zahartze woka-ren ondorioak

28
Zahartze WOKA-ren Ondorioak 2010eko azaroak 25

Upload: innobasque

Post on 23-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Baikorki Zahartzen

TRANSCRIPT

Page 1: Zahartze WOKA-ren ondorioak

Zahartze WOKA-renOndorioak2010eko azaroak 25

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:21 Página 1

Page 2: Zahartze WOKA-ren ondorioak

2

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia,haren dinamika esku-hartzaileen esparruan, etaGizarte Berrikuntzaren arlotik zehazkiago,zahartzearen barrutiari ekin dio espero denbilakaera demografikoa duen gizarte bateansortzen diren erronken eta aukeren ikuspegitik.

Hartarako, 2009ko otsailetik hasita, gai horreninguruan lan egiteko interesa duten barrutidesberdinetako aditu batzuek lantalde bat (i-Talde) sortu dute ikuspegi berritzaile batetikzahartzeari ekiteko.

Hasieratik eta gaur arte, i-Taldeak bere jarduerahonako ardatz hauen inguruan finkatu du:

• PROZESU BAT: ez gara zahartzen gauetik goize-ra, beraz, zahartzea ez da “zaharren kontua ba-karrik”.

• DIMENTSIOANIZTUNA: barruti asko erasaten di-tu. “Tradizionaletatik” hasi (gizarte-osasuna,pentsioak, etab.) eta beste barruti berriagoe-taraino (enplegua, prestakuntza, kultura, ba-lioak, partaidetza-erak, etab.)

• Zahartzea LORPEN PERTSONAL ETA SOZIAL batda, eta horregatik inoiz baino beharrezkoagoada adineko pertsonen hiritargo aktiborako es-kubidea aldarrikatzea.

• Zahartzea Euskadirentzat AUKERA ITURRI EKO-NOMIKO ETA SOZIAL bezala. EAEko proiekzio de-mografikoak kontuan izanik, Euskadi living labezin hobea da euskal industriaren produktueta zerbitzu berriak testatzeko, gero gainerakoherrialde aurreratuetara esportagarriak dire-nak, haiek ere fenomeno horri aurre egin be-har baitiote.

INNOBASQUE-REN JARRERAHARTZEA ZAHARTZEARI BURUZ

Zahartzea:• Prozesu bat• Dimentsioaniztuna• Lorpen pertsonal eta soziala• Aukera ekonomiko/sozialen

iturri bat

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:21 Página 2

Page 3: Zahartze WOKA-ren ondorioak

3

Zahartzeari buruzko WOKA egitea Proiektu batenatala da, adineko pertsonen bizi-kalitatean/zo-rionean eragina duten elementuak ezagutzerabideratua, bai eta nola izan litekeen eragina fak-tore horietan, gizarte bezala eta gure erakunde-etatik.

Proiektu hori burutzeko, Innobasquetik bi ekimenabiarazi dira:

Zahartzeari buruzko Focus Group-a: Lehen fase batean, maiatzaren 27an zahartzea-ren barrutiari buruzko jardunaldi bat egin zengogoeta eta ideia sortzaileak asmatzeko etabertan zahartzearen fenomenoa ezagutzen du-ten 12 pertsonaren esku-hartzea izan zen (berenibilbide profesional eta pertsonalarengatik, za-hartze-barrutiaren ezaguera eta ikuspegi globa-larengatik, eta/edo zahartzeak eragina duensektoreetan lan profesional bat garatzen aritze-agatik). Jardunaldi hartan, honako galdera ho-ni erantzuna emateko saioa egin zen: Zer egindezakegu adineko pertsonen bizi-kalitatea alda-tu eta hobetzeko?

Jardunaldi haren emaitzak aztertu eta gero, etagizartearen gogoetak eztabaidara ireki eta kon-trastatzeko helburuarekin, azaroaren 25ean 3World Kafe antolatu ziren 3 euskal hiriburutan“Baikorki Zahartzen” izenburupean. Hartarako 3Euskal Kutxen (BBK, Vital eta Kutxa) Gizarte Ekin - tzaren eta Baqué Kafeen lankidetza izan zen, etagainera Zientzia, Teknologia eta BerrikuntzarenAstean kokaturiko lan-jardunaldi bat ere izan zeni+G+b ekintza bezala zahartzearen barrutian.

Baikorki zahartzen WOKA:

ZERGATIK WOKAZAHARTZEARI BURUZ?

Zein diren adineko pertsonen bizi-kalitatean,zorionean eragina duten osagaiak eta nola eraginlitekeen gizarte bezala, eta gure erakundeetatikfaktore horietan.

Zer egin dezakegu adineko pertsonen bizi-kalitateaaldatzeko eta hobetzeko?

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:21 Página 3

Page 4: Zahartze WOKA-ren ondorioak

4

Zer da World Kafe bat?• Metodologia bat da, elkarrizketa eta ikaskuntza

sozialeko sare informalak ahalbidetzen ditue-na, erakunde edo erkidego bateko auzi ga-rrantzitsuen inguruan pertsona kopuru zabalbaten artean.

• Galdera batzuk zehazten dira eta haiei buruzeztabaida egiten da 4 edo 5 pertsonako ma-hai-ingurutan. Parte-hartzaileen artean aha-lik eta interakzio handiena bermatzeko ma-haien arteko txandakatzeak edo aldaketakegiten dira.

Baikorki zahartzenWOKAren helburuak• Lan-lerroak eta proiektuak identifikatu zahar -

tzearen barrutian, dimentsio eraldatzailea izan-go dutenak, nola maila ekonomikoan hala so-zialean.

• Adineko pertsonaren pertzepzioa aldatu Eus-kal gizartearen deskapitalizatzea saihestekoeta hari balio-proposamen bat eskaintzeko(ondasun amortizatutik inbertsiora).

WOKAren edukia:eztabaidarako 3 galdera1) Nola ari zara zahartzen eta nola nahiko

zenuke benetan zahartu?

2) Zer aldaketa (sozial, kultural, produktu etazerbitzuenak etab.) uste duzu beharkoliratekeela nahi dugun bezala zahartzeko?

3) Zer egin dezaket nik, norbanako mailan,zahartze-eredu berri hau sustatzeko? Eta zeregin dezake nire erakundeak/ erkidegoak?

BAIKORKI ZAHARTZEN WOKAJARDUNALDIA

• Lan-lerroak etaproiektuak identifikatu.

• Adineko pertsonarenpertzepzioa aldatu.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 4

Page 5: Zahartze WOKA-ren ondorioak

5

Parte-hartzailetza mailaketa eragileen tipologia3 lan-jardunaldi egin ziren Euskadiko 3 hiriburue-tan eta haietan 150 pertsonak baino gehiagoketa tipologia desberdinenetako erakundeek es-ku hartu zuten aldi berean.

Arreta berezia eskaini zitzaion 3 lan-jardunaldie-tan esku hartzeko eragileen tipologiari, eta Eus-kadiko ingurune sozioekonomikoaren errealitateaskotarikoa islatuko zuen parte-hartzaileen poolbat eraiki zen. Ondoren interesekotzat jo ziren 3ardatzen inguruko eragileen tipologiaren analisilaburra aurkezten da: pertsona parte-hartzaile-en adina, ordezkaturiko erakundearen barrutiaeta jarduera-sektorea.

1 Ardatza: Parte-hartzaileen adina

Zahartzea gizarte osoari erasaten dion erronkabat da, ez adineko pertsonei soilik, eta horre-gatik adin-segmentu desberdinetako pertso-nen presentzia bermatu zen.

• Bertaratuen %20 35 urtez azpiko pertsonak izanziren.

• Bertaratuen %40k 35-50 urte arteko adina zu-ten.

• Bertaratuen %40k 50 baino gehiago zuten.

