zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

14
Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute? Egileak: Nagore Arriaga Unsain Maialen Arizkorreta Aranza Ikasgaia: Merkatu Ikerkuntza Ikasturtea: 2011/2012 ikasturtea

Upload: maialenarizkorreta

Post on 28-Jun-2015

306 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Zergatik euskal gazteek ez dute

alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza

erosteko premia ikusten dute?

Egileak: Nagore Arriaga Unsain

Maialen Arizkorreta Aranza

Ikasgaia: Merkatu Ikerkuntza

Ikasturtea: 2011/2012 ikasturtea

Aurkibidea

Zergatk euskal gazt ek ez dut alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erost ko premia ikust n dute ? ......................................................................................................................................................... 1

1)Sarrera........................................................................................................................................................... 3

2)Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian......................................................................3

2.1.- Gazte ek etxebizitzak lortzeko zailtasunak ....................................................................... 3

2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak .......................................................................5

3)Arazoa eta helburuak.............................................................................................................................. 6

4)Fitxa tknikoa.............................................................................................................................................. 6

4.1.- Data.................................................................................................................................................... 6

4.2.- Metdologia.................................................................................................................................... 6

5)Emaitzak........................................................................................................................................................ 7

5.1.- Eztabaida taldea........................................................................................................................... 7

5.2.- Inkesta............................................................................................................................................... 9

6)Ondorioak ................................................................................................................................................... 10

7)Proposamenak ........................................................................................................................................ 10

8)Bibliografa................................................................................................................................................. 11

9)Gehigarriak................................................................................................................................................ 11

9.1.- Inkesta............................................................................................................................................ 12

1) Sarrera

Gaur egun Euskal Herriko gazteek arazo larriak izan ohi dituzte gurasoen etxetik irten eta beraien kontura etxebizitza batean sartzeko. Alde batetik, etxebizitzak oso garesti daude lurzoruaren gorakaden eraginez eta alokairuak ere ez dira atzean geratzen prezio aldetik.

Bakoitzaren ahalmen ekonomikoetara moldatzen den etxebizitza ezin aurkitzeak emantzipazioa lortzeko ezintasuna dakar eta agian bestelako planak atzeratzea ere. Zuhaitz honen enborrean lan baldintzen prekarietatea eta gazteen beldurra topa dezakegu, izan ere soldata askok ez baitute etxebizitzetan sartzeko segurtasunik ematen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako departamenduak, Euskal Herrian dagoen alokairuaren ohitura ezaren inguruko ikerketa bat egiteko eskatu digu, aurretik aipaturik egoeraren aurrean Euskal Herrian gazteek etxebizitza batean sartzen direnean erosten jarraitzen baitute, eta alokairua alde batera utzia izan dute. Horregatik, gai honetan sakonduko dugu ahalik eta modu argienean gertaera honen arrazoiak bilatzeko.

2) Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian

2.1.- Gazteek etxebizitzak lortzeko zailtasunak

“Etxebizitzaren arazoa” deitu ohi denak jada urte asko daramatza eztabaida politiko eta sozialaren gai nagusia izaten EAEn. Hiritarrei zuzendutako iritzi inkesta desberdinek adierazten duten moduan (Eustat edo Arartekok 2007.urtean egindakoak esate baterako), gizartea gehien kezkatzen duen arazoetako bat da, baita gazteak ere, oso sentsibilizatuta baitaude gaiarekin.

Habe Ikasbil webgunerako Gaindegia soziologia taldeko Mari Luz-ek elkarrizketa batean 2006.urtean azaldu zuen moduan 1.300.000 etxebizitza zeuden Euskal Herrian urte horretan, eta %17 hutsak zeudela (bigarren etxebizitza moduan daudenak eta guztiz hutsak kontuan izanik). Herri turistikoetan, Bakion esate baterako, %70-a hutsik zegoela zioen eta horrelako herrietan gainera zaila dutela bertako biztanleek etxebizitza alokatzeko. Gainera, %85ean etxebizitzak jabetzakoak direla dio, Europako Batasuneko tasarik altuenetakoa.

