xxi.mendeko hezkuntza

12
XXI.MENDEKO HEZKUNTZA 1

Upload: edurrezurizuri

Post on 21-Jan-2017

87 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: XXI.mendeko hezkuntza

XXI.MENDEKO HEZKUNTZA

Egileak: Andoni Arrizabalaga, Xabier Biribai eta Aitor Atutxa.

Ikasgaia: Irakasle funtzioa

Erakundea: Gasteizko Irakasleen U.E.

Data: 2015/10/21

1

Page 2: XXI.mendeko hezkuntza

SARRERAHezkuntza, nolabait umeen heziketa lantzen duen erakundea da. Ikasgai

desberdinak lantzen dituzte, eta guzti horren helburua, etorkizunerako umeak

preparatzea da. Eskolak orain dela mende asko sortu ziren, beraz, esan

dezakegu garrantzi handikoak direla.

Eskola gehienetan jasotzen ditugun ezagutzak ez dira soilik oinarrizkoak. Hori

baino garrantzitsuak diren beste hainbat gauza irakasten dituzte, balore

moralak eta disziplina adibidez. Oinarrizko ezagutzak eskoletan jasotzen direla

argi dago, baina lehen aipatu dugun bezala beste lege moral batzuk ere

jasotzen dira. Askoren ustez, eskoletan oinarrizko ezagutzak soilik irakatsi

behar dira, balore moralak etxean gurasoek irakatsi behar dietelako umeei.

Hezkuntza asko aldatu egin da aurreko mendetik hona. Esan dezakegu

antzinakoa askoz ere tradizionalagoa zela. Antzinako eskola gehienak apaiz-

eskolak ziren eta hezkuntza-sistema oso zorrotza zen.

Gaur egungo hezkuntza nahiko aldatu egin da. Lehen aipatutako apaiz-eskola

gehienak desagertu egin dira eta hezkuntza sistema ez da hain zorrotza.

Gaur egungo hezkuntzari buruz hitz egiten badugu, esan dezakegu XX eta

XXI.mendeen artean eboluzio nabarmena egon dela. Horren kausa nagusia

hezkuntza erreformak izan dira. Erreforma horiek gobernuak egiten dituzte,

ikasleen eta herriaren onurarako, suposatzen da. Hainbat lege organiko ezarri

dira 1970tik aurrera: 1970ko Hezkuntzaren Lege Orokorra, 1990ko LOGSE,

1993ko Euskal Eskola Publikoen Legea, 2002ko LOCE, 2006KO LOE, eta

azkenik 2013ko LOMCE.

GORPUTZAAdmisnistrazioaren hezkuntza eredua

Admisnistrazioak Curriculum-a erabiltzen du ikasle orori hezkuntza integral bat

lortzen bermatzeko. Hezkuntzaren helburua esan bezala hezkuntza integral bat

da; arlo fisiko, intelektual, afektibo eta sozialen garapen bat alegia.

Curriculum hau legea da, arautua dago, ikasleek jasotzen duten hezkuntza era

jakin batekoa izateko eta eduki jakin batzuk lantzeko. Eduki hauek

administrazioak erabakitzen ditu. Baina, zein irizpideren arabera erabakitzen da

2

Page 3: XXI.mendeko hezkuntza

zer irakatsi eta zer ez? Zein irizpideren arabera erabakitzen da balore batzuk

onak direla eta beste batzuk baztertu behar direla? Zein irizpiderekin

erabakitzen da zein kultura eta ohitura ikasi behar ditugun?

Hezkuntza unean boterean dagoen indar politikoaren isla bat da. Ez dugu

esango aldaketa politiko bakoitzarekin transformazio bat ematen denik, bai

ordea aldaketa garrantzitsuak; edukietan, metodologian, ideietan… orohar

sisteman. Boterea eskuan duen indar bakoitzak, bere intereseko gizartea sortu

beharra du bere biziraupena bermatzeko eta hezkuntza da duda barik

honetarako erabilgarriena den tresna garrantzitsuena, honen bidez sortzen

baita gizarte eredu jakin bat.

