ugalketa funtzinoa

Download Ugalketa Funtzinoa

If you can't read please download the document

Upload: kontakatiliak6a21

Post on 17-Aug-2015

47 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

  1. 1. UGALKETA APARATUA
  2. 2. AURKIBIDEA Bizitzaren etapak (3.orrialdea) Karaktere sexualak ( 6.orrialdea) Emakumezkoen ugalketaaparatua(7.orrialdea) Hilekoa(8.orrialdea) Gizinozkoen ugalketa aparatua(9.orrialdea) Sexu zelulak (10. orrialdea) Giza ugalketa(11.orrialdea)
  3. 3. BIZITZAREN ETAPAK Bizitzan zehar, pertsonak hainbat etapa igaroten doguz, haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa. Haurtzaroa jaiotean hasi, eta 12 urtegaz amaitzen da. Aldi horretan, neska- mutikoak asko hazten dira, denbora gitxitan, eta hainbat gaitasun hartzen dabez. Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizino aroa da. 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte iraunten dau. Aldi horretan, nerabeek aldaketa fisiko eta psikologiko asko izaten dabez.
  4. 4. Helduaroa hiru etapa nagusitan banatzen da : gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Gaztaroa 25 urte arteko aldia da. Aldi horretan nortasuna finkatzen da, eta nerabezaroko aldaketak onartzen dira. Gazteek euren erabagiak hartzen ikasten dabe, beharrean hasteko trebatzen dira. Helduaroa etaparik luzeena da eta, pertsonak 60 urte inguru betetakoan amaitzen da. Aldi horretan pertsonek garapena burutu dabe eta ez dabe aldaketa fisiko nabarmenik izaten. Tarte horretan pertsona askok behar egin eta familia osotzen dabe.
  5. 5. Zahartzaroa bizitzako azkeneko etapea da. Aldi horretan, zahartzearen lehenengo sintomak agertzen dira, adinekoek esperientza handia daukie , besteakaz elkar banandu daikiena, eta behar egiteari izten deutsienez, denpora gehiago daukie bizitzaz gozatzeko. KARAKTERE SEXUALAK Karaktere sexualak gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak
  6. 6. bereizten dabezan ezaugarri fisikoak dira. Karaktere primariotan eta karaktere sekundariotan sailakatzen dira. Karaktere sexual primarioak gizonen eta emakumezkoeen ugalketa aparatua osotzen dabe sexu organoak dira, eta jaiotzetik daukaguz. Karaktere sexual sekundarioak gure gorputzean gertatzen diran aldaketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak kanpotik bereiztea ahal bidetzen dabe. Karaktere honeek pubertaroa deitutako nerabezaroko etapan garatzen dira. Emakumezkoen karaktere sexual sekundarioak: 1. Bularrak hazten dira. 2. Besapeetan eta pubisean ulea hazten da. 3. Aldakak zabaltzen dira. Gizonezkoen karaktere sexual sekundarioak: 1. Sorbaldak zabaltzen dira. 2. Muskulaturea sendotu egiten da. 3. Ahotsa baxuagoa bihurtzen da. 4. Aurpegian, besapean, pubisean, toraxean eta gorputz adarretan ulea hazten da. EMAKUMEZKOEN UGALKETA APARATUA Emakumezkoen ugalketa aparatua emakumeen gorputz barruan
  7. 7. dagozan organoek osotzen dabe. Organo horreek obulutegiak, Falopioren trompak, umetokia, baginea, bulbea. Obulutegiak arbendol formako organo txiki bi dira. Organo orreetan obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortu eta, pubertarotik aurrera, heldu egiten dira. Falopioren tronpak obulutegiak eta umetokia lotzen dabezan. Umetokia buruz beherako madari formako organo hutsa eta gihartsua. Haurdunaldian, umetokian sortzen da izaki barria Baginea umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi gihartsua da. Bulbea emakumezkoen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra da. Ezpain izeneko azalaren tolestura batzuk osotzen dabe, ezpainek baginearen sarrera babesten dabe. HILEKOA Hilekoa gitxi gorabehera hilean behin, obulu heldu bat
  8. 8. obulutegitik urten eta umetokira heltzen da. Haurdunaldirik ez bada, obulua kanpora egozten da, odolagaz eta uteroko azal zati txikiagaz batera. Menstruzinoa edo hilekoa izeneko aldi hau emakumezkoek pubertaroa izaten daben aldaketa nagusietakoa da. Emakumezkoaren ugalketa aparatuaren heldutasuna adierazoten dau, hau da, emakumea fisikoki prest dagoala umeak izateko, baina horreek ez dau esan gura psikologikoki prest dagoela. GIZONEZKOEN UGALKETA APARATUA Gizonezkoen ugalketa aparatuko organo batzuk gorputz barruan dagoz, eta besteak, kanpoaldean. Testikuluak edo barrabilak, hodi deferenteak, semen besikulak, zakila eta uretrea dira gizonezkoen ugalketa aparatua osotzen daben organoak. Testikuluak edo barrabilak arrautza itxurako organo bi dira. Pubertaroan, espermatozoideak, sexu zelula maskulinoak, sortzen hasten dira. Gorputzaren kanpoaldean dagoz, eskroto
  9. 9. izeneko azalezko boltsa batez babestuta. Hodi deferenteak testikuluak eta uretrea lotzen dabez, eta gizonezkoen gorputz barruan dagoz. Semen besikulak prostateagaz batera semen jariakina ekoizten daben guruin bi dira. Guztiak gorputzaren barrualdean dagoz. Zakila kanpoko organo gihartsua da, eta barruan uretrea dago. Zakilaren muturra zabalagoa da, eta glande dauka izena, glandea estaltzen dauan azalari prepuzio deitzen jako. Uretrea gernua eta semena, hau da, semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahasturea, kanporatzen dauzan hodia da. SEXU ZELULAK Sexu zelula femeninoei eta maskulinoei gameto ere deitzen jake. Gameto femeninoak edo obuluak nukleoz eta zitoplamaz osotuta dagoz eta forma biribila daukie.
  10. 10. Gameto maskulinoek edo espermatozoideek burua, samea eta flageloa daukiez. Espermatozoideak obuluak baino askoz txikiagoak dira.
  11. 11. GIZA UGALKETA Giza ugalketa sexuala da, hau da, ernaltzea gauzatzeko, ezinbestekoa da sexu zelula bi batzea edo alkartzea, bata femeninoa eta bestea maskulinoa. Hortik aparte, gizakiak bibiparoak gara, amaren sabeletik jaioten garalako. Halan eta guztiz ere ugaztunak ere bagara , amaren bularreko esneagaz elikatzen garalako. ERNALTZEA Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da, ia beti Falopioren trompan, eta espermatozoide bat, eta obulu bat alkartzea da. Sexu zelula bik bat egin daien, Falopioren tronpan, espermatozoide bakarrak bat egiten dau obuluagaz. Biak alkartzean, obuluak subtantzia bat jariatzen hara heldutako beste espermatozoideek ernaldu ez daien.
  12. 12. Obulu ernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten da, eta, Falopioren tronpen hormek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Umetokira heldutakoan zigotoa umetokiaren hormeari itsasten jako, eta haurdunaldia hasten da. HAURDINALDIA Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena dauka. Bederatzi hilabete horreetan zigotoa hazi eta garatu egiten da, eta lehenengo enbrioia umeki bihurtzen da. Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari enbrioi deitzen jako. Lehenengo aste horreetan, enbrioiak ez dauka giza itxurarik. Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi zanari umeki deitzen jako. Garai horretan, umekiaren organo guztiak guztiz osotuta egoten dira, birikiak izan ezik. Umekiak, astez aste, gero eta ume itxura handiagoa hartzen dau.
  13. 13. Izaki barria garatu daiten, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten dauz. Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Karena eta izaki barria zil hestearen bidez lotuta dagoz, eta behar dauzan mantenugaiak eta oxigenoa emoten deutsoz karenak umekiari. Boltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta umekia inguratu eta temperaturea aldaketatik eta izan daitekezan kolpeetatik babesten dau. Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa, barruan gordeteko.
  14. 14. Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, umea lehen hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten ERDITZEA Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzean oinarritzen da. Prozesu horrek hiru etapa daukaz: boltsa amniotikoa haustea, umekia kanporatzea eta erditzearen amaiera. Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz garatuta dagoanean gertatzen da. Une hori heldutakoan, likido amniotikoa baginan behera kanpora isurten da eta, horregaz batera, baginea dilatatzen hasten da, umekiari bertatik urteten izteko. Umekia amaren gorputzetik kanporatzea ahalbidetzen dabe umetokiaren eta abdomenako muskuluen uzkurdurek. Umekia kanpoan danean, zil hestea abagiten da, eta umeari zil izeneko orbana geratzen jako mozte horren ondorioz. Erditzearen azkeneko fasea zil hestea, karena eta boltsa amniotikoa kanporatzen da