Etxebizitzen prezioari dagokionez, izugarri igotzen joan dira, etxebizitzen prezioa ia bikoiztera iritsi da Euskal Herrian azken 10 urteetan urteetan eta soldatak ordea ez dira askorik igo. Urtean metro karratuaren salneurria %10ea igotzen joan den bitartean, soldatak %3an igotzen joan dira eta gainera azken bi urteetan askori izoztu egin zaizkie. Beraz jende askok bere burua ezintasun baten aurrean ikusi du, ezin etxebizitza erosi eta kasu askotan ezta alokatu ere. Beraz, aberatsen kontua dela dirudi. Bestela bizitza guztirako mailegua hartu behar izaten da eta bizitza osoa hori ordaintzeko prest egon. 150.000 pertsona zeuden 2006.urtean etxebizitza baten zain eta une berean 250.000 etxebizitza huts (batez ere kostaldean), Europako Batasuneko batez bestekoa baino askoz kopuru handiagoa.

Jarrain ikuste dezakegu Euskal Autonomia erkidegoan metro karratuko prezioak izan duen bilakaera:

Ikus dezakegun moduan, 1994.urtetik izugarrizko gorakada eman dute prezioek, baina badirudi 2011.urterako berriz ere apurtxo bat beherako tendentzia hartu dutela. Hala ere, izan duten gorakada horrek ezinbestean eragin du jendean etxea eskuratzeko arazoan.

Baina badira arazo hori ikusten ez dutenak ere, izan ere, Arartekok elkarrizketatutako pertsonen kopuru handi batek adierazitakoari jarraiki, aditu askok dio ez dagoela etxebizitza arazorik, ez baitago eskasia handirik etxebizitza stock edo parkean: etxebizitza tasak mila biztanleko, bai Estatuan bai EAEn, Europako batez bestekoak baino askoz ere altuagoak dira; etxebizitza hutsaren ehunekoak ere

Europakoen gainetik daude oso, etxebizitzak inbertsio ondasun gisa duen zamaren adierazgarri eta alokairuaren merkatuan dauden zailtasunen seinale.

Beraz badirudi arazoa “etxebizitza eskuratzean” dagoela baina ez, “etxebizitzen arazoan”. Problematika horrekin erlazionatutako faktore nagusietako bat alokairuko etxebizitzak jabetzako etxebizitzarekin alderatuta duen zama txikia eta izan duen garestitzea da.

Eustat-en datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan 2010. urtean etxegune unitatea 838.200ekoa zen eta urte berean alokairuan bizi ziren etxekoen unitateak berriz 71.441. Datu oso murritza etxegune unitateekin parekatuz.

2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak

Baina Euskal Herriko iparralderik hegoaldera datuak ere aldatzen dira, izan ere Gaindegia soziologia elkartearen datuen arabera iparraldean alokatzen den portzentajea %22 eta %40ko tartean da eta hegoaldean berriz, ez da ia %8ra iristen. Aldaketa hau Frankismo garaitik hona dator, hegoaldean jendeak erosteko ohiturara jo duela zutelako.

Europako mapa begiratuta, Espainian eta bertan Euskal Herriko hegoaldea sartuz, ez dago ia etxebizitza sozialik. Frantzia aldean berriz, eta bertan iparraldea sartuz, Europako Batasuneko batez bestekoak baino handiagoak dira datuak, izan ere, Frantziako gobernuko politikak ere eragiten du. Datu horiek diote etxebizitza alokatuen erdia publikoa dela eta gainera, etxebizitza pribatuen zati handi bat ere diruz lagundua dela. Adibide bat emate aldera, Baionako biztanleen heren bat diruz lagunduko

alokairuetan, publiko edo pribatuetan bizi dira. Ikusten da iparraldean badagoela hegoaldean ez dagoen etxebizitzak alokatzeko politika bat.