Ezker edo eskuineko korrontea jarraitzen duten politikek ez dituzte inolaz ere

balio, pentsamendu… berdinak izango. Ezberdintasun hauek hezkuntza

sisteman antzematen dira aldaketak ematen diren heinean. Gure herrialdeko

adibideak ditugu L.O.G.S.E edota L.O.E. esaterako. Erreforma bakoitzean

aldaketa narbamenak izan dira; aztekerta gehiago eta gutxiago, oinarrizko

irakasgaien aukeraketa…

Hezkuntzaren gainean ematen den botere borroka honen adibide gehiago aurki

genitzake bloke komunista eta kapitalistaren senean ere bai. Esate baterako,

historia irakasteko orduan, esan ohi da irabazleek idatzi ohi izan dutela. Kasu

honetan ere, bakoitzak bere irabazleak ditu eta erreferentzia historikoen

garrantzia ez da berdina bloke bietan. Kapitalismoaren munduan frantziar

iraultzak lehen eta orain bat adierazten duen bitartean, sozialismoaren senean

errusiar iraultza da ardatz nagusiagoa.

Kuban eta Espainiar estatuan hezkuntza oso ezberdina da beraz. Espainian

musika, plastika, gorputz adierazpena… bigarren edo hirugarren mailako

irakasgaiak diren bitartean, Kuban artearekin loturik dauden irakasgaiak ez dira

garrantzitsuak soilik, unibertsitateko lizentziatura eta diplomaturak baizik; ikasle

batek ballet ikasketak egin ditzake unibertsitatean.

Egungo hezkuntza sisteman orain dela askotik aldarrikatzen da, hezkuntza

botere adierazpenetik at egon behar dela, tresna sozialagoa izan behar dela

politikoagoa baino. Hezkuntzak gizartearen garapenarekin bat egin behar du,

beraz, aldaketak ildo honetatik eman behar dira.

3

Page 4: XXI.mendeko hezkuntza

Europako iparraldeko herrialdeetan filosofia hau jarraitzen dute hezkuntzaren

antolaketan. Gizartea garatzen den heinen ematen dira aldaketak eta botere

politikoek batasun bat agertzen dute honi dagokionez.

Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan.

Sozializazioa ala ikasketa akademikoa? Argi dago biek daukatela garrantzi

nabarmen bat hezkuntzan. Sozializazioa, nolabait arau moralak dira, eta

ikasketa akademikoak, aldiz, bizitza profesionalerako prestatzen gaituen

heziketa.

Sozializazioa jaiotzen garenetik jasotzen dugu, gizarte eta kultura jakin batean

bizitzeko jasotzen ditugun arauak dira. Umeak, kasu honetan, aipatutako arau

horiek barneratu behar ditu.

Gaur egun, sozializazioa hezkuntzaren zati garrantzitsu bat da, beraz, umea

hezitzeko edo prestatzeko funtsezkoa da. Haur eskola da umea sozializazioa

lantzen hasten den lekua. Haur eskoletan ekintza desberdinetan sartzen dute

sozializazioa, nolabait esanda, haien metodologiaren barruan aurkitzen da

sozializazioa.

Hainbat pedagogok esaten dute hezkuntza sozializazioa baino zerbait gehiago

izan behar dela. Horrekin esan nahi dute, prestakuntza akademikoa ez dela

alde batera utzi behar.

Ikasketa akademikoek garrantzi handia dute ere. Lehen aipatu dugun bezala,

etorkizun profesional baterako prestatzen gaituztelako. Gizarte honetan, lan

postu on bat edukitzeko oinarrizko formakuntza bat beharrezkoa da, horregatik,

bizitzan zehar jasotako ikasketa akademikoak justifikatuta geratzen dira.

Ikasketa akademikoak jasotzea funtsezkoa da, proiekzio profesionalerako eta

lan postuak eskuratzeko.

Pertsonek etorkizunean garatzen jarraitzeko ikasketa akademikoak eskuratzen

dituzte.

Guzti hau kontuan izanda, esan behar dugu sozializazioa eta ikasketa

akademikoak garrantzi berdina dutela, funtsezko elementuak direlako umeen

heziketa on bat osatzeko.

4

Page 5: XXI.mendeko hezkuntza

Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea

ala ikasleen bikaintasuna garatzea.

Eskoletan aritzen diren ikasleen gaitasunak ez dira berdinak, hori argi dago.