2 Ardatza: Sektore pribatuaren etapublikoaren arteko oreka

Parte-hartzaileen % 40 erakunde pribatuetatik ze-torren eta %40 barruti publikotik. Halaber, WOKAnEAEko 3 eskumen-maila egon ziren ordezkaturik.Gainerako %20k norbanako bezala esku hartuzuen.

3 Ardatza: Ordezkatutako sektoreak etabarrutiak: “tradizionalki”zahartzearen barrutiarekinzerikusirik izan ez duten sektoreakbertan txertatzea

WOKAn esku hartu zuten pertsonak-erakundeak2 talde handitan sailka daitezke:

• Egunean-egunean zahartzearen barrutian la-nean diharduten erakunde publikoak eta pri-batuak: egoitza-kudeatzaileak, gizarte-gaienteknikariak, adinekoen elkarteak, zaintzaileen el-karteak, ospitale-kudeatzaileak, tab.

• “Itxuraz eraginik jasotzen ez duten” sektoreetakoerakundeak eta pertsonak: langileen hautes-penerako enpresak, heziketa-zentroak, kirol-era-kundeak, etorkin-elkarteak, teknologia-zentroak,kontsumo-ondasunen enpresak, eraikuntzarenbarrutiko enpresak, etab.

sociedadsostenible

Partaideak:

• Partaideen adina

• Sektore Publikoa etaPribatua

• Jarduera-sektorea

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 5

Page 6: Zahartze WOKA-ren ondorioak

6

Parte-hartzearenprozesua. “Nolakoanberritzea”

Garrantzia duten adineko pertsonak ekitaldienirekieran, ikusgai gerta dadin zahartzearen balioaktiboa lehen pertsonan.

• Jose Angel Iribar, Bilboko Athletic-eko jokalariohia eta oinarri-futboleko entrenatzailea:

“Haziz zahartu behar dugu”

• Arantxa Urretabizkaia, euskal idazle ezaguna:

“Tradiziozko zahartze-era desagertu egin da iaerabat eta ez dugu beste berri bat asmatu”

• Esperanza Molina, antropologoa, unibertsitate-irakaslea, Arabako Inem-en Zuzendari ohia etalan-merituaren dominaduna:

“Pertsona bat naiz, profesional lanpetua. Ezdenbora sobera duen emakume zahar bat”

Kidea pertsonaia nagusi bezala, ikusgaitasunaemanez eta i-Taldean bere lana balioan ezarriz.WOKA dinamizatu duten 3 pertsonakInnobasqueren kideak dira eta BerrikuntzaSozialeko Zahartzearen i-Taldeko kide aktiboak.

• Aitor Pérez, Gerokon-en Kide-Zuzendaria.

• Adriana Martínez, Aptes-en Zuzendaria.

• Patxi Leturia, Arabako Foru Aldundiko GizarteOngizateko Foru Institutuaren Ahalmen Urrita-suna duten Pertsonen Alorreko ZuzendariordeTeknikoa.

Kidearen ahalduntzea gure prozesuetan

• 3 lurralde-batzorde sortu ziren 3 WOKAk kude-atzeko, eta haietan i-Taldeko kideez gaineraKutxek, Udalek eta Aldundiek esku hartu zuten.

“Haziz zahartubehar dugu”

“Pertsona bat naiz,profesional lanpetua. Ezdenbora sobera duenemakume zahar bat”

“Tradiziozko zahartze-eradesagertu egin da iaerabat eta ez dugu besteberri bat asmatu”

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 6

Page 7: Zahartze WOKA-ren ondorioak

7

Zer emaitza izan ditu WOKAk?Baikorki zahartzen WOKAren ondorio nagusie-tako bat izan da zahartzeari ekiteko era tradi-zionala desagertuz doala eta oraindik ez du-gula eredu berririk aurkitu. Adinekoa izatea etazahartzea bizi-beherakada batekin lotzearentradiziozko ustea (bizi-kalitate urriagoa, osasuntxarragoa, ikasteko edo garatzeko gaitasungutxiago, etab.) pixkanaka arrakalatuz doaadineko pertsonen kolektiboa bera heteroge-neoagoa den eta gizarteak oro har “haziz za-hartzeko” duen bere nahia agertzen duen neu-rrian.

Beharrezkoa da, beraz, adineko pertsonen zo-rionean eragina duten elementuei ekitea, fak-tore horiek bizitzan zehar nola aldatzen direnaztertzea eta zer egin dezakegun elementu ho-rien baitan jarduteko norbanakoaren eta gureerakundeen mailatik. Eta ez hori bakarrik. Eraberean, identifikatu egin behar ditugu gorantzdatozen elementuak, zahartzeko beste era ba-ten berri ematen digutenak, zahartze-ereduiraunkor bat zehazten lagundu diezaguten.

Horretarako, beharrezkoa da gizarte zahartubatean bizi garela ulertzea, lehenago ezagutuditugun beste batzuk ez bezalakoa, eta lehenpertsonan zahartzen garela. Halaber, fenome-no honek, baldin eta gizarte bezala hura inte-gratzeko gai bagara, balio diferentzial, ekono-miko eta sozial baten ekarpena egin diezaio-keela Euskadiri frogatzen da.

Barruti/ardatz estrategiko hauetako bakoitzerakohonako alderdi hauek proposatzen dira:

Zein dira Zahartze WOKAnlehentasuna eman zaienbarruti/ardatzak, landubeharrezkotzat jotzen direnak?

BAIKORKI ZAHARTZENWOKAREN ONDORIOAK

BARRUTIA EKARPENAK %

Produktuak eta zerbitzuak %21Zahartzearen eta zahartzaroaren balioa %17Osasuna %13Politika publikoak %13Bizikidetza-guneak %13Hezkuntza %11Sentiberatzea eta Komunikazioa %11

Produktuak eta zerbitzuak%21

Zahartzearen etazahartzaroaren balioa

%17

Osasuna%13Politika publikoak

%13

Bizikidetza-guneak%13

Hezkuntza%11

Sentiberatzea etaKomunikazioa

%11

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 7

Page 8: Zahartze WOKA-ren ondorioak

8

Hezkuntza

Osasuna

Produktuak etazerbitzuak

Zahartzeareneta zahartzaro-

aren balioaSentiberatzeaeta Komunika-

zioa

Politika publikoak

Bizikidetza-guneak

1 ARDATZA: ZERBITZUAK ETA PRODUKTUAK

Begi-bistakoa da bizi-itxaropena eta -kalitateagehitzen ari direla, eta gero eta gehiago direladenbora eta, oro har, baliabide ekonomikoak di-tuzten adineko pertsonak. Era berean, aldaketanabari da adineko pertsonen erosketa-ohiture-tan, eta egoera horrek erronka ekonomiko etasozial berriak sortzen ditu, eta adineko pertsonenbizimodua hobetzen jarraitzen lagunduko dutensoluzioak eskatzen ditu.

Produktuak eta kontsumoa zehazterakoan adi-neko pertsonen beharretatik eta eskubideetatiklan egitearen garrantzia nabarmentzen da. Ho-rretarako, kontuan izan behar da adineko per -tsonak kolektibo heterogeneoa direla eta, gai-nera, kolektibo aldakorra dela (belaunaldi berriak etorri ahala, kontsumo kolektiboarenarauak aldatuz doaz).

Ekonomiak baliatu egin behar ditu adinekoenbiztanleriaren beharrekin loturiko merkatu berriekeskaintzen dituzten aukerak. Halaber, nabar-mentzen da adineko pertsonen bizi-kalitatea ho-betzeko garatzen diren produktuak eta zerbitzuberri gehienak baliagarriak direla gizartearentzatoro har (produktu eta zerbitzu berrien garape-naren ikuspuntu sarkaria).