Ikusten da kontzientzi hartze bat badagoela apurka apurka hegoaldeko gazteen artean eta badaudela plataforma ezberdinak joera horren alderako, batez ere laguntza sozialen aldekoak.

Zailtasun horien arrazoiak, zalantzarik gabe, konplexuak dira, eta baita konponbideak ere. Etxebizitza bera errealitate konplexua da, alderdi anitzekoa, alderdi desberdinak dituen ondasuna.

Guzti honengatik eta ikusirik, problematika honen faktore nagusia alokairuko etxebizitzek duten pisu eskasa dela, Eusko Jaurlaritzari ikerketa egiteko grina piztu zaio.

3) Arazoa eta helburuak

Beraz, ondorioztatu dezakegu arazo nagusia honakoa dela:

• Zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

Helburuak:

• Gazteen etxebizitzen inguruko iritzia jakitea.

• Alokairuari buruz dituzten aurreiritziak jakitea.

• Etxebizitza erosteari ikusten dizkioten onuren berri izatea.

• Ohitura honen aldaketarako zein soluzio proposatzen dituzten jakitea.

4) Fitxa teknikoa

4.1.- Data

Ikerketa hau 2012. urteko apirilean burutu dugu. Lehenik, hilabete hasiera aldean inkesta bat burutu genuen eta maiatzaren lehen astera arte utzi dugu zabalik jendearen erantzunak jasoz.

Ondoren, apirilaren 18an elkarrizketa talde bat osatu genuen.

4.2.- Metodologia

• Ikerketa kualitatiboa: Eztabaida taldea (focus group).

Bilboko alde zaharreko etxe batean egin genuen. Gure inguruko jendeari eskatu genion lehenik eta ondoren hauek beraien inguruko jendea ere gertuarazi zuten. Horrela 7 pertsonako taldea osatu genuen, 19 urtetik 25 urte bitartekoak. Grabatzeko eskubidea eman zigutenez, talde honetan atera ziren ideia guztiak geroago berriz ere ikusi ahal izan ditugu ahalik eta modu hoberenean aztertzen saiatuz.

• Ikerketa kuantitatiboa: Inkesta gure inguruko gazteen artean.

Encuestafacil.com webgunean inkesta bat burutu genuen eta gure inguruko jendeari e-mailing bidez bidali genien, beraien arteko lagunen artean zabal zezaten eskatuz.

5) Emaitzak

5.1.- Eztabaida taldea

Eztabaida taldean parte hartu duten 7 gazteetatik ia guztiak bizi izan dira noizbait errentan baina kasu hori momentukotzat jotzen dute. Ikasle bizitzako zati bat bezala ulertzen dute, gainera, asetzaileago izateko pisua konpartitzea beharrezkotzat hartzen dute.

Bilbon esaterako 300€ inguruan daudela etxebizitzen errentak adierazi dute eta zonaldearen edo auzoaren arabera aldatu egiten direla diote. Hala ere, herrietan ez omen da auzoen arabera asko aldatzen errentaren prezioa. Oñatin adibidez, errentan bikote batek 500€ ordaintzen zuten eta babes ofizialeko etxe bat tokatu ondoren hipoteka alkilerra baina merkeago ateratzen zaiela komentatu dute.

Behin baina gehiagotan atera da eztabaida taldean, 24-26 urterekin bikotearekin etxea errentan hartuko luketela proba bezala, izan ere, arrisku gutxiago ikusten dute gauzak gaizki joaten badira.

Baina beraien ustez langileak ere hasiera batean etxea konpartitzen dute, soldatak ez baitie bakarrik bizitzera joateko adina sostengu ematen. Independentzia maila bat lortzeko ezinbestekotzat hartzen dute etxetik alde egite horretan errentan joatea.