Bakoitzaren gaitasunak desberdinak dira, eta ikasle bakoitzak bere gaitasun

maila du ikasketa desberdinetan. Ikasle guztiek eskubide berberak dituzte, eta

batzuek ikasteko orduan gaitasun handiagoa izateagatik ez dute tratu hoberik

jaso behar. Ikasketa batean maila eskasa edota beste ikasleekiko baxuagoa

eduki arren, ez da arrazoia klasetik baztertzeko.

Gaur egun, tamalez, ikasle argiek edo nolabait esanda, ikasle bizkorrek,

faborezko tratuak jasotzen dituzte, eta zentzu horretan arazo gehiago

dituztenak baztertuak izaten dira batzuetan. Honen ondorioz ikasleen arteko

konpetentzia sortzen da.

Moralena izango litzateke ikasle guztiek tratu berdinak jasotzea, heziketaren

helburua haur bakoitzaren gaitasunak garatzea delako.

Ikasleen arteko berebiziko laguntza ematea soluzio ona ere izango litzateke.

Ikasle aurreratuek beste ikasleei laguntza eman ahal diete eta hori

aprobetxatuz, sozializazioa landu.

Homeschoolinga

Hezkuntza kolokan jartzen den

garai honetan, eskola-porrota,

bulling-a eta beste hainbat auzi

eguneroko jana dira

komunikabideetan. Gero eta

gehiago jabetzen gara umeen

heziketa ez dela axolagabeko

gauza, eta horregatik asko dira

eskolatik aldendu eta bide

alternatiboak bilatzen dituztenak. Homeschoolinga gizartean ilunetan dagoen

5

Page 6: XXI.mendeko hezkuntza

errealitatea da, hau da, eskola etxean. Horrek ez du esan nahi ez denik

existitzen.

Metodo hau, XX. mendeko 80ko hamarkadan sortu zen, historian zehar ikusi

bezala, metodo hau bizitza osoan eman den metodoa izan da. Baina metodo

hau Rosseau-k eman zuen ezagutzera.

Gurasoek guraso direnetik, beraien seme alaben etorkizunari begira, hezkuntza

ezberdinen arteko hautaketa baten aurrean agertzen dira, eskola publikoak,

pribatuak, itun pekoak… baina beste aukeren artean etxeko irakaskuntza dago.

Etxean ematen den hezkuntza beti izan da heziketa iturri nagusia. Onetatik

abiatuz etxeko irakaskuntza hautatzen dute familia ugarik eskolaratu gabe.

Prozesu hau ez da homogeneoa, ezta hau bideratzearen atzetik dauden

arrazoietan, ezta erabiltzen den metodologietan ere. Arrazoien artean,

ideologiko, erlijioso edo pedagogikoak aurkitzen ditugu, baina guztiaren gainetik

tutore guztiek ideia komun bat partekatzen dute: hezkuntza hobeago bat eskaini

dezaketelaren ustea.

Irakasteko metodoak askotarikoak dira, eta gurasoen esku egoten da. Batzuek

curriculum ofiziala jarraitzen dute. Beste batzuek erreferentziatzat hartzen dute

berau, baina seme-alabek gai zehatz batzuekiko duten interesari ematen diote

lehentasuna eta modu erakargarriagoan lantzen dute. Beste familia batzuek

haurraren kuriositate naturalaz baliatzen dira eta ez dute inolako curriculum

ofizialik jarraitzen.

Homeschoolen ideia honek eztabaida handiak sortu ditu administrazioa eta bide

hauen alde edo kontra daudenen artean. Ameriketako eta Europako hainbat

herrialdetan ez bezala, Espainian eta Euskal Herrian hutsune legala baitago

honen inguruan. Espainiako konstituzioak gurasoei aitortzen die semeei zer

nolako heziketa eman nahi dieten aukeratzea, baina LOGSE-k ez du

homeschool aukera begiztatzen. Hortaz, erregularizazio ezak, famili askok

administrazioarekin arazoak izatea eragiten du.

Agerikoa da gai honen inguruan gizarteak duen ezjakintasuna eta

deskontzertua. “Guraso guztiak gai dira bere kabuz seme alabak hezitzeko?”,

“Nola ematen da umeen sozializazioa eskolara joan gabe?”, eta “ Hezkuntzaren

zentzu sozial eta publikotik aldentzea, zer neurritaraino egokia da?” ohiko

galderak dira.