Osasuna, aisia, teknologia berriak, eskuragarri-tasuna, etxebizitza, eta abarrekin zerikusia dutenproduktuak eta zerbitzuak funtsezkotzat jo tzen di-ra zahartzearen garapen osorako eta haiek hor-nitzea gainera aukera-iturri garrantzi tsua izandaiteke euskal enpresentzat.

Horregatik, ardatz honetan lanerako proposa -tzen diren barrutiak hauek dira:

“La beti, adinekopertsonentzat produktuegoki bat sortzeadenontzat produktuaproposa sortzea da”

Aisia etaPrestakuntza

Ezarpenteknologikoak

Laguntza-zerbitzuak

etaeguneroko

bizitzabermatzekoa

Hiri etaEtxebizitzaPlangintza

Bestebatzuk:

Finantza-produktuak

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 8

Page 9: Zahartze WOKA-ren ondorioak

9

2 ARDATZA: ZAHARTZEAREN ETA ZAHARTZAROARENBALIOA

Beharrezkoa da Euskadin zahartzearen kulturasustatzea eta bertan adineko pertsonak gizarte-ari (lehen, orain eta gero) egiten dioten ekarpe-na aitortzea, gure gizartea zahartzeak esan na-hi duen lorpen pertsonal eta soziala nabarmen-duz arazo bezala ikustearen aurrez aurre.

Zahartzearen kulturak gizarteko eragile guztienartean partekatua eta diseinatua izan behar du.Halaber, beharrezkoa da kontuan izatea pertso-na bakoitza bere zahartzearen erantzule dela,zeren eta dugun adina ez baita gure bizi-kalita-tea determinatzen duena. Horregatik, zahartze-aren eta zahartzaroaren inguruko informazioaeta ezagutza tresna ahaltsu bat da zahartzaroariburuzko ideia aurrekontzebituak desmitifikatu etamodifikatzeko. Adineko pertsonek, beste guztiekbezala, beren eskubideak eta betebeharrak di-tuzte, ez dira tratatu behar era diskriminatuan, ezeta “gurasokeriazko” era asistentzial edo homo-geneoz tratatu ere biztanleriaren segmentu jakinbatean kokaturik daudelako.

Pertsona horiek, haien desberdintasun banako-ak errespetatuz, gure gizarteari ekarpenak egineta hura aberastu egin dezakete beren bizipentestuinguruzko eta historikoetatik, beren espe-rientzia eta ezagutzatik, belaunaldien barnekoeta arteko harremanak sustatuz.

Zergatik ez sustatu adin guztietarako gizartebat?

Pertsona guztiak, geure adina alde batera utzi-rik, desberdinak gara. Horregatik, parametro kro-nologikoak ezin dezake determinatu erabatekointegrazio eta inklusio soziala, eta kultura bat sus-tatu behar dugu, non zahartzea eta zahartzaroaaintzakotzat hartuko diren, hartara belaunaldienarteko elkartasuna eta elkar-laguntza sendotze-ko ekarpena eginez.

Ardatz honetako balizko esku-hartzeekin zeriku-sia duten bertaratuen ekarpenak honako alder-di hauekin izango lukete zerikusia:

“Beharrezkoa da Euskadinzahartzearen kultura batsustatzea”

“Zahartzeari buruzkoinformazio objektiboa etazahartzaroaren bizi-unealanabes hoberenetako batda ideia okerrakdesmitifikatu etaaldatzeko”

“Zergatik ez sustatu adinguztietarako gizarte batgarela?”

Gauregunekozahartze-

ikusmoldeahautsi

Zahartzeaprozesu bezala

Pertsona balioetsiharen adina kontuan

hartu gabe

Gizarteanaktiboki

Esku-hartzea

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 9

Page 10: Zahartze WOKA-ren ondorioak

10

3 ARDATZA: OSASUNA

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dioenez,osasuna erabateko ongizate fisiko, mental etasozialeko egoera da, eta ez bakarrik afekzio edogaixotasunik ez izatea. Osasuna garrantzitsua dagehiago bizi izateko, bizi-kalitate handiagoarekineta ongizate handiagoarekin.

Ez dago adin jakin bat zahartzaroan sartzeko.Gure bizitzen atal handi bat hartzen duen pro-zesu bat da. Zahartzea, aldaketa geldo, maila-katu, unibertsalak dituena. Guztioi erasaten di-gu, baina era berezian, desberdinean, bakoi -tzari. Era guztietako faktoreek eragiten dute zahartzean: biologikoak, sozialak, ekonomikoak,osasunezkoak, generokoak, heziketakoak… baieta daramagun bizimoduak eta hartzen ditu-gun erabakiek ere. Pertsona bakoitzak esku hardezake bere zahartze-prozesuan.

Zahartzea ez da gaixotasun bat, baizik eta bizi-

aro bat, eta hartarako “aurretik” prestatu eginbehar dugu geure burua (bizi-kalitatea hobe-tuko duten prebentzio-estrategiak). Horregatik,gaixotasun fisikoak prebenitzeko bizi-ohituraosasungarriak sustatzeaz gainera (janaria, ari-keta etab.), beharrezkoa da prestakuntza men-tal eta emozionalarekin zerikusia duten alder-diak lantzea zahartzeko.

Egungo gizarteak bi erronka handi ditu barrutihorretan. Lehena, gaixotasun kronikoetatik era-torritako menpekotasunaren eragin ezkorra gu -txitzea, prebentzio-estrategiak sortuz; eta bigarrena, elkartasunik gabeko gizarte indibi-dualista baten emaitza bezala pairatzen dugunbakardadeari ekin, bakarrik zahartzen diren per -tsonen bizi-kalitatea erasaten ari baita.

Ardatz/barruti horretan lantzeko proposatzendiren alderdiak honako hauek dira:

Prebentzioaeta Ohiturak

Bizitzaosasungarria

osasun fisikoazharago

Gizarte-osasungintzakoEsku-hartzea

“Osasuna erabatekoongizate fisiko, mental etasozialeko egoera da”

“Bizi-kalitatea hobetukoduten prebentzio-estrategiak hedatu”

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 10

Page 11: Zahartze WOKA-ren ondorioak

11

4 ARDATZA: POLITIKA PUBLIKOAK

Administrazio Publikoen papera aldarrikatzenda ongizate-sistemaren bermatzaile eta gara-pen ekonomiko eta sozialeko neurrien susta -tzaile bezala. Lan- eta ekonomia-izaerako neurriak aipatzen dira (diru-sarreren bermea,erretiroaren borondatezkotasuna, zerga-neurriak,likidezia gehitzeko neurriak, etab.) eta gi zar te-osasuneko politikak (gutxieneko zerbi tzuen kar-tera, zerbitzuen baldintzak eta kalitatea, etab.)Halaber, zahartzearen fenomenoaren zehar-izaera kontuan izanik, beste gizarte- eta lan- politika batzuen eraginak zeharkako eraginaizan dezake adineko pertsonen bizi-kalitatean(esaterako, familia-bizitza eta lan-bizitza uztar-garri bihurtzeko).

Politika publikoek ez dute diseinaturik egon be-har adineko pertsonei babesa eta zaintzeakemateko, baizik eta diseinaturik egon behardute haiek gizartean esku-hartze eta parte-hartze osoa izan dezaten ere.

Abiaraziko diren politika publikoek adinekopertsonen integrazioa sustatu behar dute,haien mugikortzea – ekintza kolektiboa eraldatze- eta gizarte-aldaketako ahalmen be-zala (erabakitzeko ahalmena bizi-aro guztietanbermatuz).