Gaur egun 7 gaztetatik 6 ez dira planteatzen errentan bizitzera joatea, dirudik ez dutelako. Izan ere, ikasle pisua gurasoek ordaintzen diete eta soldata minimo baten bermea izan arte ez zaiela burutik pasatzen adierazi dute.

Taldeko batek etxebizitza tasatu bat du eta aurrez ez da inoiz errentan bizitzen egon, ez bakarrik ezta lagunekin ere. Zergatik sartu zen galdetzean asko pentsatu gabe egin zuela aitortzen du. Besteei galdetzean beraien ustez zerk bultzatu zuen etxea erostera gehienek esaten dute ohitura dela, gurasoei betidanik hori ikusi baitiegu. Kulturala dela, zerbait gurea dela sinetsi behar dugula, propietatean izan. Gurea izan behar duen zerbait nahi dugu. 40 urte etxe bat ordaintzen egon behar naiz eta jubilatzean ezer gabe geratuko naiz? Tu recompensa por trabajar toda la vida.

Beste batzuentzat ordea lotura bat suposatzen du, baina diote agian adinarekin ikuspuntu hori aldatzen joango zaiela.

Eztabaida taldean zehar hainbat momentutan lotu da etxebizitza eredua lan ereduarekin. Esaterako, Debagoienan (partaideetatik 3 bertakoak dira) kooperatibista egiten zaituzte, printzipioz lana jubilatu arte bermatuta duzu eta badakit eskualdean bizi beharko naizela, lana aldatzeko kulturarik ez dugulako eta kooperatibako lan horrek horretara lotzen zaituelako. Beraz, zonaldean etxea erosten dute gazteek baina hala ere hau aldatzen joango dela diote.

Euskal Herritik kanpo zer gertatzen den galdetzean ez daude oso ziur baina diote Europa mailak errentan jende gehiago bizi dela. Baina alkiler kontratua bera ezberdina dela, 40 urtetarako egin liteke, ez urtez urte berritzen joan hemen bezala.

Honek segurtasun handiago bat eskaintzen dizularik alokairuan bizitzeko eta familia bat izan dezakezu zure gain errentako etxe horretan.

Norvegian esaterako, estatuak duen barne produktu gordin handia dela eta permititu liteke etxeak egin eta alkilerrean jartzea, nahiz eta gero zergak oso altuak izan. Beste modelo bat da, askoz sozialagoa. Baina kasu honetan ez da espainiar estatura inportagarria den eredu bat, estatuak bere kabuz dirurik irabazten ez duelako.

Behin eta berriz agertzen den gai bat da errentan bizitzearen tenporaltasuna, aldiz etxe bat erostea betiko gauza bezala ikusten da, apustu ekonomikoa askozaz ere handiagoa delako.

Alkilerra merkeago izanda jende gehiago biziko zen alkilerrean eztabaidako partaideen ustez baina, familia bat izateko alkilerrean bizitzen ez dute ikusten beraien burua. Babes ofizialetako etxeetan oso jende gaztea apuntatzen da eta gero tokatu ezkero ez dakite zeri aurre egin behako dieten. Normalean listetan apuntatu eta 3 bat urtera arte ez zaizu tokatzen, bitartean errentan bizi da jendea. Partaideak euren aldetik orain ez dira planteatzen babes ofizialeko etxe baten listetan sartzea.

Interesgarria ikusten dute alkilerreko babes ofizialeko etxeen proiektua. Jubilatu eta gazteentzat abantaila handiak dituena, nahiz eta baldintza asko bete behar diren.

Orokorrean laguntza gutxi ikusten dute etxetik independizatzeko garaian, “gu etxetik joaterako 40 urte izango ditugu” dio batek. Geroz eta murrizketa gehiago daudela diote aspektu honetan eta nahiko kezkagarria dela.

Etxe hutsen inguruan ere hausnartu arazi diegu eta hiru adibide atera dira.

Oñatin, etxe asko daude hutsik eta salgai edo errentan ez daudenak. Familiarenak ziren etxe bloke osoak, gero gurasoak hil eta seme-alabak ez direnak bertan bizi.

