umeek gezurra esaten dutenetik.uxue apaolaza.dossierra

7
Umeek gezurra esaten dutenetik Uxue Apaolaza Hernani, Udal Liburutegia, azaroak 17

Upload: hernaniko-liburutegia

Post on 10-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Liburua zein egileari buruzko informazioa.

TRANSCRIPT

Page 1: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

Umeek gezurra esaten dutenetik

Uxue Apaolaza

Hernani, Udal Liburutegia, azaroak 17

Page 2: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

Uxue Apaolaza

Wikipedia-tik1

Uxue Apaolaza Larrea Hernanin jaio zen 1981eko apirilaren 20an. Euskal idazlea da eta Berria egunkarian astero idazten du zutabe bat.

Bibliografia

• Narrazioa* Umeek gezurra esaten dutenetik 2005, Erein* Irakurri : hamaika idazki literario irakurtzeari buruz 2008, Meettok

• Haurrentzat (biografia)* Frantzisko Xabierkoa iheslaria 2008, Txertoa

Sariak2

XII. Igartza Saria, Uxue Apaolaza idazlearentzatHiru.com - 2009/09/11 |

Uxue Apaolazaren Hiltzailea eleberriak jaso du aurtengo Igarza Saria. 6.000 euroko diru-laguntza jasotzeaz gain lana argitaratuta ikusiko du hernaniarrak.

Uxue Apaolaza hernaniarraren Hiltzailea eleberriak jaso du aurtengo Igarza Saria, Vasco Press agentziak jakinarazi duenez. Bere hirugarren liburua "erruduntasun sentimenduaren eta onarpen beharraren inguruko bilaketa intimoa" izan nahi duela adierazi du egileak.

Badira hamabi urte, Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak Igarza Sariak antolatzen dituztela. Idazle gazteen aldeko apustua da, eta golardoaren irabazleek, 6.000 euroko diru-laguntza jasotzen dute eta euren lana argitaratzen dute.

Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio izan dira epaimahaiko kideak, eta hamalau lanen artean hautatu dute Apaolazaren Hiltzailea.

1 Hemendik hartuta: http://eu.wikipedia.org/wiki/Uxue_Apaolaza (2009/10/21)2 Hemendik hartuta: http://www.eitb.com/kultura/literatura/osoa/238382/xii-igartza-saria-uxue-apaolaza-idazlearentzat (2009-10-21)

Page 3: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

Umeek gezurra esaten dutenetik: kritika pare bat3

1. Ohikoari beha Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-01-20

Nik ere ezin dut esan liburua zer den, liburua baizik ez dela, ipuinez osatutako liburua hain zuzen. Ipuinak direla da garbien dudana, nahiz oso ondo ez dakidan ipuina zer den, orokorki hartuta, are gutxiago Uxue Apaolazaren ipuin hauek zer diren, partikularki hartuta. Idazteko saioak izan daitezke, hasi berriaren pausuak ibilbidean, oso ongi ez dakiela zein duen xede eta zein helmuga, baina bai ibiltzen hasia dela eta aurrera doala.

Seguru asko, neska gazte bat zakil kontuan-eta aritzeak, ez baita normala gu bezalako herri xantu eta xano honetan emakumeak sexuaz hitz egitea, are gutxiago sexuaz idaztea, eta zer esanik naturaltasunez, liburuarekiko nolabaiteko gogoa piztu du, ezin uka, baina horrek bere buelta dakar: deigarriena eta salbuespena hartzen da orokortzat eta liburuan dauden benetako baloreak ahantzi edo bazterrera uzten dira, abandonaturik. Deigarriena eta salbuespena, era berean, topikoak dira liburuan, topikoak eta inpertsonalak, belaunaldi bateko heziketaren ondorio. Baina horrelakoxeak gara, salbuespenak maiteagoak ditugu, ohikoa baino. Ez garelako ohikora egiten, edo ohikoa hain denez ohiko, ikusteke eta sentitzeke pasatzen zaigulako, zer egingo dugu bada. Eta hala ere, liburuaren meriturik handiena ohikoari eskaintzen dion begirada da, egunerokoaren gainean eraikitzen duen begien aterpe eta atsedentoki. Ikuspegi horretan dago idazlearen berezitasuna, eta ez idazketan. Izan ere, idazketa sinplea da eta, traketsa ez den arren, oso elegantea ere ez da. Naturala, bai, oso naturala dena dela.

