urte beltza haurrentzat · eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ......

32
KOADERNOA Berbarik gabeko aldarria LAURA MINTEGI > 21 DATORRENA Orain presoak GORKA ELEJABARRIETA > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2018ko urtarrilaren 13a | XII. urtea • 552. zbk. 0,50 euro URTE BELTZA HAURRENTZAT > 4 Izena ABIZENA | AGENTZIA ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Bai, baina... XABIER IZAGA > 11

Upload: others

Post on 23-Feb-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

KOADERNOA

Berbarik gabeko aldarria LAURA MINTEGI > 21

DATORRENA

Orain presoak GORKA ELEJABARRIETA > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2018ko urtarrilaren 13a | XII. urtea • 552. zbk.0,50 euro

URTE BELTZA HAURRENTZAT > 4 Izena ABIZENA | AGENTZIA

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Bai, baina... XABIER IZAGA > 11

Page 2: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Orain

presoak

10 Ula Iruretagoiena Busturia:

Lurralde eskubidea

11 Xabier Izaga: Bai, baina...

16 Amaia Ballesteros

20 Arantxa Urbe: Diru gehiago

behar da Hezkuntzan

21 Laura Mintegi: Berbarik gabeko

aldarria

27 Koldo Sagasti: Zaplaztekoa

27 Mirari Martiarena: Gutuna

30 Maria Gonzalez Gorosarri:

Kritikaren eragina

«Zorigaiztoko urtea» haurrentzat,Unicefen txostenaren arabera 04

Weah, Futbolaren Olinpotiketorritako presidentea 08

Gurearbasoak.eus, arbasoei izenaeta abizena jartzeko tresna 12

Inora iritsi beharrik ez bagenu 15

Proiektors, iraganari hautsakentzen 17

Elkarrizketa: Mikel Epaltza,arrantzaleen apaiza 22

Entsaladak ez dira bakarrikudarako 26

In fraganti: Beñat Goitia eta Adrian Puck 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

8

22

17

12

28

Page 3: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Gatazka politiko armatua bizitako lurraldeakeredu hartuta, preso politikoen gaian zen-tratuz, izan diren eta oraindik ere aurreradoazen hainbat gatazka-konponbide proze-suri begirada azkar bat ematen badiegu, ni-re ustez berehala hiru ondorio nagusi atera

genitzake. Batetik, preso guztien kaleratzea ekarri duenprozesu errazik ez dela sekula gertatu. Aldeen arteko bo-rondatea, elkarrizketa, negoziazioa eta akordioak egon-da ere mota honetako prozesuak beti dira zailak eta gel-doak, bereziki kartzelan norbait duen senide edolagunarentzat. Hegoafrikan, Irlandan ez zen erraza izanpreso guztien kaleratzea lortzea. Kolonbiako akordioeninplementazioan izaten ari diren zailtasunek ere berdi-na erakusten digute. Baina horrekin batera esan beharradago ere, horrelako prozesuek erakutsi diguten bigarrenondorioa, preso guztien kaleratzerik gabe ez dagoela ga-tazka politikoak konpontzerik. Gatazkak sorturiko ondo-rioak konpondu ezean, kartzeletan presoak dauden bi-tartean, ezin dira gatazkapolitikoak konpondu. Gizar-te edo herri batek aurreraegin ahal izateko behar-be-harrezkoa du horrelako ga-tazka politikoak modu one-an konpontzea, ondorioz,pentsa zitekeen denon inte-resean dela ere eta denonbabesa eta parte-hartzea be-har duela horrek, denok bai-tugu mota bateko edo beste-ko ardura. Eta hirugarrenik, preso izandakoek oso papergarrantzitsua jokatu dute eta jokatzen dute kalean gataz-ken konponbidean eta baita ere herri horien etorkizuneta garapen politikoan. Pepe Mujica edo Lucia Topo-lansky, Nelson Mandela, Martin McGuinness datozkitburura orain adibide bezala, baina beste asko ere badau-de. Nelson Mandelak gai honen harira oso argi adierazizuen ideia hau «Nire herrian lehenengo kartzelara goazeta ondoren presidente bihurtzen gara» bota zuenean. Azken hilabete-urteetan Ipar Euskal Herrian garatu

den konponbide prozesuaren aldeko desmartxa osoemaitza onak lortzen ari da, Gobernu frantsesarekinpresoen afera konpontzeko eztabaida marko ofizial bat

ezartzeraino, eta horrek, ekarriko dituen ondorioakoraindik ezagutu gabe ere, berebiziko garrantzia du, “defacto” prozesuaren desblokeo partziala suposatzen bai-tu. Ez dirudi momentuz honen ondorioz espainiar Go-bernuak bere jarrera aldatuko duenik, baina espainiarposizioa gero eta isolatuagoa egoteak eta bai Euskal He-rrian bai nazioarteko komunitatean gero eta ulergaitza-goa izateak konponbidea bilatzen dugunon aukerak bi-derkatzen ditu. Inork gutxik uler baitezake gaur egunmunduan, ETAk borroka armatua behin betiko utzi zue-netik sei urte pasa direnean eta desarme osoa amaituondoren, oraindik ere espainiar Gobernua gatazkarenkonponbidean ez engaiatzea. Abenduan Parisen milaka herritarrek presoen gaia

konpontzeko tenorea dela aldarrikatu zuten, gaur Bilbo-ko kaleak berriz ere beteko dira aldarrikapen berdinare-kin, herri honek argi adierazi baitu behin baino gehiago-tan, gatazka politikoaren konponbide integrala babestenduela eta babesten jarraituko duela. Ez dezagun burua

makurtu, ez gaitezen etsipenean erori, argi izan dezagunEuskal Herrian ere, goiz ala berantago preso guztien ka-leratzea lortuko dugula. Batzuek edo besteek herri hone-tan gertatu den guztiaren inguruan izan ditzakegun iri-tzi ezberdinetatik harago, guztien interesen onerakodelako herri honek bizi duen gatazka politikoaren kon-ponbide integrala. Duela zenbait hilabete Europako Par-lamentuan Martina Anderson preso ohi errepublikanoeta egun eurodiputatuarekin gai honetaz berbetan ariginela, gaixo dagoen euskal preso politiko baten senide-ari presoen kaleratzea lortuko genuela esatearekin bate-ra Nelson Mandelaren beste esaldi ospetsu bat esanzion: «Lortu arte beti dirudi ezinezkoa». •

{ datorrena }

Orain presoak

Gertatutakoaren gaineko iritziezberdinetatik harago, guztien interesenonerako da herri honek bizi duen gatazkapolitikoaren konponbide integrala

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

atzerria

Amaitu berri den urtearen balantzeaegitean, Nazio Batuen Haurren La-guntzarako Funtsak (Unicefek), ga-tazka armatuak eta gerrak paira-tzen dituzten zonaldeetan bizidiren adin txikikoentzat 2017

«amesgaiztoko urtea» izan zela salatu zuen. Umeenkontrako erasoak eta ekintzak biderkatu ziren. Aireerasoen, derrigorrezko errekrutatzearen edo sexubiolentziaren biktimak izateaz gain, giza ezkutu gisaerabili zituzten hainbat herrialdetan. Pertsonenkontrako minen edo eztanda egin gabeko lehergai-luen ondorioz, mutilazioak ere jasan zituzten askok. «Haurren kontrako erasoen eskala izugarria izan

zen iaz, aktore armatuek muzin egin baitzioten Na-zioarteko Zuzenbideari eta ez zituzten inondik ino-ra errespetatu haurren eskubideak bermatzen di-tuzten legediak», nabarmendu zuen Unicefek.«Sirian, Iraken, Yemenen, Myanmarren, Hego Su-

danen, Nigerian, Kongoko Errepublika Demokrati-koan, Ukrainan... eraso basatien jomuga izan ziren.Etxean, eskolan nahiz jolastokietan biolentzia izu-garriaren lekuko izan ziren. Horrelako egoerak urte-ro errepikatzen badira ere, ezin gara horietara ohitu.Ezin ditugu begiak itxi eta beste alde batera begira-

tu. Horrelako basakeriak ezin dira nor-maltzat hartu», plazaratu zuen Larrial-dietako Programaren zuzendariak, Ma-nuel Fontainek.Hildakoen edo zaurituen zifrak dira

gehien kontuan hartzen diren adieraz-leak gatazka armatu baten inpaktuabaloratzerakoan. Baina, badira bestebatzuk, hala nola desnutrizioa, gaixo-tasunak eta traumak. Oinarrizko zerbi-tzuak –ur edangarria, janaria, osasuna,saneamendu sarea…– ukatzen zaizkieetengabe eta denbora luzez.

YEMEN, GOSETEAREN ETA ERITASUNEN ARTEAN

Duela bi urte baino gehiago hasi zengerraren eta geroztik Saudi Arabiak zu-zentzen duen aliantza militarrak ezarriduen blokeoaren ondorioz, 1,8 milioiume gaizki elikatuta daude gaur egunYemenen. Haur horietatik, 400.000kdesnutrizio larria pairatzen dute etaurgentziazko tratamendua behar dutebizirauteko. «Urte beldurgarria izanzen. Abenduan soilik hildakoen edo

zaurituen artean 80 haurretik goraegon ziren», plazaratu zuen YemenenUnicefek duen ordezkariak, MeritxellRelañok. Duela gutxi, «hezur eta azal»besterik ez ziren ama bat eta bere 7 ur-teko semea ezagutu zituen Adenekoospitale batean. «Erietxera lehenago zergatik ez zen

joan galdetu nion. Autobusaren bidaiatxartela ordaintzeko adina diru ez zue-la erantzun zidan. Izugarria da fami-lien baliabide eskasia», kontatu zuenRelañok Yemengo egoera lazgarriarenadibide gisa. Haren hitzetan, «beneta-ko heroiak herrikideei laguntzen die-ten yemendarrak dira». Gerra hasi zenetik mila egun bete zi-

renean, Unicefek, Osasunaren MunduErakundeak (OMEk) eta Munduko Eli-kadura Programak (MEPek) Yemengoegoera ikaragarria dela ohartarazi zu-ten. «Egoera katastrofikoa da. Zibilekpairatzen duten sufrimendua pentsae-zina da», nabarmendu zuten. Lau ye-mendarretatik hiruk laguntza humani-

Ezkerreko irudian,Kongoko ErrepublikaDemokratikotik ihesegindako haur batAngolako Dundo herrianzabaldu duteniheslarientzakokanpaleku batean.Argazkia maiatzaren30ean egindakoa da.Alboan, Anta Cissek 24hilabeteko alababesoetan du Malin.Desnutrizio zorrotzapairatzen du.UNICEF

«ZORIGAIZTOKO URTEA» HAURRENTZATAinara Lertxundi

Munduan dauden gatazka egoeretan, haurrak erasoen jomuga bihurtu direla salatu duUnicefek. 2017 «zorigaiztoko urtea» izan zela nabarmendu zuen urteko balantzea egitean.Eskubide urraketen zerrenda luzea da: aire erasoak, desnutrizioa, lurreko minak...

Page 5: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 6

GAUR8• 4 / 5

tarioa behar dute eta hamasei milioiherritarrek ez dute ur edangarririk. «Mila familiak eta gehiagok beren

etxea utzi behar izan dute muturrekobiolentzia dela-eta. Yemendarrek milaegun daramatzate ondo elikatzeko ja-nari eta edateko ur nahikorik gabe. Mi-la egun horietan, ospitale eta eskoleiairez eraso diete. Umeak borrokatzekoderrigorrez errekrutatzen ari dira, gai-xotasunak eta heriotza eguneroko zer-bait bihurtu dira. Yemengoa mundumailan egun dugun krisi humanitariolarriena da», plazaratu zuten Nazio Ba-tuen menpe dauden hiru erakundeek.Biztanleriaren %75 laguntza humanita-rioaren beharrean dago, horien artean11,3 milioi haur.Yemenen dauden osasun etxeen er-

diak baino gutxiago daude erabat ire-kita, eta medikuak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau dadakiguna. Benetako balantzea okerra-goa izan daiteke, zeren komunitate ba-tzuetara ez dugu sarbiderik eta, beraz,

ez dakigu bertako egoera zein izan dai-tekeen. Herrialdeak inflexio-puntuapasa du jada, krisialdia gero eta sako-nagoa den hondamendi egoera bihur-tu da», esan zuten OMEko, Unicefekoeta MEPeko zuzendari orokorrek, Te-dros Adhanom Ghebreyesusek, Ant-hony Lakek eta Davi Beasleyk, hurre-nez hurren. Erregaiak premiazkoakdituzte. Ospitale askok itxi egin behardute ez dutelako erregai nahikorik. Hi-ru milioi pertsonarentzako ur hornidu-

ra bermatzen duten ponpaketa siste-mak erregairik gabe gelditzen ari diraeta ur edangarriaren salneurria sei al-diz biderkatu da. Herritarren bi here-nak baino gehiago muturreko pobre-zian bizi dira.

ROHINGYEN IHESALDIAMYANMARRETIK

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) era-kundearen arabera, abuztuaren 25azgeroztik 640.000 rohingyek Bangla-deshera ihes egin dute, biolentzia dela-eta. Myanmarreko Armadak gutxienez7.000 zibil hil ditu. AIk eta HRWk sala-tu dutenez, soldaduek ehunka herrix-kari su eman diote, erabat edo hein ba-tean txikituz.Bangladesheko Kutupalongeko eta

Nayaparako kanpalekuetan eta Ukhiannahiz Teknafyn zabaldu diren egonle-ku informaletan bizi diren 1.700 haurbaino gehiagoren osasuna aztertu duUnicefek. Ondorioak benetan kezkaga-rriak dira. Bost urte baino gutxiago di-tuzten haurren %25ek malnutrizio zo-

Goian, ume rohingya batek Cox´sBazaar-en (Bangladeshen) dagoeniheslarientzako kanpaleku bateanegindako marrazkia. Behean, 11 urtekomutiko batek Siriako al-Yarmoukkanpaleku palestinarrean egindakomarrazkia. Bietan, gerra eta heriotzadira gaiak. Alboan, 10 urteko bi umejolasean, Siriako Ekialdeko Gutan.UNICEF

Hego Sudanek duela lau urtetik hona pairatzen duengatazka armatuaren eta gosetearen ondorioz milakapertsonak ihes egin dute Ugandara, eta iheslari horietakogehienak emakumeak eta haurrak dira

Dada 15 urteko neskatoa da, Nigeriako ipar-ekialdeanbahitu zuen Boko Haram talde armatuak. Haurdun geldituzen bortxatua izan eta gero. Bere herrira itzuli zenetik,«etengabeko sufrikarioa» jasan du

Page 6: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

atzerria

rrotza dute eta erdiek anemia. Behar be-zala elikatuta daudenen kopurua %16baino gutxiago da. Horrek ondorio na-barmenak ditu beraien garapen fisikoaneta psikologikoan. %40k beherakoa du-te –adin horretan heriotza gehien eragi-ten duen gaitzetako bat da– eta %6ok ar-nasbideetako infekzioak dituzte.Sei hilabete baino gutxiago dituzten

umetxoen artean, %30k ez dute amaesnea hartzen. Emakume askok ez dute bularra emateko esne nahikorik, jasanduten muturreko estresaren eta trau-maren ondorioz.Iheslariek ilara luzeak egin behar di-

tuzte komunera joan ahal izateko. Horidela eta, askok zelaietan egiten dutekaka, infekzioak hedatzeko arriskuaareagotuz. Ur edangarria eskuratzeko,ibilaldi luzeak egin behar dituzte egu-nero eta ezin dute eskolara edo daudenjolastoki bakarretara joan.Nazio Batuetako agentziek koleraren

kontrako 900.000 txerto banatu dituz-te, eta 450.000 haurrei elgorriaren etaerrubeolaren kontrako txertoa jarri die-te. Egun, difteria izurritea ekiditekotxertaketa kanpaina ipini dute abian.«Ihesaldian irudikatu ezinezko sufri-mendua pairatu ostean, orain osasunpubliko gabeziari aurre egin behar diotehaurrek. Sektore ahulena da eta desnu-

trizioak, beherakoak eta infekzioak ahul-tasuna areagotzen dute», nabarmenduzuen Unicefek Bangladeshen duen or-dezkariak, Edouard Beigbederrek.