Ardatz/barruti honetan lantzeko proposatzendiren alderdiak honako hauek dira:

NeurriEkonomikoak eta

FiskalakLan-

neurriak

Gizarte- etaOsasungintzako

Neurriak

Beste neurri batzuk:hezkuntza/prestakuntza,

informazio-sistemak,Parte-hartzea…

Administrazio Publikoakongizate-sistemarenbermatzaile eta garapenekonomiko eta sozialekoneurrien sustatzaile bezala.

Baldintza egokiakeskaini zahartzaro duineta seguru bati.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 11

Page 12: Zahartze WOKA-ren ondorioak

12

5 ARDATZA: BIZIKIDETZA GUNEAK

Adineko pertsonen integrazio osoari ekiteko, beharrezkoa da belaunaldi arteko erabilera-gu-nean sustatzea. Nabarmentzen da badirela gu-ne baztertzaileak (ohartuki edo oharkabean)adineko pertsonengatik eta adineko pertso-nentzat sortuak. Beren presentzia publikoa mu-rriztean, haien jarduerek protagonismo pertso-nal eta soziala galtzen dute, “beren ondoren goeizerbitza tzeko baliabide bihurtuz ia ezinezkoa izanarte” (mendekotasuna gertatzean).

Horregatik proposatzen da gune komunak in-dartzeko beharra, haietan, era naturalean, adindesberdinetako pertsonek topo egin dezaten.Esate baterako, futbol-zelaiez hitz egiten zen eztabaida-mahaietan, non gazteek, helduek etaadinekoek partekatu eta gozatu egiten baitutejarduera barne-hartzaile eta integratzaileez.

Hautematen da belaunaldi arteko harremanaksustatzearen beharra, belaunaldi desberdineta-koen artean harremanak eta komunikazioa in-dartzeko, bai eta adineko pertsonen beren arte-ko harremanak ere. Ingurunean esku-hartzekoformula berriak garatzea eta topaketa eta truke-ko gune berriak sustatzea funtsezko osagaiak di-ra zahartze betea bizi izateko gizarte kohesiona-tu batean. Begi-bistakoa da bizikidetza solidariobat izan dadin erabat beharrezkoa dela komu-

nikazio-kontaktu osasungarriak finkatzea, eta ziohorrengatik belaunaldien arteko komunikazioakfuntsezko garrantzia du gure gizartearen gara-pen harmonikorako.

Bestalde, pentsatzen da ingurune babesle etaaldekoak garatu behar direla adineko pertso-nentzat (irisgarritasunaz harago). Mendekota-sun-egoeran dauden adineko pertsonen beha-rretara ingurune fisikoa egokitzeak haien auto-nomiari eustea ahalbidetzen du, eta hartarako,beharrezkoa da laguntza-sistemen eskuragarri-tasuna bermatzea eta jokabide diskriminatzaile-ak ezabatzea (zahartzaroaren irudi baikorra na-barmenduz eta haren garapena eta zahartza-roan eskubideak eta betebeharrak egikaritzeaerraztuko duten ingurune fisiko, sozial eta kultu-ralak sustatuz).

Aldatze-prozesu horretan, beharrezkoa da per -tsonen jakin-mina eta jardueraren balioa susta -tzea. Funtsezkotzat jo zen ekintzak eta ikuspun-tuak sortzeko inplikazioarekin, proaktibitatearekinlotzen duten balioak sustatzea –“pertsonak etagizarte erantzulea”-, elkartasuna eta esperient-ziak eta errealitateak partekatzea.

Ardatz honetan, honako sail hauei ekitea propo-satzen da:

TopaguneakSustatu

Belaunaldiartekogizarte baten

balioa

Inguruneaegokitzea

Belaunaldi desberdinen etaadineko pertsonen artekokomunikazioa etabelaunaldien artekoharremanak sustatukodituzten harremanak etakomunikazioa bultzatu.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 12

Page 13: Zahartze WOKA-ren ondorioak

13

6 ARDATZA: HEZKUNTZA / PRESTAKUNTZA

Heziketa/prestakuntza, bere alderdi bikoitzean,adineko pertsonenganako eta zahartzeari buruz,funtsezko osagaia da gurea den bezalako gi-zarte zahartu bat garatzeko. Larriki, teknologiaberriak, heziketa emozionala, zaintzaileentzakoprestakuntza arautua eta zahartze-prozesua eza-gutzeko heziketa/prestakuntza gisako alderdiakaipatzen dira.

Adineko pertsonek heziketa/prestakuntzaren bi-tartez beren denbora inbertitzeko era berriakaurkitzen dituzte bizi-jarrera berri batekiko kohe-rentzian, zeinek bilatzen baitu aberaste pertso-

nala ezagutzen eta esperientzien trukearen etaprestakuntzaren bitartez.

Orobat, zahartze-prozesua sakonago ezagutze-ak aukera ematen die adineko pertsonei kontzienteago izateko bizi-zikloan zehar gerta -tzen ari diren aldaketez, eta aurkezten zaizkienaukera ugariez. Heziketa mota hori bizitzarakoprestaera bat da.

WOKAk egindako ekarpenen artean landu be-harreko honako bi interesgune hauek daude:

Adineko pertsonenganazuzenduriko

Heziketa/Prestakuntza Zahartzaroaro buruzkoHeziketa/Prestakuntza

Heziketa/prestakuntza,bere alderdi bikoitzean,adineko pertsonenganakoeta zahartzeari buruzfuntsezko alderdia da.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 13

Page 14: Zahartze WOKA-ren ondorioak

7 ARDATZA: SENTIBERATZEA ETA KOMUNIKAZIOA

Gizarte-aldaketa bat eragiteko garrantzitsua dajabeturik egotea zahartzea prozesu bat dela, ezegoera bat, eta guztion erantzukizuna dela (nor-banakoarena eta kolektibitatearena) zahartze-aren fenomenoa orainaldiko eta etorkizunekoikuspenarekin kudeatzea.

Gizartea gertaera honen inguruan sentiberatzeaoinarrizko pieza da kultura-aldaketa bat lortze-ko zahartzea eta zahartzaroa, haren gizarte- balioa onartuko dituena. Sentiberatzearen etakomunikazioaren lanabesak ezinbestekoak dira

zahartzaroarekin eta zahartzearekin zerikusia du-ten aurreiritziak eta tabuak ezabatzeko. Komuni-kabideak funtsezkoak dira, beraz, komunikaziobaikor hori abian jartzeko.

Adineko pertsonen ekarpenak pizgarritu eta moti-batuko dituen gizarte-eredu bat sortu. Eredu horreklehentasuneko ardatz bezala izan behar du adi-neko pertsonenganako balioetan prestatzea.

Sail honetan landu beharreko lehentasun- arloakhonako hauek dira:

Kultura-aldaketa Komunikazioa

Heziketa-barrutia

“Denok zahartzengarenaren errealitatetikihes egiten ikasi egindugu”

14

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 14

Page 15: Zahartze WOKA-ren ondorioak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zahar -tze aktiboaren bere esparru-agirian (ActiveAgeing: a policy framework; 2002) erabaki zue-nez, zahartze aktiboaren barrutian beharrezkoada bilakaera bat izatea beharretan oinarrituta-ko fokatze batetik eskubideetan oinarritutako fo-katze batera doana, zeinean aitortzen baita adi-neko pertsonek duten eskubidea aukera- eta tra-taera-berdintasun osoaz gozatzeko barruti guz-tietan.

Aipaturiko esparruan zahartzearen aspektu ga-koak aipatzen dira hala nola autonomia eta in-dependentzia mantentzeko beharra, gizarte-ba-lioak sustatuz hala nola belaunaldien arteko el-kartasuna eta elkarrekiko dependentzia.

Aldi berean nabarmentzen du biztanleria zahar -tzea fenomeno globala dela, maila guztietako

ekintzak eskatzen dituena (nazioartekoa, nazio-nala, erregionala eta tokikoa) eta erronka demo-grafikoari erantzun egokia ez bazaio ematen era-gin globaleko ondorio politikoak eta sozioekono-mikoak izango dituela (ekonomien eta gizarteenarteko konektibitate maila altuarengatik).