Hala ere, badira metafora batzuk, ez asko dena dela, aipatzekoak eta gogoratzekoak direnak, metafora baita (eta badakit poesiarekin batera beste munduko kontua dirudiela), testu baten mamia; metafora batek mundua, mundu literarioa, salba lezake. Esaterako: “Atzeko patioan, diskretuki, etxeek ipurdian hazka egiten dute”.

Horko bidetik jo izan balu.

3 Hemendik hartuta: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00745.htm (2009/10/21)

Page 4: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

2. Gure belaunaldi zikin hau (erabili dezakegu hitz hau eguneko ordu hauetan?) Gorka Bereziartua / EremuLauak.com, 2006-01-06

(…) Durangoko Azokak idazle guztiei mesederik ez diela egiten uste dut. Badira Durangora begira kaleratzen diren liburuak eta agian urteko beste sasoi batean argia ikustea mereziko luketenak. Hau horien artean dagoela uste dut, ez baitu merezi beste milaka libururen tapa lodi erraldoien itzalean geratzea.

18 ipuin eta ehun orri baino gutxiago ditu Umeek gezurra esaten dutenetik honek eta hala ere azken aldiko nobedadeen artean interesgarrienen artean jarriko genuke ezbairik gabe Apaolazaren lehen liburua. Gogor hasten da, edo, Iban Zalduak kontrazalean azpimarratzen duen moduan, lodi. “Bueltak” izeneko ipuinak euskaraz inoiz irakurri ez genituen moduko perlak gordetzen ditu (”…eta ama oraindik ere etxera sartzen denean alaba maitea ikusten duenean eta pentsatu zein ona den bere alaba eta zu sofan eserita zaude pijamaren azpitik hatza ipurdian sartzera zoazela atzoko zakilkadek diametroa handitu dizutela iruditzen zaizulako”); ondorengo ipuinetan suizidioa, heroina, bakardadea, abortoa, sexu inpertsonala.

Denek gordetzen dute barruan halako tonu gordin bat, irakurle puritanoa (edo horrelakoetara ohitua ez dagoena behintzat) sofa erosoko berotasunetik liburua bukatu arteko hotzikara moralera eramango duena. Dena dela, ez bilatu hemen fatalismorik, ez duzu aurkituko eta. Hau ez da “Ai-ama-gizarajoak-joe-ze-pena!” esatera eramaten zaituen liburu bat (”inozentzia gorrotagarria da” irakurri dugu “Erreferentzia” izeneko ipuinean).

Tartean badira bestelako ipuin batzuk ere (”Noiz”, “Progresoa”, “Beldurrezko nobela amerikanoa idatzi nahi nuen” datozkit gogora) jolasetik gertuago daudenak, umore fina erabiliz.

Laburbiltzeko (laburbildu ote daiteke ipuin liburu bat?): liburu honetan ez dugula betikoaren antza duen ia ezer topatuko. Gordintasuna ez da dohanekoa, umoreak ez du algara bilatzen irribarre sotila baizik, egiantzekotasuna oso zaindua dago eta batez ere oso tonu berezia lortzen du zenbait ipuinetan. Belaunaldi baten hasiera ote?