UKRAINA, LURREKO MINEN ARRISKUA

Ukrainaren ekialdean, 220.000 umeeztandarik egin gabeko pertsonen kon-trako lurreko minen eta bestelako le-hergailuen artean bizi dira. «Onartezi-na da haurrek duela gutxira artesegurtasun osoz jolas egiten zuten gu-neak orain lehergailuz josita egotea.Gatazkan parte hartzen duten aktoreguztiek arma mota horiek erabiltzeariuko egin beharko liokete. Komunitate-ak arriskuan jarri dituzte; umeak hil-tzeko edo zaurituak izateko arriskuandaude; lurreko minek edozein momen-tutan eztanda egin dezakete eta», pla-zaratu zuen Unicefeko bozeramaileakherrialdean, Giovanna Barberisek.Iazko urtarrilaren eta azaroaren arte-

an, astero haur bat hil zen, lurreko mi-nak arrazoi nagusietariko bat izanda. Oinarrizko azpiegiturak –ura, elektri-

zitatea eta gasa hornitzen dituztenak,esate baterako– ere kalteak jasatekoarriskuan daude. Abenduan, Donets-ken, ura filtratzeko biltegian lehergailubat antzeman zuten. Biltegi horri esker,350.000 pertsonak ur edangarria dute.

Alepon, Sirian, Unicefek banatutakotestuliburuak esku artean dituen haurbat. Behean, Vika eta Yulia ahizpakberaien herritik, Avdiivka, Donetskeskualdean, ihes egiten liskarrak etaneguko hotz gordina dela eta.UNICEF

«Sirian, Iraken, Yemenen, Myanmarren, Hego Sudanen,Nigerian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ukrainan...eraso basatien jomuga izan ziren. Etxean, eskolan,jolastokietan biolentziaren lekuko izan ziren haurrak»

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako goi mandatariak, ZeidRa'ad Al Husseinek, salatu berri duenez, Siriako zibilek«jasaten duten sufrikarioak ez du mugarik». «EkialdekoGutako setioak egoera katastrofikoa eragin du», esan du.

Page 7: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 6

GAUR8• 6 / 7

Dashak 17 urte ditu. Ukrainako ekialde-an bizi da. Aire erasoak daudenean, fa-miliak duen sotoan babesten dira. Kie-veko gobernuaren kontrolpean daudeneta ez dauden zonaldeak banatzen di-tuen «borroka lerroan» kokatuta dagobere herria.600.000 zibil bizi dira «borroka le-

rrotik» bost kilometro baino gutxiago-ra. Errefuxiatuentzako Norvegiako Bil-tzarrak (NRC) salatu duenez, oinarrizkozerbitzuen gabezia orokortu egin da.Donbasseko biztanleriaren egoera so-zioekonomikoak nabarmen egin duokerrera eta, jada, 1,2 milioi pertsonakelikagai gabezia dute. Negu gordineanez dute ondo elikatuta egoteko jakinahikorik eta baliabide urriak beromantentzeko tresnak ordaintzeko era-biltzen dituzte. «Negua oso luzea eta gogorra da.

Etengabeko borrokak direla-eta, herri-tarrek ezin dute merkatura joan jana-ria eta erregaiak erosteko. Egoera askozokerragoa da adineko pertsonentzateta gutxituentzat», helarazi zuen NRC-ko zuzendariak Ukrainan, ChristopherMehleyk. Herri askotan ez dago gashorniketarik eta herritarrak egurra etaikatza erabiltzera behartuta daude zeroazpiko tenperaturari aurre egin ahalizateko. «Ikatz tona bat jasotzen dudan

pentsioa baino lau aldiz gehiago da.Neguan, hiru tona ikatz behar ditut,baina ezin ditut ordaindu. Lurreko mi-nak direla eta, ezin gara basora joanegurra hartzera», azaldu zuen Yuriik.«Borroka lerrotik» sei kilometrora da-goen Druzhba herrian bizi da. Gataz-kak 4,4 milioi pertsonari eragiten dio,eta horietatik 3,4 milioi pertsonak la-guntza eta babesa behar dute. Gerrarenhasieratik 2014. urtean, 10.000 pertso-

na hil egin dira, horien artean 2.500 zi-bil, eta 1,5 milioi pertsonak bainogehiagok beren etxeak utzi dituzte.

AFRIKAKO HERRIALDEETAN

Kongoko Errepublika Demokratikoa-ren (RDC) ekialdean, Tanganyikako etaHego Kivuko probintzietan, milioi batlagunek baino gehiagok, horietatik700.000 adin txikikoak, ihes egin beharizan dute biolentzia etnikoaren ondo-

rioz. Batzuk behin-behineko kanpale-kuetan daude, beste batzuk, berriz, ha-rrerako familietan. Estutasunez bizi dira.Gatazka etnikoez gain, kolera izurri-

tea dago 21 probintziatan –RDCak 26probintzia ditu– . «Herritarrek paira-tzen duten sufrimendu mailak egune-ro marka berria hausten du», aditzeraeman zuen Nazioarteko Gurutze Go-rriaren Federazioak.Nigerian eta Kamerunen Boko Ha-

ram talde armatuak 135 ume ekintzaarmatuetan esku hartzera behartu zi-tuen. Hego Sudanen, ekonomiarengainbeherak gosetea eragin du hainbatzonaldetan eta 19.000 beraien boron-datearen kontra errekrutatu dituzte.Duela lau urtetik hona, 2.300 haur bai-no gehiago hil dira liskarretan.Afrika Erdiko Errepublikan, Unicefek

«belaunaldi oso bat bizi osorako trau-mak pairatzeko arriskuan dago. 2017bereziki gogorra izan zen emakumeen-tzat eta haurrentzat. Ez dute hezkun-tzarik, ezta osasun zerbitzurik ere. Bio-lentzia bortitzaren lekuko dira».Eskolen %20 itxita daude segurtasun

eza dela eta zabalik daudenetan irakaslegutxi daude. Unicefek behin-behineko50.000 eskola ahalbidetu ditu eta taldearmatuetatik alde egin duten 1.900 hau-rren zaintza bere gain hartu du.

Ama bat haurra altzoan duela IrakekoMosul hirian. Behean, 12 urteko Latjor

Mayal, bere ondasun guztiak saskibatean daramatzala Bentiu herrian

dagoen kanpalekura, Hego Sudanen.ROMENZI

HATCHER-MOORE / UNICEF

Page 8: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

atzerria

George Oppong Weah ama-mak hazitako ghettokoumea da. Liberiako hiribu-ru den Monroviako Gi-braltar txabola auzoanjaioa, eskolatik porru egin

eta sosa batzuk irabazteko arto-krispe-tak enkantean salduz egin zuen aurre-ra haurtzaroan. Kru etnikoa da sortzez,hau da, «jatorrizko liberiarra», eta ez AEBetatik askatutako esklaboen ondo-rengo diren congo-a. Kasta baxueneta-rikoa da kru-ek osatutakoa, etnikokioso arrakala sakonak dituen herrian.Monroviako hautsez beteriko kaleetan

egin zen futbol jokalari, trapuzko baloieiostikadak ematen. Kamerunen jokatzenzebilela, 22 urterekin, Arsene WengerrekMonako talderako fitxatu zuen; bost ur-tez jokatu zuen bertan, Paris Saint-Ger-mainek fitxatu zuen arte. Bertatik, Mila-nera joan zen, eta, Italiatik, Ingalaterrara,Chelsean eta Manchester Cityn jokatze-ko. Bere kirol ibilbide benetan handiariArabiar Emirerri Batuetako Al-Jazira tal-dean eman zion akabera.Jokalari bikaina izan zen Weah, Afri-

kan inoiz izan den handiena. FIFAkAfrikako, Europako eta munduko joka-lari onena izendatu zuen 1995. urtean;urte bat geroago Urrezko Baloia esku-ratu zuen. Driblin, esprint eta jaurtike-ta bikainak zituen, baita buruz errema-tatzeko ahalmen ikaragarriak ere.Europan gol gehien sartu eta partidagehien jolastu dituen futbolari profe-sional afrikarra da.

ALDAKETAK JARRAITUTASUNARI IRABAZI

Kronikek diotenez, Weah handiak beregolik onena sartu berri du. Gol politi-koa izan da, hirugarreneko saiakeranbere herrialdeko presidentetza lortuz.Aldaketa eta jarraipenaren arteko au-keraketa bat bezala aurkeztua izan denlehian, botoen %61,5ekin irabazi zionbotoen %38,5 eskuratu zituen JosephBoakairi, orain artean presidenteordezenari. Garaipena, baina, ez da polemi-karik gabe etorri. Izan ere, Weah berak

presidenteordetzat gerra jauntxo izan-dako Charles Taylor presidente ohiarenemazte izandako Jewel Howard Taylorhautatu izanak zeresan handia emandu. Hautu surrealista dirudi kanpainanzehar bere senar ohiaren «agenda poli-tikoa berriz ere mahai gainean jarri»behar dela esan zuen Jewel Taylorrenalde egin izana, baina Taylortarrei leialdiren eskualde eta bozkalekuetan botopila eskuratzea lortu du gutxienez ma-kiavelikoa kontsidera daitekeen jokal-dia eginez. Orain arte botere aldaketa baketsurik

ezagutu ez duen Liberiak, bertako fut-

bol izarra Ellen Johnson Sirleafen esku-tik boterea hartzen ikusiko du. MumEllen bezala ezagutua den Sirleaf, Har-vardeko graduatua da, Nazio Batueneta Mundu Bankuaren enplegatu ohia,eta Afrikako historiako lehen emaku-me presidentea. Hamabi urtez karguanegon eta gero, Konstituzioak hala agin-duta, bere postua utzi dio ghettoko kruetniako mutikoari, futbolaren Olinpo-ko izarrari. Honek, baina, Sirleafek ezbezala, ez ditu nazioarteko kontaktusareak, Liberiari ia bost mila milio do-larreko zorra barkatu ziotenak edo2013ko Ebola izurrite izugarriaren aur-ka egiteko 3.000 soldadu bidali zizkio-tenak –Barack Obamak berak tartean–. Sirleaferi, hori bai, Liberia gerratik

kanpo mantentzea lortu izana aitortubehar zaio. Ia hamabost urte iraun etamilioi laurden hildako eragin zuen ge-rra zibil odoltsuaren ondoren, nolabai-teko bake hauskor bati eutsi izana. Bai-na bistan da ustelkeriak, langabeziaizugarriak eta osasun sistema eskasakharen gobernua gaztigatu dutela.

ASKATUTAKO ESKLABOAK SEGREGAZIO ITURRI

1989 eta 2003 arteko gerra zibil odol-tsuaren amaieratik hamalau urte pasa-tu direnean, arazoak handiak eta desa-fioak are handiagoak dira Weahpresidentearentzat. Monroviako biz-tanleen %7k soilik dauka argindarra, urhornidura eskasia larria da, langabeziaitzela, hiru herritarretik bi egunean 1,7euro baino gutxiagorekin bizi dira.Diamanteak, burdina, kautxua eta pal-mondo olioa bezalako baliabideak izanarren, kodiziak, botere-goseak eta des-potismoak Liberia Afrikako herrialdepobreenetarikoa izatera eraman dute.Afrikako mendebaldean kokatutako

lau milioi eta erdi pasatxoko herrial-dea, independentzia aldarrikatu zuenkontinenteko lehena izan zen 1847. ur-tean. Esklabo beltz askatuek sorturikomunduko bi herrialdeetako bat da Li-beria. Bestea, Sierra Leona da. AurrenaAEBetatik etorritako esklaboek sortu

{ profila }

Ghettoan sortua eta Liberiakokasta baxuenetarikoa den kruetniako kidea da George Weah.Gehiengo baztertuak esperantzaoso handiak jarri ditu harengan,beren eguneroko esperientziaberbera bizitakoa delako eta«establishment»-aren aurkakomezua dakarrelako. Joel SAGET | AFP

GEORGE WEAH«Mister George»: Futbolaren Olinpotik etorritako presidentea

Page 9: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 8 / 9

zuten, eta, bigarrena, Karibeko esklabo-ek. Bizitzaren ironiak zer diren! Aska-tutako esklaboek (congo) jatorrizko et-niakoak (kru) azpiratuz ezarri zuten beren segregazio sistema partikularra.Orduz geroztik, herrialdeko elite egin-da, botere egiturak kontrolatu dituzte. Bestalde, badirudi hautetsontziek ka-

laxnikov fusilen lekua hartu dutela Li-beriako politikagintzan. Badirudi dago-eneko hauteskundeen emaitzeninguruko liskarrak epaitegietan kon-pontzen direla ea ez elkarri tiroka.Gaur-gaurkoz, herrialdea ez dagoelajauntxo eta milizien legearen aurrean

belaunikatuta dirudi. Charles Taylorgerra jauntxo eta presidente ohia egungerra krimenengatik Britainia Handikoespetxe batean preso dago, handik haripolitiko asko mugitzen dituela esatenden arren eta bere emazte ohia Weahberaren bigarrengoa den arren. Eta ezda ahaztu behar Taylorren aurreko bipresidenteak tiroz hil zituztela.

«NO WEAH, NO PEACE»

Liberian idolatratu egiten dute Weah,Mister George bezala ezagutzen dute-na. Bere jarraitzaileek, ghettoko jendeaeta gazteak batez ere, presidente izate-

ko jaioa dela uste dute, bere patua horidela, eta adoratu egiten dute horrega-tik, agian gehiegi. Berarengan esperan-tza oso handiak jarri dituzte, bereneguneroko esperientzia berberak bizi-takoa delako, ghettoko umea delako,eta establishment-aren aurkako mezuadakarrelako. Weah handiak beren egunerokoa

ezagutzen duela uste du ghettoko jen-de baztertuak, beren esperientzia etasufrikarioa haragitan bizi izan ditue-nak ezin diela traizio egin. Haren ja-rraitzaileak ospakizunetan aritu diraegunotan Monrovian, zoriontasunaren

eztanda frenetiko betean, danborrak joaz, “No Weah, no peace” aldarri, fur-gonetetan hiriburua zeharkatzen. Ez da falta, halaber, Mister George

handiari prestakuntza falta egotzi dio-nik. Esperientzia politikoa falta duela.Eskolagabea, heziketarik gabeko solda-du xehea dela, baloiaren alde eskolautzi zuen kale zakur hutsa. Kezkaz be-giratzen dute Weah heroiaren presi-dentetza berria, futbolaren Olinpokoizar bat izatea ez dela nazio bat gida-tzeko kredentzial nahikoa sinetsita.Weah ez da beste lider liberiar batzuk

bezalakoa. Bere aurreko Samuel Doeeta Charles Taylorrekin alderatuz gero,ez da kalaxnikova eskutan ibilitakoa,milizia armaturik ez du gidatu.

