udazkenean ere, naturak jokabide burutsuak nahi ditu
TRANSCRIPT
UDAZKENEAN ERE, NATURAK JOKABIDE BURUTSUAK NAHI DITU!!!
INGURU NATURAL BATEAN MODU EKOLOGIKOAN JOKATZEAK LAGUNDU EGITEN DU HURA
KONTSERBATZEN ETA IRAUNARAZTEN
Udazkena sasoi paregabea da naturaz gozatzeko. Mendizaleek, naturazaleek eta igandeetako txangolariek oso begiko dute urtaro hau eta erruz mugitzen dira parke naturaletan, biosferaren erreserbetan edo edozein naturgunetan. Eremu guzti horiek zaintzeko, arduraz jokatzea dagokigu, eta ohitura egoki batzuk hartzea. Naturarekin gozatzea da kontua, errespetuz beti.
OHITURA ONAK:
1-Joan etorriak modu jasangarrian egin (garraio publikoan, bizikletan…).
2-Errespetatu beti eremu naturaletan dauden oharrak eta arauak.
3-Modu ekologikoan jan (berrerabiltzeko ontzi eta bilgarriak erabili).
4-Zaborra behar bazala tratatu (dena jaso behar dugu gero sailkatu eta birziklatzeko).
5-Ura eta energia neurrian eta egoki erabili (ez erabili xaboirik mendiko iturrietan eta ibai eta errekak zaindu).
6-Ez egin surik.7-Ez egin trabarik espeziei eta
ez nahasi ingurua (lasaitasunez eta zaratarik atera gabe ibili).
8-Ez sartu espezie inbaditzailerik (sekula ez da eraman behar espezie bat leku batetik bestera).
9-Salatu ekologiaren kontrako jokabideak (jarduera batek natura arriskuan jartzen duela ikusiz gero salatu).