Page 5: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

Elkarrizketa4

Uxue Apaolaza: «Gaizki gaudenean denak gara gaiztoak» / Pilar Iparragirre

Zeuk aitortua da irakurlea oso eroso ez gelditzeko moduko liburua idatzi duzula. Zergatik?Nik hor islatu nahi izan dudan errealitatea ez da bereziki baikorra. Izan ere, idatzi nuenean neukan begirada nahiko etsia zen. Beraz, irakurleak liburua irakurtzean ondo pasatzen badu, porrota da niretzat. Plazerra senti lezake, baina harekin batera nolabaiteko mina jasotzen badu, hobeto. Dena den, hori irakurleak erabaki behar du, noski.Ipuinotan egunerokotasunean gertatzen diren gorabeherak azaltzen dituzu, baina ondorio ankerrenetara eramateko edo... Beharbada bai, ez dakit. Uste dut gaizki gaudenean, edo egunerokoa eraikitzen dugunean konturatu gabe geure burua traizionatu egiten dugula. Agian egunerokoa arrunta da, baina isiltasunez betetzen dugu, eta isiltasun horiek izan dira nik, bolada txar bat pasa eta gero, neure buruari puskatu behar izan dizkiodanak. Ziur aski horiexek dira liburuan azaldu direnak. Barruko kontraesanak begiratzen hasteak beti ematen dizu mina. Eta zuk zure autotraizioak aurkitzen dituzunean, zeure buruarekin haserretzen zara, eta batzuetan autopenitentziak jartzen dizkiozu.Hemezortzi ipuin dira denera. Lehenbizikoak, Bueltak, oso zintzoa ez den neska baten sexu harremanak ditu gaiUste dut emakume bezala badauzkagula gizarteak ezarritako rol batzuk, zenbait momentutan pisu handia dutenak gugan. Dualtasun horretan bizi garela, badakigu dagokigun rola zein den, feminitatearena-edo, baina, noski, bizirauteko batzuetan guk ere rol horiekin jolastera jotzen dugu, gure alde, gure kontra, eta azkenean ez dakit identitatea non gelditzen zaigun ere. Batez ere gizonen begiradarekin jolasten dugunean edo depilazioaren kontua, edo aurkezpen batera joan behar dugunean geure irudiari ematen dizkiogun bueltak. Uste dut Bueltak galdera horietatik atera zitzaidan ipuina dela.Horko emakume protagonistak dioenez, gizonak ama gaztetu ahal balu, zakilkatuko lukeen lehen bagina huraxe izango litzateke. Hala al da? Kar-kar. Momentu horretan neska hori nazkatuta dago gizonekin. Hori da emakumeei ezarri zaigun beste gauza bat: emakumeok hezitzaileak izan behar dugula gizonekin ere. Bikotea bilatzen dugunean ere, ematen du gizonek amesteko edo bizitza libreago bat egiteko askeagoak direla. Eta neska bilatzen dutenean ere ama bat bilatzen dutela, batzuetan behintzat. Ipuin horretan neska amaren rola egiten ari da, baina bere sen sexuala beste nonbaitetik doaSexuaren kontua hainbat kontakizunetan ateratzen da. Batean irakurria: gizonek mihi sendoa behar dutela. Eta, beno, oro har, liburuko gizonek alua miazkatzea oso gustukoa dute. Errealitatean egia ote hori? Kar-kar... Ez, ez! Hori ez da egia. Eta gainera, maiz, azkeneko helburura iristeko egiten dute: sartzeko! Berez, sexualitateak plazer eremua izan beharko luke. Gizon eta emakumezkoen arteko sexu harremanetan, ordea, uste dut zakilari inportantzia asko ematen zaiola, gehiegi. Sexu harremanetan, intimitate horretan, nire ustez rolak askoz gehiago nabarmentzen dira. Gozatzeko gaude, baina, hala ere, rol horiek gainean dauzkagu oraindik, eta gizonak paper bat dauka, eta emakumeak bestea. Eta uste dut horrek pisu handia duela emakumezkoengan zein gizonezkoengan: gizontasuna erakutsi behar hori eta abar. Ligatzeko orduan, sexu harremanetan... nago gero eta gehiago lehia klabeetan funtzionatzen dugula. Eta iruditzen zait ipuinetan dauden pertsonaiek gainditu egin dituztela pixka bat rol horiek, eta beldurtuta daudela horregatik, eta jakina, beldurtuta gaudenean oraindik gehiago egitera jotzen dugu batzuetan...Sexuaren gaia alde batera utzirik, Umeek gezurra esaten dutenetik liburuan bada bestelakorik. Adibidez, Espaloia bezalako narrazio borobila: urrats bat emateko gai ez den amona okertuaren eta haren zaintzailearen atzetik zaku pisu bat gainean derrigor joan behar duen eraikuntzako gaztearena. Borobila esan duzu? Kosta zitzaidan borobiltzea! Zikoizkeria hori... Uste dut ipuin horretan nekea nabarmentzen dela, denen bizi nekea: zakua gainean duenarena, neska zaintzailarena... Izan ere, beti irudikatzen da amona gajoa. Baina gaizki gaudenean denok gara gaiztoak, eta gaizto garenean zikoitzak ere bagara, eta nahi duguna da pisu hori gainetik kendu. Uste dut ipuin horren helburua tentsio hori sortzea zela. Ez naiz iritsiko, baina ez naiz iritsiko inora.Nola egiten duzu zuk egunerokotasunaren xehetasunetan horrelako arreta jartzeko?Ez dakit. Beharbada gustuko dudan literaturarekin lotua dago, Carver-ek eta horiek horrelako literatura egiten dute. Nire ustez drama handienak egunero bizi ditugun gauza txiki horiek dira. Konponduko

4 Hemendik hartuta: http://www.argia.com/argia-astekaria/2028/uxue-apaolaza-gaizki-gaudenean-denak-gara-gaiztoak (2009/10/21)