Liberiak hainbeste krisi eta gerraodoltsu eta suntsitzaile pasatu ditu,ezen presidente berriak ezin duen he-rria, beste behin ere, anabasa eta kao-sean erortzen utzi. Ekonomia honda-mendi egoeran dagoela hartu duherrialdea, eta kautxu eta burdin es-portazioen prezioen gainbeherak on-dorio latzak izan ditu (Liberiako ekono-miaren bi oinarri nagusiak dira).Nola hala eutsi dio hamabost urtez

gerraosteko bake hauskorrari Liberiak,baina hori lortu duen presidenteare-kin, Mum Ellem Sirleafekin, lanak, ira-kaskuntzak, landa garapenak, osasunsistemak eta kanpo inbertsioek beheraegin dute. Liberiako azpiegituren egoe-ra, halaber, negargarria da. Horri guz-tiari egin beharko dio aurre Weahk. Etahartara, futbolaren negozioan irabazi-tako diruarekin, bere kontu korrontee-tatik ateratako sosekin, filantropia po-xi bat egitea ez zaio nahikoa izango. Eta batez ere, presidente karguan be-

re aurrekoek izandako joerak ekiditenasmatu beharko du, bai ala bai: pala-zioen grandeur-ean ez erortzen, erregebaten pare bizitzeko tentazioa albora-tzen, botere egarria eta gehiegikeriare-kiko gustua uxatzen.

Mikel Zubimendi Berastegi

Futbol jokalari liberiarra 1996. urtekoUrrezko Baloia altxatuz, ItaliakoLigako Milan eta Sampdoria taldeenarteko partida baten ostean. Carlo FERRARO | AFP

IBILBIDEA 1966an jaio zenMonrovian, Liberiako hiriburuan.1995. urtean Afrikako, Europakoeta Munduko futbol jokalarionenaren saria jaso zuen. Kru etniako kidea da, hau da, jatorrizkoliberiarra eta ez «congo»-a edo AEBetatik heldutako esklaboaskatuen ondorengoa, luzaroanherrialdeko boterea monopolizatudutenak. Bi aldiz porrot eginostean, hirugarrenean hautatudute presidente.

Page 10: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa G

izarteen funtzionamen-du etikaren oinarrizkoteoriak dio gizabanakoguztiek bizitza duin bateskuratzeko eskubideadutela. Eskubidea eska-

era bat da, zeina legeetan jasorikgelditzen den.Horrek ez du eskubide-aren babesa bermatzen, baina elkarbi-zitzarako funtsezko araudien eta gizabaloreen erredakziotzat jo daiteke, bi-zitza kolektiboan gerta daitezkeen bor-txa egoerak salatzeko erreferentziatzatalegia. Bizitzaren duintasuna zertanden zehazterakoan, espazioarekin erla-zionaturiko eskubideak zerrendatukoditugu ezinbestean, bizitza espazioeiloturik garatzen delako eta espazioakberak bizitza bat edo beste baliatzekoeragin zuzena duelako.

Etxebizitza, indibiduoak bizitza au-rrera eramateko ezinbesteko espazioadelako, eskubide bezala aldarrikatzenda. Espazioa emantzipatzailea delaulertuz. Arkitektura klasikoaren ikus-pegitik etxea gotorleku-eraikuntza bat

da, kanpoko klima eragileetatik –euria,eguzkia, tenperatura, hezetasuna...–babesten gaituelako. Hots, arkitektu-rak gizakiaren babesa proposatzerako-an, azentua kanpo eragileetan jartzendu. Pareta artean eta estalpe azpiangertatzen den espazio pribatuan ez da,baina, gizakien babes-espazioaren es-kubidea ziurtatzen, kanpoko begirada-tik salbu gelditzen den txokoa, “barneeragileak” medio, jazartzailea izan bai-taiteke. Hormigoizko paretarik existi-tzen ez da gure gorputzaren salbazio-espazioa eraikiko duenik. Guregorputzaren azala bilakatzen da espa-zio aldarrikatzaile –batik bat emaku-mea, ez zuria eta txiroa baldin bazara–.Baina tira, hori bestelako ur-handitansartzea da...

Eskubideak gizakiaren agresio-es-parruak defendatzeko eskakizunakdirelako, «hiria izateko eskubidea»XX. mendeko erdialdetik entzungaidugu, hiria kapitalaren eta merka-tuaren zerbitzura jarri zen garaitik

hain justu. 1968an Henri Lefebvbrekaldarrikatu zuen lehen aldiz, espazioapolitikoa dela ulertuz. Politikoa, hiria-ren espazioetan erabakitzen direlakokolektibitatearen gai nagusiak. Hala,hiria denaren eta izan daitekeenarengainean erabakitzeko ahalmen politi-koan parte hartzeko eskubidea aldarri-katu zuen. Baina egun “hiria izatekoeskubidearen” aldarriak zentzua galdudu, hirian aurretik sumatu ezin daitez-keen gertaerak ematen ez diren unetiketa hiriak erresistentziaren sentimenkolektiboak libreki adierazteko espazioizateari utzi dionetik.

Eskubideez eta espazioaz ari garela,Hego Amerikako hainbat indigena ko-munitateren konstituzioetan jasotakoPachamama edo Ama Lurra zaintzeko eskubide eta beharra harira ekartzeakinteresa du. Zapaltzen dugun lurra gu-re bizilekuaren sostengua dela –fisiko-ki eta sinbolikoki– eta gure askatasu-naren gainazala onartzea suposatzendu horrek. Lurraren eta bizitzaren arte-an eraiki behar den harremana antzi-nako komunitateetan izugarri presen-te zegoen, eta, euskal baserritarrenpentsamoldean, zer esanik ez. Lurrare-kiko errespetua hirietarako bidaian bi-dean galdu dugun hazia da, eskubideizateari uko eginaz bien bitartean.

Ama Lurra gogoan, pentsatzen jarrinaiz «lurralde eskubidea» kontzep-tua sortu beharko bagenu nola hasgintezkeen. Lurralde eskubidean lu-rraren gainean eta azpian bizitza ko-lektiboaren funtzionamendua berma-tzeaz arituko ginateke segur aski,bizitzeko beharra eta ingurumen osa-suntsu bat disfrutatzekoa bateragarriegiteko eskubideaz, haize garbia ar-nasteko eskubideaz, oinezko ibilbide-ekin bizitza garatzeko eskubideaz...Eztabaidarik gabe, lurralde antola-menduak bere egin beharko lituzkeenoinarriak, ez besterik. •Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA.

Lurralde eskubidea

Ula Iruretagoiena BusturiaArkitektoa

Page 11: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Asteari zeharka, baina asteko egun bati,gaurkoari, hain justu, artez eta adi begi-ra. Eta gaur Bilbon gaude, ez denok, bai-na bai asko, herri baten, jendarte batenedo gizabanako kolektibitate baten ager-pen sendoa. Aurten motxiladun umeak

nabarmendu ditu Sare plataformak, baina aurten ezdaude atzo baino okerrago, eta bihar –eta batez ere da-torren asteburuan nabarituko dute– berdintsu segitu-ko dute. Asteon, ordea, sikiera telebistan agertu dira.Egingo nuke nahiago luketela agertu gabe. Agertu be-harrik ez izan. Halako batean agertu dira telebistan,eta hunkigarria izan zen, egun batez besterik ez badaere. Piztutako arreta sumatuta, ETBren bigarren kate-an ere eman lezakete saioa, azpitituluak jarrita. Irado-kizun bat baino ez da. PPri ez zaio ondo iruditu,ordea –ezta PSEko gazteeiere–. Bada PPkoak EuskalTelebistan ez luketela ager-tu behar uste duenik, etauste hori sendo argudiatzenduenik. Gauzak zer diren,eskubide urraketa nabar-men bat justifikatzen dute-nek «terrorismoaren desle-gitimaziorik eza» ikusi duteume horien gaineko saioan,baina ez dute ikusi nahi izan eurei egindako keinua.Bai, saio ona izan zen, baina... nik ere saioak eginzuenaren antzera egingo dut, formari dagokionez etahedabide publikoa izan gabe. Saio ona, harik eta...«zergatik dago zure aita kartzelan?» galdera agertuzen arte. Izan ere, gai horrek, behin eta berriz esan zu-tenez, beste atal oso bat mereziko luke, bat eta besteehun, baina ez umeak solaskide direla. Behar besteatal mereziko luke gaiak, baldin haren gaineko zen-bait iritzik ez balekarte berekin sumario baten irekie-ra. Europako eskuin muturrak baino defenditzen ezduen egoeraren gordina agertzeak ez luke inor mindubehar; ezta, horrenbestez, ezer «orekatzeko» premia-rik agertu behar ere. Ezin izan baitzuten saihestu, edoez zuten nahi izan, presoen erantzukizuna nabarmen-

tzea. Egindako delituagatik epaile batek ezarritako zi-gorra lekutan betetzen ari direnek beren seme-alabenegoera onartezinaren erantzukizuna dutela iradokibaino gehiago egin zuten eta. «Zergatik dago han?».«Hitz egiten duzue horretaz?». «Eta...?». «Eta...?». Zernahi duzu esatea umeak heldu batek nekez erantzunlezakeen horretaz? Zergatik daude han zehar? Non?Han zehar... oporretan? Litekeen erantzun bat: bidez-ko uste zutenaren alde, eta zuten gehiena galduta,hartu zuten konpromisoagatik. Hori entzun nahi ze-nuten haur horien ahotik, edo akaso terrorista doilo-rrak direla eta lotsatu egiten direla beren gurasoez? Nik uste dut harro daudela, eta hala behar duelaizan. Ez ETAkoak, independentistak edo sozialistakizateagatik, beren maitasun osoa ahal duten moduan,

modu desesperatuan, erakusten dieten gurasoak dire-lako baizik. EAJk eta beste batzuek zergatik ez duten Bilbora dei-tu, beraiek jakingo dute, baina ez da egia ezker abertza-learen ekitaldia dela. Bilbora etortzea ez da ezker aber-tzalearekin bat etortzea, ezta preso politikoenideologiarekin ere. Guztien eskubide guztiak eskatzendituen herri baten adierazpide nabarmena baino ez.Beste batzuek zigorgabeei eskatzen ez dietena eska-tzen diete presoei. Hala ere, gaur Bilbon alderdi horie-tako jarraitzaile ez gutxi izango dira. Ongi etorri de-nak. Bide batez, herri proiektu batean sinisten badugu,proiektu horrek desberdinen artekoa izan behar duelaargi izan behar genuke, eta eskubideen defentsa denontopagunea balitz, ez litzateke abiapuntu makala. •

{ asteari zeharka begira }

Bai, baina...

«Zergatik dago han?». «Hitz egiten duzuehorretaz?». «Eta...?». «Eta...?». Zer nahiduzu esatea umeak heldu batek nekezerantzun lezakeen horretaz?

hutsa

hutsahutsa

Xabier Izaga

Page 12: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

herria

Baserri askotantopa daitezke fa-miliaren arma-rriak. Etxe asko-tako paretetanere badaude, ko-

adrotan txukun jasoak. Garaibatean ohikoagoa zen akaso.Baina egunotan ere familiagehienetan izaten da genealo-gian interesa duen baten bat,familiaren abizenetatik tirakahamarkadetan eta mendeetanatzera joan eta arbasoen berrijakitea maite duen baten bat.Hain justu, ikerketa genealogi-koak eskaintzen dituen web-gunea da Gurearbasoak.eus,duela bi urte pasatxo JabierPerezek martxan jarritakoa.Perez EHUko Arkitektura

Saileko irakaslea eta ikertzai-lea da eta, hain justu, ikerketa-ren eskutik iritsi da euskal on-darearen baitara. «Nire alorraadierazpen grafikoa da aldebatetik, eta, bestetik, eraikita-ko ondarea. Horren baitan, ni-re espezialitatea XVI. eta XVIImendeetako eraikinak dira,bai zibilak eta baita elizarenakere. Ikerketa horiek egiteko as-

kotan beharrezkoa izaten daeraikinaren jabegoa zuen fa-miliaren genealogia pixka batezagutzea. Izan ere, ondasu-nak maiorazkoaren loturaz pa-satzen ziren aitarengatik se-mearengana eta nireikerketetan egokitu zait horre-lako kasuak aztertu behar iza-tea. Beraz, tresna horiek men-deratzen nituen, artxiboetanikerketa egitea dakarren pro-zedura menderatzen nuen.Okurritu zitzaidan familiakokide batzuei ikerketa genealo-giko bana oparitzea eta horre-la hasi nintzen honetan».

XIX. mendera bitartean, ge-nealogiak funtsezko tokia izanzuen euskal tradizioaren ba-rruan. «Batzuetan pentsatzendugu genealogiarena noblezia-ren kontua zela. Egia da, azke-nean, ondasun gehien beraiekzeukatela eta, gainera, beraienartean ezkontzen zirela. Etaondasun horiek guztiak kude-atzeko ezinbestekoa zen maio-razkoko lotura ezartzea, XIX.mendera arte horrek ziurta-tzen baitzuen ondasun hori ezzela banatuko. Baina hori ezzen bakarrik nobleen kontua,baserritarrek ere bazeukaten.Eta baserritarrek oso presentezeukaten familiarekiko eta lei-nuarekiko erreferentzia hori.XVI., XVII. eta XVIII. mendee-tan zehar gizarte osoan bana-tuta zegoen leinuarekiko erre-ferentzia hori . Nolabait ,gizabanakoaren kontzientzialeinuan oinarritzen zen. Gero,XX. mendean, indibidualis-moa garatu zen gehiago etagauza batzuk aldatu egin zi-ren. Baina garai batean garran-tzitsua zen nondik gentozenjakitea, bai herentzia kontue-

Beheko irudian,Gurearbasoak.eus webgunearenaurkezpeneko irudia.Banakako ikerketagenealogiko bat ikusdaiteke bertan, 128abizenekin. GAUR8

GUREARBASOAK.EUSArbasoei izena eta abizena jartzekotresna, 128 edo 256 abizen arte

[email protected]

Leinuak pisu garrantzitsua izan du euskal jendartean, baimaiorazko kontuak tarteko eta baita sozialki ere.Garaiotan indibidualismoaren haizeak indartsuagoakizanagatik, badira genealogia maite dutenak, nondikdatozen jakiteko grina dutenak. Ikerketa genealogikoakeskaintzen ditu Gurearbasoak.eus webguneak.

JENDARTEA / b

Horiek egin ondoren, inguru-ko jendea interesatzen hasiomen zen, hau eta bestea galde-tzen. Eta hasieran horrelako as-morik ez bazuen ere, PerezekGurearbasoak.eus webguneaatondu du, norbere arbasoei ize-na eta abizenak jartzeko tresna. «Betidanik gustatu izan zait

armarrien sinbologia, eta ho-rren inguruan euskaraz ape-nas dagoen ezer, genealogia-ren ikerketan bezala. Etajendeak interesa zuela ikusita,informazio hori euskarazemateko aukerak tentatu eginninduen. Hor hasi zen dena».

Page 13: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 12 / 13

tarako eta baita sozialki ere,leinuak eta familiak pisua zeu-katelako». Garai bateko kaparetasun fro-

gak ekarri ditu gogora Perezek,derrigor egin beharrekoak. «He-rri batetik bestera bizitzera pa-satu nahi bazuten, adibidez,bertako jatorria zutela frogatubehar zuten. Horretarako auzimoduko bat egiten zen, lekukoeta guzti, eta familia horren ja-torria frogatzen zen. Oso barne-ratuta zeukaten leinuaren zen-tzua. Eta armarriak ez daudebakarrik jauregietan, baserri as-kotan ere badaude».