6

Page 7: XXI.mendeko hezkuntza

Baita esan behar da, metodo hau erabiltzen dutenek, metodologia ezberdinak

erabiltzeko aukera dutela, adibidez, Waldorf, Montessori, Charlotte Mason…

metodoak esaterako.

Hau guztiau ikusita hausnarketa bat egin beharko genuke He<kuntza sistema

ofizialaz gain badirela zilegi diren beste eredu batzuk ere, eta hobeagoak ez ote

diren… Zein irizpideren arabera Obea edo txarragoa? Bakoitzak hezkuntza

Nola ulertzen duen, horren araberako sistema ebatziko du hobea edo txarragoa

dela.

Nolako xedeak bete behar ditu XXI.mendeko eskolak?

Gaur egun ditugun eskoletan, XXI. Mendeko eskoletan, Franco garaian zeuden

eskolek zituzten metodo eta helburuak, gaurko eskolekin konparatuz, guztiz

aldatu direla ikusi dezakegu.

Lehenik eta behin, oraingo eskola mistoetan ikasleek parte hartu dezaketela

nabarmendu nahi dugu, hau da, gaur egungo hezkuntza sistemak “educere”-

ren oinarria duela. Baina honek, zer esan nahi du? Irakasleek, ikasleak ideiez

beteriko kutxa bat direla pentsatzen dutela, alegia. Baina hau, ez zen beste

garaiko eskoletan ematen, izan ere, lehen, irakasleak “educare” sisteman

oinarritzen ziren, zera da, haientzat ikasleak hutsik zegoen kutxa baten

antzekoak zirela pentsatzen zuten.

Gaur egungo eskolek, hain beharrezkoak diren eskolek, umeak modu

tradizionaletik urrunduz hezten dituzte , nahiz eta pixkanaka hezkuntza sistema

tradizionalera bueltatzen ari garen. XII.mendeko heziketan, umeen baloreak

ateratzea lortu nahi dute, haien helburuak oso zehatzak direlarik: umeak, haiek

nahi duten hezkuntza sistemaren bitartez heztea, horrela, haiek nahi duten

moduan izango eta pentsatuko baitute. 

Nota txarrak ateratzen dituen ume batek, hezkuntza mailan automatikoki ikasle

txarra dela esaten dugu. Baina “nota txarrak” esaten dugunean, bost edo sei

bat ateratzen dutela esaten dugu, justu gainditzen dutenak esate baterako.

Baina adibidez matematiketan txarra izateak, ez du esan nahi ikasgai guztietan

7

Page 8: XXI.mendeko hezkuntza

txarra izan behar denik. Adibide berdinetik abiatuz, ikasgaietan txarra izanda

ere, eskolatik kanpo lagun asko izan ahal ditu eta beraz sozializazio maila

handiago izan dezake, nota onak ateratzen dituen ikasle batek baino. Adibide

hauekin, eskolek umeak ez dituztela sailkatu behar esan nahi dugu.

Horregatik, eskolako azterketei ere garrantzia kendu behar zaiela uste dugu,

baina honekin, ez dugu azterketak kentzearen alde gaudenik esan nahi, baizik

eta umeei adin horretan beste balore batzuk irakatsi behar zaizkiela, ez

azterketak gainditzeko bakarrik eman beharreko gaiak. 

Amaitzeko, hezkuntza sistemaren helburua nahiz eta “educere”-n oinarritu,

lehen aipatutako kutxa bete horiek hustu nahi dituztela uste dugu. Azkenean,

gobernuak nahi duena lortu ahal izateko, gu erabiltzen gaituztenaren ustea

dugu, hezkuntza sistema hobetzen doala pentsatzen dugun bitartean. Eta

horrela jarraituz gero, porrot egingo duela argi ikusten dugu.

BIBLIOGRAFIA12/2009 Dekretua,urtarrilaren 20koa (http://tinyurl.com/npbr94j)

121/2010 Dekretua, apirilaren 20koa (http://tinyurl.com/oxqoxgs)

Hezkuntza.net

https://egela1516.ehu.eus/mod/folder/view.php?id=443213

http://blogak.com/garaigoikoa/zelan-hobetu-umeen-euskarazko-sozializazioa

Egileak: Andoni Arrizabalaga, Aitor Atutxa eta Xabier Biribai

8