Orainaldiko eta etorkizuneko belaunaldien za-hartze aktibora hurbiltze kolektibo bat eraikitze-ko, agiriak planteatzen du zeintzuek izan beharduten zahartze aktiboa sustatzeko oinarrizko zu-tabeak (haietatik politika publikoak definitu etaabiarazteko).

Ondoren zehazten dira OMEren erreferentzia- esparruan hasieran jasotako oinarrizko 3 zuta-beak (osasuna, parte-hartzea eta segurtasuna)berriki gehitu zaien 4. barruti/zutabe batez osa-turik (bizitzan zeharreko ikaskuntza).

WOKAREN ONDORIOAKZAHARTZE AKTIBOARENZUTABEEKIN LERROKATUAK

15

ZAHARTZE AKTIBOA

ESKU-HARTZEA OSASUNA SEGURTASUNABIZITAN

ZEHARREKO IKASKUNTZA

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 15

Page 16: Zahartze WOKA-ren ondorioak

16

1. ESKU-HARTZEA 2. OSASUNA

Hobeto zahartzeko garrantzitsua da pertsonaguztiek era aktiboan geure zahartze-prozesu pro-pioan esku hartzea, gure zahartze-modua era-saten duten erabakietan tarteko izanez. Halaber,kontuan izan behar dugu gure zahartzearekinzerikusia duten erabakietako batzuk izaera ba-nakoa dutela, aldiz, beste batzuk bizi garen etaesku hartzen dugun geure erkidego/ingurune-ko edo gizarteko beste pertsona/eragile batzuen mendean daudela.

Andaluziako Juntaren Zahartzearen Liburu Zuriakadierazten duenez, parte-hartze aktiboa beha-rrezkoa da lehen pertsonako aldaketa-eragile bi-hurtzeko, ideiak, denbora, esperientzia, gaitasu-nak, kritikak, eta abarren ekarpena eginez, geu-re egunean eguneko jardunean.

Parte-hartzeak jarraitua izan behar du (adin guz-tietan) eta askotarikoa (pertsona guztiek ez da-kite, ezin dute eta ez dute era berean esku har-tu nahi), eta lanabes ahaltsua izan behar du za-hartzeko modua eta zahartzaroa berritzeko(erronka bat eta aukera bat garapen ekonomi-ko eta sozialerako).

Adineko pertsonen parte-hartzeak eta ekarpe-nak lan-merkatuan, hezkuntzan, osasungintzaneta politika eta programa sozialetan erabatekoparte-hartzea izan behar du, eta bat etorri behardu haien eskubideekin, gaitasunekin, beharrekineta hobespenekin.

Zahartze osasungarria izateko beharrezkoa daez soilik bizi-kalitate on bat etapa guztietan sus-tatzea, baizik eta gizartean erabateko esku-har -tzea bermatu behar dugu, adina, osasun-egoe-ra edo pertsonaren autonomia maila alde ba-tera utzita.

OMEk adierazten duenez, zahartze aktiboa sus-tatzeko beharrezkoa da osasun-sistemek bizi- zikloosoaren ikuspegia izatea eta osasuna, gaixota-sunen prebentzioa eta bidezko sarbidea izateanola lehen mailako artapenerako hala kalitatekoiraupen luzeko laguntzarako.

Baina osasun-egoera on batez gozatzea ez da-go Administrazio Publikotik egiten diren ekintzenbaitan soilik, baizik eta neurri handi batean per -tsona bakoitzaren erantzukizuna da bere osasu-na zaintzea: bizi-ohitura osasungarriak, jarduerafisiko eta mentala, harreman afektiboak man-tentzea, laguntzak, ingurunearekin loturak sor - tzea, etab.

Azkenik, eta zainketei dagokienez, aipatu beha-rra dago, gaur gaurkoz, pertsona gaixoen edomendekoen zainketa-lanak ia nagusiki emaku-meen gain erortzen direla familia-barrutian, etabai eta handik kanpora ere, eta horregatik genero-ikuspegia zahartze aktibo bat garatzea-ren erantzukizunetik landu beharreko “abiapun-tu-desberdintasunetako” bat ere bada.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:22 Página 16

Page 17: Zahartze WOKA-ren ondorioak

17

3. SEGURTASUNA 4. BIZITZAN ZEHARREKOIKASKUNTZA

Segurtasuna zahartze aktiboaren oinarrizko zu-tabe bat dela esaten dugunean aipatzen duguarrisku- edo behar-egoera batean beharrezkobabesa bermatu behar dela. Segurtasuna per -tsona batek bere egoerarekin (oraingoa edo ge-rokoa) duen sentimendutik dator, eta lorpen so-zial eta banakoa da.

Aipaturiko arrisku- edo behar-egoera horiek ho-nako aspektuetatik erator daitezke: segurtasunekonomikoa (pertsonen askitasun ekonomikoabermatzen duten zerbitzu ekonomikoak, harenondarearen zertarakoa, etab.), osasun-zerbi -tzuekiko segurtasuna, mota guztietako zerbitzue-tarako sarbidea, pertsona kontsumitzaile bezaladuen segurtasuna edo parte-hartzearekiko se-gurtasuna (bizitza publikoan eta beste barrutibatzuetan, hala nola lan-merkatuan).

Halaber, garrantzi handikoa da adineko pertso-nek bermaturik izatea babesa, duintasuna etazainketa beren burua babesteko eta berenezbaliatzeko gai ez diren unetik. Hartarako, funtsez-koa da laguntza-sareak eratzea, eta haietan sar-tuta egon behar dute familiek eta erkidegoek.

Zahartze aktiboaren laugarren zutabea, bizitzanzeharreko ikaskuntza, pertsona guztiek dutenikaskuntza-gaitasunaren oinarritik abiatzen da,adina kontuan hartu gabe. Bizitzan zeharrekoikaskuntza pertsona guztien behar bat eta esku-bide bat bezala definitu da (Europako Kontsei-lua, Lisboa, 2000ko martxoa), eta edozein gizar-teren garapenerako gakoetako bat bezala.

Beharrezkoa da, beraz, bizitzan zeharreko ikas-kuntza sustatuko duten estrategiak eta mekanis-moak diseinatu eta abiaraztea (bai izaera for-malekoak, ez formalekoak edo informalekoak)hiritar guztientzat, aukera-berdintasuna eta eten-gabeko aldaketan dagoen ingurunearekikomoldakortasuna bermatzeko palanka bezala(adibidez, informazioaren eta komunikazioarenteknologiak erabiltzeari dagokionez).

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 17

Page 18: Zahartze WOKA-ren ondorioak

18

Ondoren, WOKAn identifikatutako jardun-arda -tzen arteko harremana aipatzen da eta nazioarte-barrutian definituriko zahartzearen oinarrizko zutabeak.

Hartarako, kontuan izanik zutabeetako bakoitze-an sartutako definizioak eta aspektuak eta WO-KAko ardatzetan jasotako ekarpenak, era grafi-koan aurkezten da ardatzetako bakoitzak zuta-be desberdinekin duen harremana.

Ikus daitekeenez, WOKAn identifikatutakoardatz guztiek bat etortze argia dute zahartzeaktiboaren zutabe batekin edo gehiagorekin.Ardatz eta zutabe batzuen arteko korrelaziomaila desberdina izanik, margo ilunagozerakusten dira harreman zuzenagoak (edoindartsuagoak) direnak, eta harremanukitzaileagoak edo ahulagoak margoargiagoz ematen dira.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 18

Page 19: Zahartze WOKA-ren ondorioak

19

Nolanahi ere, eta ekintzak edo proposamenak planteatzen direneko egitura alde batera utzita,eraldaketa- edo berrikuntza-barruti orotan, nola den ZAHARTZEAREN kasua, haiei ekiteko planteat-zen den galdera da garrantzitsuena, zeren eta galdera hark proposamen berriak diseinatu etaekarpen berriak egitera eramango baikaitu.

