zinema eta pentsamendua

4
ZINEMA ETA PENTSAMENDUA Ikasgaiaren proposamena 1. BATXILERGOA (4 orduko hautazkoa) Berako “TOKI ONA” Institutua

Upload: epenaliz

Post on 03-Aug-2015

318 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zinema eta pentsamendua

ZINEMA ETA PENTSAMENDUA

Ikasgaiaren proposamena

1. BATXILERGOA (4 orduko hautazkoa)

Berako “TOKI ONA” Institutua

Page 2: Zinema eta pentsamendua

2

1.- JUSTIFIKAZIOA Pentsamenduaren historian, askotan literatura euskarri dramatiko bat izan da ideiak helarazteko. Platon, adibidez, elkarrizketen bitartez aurkezten zituen bere ideiak eta bere teoriaren pasarte zailenak azaltzeko mitoak erabiltzen zituen. Nietzschek idazkera poetikoa erabiltzen zuen, bere pentsamendua ulergarriagoa izateko. Bestalde, literatura unibertsalaren hainbat autore ideia filosofikoak helarazi dituzte beraien obretan , hor ditugu Dostoievski,Tolstoi, Camus… Beraz, literatura baliabide on bat izan da filosofiarako, pentsamenduaren auzi nagusiak hurbildu eta erraztu duena.

Argudiatu duguna baliogarria bada literaturarako, gaur egun, aplika daiteke ere zinemara. Badago filosofia asko eta sakona zineman, beraz, baliabide egoki bat izan daiteke auzi filosofoko nagusiak ulertzeko eta horien gainean sakontzeko.

Aurrekoa kontutan hartuz, esan behar dugu ikasgai honen helburu nagusia bikoitza dela: alde batetik, filosofiaren historiaren berrikusketa bat egin nahi dugu , hamabi pelikula handien laguntzarekin, eta beste aldetik ikasleari erakutsi nahi diogu posible dela hausnarketa filosofiko bat egitea modu ludiko baten bitartez, sakontasuna galdu gabe.

2. HELBURUAK

1-Ikaste-irakaste-prozesua hobetzea baliabide eta metodologia berriak erabiliz.

2- Ikasleen formakuntza filosofikoa modu sortzaile, adierazkor eta ludiko baten bidez zabaltzea

3-Auzi filosofiko nagusiak identifikatzea ikasleen interesetik hurbilago dagoen euskarri baten bidez . 4.Pelikuletan agertzen diren auzi filosofikoak aztertu eta iruzkintzea. 5-Pelikulek planteatzen dituzten auzi teoriko eta praktikoen aurrean jarrera kritiko eta gogoetatsua hartzea. 6- Besteen arrazoiak eta argudioak baloratzea. 7- Beraien jarrerak, ideiak eta gogoetak beste jarrera eta argudio batzuekin alderatzea.

Page 3: Zinema eta pentsamendua

3

8. Pentsamolde kritikoa garatzea, argudio dokumentatu eta arrazoituen bidez norberaren ikuspegiak defendatzeko irizpide propioa eta trebetasunak garatzea. 3.EDUKIEN SEKUENTZIAZIOA 1GO EBALUAZIOA: Jakintza eta sistema filosofikoak. EDUKIAK

1. Errealitatea eta haitzuloaren mitoa: Platon 2. Zalantza metodikoa eta cogitoa: Descartes. 3. Nia eta memoriaren arteko identitatea: Hume 4. Bitalismoa, supergizakia eta boterearen nahia: Nietzsche.

IKASKUNTZA ESTANDARRAK 1. “El Show de Truman” pelikula ikusi eta aztertzen du. 2. “Abre los ojos” pelikula ikusi eta aztertzen du. 3. “A propósito de Henry” pelikula ikusi eta aztertzen du. 4. “Blade Runner” pelikula ikusi eta aztertzen du. 5. Pelikula guztien gainetik lan bat egiten du: taldeka, banaka, ahozko

aurkezpenak… 2.EBALUAZIOAN: Errealitatea eta ezakutza

EDUKIAK

1.Natura eta munduaren egitura matematikoa. 2.Metodo zinetifikoa. 3.Idealismoa eta Errealismoa

IKASKUNTZA ESTANDARRAK 1. “Phi, orden en el caos” pelikula ikusi eta aztertzen du. 2.“El aceite de Lorenzo” pelikula ikusi eta aztertzen du. 3. “Matrix” pelikula ikusi eta aztertzen du. 4. Pelikula guztien gainetik lan bat egiten du: taldeka, banaka, ahozko aurkezpenak…

Page 4: Zinema eta pentsamendua

4

3. EBALUAZIOA: Gizakia EDUKIAK 1. Psikoanalisia. 2.Gogamen-garunaren arazoa. 3.Askatasunari beldurra. 4. Gizakiaren garapena. IKASKUNTZA ESTANDARRAK 1.“Recuerda” pelikula ikusi eta aztertzen du. 2.“La red” pelikula ikusi eta aztertzen du. 3.“Manderlay” pelikula ikusi eta aztertzen du. 4.“ Boyhood” pelikula ikusi eta aztertzen du. 5.Pelikula guztien gainetik lan bat egiten du: taldeka, banaka, ahozko aurkezpenak…

5.-GAITASUNAK. Gure irizpide metodologikoak kontutan hartuz, landuko ditugun gaitasunak hauek izanen dira: -Hizkuntzaren bidezko komunikaziorako gaitasuna. -Kontzientzia eta adierazpen kulturala. -Gaitasun soziala eta herritartasuna. -Ikasten ikasteko gaitasuna.