urte berriko kanta zaharrak.doc

Upload: arratetxo

Post on 09-Oct-2015

30 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

URTE BERRIKO KANTA ZAHARRAK (Etxarri Aranatz)

Ur goiena, ur barrena,

urte berri egun ona,

Urte berri egun ona,

Bai ta guk ere umore ona.

Etxe hontan sar daiena,

Pakeakin osasuna,

Ondarekin ondasuna,

Urte berri egun ona.

Baratzean belar ona,

Horrek daka lurrin ona;

Madalena, Madalena

Badakizu goiza dela.

Etxeko andre zabala

Ama onaren alaba,

Bidean arkitu degu,

Limosnerua zerala.

Etxeko andre giltzaria,

Iraki zazu ataria;

Atarian adergia,

Harrek daka lur berria.

Izotzetan elurretan,

Abenduko gau luzetan,

Abenduko gau luzetan,

Gu gaixuok outsetan.