128 ETA 256 ABIZEN ARTEAN

Euskal ondareari eta genealo-giari tiraka jarri du martxanaipatu webgunea, ikerketa ge-nealogikoa eskaintzen duentokia. Bertan, hiru zerbitzumota eskaintzen dira. Lehena,banakako ikerketa genealogi-koa, 128 abizen arte. Genogra-maren lehen pertsonatik abia-tu eta sei belaunaldi atzera. Bigarrena, bikotearen iker-

keta genealogikoa. Kide bakoi-tzetik abiatu eta sei belaunaldiatzera, kide bakoitzaren 128abizen ezagutu arte. Hartara,bikotearen seme-alabek berelehen 256 abizenak ezagutukodituzte. 1750. urte inguruanjaiotako arbasoak arte egitenda atzera ikerketa horrekin. «Gainera, bai aukera batean

zein bestean abizenen adarre-tatik atzera egiten dugu jaio-tza agiri antzinena topatu arte.Askotan XVI. mendean jaiota-ko arbasoak arte. Horrelakoe-tan pertsonaia horien inguru-ko dokumentuak aurkitzensaiatzen gara, eta, topatuz ge-ro, erreferentziak txertatzenditugu genograman», zehaztudu ikertzaileak. Zerbitzuarenkostua 300 eta 550 euro tarte-koa da, nahiz eta kasuan-ka-suan aldatu egin daitekeen.

Eta, hirugarrena, ikerketa es-pezifikoa. Zuhaitz genealogi-koa egiten hasi eta bidean do-kumentu interesgarriak topadaitezke. Abizen horren iker-ketan sakontzeko aukera etainteresgarriak izan daitezkeengarai hartako dokumentuentranskripzioa ere eskaintzendu Perezek; kaparetasun fro-gak, ezkontza hitzarmenak,testamentuak, auziak…Ikerketa hasteko, gutxienez

ondokoa behar izaten da: ize-

na eta bi abizen, jaiotzaren da-ta eta protagonista jaio zenherria. Eta hortik tiraka-tiraka,sei belaunaldi atzera egitekomodua dauka ikertzaileak, or-denagailuaren aurretik mugi-tu gabe. «Lehen zatian Erregistro Zi-

bilaren bitartez egiten da bila-keta. Erregistro Zibila 1870. ur-tean sortu zen hemen. Hortiklehenagoko guztia elizarenada eta Elizako Artxibategiandago. Arabako, Bizkaiko eta Gi-

puzkoako kasuan, izena, biabizen, urte tarte bat eta uda-lerri bat edukita, bilaketa nahi-ko zehatz egin daiteke», agertudu Perezek. Bere esanean, bilaketa ho-

riek guztiak ordenagailuarenaurretik mugitu gabe egindaitezke, nahiz eta jende as-kok uste izan artxibo batetikbestera ero moduan ibili be-harra dagoela. «Duela urtebatzuk arte horrela izaten zenhemen eta oraindik toki asko-tan horrela izaten da. Horre-gatik dauka jendeak pertzep-zio hori». Perez, Arabako, Bizkaiko eta

Gipuzkoako artxiboetan bar-na ibiltzen da, ez hortik apar-tekoetan. «Nik ez dut eskain-tzen Nafarroako eta IparEuskal Herriko aukera. Nafa-rroan, ikerketa hori artxibate-gian bertan egin behar da etabaldintzak ez dira oso eroso-ak. Hiru hilabetean lau bila-keta bakarrik egin ditzakezueta prozedura nahiko korapi-

Lerroon gainean, JabierPerez, proiektuarenarduraduna. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

XVI. MENDETIK GAUR ARTE, 65.000 ARBASO«Askotan lehen abizenarekin geratzengara, baina ez daukagu horretatikgainontzeko guztietatik baino gehiago.Hori baino askoz adar gehiago ditugu etaguztiak dira gure-gureak. Eta adar askodira. Pentsa, XVI. mendera bidaiatzekoaukera izango bazenu –adibidez 1550.urtera– eta bidean zure arbaso guztiakbisitatu nahiko bazenitu, 65.000 pertsonabisitatu beharko zenituzke. Hori da 16-17belaunaldik ematen duten datua».

Kalkulatzen da garai hartan –etaestimazioak baino ez dira– Gipuzkoan60.000 lagun bizi zirela, eta Bizkaian ereantzeko. «Horrek esan nahi du EuskalHerrian askok ditugula arbaso komunaksegur aski. Eta ikertzen hasiz gero,ezustekoak hartuko genituzke». JabierPerezi behin baino gehiagotan gertatuomen zaio ikerketa genealogikodesberdinak egiten aritu eta haien arteanlotuta daudela konturatzea.

Page 14: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

herria

latsua da. Ipar Euskal Herria-ren kasuan, badago digitaliza-tutako datu basea. Era berean,jaiotza, ezkontza eta heriotza liburu originalak ere digitali-zatuta daude, edonork topa-tzeko moduan. Baina ez dagobilaketa zehatz egiteko bila-tzailerik eta korapilatsuagoada kontua», agertu du iker-tzaileak. Behin ikerketa amaituta,

etxera bidaltzen du paper for-matuan. «Ikerketa egiterakoanagertzen diren dokumentuenerreferentziak ere txertatzenditut; auziak, herentziak... Adi-bidez, Urdangarin famatua ja-torriz ataundarra da eta berearbaso batek auzi bat izanzuen 1660. urtean. Garizumagaraian karta-jokoan zebilentabernan eta kartzelan sartuzuten. Zeharka, horrelako kon-tu asko agertzen dira».

EZ AURRERA ETA EZ ATZERA

Batzuetan, ikerketa genealogi-koa ez aurrera ez atzera gera-tzen da, trabatuta. «Jende askohasten da ikerketa egiten etaune batean ez aurrera ez atze-ra geratzen da. Horrelako ko-mentario asko jasotzen ditutnik webgunean. Grafia asko al-datzen da garaiz garai. Adibi-dez, denboran gero eta atzera-go joan, ‘i’ latindarra gutxiagoerabiltzen da eta grekoa gehia-go. Adibidez, ‘Imaz’ abizenaXVII. mendean ez duzu topa-tuko horrela idatzita, ‘i’ greko-arekin baizik, ‘Ymaz’, alegia.Edo, adibidez, ‘Mujika’. XVIII.eta XIX. mendean azaldu dai-teke ‘g’-rekin edo ‘j’-rekin. Bai-na geroz eta atzeago joan, zai-lago. Lehenagoko garaietanbeti ‘x’-rekin agertzen da, ‘Mu-xica’ gehienetan». Ibiliaren ibiliaz, Perez treba-

tuta dago horrelako ikerkete-tan. Bada beste zailtasun batere, oso bistakoa. Artxiboetan

digitalizatuta dauden doku-mentuak originalak dira etagrafiak ulertzea ez da bateresamurra izaten. «Ez dira uler-tzen errazak. Asko aritu beha-rra dago tankera hartzeko»,esan du ikertzaileak. Bada kontuan hartzeko bes-

te datu bat: artxibo digitalekartxibo originalak zeuden be-zala jasotzen dituzte, akatsakbaldin badaude, akats etaguzti. «Esaterako, garaiko es-kribauak ‘Muxica’ jarri beha-rrean ‘Murrica’ jarri bazuen,

artxibo digitalean ere horre-laxe agertzen da, nahiz etabistakoa izan akats bat izanzela. Adibidez, asko gertatzenda anai-arreben artean abizenberdina modu desberdineanjasoa izatea». Batzuetan, baina, ikerketa

trabatu egiten da puntu bate-an, eta ezin aurrera segitu.«Gertatu izan zait aita ezeza-guna zela aurkitzea. Kasu ho-rietan, adar bat hutsik gera-tzen da eta beste adarrarekinsegitzen dut. Batzuetan kol-pea izaten da. Adibidez, seku-lako interesa eta ilusioa zuenpertsona bat etorri zitzaidanbere ikerketa genealogikoaeskatzera. Segituan ekarri zi-dan informazioa, eta, ikertzenhasita, jakin zuen bere amonaumezurtza zela. Oso ukitutageratu zen, ez zekielako ezer.Fraisoroko umeak, adibidez,dezente topatu ditut. Umehorien arbasoetara iristea ezi-

nezkoa da. Izenak eta abize-nak mojek jartzen zizkieten,edozein modutara gainera.Oso esanguratsua den abizenbat topatu nuen behin: ‘Inor-be’». Izan ere, ikerketa egitea

nahiko zientifikoa izan daite-keen arren, genealogiak askodauka emozionaletik. Harta-ra, istorio gozoak eta gaziaktopatzea egokitu zaio Perezi.«Lasa batek ikerketa egitekoeskatu zidan. Beasaingo Asti-garreta auzoan bada Lasaetxe bat –orain paretak bainoez dira geratzen– eta ikerketaeskatu zidanari XVI. mende-ko testamentu bat emannion, garaian Juan Lasak osa-tua, bere arbasoa zena. Ber-tan zehatz agertzen da uztenduen ondasuna, ardiak, base-rriko tresnak... Oso une politaizan zen ikerketa eskatu zida-nari testamentu hura emanahal izatea».

«Gertatu izan zait aita ezezaguna zelaaurkitzea. Kasu horietan, adar bat hutsik utzieta beste adarrarekin segitzen dut. Batzuetankolpea izaten da eskatzailearentzat»

Lehen zatian Erregistro Zibilaren bitartezegiten da bilaketa. Erregistro Zibila 1870. urteansortu zen hemen. Hortik lehenagoko guztiaelizarena da eta Elizako Artxibategian dago

Juan Aranburu eta MariaJuaniz Axarrestarensemeen kaperatasunfrogak, AtaungoJustiziaren aurrean. 1711. urtekoak dira.ATAUNGO UDAL ARTXIBOA

Page 15: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 14 / 15

Hotzak ezpainak zartatzen ditu eta sudurra gogortu. Traba atsegina egiten du hotzak tamainan, aurpegia

kolpatzen duenean, bizkortu egiten zaitu, arnasa freskatu eta berritu. Elurrak, berriz, ingurua argitzeko gaita-

suna dauka. Magia dirudi. Lehen malutak erortzerako, artean zuritzeko denborarik izan ez duenean ere, be-

giak uzkurrarazten dizkizu elurrak, dena argiago erakusten duelako. Paisaia dotorea dotoreagotu eta zatarra

edertu egiten du elurrak. Horretan nahiko justua da.

Baina iritsi beharrak eta egin beharrak agintzen dute egunotan. Horregatik, neguak berezko dituenak traba

eta arazo bihurtzen zaizkigu. Makurtu eta gurpiletara begira jarri behar izaten dugu. Burua altxatzeko aukera

bagenu, inora iritsi beharrik gabeko lasaitasuna izateko aukera bagenu, patxada eta edertasuna baino ez ge-

nuke ikusiko inguru elurtuan. Eta epelerako bidea lasai hartu ahal izango genuke, hotzaz tamainan gozatu

eta gero. [email protected]

INORA IRITSI BEHARRIK EZ BAGENU

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 16: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBallesteros

Page 17: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

Zeluloidezko 8 mm-ko pe-likula Super 8 proiektore-aren bobinan harilkatu,proiektorea martxan ja-rri, eta makinaren zarata-rekin batera irudian ageri

dira Leintz Gatzagako antzinako kale-ak. Orain etxeak dauden tokian, gana-du-larreak egon ziren behin. Ikusle ba-tek bere burua ikusi du iruditan, gaztezendu zen arrebarekin dantzan. Bestebatek, publikoko gazteenak, jendearenjanzkerari so egin dio: a ze piura zeu-katen garai bateko herrikideek!

Gatzagarrek duela hiru urte Proiek-torsek sortutako “Apodaka” film labu-rrean gazte ikusi zituzten bai beraienburuak bai aitona-amonak bai herrikokaleak. Zeluloidearen usainak eta ma-kinen zaratak Leintz Gatzagako parro-kia hartu zuten.

Leintz Gatzagako “Hustu ganbarak”ekimenaren bueltan, Antonio Fernan-dez Apodakaren pelikulak aurkitu zi-tuzten Aitor Alberdi bergararrak etaAnder Larrañaga gatzagarrak, eta“Apodaka” izeneko film laburra sortuzuten erreskatatutako irudiekin. He-rriko elizan proiektatu zen, eta harreraona eman zioten gatzagarrek. Alberdikhistoria du zaletasun, eta irudizko do-kumentu zaharren bila jarraitu zuengeroztik. Geroxeago, Jesus Mari Agirre

eibartarra batu zitzaion, proiektorezaharrak konpontzen artista dena.«Bere zaletasuna eta nirea batuta, eta‘Apodaka’-k izan zuen harrera ikusita,erabaki genuen aurrera jarraitzeaekintza honekin», dio Alberdik.

Aitor Alberdik kontatu du urteetanpilatu zituzten proiektore eta filmekinerakusketa bat sortzea erabaki zutela,«jendearen eta udalen» arreta piztekoxedez. Hor sortu zen Proiektors, etahirugarren hanka batu zen ekimenera,Etor Larrañaga.

Horrela, Aitor Alberdi eta Etor Larra-ñaga bergararrek eta Jesus Mari Agirreeibartarrak Proiektors osatu zuten,aurkitu eta konpondutako proiektore-

ak baliatuta familiek ganbaretan erre-produzitu ezinik hautseztatuta dituz-ten zeluloidezko filmak berreskura-tzea helburu duen ekimena.

Aurkitutako proiektoreak bide ez-berdinetatik lortu dituztela dio AitorAlberdik: «Batzuk elizetan aurkitu di-tugu, beste batzuk eskoletan edo etxe-etako ganbaretan». Proiektoreak ma-neiatzen maisua da Jesus Mari Agirre.Etor Larrañagak dio taldeko «altxorra»dela: «Bere funtzioa oso garrantzitsuada, makinista moduko bat da; hau da,gure erakusketa martxan jartzen du,eta, era berean, erakusten ditugun ma-kinak konpontzen ditu». Agirreren ar-tisau-lana ederki osatzen du binomio

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 16 / 17

Goiko argazkian, Proiektorsizeneko egitasmoarenbultzatzaileak. Zutik, ezker-eskuin,Aitor Alberdi eta Etor Larrañagabergararrak. Lehen planoan,eserita, Jesus Maria Agirreeibartarra. Virginia ARAKISTAIN ARIZNABARRETA

IRAGANARI HAUTSA KENTZENMaddi Txintxurreta Agirregabiria

Proiektors ekimeneko Aitor Alberdi,Etor Larrañaga eta Jesus Mari Agirrehainbat ganbara edo tiraderatanahaztuta dauden etxeko pelikulaeta proiektore zaharrak bildu etakonpontzeaz arduratzen dira,ondoren bildutako materialarekinerakusketak atontzeko. Etxekopelikula zaharrak erreproduzitzendituzte erakusketotan, iragana etaorainaren arteko zubia eraikiz.

Page 18: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

herria

bergararrak. Proiektua bultzatu, mugi-tu eta garatzen dute. «Ekoizpen artisti-koa ere egiten dugu: erakusketaren di-seinua eta irudi artistikoa pentsatzenditugu», dio Larrañagak. Erabilera domestikoko proiektoreen

ahanztura ekarri zuten BetaMax etaVHS sistemen garapenak, eta, hortaz,zeluloidezko pelikulak ezin dira erre-produzitu antzinako proiektore barik.«Bat-batean mozketa ebolutibo batgertatu zen, eta hamar urte baino gu-txiagoan proiektoreak eta garai batekokamerak gure eskuetatik desagertu zi-ren», esplikatu du Larrañagak. Orain, hogeita hamar urte geroago,

Proiektors informazio domestiko etaanonimo horri bide ematen ari da, Je-sus Mari Agirrek berreskuratutakoproiektoreak baliatuta. «Lortu duguzeluloidetik digitalera pasatzea. Bideatraketsa da, gu esploratzaile moduko-ak gara: pelikulak dituen jendea aurki-tzen dugu, eta kontziente egiten ditu-gu beraien etxean gordeta dagoenhorrek jendarte batendako daukan ba-lioaz», esan du Etor Larrañagak.Bidehorretan, Euskal Filmotekaren babesadute, pelikulak bertara jasotzen baiti-tuzte.Iragan urteko ekainean, Plentziako

Mikrofilm Short Festival jaialdiak dei-tuta erakusketa eratu zuten, eta Plen-tziako udalarekin elkarlanean deialdibat antolatu zuten herritarrek ganba-retan gordeta zituzten filmak jaso etaondoren festibalean proiektatzeko.Hortik aurrera hasi zen Proiektors ga-ratzen. «Jendeak erakusketa ikusi zue-nean jakin zuen ganorazko lana zelaeta pelikularen bat zuela esatera hur-bildu ziren. Hor hasi ginen film-sortakjasotzen», dio Aitor Alberdik. Familiabatek hamar pelikula eman zituen,beste batek hogei. Orotara, Proiektor-sek bere ibilbide guztian ia 300 peli-kula eta 50 proiektore inguru bildu di-tu.

OROIMENEN ISLAK

Proiektorsek hiruzpalau eguneko era-kusketak antolatzen ditu normalean,zeintzuetan proiektore desberdinakikusgarri egoten diren. Alabaina, egun

handi bat izan ohi da erakusketarenbarruan, guztietan dinamiko eta senti-korrena. Egun horretan, ateak itxi, ar-giak itzali, proiektoreak piztu eta iru-diak bonbardatzean ezein ikuslegeratzen da hotz.Proiekzioak ekiterakoan sentimen-

du ugari azaleratzen direla diote ber-gararrek. «Jendeari zerbait mugitzenzaio barruan. Sentimenduak sortzendira, eta horien gainean daude herio-tza, aldaketak, sorrerak», esan du Al-berdik. «Irudi hauek ikusi eta gero, ezgara berdinak izango. Nik ez badutezagutu garai hura, ikus-entzunezkohau ikusi ondoren pertsona osatuagoanaiz, badakit ibiltzen ditudan kale ho-riek orain urte batzuk beste era bateraegituratuta zeudela», dio Larrañagak.Iaz, Tabakalerako Elias Querejeta Zi-

ne Eskolaren inauguraziorako antola-tutako erakusketaren baitan emanaldidinamikoa muntatu zuen Proiektor-sek, zinema eskolak hala eskatuta. Gu-ne analogikoko lau aurpegidun zutabebateko alde banatan proiektatu zituz-ten irudiak 16 eta 8mm-ko lau proiek-tore martxan jarrita, eta ikusleek zuta-bearen bueltan kurritu zituztenirudien islak. Etor Larrañagaren esane-tan, «karrusel» moduko bat sortzeazen ideia: «Lehengo zinearen xarmabat zen molestatzea. Gaur egun denaoso goitik proiektatzen digute, pertso-na bat altxatzen bada ez du eragitenirudian, lehen bai».Baina Proiektorsen erakusketak ez

dira irudizkoak soilik. Ikusi, usaindu,ukitu eta entzun egiten dira. Pelikulabobinan biratzen hasten denean, ten-tsioa sortzen da zeluloidea erreko oteden beldurrez, usaindu egiten da frik-zioa, makineria zarataka hasten da.«Horrek guztiak atmosfera berezi batsortzen du. Ez da gaur egungo play-a.Gauzak moztu, apurtu egiten dira»,dio Larrañagak. Akatsaren aldarrika-pena artelan kasik perfektua izan dai-teke.“Apodaka” film laburrean iragana

orainarekin nahastu zuen Proiektor-sek, antzinako irudiei musika garaiki-dea jantzita; eta horrela diraute, den-bora-lerro hauskorrean trapezista.

Page 19: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 18 / 19

Oroitzapenak ia ukigarri agertzen diraproiekzioetan. Irudiek hartzailearen-gan sortzen duen inpaktua oso indar-tsua dela azaldu dute Proiektorsekoek,argazki estatikoetan ikustera ohitutagauden pertsonak mugimenduanikusteak «bizitza gehitzen diolako bi-zirik dagoenari».

Etxeko filmak jasotzen ditu Proiek-torseko hirukoteak, baina, etxekoakizanagatik, ez daude historiaz kamuts.«Jaso dezakegu irudi bat non agertzenden familia bat bazkaltzen, eta agianlehen begiradan ez dauka interes oro-korrik; bai, ordea, bazkaria filmatzenari den pertsona hori balkoira atera-tzen bada eta herriaren plano bat azal-tzen bada, hor ikus dezakegu nola al-datu diren kaleak», dio Larrañagak. EtaAitor Alberdik gehitu du: «Agian, gai-nera, familia bazkari horretan ikus di-tzakegu nolakoak ziren garai batekoohiturak, eta oraingoekin alderatu».

Hala ere, jaso dituzte baita eszenaesanguratsu batzuk, etxeko grabazio-tatik harago doazenak. Esaterako, dik-taduraren garaiko pertsona garrantzi-tsu batek Euskal Herrira egindakobisitaren irudiak, non ikusten dennorbaitek pertsonaia oso gertutik gra-batzea lortu zuela. Horrez gain, PabloVI.a Aita Santua agertzen den 60kohamarkadako filmazio bat ere badau-kate. Alabaina, dokumentu horiekintentuz ibili behar dela kontziente dahirukotea.

Proiektorsen erakusketak ikusten di-tuztenen artean, adinak eragin handiadauka irudiak jasotzerako moduan.Zaharrak gogoratu egiten du, nostal-giaz oroitzen ditu behin ibilitako kale-

ak eta lagun zituen pertsonak. Gazteakikasi egiten du, kuriositatea eragitendio.

AURRERA BEGIRA

«Hazia bota dugu, loratzen hasi da, bai-na loraldia indartsuagoa izatea nahidugu», esan du Larrañagak. Proiektor-sekoak beraien sorkuntzak ezagutaraz-teko egarri dira. Pelikula gehiago topa-tzen eta erakusketa zabaltzenjarraitzeko grina daukate, eta zinemafestibaletako osagarri moduan edo

ikus-entzunezkoekin lotura duten edo-zein ekimenetan parte hartzeko prestdaude. Horretarako, ateak jotzen jarrai-tzeko asmoa agertu du hirukoteak.

Badituzte ideia batzuk buruan buel-taka, aise bobinen bueltan ikusi nahikolituzketenak. Esaterako, Eibarri buruz-ko dokumental bat daukate eskuarte-an, baita “Turnoka” fikziozko film labu-rra ere, jada edizio lanetan daukatena.“Turnoka”-rako, Proiektorseko talderaAsier eta Eneko Balzategi DJ eta musikasortzaileak batu dira, baita kamerarieta irudi artistiko lanak egin dituenAnder Larrañaga ere. Film laburra uda-berrirako prest izatea espero dute.

Proiektorsek hazten jarraitzekoproiektore eta zeluloidezko filmenbilketaren beharra dauka, baita era-kusketak antolatzeko kontratazioenaere. Horregatik, deialdia egin dieteetxean iragan zati bat daukatenei zein erakusketa bere herrira eramannahi dutenei, beraiekin harremane-tan jartzeko [email protected].

Adinak eragin handia dauka irudiak jasotzerako moduan.Zaharrak gogoratu egiten du, nostalgiaz oroitzen ditu behin ibilitako kaleak eta lagun zituen pertsonak. Gazteak ikasi egiten du, kuriositatea eragiten dio

Proiekzioak ekiterakoan sentimendu ugari azaleratzendirela diote bultzatzaileek. «Jendeari zerbait mugitzen zaiobarruan. Sentimenduak sortzen dira, eta horien gaineandaude heriotza, aldaketak, sorrerak...»

Proiektorsen erakusketak ez dirairudizkoak soilik. Ikusi, usaindu,ukitu eta entzun egiten dira.Pelikula bobinan biratzen hastendenean, tentsioa sortzen dazeluloidea erreko ote denbeldurrez, usaindu egiten dafrikzioa, makina zarataka hastenda. Esperientzia berezia da. GAUR8

Page 20: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

kom

un

ikaz

ioa E

rgel eta gaixo nahi dutejendea. Horregatik inber-titzen dute diru gutxiOsasunean eta Hezkun-tzan». Gure pentsioak or-daintzeko dirua izango

ote den da lagunarteko hausnarketa-ren abiapuntua: egon ba omen dago,nola banatzen den kontua, EspainiakoErrege etxea eta atal militarra defizi-tarioak diren arren ez dela murrizke-tarik egiten... ezer berririk ez!Datuetara jo dugu. Frantziako Esta-

tuak 2015ean bere barne produktugordinaren %5,5 bideratu zuen Hez-kuntzara. Espainiakoak, berriz, %4,1.Europan, atzetik, Errumania (%3,1), Ir-landa (%3,7) eta Bulgaria eta Italia(%4) zituen, soilik. Urte berean, Dani-markak %7 gastatu zuen; Suediak,%6,5; Belgikak, %6,4; Finlandiak,%6,2; Estoniak, %6,1, eta, Letoniak etaPortugalek, %6. Eta euskaldunok? EAEn, 2015ean,

barne produktu gordinaren %3,7 gas-tatu zen; Nafarroan, %3,2. Lapurdiko,Nafarroa Behereko eta Zuberoko da-tuak Frantziakoetatik bereizezinak di-ra, artean. Herri gisa normaltzeko du-gun bide luzearen beste adierazle bat.

Agintariek beren politiketan eta au-rrekontuetan Hezkuntzari gastutrataera ez, baizik eta inbertsio tra-taera ematen ez dioten bitarteanjai dugu. Ekonomian aditua den jen-de ugarik aspaldi esana du Hezkun-tzan inbertitzen den euro bakoitzekoetorkizuneko jendartearentzat zortzieuroko irabazia izango dela. Bestalde, “Hezkuntza=osasun han-

diagoa+biziraupen handiagoa” ekua-zioa frogatu dute ikerketek. Beraz, be-giratu ekonomiaren ikuspuntutik,bizi kalitatearenetik, begiratu aukeraberdintasuna eskaintzetik, hartu kon-tuan jendea pobreziatik ateratzeko

behar genukeen ahalegina eta abar,eta ikusiko dugu Hezkuntza dela guz-tiei erantzuna emateko giltzetako bat.Ikerketek mahai gainean ipini dutedagoeneko zein den gaur egungo jen-darteak dituen gaitz sakonenetakobatzuen soluziobidea: Hezkuntzan di-ru gehiago inbertitzea.

Gurera etorriz, zoritxarrez, gutxie-netan entzuten ditugu eragileak di-ru gehiago eskatzen Hezkuntzara-ko. Gehiagotan jarduten duteesleitutako diru horretatik sare bakoi-tzari zenbat bideratu zaion kalkula-tzen. Eta nago gehiegitxoetan norbe-rarentzat diru gehiago eskatzekoformula aldamenekoari kentzea iza-ten dela. Beste behin, elkar hartu etaindarrak batu beharrean Euskal He-rriaren beharrei egokiago erantzungodion hezkuntza sistema sendoagoaaldarrikatzeko, aldentzen gaitueneansakontzen dugu. Eta hor pizturik eta

bizi-bizirik mantentzen dugu “publi-ko/pribatu” eztabaida, esaterako.Hezkuntzari esleitutako diruak

kontrol herritarra, gardena eta zorro-tza behar du, dudarik ez. Ildo horre-tan, proposamen interesgarriak egindira azken urteetan, Euskal HerrikoOinarrizko Hezkuntza Akordioa etaHik Hasik egin zuena, adibidez.Egin dezagun herri gisa koska bat

aurrera. Zenbat eta diru gehiago in-bertitu Hezkuntzan, orduan eta jen-darte osasuntsuagoa, bizi kalitatehandiagokoa, ekitatiboagoa eta bidez-koagoa. Ez badugu jende ergel eta gai-xoa nahi diru gehiago behar da, Unes-coren arabera barne produktugordinaren %6 da desiragarria. Horre-tan behar genuke ados.Eska dezagun diru gehiago herri ho-

nen hezkuntza beharrei erantzutendieten heziguneentzat. Nonbaitetikkendu behar bada, gakoa hor dago, ja-kingo genuke nondik! •

Hezkuntzara bideratzen den dirua zer da, gastua edo inbertsioa? Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Diru gehiago beharda Hezkuntzan

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

18/98 auziagatik kartzelatik atera den Joxe-an Etxeberria azken presoak esan du, espe-txetik atera eta lehen egunean, «preso zau-denean, oso mingarria da entzuteamobilizazioek ez dutela ezertarako balio»,eta zer pentsatua ematen du esaldiak.

Kartzelan 11 urte eta 3 hilabete eman ditu Etxebe-rriak, horietarik 10 urte bakartze ziegan, eta azkenbiak –gelakidea irten zenetik– bakarrik. Joxean Etxeba-rriak ere izan du pentsatzeko beta, eta atera duen kon-klusioa da presoen auzirako konponbidea ez dela eto-rriko erakundeetatik, baizik eta gizarteak emangodituen urratsetatik. Eta urrats garrantzitsua mobiliza-zioa da, areago urtarrileko urteroko mobilizazioa.Gaur milaka eta milaka pertsona mobilizatuko gara

Bilboko kaleetan, eta lehen ilaran egongo dira presodaudenen seme-alabak, senitartekoak, etxekoak. Hau da,inoiz deliturik egin gabe,inoiz epaituak izan gabe, le-galki inoiz zigortuak izan ga-be, zigorra jasotzen ari dire-nak, egunez egun, urtez urte.Estatu espainiarrak

1989ko maiatzean hasi zuenofizialki dispertsioa, orain29 urte. 1983an Jose Barrio-nuevo Barne ministroakZEN plaza diseinatu zuen,eta, ministro izateari utzieta hurrengo urtean, 1989komaiatzaren 4an, EnriqueMugica Herzog Justizia ministroak iragarri zuen espe-txe politika berria jarriko zuela martxan, ZEN planeanaurreikusten zen moduan. Herrera de la Mancha eta Al-cala Mecotik atera zituzten euskal preso guztiak eta 73kartzela ezberdinetara eraman zituzten. Gaur egun,%86,6 daude 400-1.100 kilometrora, eta bakarrik%13,39 daude 190-400 kilometrora. Dispertsioak inda-rrean dirau, ZEN planaren helburua (Euskal Herriarenmatxinada akabatzea) ez zutelako bete.Kartzelan lehenengoz hogei urte bete zituen lehen

euskal preso Mitxel Sarasketak esan du noizbait, ordea,ofizialki 1989an iragarri bazen ere, aurretik eman zirelalehen pausuak dispertsioan, 1985ean Herreratik Lan-

graizko kartzelara eraman zituztenean ETA pm-ko bu-ruzagiak, Gobernuaren ustez komeni baitzen “gogo-rrak” eta “bigunak” bereiztea. PSOEren Gobernuak ZEN plana ezarri zuenetik deito-

ratua izan da dispertsioa, pertsona gutxik hasieran, etamilaka pertsonak azken urteetan. Ematen zuen hitzakagortuta zeudela eta dena esanda zegoela, ikuspuntupolitikotik, ikuspuntu juridikotik eta giza eskubideenikuspuntutik.Eta esateko ezer apenas gelditzen ez zitzaigunean, or-

duan, ia berbarik esan gabe, heldu da dispertsioarenaurkako kritika zorrotzena: presoen seme-alaben begi-radek eratu dutena, irribarre herabetiz eta malko furti-boz josita.Haur hauek azaldu dute, inork baino hobeto, nagu-

siok adierazten jakin izan ez duguna. Kartzelarainokoordu luzeetan lagunak ikusteko sentitzen genituen po-

za eta ilusioa, haur eta gazte batzuek hitzik gabe azaldudizkigute, guretzat lagunak zirenak beraientzat amaedo aita baitira. Bisitaren ondorengo amorrua eta tris-tezia, presoen seme-alabek begiraden bidez adierazi di-tuzte. Bueltako bidaian metatzen genituen inpotentziaeta ezinegona, haragituta ikusi ditugu haurren bisaian.Onartzen dut hasiera batean ez nuela begi onez ikusi

Sareren aurtengo kanpaina, haurrak eta gazteak tarte-an. Baina aitortu behar dut inoiz ez dugula atzemangodispertsioaren tamaina, ez badugu sartzen errelatoa-ren barruan bizipen hauen testigantza. Ez da errukiedo gupida kontua. Irakurketa politikoa egin beharradago, eta injustizia agerian utzi. •

{ koadernoa }

Berbarik gabeko aldarria

Ez dugu atzemango dispertsioarentamaina, ez badugu sartzen errelatoarenbarruan bizipen hauen testigantza. Ez daerruki edo gupida kontua. Irakurketapolitikoa egin beharra dago

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

herritarrak

Marine -l e no m o -n i e r r ada Mi-k e l

Epaltza, arrantzaleen apaiza.Itsasoan zein lurrean itsasan-dreei zein itsasgizonei gerta-tzen zaienaz arduratzen da, ze-ruari haien aldeko otoitzaluzatzen badio ere, haien hara-gizko babesle eta laguntzaileada. Jakinduria handiko gizona,historia askoren iturria, eta La-purdiko kostan biziki maita-tua. Ziburuko auzoa den Zoko-an bizi da, eta bere etxearenondoan aurkitzen da arrantza-leen kapera. Bertako hilerri tti-pian dago lurperatua PiarresLarzabal apaiza, idazle eta eus-kaltzaina, maite bezainbestemiresten duena Epaltzak. Ha-ren hilobiaren aitzinean eskai-ni dizkigu lehen xehetasunak.

«Lauburua du hor, eguzkia-ren bizia, eguzkia baita bizi-tzaren iturri. Piarres Larzaba-lek Frantziaren alde egin zuengerra, eta Alemanian, Polo-nian eta garaiko Txekoslova-kian preso eduki zuten naziek,eta 1951. urtean etorri zen ho-na erretore gisa. Euskaltzaleazen, eta, politikarekin zeriku-sirik ez bazuen ere, hastape-netik aterpetzen zituen ihes-lariak, Baionako katedraleangose greba ere egin zuenhaien alde, eta ezin ahantziHego Euskal Herriko iheslarieilaguntza emateko Anai-Arteaelkartearen sortzailea ere izanzela. ETA erakundearen lehenhildakoen zeremoniak hemenegiten ziren».

Kapera erakusten hasi zaiguorduan. «Aldarea TelesforoMonzonen anaia Isidrok egi-narazi zuen; itsasontzi bat da,batela, erakutsi nahi balu be-

zala denak haren barnean goa-zela».

Lapurdiko Itsas Hegian dagoZokoa, eta biziki auzo ttipia da.«Larzabal hemen zegoen ga-raian zokotarrek arrantzarekinlotura zuten orobat. Bazirenontziolak, barkuak egiteko, sar-dinen kontserba fabrika bat erebai, eta Artha dikerako harriblokeak egiten zituzten langile-ak; eta haiek denen artean egi-na da kapera hau, horrela naba-ri zaio itsasoarekiko lotura».

Frantzisko Xabierren zurez-ko irudi bat agertzen digu gero,eta ondoan Loiolako Inaziore-na dago, Jesusen Konpainiarensortzaileak biak, baina ideia etanortasun desberdinekoak.«Ideia etsaiak zituzten. Ez da-kit nola konpontzen ziren el-kar, baina Inazio maisu bezalahartzen zuen Frantziskok, etaelkarrekin zerbait handia erai-ki zuten». Goiko parteko aul-kietan doinuarekin lotura du-tenak ibiltzen dira. «AltxaZokoa abesbatza sortu nuenduela hamaika urte, Hondarri-bian kantatzen egonak gara be-rriki, eta abesbatzako partaidebatzuk orain hasi dira euskaraikasten. Nik kantuaren inda-rrean sinisten dut, ahotik biho-tzera sartzen baita eta herria-rekin kantatzeko gogoa piztenbaitu».

GURASO IHESLARIEN SEME

Azkenik, kaperako kontuakaparte utzi eta berekin loturazuzena dutenak agertzen hasizaigu Mikel, bere etxeko salan,konpontzeko daukan aulki ba-ti buruzko historia agertu on-doan, berea kontatzen hasizaigu. «Aitak eta amak ekarrininduten mundura; haatik, ezgara gure baitatik sortzen, etazortzi seme-alaba ekarri zituz-ten mundura Karmen Solano

eta Juan Manuel Epaltzak Uz-taritze eta Kanbo artean dago-en Haltsu herri ttipian. Ihesla-riak ziren biak, gerrari ihesiLapurdira etorriak. Aita EuskoGudarosteko komandanteazen, eta preso hartu zutenDuesoko kartzelan; ondotikofizialen arteko truke bat izanzen eta hala atera zen kartzela-tik. Ondorengo historia da guIparraldean sortu ginela. Tren-bidea ondoan zegoen, eta oroi-tzen dut iheslari anitz etortzenzirela garai haietan, gure etxe-an beti jendea zegoela; familiahandia ginen bestalde. Aita Li-zarrakoa zen, eta ama Lekeitio-koa, baina Mendexan, Deus-tun, Bilbon ahaide anitzgeneuzkan».

Txikitako garai haietaz na-gusiki zer oroitzen duen galde-tuta, argi du. «Laborari giroanbizi ginen, eta euskaldunak gi-nen gu, bizkaitarrez hitz egi-ten genuen gure artean. Jaiak,inauteriak, Eguberriak… denaospakizun bat zen, ez zegoenegoera tristerik; gauza gutxi-rekin ibiltzen ginen alai, etadena partekatzen genuen elka-rrekin. Elkartasuna, irekidura,kantua, huraxe zen guk edan-dako txikitako esnea».

Haltsun urte batzuk pasaondoan, Donibane Lohizuneramugitu zen familia. «Lau lehe-nak Haltsun sortu baginen ere,ondorengo laurak DonibaneLohizunen sortuak dira. Aitakbeste iheslari batzuekin baterafabrika bat jarri zuen, harekinaterabide bat izan zezaten eus-kal familia anitzek, gehienekez baitzekiten itzultzerik izan-go zuten, edo ez behintzatnoiz. Iheslari guztiek ohikoakdituzten galderak zeuzkaten,baina galderekin ez duzu bizi-tza aurrera ateratzen eta gu-txiago platera betetzen; hone-

«Betidanik maite izan dut itsasoa; hara joaten zarenaldiro zerbait berria ikasten duzu»

MIKELEPALTZA

Ziburuko itsasoan sustraitu zitzaizkion

zangoak. Apaiztu eta Ameriketara joan

zen misiolari, betiere

Euskal Herriarekiko lotura atxikita.

Jon Garmendia

ARRANTZALEEN APAIZA

Page 23: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 22 / 23

la, lan bat ukaitea Iparraldeankokatzeko irtenbidea zen». Ku-riositatea piztu digu lantegiak,eta gaur egun haren arrastorikgelditzen den itauntzea izanda Mikeli kontakizunarekinarnas pixka bat eskaintzekoformula. «Azkar izena zuen fa-brikak, Bidarten zegoen, etaplastikozko gailuak egiten zi-tuzten; bertako jendeak ereegiten zuen lan, ez soilik ihes-lariek. Fabrika hori 1968ra arteegon zen aktibitatean, bainalege berriak sortu zituen Fran-tziak, inpostuen ordainketaketa halakoak. Lantegi txiki ani-tzek ateak itxi behar izan zi-tuzten, ez baitzuten irabazinahikorik haiek ordaintzeko.Orduan itzuli ziren gurasoakbestaldera, Bilbora».

ITSASOA ETA APAIZGOA, GRINA

Baina Mikel ez zen itzuli, itsa-soa zuen bere pasio lehena, etaDonibane Lohizune eta Zibu-ruko uretan sustraitu zitzaiz-kion zangoak; halere, hurbile-an zeukan itsasoa zeharkatueta urrunago zeuden lurretarajoateko enbeia ere piztu zi-tzaion, apaiz bihurtuta. «15 ur-terekin, eskola bukatu ondoan,deliberatu nuen apaiz izatea.Hego Amerikara joan nahinuen, misiolari bezala. Hemenikusten nituen apaizak, etamundu pobreago bat ezagutunahi nuen, zerbitzari izan,ahal nuen hartan laguntzaemateko. Ufada berri bat zeto-rren gainera Latinoamerikatik.1965. urte inguruaz mintzonaiz, baina han ez zituzten se-minaristak nahi, egindakoapaizak baizik; beraz, hemenjarraitu nuen formakuntzare-kin, Akizen, eta Armadara joa-teko adinean Antilletara joannintzen irakasle gisa, Guadalu-pera. Ia hiru urte pasatu ni-tuen han gazteekin hezitzailelanak egiten. Jende xume-xu-

mea zen, eta handik izpirituberri batekin itzuli nintzen, ja-kinaz Eliza moldatzen ahal de-la egiazki pobreekin».

Ahala baduela denok dakigu,eskuetan duen guztia egitenduen beste kontu bat da, or-dea. «Guk ahal genuen guztiaegiten genuen Guadalupekoeilaguntzeko. Platano zelai bate-an ari ginen lanean bertakoherritarrekin. Gazteek eskla-botasunaren ondorioak paira-tzen zituztela ohartua nengo-en, garai ilun haien kutsuahezurretaraino sartua zeuka-ten, haien arbasoak esklaboakizan zirelako. Ez zuten lurraukitu nahi, aurreiritziak zeuz-katen horrenganako, lurra es-kuekin lantzeak berriro eskla-bo bihurtuko balitu bezala.Baina lurra dagoen tokian bizi-tza dago, eta ohartu nintzen

pentsamenduak alda daitezke-ela, laguntza egokia eskain-tzen baldin bada. Eskuekin lanegiteak ez zituela esklabo egi-ten ulertu zuten, baizik gauzahandia dela, eskuak aske ditu-gula, ez dugula katerik bertan,askotan kateak buruan dauz-kagula. Eta kanaberako azu-krea, platanoa… landatzen hasiziren, eskola tekniko bat sortugenuen bestalde, ofizioak era-kusteko».

Han egindakoak eta gertatu-takoak gogoan ditu oraino Mi-kel Epaltzak, baita berari be-giak zabaltzen lagundu zionpasarte bat ere. «Oroitzen dutlaborari zahar batekin gertatuzitzaidana. Apaiz bat txilintxajotzen ari zen, eta horrelaerran zidan laborari horrek:‘Ikus gizon hori, txilintxa jo-tzen du ni haren etxera joan

nadin, baina bera ez da nireetxera sekula etorri, zertarakojoan behar dut nik harenera?’.Eta hor, barneko dei azkar batsentitu nuen, egia baita, Elizanon hasten da? Mendi tonto-rrean, azpian, edo jendeenetxeetan dago? Jesusen me-zua, ebanjelioa, hortik doa: bi-zi zaitezte elkarrekin, egin bi-dea elkarrekin, eta oinarriandu bakea, elkarrenganakomaitasuna, harremanetan sa-kontzea, duintasuna, justizia…Teología de la liberación ideia-ren barnean zedarritzen dirabide horiek, eta sakratuak bi-lakatu dira niretzat».

Jesus, Jesus eta Jesus etenga-be ageri da Epaltzaren ahoan.«Jesukristorekin lotura handibat daukat nik», erantzun di-gu arrapaladan, «ttipidanikdatorkit harenganako lotura»,

IBILBIDEA Haltsun(Lapurdi) sortu zen MikelEpaltza, «ez baikara gurebaitatik sortzen». Aitak,Eusko Gudarostekokomandante lizarratarrak,kartzelatik irtendakoanIpar Euskal Herrira ihesegin zuen, baita amakere, Lekeitiotik. Beregrinek, itsasoak etaapaizgoak, alegia,munduan gaindi eraman dute.

“Argazkiak: Denis LAFITTE

Page 24: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

herritarrak

eta hizketaldia moztu dioguzehaztasunen xerka, Jesukris-tori ikusten dion berezitasunazein den argi diezagun, han-dia zergatik den konbentzigaitzan, edo, behintzat, Jesuszer den; eta lehen kolpeaeman digu segidan: «Zer denez, nor den! Nor!». «Askatzai-lea da Jesus, askorentzako ar-gia, eta Elizaren gainetik da-goen erreferentzia bat ;xumeki nahiz xeheki aztertueta ikasi behar da bere ekin-tzetatik hasita. Gaixoentzat,pobreentzat , presoentzat ,guztientzat zeukan eskaintzabera, eman eta eman beti. Etasinestuna bazara ala ez, bada-kizu gizarte, familia edo mun-du justu eta zuzen bat sortze-ko hark irakatsitako baloreekgarrantzia dutela. Erlijioarenmugak gainditzen ditu Jesu-kristok. Gero, sentimenduadago, eta niretzat su bat beza-la da, unibertsalki nozitzenden bihotz kolpe hori, norbaitmaitatzen duzunean su batsentitzen baituzu bihotzean,eta nire mugak, oztopoak, lo-turak askatzen lagundu ditberak, Xalbadorren bertsoanbezala, lotura guzietarik, ezsoilik fisikoetatik, ezintasunguztietatik askatzen lagundunauena».

HEGOAMERIKAKOAK

Antilletatik, Hego Amerikara.«Han, Jesusen ebanjeliotik ha-rago zihoan bide berri batagertu zen: haurridetasunarensakramentua, anaitasunarena.Argentinan, Txilen… garai la-tzak bizi ziren, diktadoreakagertu ziren, herriaren kontra-ko tiranoak, eta ikusi behar zenhaiek kristauak zirela, katoli-koak, eta herri osoa ere bai,kontraesan handi bat zegoenhor. Haien artean otso eta bil-dots zirelako erlijio bereko gi-zakiak, eta diktadoreek gainera

Erromatik laguntza jasotzenzuten. Eta esperantzaren ga-koa, herriaren askatasuna, edojendea menpekotasunetik ate-ratzeko gako handi bat izanzen San Mateoren 25. kapitu-lua, ‘biluzik nengoen eta jantzininduzuen, eri nintzen eta bi-sitan etorri zineten, preso nin-tzen eta nigana hurbildu zine-ten’. Haurridetasun horiek diraAskapenaren Teologiak erakus-ten dituenak, Jesusengana hel-tzeko egiazko bideak. Bada,Baionako seminarioan nengo-elarik Teología de la liberación-en edukia itzuli nuen, besteekere ezagut zezaten bide hura.

Erranen nuke horrek indartueta handitu gaituela gure kris-tautasunean».

ELIZAK BAZTERTUA

Elizarekin kritikoa izan da,halere, Mikel, pentsatzen zue-na erraten zuelako. Justiziaz-koa zena defenditzen zuelakoapaiz kargutik apartatua ereizan zen garai batean, etaoraino bide egokiak seinala-tzen jarraitzen du. «Elizak bi-dea dauka egiteko aurretik,gai askorekin; hor daude hau-rrekin egindako gehiegike-riak, bortxaketak, eta salatzeasoilik ez da nahikoa, eragin-

korra izan behar da. EuskalHerrian izpiritualitatea albo-ra utzia izan da, eta penazhartzen dut hori. Niretzat be-har-beharrezkoa da bizitzeko,utopiak beharrezkoak diraere; bakea, justizia eta halakoamets borobilak. Izarrekinamestea oso polita da, bainagu ez gara izarretan bizi, etazerbait lortu nahi baduzuurrats bat eman behar duzuaurrera, herri edo mundu zu-zenago bat desira baduzu, hu-ra lortzen saiatu behar duzu,bestearengana iristeko joanegin behar da, eta bide horielkarrekin egin dezakegu gai-nera. Horretarako mistika batbehar da, kultura bat, izpiri-tualitatea. Min hartzen dutElizaren menpekotasunetikateratzeko izpiritualitateabazterrera utzi izanagatik». «Patxi, gure Patxi» deitzen

dio Francisco aita santuari.Gustukoa du. «Ez nuen usteElizatik halako gizonik jalgizitekeenik, eskema guztiakapurtzen ditu. Hasteko, aitasantu egin zutenean, hotelaordaintzea izan zen bere le-hen ekintza, bera denak beza-lakoa zela adieraziz. Gazte-luan biz i ordez , zapatagorriak jantzi ordez, bere be-tiko oinetakoekin dabil; jestuanitz egin ditu. Ostegun San-tuan bezala, Erromako kartze-lara joan zela preso bati oinakgarbitzera; presoak, eri dau-denak, pobreak, esklaboak etaiheslariak, munduan 60 miloidaudela, haiek denak ditu be-ti gogoan».Itsasoa eta apaiz izatea, bi

pasioak lotu zituen 1985ean,Itsas Misioaren arduradunizendatu zutenean, eta geroz-tik buru belarri dabil langin-tza horretan. Hamar liburuidatzi ditu itsasoa ezagutzeraemateko ahaleginean. «‘Altxamutilak’ izena du sailak, eta

«Guadalupeko

gazteek ez zuten

lurra ukitu nahi,

aurreiritziak

zeuzkaten

horrenganako, lurra

eskuekin lantzeak

berriro esklabo

bihurtuko balitu

bezala»

Page 25: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

arrantzaleen bihotzetan dau-denak erakutsi ditut liburue-tan. Lurrekoek ez dakite itsa-soan zer bizitzen dugun.Ikusten dute arraina, itsason-tzia, tresnak… baina gauza gu-txi dakite itsasoko bizitzariburuz. Txoriak daki itsasgizo-na zer den, hara ez dira kame-rak iristen, atunak altxatzendirenean eta halakoetan bai,orduan iristen dira, baina horisoilik ez da itsasoko bizitza».Berriki Taiwanen egon da

itsas apostolutzak gonbidatu-rik, eta han «itsasoaren eskla-botasuna salatzen aritu gara,munduko leku askotan jendegehiegi baitago soldatarik jasogabe ia, itsasoan bizi eta ber-tan hiltzen».

ITSASOA ETA LURRA

«Itsasoa gure ama da. Bainaitsasoa eta lurra gauza berdi-na dira; lurrik gabe ezin gai-tezke bizi , janariarendakoezinbestekoa zaigu noski, bai-na bertako lore eta landareakikusten ditugu, arbolak, piz-tiak, gu barne, ekosistema osobat dago, eta horrek denakzertarako balio duen ulertze-ko kultura beharrezkoa da,gure arbasoak mendi eta itsa-soari esker bizi izan direla ja-kinda. Kultura bizitzaren se-haska dela erraten dut nik, etaez alderantziz; natura ulertuegin behar da eta burua ber-tan kokatu behar dugu, harizerbitzatu, lagundu, hau ez dasoilik agrikultura eta akua-kultura, elikadura lortzekoiturri bezala». Eta txikitako garaietara

egin du salto berriro. «Lekei-tiora joaten ginenean ura betipresente egoten zen, errekabazterrak zirela edo itsasoazela. Nik betidanik maite izandut itsasoa; maite ditut itsas-gizonak, etengabe aldatzenden mundu bat bezala da,

izango dira uhinak, txoriak,edo arrainak, baina itsasorajoaten zaren aldi bakoitzeanzerbait berria ikasten duzu.Euskal Herriaren nortasunariere parte handi bat eman dioitsasoak. Itsas hegi guztian1300. urtetik hona kofradieketa abarrek bizitzeko modubat eraiki dute adibidez». Gu geu ere mistiko samar

jarrita, itsaso zabalean bake-an izatea posible ote den gal-detu diogu Epaltzari, behar-bada lurrean ez dagoenzerbait aurkitzen ote den han.«Gizakia dago bakearen gai-netik, gerra guztien arduradu-na da bera, eta bakerik ez

duen gizakiak ez du bakerikaurkituko itsasoan, hara era-mango du gerra».

BAKEAREN ARTISAUEN MEZUA

Euskal Herriko gatazka arma-tuaren konponbidean, partai-detza zuzena izan du Epaltzak,saiakera askotan ibili da burubelarri, nahiz eta protagonis-moen lerroetatik urrundu. Ge-rra zikina, hildakoak, presoenfamiliak, denetik ezagutu etaikusi du berak, eta bakearen ar-tisauen mezua luzatu eta heda-tzen dabil orain, «ETAk emanduen urratsa erraldoia baita.Besteari itxaron gabe bakerakoerabakia hartzea izugarria da,

esanahi handia du». Eta kon-ponbidean zein ondorioen ar-loan Elizak ere laguntza eskainibehar duela iragartzen du.«2011. urtean kristau talde batsortu genuen, Atxikberrituzizenekoa, Baionako elizbarruti-ko apaizekin eta laikoekin, gi-zarteak bakea eskuetan hartuduen garaian Elizaren parte ba-tek ere hartu duela jakiteraemanaz. Beilak muntatzen di-tugu, otoitz eta bake beilak. Ja-danik hamabi herri izan diraekimen hau jaso dutenak, ba-tzuei eta besteei hitza ematendiegu eta gatazka hau zer izanden azaltzen dugu, eta baitanola gainditu behar den ere».

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 24 / 25

«Euskal Herriaren

nortasunari ere

parte handi bat

eman dio itsasoak.

Itsas hegi guztian

1300. urtetik hona

kofradiek eta

abarrek bizitzeko

modu bat eraiki

dute adibidez»

Page 26: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

Askotan entsaladakudararekin lotzen di-ra, baina udazkena etanegua ere entsaladakoloretsu eta zapore-tsuen sasoi dira! Plater

bakar bat jan beharko bagenu, entsa-ladak aliatu ederra izango genituzke.Oso alternatiba aproposa dira, platerbakarrean nutriente ugari konbinatuditzakegulako: zerealak, lekaleak, fru-tak, kontserbak eta, nola ez, sasoikobarazki eta ortuari mordoa.

Jakin badakigu udazken eta negukofrutek eta barazkiek berebiziko ga-rrantzia dutela gure osasunean etasukaldean, baina askotan zer egin ja-kin gabe geratzen gara. Horrexega-tik, oraingo honetan aukera asko es-kaintzen dituen plater bat aurkeztunahi dizuegu. Sasoiko osagaiak etafrutak eta barazkiak erabiliz, bitami-na, mineral eta zuntz iturri garran-tzitsuak diren entsaladak prestatukoditugu.

Frutak, karbohidrato eta zuntz itu-rri garrantzitsu izateaz gain, gure or-ganismoa hidratatuta mantentzen la-guntzen du. Bitamina eta mineraletanaberatsak dira frutak, hala nola A bita-mina (ikusmena, azala, ile eta muko-sentzako onuragarria dena) edota Cbitamina (artikulazioen kolagenoasortzen laguntzeko, hezurrentzako,haginentzako eta infekzioen aurkaegiteko). Mineralei dagokionez, pota-sio edo magnesio iturriak dira.

Barazkiak, frutak bezala, ezinbeste-koak dira dieta egoki eta osasungarribatean. Apenas duten gantzik, eta kar-bohidrato eta proteina maila ere ba-xua da. Aldiz, zuntz asko daukate, bai-ta azido folikoa eta bitaminak ere.Gainera, ur asko daukate eta organis-moa hidratatzeko oso egokiak dira.

Elikagai ezberdinek ematen digute-na jakinda, Ortutik Ahora elkartekooisasoi honetarako oso aproposa denerrezeta bat etorri zaigu burura: udaz-ken/neguko entsalada epela. Hau da:mineralez, bitaminaz eta zuntzez gai-nezka egiten duen errezeta gozoa! Gai-nera, prestatzeko oso azkarra da. Ani-matzen zaituztegu entsaladak urteosoko plater bilakatzera, sasoiko ba-razki eta osagaiak erabiliz plater osa-suntsu eta gozoak sor ditzakegulako.

Gaurkoan sukaldaritza-teknika des-berdinak erabiliko ditugu gure errezetaprestatzeko: lurrina, plantxa, mazera-zioa... Elaborazio desberdinak erabilizbitaminaz eta mineralez beteriko platerkoloretsu eta zaporetsu bat lortuko du-gu. Lortu inguruko ekoizle ekologikoenproduktu gozoak eta goazen sukaldera!

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Entsaladak ez dirabakarrik udarako

HUTSA

ORTUTIK AHORA ELKARTEA

OSAGAIAK: Porrua, pak choi-a, Zallako kipula gorria,

calçot-a, limoia, porru kimuak, Añanako gatza eta oliba

olioa

PRESTAKETA: Lehenik eta behin, Zallako kipula gorria

zuritu eta erditik moztu. Kipularen erdi bat geroko gorde,

bestea juliana eran moztu eta limoi baten zukuarekin

beratzen jarriko dugu. Gatz apur bat gehitu eta gorde.

Gure entsalada prestatzen hasteko, calçot-ak garbitu,

zuritu eta ahoan sartzeko moduko zatietan moztuko

ditugu. Entsalada itxuroso bat prestatuko dugunez, pro-

posatzen dizuegu zuen labanak zorroztea eta claçot-ak

sifflets-etan moztea. Hori teknika frantziar bat da, baraz-

kiei itxura biselduna ematean datzana. Calçot-aren atal

zuria aukeratuta, labanarekin diagonalean moztu, 5 zen-

timetroko zatitan. Gauza berbera egin porruaren zati

zuriarekin (hostoak salda bat egiteko aprobetxa ditzake-

gu). Gorde.

Pak choi-a edo aza txinatarra hostokatu, garbitu etagorde. Behin gure barazkiak prest ditugula, hartu porru

zatiak eta pak choi hostoak eta baporean egin bost minutuz.

Egin eta gorde epeldu arte. Bestalde, zatitutako calçot-ak

olio apur bat duen zartagin bero batean egingo ditugu,

plantxan. Egin ostean, gorde guztiz epeldu arte.

Bitartean, ozpin-olio saltsa prestatzeko, lehenago gorde

dugun kipula zatia laukitxo txiki-txikietan moztu

(brunoise eran), limoi zuku apur bat gehitu, oliba olio

txorrotada bat, gatza eta piperbeltzarekin batera. Dena

ondo nahastu eta gorde.

Behin osagai denak epel ditugula hasiko gara gure entsa-

lada epelaren muntaketarekin. Plater polit bat aukeratu eta

oinarrian pak choi» hostoak jarri. Gero, porruak harika

atera eta tontortxo bat egin. Ondoren, beratzen utzitako

kipula zatitxoak xukatu eta gehitu. Jarraian, plantxan egin-

dako calçot sifflets-ak gehitu (lau-bost zatitxo plater bakoi-

tzeko). Amaitzeko, ozpin-olio saltsarekin ondu eta porru

kimuekin gure entsalada apaindu.

EkologikON EGIN!!

UDAZKENEKO ENTSALADA EPELA

ORTUTIK AHORA ELKARTEAOrtutikahora.wordpress.com

Page 27: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Iragan abenduaren 20an Israelgo Ar-madak Ahed Tamimi 16 urteko nes-katila palestinarra atxilotu zuen Na-bi Saleh herrian, bere etxe atarian

grabatutako bideo bat sare sozialetanzabaldu ostean. Grabaketan nerabeak,esku hutsik, zaplazteko sonatua emanzion okupazio armadako soldadu bati,eta lotsagarri utzi. Berea ume palesti-nar baten aurkako beste jazarpen isto-rio bat izan zitekeen, egunero oharka-bean pasatzen diren horietakoa; izanere, 2017an 467 izan dira okupazio ar-

mada sionistak atzemandako adin txi-kikoak. Berak ere Palestinako beste edo-zein haurrek izan ditzakeen bizipen laz-garrien zama darama lepo gainean: aitahamar aldiz pasatu da Israelgo ziegeta-tik, amaren lehengusua buruan tiro batjaurtita erail zuten soldaduek, neba be-re aurrean erail zuten protestaldi bate-an, eta lehengusuari ere astebete lehe-nago biziarteko lesio larriak eraginzizkioten buruan tirokatuta.

Baina Tamimitar gaztearen belarron-dokoak ezohiko oihartzuna izan du

mundu osoan, eta arrakasta horrek ba-du arrazoi bat: Aheden irudia –adatskizkur hori luzea, Piolinen elastikoasoinean, irribarre desafiatzailea ezpai-netan– ez dator bat Mendebaldeanemakume palestinar batengandik es-pero genezakeen irudiarekin. Zaplasta-dak, beraz, okupazioaren ankerkerianazioarteko iritzi publikoaren jomu-gan jartzeko balio izan du, baina baitaIsraelek elikatu eta guk sinetsi egin di-tugun emakume palestinarrei buruzkoestereotipoak desmuntatzeko ere. •

hutsa

Zaplaztekoa

Koldo Sagasti

hutsa

Kaixo. Zer moduz? Badakit ia ur-tebete pasa dela idatzi zenida-netik. Mahai gainean dut bidalizenidan azken gutuna, egune-

ro erantzutekotan. Ez baitut aurrekoe-kin gordetzen, erantzun artean, etahortxe dago, sukaldeko mahai gainean.Batzuetan faktura artean nahasturiketa besteetan bista-bistan.

Egunerokoan presente izan zaituteta askotan pentsatu izan dut: «hauidatzi behar diot, eta beste hau erebai».

Oraindik ez dizut kontatu lana utzinuela eta abentura berrietan nabilela.Ia lau urteren ondoren zure herrikofestetan eta ferietan izan nintzela. Eznaizela aspaldian mendira joan eta ezdudala argazkirik zuri bidaltzeko. Ezdugu azken Bertsolari Txapelketakoporrarik egin, ez dakit nor zen zure fa-boritoa ere. Aix, a ze desastrea!

Gaur Bilbora etorri gara, badakizu, ur-teroko hitzordua izaten da giza eskubide-en, konponbidearen eta bakearen alde.Zuen alde eta zuengatik. Neguko hotzean

berotu ditugu Bilboko kaleak, berotu di-tugu bihotzak eta azkena izan den espe-rantzan bueltatu gara etxera. Aurten“Prest!” gaudela aldarrikatu dugu eta ezdugula motxiladun haurrik nahi.

Zer moduz dago zuen ttikia? Koxkor-tzen ariko da honezkero, ezta? Segurubisitako ordu guztiak lerdea darizulapasatzen dituzula. Gustura ikusiko nu-ke zure aurpegia!

