TRANSCRIPT

Page 1: Document06

2008ko azaroaren 21a 5. alea

http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban Bizkaian Gipuzkoan Nafarroan Iparraldean

Fermin Lasuen, 13 behea Rekalde zumarkalea,62 behea San Bladi 1, behea Martzelo Zelaieta 75, 2-A 7 Coursic Karrika 01001 Gasteiz 48010 Bilbo 20013 Donostia 31014 Iruñea 64100 Baiona

Telf.: 945 259 544 Telf.: 944 706 900 Telf.: 943 458 562 Telf.: 948 382 474 Telf.: 0559595020 Faxa.: 945 258 039 Faxa.: 944 706 909 Faxa.: 943 456 645 Faxa.: 948 221 276 Faxa.: 0559595021

irakaskuntzaaraba2@ labsindikatua.org

irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org

irakaskuntzagipuzkoa1@ labsindikatua.org

irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org

baiona@ labsindikatua.org

EUSKAL HERRIA

AZAROAK 25 Emakumearekiko Indarkeriaren

kontrako Nazioarteko Eguna

SEXU JAZARPENARI STOP! Hezkuntza, prebentziorako tresna

Hezkuntza Sistema da jendartean ideologia, baloreak, aurreiritziak, jarrerak eta rolak birsortzen duen elementu nagusietako bat. Hauen artean balore patriarkalak eta sexistak dira sustraituenetakoak eta emakume zein gizonen arteko harremanen oinarria eraikitzen dutenak. Indarkeria sexistaren jatorrian dauden sexu genero harreman desorekatuak. Egungo eskolak ez du bermatzen berdintasunerako heziketa. Emakumea, nahiz eta eskolatan langileen gehiengoa izan, curriculumetan, testuliburuetan eta edukietan, berriz, bere presentzia eza da ezaugarri nagusia. Agertzen denean bigarren mailako pertsona gisa, edota ohizko rol pasiboari lotuta izaten da. Dena den, emakumeen diskriminazioa, ez da soilik ideia hauen bidez transmititzen, sozialki eraikita dagoen eta ezkutuko curriculuma osatzen duen jarrera, afektu eta emozio sistema baten bidez baizik. Baina, Hezkuntza Sistemak aldaketarako elementu zuzentzaile gisa duen potentzialitateak, ezinbesteko tresna eta motorra bihurtzen du ideologia eta balore horien aldaketarako. Indarkeria sexistaren kontra borrokatzeko, prebentzioari ekin behar diogu nahi eta nahi ez. Borroka honek denon inplikazioa behar du, baina, bereizkeria sexistarik gabeko jendarte parekidea eraikitzeko, ezinbestekoa da Hezkuntza Sistemaren papera eta protagonismoa. Beraz, Hezkuntza Sisteman eragin behar da, irakasleak prestatu behar dira, Hezkuntza Sistema aldatu behar da, baliabide nahikoak ezarri behar dira benetako prebentzio eraginkorra egin nahi bada. Horren harira, urteak daramagu irakaskuntzan aldaketak eskatzen, hezkidetza planak aldarrikatzen. Irakasleen formakuntzan, curriculumetan, materialgintzan, antolakuntzan, …, eragingo dutenak. Plan horiek beharrezkoak dira eta hala eskatzen du eskola komunitateak. Indarrean dagoen araudiak ere planteatzen ditu eta sinatutako hainbat Lan Hitzarmenek jasotzen dute aurrera eramateko neurri zehatzak; baina, urteak joan, urteak etorri, une puntualetan egindako ekintza sinbolikoaz gain, ez dira benetako neurriak martxan jartzen eta ez da aldaketarik ikusten gure ikastetxeetan. Zoritxarrez, gazteen artean ere ematen da indarkeria sexista eta errepikatzen da honen jatorria diren rol eta harreman tradizionalak. Ezin da bortizkeria sexistarekin amaitu Hezkuntza Sistema oinarri nagusitakotzat hartu gabe, alferrikakoa da legeak egitea paper hutsean gelditzen badira planteatzen duten neurriak aurrera eraman gabe. Ezer ez egiteak suposatzen duena ez da soilik aurrera ez egitea, dagoen ereduak birsortzen jarraitzea baizik.

- - Bilbo: Arriagan 19:30etan - Donostia: Bulebarrean 19:30etan - Gasteiz: Virgen Blancan 20:00etan

MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTU!