uholde arriskua eta enpresak - gipuzkoakodatuak.net · 1.sektorea 0,3 % 2.sektorea 14,4 %...
TRANSCRIPT
Uholde arriskua eta enpresak Gipuzkoako Behategia
2014
Aurkibidea 1. Gipuzkoako uholde arriskua
1. Gipuzkoa, uholde arriskudun lurraldea
2. Eraikitako guneetan uholde arriskua
3. Industria guneetan uholde arriskua
2. Gipuzkoako aktibitateak eta uholde arriskua
2
1.1 Gipuzkoa, uholde arriskudun lurraldea
Gipuzkoan 94.43 km2 dira uholdeak pairatzeko eremu bezala
sailkatu direnak.
3
Uholde arriskuen faltoreak alde batera utzita, hala
nola, klimatologia, hidrogeologia, mareak, giza
faktoreak… Azterketa honetan azalera hartuko da
kontuan.
Gipuzkoan 94.43 km2 daude uholdeak pairatzeko
eremu bezala sailkaturik (URA agentzia) eta
kontuan izanda unitate hidrografiko nagusiak
hartzen direla aintzat, kosta eremua kenduta,
uholde arriskuak hartzen duen eremua handia
dela esan daiteke.
Horrez gain, aurrerago ikusiko den bezala,
hirigintza ereduak tarteko, azalera hau eraikitako
guneetan hedatzen da batik bat, eta gune hauen
artean daude poligono industrialak.
“Lurraldeko topografia malkartsuak eta mendiak Kantauri itsasotik hain gertu egoteak sare hidrografikoaren formazioa
baldintzatu dute. Hori horrela, 6 arro txiki garatu dira. Arro menditsuen ezaugarriak dituzte, ibilgu motzeko ibilbideekin,
bailara ahokatuekin, ibaien behealdean izan ezik,eta malda handiekin bai arroetan eta baita ibilguetan ere.” Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
4
Bidasoa
%11,3
Deba
%13,2
Oiartzun
%2,4
Urumea
%13,9
Oria
%43,5
Urola
%15,8
1.1 Gipuzkoa, uholde arriskudun lurraldea
Oria Ibaiak uholde arriskudun zonaldearen %43,5a hartzen du.
Hurrengo irudian, ibaien luzera medio, uholde arriskudun zonaldeen ibai arroen
araberako banaketa ikus daiteke. Horrez gain bakoitzaren azaleraren
itzuldenboraren araberako banaketa ageri da.
Itzuldenboraren arabera, Bidasoa eta
Urumea dira maiztasun handiagoz
uholdeak paira dezaketen ibai arroak.
5
1.1 Eraikitako guneetan uholde arriskua
Uholdeak pairatzeko eremu bezala sailkatu denaren herena eremu eraikia da.
Lehen aipatu bezala, Gipuzkoan
94.43 km2 daude uholdeak
pairatzeko eremu bezala sailkaturik
(URA agentzia).
Eremu honen %35a (32,95 km2)
eraikitako eremu bezala ageri da
UDALPLAN 2013an, eremu
(erresidentziala, aktibitatedun lurra
eta ekipamendua hartu dira
kontuan).
Datu hua orientagarria da, izan ere, UDALPLANek ez du eguneratze zehatzik, eta
erresidentziala, aktibitatedun lurra eta ekipamendua lur ez eraikia izan daiteke. Horregatik,
udalerriz udalerrikako azterketa beharko litzateke datu hau izateko.
6
1.1 Industria guneetan uholde arriskua
Industria guneak Gipuzkoan
Gipuzkoan poligono industrialek (Establezimenduak poligonotatik kanpo egon daitezke) 26,7 km2ko
hedadura dute (Iturria: Udalplan eta BTA).
7
1.1 Industria guneetan uholde arriskua
Industria guneak Gipuzkoan Poligono industrial kopuruaren % 56,7 inundagarria da, hau da, Gipuzkoako poligono
industrial erdia baino gehiago eremu inundagarrian kokatuta daude, osotasunean edo
partzialki (zati bat).
Hernaniren adibidea, poligono industrial gehientsuenak
(laranjaz), uholde arriskudun eremuan kokatzen dira
(urdinez), aktibitate industrialak beraz (puntuak),
arriskuguneetan eraikiak izan dira.
Azalerari dagokionez, poligono guztietatik
7,5 km2 inundagarriak dira, hau da,
Gipuzkoako Poligono industrialen azaleraren
% 28,1a, laurdena baino gehiago,
inundagarria da.
Azalera gehiena Donostialdean (batezere
Hernanin) kokatzen da, Debagoienaren
aurretik (Bergarak hartzen du Gipuzkoako
bigarren eremurik handiena).
1.2 Aktibitate ekonomikoak eta uholde arriskua
Aktibitateen datuak Gipuzkoan 27402 establezimendu erregistratuta daude DIRAEn. Ia laurdena uholde arriskudun
zonaldeetan batzen da, eta hurrengo mapan ikusi daitekeen moduan, establezimendu
gehiengo hori, Donostia inguruan, Hernani, Eibar, Azpeitia eta Tolosan metatzen dira, baina
agerian dago, Donostialdea dela uholdeek aktibitate ekonomikoan kaltetu gehien jasan
dezakeen eskualdea.
27402 ESTABLEZIMENDU
6094 uholde arriskuan (%22,2)
Establezimendu inundagarrien metaketa
1.2 Aktibitate ekonomikoak eta uholde arriskua
Aktibitateen datuak
9
Gipuzkoan, beraz, 6094 establezimendu uholde arriskuan
(%22,2). Huen sektorekako banaketa hurrengoa da. Kontuan
izan behar da sektore bakoitzeko aktibitateek uholdeekin jasan
dezaketeen kaltea: produktu mota, makinaria, azalerak… baina
baita uholdeen eraginez izan dezaketen isurketa mota ere:
margoak, tintak, olioak, produktu kimikoak...
1.sektorea
0,3 %
2.sektorea
14,4 %
3.sektorea
12,2 %
4.sektorea
73 %
-Gipuzkoako enplegatu gehien dituzten (>500 enplegatu) aktibitate
ekonomikoen erdia uholde arriskudun eremuan daude.