zure errendimendua hobetzeko jarraitu beharreko 10 arauak
Upload: universidad-de-deusto-deustuko-unibertsitatea-university-of-deusto
Post on 22-Jan-2018
59 views
TRANSCRIPT
Zure
errendimendua
hobetzeko
jarraitu
beharreko10
arauak
1.Jarraitu dieta orekatua
eta errespetatu
jatorduak
Elikadura osasungarria jarraitzea
eta jatorduak errespetatzea
oinarrizkoa da gure gaitasun
kognitiboak aktibo mantentzeko
eta dugun onena emateko.
2.Sartu ariketa fisikoa
ohiko bizimoduan
Azterketa garai gogorretan ere,
ariketa egiteko denbora atera
beharko genuke.
Ariketa fisikoa egitean, gure
gorputzak endorfinak askatzen
ditu eta horrek gure energia eta
bizitasun maila igotzen ditu.
3.Hartu atseden
egunean 7-8 ordutan
Azterketa garaian, loaldia ez
gutxitzea funtsezkoa da.
Lo egiteak egunean zehar
ikasitakoa geureganatzen eta
integratzen laguntzen digu eta
ikaskuntza iraunkorra
ahalbidetzen du.
4.Ez aldatu zure loaldi
eta esna-aldi ohitura
Gaueko ordu txikiak arte ikasten
geratzen bagara, gorputza aktibo
mantentzera behartzen dugu eta
gure ohiko loaldi eta esna-aldi
ohitura aldatzen dugu.
Horrela, gure errendimendua eta
kontzentrazio maila murrizten
ditugu.
5.Ikasi beti leku berean
Gomendagarria da beti leku
berean ikasten ohitzea. Hartara,
kontzentratzeko gaitasuna
handitzea lortzen dugu.
6.Aukeratu leku egoki
bat ikasteko
Ikasteko ohiko lekuak argitsua
(argi naturala duena),
tenperatura egokikoa eta ahalik
eta isilena izan behar du.
Gainera, geure burua
antolatzeko eta behar dugun
material guztia eskura
edukitzeko mahai zabala eta
nahikoa leku eduki behar ditu.
7.Mantendu gorputza
jarrera egokian
Giharretako minik ez izaten
lagunduko digu. Hortaz, aulkiak
gure altuerara egokituta egon
beharko du eta bizkarralde
sendoa eduki. Saihestu, beraz,
ohean edo sofan ikastea.
Gainera, irakurtzeko
garrantzitsua da liburua gure
begiekiko perpendikular
mantentzea eta gorputz jarrera
desegokirik ez behartzea.
8.Egin atsedenaldi
laburrak
Ez edan kafea bezalako edari
estimulatzailerik neurriz kanpo;
zeure burua denbora labur batez
aktibo mantentzen baino ez
dizute lagunduko, eta ez dute
nekea desagerraraziko.
Zure kontzentrazio maila
gutxitzen hasten dela nabaritzen
baduzu, egin 5-10 minutuko
atsedenaldi labur bat.
9.Utzi alde batera arreta
galarazten duten
elementuak
Ez da gomendagarria
musikarekin ikastea, are
gutxiago ezagutzen dugun eta
arreta galarazten digun musika
bada.
Saiatu mugikorra ikasteko lekutik
kanpo uzten. Horixe da gure
distraktorerik handiena.
10.Antolatu zeure burua,
ikasten hasi aurretik
Funtsezkoa da, ikasten hasi
baino lehen, egiteko dituzun
zereginak zehaztuta edukitzea
eta zeregin bakoitza egiteko
erabiliko duzun denbora
zehaztea.
Eduki kontuan beti data
garrantzitsuak eta, egun horiek
kontutan hartuta, ezarri epe labur
eta luzeko helburuak.
Gogoratu!
1. Dieta orekatu eta
osasungarria.
2. Egin ariketa fisikoa.
3. Egin lo 7-8 ordu.
4. Errespetatu loaldi ohitura.
5. Ikasi beti leku berdinean.
6. Aukeratu ikasteko leku
egokia.
7. Gorputza jarrera egokia.
8. Egin atsedenaldiak.
9. Utzi alde batera
distraktoreak.
10. Antolatu zeure burua.