Zarautz bezalako herrietan bigarren bizitza asko daudela, herri erdia hutsik dagoela diote.

Iparraldean ere etxe huts asko, frantziar estatuko “Benidorm” dela diote, asko dira bigarren etxebizitzak direnak eta beraz, urte guztian zehar hutsik egoten direnak. Pariseko etxea errentan eta Biarritzekoa propietatean duten jende asko dagoela ere aipatu dute..

Epe luzera alkilerrak igo egingo direlakoan daude partaideak, jendeak diru gutxiago duenez alkilerrera joango delako bizitzera; Eskaria eta eskaintzaren legea. Estabilidade minimo hori gaur egun geroz eta zailagoa da izatea beraz, zailagoa etxea erostea.

Alkilerraren espekulazioa hasiko da baita ere, Frantziar estatuan bezala. Pertsona berdinak 15 etxe ditu eta beraz, oso jende gutxik ditu etxe propioak. Bertara joan ezkero horretara moldatuko zirela diote.

Azken batean hasita dagoela diote kultura aldaketa halabeharrez, egoera ekonomikoak behartu gaituela horretara. Bankuek ez dituzte kasu askotan hipotekak ematen eta beraz ezin da etxe propiorik erosi eta abalistekin famili guztia konprometitzen duzu, ondo pentsatu beharreko gauza da. Gaur egun desauzio asko jende helduarena da, seme-alaben etxeen abalista zirelako.

Beraien ustez hipoteka batean sartzeko baldintzak zein izango ziren galdetuta lanaren segurtasun minimo hori datorkigu berriz ere airera eta bakarrik ez egotea. Izan ere, partaideen ustez bakarrik zama handiegia da gaur egun hipoteka batean sartzea.

Beste batentzat aldiz azkeneko aukera da hipoteka batean sartzea.

Errentan bizi direnen profilaren inguruan galdetu diegu baita ere eta beraien ustetan gazteak eta dibortziatuak dira alkilerrean dauden pertsonak. Izan ere, kontratu indefinitu batekin ezin zarela etxebizitza bat erostera sartu diote. Hala ere, aurrera begira aldatu eta talde hori zabalduko dela diote egoera ekonomikoaren ondorioz. Gaur egun pixka bat irreala ikusten dute gure kasuan etxebizitza bat erostea.

Ondorioz, etxe bat erosteko segurtasun ekonomikoa behar da, honek nolabaiteko segurtasuna eskainiko digulakoan. Beste puntu oso garrantzitsu bat erostearen aldekoa kultura edo ohitura izango da. Baina hau guztia aldatuz joango da errentaren alderako eta horretarako alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla aipatu dute hizlariek. Bukatzeko lan ereduak asko baldintzatzen duela diote etxebizitza egoera.

5.2.- Inkesta

Inkesta 18-25 urteko 28 pertsonek eta 25-37 urte bitarteko bi pertsonek erantzun dute, gehienak neskak gainera. Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira batez ere erantzuleak. Gure inguruan zabaldu dugu batez ere eta espero baino erantzun gutxiago lortu ditugun arren, ahalik eta informazio esanguratsuena lortzen saiatu gara bertatik.

Errentan bizi diren erantzule gehienak 3 eta 6 urte artean doaz alokairuan bizitzen, baina gazte hauetariko gehienak ez dira asteko zazpi egunetan bizi bertan, 4ek soilik esan eman dute baiezkoa. Pisu hau ordaintzen dutenei buruz galdetzean gainera, gurasoak izaten dira kasu gehienetan dirua jartzen dutenetan eta 4 kasutan (seguruenik aurreko galderako 4 pertsona berberak) gazteak beraiek dira ordaintzen dutenak. %80ak baino gehiagok ikasten amaitu arte bizi nahi dute bertan eta besteek etxebizitza erosi ahal izan arte.