Biztanleria zahartzeak gure gizartearentzat den erronkarekiko, egin behar dugun galdera da nolazahartu gaitezkeen ongi. Ez da zerbitzu-, produktu- edo hobetze-kontu bat, barruti batean edo bes-tean, baizik eta pertsonok nola bizi eta zahartu nahi dugun.

Erronka ez da, hitz batean, berrikuntza gehiago, baizik eta pertsonak aldaketan sartzea eta hartankonprometitzea.

ZAHARTZE AKTIBOA

ESKU-HARTZEA

1 ARDATZA:Zerbitzuak eta

produktuak

4 ARDATZA:Politika

publikoak

6 ARDATZA:Heskuntza/

Prestakuntza

7 ARDATZA: Sentiberatzea/

Komukazioa

7 ARDATZA: Sentiberatzea/

Komukazioa

7 ARDATZA: Sentiberatzea/

Komukazioa

6 ARDATZA:Heskuntza/

Prestakuntza

6 ARDATZA:Heskuntza/

Prestakuntza

6 ARDATZA:Heskuntza/

Prestakuntza

5 ARDATZA:Bizikidetzaguneak

5 ARDATZA:Bizikidetzaguneak

4 ARDATZA:Politika

publikoak

4 ARDATZA:Politika

publikoak

4 ARDATZA:Politika

publikoak

1 ARDATZA:Zerbitzuak eta

produktuak

1 ARDATZA:Zerbitzuak eta

produktuak

1 ARDATZA:Zerbitzuak eta

produktuak

3 ARDATZA:Osasuna

3 ARDATZA:Osasuna

2 ARDATZA:Zahartzearen etazahartzaroaren

balioa

2 ARDATZA:Zahartzearen etazahartzaroaren

balioa

2 ARDATZA:Zahartzearen etazahartzaroaren

balioa

2 ARDATZA:Zahartzearen etazahartzaroaren

balioa

OSASUNA SEGURTASUNA BIZITAN ZEHARRE-KO IKASKUNTZA

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 19

Page 20: Zahartze WOKA-ren ondorioak

20

1 ARDATZA: PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK

Aisia eta prestakuntza

• Jarduera fisikoak sustatzea adineko pertso-nentzat.

• Balioaren ekarpena egingo diguten aisiakoproduktuak eta zerbitzuak eta hazten jarraitze-ra indartuko gaituztenak, entretenitzea helbu-ru duten gauzen ordez.

• Aisia-zerbitzu osoko eta jende mota guztien -tzako eskaintzak, adina kontuan izan gabe au-kera egiteko modukoak.

• Helduen prestakuntza iraunkorreko lantegiak.

Eguneroko bizitzarako gizarte- eta laguntza- zerbitzuak

• Dagoeneko badiren baliabideak birmoldatu,egiturak aldatuz eta teknologia berriez hornituz(adibidez, egoitzak).

• Etxerako arreta zerbitzuak norbanakoen behar,ezaugarri eta interesetara egokitzen direnak.Bakoitza dagokion ingurunean eta beharrezkolaguntza tekniko eta emozionala eskainiko dio-ten pertsona gaituekin zahartzea.

• Adineko pertsonei norabidetutako eta etxekohaien autonomia indartzen duten artapen-ereduak garatzea (pertsonalizazioa, etxea, ar-tapen-zentroa).

• Mendekoari laguntza-zerbitzuak hobetu: giza-tiarragoak, pertsona deslekutuko ez dutenak,norbanakotuak eta dagokion ingurunean.

• Etxean zahartzeko aukera emango diguten zer-bitzuak eta behar izanez gero, bakoitzaren be-harretara egokituriko egoitzak izatea.

• Etxerako laguntzen zerbitzu-aukera zabaltzeaerabateko autonomia bermatzeko (adibidez,erosketa egitea).

Teknologia-ezarpenak

• Aurrerapen teknologikoak adinekoen behareta egoeretara hurbiltzea (teknologia pertso-nari egokitua eta ez alderantziz).

• IKTak etxebizitza-diseinuan, hirigintzan edo ga-rraioan ezartzea.

• Teknologia berri osasunari ezarriak.

• Osasuna zaintzea integratzeko zerbitzuak tek-nologia berriekin: errezeta elektronikoa, on-linekontsulta, etab.

BAIKORKI ZAHARTZENWOKAREN Ekarpen Laburpena

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 20

Page 21: Zahartze WOKA-ren ondorioak

21

2 ARDATZA: ZAHARTZEAREN ETA ZAHARTZAROARENBALIOA

Gaur egun zahartzaroaz dugun ikusmoldea hautsi

• Zahartzaroak ez du mendekotasuna esan nahi.

• Saihestu adinekoenganako babeskeria, haiengaitasunak kontuan hartuz eta haien eraba-kiak errespetatuz.

• Kolektibo horren irudia aldatzen lan egin beharda, gaitasun (ekoizlea, fisikoa…) eta balio pert-sonalaren arteko lotura etenez.

• Zahartzaroa ez da zigorra. Aukera bat da (hez-kuntzarekin eta haurtzarotik ematen den ikus-moldearekin lotua, aitortza…).

• Zahartzaro hitzari aurre egin, haren esanahiosoa gureganatuz hitzaren aurreiritzirik gabe.

• Gizarte-estereotipoak hautsi adinekoei dago-kienez (aitortza, pertsona bezala balioestea,esperientzia balioestea, etab.).

• Zahartzaroaren aurreko aldietan egin dugu-nari uko ez egin, ezta adinaregnatik geure bu-rua lantzeari edo aktibo egoteari utzi ere.

• Adineko pertsonetaz ez aprobetxatu, ezta on-dorioztatu ere aitona-amonek bilobez arduraz-teko obligazioa dutela, egiteko beste ezer ho-berik ez dutelako.

• Geure burua ez sailkatu: izaten jarraitu, geureburua ematen jakin.

Zahartzea prozesu bezala

• Lehen pertsonan onartu zahartzea (eta herio -tza) bizi-zikloan.

• Zahartzea prozesu mailakatua da, horregatikez da zuzena erretiroa haren hasiera bezalaidentifikatzea. Garrantzitsua da gaztetatik za-hartzen ari garen kontzientzia izatea.

• Zahartzea haztea, ikastea, garatzea da.

Hiri Plangintza eta etxebizitza

• Etxebizitza partekatua bakardade-egoeragainditzeko modu bezala.

• Etxebizitza egokituak: altzariak, teknologia be-rriak, etxerako zerbitzuak, laguntza pertsonala,etab.

• Sarbidea hobetu (ez fisikoa soilik) garraioeta-ra, hezkuntza-zerbitzuetara, kulturaletara, etab.Oinarrizko zerbitzu batzuk finkatu, zeinetarakoadineko bakoitzak eskubidea baitu sarbideabermatu ahal izateko.

Beste batzuk

• Produktuak eta zerbitzuak identifikatu “norbe-rak nahi duen moduan” zahartu ahal izateko.

• Familia- eta gizarte-ingurune atsegina eta bizi-kalitatea zentzurik zabalenean bermatuko du-ten laguntza-zerbitzuak.

• Finantza-produktuak sustatzea adinekoentza-ko baldintza bereziekin (hipoteka alderantziz-koak, etab.)

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 21

Page 22: Zahartze WOKA-ren ondorioak

22

Gizartean aktiboki esku-hartu

• Aitortu lan egin duten pertsonen lana etaekarpena ere kotizatu gabe izan bada ere.