Page 6: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

bagenitu, edo jakingo bagenu geure buruarekin hitz egiten eta ondokoarekin komunikatzen, arazo askoz gutxiago edukiko genuke. Baina hori da gure lehenengo drama. Geure buruari gezur piloa esaten diogu, askotan erabakiak ez hartzeagatik, iruditzen zaigulako erabakirik hartu gabe ez dugula erabakitzen. Baina erabakitzen dugu, jakina, eta azkenean iristen gara norabait, baina norabait hori ez da guk nahi genuena, eta distantzia gero eta handiagoa da, gero eta mingarriagoa. Gordinik ipuinean hori zen transmititu nahi nuena: noiz bihurtzen da ezezagun zurekin bizitzen ari den pertsona, edo zeure burua? Horregatik aipatu ditut eguneroko gauza txikiak, niretzat drama handienak haiek direlako.Familia harremanetan ere gezur asko al dago?Bai. Familia, azkenean, ez dugu geuk aukeratu. Daukagu. Eta sinestu behar dugu gure familiako guztiak oso pertsona onak direla, baina ez du horrela zertan izan behar. Eta aztertzen hasten garenean -gaztaroan edo- zein den gure ama edo gure aita pertsona bezala, ez dakigu! Iruditzen zait, gainera, gero eta gehiago urruntzen ari garela ez bakarrik seme-alabak gurasoekiko, baita gurasoak seme-alabekiko ere. Etsita dagoen pertsona beti da egoista, eta egoismo, indibidualismo eta atomizazio hori sentitzen dut asko, leku guztietan. Nik ezin dut ulertu maitasun harreman bat lehiakortasunean oinarrituta hastea, ia ezinezkoa iruditzen zait. Bestalde, uste dut amatasuna, aitatasuna mantsoagoak direla, urte eta dedikazio asko eskatzen dizutela, eta galtzen ari direla, zeren ez digute promozio pertsonal horretarako balio. Eta deprimituta dagoen pertsonari are gutxiago, inguruko guztiak molestatzen dio-eta, batez ere eman beharra baitu, inguruak ez diolako ezer ematen. Hala iruditzen zait behintzat. Eta uste dut liburu honetako pertsonaiak ez dutela ezer ematen, oso berekoiak direla. Berekoikeri hori azaldu nahi nuen, ez nuen esan nahi "jendea gaiztoa da", hain ona ez dela baizik.Gasteiz "diskretuan" -zure hitzak dira- bere buruaz beste egiten duen mutil gazteari buruzko ipuina idatzi duzu.Eta gainera ez du egin nahi! Amaren arreta pizteko egiten du bere buruaz beste. Egia da Gasteiz oso hiri diskretua dela, eta niri hiri diskretuak Suedia eta horrelako herrialdeak ematen didaten sentsazio berdina ematen didate: hain dira aseptikoak, hain isilak, zer gertatzen ote da hor atzean?Liburuan atera dituzun hauek al dira zu gehien mintzen zaituzten gaiak? Ez, hau ez da egunkari bat. Urruntasunetik begiratzeko gai naizen arazoak dira, nik pixka bat gaindituta ditudanak-edo, fikzio bihurtzeko gai naizenak. Mina oso bizia denean, ni ez naiz gai hura fikzio bihurtzeko. Etsita baldin banago, nik ezin dut idatzi, ezin dut emateko ekintza hori burutu. Uste dut behin pasa eta gero idatzi behar dela, jada min horiek distantzia batetik begiratzen hasten zarenean, zeren bestela juzgu moralak botatzen ariko zinateke denbora guztian, errua beti besteei botatzen.Idazten jarraitzeko asmoa izango duzu, noski.Idazten jarraitzekoa bai; argitaratzekoa, ez dakit. Nik ezin dut argitara eman neronek irakurriko ez nukeen liburu bat. Hori da neure buruari jarri diodan konpromiso nagusia

Page 7: Umeek gezurra esaten dutenetik.uxue Apaolaza.Dossierra

Euskadiko irakurketa publikoko sarean

Apaolaza, Uxue (1981-)Umeek gezurra esaten dutenetik / Uxue Apaolaza (2005)

Apaolaza, Uxue (1981-) Frantzisko Xabierkoa iheslaria / Uxue Apaolaza (2008)

Irakurri : hamaika idazki literario irakurtzeari buruz / Uxue Apaolaza ... [et al.] (2008)

Leyendo : once escritos literarios sobre lectura / Uxue Apaolaza ... [et al.] ; traductores, Uxue-Apaolaza ... [et al.]

(2008