%100ak erantzun du hemendik 5 urtetara beraien buruak etxebizitza propioan ikusi nahiko zutela, baina “non egongo direla uste duten” galdetzean ordea, gehienek (%30ak) alokairuan edo gurasoen etxean (%60) erantzun dute. Gazte hauek familia edukitzearen kasuan jartzen badira, gehienak etxebizitza propioan biziko direla uste dute eta batek baino gehiagok “beste” erantzuna hautatu dute, “ ahal dudan lekuan” erantzunez.

Beste herrialdetako ereduak azaltzean, %60ak uste du bertako ohituretara egokituko zirela, hau da, alokairuan biziko liratekeela bertako gehienek hori egiten badute eta gainontzeko %40ak etxebizitza propioa izatean sinesten jarraitzen dute.

Erantzuleetatik batek ere ez du etxebizitzarik bere propietatean, baina ez diegu galdetu arrazoia eta interesgarria izan zitekeen.

Azkenik, alokairuan bizi ez direnen artean, ez alokatzearen arrazoi nagusia “dirua alferrik xahutzea”-ren irudimena da. Gutxi batzuek (%15ak baino gutxiagok)

esan dute urteko kontratuek deskonfiantza sortzen dietela. Ohitura hau aldatzeko arrazoia gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea da beraien ustez.

6) Ondorioak

Ikerketa hau egin ondoren gure hasierako galderara bueltatuko gara berriz, hau da, zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

Bai inkestatik lortu ditugun datuak ikusirik eta gehien bat eztabaida taldetik lortu ditugun emaitzekin ondokoa esan dezakegu.

Lehenik eta behin arazoa kulturala dela esango genuke, izan ere, gure arbasoetatik datorkigu etxe propioa izatearen ohitura hori. Orain dela 100 urte ere seme zaharrenari geratzen zitzaion familiarena zen etxea. Beraz, esan dezakegu etxebizitza propioaren aldeko jarrera hau kulturala dela, gurasoengatik seme/alabetara pasatzen dena.

Baina gure ustez aldatuz joango den ekintza bat da etxebizitza erostearen ekintza hori, izan ere, etxebizitzaren erosketa lan ereduarekin oso lotua dagoen kontzeptua da gaur egun. Lan eredua orain arte bizi osorakoa dela esan dezakegu, gazteetan fabrika batean sartu eta jubilatu arte bertan jarraitzen zuten langileek. Gaur egun ordea, aldatzen ari den gauza da hau, inor ezin digu bizi osorako lan bat segurtatu eta beraz lan eredua aldatzen den bezala, bizi eredua ere aldatzen doa.

Ikerketaren beste ondorioetako bat da etxebizitza batek segurtasuna eman behar dizula eta gaur egun alkiler batera joateak ez dizula segurtasunik ematen. Lehen aipatu bezala, lanean segurtasun bat lortutakoan erosten dute normalean etxebizitza bat, baina segurtasun hori lortu aurretik normalean gazteak saiatzen dira alkilerrean bizitzen, egoera ekonomikoek ahalbidetzen badute.

Azken ondorio nagusietako bat da, alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla gobernuetatik. Izan ere, geroz eta etxe huts gehiago daude herrietan eta horiek aprobetxatzeko politikak behar direla pentsatzen dugu, etxe gehiago egin beharrean daudenak biziberritu behar direlaren ondorioa atera dugu ikerketan.

7) Proposamenak

Ikerketa honen ondorioz Eusko Jaularitzari luzatu nahi genizkiokeen proposamenak ondokoak dira:

• Lehenik eta behin herrietako etxe hutsak berpiztu nahi ditugu eta horretarako kanpaina informatibo bat martxan jarriko genuke jendartean etxeak alokairuan hartzeko abantailak erakutsiz. Guk kanpaina bat egingo genuke jendartearen tradizionaltasuna eta etxebizitzaren arloan dauden jokaera topikoak esageratuki erakutsiz.