Hurrengo gutunean igorriko dizkizutkontu gehiago. Hartu besarkada estu-estu bat. •

0hutsa

Gutuna

Mirari Martiarena

Page 28: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

herritarrak

Aspaldiko lagu-nak dira. Due-la ia urtebeteekin zioten«bidaia» ez daberen lehen

elkarlana, aurretik musika tal-de berean izan baitziren, Beñat

gitarra jotzaile eta Adrian soinuteknikari. “Isturitzetik EtiopianBarrena” 2017ko martxoan es-treinatu zuten, Gasteizko Oiha-neder Euskararen Etxean; on-doren, besteak beste, Iruñean,Eibarren, Donostian, Bilbon etaLaudion eman dute. Datorren

otsailaren 2an, Zigoitian dutehurrengo hitzordua. Arantzazuko kanpai hotsak

ematen dio hasiera ikuskizuna-ri, obrako pertsonaia bertakoapostoluei begira ageri dela.Hasiera-hasieratik erreferen-tziaz eta keinuz betetako lanada; izan ere, gur egun leku be-neratua den Arantzazuko basi-lika berriaren lanak Donostiakogotzainaren aginduz hainbaturtez geldiarazita egon zirelagogorarazi nahi dute, eta harenikur nagusia, Oteizaren hama-lau apostoluak, areka bateanbotata. Ikuskizuna egiteko ideia

unibertsitate garaian sortu zi-tzaion Beñati, Euskal Filologiaikasten ari zela . BernardoAtxagaren “Etiopia” liburuanolabait literatura deskubri-tzeko bidea izan omen zuen.«Liburua irakurri ahala, ikus-kizunerako moduko testuakzetozkidan burura», dio, «bes-te diziplina batzuekin uztartuahal izateko testuak», Atxaga-ren lan hura indar eta gaurko-tasun handikoa iruditu baitzi-tzaion, eta oraindik ere halairuditzen zaio berrogei urtekotestu hori. Ondoren Joxan Ar-tze idoro zuen, “IsturitzetikTolosan barru” lanaren bidez.«Dekoraziozko poesiak, grafis-moarekin, estetikarekin, uki-menarekin jolasteko era espe-rimental horrek, bestediziplina batzuetara hurbiltze-ko eta beste dimentsio bat bi-latzeko aukera ematen zida-ten», azaldu du Beñatek. Gainera, bi liburuok zenbait

ildo komun dituztela kontura-tu zen; esate baterako, bidaiaegitura. Atxagarena zirkulutandago antolatuta, eta Artzerenaatalka, «baina egitura aldetiketa gai aldetik badaude zenbaitelementu zerbait komuna egi-teko aukera eskaintzen dute-nak. Estetikoki oso potenteak

ziren testu haiek beste dimen-tsio batera eramatea zen helbu-rua, eta, aldi berean, “Etiopia”gure literaturan mugarri na-barmena denez, gazteei ere he-laraztea, nire belaunaldiak ezbaitu ezagutzen». Hartara, tes-tuak berreskuratu eta gaurko-tasun ukitu berritzaile batekingazte jendeari eskaintzeko au-kera hori baliatu zuen.

BEDERATZI ZIRKULU, BEDERATZI KEZKA

“Etiopia” bezala, bederatzi zir-kuluk osatzen dute Beñaten etaAdrianen ikuskizuna, bidaiaegitura duena. Pertsonaia jaio-tzen denetik, lana, erlijioa, bel-durra, isiltasuna eta bizitzan ze-har topatzen dituen bestezenbait kezka zirkulu banatanlantzen dituzte. «Jaio zara.Munduaren zabalgune izuga-rrian. Hats bat. Bi hats. Hiruhats (...) Oihanak, basoak, lan-dak eta desertuak igaroko ditu-zu, bederatzi zirkulutan barre-na. Geruza lurtarrenetikinfernuaren sakontasunera».Horrela hasten da “Jaiotza” ata-la, zirkuluetarako sarrera gisa.Halako batean Etiopiara, «des-paradisura» iristean amaitukoda bidaia. Lan honetan hiru diziplina

uztartu dituzte: ikus-entzunez-koa, musika eta literatura. «Ezda errezitaldi bat, ez kontzertubat, ezta film bat ere, baina ba-du hiruretatik zerbait». Zirkulubakoitza diziplina batekin edodiziplina uztarketa batekin lan-tzen dute, batzuetan irudiareneta musikaren bitartez, bestebatzuetan hitzaren bitartez,edo irudi hutsarekin, diziplinaguztiak konbinatuz. Musika Be-ñatek interpretatzen du gita-rraz, maiz loop delakoa eginez,hau da, oinarri bat grabatu etahorren gainean gitarrarekin«geruzak» eginez. Lortu nahiduten atmosfera sortzeko oina-rria Adrianen elektronika da,

infraganti

Isturitzetik Etiopiara bidean topatu ditugu, «desparadisura»iritsi aurretik kezkaz beteta, Beñat Goitia musikari etaidazlea eta Adrian Puck DJa, biak ere gasteiztarrak. 2018komartxoan abiatu zuten «Isturitzetik Etiopian Barrena»,tradizioa eta modernitatea zinemarekin, musikarekin etaliteraturekin lotzen dituen diziplina anitzeko ikuskizuna.

BEÑAT GOITIAETA ADRIAN PUCK

Beñat Goitia eta Adrian Puck. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 29: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 28 / 29

horren gainean antzezpena etairudiak agertzeko.

TRADIZIOA ETA MODERNITATEA

Ikus-entzunezkoak, alde batetikAitor Zarzuelo lasartearrak zu-zendutako “Desparadisua” filmlaburra eta bestetik “Amalur ”eta “El mayorazgo de Basterre-txe” filmetan oinarritutako bimuntaiaren proiekzioak dira.Zarzueloren film laburrak lauatal ditu, ikuskizunaren lau zir-kulutan proiektatzen direnak.Beste bi filmetatik hartutakozatien bidez lanaren eta erlijio-aren gaineko gogoetak egitendituzte, aldi berean zinemakostunbristari keinu bat egi-nez. Filmetako audio batzuksampler bezala jaurtiz denbo-ran atzera jotzeko programa-zioak osatzen dituzte. Elektro-nika oinarri duen atmosferan

tradizioaren eta modernitatea-ren arteko lotura egiteko as-moz erabili omen dituzte filmhoriek. Behin atmosfera horisortuta, errezitatzen hasten di-ra. Elektronikabeti kantua-ren zerbitzukodagoela diote,kutsu tradi-zionaleko kan-tuak osatzekooinarri errit-miko gisa.Laugarren

zirkuluan, or-dea, isiltasunada nagusi, JonCageren “Lauminutu eta hogeita hamahirusegundo” bideoa ikusgai dagoe-la, denbora bereko isiltasuna,hain zuzen. Denbora hori iga-rota, isiltasuna hautsi eta isilta-

sunaren gaineko gogoeta has-ten da.Testu gehienak Beñatek ida-

tziak dira, baina obrak oinarridituen liburuetako zenbait tes-

tu ere balia-tzen dituzte. Berrogeita

hamar minu-tuko iraupe-na du “Isturi-t z e t i kEtiopian ba-rrena” ikuski-zunak. «Osotrinkoa da etaarreta handiaeskatzen du»,diote, baita

kontu abstraktuak direnez ikus-kizunak trinkoa izan behar due-la ere, testu gutxikoa eta errit-mo bizikoa. Geldiune bakarrakzirkuluen artekoak dira, «arnasa

hartzeko». Gai guztiek dute ukitu sentsoriala. Baten batek esandie ez duela ulertu; «gertatzenda ohituta gaudela dena ulertubehar izatera, baina ez da denaulertu behar». Ulertzen ez du-gunaren eragin nabarmena lor-tzea dute helburu, alderdi sen-tsorialaren eragina, hain zuzen.

MONTAUK

Beñat Montauk musika taldekokide ere bada, Gorka Etxebarria,Urko Urzelai eta Aitor Garcia deVicuñarekin batera. Montauk,Goitiak dioenez, Adrian Pucke-kin antzezten ari den ikuskizu-naren bide beretik doa. «Musikabanda da eta kantuak egiten di-tugu, baita diskoak kaleratzenere, baina estetika aldetik bideberdinetik doala uste dut». Ban-da literarioa da, eta publikoa-rengan antzeko sentsazioak era-giten dituztela uste du. Letrakez omen dira ulertzeko eginak,«sentsorialagoak baizik», ba-tzuetan entzuleak esan dezan:«ez dut ulertu, baina halakokezka gogorarazi dit». Testuakgarrantzi handia du taldearenabestietan. Beñatek idazten dituletrak eta musika. Taldearen izena Ramon Sai-

zarbitoriaren “Martutene” ele-berria irakurritakoan hautatuzuten, haren erreferentzia na-gusi den Max Frischen izen be-reko obraren izenburua baita.2016ko martxoan “Bilaketan”diskoa kaleratu zuten, izenbu-rua irakurrita azalpen handirikbehar ez duena, eta hurrengoaotsailean edo martxoan graba-tuko dute. Bilaketa haren oste-an, bi urteotan taldearen izaeranolabait definitu dela dio Beña-tek, eta hurrengo diskoa «inge-lesagoa» izango dela uste du. Ezin bukatu lerrook artista

gasteiztarroi bidaia arina izandezaten opa izan gabe. •

Bidaia luzea dute aurretik, «desparadisuraino». Samurragoa izango bide da elkarrekin. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

Lan honetan hiru diziplina uztartu dituzte: ikus-entzunezkoak, musika eta literatura. Zirkulubakoitzean diziplina bat edo diziplina uztarketabat erabiltzen dute, guztiak konbinatuz

Xabier Izaga Gonzalez

Bederatzi zirkuluk osatzen dute ikuskizuna.Pertsonaia jaiotzen denetik, lana, erlijioa,beldurra, isiltasuna eta topatzen dituen bestezenbait kezka zirkulu banatan lantzen dituzte

Page 30: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

hutsa

3 BEG

IRADA:

Kritikaren eragina

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

kom

un

ikaz

ioa H

edabideen analisia egiterakoan, urrunekohanka sartzeak kritikatzea gertukoak az-tertzea baino errazagoa da. Horregatik, kol-darra deritzot. Horrela, ez nuen “La Razón”gaitzetsi, honako titulua argitaratu zuenean:

• «El error de ‘El Chicle’: No quitó el móvil a Diana [Quer]antes de meterla en el maletero» (“La Razón”, 2018/01/01).Alderantziz, gertuko hedabideen jardunari erreparatzen

badiogu, horixe aldatzeko eragin handiagoa izan dezakegu.Gertuagokoei kargu hartzea deserosoa da. Aurkaritzat har-tzen dugun ideologiari jarraitzen dioten hedabideei egitendiegun kritika, neurri batean, ez da argudioetan oinarritzen,duten ideologian baizik. Horregatik, “La Razón”-en horikeriasalatu baino, ETB2-ren “El lector de huesos” saioak erakutsi-takoa gaitzetsi nuen. Bertan, Juan Carlos Aguilarrek JennyRebolloren gorpua zelanzatitu zuen irudikatzeko,Dani Alvarez kazetariak etaPaco Etxeberria forentseaktxerri baten gorputzarekinaizkorarekin eta labanekinegindako mozketak aldera-tu zituzten, gorpu bat zati-tzeko erarik eraginkorrenazein den jakitera emateko.Telebista publikoan irakatsizuten.

Asteon, «Deia»-n XabierVila-Coiak idatzi duen iri-tzi-artikuluak («El Casode ‘La Manada’: ¿Violacióno filme porno?») kritikasorta handia jaso du, bor-txaketaren apologia egitenduelako. Hala ere, kritikarikausartena “Deia”-n bertanzutabea idazten duen PilarKaltzada kazetariarena izanda, etxe barruko kritikaizan delako, gehien arriska-tu duena delako:• «Denetarik ikusi dut,

baina ez nukeen sekulapentsatuko joan den bari-kuan argitaratu zen zabo-

rraren parekorik leituko nuenik neurri txikian bederen neu-rea ere baden egunkari honetan». (“Deia”, 2018/01/09).“Deia”-k artikulua erretiratu du.Ildo horretatik, niri oraingoan GARAri egindako kritiken

inguruan idaztea dagokit. Zutabe hau idazten hasi aurretik,GARAri leporatzen nion kritikarik ohikoena ikuspegiarenazen. Hau da, andrazkoen kirola albiste bakarrean goraipatu,eta, gainera, informazio nagusiaren azpian.Hala ere, GAUR8k GARAri kritika egiteko lekua egin zidan

2013an. Nire lehen artikuluan aipatu nuen lehen hedabidea-ren jarrera okerra GARArena berea izan zen, “ustezkokeriak”salatzeko:• «Ehunka herritarrek pasa den asteburuan Zarautz eta

Getaria artean jazo zen ustezko eraso sexista baten aurkaprotesta egin dute» (GARA, 2013/03/25).GARAn bertan poliziaren bertsioa bere egin eta susmaga-

rri bat erailtzea “hil zen”esamoldearekin ordeztuizana salatu nuen:• «Abdelhamid Abaaoud,

supuesto cerebro de los ata-ques, murió en el asalto deSaint-Denis» (Naiz,2015/11/19).Azkenik, GARAn ere al-

bistearen “zelan” galderariinformazioaren “zergatik”azaltzeari baino tarte han-diagoa egin izana gaitzetsidut:• «El marido reconoce ha-

ber matado a su mujer y susuegra en Abadiño» (GARA,2014/12/11).• «Lufthansa conocía que

en 2009 Lubitz sufrió unadepresión, de la que fue da-do de alta» (GARA,2015/03/31).Kasu horietan guztietan,

GARAk ez dit esandakoazentsuratu, nahiz eta nikuste idazten nuen azkenzutabea izango zela. Beraz,oraindik GARAren jardunaaztertzeko aukera eman di-date. •Hedabideen analisian, errazagoa da urrutikoak kritikatzea. BOGAJO | A. PRESS

Maria Gonzalez Gorosarri - @albistetanEHUko irakaslea

Page 31: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

2018 | urtarrila | 13

GAUR8• 30 / 31

1931KO BIZIKLETA-OINEZKO LASTERKETA, DONOSTIAN

Juantxo EGAÑA

KUTXATEKA. FOTOCAR FUNTSA. RICARDO MARTIN

1931ko otsailaren 1ean, Estatu mailako bizikleta-oinezko lasterketa izan zen Donostian, biga-rrenez. Parte-hartzaileek 20 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten ekaitz giro betean.Lasterkariak Urumea pilotalekutik abiatu ziren eta Bulebarra gurutzatu ondoren, hondartzarajaitsi ziren. Bertan, parte-hartzaile batzuk, bizikletak eskuan hartuta, uretan sartu ziren. Igeldo-tik eta Donostiako zenbait auzotatik barna pasatu eta gero, helmuga Kursaal parean izan zen.Eusebio Bastida azpeitiarra izan zen irabazlea eta bigarren Joaquin Iturri donostiarra geratu zen,Fortuna Kirol Elkarteko kidea. Handik astebetera bi gipuzkoarrek Parisen jokatutako nazioartekotxapelketan parte hartu zuten. Ricardo Martinek egindako argazkian lasterketako korrikalari batikus daiteke, oztopo bezala erabilitako gurdi baten gainetik pasatzen. Epaileek eta ikusleek ger-tutik segitzen dute kirolaria.

Page 32: URTE BELTZA HAURRENTZAT · Eskubide urraketen zerrenda luzea da : aire erasoak, desnutrizioa, ... kita, eta mediku ak hilabeteak egon di-ra soldatarik jaso gabe. «Hau da dakiguna

97

71

88

76

75

00

1

80

11

3