• Adineko pertsonen protagonismoa sustatu:jarduera- eta baliabide-kontsumitzaile izatetikberen bizitzaren protagonista izatera (eraba-ki dezatela zer egin dezaketen, beren baliabi-deez eta beren bizitzan gertatzen diren gau-zez).

• Parte-hartzea sustatu, zeren eta ez parte- har tzeagizartean bazterturik egotea baita.

• Erabakiguneak erraztu adinekoentzat.

• Eman hartzeko. Gizarte-mugimendu elkar -tzaileak jardueratan esku hartzeko (adinekopertsona asko ez dira gai sentitzen besteenalde gauzak egiteko nahiz eta hori ez izan horrela). Adineko pertsonek badezakete etaekarpena egin behar diote gure gizarteari.

• Jarduera politikoetan esku hartu, pisu sozialpolitikoa izan. Pertsona protagonista izan da-dila, erabakiak hartzen diren tokietan pre-sentzia aktiboa duena (erabaki horietan era-gina izateko).

• Zahartzea, haren ikusmoldea, bizitzaren behe-rakada ez izatea egin, baizik eta jarraipen batnorbere hazkuntzan.

• Aldarrikatu gerta dakigukeen hoberena za-hartzea dela.

• Estereotipoetatik eta eufemismoetatik aldeegin. Jaiotzen garenetik zahartzen gara eta be-harrak, arazoak, jarduerak, etab. aldatuz doaz.

• Ilusioz zahartu: baikortasuna, motibazioa (norkbere burua bilatu), jakin-mina, grina, errespe-tua (bizi-esperientzia baten aitortza), ekimena.

Pertsona adina kontuan izan gabe balioetsi

• Pertsonez hitz egitean dator iraultza, gizarteagazte eta adinekoen artean zatitzea hautsiz.Pertsona balioan jarri, adinari begiratu gabe.

• Edozein hiritarren eskubideen eta betebe harrenerabateko kontzientzia lortu, haren adinari begi-ratu gabe.

• Kontuan izan adineko pertsonen gauzak egi-ten jakitea, eta haien jarduerak indartu etabalioetsi. Adinekoaren irudiaren balioa etaprestigioa berreskuratu, nola familian hala gi-zartean.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 22

Page 23: Zahartze WOKA-ren ondorioak

23

3 ARDATZA: OSASUNA

Prebentzioa - Ohiturak

• Bizimodu osasungarriko ohiturak sustatu eus-kal biztanleen artean.

• Adinekoentzako AIT – Pasaportea erretiroariosasun-azterketa derrigorrezkoak-gomenda-garriak familia-medikuak bete beharreko “kar-tilla” batekin.

• Janari-aldaketa eta gorputzarentzat mese-degarriak diren produktuak.

• Norbere burua gertu, prestatu bizimodu berribaterako.

• Aurreratu emozioen ikaskuntza zahartza -rorako.

• Jabeturik egon norberak duela zahartze onbatera iristearen erantzukizuna.

Bizitza osasungarria, osasun fisikoaz harago

• Programak sortu: osasunekoak, elikatzekoak,intelektualak eta ingurunera integratzekoak.

• Egiten ari garenari edo aurreko aldietan eginditugunei ez uko egin: gidatu, zinemara joan,irakurri… Presentzia bera mantendu –ikusgai-tasun soziala.

• Atergabe ikasiz zahartu.

• Duintasunaren zentzua berreskuratu.

• Jakin-minaren balioa eta pertsonen jarduerasustatu.

• Inplikazioa, proaktibitatearekin zerikusia dutenbalioak sustatu ekintzak eta ikusmoldeka sor -tzeko.

• Ongizate psikikoaren kultura sakondu.

• Ongi zahartu (garatze pertsonala, hazkuntzaeta bilakaera).

• Jarduera atergabea sustatu ikaskuntza jarrai-tuaren eta esperientzia balioestearen ikuspe-gitik (hirugarrenei aholku eman).

Gizarte-osasungintzako neurriak

• Laguntza integrala (pertsonalizatua eta giza-tiarra) pertsonari bere ingurunean bizi izatenjarraitu ahal izateko.

• Laguntza-zerbitzuak hobetu, etxerako lagun -tza…

• Lotune-erizaintzaren figura sustatu gaixo kro-nikoentzat.

• Gizarte-osasungintzako programak indartuburuko osasuna ez ezik gorputzekoa eta afek-tibo hoberena lortzeko.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 23

Page 24: Zahartze WOKA-ren ondorioak

24

4 ARDATZA: POLITIKA PUBLIKOAK

Neurri ekonomikoak eta fiskalak

• Pentsio duinagoak (baliabideen askitasuna)autonomia eta duintasunarekin zahartzekoaukera ematen dutenak.

• Pentsio-sistemaren iraunkortasuna bermatu.

• Zerga-aldaketak: adineko pertsonen jardue-ra sustatu eta pizgarriak eman (PFGZ), zergakarindu adinekoei, zergak sortu eta gehitu adi-neko pertsonei baliabideak emateko bidera-tuak, etab.

• Laguntza ekonomikoak gehitu mendekotasu-nari laguntzeko.

• Tokiko merkataritza garatzeko laguntza-neu-rriak ingurune irisgarriak sortzeko.

Lan-neurriak

• Erretiro-adina malgutu edo lana malgutzekoneurriak sustatu, enpresan eta gizartean adi-neko pertsonaren esperientziaz baliatzekoaukera emango dituztenak.

• Erretiro-adinaren balioeste berria sektorearenarabera.

• Lana eta familia bateratze-politikak (aitona-amonei biloben zama ez ezartzeko).

Gizarte- eta osasun-neurriak

• Gizarte-zerbitzuak kontzebitu eta arrazionali-zatzeko aldaketak, adinekoari eta ingurunea-ri bideratuta.

• Gizarte- eta osasun-gastuan egindako in-bertsioa hoberendu eta errentagarritu (egoi -tzak, babespeko etxebizitzak, etxerako la-guntza, medikatzeak…)

• Gizarte-politikak eta gizarte-osasungintzakopolitikak garatzeko plan publiko bat abiaraziadineko pertsonei bideratua.

• Familia-sendagilea eta medikuntza prebenti-boa erabiltzea indartu.

• Sendagai generikoak sustatu eta haien berrieman.

• Errezeten kudeaketa elektronikoa.

Beste neurri batzuk

• Zerbitzu publikoen eskaintzaz kontzientziatueta haien berri eman baliabide ekonomikoakbehar duten tokira doazela eta modu era-ginkorrean erabiltzen direla bermatzeko.

• Lortutako eskubideei buruzko informazio-sis-temak (pentsioak, gizarte-eskubideak, etab.)adineko pertsonen artean segurtasun-egoe-ra bat errazteko.

• Barruti desberdinetatik azterketak egitea bul -tzatu, zehar-izaerako ekintza-plan baterakoakfinkatzeko.

• Gastua gehitu heziketa-programatan bizitzanzehar.

• Adineko pertsonak beraiekin zerikusia duten po-litikak diseinatzen esku hartzera bultzatu: “ezertxoere ez adinekoentzat adinekorik gabe”.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 24

Page 25: Zahartze WOKA-ren ondorioak

25

5 ARDATZA: BIZIKIDETZA GUNEAK

Topaguneak sustatu

• Belaunaldi arteko guneak sortu: adin guztieta-rako gizarte-kulturako zentroak zaharretxeareneta “gaztetxearen” aurrean.

• Zahartzeko gogoa ahalbidetzen duten guneaksortu besteekiko (beste belaunaldi batzuekiko)harremanean.

• Belaunaldien arteko guneak normalizatu: erre-lebo-hitzarmenak, adineko pertsonak eta bizi -tzan zeharreko ikaskuntza, literatura-eskolak adi-neko pertsonekin, etab.