• Ondoren, etxe horien alokairu kontratuak luzatzeko ahalegin bat egitea nahiko genuke. Urtetik urterako kontratuak izan beharrean 10 bat urteko kontratuak izatera pasatzea nahiko genuke. Horrela jendearentzat errazagoa izango da

alkiler batean sartzea eta beharrezkotzat jotzen duten segurtasun hori bermatuko dute.

• Interesgarria izango zen baita alkilerraren ondoren erosteko aukera izateko posibilitatea zabaltzea.

• Badakigu ez direla garaiak, baina diru laguntzak beharrezkotzat ikusten ditugu, gazteek etxebizitzarekin duten problematika nolabait konpondu nahi bada.

8) Bibliografia

• Gaindegia soziologia elkartko kide bat elkarrizketa. HABE-Ikasbil.• Alokairuan bizi diren etxekoen unitate ak, ezaugarri sozioekonomikoen eta

lurralde histrikoaren arabera. 2012an argitaratua. Eustat.

• Gazt entzako etxebizitza politka publikoak EAEn. 2007ko ikerketa. Arartkoak legebiltzarrerako egindako txoste na.

9) Gehigarriak

9.1.- Inkesta

1.-Zenbat urte dituzu?

• 18 baino gutxiago

• 18-25 urte

• 25-37 urte

• 37 urte baino gehiago

2.-Sexua:

• Emakumezkoa

• Gizonezkoa

3.-Nongoa zara?

• Euskal Autonomia Erkidegoa

• Nafarroa

• Iparraldea

• Beste (zehaztu)

4.- Errentan bizi zara?

• Bai (13.galderan amaitu)

• Ez (kasu honetan jo zuzenean 9.galderara)

5.- Noiztik?

• Urte bat baino gutxiago

• 1-3 urte artean

• 3-6 urte artean

• 6 urte baino gehiago

6.- Asteko 7 egunetan bizi al zara bertan?

• Bai

• Ez

7.- Nork ordaintzen du pisua eta pisuko gastuak?

• Nik

• Gurasoek

• Beste (Zehaztu)

8.- Noiz arte duzu bertan bizitzeko asmoa?

• Etxebizitza bat erosi ahal izan arte

• Alokairuan bizitzea pentsatzen dut bizitza guztia

• Ikasten amaitu arte

• Diruak ematen didan arte

9.-Non ikusi nahiko zenuke zure burua hemendik 5 urtetara?

• Gurasoen etxean

• Alokairuan

• Nire etxebizitza propioan

• Beste (zehaztu)

10.- Eta non uste duzu egongo zarela hemendik 5 urtetara?

• Gurasoen etxean

• Alokairuan

• Nire etxebizitza propioan

• Beste (Zehaztu)

11.- Eta familia baduzu, non biziko zarela uste duzu?

• Gurasoen etxean

• Alokairuan

• Nire etxebizitza propioan

• Beste (zehaztu)

12.- Frantzian eta Alemanian alokairu etxebizitzen tasa %40ª baino handiagoa dela jakinik, nola uste duzu biziko zinakeela bertara joanez gero?

• Alokairuan

• Nire etxebizitza propioan

• Beste (zehaztu)

13.- Ba al duzu etxebizitzarik zure propietatean?

• Bai

• Ez

(Alokairuan bizi direnentzako inkestaren amaiera, Mila esker)

14.- Zergatik ez zara alokairuan bizi?

• Dirua alferrik xahutzea iruditzen zaidalako

• Urteko kontratuek deskonfiantza ematen didatelako

• Familia bat edukitzeko asmoa daukat eta alokairua egokia iruditzen ez zaidalako

• Ez dudalako gurasoen etxetik alde egin nahi

15.- Zerk bultzatuko zintuen alokairuan bizitzen jartzea

• Gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea

• Kontratuak gutxienez 5 urtekoak izatea

• Etxebizitza pribatuen prezioa igotzea

• Ezerk ere ez

• Beste (zehaztu)

Mila esker zure denboragatik.