• Belaunaldien arteko guneka indartu dagoene-ko komunak direnak (adibidez, San Mames, hel-buru bera adinari begiratu gabe).

• 2.0 erreminta berriak topagune bihurtu, arrakalateknologikoari ekinez eta taldeko ikaskuntza-pro-zesuak eraginez.

• Belaunaldien arteko guneak normalizatu etasustatu, gune komunak indartuz, zeinetan, modunaturalean, belaunaldi desberdinek harremannormalizatua izango baitute adin faktorea kon-tuan hartu gabe.

Belaunaldi arteko gizarte baten balioa

• Belaunaldien arteko bizikidetza normalizatuhezkuntzan, familian, eskolan, etab. bizitzaadin-aldika segmentatu gabe.

• Adineko pertsonen eta gazteen artean lanki-detza-jarduna garatzeko aukerak sortu (nolamaila profesionalean hala egunean egune-koan, malgutasunez).

• Belaunaldien artean lokarriak sortu zahartzeaeta haren ondorioak lantzeko formula beza-la.

• Egiturak adinka hautsi eta partaidetza-gune-ak ireki.

Ingurunea egokitzea

• Zahartzen ari den gizarte batera egokitu ingu-runea (gaur balio duenak ez du balio hemen-dik egun, hilabete edo urte batzuetarako). Ater-

gabe aldatzen eta gogoeta egiten jardun be-har dugu eta etengabe egokituz joan).

• Zahartzea erraztuko duten hiri adeitsuagoakegin.

• Irisgarritasuna bermatu gune guztietan: hesi fi-sikoak, kartelak egokitu, seinaleak, etxebizitzak,eraikinak, domotika, aparkaleku irisgarriak, au-zune berriak, etab.

• Gune berean nahastu haurtzaindegiak etaadinekoentzako egoitzak, adineko pertsonakintegratu ikastetxeetan.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 25

Page 26: Zahartze WOKA-ren ondorioak

26

6 ARDATZA: HEZKUNTZA

Adineko pertsonentzat

• Enpatiatik eta errespetutik hezi adin guztietan.

• Belaunaldien arteko harremanak sustatu.

• Adinekoentzako prestakuntza.

• Prestakuntza eta TTBBen sustapena.

• Norbere burua zaintzeko prestakuntza.

• Autoestimuaren eta ongizate emozionalarensustapena.

• Gogoeta- eta lasaitze-lantegiak.

• Gaixotasuna eta heriotzerako prestakuntza.

• Erretirorako prestakuntza (denbora librea,egoera ekonomikoa, etab.).

• Sexu-identitate eta sexualitateko lantegiak.

• “Erasmus Adinekoak” Programa.

Zahartzaroaz

• Baliotan hezitzea eskolatik.

• Txikitatiko hezkuntza zahartzen jakiteko etaprozesuaz jabeturik egoteko.

• Adinekoak zaintzeko profesionalizazioa sus-tatzea.

• Prestakuntza-programa, non gazteek adine-koak prestatuko dituzten eta alderantziz. Bes-teei esperientzia eta lekukotasuna eman.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 26

Page 27: Zahartze WOKA-ren ondorioak

27

7 ARDATZA: SENTIBERATZEA - KOMUNIKAZIOA

Kultura-aldaketa

• Kultura-aldaketa eragin zahartzearen ingu-ruan: zahartzea prozesu bat da, ez egoerabat, eta horregatik guztion erantzukizuna da,banaka eta kolektiboki, errealitate horrenkontzientzia sustatzea eta aitzinatzearen fe-nomenoa kudeatzea.

• Adineko pertsonenganako errespetuaren ba-lioa berreskuratu.

• Pentsaera-aldaketa gizartearen estereotipoakaldatzeko zahartzeari buruz: aukera bat.

• Kultura-aldaketa bat baliabideekin batera.

• Adineko pertsonen ekarpenak sustatu etamotibatuko dituen gizarte-eredu bat sortu.Eredu horren lehentasun-ardatzak izan behardu adinekoenganako baliotan prestatzea.

• Zahartzearen pertzepzioaz pentsaera alda -tzea.

• Estereotipoak haustea: transmititu nola za-hartzen garen (norbanakoaren mailan) ikas-tetxeetan, gizartean, etab.

• Desager dadila “zahar etxe” hitza eta ‘hirita-rren etxeak’ har dezala haren lekua.

Komunikazioa

• Aldatu adinekoekin komunikatzeko gure modua,gaur egun dagoen gurasokeria saihestuz.

• Zahartzaroa sozialki agertzea: komunikabidee-tan eta beste maila batzuetan.

• Komunikabidetarako estilo-gida: hizkuntza-erabi-lera, proiektatzen diren irudiak, iragarkiak (zeine-tan gazte-eredua bakarrik agertzen baita), etab.

• Balio-aldaketaren beharra komunikabideetan,zehazki, eta gizartean orokorrean (irudi gaztea,edertasuna bakarrik balioesten da).

Hezkuntza-barrutia

• Adineko pertsonen eta haur/gazteen artekoharremana sustatu (eskolan eta familian). Sen-tiberatzea eragiten duten esperientzia-trukera-ko lantegiak.

• Denbora pertsonal bat eskaini eskola aktibobati.

• Baliotan hezi jarraibidea emanez.

• Gizarteari balio baikorrak helarazteko antolatueta kolektibo guztientzako heziketari lehenta-suna eman.

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 27

Page 28: Zahartze WOKA-ren ondorioak

28

Agiri hau Euskal Gizartearekin lankidetzan sortu-tako emaitza da, jakintzagai artekoa eta era-kunde artekoa, pertsona eta erakunde askorennahi deliberatuari esker egin ahal izan dena, Za-hartzearen barrutiaren gaineko bilaketan ekar-penak eginez eta partekatuz, Euskadirentzat haz-kunde adimentsu eta integratzailea bultzatzekoxedearekin.

Haiei guztiei, erakundeei eta pertsonei,

Innobasquetik esker bereziak eman nahi diz-kiegu haien ekarpenak Zahartzea gizartea-rentzat intereseko gaia izatea ahalbidetzen aridirelako. Haiek gabe, lan hau ezinezkoa izan-go zatekeen.

Orobat, aitortza berezia egin nahi diegu Inno-basquen Zahartzearen i-Taldea osatzen dutenkideei bi urte hauetan zehar egin duten lana-rengatik:

ESKER ONA

Adriana Martínez APTES - Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea

Aitor Pérez GEROKON - Gerontology Consulting

Aitor Urrutia BFA - Bizkaiko Foru Aldundia

Aitziber Indart MATIA FUNDAZIOA

Arantza Hernández ARIZMENDI IKASTOLA

Dorleta Goiburu EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartea

Edurne Erauskin ARIZMENDI IKASTOLA

Elena Urdaneta INGEMA - Instituto Gerontolófico Matía

Garbiñe Etxezarreta GIZARTE KUTXA

Iñaki Azkoaga VERBAX

Javier González TECNALIA

Javier Guezuraga LARES EUSKADI

Javier Yanguas INGEMA - Instituto Gerontolófico Matía

José Andres Gorricho IMQ - Igualatorio Médico Quirúrgico

José Antonio Aguirre MATIA FUNDAZIOA

José Luis de la Cuesta UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatea

José Luis González AGNEVER XXI

José Ramón Urrutia UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatea

Joseba Zalakain SIIS - Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Maria Luis Mendizabal SSI - Servicios Sociales Integrados

Nerea Zubiete VERBAX

Patxi Leturia AFA - Arabako Foru Aldundia

Txema Arizaga ETXEKIDE

WOKA Folleto 2010 EUSK2:Maquetación 1 11/3/11 13:23 Página 28